Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 62

2000
‎Bai, badakit oso liburu diferentak direla, konparaezinak eta juntaezinak alde batetik, jeneroetarik hasi eta prosaren azken gorabeheretaraino; baina, bertzetik, zalantzarik ba ote dago, batari zein bertzeari darion spirituaz denaz bezainbatean, ezen Gero k ez duen zabaltasuna eta irekitasuna duela Heptameron ek, gizarte libreago eta permisiboago baten aieru eta seinale...? Eta ez al zaizu iduritzen, ildo beretik, ezen mosen Bernat Etxepa reri ere neke eta gaitz gertatuko zitzaiola egun hainbat poemaren skribatzea, nola skribatu baitzituen bere denboran?
‎Mattin harroina zen, eta ni etxean edo etxeko zoko batean galdu haizea, eta hargatik mintzatzen zen aita Mattinekin antsiatsu eta arduratsu, eta enekin epelki eta laxoki. Eta, nola aitak Mattinenean ikusten baitzituen bere burua eta etxearen etorkizuna, hala maitatzen zuen Mattin bere burua bezainbat. Eta Mattinendako zituen hitzak eta Mattinendako begiak; eta Mattinendako zituen irriak eskumenka, enetzat bihika, eta ni jelosiak joa egoiten nintzen.
‎" Hona hemen, hona hemen bai, zuen etorkizuna, eta damu zaitezte, bada...!", erakusten zuelarik modu hartan ezen ezin hobeki mugitzen zituela teatroaren hariak, nola baitzegokion, hezkuntzaz eta ikaskuntzaz, jesuita bati. Eta, sermoi luzeak egiten zituen arren, ez zen aise marrantatzen eta erlasten zen predikaria, eta, hala berean, nekez adituko zen bere sermoi haietan eliztarren xuxurlarik, zeren eta haiek guztiak izaiten baitzituen berari adi, hitzarekin ez ezik bozarekin ere liluratuko balitu bezala, bozaren sekeretu guztien jaun eta jabe.
‎Eta hala, bada, eskola akabatu eta etxerako bidean nindoan, noiz eta oroitu bainuen, lehen inpresionearen gibeletik, zure mintzaldia, eta noiz eta ohartu bainintzen, gauza haiek guztiak gogoan nituela, ezen ez zetozela bat zuk jakintasunari buruz zenuen iduria eta nik nuena, zeren nik Burgosko katedralarekin amesten nuen bitartean, zuk, itxura batean bederen, ez. Zeren Burgosko katedralak, zerurat beha paratu aitzin, lur sendo eta egonkor bat baitzuen funts eta azpi, non errotzen baitzituen bere oinak eta zimenduak. Eta lur sendo hura fedearen aieru eta seinale zen, federik gabe ez baitzegoen deus ere eraikitzerik.
‎Baina osabak laket zuen josteta, eta erabakia zuen, gainerat, ezen azken punturaino eta azken muturrerarino eraman behar zuela, serios, bere josteta hura, eta ez zuen, halatan, nehork ere bere erabaki hartarik gibelatuko... are gutiago Pedro Huizik, zeinarekin baitzituen bere harremanak aski gaixtoturik orduko.
‎Zeren eta halaxe aitzinatzen eta erabakitzen baitzituen bere sententziak gizon hark, begi keinu baten bidez, hura zabalik edo hertsirik uzten zuela, eta erpuruaren gorako edo beherako mugimendu baten bitartez, bizitzaren eta heriotzaren artean bi keinu haien aldea balego bezala.
‎Eta Zabaletako nagusiaren gaubeilan aita Bartolome egon zen, baita don Laureano eta hainbat herritar ere... eta aita jesuitak bere erabakia hartu, eta guztiak ados agertu zitzaizkion, zeren guztiak baitzituen bere erranetarat... eta, hala, biharamuneko hil elizkizunen ondoren, labanak eta igitaiak eskuan harturik, osaba Joanikoten dorretxerantz abiatu ziren, aita jesuita buru zutela.
‎Gorputz haren ederra, jaun André, edergarri gehiagorik behar ez zuena, zeren eta edergarri guztiak baitzituen bere! Jainkosa batena behar zuen, zinez, gorputz hark!
2002
‎Amona Doloresek noiznahi lotzen baitzituen bere kontutxoak umetako maisuak irakatsi zizkion erredakzio arauekin. Gerraz eta aitona hilaz aritzen zenean ere, berdin.
2003
‎Don Estebe, bestalde, oso gizon urduria zen, hainbesteraino, non garrasiz eta keinuz betetzen baitzituen bere hitzaldiak eta jardunak.
2004
‎Aitagandik ote zetorkion Montserrati joera hura? Montserraten aita, izan ere, ez zen enologoa, baina bai entomologoa, intsektu eta tximeleta bildumak egiten baitzituen bere txolarteetan: esan nahi baita hortxe aurki dezakeela nahi duenak aita alaben arteko lotura bat, Montserraten joera esplikatzeko, Montserratenak esplikaziorik baldin badu...
2005
‎Baina amona Kontxik oker jokatu zuen, beharbada, bere alaba Teresarekin. Eta onartu beharra zuen hura, begi bistan baitzituen bere alabaren heziketan jasotako fruituak, ustelak baino ustelagoak, lehen hogeita hiru urteetan ongi zorituak izateko bidean iruditu arren.
2008
‎Umeak eskolatzeko erabaki hartan zerikusi handia izan zuten bai Honoratok berak, zeinak eskolan egin zuèn aurrerabide ikusgarriarekin harrituta utzi baitzituen etxekoak hasieratik bertatik ia, eta bai maisuak ere, zeinak, bere jarrerarekin, herritar asko erakarri baitzituen bere aldera apurka, orbetarrak tartean, hain zen gizon hura saiatua eta bere ogibideari emana, denbora beteko eskaintzan, erregela, hura bezalako gizarte autoritario batean bere toki ezinbestekoa zuena eta, denborarekin, maisu maistren botere ikur bihurtu zena, maiz astintzen bazuen ere, que quien bien te quiere te hará llorar; eskola zabaldu zenetik, gainera, maisuak igandeetako meza hartu zuen aitzakia herritarrekiko harremanak lantzeko, halako eran, non, elizatik irtenda gero, umeen gurasoekin egoten baitzen?
‎Nazariok galderak eta galderak egiten zizkion Mateori, fabrikaren organizazioari buruzkoak edo teknologia berriei buruzkoak, eta Mateok mutil berezi ezin baliotsuago baten aurrean zegoela egiaztatzen zuen. Mutila, gainera, ez zen Mateori galderak egitera mugatzen, bai baitzituen berak ere bere ideia propioak, fabrikaren ekoizpen goititzea helburu zutenak eta Mateo behin baino gehiagotan txunditzen zutenak. Txundidura, ordea, erabatekoa izan zen Mateo Sukunzak egindako galderari:
‎Nazario eta Regina, biak ala biak ziren pertsona praktikoak, baina, Nazariorentzat, ezin zitekeena nekez izan zitekeen, eta hantxe amaitzen zen auzia; emaztegaiak, aldiz, markesa anderea eredu zuenak, ezin zitekeena ere bazitekeela sinetsi nahi izaten zuen, eta nahiaren nahiak mirariaren esperantzara bultzatzen zuen; orduantxe, baina, bere buruhausteak!, zeren Reginak ere lurrean baitzituen bere oinak, halako eran, non, Nazariok bezalaxe, gauzak ziren bezalakoak ikusten baitzituen azkenean, errealitatearen oinarrizko zentzuak eperantzaren argi guztiak itzalpean hartuta; Nazario, ordea, maiteminduta zegoen, eta, maiteminduta zegoelako, jolas egiteko moduan ere egon zitekeen, nola zapuztuko zuen, bada, Reginaren esperantza, une ezin eztiago hartan??, emaztegaiari atsegin emateko modua...
‎Ziurtzat jo nuen gizagaixo hark burua galdu zuela bere bakardade hartan, eta inondik ere antzeman egin zitzaidan aurpegian pentsamendu hura, kartsuki errepikatu baitzituen bere hitzak:
‎Nazario eta Regina, biak ala biak ziren pertsona praktikoak, baina, Nazariorentzat, ezin zitekeena nekez izan zitekeen, eta hantxe amaitzen zen auzia; emaztegaiak, aldiz, markesa anderea eredu zuenak, ezin zitekeena ere bazitekeela sinetsi nahi izaten zuen, eta nahiaren nahiak mirariaren esperantzara bultzatzen zuen; orduantxe, baina, bere buruhausteak!, zeren Reginak ere lurrean baitzituen bere oinak, halako eran, non, Nazariok bezalaxe, gauzak ziren bezalakoak ikusten baitzituen azkenean, errealitatearen oinarrizko zentzuak eperantzaren argi guztiak itzalpean hartuta; Nazario, ordea, maiteminduta zegoen, eta, maiteminduta zegoelako, jolas egiteko moduan ere egon zitekeen –nola zapuztuko zuen, bada, Reginaren esperantza, une ezin eztiago hartan? –, emaztegaiari atsegin em...
‎Nazariok galderak eta galderak egiten zizkion Mateori, fabrikaren organizazioari buruzkoak edo teknologia berriei buruzkoak, eta Mateok mutil berezi ezin baliotsuago baten aurrean zegoela egiaztatzen zuen. Mutila, gainera, ez zen Mateori galderak egitera mugatzen, bai baitzituen berak ere bere ideia propioak, fabrikaren ekoizpen goititzea helburu zutenak eta Mateo behin baino gehiagotan txunditzen zutenak. Txundidura, ordea, erabatekoa izan zen Mateo Sukunzak egindako galderari:
‎Umeak eskolatzeko erabaki hartan zerikusi handia izan zuten bai Honoratok berak, zeinak eskolan egin zuèn aurrerabide ikusgarriarekin harrituta utzi baitzituen etxekoak hasieratik bertatik ia, eta bai maisuak ere, zeinak, bere jarrerarekin, herritar asko erakarri baitzituen bere aldera apurka, orbetarrak tartean, hain zen gizon hura saiatua eta bere ogibideari emana, denbora beteko eskaintzan... erregela, hura bezalako gizarte autoritario batean bere toki ezinbestekoa zuena eta, denborarekin, maisu maistren botere ikur bihurtu zena, maiz astintzen bazuen ere, que quien bien te quiere te hará llorar; eskola zabaldu zenetik, gainera, maisuak igandeetako meza hartu zu... Halakoetan, baina, maisuak egiten zituèn iruzkinek, batari zein besteari buruzkoek, ez zuten zer ikusirik, Honoratoz ongi mintzatzen baitzen beti –" Zuen mutil horrek erraztasun ikaragarria du, letrak azkar ikasten ditu, irakurtzen ere hasi da, gaztelaniaz gero eta hobeto moldatzen da, latina ere azkar ikasiko luke, aizu... eta auskalo izen handiko abokatu bihurtuko ez ote zaizuen, horretarako aukera ematen badiozue!" esan zien aita osabei Honorato eskolan hasi eta urte erdira– eta Beñardoz nekez...
2009
‎Hala, bada, zegoen bezala zegoen Regina, galduta, Domingo ez bezala, antza; Domingok, izan ere, mugimendua zuen bitarteko eta mugimendua helmuga, lasterraldiak, jauziak eta artaziak?, halako eran, non, hurrengoan, sokara eramango baitzituen bere bi arrebak: soka lodi bat zen, lorezainak, Domingoren eskariz, zumar tantai bateko adar batetik zintzilikatu zuena, neska mutilak sokatik zintzilik ibil zitezen, batean sokan gora eginez, eta bestean zabuka.
‎bezalako kontzeptu gain gaineko bati atxikia??, halako moldez, non aitaren kontzientzia zuzenak, bera beti zuzen jokatzen ahalegintzen baitzen halakoetan, ondorioak ondorio? bihurtzen baitzituen bere okerrik okerrenak ere zuzen.
‎Hala, bada, joan ziren kanario zaintzailearengana, Domingo konfiantza handiz, gero eta sinetsiago baitzegoen, edo gero eta sinetsiago behar baitzuen ezen esku batek. Jainkoaren eskuak agian, Jainkoaren eskuak ziurki? gidatzen zituela bai bere urratsak eta bai Miryamenak ere, probabilitate kalkulurik baikorrenak ere ezinezkotzat joko baitzituen berari egun hartan gertaturikoak; ondoren, Miryamek kanario zaintzailearen eskutik txartela jaso, postutik bospasei urrats urrundu eta irakurri beharrekoa irakurri zionean, ordea. Ni las sartenes ni las cazuelas tienen dolor de muelas?, Domingo moztuta bezala geratu zen, arnasarik gabe ere bai ia; izan ere, zer zen esaera zaharraren itxura zuèn esaldi hura, gustu txarreko zerbait baizik?; Doming... lotua:
‎edo, antolatzekotan, urtean bakarra, festagatik beragatik baino gehiago, jendearekiko harremanei eustearren; azkenean, festa pare bat antolatu zuten lehen urtean, hiru bigarrenean, hirugarrenean berdin? harik eta seme alaben etorrerarekin Reginari irrika hura apalduz joan zitzaion arte. Reginak bere seme alabak gurtzen zituen, eta are gehiago, zeren, bere mailako hainbat emakumek ez bezala, zeinek haur jaioberria hazteko inuderen bat kontratatzen baitzuten, berak hazten baitzituen bere haurrak, hain zen indartsua, antza, haurrei bularra ematerakoan bereganatzen zuèn atsegina?, halako eran, non, handik aurrera, Regina enean festak bakandu eta urtean bakarra egitera mugatu baitziren, uda partean; sarritan desados egoten zirenak, baina, gauza batean zeuden ados, biek ala biek lehenesten baitzituzten, dantzaldiaren programazioan, dantza klasikoak eta betikoak, mazurkak, polka... alor hartan ere garbi baitzuen Reginak jokabidea, zuzena bezain zurruna, hiriburuko talderik atzerakoienek nonahi aurkitzen zuten maiseaketan aritzeko moduko bazka?, markesa anderearengandik ikasitako esaldi batek ezin hobeto laburbiltzen zuena:
‎Inoiz entzun gabeak esaten baitzizkion Albertok? eta, hori gutxi bazen, hilzorian ere egon zen, eta heriotza ere gainditu zuen?, deabruzko gaitzaren aurka jokatutako borroka berdingabean?, Albertoren beraren hitzetan, honek tonua eta esamoldeak hanpatzen baitzituen bere gaixotasunaz mintzatzen zen bakoitzean?, bere burua munduan izan diren zaldun handien parean jartzen zuela. Berak, baina. Domingok?, zer eskain zezakeen, ordainean, zer historia gogoangarri?
‎bere adineko mutil gazte bat zen, zaharxeagoa ere izan zitekeena eta ezagun egin zitzaiona, nahiz eta lehen istantean ez zion guztiz antzeman nor zen: mutil hura lau bat metrora zegoen, edo lau bat metrora zetorkion, hobeki?, eta hari ere antzeko zerbait gertatu zitzaion, agidanean, mutilak Domingoren begietan josi baitzituen bereak, Domingok segundo hamarren bat lehenago mutilaren begietan josi zituen bezala: esan nahi baita bi gazteak halaxe joan zirela, begiak begietan josirik, lau metro, hiru metro, bi, bat?
‎–Eroa eta mila aldiz eroa, zu, Teofilo Maria!?; horregatik, nola poztu zen Damaso don Zoilok iritzia eman zuenean, berearekin bat egiten zuena: ...uzue, bada??; guztiak baitzeuden eroturik etxe hartan, antza, bera izan ezik, eta izeba Ernestina eta Maria Bibiana, beharbada; Damasok bazekien, bai, bere giroan beste bat zela estetika, gizon egindako Jainko gurutziltzatu batengan oinarritua, baina, gorputzaren gehiegikerien aurka gorputza bera matxinatzen zitzaiolako, ausaz, gurutzeak atzeraka eragiten zion, halako moldez, non noiznahi igartzen baitzituen bere baitan bi ahots kontrajarri, inguruak ezarria bata, eta bere berezkoa bestea: nire alde eman duzu bizia, bai, Jauna, baina nik ez nizun eskatu; nire alde daramazu arantzazko koroa, baina nik ez nizun eskatu; nire alde lantza saihetsean, baina nik ez nizun eskatu; nik ez nuen nahi, eta ez dut zure mundu hori nahi, nik beste era bateko mundua egingo bainuke, arantzarik gabe, lantzarik gabe, gurutzerik gabe?
‎Pater Noster, Ave Maria, Salve Regina, Ego Peccator... Henrike ni baino trebeago agertzen zen, baina horretan merezimendu handirik ez zuen, ez baitzituen bere gogotik ezabatuak papista zeneko denborak. Halako abantailarik izan gabe ere, horri abantaila erraten ahal bazaio?, nire buruak leku egin zion hitz sorta arrotzari.
‎Erdibide hura, nolabait esatearren, Regina eta Ernestinaren joera ezberdinen arteko orekaren fruitua zen, oparotasunaren eta diskrezioaren artekoarena..., Regina beti agertzen baitzen, etxekoandrea bera zen arren, ahizpari entzuteko prest, baita noiznahi kasu egiteko ere, hain ziren handiak bere konfiantza eta begirunea. ...kiko harremanei eustearren; azkenean, festa pare bat antolatu zuten lehen urtean, hiru bigarrenean, hirugarrenean berdin... harik eta seme alaben etorrerarekin Reginari irrika hura apalduz joan zitzaion arte –Reginak bere seme alabak gurtzen zituen, eta are gehiago, zeren, bere mailako hainbat emakumek ez bezala, zeinek haur jaioberria hazteko inuderen bat kontratatzen baitzuten, berak hazten baitzituen bere haurrak, hain zen indartsua, antza, haurrei bularra ematerakoan bereganatzen zuèn atsegina–, halako eran, non, handik aurrera, Regina enean festak bakandu eta urtean bakarra egitera mugatu baitziren, uda partean; sarritan desados egoten zirenak, baina, gauza batean zeuden ados, biek ala biek lehenesten baitzituzten, dantzaldiaren programazioan, dantza klasikoak eta betikoak –mazur... " Niri festak gustatzen zaizkit; eskandaluak ez".
‎Zer txiki sentitzen zen Domingo lagunaren aurrean, bere eskuko erpurua baino txikiagoa... baita hatz txikia baino txikiagoa ere, txikitasunaren zentzurik negatiboenean! Inoiz entzun gabeak esaten baitzizkion Albertok... eta, hori gutxi bazen, hilzorian ere egon zen, eta heriotza ere gainditu zuen –" deabruzko gaitzaren aurka jokatutako borroka berdingabean", Albertoren beraren hitzetan, honek tonua eta esamoldeak hanpatzen baitzituen bere gaixotasunaz mintzatzen zen bakoitzean–, bere burua munduan izan diren zaldun handien parean jartzen zuela. Berak, baina –Domingok–, zer eskain zezakeen, ordainean, zer historia gogoangarri?
‎Ez eta ez: ...ratzen ote zion honek bere bibote dotore bezain oparoari, ispiluaren aurrean jartzen zen bakoitzean, halako harrotasun batekin, marra hura azpimarra gisa ere sentitzen zuelako," autoritatea" bezalako kontzeptu gain gaineko bati atxikia? –, halako moldez, non aitaren kontzientzia zuzenak –bera beti zuzen jokatzen ahalegintzen baitzen halakoetan, ondorioak ondorio– bihurtzen baitzituen bere okerrik okerrenak ere zuzen.
‎Hala, bada, joan ziren kanario zaintzailearengana, Domingo konfiantza handiz, gero eta sinetsiago baitzegoen, edo gero eta sinetsiago behar baitzuen ezen esku batek –Jainkoaren eskuak agian, Jainkoaren eskuak ziurki– gidatzen zituela bai bere urratsak eta bai Miryamenak ere, probabilitate kalkulurik baikorrenak ere ezinezkotzat joko baitzituen berari egun hartan gertaturikoak; ondoren, Miryamek kanario zaintzailearen eskutik txartela jaso, postutik bospasei urrats urrundu eta irakurri beharrekoa irakurri zionean, ordea –Ni las sartenes ni las cazuelas tienen dolor de muelas–, Domingo moztuta bezala geratu zen, arnasarik gabe ere bai ia; izan ere, zer zen esaera zaharraren itxura zuèn esaldi hura, gustu txarreko zerbait baizi... " Iritsi zaizu zeure bizitzako aukera, neska, eta eutsi goiari" bezalako esaldi bat, adibidez, edo hain esplizitua ez izateko:
‎Hala, bada, zegoen bezala zegoen Regina, galduta, Domingo ez bezala, antza; Domingok, izan ere, mugimendua zuen bitarteko eta mugimendua helmuga –lasterraldiak, jauziak eta artaziak–, halako eran, non, hurrengoan, sokara eramango baitzituen bere bi arrebak: soka lodi bat zen, lorezainak, Domingoren eskariz, zumar tantai bateko adar batetik zintzilikatu zuena, neska mutilak sokatik zintzilik ibil zitezen, batean sokan gora eginez, eta bestean zabuka.
‎bere adineko mutil gazte bat zen, zaharxeagoa ere izan zitekeena eta ezagun egin zitzaiona, nahiz eta lehen istantean ez zion guztiz antzeman nor zen: mutil hura lau bat metrora zegoen –edo lau bat metrora zetorkion, hobeki–, eta hari ere antzeko zerbait gertatu zitzaion, agidanean, mutilak Domingoren begietan josi baitzituen bereak, Domingok segundo hamarren bat lehenago mutilaren begietan josi zituen bezala: esan nahi baita bi gazteak halaxe joan zirela, begiak begietan josirik, lau metro, hiru metro, bi, bat... harik eta Domingoren begiak mutilak kokotsean zuèn oreztaren atzetik joan ziren arte, oreztak izen bat oroitarazten ziola:
‎" Eroa eta mila aldiz eroa, zu, Teofilo Maria!"; horregatik, nola poztu zen Damaso don Zoilok iritzia eman zuenean, berearekin bat egiten zuena: ...bada?"; guztiak baitzeuden eroturik etxe hartan, antza, bera izan ezik, eta izeba Ernestina eta Maria Bibiana, beharbada; Damasok bazekien, bai, bere giroan beste bat zela estetika, gizon egindako Jainko gurutziltzatu batengan oinarritua, baina, gorputzaren gehiegikerien aurka gorputza bera matxinatzen zitzaiolako, ausaz, gurutzeak atzeraka eragiten zion, halako moldez, non noiznahi igartzen baitzituen bere baitan bi ahots kontrajarri, inguruak ezarria bata, eta bere berezkoa bestea: nire alde eman duzu bizia, bai, Jauna, baina nik ez nizun eskatu; nire alde daramazu arantzazko koroa, baina nik ez nizun eskatu; nire alde lantza saihetsean, baina nik ez nizun eskatu; nik ez nuen nahi, eta ez dut zure mundu hori nahi, nik beste era bateko mundua egingo bainuke, arantzarik gabe, lantzarik gabe, gurutzerik gabe... bizitzak zerbait xumeagoa behar bailuke, beharbada, zerbait apalagoa, hitz handien usainik ez duena:
2011
‎Urgaindarrek, izan ere, don Jaimeren pistolaz eta sudurpeko bibote urriaz landara, haren larruzko bota beltzak dituzte iltzatuta beren memoria kolektiboan, baita haren botek ateratzen zituztèn hotsak ere, aldameneko edifizioetako harrien isilean durundi egiten zutenak, gizon hura plaza nagusitik paseatzen zenean, desfile batean bezala, ipurdia sartua eta burua zut, hark beti mugitzen baitzituen bere zangoak desfile batean balitu bezala, horditzen zenean izan ezik, jakina.
‎Bada, Urgainera etortzen zirèn maisu maistrek bazuten eskolan, berezko eskubidez edo, nork bere etxebizitza, eta don Erasmo bere etxe hartan bizi zen, bakarrik? maistra ez bezala, zeinak apenas erabiltzen baitzuen berea, garbi garbi zuen, hala ere, hura, astero bidaltzen baitzituen bere ikasle zaharrenetarik bizpahiru neska, egiteko hartaz arduratzen zirenak?: maistra anderea, izan ere, herrikoa zen sortzez, eta familia bateko alaba bakarra, hilik zituèn gurasoen etxean bizi zena, ezkonduta.
‎espezialitateetan dago, beraz, aldea, Oteiza Historiaren urrezko orrietara eraman duena eta Florian ahanzturara, hori ere egia da? nahiz eta bion arteko aldea ez den uste bezainbatekoa, beharbada, Florianek hutsagoak uzten baitzituen bere zahatoak, Oteizak bere eskulturak baino, eta hori datu objektibo bat da?
‎Mutilaren eskumuturrak, pultsua hartzen ari balitz bezala, hatz finez laztantzen hasi eta fermuki helduko zizkion gero, gerria akonpasatuki dantzatzen jarraitzen zuen bitartean, mutilaren besoak erabat mugiezin eta Martaren menera. Martak ez zuen lurra oinekin ukitzen, Patakiren hanketan gora, huntza bezala, kateatuta baitzituen bereak. Oin biluzietako behatzetan ere bazegoen plazerra azal eta hatz oskol leunen kontaktutik hasita.
‎–Mikel Izu? , emakumeak atzerritar azentu hain gogorra zuen, non Mikelek lanak izan baitzituen bere izena ulertzeko.
2012
‎Emmaren zer edo zer berreskuratzearren, arasara joan zen, bere ohearen buruan, Reimsko bixkotxo kaxa baten bila, han sartu ohi baitzituen bere amorante gutunak, eta hartatik hauts umelaren eta arrosa ximelen usaina airatu zen. Lehenik musuzapi bat hauteman zuen, ttantta hitsez betea.
2013
‎Gehiago itxaron gabe Rasputin berriz atera zen dantza egitera. Jira bueltak egiten hasi zen pistaren erdian, besoak ziztu batean zabalduz eta bilduz, halako abiadan non arriskuan jartzen baitzituen bere inguruan dantzan ari zirenak. Bat batean, estropezu egin eta lurrera erori zen pistatik kanpo.
‎Bakoitzari berea. Mendebaldeak ere bai baitzituen bere gauza onak. Ezin hobeak.
‎ez erreformista insolidario bat, beraz, bere inguruak, etxeak eta auzoak? biziki kezkatzen baitzuen?. Mundu hobe bat nahi badugu, ideia abstraktuak alde batera utzi, eta has gaitezen etxetik?, erraten zuen?, halako moldez, non, pentsamendua aldarri bihurtzen zuela eta aldarria ekinbide, ahaleginak egiten baitzituen bere inguruko mundu hura gero eta arnasgarriago eta bihozberago izan zedin?
‎edo bidaide bihurtzen ahalegindu, hobeto, problemaren aldagai guztiak. Pankraxiren maitasuna lortzeko hil edo biziko erabakia Pankraxiri berari zegokion, azken batean? ez baitzituen bere esku; Dionixiok ibilbide eta norabide berean behar zituen, bestela esanda, bi sentimendu haiek: horretarako, baina, Pankraxik mutilari antzeko sentimendu batekin erantzuteaz gain, gurasoek ere, don Zeledoniok eta doña Klotildek?
‎–Pessoa da seguru asko gaiari buruz gehien idatzi duen idazlea. Muturreko kasua dela ere esan daiteke, dozena bat lagun sortu baitzituen bere irudimenean, eta haiekin, gaur heteronimo deitzen ditugun horiekin, maila handiko elkarrizketak izaten zituen, eta ezagunekin hizketan hasi orduko, berriz, aspertu egiten zen. Desoseguaren liburua n pasarte ikusgarriak daude gaiaz:
‎Elizabethi zegokionez, familiaren egoera zorigabeak ez zuen eskatzen bere gogo eroria zuritzeko beste aitzakiarik; hortik, beraz, ezin zitekeen arrazoizko susmorik hartu, nahiz eta Elizabeth, ordurako nahikoa ondo ezagutzen baitzituen bere sentimenduak, ederto jabetzen zen hobetotxo eramango zukeela Lydiaren laidoaren laborria, Darcyz ezertxo ere jakin izan ez balu. Lo barik emanak zituen gau bietako bat, pentsatzen zuen, aurreztuko zion, behintzat.
‎Bakoitzari berea. Mendebaldeak ere bai baitzituen bere gauza onak. Ezin hobeak.
‎Abdel Haqq, beraz, solasbidera irekitako erreformista bat zen: ez erreformista insolidario bat, beraz, bere inguruak –etxeak eta auzoak– biziki kezkatzen baitzuen –" Mundu hobe bat nahi badugu, ideia abstraktuak alde batera utzi, eta has gaitezen etxetik", erraten zuen–, halako moldez, non, pentsamendua aldarri bihurtzen zuela eta aldarria ekinbide, ahaleginak egiten baitzituen bere inguruko mundu hura gero eta arnasgarriago eta bihozberago izan zedin...
‎Bere itsukerian, baina, argi ikusten zuen Dionixiok, bere talaiatik, irtenbide bakarra zuela korapilo hark, xumea bezain zaila: maitemina eta bizi sena bidaide bihurtu behar zituela, alegia... edo bidaide bihurtzen ahalegindu, hobeto, problemaren aldagai guztiak –Pankraxiren maitasuna lortzeko hil edo biziko erabakia Pankraxiri berari zegokion, azken batean– ez baitzituen bere esku; Dionixiok ibilbide eta norabide berean behar zituen, bestela esanda, bi sentimendu haiek: horretarako, baina, Pankraxik mutilari antzeko sentimendu batekin erantzuteaz gain, gurasoek ere –don Zeledoniok eta doña Klotildek– harreman hura onartu zuten...
2014
‎Ez zuen denbora asko behar izan ohartzeko konpresena ez zela bere arazo bakarra, ezta arazo nagusia ere. Komisariara iritsi, eta ez zen hanka sartzea argitu; aitzitik, ziega batean sartu zuten, bere kexa nori azaldu ere ez zeukala, eta handik atera zutenean galdeketa gela batera eraman zuten, non polizia pare bat aurkitu baitzituen bere zain.
‎Britainiar nazionalitatea bereganatu, eta lehen bidaiak egin zituen Ekialdera. Merkataritza marinel gisako urte horiek esperientzia aberatsekoak izan bide ziren, horiek hartu baitzituen bere narratzaile lanbidearen iturri agorrezintzat, eta ia beraren obra guztia har daiteke esperientzia horien laburpen gisara.
2015
‎Zer esan nahi du honek? Libururen bateko lelo bat zen, bere gogoetekin nola edo hala egokitzen zena, ezinezkoa egiten baitzitzaion, Ramsaytarreneko lehen goiz hartan ezin baitzituen bere sentimenduak murriztu; egin zezakeen bakarra zen esaldi baten hotsa zabaltzea, bere baitako hustasuna estal zezan, lurrun haiek desagertu arte. Berez, zer sentitzen zuen, hainbeste urteren ondoren itzuli eta Ramsay andrea hilda egonik?
‎Orobat gogoratu du zakarrak iruditu zitzaizkiola behin hartan lagun hark esandako hitzak, ongi asko entzuten baitzituen berak bere baitan inork esateko beharrik gabe?, eta kontsolamendu eskasa eskaini ziola haiekin mailukatu zuelarik:
2016
‎AMIEL. Henri Frederic Amiel() Genevako irakasleak eguneroko erraldoi bat idatzi zuen (16.000 orrialde), askok huskeriei eraikitako monumentutzat jotzen dutena, orrialdeak eta orrialdeak utzi baitzituen bere baitako mundua deskribatzen. Zaila da hain material gutxirekin hainbeste lerro idaztea.
‎Marseillara baino lehen Bordelera jo dute, hiri honek, hainbat alderditatik begiratuta, abantaila nabarmenak baitzituen bertan kokatzeko. Batetik, aski urruna dirudi Ipar Frantziatik nahiz Ekialdeko mugatik, alemaniarren erasoak etor litezkeen alde guztietatik, itsasoz indartsuago baitira frantziarrak, nahiz eta, orain arte ikusitakoak ikusita, beldur izatekoa den, naziek berriz ere epelak emango dizkietela, urez, lurrez nahiz airez; bestetik, Ipar Euskal Herrira iritsi nahi bazuten ere, ibilgailurik gabe nekez noski, eta leku egokia iruditu zaie Bordele, beren herritik ere ez baitago aparte; azkenik, aurretik beste euskaldun askok egin zuten bezala itsasontziz Amerika aldera joateko aukera ere aintzat hartzekoa zen, eta hartarako portu aproposa zeukaten bertan, Argentina edo Txile aldera, Mexiko nahiz Estatu Batuetara abiatzeko, momentu hartan Atlantikoan gertatzen ari ziren itsas borrokak batere lasaigarriak ez baziren ere.
2017
‎Bahituta geunden nerabeak ginen guztiok, baina bazen haraino bere borondatez heldu zenik ere. Antonek, adibidez, ikasketen gure jenioak, halako gogoa zuen seminarioan sartzeko, ezen hiru urte eman baitzituen bere amaren erresistentziari kontra egiten, hura ez baitzegoen prest bere seme bakarra galtzeko fraideen eskutan utzita. Antonek ere, gainontzeko guztiok bezala, seminarioan sartzea zuen Bigarren Hezkuntza jasotzeko aukera bakarra.
2019
‎hain bihurtu zen zorrotz eta gogor, non Louisek, mendekuz, haur ilegitimo bat izan baitzuen, hain justu. Haurrak, oro har, aitaren alde jarri ziren, eta amaren kontra, amak gogaitu egin baitzituen bere eskakizun moral zorrotzekin; amak ezin zuen samur tratatu haur bat baino gehiago aldi berean, eta bakar horrengan jartzen zuen esperantza guztia; gero, kutuna aldatzen zuen, arrazoirik gabe, eta horrek sumindurik eta jeloskor uzten zituen guztiak. Alabak mutiletan ibiltzen hasi ziren bata bestearen atzetik, sifilisa harrapatzen, eta haur ilegitimoak ekartzen etxera; mutilak, berriz, lapur egin ziren.
‎Haren ondoren Bragadino kondea etorri zen, zeina ez baitzen benetan kondea, Famagustako txalupari baten morroia baizik. Hurrena Vitus Renatus, zeinak itxurak egiten baitzituen bere ama hizkuntza, bohemiera, ahaztu egin zuela ez erabiltzearen poderioz, eta latina bakarrik zekiela ondo, zergatik eta bizitza osoan jakintsuak izan zituelako konpainia bakarra. Halako sei izan genituen gazteluan, eta bi urkamendian hil ziren, iruzurra leporatuta.
‎Infanteak sar zedila agindu zuen, baldin eta kristaua bazen, eta ikusi bezain pronto ezagutu zuen ametsetan ikusi zuen agure bera, honekin erabat kontsolaturik gelditu zelarik. Agure onak ametsetan entzun zituen hitz berberak errepikatu zizkion infanteari, garaipena eta Kristo agertuko zitzaiola egiaztatuz, eta Jainkoarengan konfiantza handia eduki zezala gehitu zuen, Berak maite baitzuen, berarengan eta bere ondorengoengan jarririk baitzituen bere miserikordiaren begiak hamaseigarren belaunaldiraino, zeinean ondorengotza ahulduko baitzen, baina egoera hartan ere Jainkoak bere begiak ipiniko zituen, eta ondorengorik izango zen. Jainkoaren beraren partetik gaztigatu nahi ziola ezen, hurrengo gauean ermitako kanpaia jotzen ari zela entzutean, non agurea, Goikoaren mesede berezi bati esker, zuela hirurogei urte bizi baitzen, kanpamentutik atera zedila, Jainkoak bere miserikordiaren handia erakutsi nahi baitzion.
‎Emakume hura atxilotu zutenean, mila bederatziehun eta hamabian, hamabi haurren gorpuzkiak aurkitu zituzten haren etxean. Inoiz ezin izan zen jakin zenbat hil zituen zehazki, berehala desagerrarazten baitzituen bere erremedioak egiteko. Poliziak berrogeita hamar txarro eta poto aurkitu zituen, kontserban jarritako gorpuzkiz beteak:
2022
‎Bonba nuklearren kontra, Aljeriako independentziaren alde, justuak iruditzen zitzaizkion borroka guztietan egon zen presente. Prentsak The Basque Spitfire deitzen zion, gar handiz defendatu baitzituen bere ideiak bere bizitzak iraun zuen 86 urte horietan. Pariseko hotel ziztrin batean birtualki bortxatua izateagatik ez, beste gauza askorengatik merezi zuen gogoratua izatea, bai horixe.
2023
‎Hainbat traste jaso zituen bere bulegotik eta zorro batean sartu zituen etxera eroateko. Laneko ordenagailu eramangarria ere hartu zuen jakina, bertan gordetzen baitzituen bere dokumentu, txosten, eta ikerketa sekretu den den denak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia