2000
|
|
Kontatu dizut nola osaba Joanikoten kasuan ez zitzaidan kontzientzia alhatu, hura salatu ez nuelako, zeren aitzinekoa
|
bainuen
harekin egin nuen zina, hura ez salatzerat behartzen ninduena; ordea, zurekin nuen kontua guztiz bertzelakoa zen, zuganat deusek ere lotzen ez ninduelako... eta hala bururatu zitzaidan orduan ezen salatu egin behar zintudala, baldin, igurikitzen nuen bezala, luthertarra zinela demostratzen banuen; eta bururatu zitzaidan, ondotik, ezen Jainkoa bere garaziaz eta ontasunaz baliatu zela, ene bizitzan...
|
|
BERTZE egun batean, finean, Mathalasez hitz egin zeniezadan eskatu nizun, zeren behin baino gehiagotan aditu izan
|
bainuen
haren izena zure mihitik, eta zeren artean ez baitzintzaizkidan haren bizitzaz mintzatu, nahiz eta zuk promes egin zenidan luze eta zabal mintzatuko zintzaizkidala zeure lehengusu hartaz, zeure etxerat eraman ninduzun lehen egunean berean.
|
|
Eta anaiaren ezinak eta haren ezerezak hainbesteraino hunkitu ninduten, non iduritu baitzitzaidan ezen uste baino hagitzez maiteago nuela. Eta, oroitu nuenean ezen osasuntsu zegoenean haren hutsa eta haren ondikoa gutiziatu izan nituela, zeren ez
|
bainuen
haren arrakastaren itzalean bizi nahi, neure buruaz ahalketu nintzen. Eta nehoiz baino bihozberago egin nuen otoitz eta desiratu ezen anaiaren iluna argi bihur zedila, ene argiak ilunerat egin behar bazuen ere.
|
|
Ene bihotzaren iraulia, nihaur ere bihotzekoak jorik hiltzerat banindoa bezala...! Zeren eta, bizitzan gutitan estimatu izan banuen ere, neure aita
|
bainuen
hura, hatsa eta odola eman zizkidana, eta zeren Mattinen alde eman baitzuen bere bizia, azken finean!
|
|
Eta segidan pentsatu nuen ezen urroztarren bordarat joana izan zitekeela —osabak heredatu zuen borda hartarat, aitona Nikolasek testamentean deliberatuaren arauaz—, zeren batzuetan harat joaiten baitzen urtxintxen eta bertze animalia batzuen ohituren studiatzerat. Edo, Maddalenekin ote zegoen?, bururatu zitzaidan bat batean, zeren eta ez
|
bainuen
hura sukaldean ikusi... Eta, bihotza guztiz bizkortzen zitzaidala, ez nuen, ez, handik harat, atsedenik hartuko, bordarat iritsi arte, norat hurbildu bainintzen ezkutuka eta itzalgaizka... aditu nituen boz batzuk barrendik zetozenak, igan nintzen paretaren kontra zegoen harri handi baten gainerat, jarri nintzen pareta eta teilatuaren artean zegoen zirritu batetik beha... eta, handik aitzina, ikusi nuena ikusi nuen, eta eszena labur hura aski izan zitzaidan amorioaren handian sinesteko.
|
|
Eta gizon hark, zeinari berant gabe jakin bainuen ezen Alain Coup d’Œil zeritzala, edo Alain Coup d’Œil le Normand, Normandiakoa zelako, jarri zuen ene gainean bere begi bakar beldurgarri hura... eta uste nuenean ezen neure bizitzako hutsik handiena egin nuela, zeren eten
|
bainuen
haren hitzaldia punturik gorenean, eta zeren behako krudel hartarik ez bainezakeen deus onik iguriki; aitzitik, bigundu zuen apur bat bere behakoa, egin zuen irri, eta erran zidan ondotik:
|
|
Abuztuko ortziral horretan arrosario bera aditzen nuen borzgarren edo seigarren aldia zen, eta erran beharrekoak jadanik erranak eta, okerrik ezean, grabatuak ziren nire lagunak entzuteko moduko lekuan. Ez
|
bainuen
haren mugikorraren zenbakirik, gehiagorik ez nezakeen egin. Gainerako lagunak egoten ziren oraino pixka batean.
|
2003
|
|
Don Anxelmok utzitako tokia bete zuenean, hogeita sei urteko gazte ameslaria zen Patxi, Patxik berak esan zidanez. Ez zen itxura sendoko mutila, mehea eta argala baitzen, nire amaren eta beste jende askoren esanetan, eta nik sinesten diet, halaxe ezagutu
|
bainuen
hura nik ere; aurpegiak, berriz, El Grecoren koadro batetik aterea zirudien; edo Indiako guru horietako baten antza zuen, bestela, bere bizar luzearekin; hala ere, Patxiren gorputzak ezer apartekorik bazuen, haren begiak ziren: kristalezko begi berdeak, begiratzeko moduagatik besteen pentsamendua igartzen ari zirela ziruditenak.
|
|
Císcarrekoak izan zireneko gau lo egin gabeko haren osteko goizean Elena ikusteko irrikan nintzen, aurreko egunetan ez
|
bainuen
haren bila ibiltzeko astirik eduki.
|
2004
|
|
–esan zidan, ahotsa dar dar, isilune baten ondotik berriro ekiten ziola–: Bikote batean, gainera, harremanak ez dituk hain errazak izaten, hire aitarekin izan ditudanak ez behintzat; izan ere, momentu batean leihotik botako nian, baina hurrengoan errukitu egiten ninduan, susmoa
|
bainuen
hura ni baino gaixoago zegoela eta ezin utzi nuela, baldintza haietan...
|
|
" Hura nitaz akordatzen ez bazen ere, neronek ezagutzen nuen, zu ezagutu zintudan gau berean ezagutu
|
bainuen
hura ere, baina hura bistaz baino ez" esan zuen Mariak tonua eztiagotuz. " Bazter ikusi nuen, zuen laguna, bolada batean behintzat niretako laugarren heroia izan zena".
|
2005
|
|
Adelaren ideien sendotasunak txunditu egiten ninduen, ikusten
|
bainuen
haren nortasun eme eta eztiaren azpian zerbait tinkoa eta biziki zorrotza zegoela gordeta. Haren jokabideak Ebanjelioko pasarte bat ekartzen zidan gogora, elizan behin baino gehiagotan entzuna; Jesus, parabola batean, gizon zuhur batez mintzo da:
|
2006
|
|
Gerri puztua desagertua zitzaion eta irriño mehe batek bizi pizar bat eransten zien haren mazelei. Hori egin zitzaidan deigarriena, Katalinak irriaren berririk ez zuela ondorioztatu
|
bainuen
harekin Maulen izan bitartean. Beso bat luzatu nuen harengana.
|
2007
|
|
Bost minutu lehenago atera nintzen, eta bekatuan ari nintzela sentitu nuen, ez bekatu mortalean, jakina. Arin joan nahi nuen Elisaren bila, bera lantokitik irten eta etxera abiatu baino lehen, han ez
|
bainuen
harekin bakarrik hitz egiteko aukerarik izango. Etxe hartan animaliek hitz egiten zuten edo Elisaren ama Kandidak, bestela.
|
2010
|
|
Helena gure etxean bi hilabete betetzear zegoenean gertatu zen hura, Rakel berriro lanean hasi baino astebete lehenago, hortxe hortxe; nik ez nuen Helena inola ere espero, bera bere eginbeharretan aritzen baitzen, eta ni neureetan; are gehiago: bi hilabete eskas haietan ni ez nintzen berarekin bakarrik egoten ahalegindu, aski
|
bainuen
haren irudi bat, haren irria, begirada iheskor batek atzemandakoa, edo haren ibilera, edo haren garondoa, eguzkiaren argipean marmolezkoa zirudiena, edo patatak zuritzen zituèn eskua, edo arrosa bat ebakitzen zuena?, irudi idealizatu haren baitan Helena maitatzeko, baita Jainkoa bera ere, maitasun platoniko guztiak Jainkoa maitatzeko beste modu bat ziren-eta; hala ere, noizean behin bai, berarekin egiten nuen topo korridoreren batean, sukaldean edo lorategian, eta batean. Egun on, Gabi?
|
|
Nik ez nuen kontzientzia politiko nabarmenik, Marxen izena askotan entzuten nuen arren, hamarretik bederatzitan aitonaren ahotan, aitona erregezale sutsua baitzen, Marxen aurka apoak eta sugeak noiznahi jaurtitzen zituena?, ez
|
bainuen
haren idazkirik irakurri. Une hartan, baina, ez nion lehengusuaren aipuari garrantzirik eman, hain nengoen neure pozaren menera.
|
|
Hantxe nuen, bada, Lauaxeta, fusilamenduak heroi bihurtua, heroi ez ezik, santu ere bai!; pentsa noraino eta zenbateraino neureganatu nuen Lauaxetaren santutasuna, egunero errezitatzen nuèn santuen letaniari Estepan Urkiagarena erantsi eta hiru aldiz errepikatzen
|
bainuen
haren ohorez: Sanctus Stephanus, ora pro nobis?
|
|
Artikuluak, ordea, aurkako erreakzioa eragin zidan, adjektibo bakoitzaren irakurketa idazlearen aldeko atxikimendua gertatu baitzitzaidan, harik eta, atxikimenduz atxikimendu eta bihotz bultzadaz bihotz bultzada, hunkitu ere egin ninduen arte: hain hunkituta nengoen, bai, non orduantxe erabaki
|
bainuen
haren libururen bat irakurri behar nuela.
|
|
Hantxe nuen, bada, Lauaxeta, fusilamenduak heroi bihurtua, heroi ez ezik, santu ere bai!; pentsa noraino eta zenbateraino neureganatu nuen Lauaxetaren santutasuna, egunero errezitatzen nuèn santuen letaniari Estepan Urkiagarena erantsi eta hiru aldiz errepikatzen
|
bainuen
haren ohorez: Sanctus Stephanus, ora pro nobis...
|
|
Helena gure etxean bi hilabete betetzear zegoenean gertatu zen hura, Rakel berriro lanean hasi baino astebete lehenago, hortxe hortxe; nik ez nuen Helena inola ere espero, bera bere eginbeharretan aritzen baitzen, eta ni neureetan; are gehiago: bi hilabete eskas haietan ni ez nintzen berarekin bakarrik egoten ahalegindu, aski
|
bainuen
haren irudi bat —haren irria, begirada iheskor batek atzemandakoa, edo haren ibilera, edo haren garondoa, eguzkiaren argipean marmolezkoa zirudiena... edo patatak zuritzen zituèn eskua, edo arrosa bat ebakitzen zuena—, irudi idealizatu haren baitan Helena maitatzeko, baita Jainkoa bera ere, maitasun platoniko guztiak Jainkoa maitatzeko beste modu bat ziren-eta; hala ere, noizean behin ... halaxe esaten zidan, bai, euskaraz —lehenengo zailtasunaren aurrean, hala ere, gaztelerara jotzen genuen automatikoki—, bazekielako nik euskara ikasi nahi nuela, eta nik, orduan, ukitu gabe maite nezakeelako sentipena neureganatzen nuen... nire izena haren ahotsean entzuten nuenean puztu eta puztu egiten baitzitzaidan neure birika bakarra, bi biriken tokia hartzerainoko puzte etengabean, musikaren edertasuna eta edertasunaren musika —Mozartena eta Händelena, Chopinena eta Beethovenena— Helenak ahoskatutako bi nota haietan laburbilduko balitz bezala:
|
|
Nik ez nuen kontzientzia politiko nabarmenik, Marxen izena askotan entzuten nuen arren —hamarretik bederatzitan aitonaren ahotan, aitona erregezale sutsua baitzen, Marxen aurka apoak eta sugeak noiznahi jaurtitzen zituena—, ez
|
bainuen
haren idazkirik irakurri. Une hartan, baina, ez nion lehengusuaren aipuari garrantzirik eman, hain nengoen neure pozaren menera.
|
|
Artikuluak, ordea, aurkako erreakzioa eragin zidan, adjektibo bakoitzaren irakurketa idazlearen aldeko atxikimendua gertatu baitzitzaidan, harik eta, atxikimenduz atxikimendu eta bihotz bultzadaz bihotz bultzada, hunkitu ere egin ninduen arte: hain hunkituta nengoen, bai, non orduantxe erabaki
|
bainuen
haren libururen bat irakurri behar nuela.
|
2012
|
|
Horretan ari ginen bitartean, kapitainak ikatz ontzi txiki batzuk ikusi zituen, ekaitzean aingura botata ezin iraun, eta ontzia askatzea eta aske utzita itsasoratzea beste biderik izan ez zutenak; eta geure ondotik igaroko zirela ikusita, su egiteko agindua eman zuen, arriskuan ginela haiei jakinarazteko. Ni harritua geratu nintzen, ez
|
bainuen
haren esanahirik ulertzen, eta ontzia hautsi egin zitzaigula edo beste gauza ikaragarriren bat gertatu zela uste izan nuen. Hitz batean esateko, harri eta zur nengoen, eta ondoeza eginik zorabiatu egin nintzen.
|
|
Aurkitutako beste kutxak arropak zituen barruan, baina balio eskasekoak; halere, hango xehetasunak kontuan hartuta, kutxak kanoilariarena izan behar zuen; izan ere, barruan sutautsik ez egon arren, hiru poto txikitan sutauts bernizduna baitzegoen gordeta, noizean behin ehizari tiro egiteko. Oro har, gauza baliagarri gutxi eskuratu nuen bidaldi horretan; diruari zegokionez ez
|
bainuen
hura erabiltzeko aukerarik, eta ez zuen niretzat oinazpietan nuen hautsak baino gehiago balio, eta den dena emango nukeen hiruzpalau zapata eta galtzerdi ingelesen truke; izan ere, haien premia larria nuen arren, urte asko baitziren janzten ez nituela. Bi zapata pare nituen orduan, itsasontzi hondoratuan itota zeuden bi gizonei kendutakoak, eta kutxetako batean aurkitutako beste bi pare, gustura hartu nituenak, baina ez ziren gure zapata ingelesen antzekoak, ez erosotasunean eta ezta erabilgarritasunean ere, guk txapinak deritzegunak baitziren zapatak baino gehiago.
|
|
Bizilekua nolakoa zen adierazi dut dagoeneko: harkaitzezko horma baten azpian jarria nuen denda, zutoinez eta sokaz egindako hesi batez inguratua, eta zehatzagoa izateko horma bat zela esango nuke, zohiko horma bat jarri
|
bainuen
haren kontra kanpoko aldetik, bi oin zabal. Geroago, uste dut urte eta erdi inguru igaro zela, zutoinak harkaitzen kontra jarri nituen, eta zuhaitz adarrez eta ura igarotzen uzten ez zuten zenbait gauzaz estali nituen, euria oso indartsua izaten baitzen urtaro batzuetan.
|
|
Bitartean ekaitza areagotu egin zen, eta ordu arte gainean inoiz izan ez ninduen itsasoa harro zegoen oso; hutsa, halere, gerora askotan ikusi dudanaren ondoan. Ez, ez zen handik egun batzuetara ikusiko nuenaren antzekoa, baina orduan nahikoa izan zen ni ikaratzeko, marinel bizargabe bat besterik ez bainintzen, eta ez
|
bainuen
haren antzekorik inoiz ikusi. Iruditzen zitzaidan olatu bakoitzak irentsi egingo gintuela, eta aldiro aldiro burura etortzen zitzaidan itsasontziak itsasoaren hondora eta osinetara amilduko gintuela eta ez ginela handik inoiz aterako.
|
|
Ez nintzen arazo honetaz hainbeste luzatuko andere bikain baten ospe ona ez balego arriskuan jarria, eta neurea, zer esanik ez, nahiz eta Nardac izateko ohorea dudan, Altxorzaina bera ere ez den zerbait, mundu guztiak baitaki Clumglum besterik ez dela, nirea baino gradu bat beheragoko titulua, markesa dukearekiko bezala Ingalaterran; halere, onartzen dut nire gainetik zegoela bere karguarengatik. Informazio faltsu hauen ondorioz, nik geroago jakin nuen, aipagarria ez den gorabehera batengatik?, Altxorzainak aldi batez aurpegi beltza jarri zion bere emazteari, eta are okerragoa niri; zeren eta, azkenean zentzatu eta adiskidetu baldin bazen ere emaztearekin, nik sinesgarritasun guztia galdu
|
bainuen
harentzat, eta Enperadorearen beraren aurrean ere nire garrantzia oso bizkor joan zela beheraka ohartu nintzen; izan ere, faborito haren gobernupean baitzegoen benetan.
|
|
Nire kemena, ordea, ahitua dago hainbeste urtez alderrai ibili eta gero aberririk gabe. Beraz, iruditzen zait onena dudala garaiz eta zintzo bukaera ematea bizitzari; bizitza horrek ematen zidan poztasun aratzena lan intelektuala baitzen, eta askatasun pertsonala
|
bainuen
hark emandako ondasun gorenena. Nire adiskide guztiak agurtzen ditut.
|
2013
|
|
Aiantz falta zen nire ondoan. Eskertzekoa, lo laburra egina
|
bainuen
haren zurrungen eta mozkor kiratsaren erruz. Etxezainarekin topatu nintzen etxe gibeleko baratzean.
|
|
Hain zuzen ere nik arrantza egin gogo nuen lekura joateko abiatzen zen xendaren ondoan. Aitzinera segitzea pentsatu nuen, ez
|
bainuen
harekin topo egin nahi. Baina orduantxe agertu zen bidexka hartatik goiti lasterka, beti bezala oihu garrasika.
|
2015
|
|
Zergatik ez zen nire atzetik etorri? Hain garrantzirik gabea nintzen, ez
|
bainuen
haren arretarik merezi. Ohartu nintzen piztiak ez zuela lurraren kontrako talka gelditzeko ahaleginik egin.
|
|
Nik, gauzak hain antolatuak ikusirik eta baimena ez zela iristen, berriro bidali nuen hara Antonio Gaitán gizon zintzoa, nigatik edozein neke gogo onez eramaten zuena, eta haiek fundazioa aurrera joan zedin gogoa zuten. Izan ere, haiei eskertu behar zaie fundazio hau, haiek hara joan eta gauzak antolatu ezik, nik gutxi egingo
|
bainuen
haren alde.
|
|
Azken batean, gutun horrek zoriona ekarri zigun, Manso doktorearen ahaleginarekin batera, honek eman baitigu, eta baimenarekin bidali zuen Hernando Matanza gizon ona; ez zetorren poztasun txikiaz berau! Egun honetan, inoizkorik nahigabetuen zeuden ahizpak; Katalina Tolosa emakume ona, berriz, hain nahigabeturik, non ezin izan
|
bainuen
hura kontsolatu; Jaunak poz emango zigun une berean, gehiago estutzea nahi izan zuela zirudien; ni neu ere, konfiantzarik gabe egon ez nintzena, hala egon nintzen aurreko gauean. Izan bedi amairik gabe bedeinkatua haren izena eta goretsia beti betiko, amen.
|
|
Jakin beza Nombre de Dios izeneko ontzian hil zela Jeronimo Cepeda ona santu baten antzera, baina Pedro Ahumada dator; esan didatenez, honen emaztea hil zen. Ez da nahigaberik hartu behar, nik ezagutzen
|
bainuen
haren bizitza. Aspaldidanik zuen otoitza, eta hala izan zen haren heriotza, kontatu zidanak zioenez, guztiak harriturik utzi baitzituen.
|
|
Espiritu Santuaren grazia izan bedi beti berorrekin. Jakin izan banu berori toki horretan zegoela, lehenago erantzungo nion berorren gutunari, gogo bizia
|
bainuen
hark eman zidan poz handia adierazteko. Ordain diezaiola Jainko Maiestateak nik etengabe eskatzen dizkiodan ondasun espiritualekin.
|
|
2 Aita frai Diegoren heriotzaz aurrez jakinean nengoen eta Jainkoa goretsi dut aita frai Bartolome geratzen zaigulako, biziki sentituko
|
bainuen
hura hiltzea berorren agurgarritasunak haren premia duelako. Jainkoa izan bedi goretsia egiten duen guztiagatik.
|
2016
|
|
Anarik lehendik ere tristatzen ninduen, baina Aneren oparia izanda, disko hark are gehiago tristatu ninduen; nahikoa zen haren azala ikusi eta animalia bihotz biluziarekin topo egitea negarrez hasteko. Eta kaxari buelta eman eta kontrazaleko Anariren argazkia ikusteak ez ninduen baretzen, ez, Anariren aurpegia beharrean Anerena ikusten
|
bainuen
harenean. Ez nintzen gai kartoizko kaxa hura zabaldu eta CDa musika katean ipintzeko; are gehiago, ikuste edo ukitze soilarekin izu ikara eragiten zidan.
|
2017
|
|
Seroraren alabari amaren partetik mandaturen bat eman beharra edo? Hala balitz, baina ez
|
bainuen
harentzako ohar edo enkargurik, ikusi nahi hutsa baizik. Eta inongo aitzakia barik apaiza ardandegian sartzea, inori burura ote dakioke?
|
|
Azken momentuan izutu egin nintzelako eta Ordizian jaso behar nuen leherkaria jasotzera azaldu ez nintzelako. Banuen horretarako aitzakia, aitak bihotzekoa izan baitzuen bezperan bertan, eta nik ibili behar izan
|
bainuen
harekin eta amarekin etxetik ospitalera atzera eta aurrera. Aitzakia zen hori halere eta ez egiazko arrazoia, edo ez arrazoi bakarra behintzat.
|
2019
|
|
Jeloskor jarri zitzaidan. Hedlekin segitu nuen merkataritza eskolan sartu ginen arte; lagun minak ginen, eta amesten genuen koinatak izango ginela aurrerago, gustuko
|
bainuen
haren anaietako bat, ikasten zebilen bat. Hark zerbait esaten bazidan, aztoratu egiten nintzen, barregarriki erantzuteraino.
|
2022
|
|
Aztoratu ziren denak eta Marcok ziplo gelditu zuen aitaren jaitsiera, eta niri, berriz, zaharrak ikustean, denak ikaraturik eta asaldaturik Norak egiten zuen soinu bitxiagatik, barregura handiagoa eman zidan, malkoak erortzen zaizkizun horietarikoa, eta urdaila uzkurturik sentitzen duzuna, indarka. Eta amak, une hartan Ama Birjina zena, hain begirada zorrotza bota zidan, ezen txikitan esaten zigun esaldi hura irakurri
|
bainuen
haren begietan," a zer bi erramu suertatu zaizkidan". Eta ni barre eta barre, eusteko ahalegin guztiak eginagatik, baina ezin ordea, jauna, eta nabari zen nire ahizpak ere ezin ziola orro egiteari utzi.
|
|
...ahiru edo hamabost edo hamazazpi aldiz mastekatu behar nuen, eta ez didazu sinetsiko baina lan horiek denak burutzeko hartzen nuen denbora bera ere kalkulatu beharra neukan, minutuak kalkulatzen nituen, eta minutu kopuruak ere bakoitia izan behar zuen, hogeita hamahiru edo hogeita hamabost minutu, eta orduak eta orduak eman nitzakeen horretan, aste osoa, mendeak sagar baten kontrako borrokan, ezin
|
bainuen
hura belzten ikusi eskuetan neukan artean, ez, sagarrak kurruskari bezain zuri egon behar zuen osorik, hasi eta buru, eta sagarrari zegokion guzti guztia kontrolatzea ezinezkoa zenez, eta arreta galtzen nuen aldiro zerbaitek ihes egiten zidanez, eta beti duda egiten nuenez mokaduen kopuru zehatzari buruz edo mastekatzeko edo irensteko moduari buruz edo pentsamenduei buruz edo une hartan flotatzen...
|
2023
|
|
Ikusi duzun dama hori ene emaztea duzu, zeina sekulan gizon batek emazteki bat maite ukan duen baino gehiago maite ukan baitut, hainbertze, ezen, harekin esposatzeko, beldurrak oro ahantzi eta honat ekarri bainuen, haren burasoen gogoz kontra. Berak ere halako amodio txerak egiten zizkidan, ezen ene bizia hamar mila aldiz menturatuko
|
bainuen
hura honat ekartzeko, beraren eta bion atseginerako; eta horrela bizi izan ginen denbora batez, halako pausuan eta bozkarioan, non giristino herri guziko zaldunik urosentzat bainuen ene burua. Baina, egin nuen bidaia batean, ene ohoreak hartaraturik egin behar ukan bainuen, hark bere ohorea, kontzientzia eta eneganat zuen amodioa ahantzi zuen, eta etxean hazia nuen zaldun gazte batekin amorostu zen; eta horretaz ohartu nintzen, itxuraz, itzuli nintzelarik.
|
|
Ordurako semea sasira joana zen guri ezer esan gabe. Eta Garbiñek niri egozten zidan erru guztia, ez haiz ezertaz enteratzen, bost axola zaik semea, eta nik ez nion ezer erantzuten gehiago aztora ez zedin, baina hainbeste nabari nuen semearen falta, ze noiznahi ikusten
|
bainuen
haren aurpegia, ondoan nuenean baino gertuago, eta zuk, psikologo jauna, nire haluzinazioak zirela esango baduzu ere, zin dagizut bazter guztietan ikusten nuela semea, orain auzoan jolas egiten zuen parkean, orain ikasi zuen ikastetxean, orain lagunekin elkartzen zen ostatuan, mugaldeko bideetan, Endarlatsako ibian..., ez zegoen bere aurpegi lausoa agertzen ez zitzaidan txokorik, eta ezustean top... Zeren ba al daki ba bizitza osoa bere buruari zuzen eutsi ezinik ibili denak zer arraio dabilen lagun hurkoaren buruan buelta eta buelta, nahiz seme, alaba edo emaztearena izan?
|
|
Humanoak eta humanitatea noraezean, eta ni autoan, burbuila baten barruan, antzokira bidean. Gainera, oso lo gutxi eginda nengoen, antzokiaren sarreran kartel gisa jartzeko marrazki handi bat egiteko eskatu baitzidan ekoizleak, eta gau osoa pasatu
|
bainuen
hura bukatzen. Ni, hainbat entsegu eta lan egin ondoren, estreinaldirako prest zegoen artista!
|