Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 82

2017
‎Jaingoikue da!!!. Eta orduan, nik esan duzten, ba ni bufoi madarikatu bat baino besterik ez naiz, ba ordun jaingoikuan kontra zeoze einbiko da ezta. Eta ideia hortatik atea, urte jaten," Erregea eta bufoia" eitsie.
2019
‎torio hau esplorazio baten istorioa da, bere benetako nortasuna ezagutzeko, bere jatorria eta bere lekua munduan ezagutzeko esplorazio batean ontziratzen den emakume baten istorioa, esplorazio horretarako mapa eta iparrorratz bezala bere zeluletako DNA baino besterik ez daukana; eta behin DNA molekulen bihurgunetan gora eginda, bide luze eta neketsuaren helmugan, argi distiratsu eta garden bat aurkitu ordez edo honekin batera, Ilunpeen Bihotzarekin topo egiten duena.
2020
‎Bidaietan ateratako argazkiak zeuden, familia bileretakoak ere, eta atzerago, jada urte batzuk bazituzten karpetetan, jaietako argazkiak ere berreskuratu zituen Fidelek. Lagunekin, lagun taldearekin egindako jaietako argazkiak ziren, lagun taldeko kide guztiak etxean gordetzen eta oso noizbehinka baino besterik ez irteten hasi aurreko garaian ateratako argazkiak.
‎Antolaketa guzti hark prentsaurreko baten itxura osoa zeukan urundik begiratuta, baina hurbildutakoan edozein behatzailek zera nabarituko zuen: entzuten, adi zegoen jende taldean guztiak ez ziren kazetari, gutxi batzuk baino besterik ez. Kazetarien ezaugarri ziren lanabesak gutxi batzuei besterik ez zitzaizkien nabaritzen.
‎Gizarte ekitaldi batean zegoen bakoitzean, nahiz eta lagun minekin izan, kuttunenekin ere, ezin zuen bere PPRR aldea guztiz ahaztu. Beti zegoen erne gizarte harremanetatik erator zitezkeen lan aukeren bila, harreman hori urtebetetze ospakizun pribatu bat edo gimnasioan ezagun batekin topo egitea baino besterik ez bazen ere. Eta beti erne zegoenez, inkontzienteki eta automatikoki, gizarte egoera horietan ere, inaugurazio baterako gonbidatuen zerrenda osatzerakoan erabiltzen zituen iragazki berak erabiltzen zituen.
‎Sustatzaile bikoteari ezin ukatu zitzaiena haien irudimen oparoa zen. Izan ere, urratutako lau eserleku, pipiak jandako apal bat, alfonbra burusoil bat eta pilatutako dozenaka liburu zaharrekin baino besterik ez baitzuten topo egin, hori guztia hezetasunak zikindutako lau hormen artean, zoru erdi ustel baten gainean eta urtetan gizendutako hauts geruza batez estalita. Osasunaren aurkako akaroen fabrika hura noizbait" My Fair Lady" edo" The Age of Innocence" filmetatik ateratako saloi bat izan zela irudikatzeak, aditu mailako irudimena eta abstrakzio ahalmena behar zituen.
‎Aitaren espektatiben mailan egoteko ahalegintzen nintzen eskolan; emaitza akademiko bikain batzuk lortzea, aitarekin geratzen zitzaidan lotura bakarra sendotzeko bidea zen niretzat. Eta, aldi berean, ama nitaz harro egotea behar nuen, bere ezkontzaren porrotaren ondorio bat baino besterik ez izateko. Edo holako zerbait.
‎Nire bizitzan bai bazeudela eskuliburu eta arauak, benetan xeheak! Nik haiek guztiak zehatz mehatz bete baino besterik ez nuen egiten. Nire aita amaginarrebak nola maite ninduten ikusi zenuke!
‎Fidel eta Paulen arteko intimitate istorioak esklusibotasun eta perspektibadun une indartsu bat izan zuen urte asko lehenago, biak beste pertsona ezberdin batzuk zirenean, ez arrautzatik irten berriko arrainkume batzuk, baina bai eratze prozesuaren erdian zeuden kadete pare bat, zeintzuei bizitzak oraindik ez zien bere lezio gogorrenak irakatsi. Intentsitate une hark garai hartan bizitza erdia zena iraun zuen, baina The Hillseko egoiliar baten ikuspegitik anekdota bat baino besterik ez litzateke.
‎Ez zen hori Fidelek aurretik ez zekien gauzarik, baina The Hillsera iristean aurkitu zituen aurpegiak ezagutu zituenak baieztatu zioten: hiri ustez kosmopolita hura, hiriburu finantzario handia, izatez, bizilagun guztiek elkar ezagutzen zuten herrixka bat baino besterik ez zen. Eta hiriko gay komunitatea horrelako zerbait benetan existitzen bazen, bere burua anitz eta kosmopolitatzat baita bazeukana, ez zen parrokia abesbatza bat baino ugariagoa.
‎Fidelen benetako beldurra, The Hillsen sartzeko erabakia hartzeko zalantza ugari eragin zizkiona, gay mota jakin batekin topo egitea zen, zeinarekin sekula ez zuen harremanetan sartzeko gogo handirik izan eta are gutxiago bere adinean. The Hills gay munduari zehazki zuzendutako eskaintza berritzaile bat izanik hirian," berrienaren"," azkenekoaren" maitale ziren gayak erakarriko zituen halabeharrez, beti urakanaren begian egoteko premia sentitzen zuten gayak, nahiz eta urakana adinekoen egoitza bat baino besterik ez izan. Mota honetako gayekin topo egitearen beldur zen Fidel, kontsumoari," esklusibotasunari", arrandiari atxikita zeuden gayak, etengabe foku baten azpian egon nahi zutenak eta atentzioa eskatzen zutenak.
‎Ez, ez dira faltsuak. Partida bat legez kanpokoa izateko dirua apustu egin behar dela azpimarratu baino besterik ez dut egin. Hortaz, hau bai, legez kanpokoa da.
‎Arrazoi duzu horretan. Baina aurretik uste genuena baino denbora apur bat gehiago baino besterik ez dugu.
‎Ezagutu duzu inoiz horrenbeste edaten duen inor, adin horretan bizirik dirauena? Eta edatea baino besterik ez balitz! Drogak ere hartzen dituzte!
‎Ideia handia da Abelena. Zuk proposatu duzunari egitura bat ematea baino besterik ez da. Hain gustuko dugun gure bizimodu hau mantentzen jarraituko dugu, baina bikotetxoaren bitartekaritzarik gabe.
‎iraganeko izar dekadenteentzat azken erakusleihoa zirenak, publikoak ahaztutako eta cache barregarridun artisten azken edo azken aurreko aukera. Iraganeko une urrun eta lainotsu batean arrakastadun izarrak izandako artista haiek, haien etxetik edo egoitzatik ateratzen zituzten Brunok edota Abelek, txukundu eta telebistara zeramatzaten, batzuetan bost hamarkadetako antzinatasuna zeukaten zuri beltzezko irudiak aurkezteko baino besterik ez, zeinetan gazte, distiratsu eta talentuz lepo agertzen ziren. Artista hauek, oraindik bizirauten zutenak, esker onekoak ziren ere, eta senar bikotearen gonbidapenari baiezkoa eman zioten.
‎Borjak, Harreman Publiko eta prentsan aditua zen neurrian, lan deigarria egin zuen. Izan ere egoiliarrek aukeratutako pertsonei gonbidapenak bidali baino besterik ez zuen egin, baina, guztien harridurarako inoren bisitarik jasotzera ohituak ez baitzeuden, baieztapenen zerrenda inork espero zuena baino nahiko luzeagoa izan zen. Hobeto.
‎Bizitza osoan egin dut, baina zaletasun bat bezala. Noizbait profesional bihurtzen saiatu nintzen, baina noizbehinkako enkarguak baino besterik ez nituen lortu. nukeen egunero jateko nahikoa diru lortu eta, gainera, ez zen nik benetan egin nahi nuena.
‎Ez da beharrezkoa gaur dena erabaki dezazuela. Hau prozedura luze eta segitu baten lehen urratsa baino besterik ez da.
‎Borja, bere eserlekuan etzanda, lasaitasun itxurarekin baina begiak zuri, krisi baten ertzean balego bezala. Cherek ezarri zuen kanona, urre patroia. Gainontzekoek, hark asmatutakoa kopiatzen saiatu baino besterik ez dute egin. Cher hau bezalako eztabaida ganorabakoen gainetik dago.
‎Hemengo eztabaida hau jainko, jainkosez eta sainduez bada, Britney da eztabaidagai bakarra. Gainontzekoak erdipurdiko mari zoro batzuk baino besterik ez dira.
‎Pertsona arrunt baten istorioak eta ez Santa Maria Gorettiren memoriak, azkenik! Hala ere, mozkor merke bat baino besterik ez zen Aiorak aipatzen zuena. Bideoa erraz eskuratu zuten, norbaitek mugikorreko memoriaren zabor piloan ahaztuta baitzeukan, eta ez zen beste munduko gauzarik, larunbat gau batean txinatarrenean erositako Martiniak berritsu bihurtutako gaztetxo bat besterik ez.
‎Aiorak kontatu zionagatik, Alainen nobio ohiak bere adinekoak izan ziren beti, eta, Jurdanek ulertu zuenagatik, adin berekoak ez ezik, bere ikasketa eta gizarte mailakoak ere izan ziren guztiak. Izan ere, harreman luze bi baino besterik ez zituen izan Alainek, Egurrola baino lehen. Bata erizain eskolako garaian, bere ikaskide batekin, hau Belgikara Erasmusean joan zenean amaitu zena.
‎Zortzi hilabete inguru egon omen ziren elkarrekin, bizitzan xede oso ezberdinak zeuzkatela esanez nobioak harremana bukatu arte. Aiorak kontatzen zuenagatik, nobio ohi honek bizitzari eskatzen zion gauza bakarra, asteburuetan kareleraino jartzeko diru nahikoa baino besterik ez zen, eta Alain, bere aldetik, etxean elkarrekin geratzearen zalea zen. Bizitza helburu bateraezinak, bai, Nietzsche eta Lou Andreas Salomerenak bezala.
‎Garaiz kanpoko praka bakero batzuez gain, curriculum eder bat ere bazekarren Yeraik. Hogeita bost urte baino besterik ez zeuzkan eta ordurako auto alokairu enpresa batean eta Internet bidezko bidaia agentzia batean lan egina zen, eta hegazkin konpainia bateko bezeroen arretarako zerbitzuan ere. Azken lanpostu hau atzerrian, Suedian, izan zen, eta horrek Yerai ingelesez lan egitera ohitua zegoela esan nahi zuen.
‎Antza, zure lagunen ustean, behin ezkondu eta gero zure lana senarrari bazkaria prestatzea eta harekin sexu harremanak izatea baino besterik ez da izango bota zion Jurdanek, erdi txantxetan, amu bezala.
‎Txutxi!, ederra, liraina zen, kiroletan ona, ikastetxeko futbol taldeko aurrelaria, bere gelako liderra eta ikastetxe osoan popularra, amerikar filmetan dioten bezala. Endika, ordea, Txutxiren anaia potolotxoa baino besterik ez zen, korrika egin behar zuenean bere oinekin estropezu egiten zuena eta helmugara beti azkena iristen zena, talde kiroletarako inolako trebetasunik ez zeukana eta bere taldean inork nahi ez zuena. Txikitandik Endika beti sentitu zen gusturago neskekin jolasten mutilekin baino, eta hortaz, mutilentzako ikastetxe batean ikasten zuenez, ez zeukan lagunik.
‎Aste gutxi batzuk baino besterik ez ziren joan, ordea, Jurdan Alaini atzetik zelatan ibili zitzaionetik, Alain ezagutu zuenetik, Alainekin maitemindu zenetik. Alaini huts egin zionetik eta hark bere bizitzatik bota zuenetik.
‎Alegia, maitaleak hoteleko azkeneko solairuetako batean biltzen baziren zien erretraturik egin. Zorte apur bat baino besterik ez zuen behar azken finean, profesionaltasuna berak jarriko zuen.
‎Ez zeukan inolako zailtasunik: leihoaren posizioa hoteleko sute arriskutarako planoekin erkatzea baino besterik ez zuen egin behar. 511 gela zen.
‎Lana egina zeukan. Grabatutako irudi eta soinuetatik esanguratsuenak aukeratzea baino besterik ez zitzaion geratzen, bezeroari erakusteko. Hori eta berriz hoteletik igaro, berriz 511 gela alokatu eta kamera nahiz mikrofono ezkutu guztiak berreskuratu.
‎Amaren etxetik lanera bueltan eta lanetik, etxetik igaro gabe, gimnasiora joateko astia izan zuen Alainek arratsaldean. Gimnasioa ere, amaren etxea bezala, lantokitik gertu zegoen, metro geltoki pare bat baino besterik ez zituen egin behar Alainek kasu bakoitzean eta Jurdanek haren atzetik. Ez zen gimnasiora sartu Jurdan, Alainek egun berean birritan ezezagun bera ikusiko balu, atzetik jarraika zeukala susmatzen hasi zitekeelako.
‎Ezer berezirik ezta ere gimnasioan. Spinning klase bat baino besterik ez zuen egin Alainek. Bere adineko beste bizpahiru gazterekin hitz batzuk gurutzatu zituen, baina ezer susmagarririk ez.
‎Orain hobe Erik hark hitz gehiagorik zuzentzen ez bazion eta autoa gidatu baino besterik ez bazuen egiten. Badaezpada, Erikek solasean hasteko tentazioa ez izateko, telefono mugikorrarekin lanean hasi zen Jurdan, nahiz eta inolako zereginik ez izan momentu hartan.
2021
‎Lynnek desagerpen salaketa bat jarri ote zuten jakin nahi zuen hiltzaileak, baina laster moztu zuen deia. Amanda ikaratu nahi zuen eta harekin baino besterik ez zuen hitz egin nahi. Iluntzean deitzen zuen beti, ahots baxuan hitz egiten zuen eta denbora laburrez.
‎Azkarra omen zen hiltzailea, eta poliziaren ikerketa prozedurak ezagutzen zituela zirudien, zeren, horrelako guneetan, poliziak segurtasun kameren irudiak aztertuko balitu jendetza bat topatuko luke eta ez pertsona bakar bat edo gutxi batzuk. Gainera, identifikatua ez izateko, deiak zenbat iraun zezakeen ere bazekien, eta hiru minutukoak baino besterik ez ziren haren deiak.
‎2010eko abenduaren 13ko goizean, Melissaren gorputik 220 metro mendebaldera aurkitu zuten gorpua Amber Lynn Costellorena bezala identifikatu zuten. 27 urteko neska txiki bat zen Amber, 1,50 metro inguru neurtzen zituen eta 50 kilo baino besterik ez zituen pisatzen. Ez zeraman denbora gehiegirik desagertuta Amberek, urte hartako irailaren 2an desagertu baitzen Long Islandeko North Babylon hirian zeukan etxetik, gorpua aurkituko zuten lekutik 15 km-ra baino besterik ez.
‎27 urteko neska txiki bat zen Amber, 1,50 metro inguru neurtzen zituen eta 50 kilo baino besterik ez zituen pisatzen. Ez zeraman denbora gehiegirik desagertuta Amberek, urte hartako irailaren 2an desagertu baitzen Long Islandeko North Babylon hirian zeukan etxetik, gorpua aurkituko zuten lekutik 15 km-ra baino besterik ez. Hau da, Shannan Gilbert baino beranduago desagertu zen Amber.
‎Sei hilabete baino besterik ez zeramatzan Amberek New York estatuan desagertu zenean, bere 28 urtebetetzea baino aste bat lehenago.
‎2010eko ekainaren 5ean desagertu zen Megan, 22 urterekin, hau da, urte erdi baino besterik ez zeraman desagerturik bere gorpua aurkitu zutenean. Long Islandeko Hauppauge hirian ikusi zuten azkeneko aldiz, bere gorpua aurkituko zuten lekutik 35 kilometrora.
‎Altua eta itxia zen begetazioa Ocean Parkwayko bide bazterrean sasiak eta txilarra batez ere eta akainez beteta zegoen, bai pertsonei eta baita txakurrei ere gaixotasunak kutsatzen dizkietenak. Hain itxia zen begetazioa, ezen ikerketa lanak ari ziren gunera bertaratutako kazetariek ez zituztela sasi artean sartuta zeuden polizia eta txakurrak ikusten, nahiz eta haien aurrean metro gutxi batzuetara baino besterik ez egon.
‎18 eta 24 hilabete arteko neskatila baten gorpua manta batean bilduta, urrezko iduneko eta belarritakoekin. Eskeletoa baino besterik ez zen gelditzen, baina gorpuak ez zeukan ageriko indarkeria aztarnarik. Hori zela eta, hasiera batean poliziak ez zuen neskatilaren heriotza hilketa bezala ikertu eta beste hipotesi batzuk jarraitu zituen.
‎28 urte baino besterik ez zeuzkan Dave Rubinsteinek 1993an, baina bere arrakasta handieneko urteak joanak ziren ordurako. Laurogeiko hamarkadan, taldekide guztiak oraindik institutuan zeudela," Reagan Youth" punk taldearen abeslari bezala nahikoa sona lortu zuen.
‎Isila da guztia. Bizitza basatiaren hotsak baino besterik ez dira entzuten, eskola autobus baten motorra noizbehinka eta tiro leku urrun baten zaratak.
‎28 urte zeuzkan orduan Alexek eta 23 Shannanek, eta Jersey Cityn bizi ziren. Hudson ibaia baino besterik ez dago Manhattan irla eta Jersey City artean, baina estatu ezberdinetan daude biak, eta alokairuak askoz merkeagoak dira Jersey Cityn Manhattanen baino.
‎23 km-ko bide luze eta estu bat besterik ez da irla hura. Autoak zeraman norabidean, ezkerretara (barrier islandeko iparraldean) Oyster Bayko padurak, ur landarez beteriko paisaia baino besterik ez zegoen, eta eskumatara (hegoaldean) hondartzetako dunak. Argia balego Pakek eta Shannanek ez lukete errepide alboko txilar eta sasiak baino besterik ikusiko, eta Atlantikoko olatuak beste aldean.
‎Idazten ari garen unean deiaren edukia ez dugu ezagutzen, eta hura entzun dutenek esan dutena baino besterik ez dakigu. Suffolkeko poliziako detektibe batek, Vincen Stephane izenekoak, idatziz deklaratu zuen lasaia zela Shannanen tonua deian.
‎Une hartan bizarra egiten ari zen Gus Colettik atea ireki zion eta" lagundu, lagundu!" baino besterik ez zion esaten Shannanek. Hau guztia 911ra eginiko deian entzuten omen da.
‎2018an, Hartek karguan bi aste baino besterik ez zeramatzanean, Kaliforniako poliziak urte askotan argitu gabe egondako hilketa eta bortxaketen" kasu hotz" bat argitu berri zuela jakin zuen. DNA aztertzeko teknika berriei esker, 72 urteko Joseph DeAngelo" Golden Stateko Hiltzailea" zela frogatu zuten, eta zortzi hilketen errudun jo zuten.
‎Izan ere, New York hiriko bi distritu, Queens eta Brooklyn, Long Island uhartean daude, irlaren mendebaldeko muturrean. Hau dela eta, Long Island irla oso populatu bat dela ematen du, baina populazio osoaren bi heren distritu hauetan bizi dira, azaleraren seiren bat inguru baino besterik ez direnak. Hauen ekialdera, beste bi konderri daude Long Islanden, Nassau, Queensen parean, eta Suffolk, irlaren ekialdean.
‎Horrenbestez, Suffolkeko poliziarentzat, Peter Hackett bere buruari zeukana baino garrantzi handiagoa ematen ohitua zegoen gizagaixo bat baino besterik ez zen. Besamotz zen Hackett eta protesi bat zeraman, eta horrek, agian, nolabaiteko konplexua eragiten zion eta, konpentsazio mekanismo bezala edo, bere buruari garrantzia ematen zion eta arazoen erdian jartzen zen.
‎Tom Canningek, bere aldetik, Hackettek ez zuela sekula Shannan ikusi adierazi zuen, eta Scalise zoro zegoela. Egia esan, Scaliseren adierazpenak edozein jabeen komunitatetan gertatzen diren urtetako lehia eta liskarren beste adibide bat baino besterik ez ziruditen konspiranoiak maila gorenera eramanak, hori bai.
‎Shannan desagertu zenean drogek eragindako egoera psikotiko batean zegoela uste zutenen teoria baliogabetzen zuen honek; baina baita Gilbert familiaren teoria, hots, Peter Hackettek Shannani nolabaiteko lasaigarriren bat eman ziola. Edonola, Dormer komisarioak esango zuenez, aurkitu zutena eskeleto bat baino besterik ez zen, ez zegoen aztertzeko materia gehiegirik.
‎Antzekotasun gehiegi zegoen haien iritziz LISKen biktimen eta Shannanen heriotzaren artean, haien artean loturarik ez zegoela ziurtzat emateko: sexu langileak ziren guztiak eta Craigslist bidez ezagututako bezero batekin egon ondoren desagertu ziren guztiak, eta gainera LISKen biktimen gorpuak Shannan desagertu zen lekutik 7 km-ra baino besterik ez ziren aurkitu. Gehiegizko kasualitatea Gilbertarrentzat.
‎James Burke eta Thomas Spotaren arteko harremana askoz lehenago hasi zen, 1979an, Burkek 14 urte baino besterik ez zeuzkanean, Long Islandeko historiako krimen esanguratsuenetariko batekin. Urte hartan, apirilaren 21ean, Joseph Sabina izeneko bizilagun batek John Pius, 13 urteko gaztetxoa, Dogwood institutuaren aurrean etzanda geldirik topatu zuen.
2022
‎Hura ez zen bidezkoa. Guk ez genuen ezer berezirik eskatzen, kontratuan sinatu genuena betetzea baino besterik ez. Arrazoirik ez genuela esan ziguten (esan zigun, Gorostizaren hitzak baitziren), eta negoziatzeko prest ez geundela aurpegiratu ziguten.
‎Lekuko gehiagorik ez zegoenez, akusazioak eta defentsak euren konklusioak aurkeztu zituzten, kartzela zigorra eskatuz batak eta absoluzioa besteak, mehatxuak seriotan egin ez zirela argudiatuz. X jaunaren aurka prebentzio neurriak ezartzea beharrezkoa ez zela ebatzi zuen epaileak esandakoak esanda ere, arriskurik ez zeukan agure bat baino besterik ez zuen ikusten epaileak eta epaia egun batzuen epean jakinaraziko ziela esan zien alde biei. Bukatutzat jo zuen entzunaldia, eta asteburu pasa joan zen hondartzako etxera.
2023
‎Gosaria eskatu baino besterik ez dut egin. Arrazoi daukazu, dena dela, ni ere arraro sentitu naiz andereño burgesaren plantak egiten.
‎Zintzoak eta gardenak izango ginela uste nuen, baina Nuria Esperten plantak egiten hasten bazara, honek ez dauka itxura onik. Nik ez dut alkoholik aipatu, edateko zerbait baino besterik ez dizut eskatu, eta, hara kasualitatea, zuk edatea alkoholarekin eta arazoekin lotu duzu. Edonola, ongi pentsatuta, hobe alkoholdun zerbait ekartzen badidazu.
‎Ez, neskatxa, ez, etxe honetan ez da ongi etorria izango inolako poliziarik. Atsekabeak baino besterik ez dizkigute ekarri eta.
‎Nola ez nion Inmari kontatuko. Hori baino besterik ez bazen!
‎Isiltasuna. Errepide luze, zuzen, ilun bat baino besterik ez haien begien aurrean, autoaren faroek apurka argitzen zihoazena.
‎Zure zauria aireratu bazenu oinazea bigunduko zitzaizun. Barnea inarrosten dizun zerbait hainbeste gordetzeak oinazea areagotu baino besterik ez du egiten.
‎Haurdunaldian haien bitartekari izatea proposatu eta nik proposamenari uko egin ondoren, beste bitartekari bat bilatuko zutela pentsatuko zuen batek baino gehiagok, baina ez, zorionez edo zoritxarrez, gertatu ez zen zerbait ez baitago epaitzerik garai hartan alokairuzko umetokiak ez ziren jendartean zebilen gauzarik. Ez da hainbesterako joan den denbora, hogei urte inguru baino besterik ez dira, baina holako xehetasunetan pentsatzean beste mende batez ari garela ematen du bai, badakit aurreko mendeaz ari naizela, baina ulertzen zait. Alokairuzko umetoki bat nirea ez zen beste umetoki bat bilatzea ez zen, beraz, Alex eta Inmari burutik pasatu zitzaien ezer.
‎Ez zion erantzun Adelek. Sorbaldak jaikitzeko keinu bat baino besterik ez zuen egin, bost axola ziola aditzera emanez.
‎Bikote harreman baten hasieran ez dira bakoitzaren ahuldade eta alde kamutsak azaleratzen. Nik sumatzen nuen Alex indartsu eta ziurra, benetako Alexen aurpegi bat baino besterik ez zen. Geroago jada ezertarako balio ez zuenean jakingo nuenagatik, Alex ez zen batere ziur sentitzen gu bion arteko harreman hartan, baina gizona zen eta ezin zuen halakorik aditzera eman.
‎Ez nuen konpetentziarik izango. Langileburua konbentzitu baino besterik ez nuen egin behar.
‎Gurasoei txantaje emozionala egiteko balioko dizu, baina ni ez nauzu konbentzituko. Nekatuta gaude biok, zu bereziki nekatuta egon behar duzu, bost ordu eskas baino besterik ez duzu lorik egin eta. Hobe duzu salda amaitzea eta, amaituko ez baduzu, hobe duzu ohean edo sofan etzatea.
‎Ortzi mugaren beste aldean ez dago beirazko hiririk, ez dago neurriz kanpoko oparotasun edo jakituriarik. Herrixka hantuste bat baino besterik ez da ortzi mugaren bestaldean ezkutatzen dena. Zergatik asmatzen zituzten halako gezurrak herritik joandakoek?
‎Burua zuritzeko, porrota ezkutatzeko? Edo herrian gelditu zirenen kezkak lasaitzeko baino besterik ez. Edonola, aurkikuntza honek herrikoen harrotasuna hauspotu zuen eta denbora asko joango zen horrek suposatzen zuenaz jabetu baino lehen:
‎Aranek ohartu ninduen iparraldeko jendea ez zela Madrilekoa bezain irekia, eta beste norbaiti ere antzeko zerbait entzun nion. Hori izan behar zen guztia, ohitura ezberdinak baino besterik ez.
‎Ez nuen inoren susmo txarrak baieztatuko zituen jokaera itsusirik erakutsi, ez nuen inor harritu edo asaldatuko zuen ezer egin, ez nuen hankarik sartu. Ez nintzen herriko tabernetan mozkortzen nola mozkortuko nintzen, kafe hartzen baino besterik ez banintzen tabernetan sartzen! eta lanean ez nituen ezkondutako gizonak limurtzen. Horrelako zerbait izan behar zen guztiek edo behintzat esamesak sortzen dituzten horiek, inkontziente kolektiboa deritzon horrek espero zutena, ni ileetatik arrastaka eramateko, edo nire izena behintzat.
‎Aitzakia irrigarriak baino besterik ez zitzaizkidan ateratzen. Ez nekien nola irten atakatik.
‎Etxera heldutakoan lo apur bat egin duzu entzungor eginez, Lara. Bai badakit adoptatua zarela, baina xehetasun hori gogora ekartzea zuk maizegi erabiltzen duzun beste amarru bat baino besterik ez da. Nirekin ez zaizu balioko.
‎Elektra indarreko konpainia hura nazioaren Garapen Planaren ardatzetako bat zen hirurogeiko hamarkadatik, Frankismoaren garaitik, eta bere hedapen eta garapen planak Madrilgo gobernu frankistak diseinatutakoekin estuki uztartuta egon ziren beti. Konpainia pribatua zen, teorian, baina diktaduraren gobernuaren beso bat bezala jokatzen zuen edo agian alderantziz gertatzen zen, alegia, hura bezalako konpainia pribatu erraldoien beso bat baino besterik ez zela gobernua. Francok urte gutxi batzuk baino ez zeramatzan hilik eta, gobernu demokratiko berriekin, elektra indar konpainia honen jokaerak eta ekarpenak berberak izaten jarraitzen zuten.
‎" Ez al da hori, azken finean, guraso guztiek nahi dutena?" esateko gutxi falta izan zait, baina Cuca eta Bosco etorri zaizkit burura. Ez dakit arau unibertsal baten salbuespena ote den haiena biena edo uste baino zabalduago dagoen jarrera baten adibide bat baino besterik ez. Ez naiz ikerketa soziologikoekin hasiko.
‎Adele estu hartuko zuen fardela edo haren balioa berreskuratzeko, baina ez zion horrekin bakarrik alde egiten utziko, berak pairatutakoaren antzeko zerbait sufriaraziko zion. Adelek karabana non aparkatzen zuen bazekien Jonek, baina gune hartan errautsak baino besterik ez zituen aurkitu kiskalitako burdinen meta udaletxeko langileek eraman zuten. Segidan gurasoen etxera jo zuen, bertan Adele aurkituko zuelakoan.
‎Zuk erabiltzen dituzun esapide berdinak erabiliz, zu hemen egotearen arrazoia zuen gurasoen arteko maitasuna baino besterik ez da. Elkarri dioten maitasunarena, zurekin partekatu nahi zutena.
‎Sekula beste inork entzun ez duen istorio bat kontatzera noakizu eta, hortaz, solemnitate apur bat eman behar zenioke egoerari. Itxura gordetzearren baino besterik ez bada ere. Zuk kokaina paketearen istorioa zeneukan ni txundituta uzteko, ba nik gordeta neukana ez da makala ere.
‎Esan dizut haren pelikulak oraindik ematen dituztela telebistan. Noizbehinka, ironiaz edo aurkezten dituztela esango nuke, iraganeko bitxikeria bat bailiran eta ez merezi duten errespetuarekin, baina baliteke nire inpresioa baino besterik ez izatea.
‎Hala al da? Agian, boomer deitzen diguzuen nire belaunaldikook asmatutako beste gezur bat baino besterik ez da.
‎Hamabost urte baino besterik ez neuzkan elkarrizketa irakurri nuenean, baina orduan ere ulertu nuen aititak ez zuela Lucía alaba bat bezala zaindu, ezta maite zuen norbait bezala ere. Aititarentzat Lucía ez zen neskatila bat, produktu bat baizik, berak aurkitutako eta ondutako produktua, eta ez zuen permitituko inork bere produktua zapuztea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia