Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 7

2000
‎Eta buruzagia oilarrei buruz ari zen, baina nik gogoan nituen bertze hitz haiek, buruzagiak berak lehenago erranak eta adierazten zidatenak ezen esklabo batek bezala egin nuela lan, zeren esklabo gisa salduko baininduten, segurtki eta gertuki, berant baino lehen. Eta gogoan nituen, halaber, untzian ordu arte entzunak, zeren eta kontatu baitzigun, konparazione, gurekin Sibilian itsasoratu zèn kapitain espainiar batek, zeina ekaitzaren ondorez hil baitzen, itsas kolpe batek eramanik, ezen izugarriak zirela bukaneroak, filibusteroak eta suerte hartako jendeak, gehienek ere La Tortugako uhartea gordelekutzat zutenak; halako moldez non erraiten baitzuen ezen bazegoela filibustero bat, Jean David Nau zeritzana, Frantziako Olonnen jaioa eta hargatik L’Olonnais deitua, zeinak egun batean bere egin baitzuen La Habanako gobernariak haren kontra igorri zuen untzia, baita untzian zihoazen laurogeita hamar gizonak ere; eta, kontu kontari, kontatu zigun ezen, mendeku gisa, guztiei trenkatu ziela burua, lekat haietarik bati, zeina baitzen untziko borreroa eta zeina igorri baitzuen La Habanako gobernariarenganat txalupa batean, non baitzeuden untzikideen buruak; eta kontatu zigun, halaber, ezen bertze egun batean Maracaibo bereganatu zuela eta sekulako triskantza egin zuela han ere, gizonak hilez eta haien emazteak bortxatuz; eta kontatu zigun, finean, ezen haren menekoek, usterik azkenean ezen zorte txarreko gizona zela, uharte batean utzi zutela, non indiar batzuek harrapatu eta jan baitzuten, haren gorputza mila zati egin ondoren, nola ezin izan baitzitekeen bertzela, Jainkoaren justiziaren arauaz.
‎—adituaren keinua— Hortaz, zuen inspektoreordeak aholkatu bezala, adi adi egon naiz egun hauetan, susmagarririk sartzen ote zen, bereziki hilketaren aurreko egunetan hemendik ibilitako inor, baina oraingoz ez dut halakorik ikusi. Jakina, lana da barrandan ibiltzea, baina nik gogoz egiten dut...
2012
‎–Begira, Dirk. Barkatu zuzenegia baldin banaiz, baina niri gogoak zer esaten zidan bost axola dit. Ez saiatu ni psikoanalizatzen.
2015
‎Handik bi hiru egunera itzuli nintzenean, gurasoek jakinarazi zidaten Beitia bota egin zutela, etxe berriak egitekoedo. Ez dakit 11n edo 12an izan ote zen, baina nire gogoan World Trade Center en erortzeari loturik geratu da betiko Beitiarena. Esajeratua, lekuz kanpokoa, bihotzik gabea irudi lezake alderaketak, baina hala da.
‎Gogoan dut nire haurtzaroko arratsalde bat: ni, ogi eta txokolatearekin, telebistaren aurrean eserita; artean oso txikia nintzela, pantailak gau eta egun egiten zuen dir dir, baina nire gogoan irudi bitxi bat geratu zen itsatsita: txanodun batzuk, beren armak gizaki izutu eta ahuspeztuen multzo bati destaturik.
2021
‎Nondik sortua zen diru hura? Obsesio bilakatu zitzaidan galdera, baina nire gogoan haizatzen bazitzaidan ere, ez nintzen gauza susmo haiekin diruaren bideak marrazteko, ez bazen loteria tokatu zitzaigula, jakinik, jakina, loteriaren kontu hura erridikulua zela. Gerora, nire irudimen falta hura Gomezekin izan nuen harremanari egotzi diot, emakumeok gure borondatea, eta borondatearekin irudimena, erabakimena eta ausardia, gizonen eskuetan uzteko dugun joerari.
‎Nik ere bihotz bihotzez gura nuen Francoren mairuen porrota; baina nire gogo pertsonala, ene haragiaren barru barruko zarrada hura, alegia, ezin nuen aintzakotzat hartu burkideei nire borondatea inposatzeko. Beste bat borrokan nahasi nahi izan, nire borrokan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia