2017
|
|
Baita Las Carolinas deituriko emazteak ere. Ez dakit zehatz zer ziren,
|
baina
hau bai: xalak, mantelinak, zetazko jantziak, jaka estuak.
|
|
Bertan Txomin eta bere lagunak zeuden baina, Trius eta Asle betidanik herrixkan bizi izan balira tratatu zituzten. Txomin Peio zirikatzen hasi zen berriro,
|
baina
honek ez zion jaramonik egin eta futbolean jolastera joan ziren.
|
|
Suposatzen dut, saihestezinezko ekintza haren ondorioz, alarma guztiak piztuta dauzkatela, eta hori gure bidaiaren kontrako beste elementu bat gehiago izango da. Sentitzen dut,
|
baina
hau da egoera.
|
|
Ekin zion ba Ximenok aginduak emateari eta zatitutako izeiak zortzinaka jarri eta muturrak ginbaletekin zulatu ondoren, elkarzut jarritako beso baten lodiera zuten urkiekin lotu zituen banan banan, sokaren bidez. Gauza bera egin zuten beste zortzi enborrekin eta elkar lotu zituzten bi almadiak, ibaian bare zegoen txokoan. Ez zen soka ezta alanbrerik erabiltzen, hurritza, zumea eta haritz adar bustiak baizik,
|
baina
hau prestaketa, proba bat besterik ez zen, koadrila treba zedin. Gero urkila pare bat, esker eskuin, aurreko zein atzeko oholtzetan zutik jarri zituzten, segidan, landutako lema arinak bertan finkatu eta maneiatzeko.
|
|
Entzun gauza bat! Alde egin baino lehen opari batzuk eman nahi dizkizuet,
|
baina
hau sekretupean gorde behar duzue, bestela apaizek antzarrak ferratzera bidaliko naute hemendik.
|
|
Nik ez dut gerrarik zuzenean bizi izan. " Nahi duenak irabazi dezala,
|
baina
hau amaitu dadila", esaten duten begiak telebistan bakarrik ikusi ditut. Gerran beti baitaude irabazleak eta galtzaileak.
|
|
" gehienez ere bik jokatzen dute". Eman zizkidan azalpen gehiago ere,
|
baina
honetan konkretuki arrazoia eman nion: pilota partida bakarrarekin uler daiteke jokoa nola den.
|
|
barreneko penitentzia, bihotzezko damua eta dolorea, kontrizioa. Ez dute besterik,
|
baina
hau dute aski baldin behar den bidean izaten badute.
|
|
Donostia, 2017ko martxoan hainbeste beldurtu, pasatuko da hau ere, zer gertatuko da ba, merezi izan du eta aski da, Harry Potter dirudi, baina Harry Potter pakistandarra, kimioterapia egin beharrik ez, onartzen dut jainkoen zigorra, ez, mesedez, ez, zergatik joanerakoan, itzulerakoan gertatu besterik ez, nork esan dezake Metropolitanean La Bohème ikusi duenik ohaide izan dituen bi emakume zoragarri albo banatan izanda, Walter Pensacola alua nirekin batera hilko duk behintzat, putakumeak aurre hartu nahi zidaan Sintasolen salmentekin, orain ikusiko duzue zer den ona, orain ikusiko duzue zer den garrasi egitea, kendu ba labana, kakanarru bat duk, itxaropena da galtzen den azkena, oraintxe galdu dudalako dakit, trilogiako azken alea nola bukatuko ote da, bye bye, gizontxo, que os den, jainkoarengan ez dut federik, baina aukeran nahiago jainko asko dauzkaten erlijioak, montaña rusa al da, ama, montaña rusa al da, beste mezu bat utzi behar nion Orlandori erantzungailuan, ez hain patetikoa, eta mobilean grabatzen badut, aurkituko ote dute onik trastea, bada giltza bat armairu gaineko sobre gorri batean, giltza horrek zerako tiradera irekitzen du, esango dut, bizitza asegurua eskaini zidatenean, klikatu genuen ala ez genuen klikatu, badaezpada hobe da hegazkin txartelak beti Visarekin ordaintzea, suge larruzko bota zuri horiek bai ederrak, eder direnez zapatak, ederra behar du haiek soinean dituzula hiltzea ere, edo ni bezala haiei begira, bitxia hauxe, hil beharrak berak baino gehiago izorratzen nau ondoan zokormazo inpresentable hau dudala hiltzeak, larrialdietako irteeraren ondoan, beharrik, okerragoa litzateke hiesarekin gaixotuko banintz, konparazio, leuzemia, esklerosi anizkoitza, si tú me dices ven, ez dago koberturarik, sesio bikoitza Bellas Artes zineman, ikusiko dugu egia ote den zure bizitza film batean bezala begien aurretik igarotzen zaizun kalaka hori dena, hogeita zazpi, Amy Winehousek eta Jim Morrisonek bezala, heganeskak batez bestekoa baino zaharragoak ziren, azafatoak homosexualak dira denak, susmatu behar genuen zerbait ez zihoala ondo, hamahirugarren ilaran nago, agidanez, Lifevest Under Your Seat, beharrik, hijo de la chingada, hijo de la gran chingada, chinga a tu madre, Walt Disney, ñam ñam, grask grask, guau guau, bua bua, snif snif, contigo mi vida quiero vivir la vida, superbotereak dauzkat, this is a perfect day, drinking sangria in the park, behin bakarrik izan nintzen desleial, baina beranduegi da orain inkesta batean aitortzeko, haurdun geratu ez banintz ez niokeen nire buruari hiltzaile esango, asesino, haxix hitzarekin zerikusia duen hitz bat da, Smoking in the Lavatory is Strictly Forbidden, zein ote da zeraren batez bestekoa hegaldi honetako bidaiari guztiak kontuan hartuz gero, zera zer den, ba zera, zer izango da ba, erre egin behar nituen gutunak, neskapote ederra zegoen ahizpa txikia, eta ni zaharrenarekin kateatu behar, arima ihesi doakit azken esaldi honekin, Boeing bat da hau, ala Airbus bat, konpañero, Fokker bat, fucker bat, fuck bat, zer kostatzen da telefono dei bat, ei zu, berradiskidetu egin behar genuen, garaiz berradiskidetu, business class, oh, my darling, oh my darling Clementine, heriotza dugu zain, bidaiari sarriaren Golden txartela izan arren, ez dut lagun gehiago galduko, ni galduko nauzue, aldiz, tú a Bostón y yo a California, galtzaile bat naiz, beti jakin izan dut, garaiz onartu behar nuen hori, gafitas hori talibana al da, zulatuta daukat galtzerdi bat, ezabatu egin behar nituen ordenagailutik Jenniferrekin atera nituen argazkiak, errapeak miazkatzen nizkiona behintzat, ez ni besarkatu, beltz zikina, you nigger, baina Yetia existitzen da, bai ala ez, y lo que me queda de vida quiero vivir contigo, are you talking to me, hondoratu baietz denak ni gabe, enpresa, familia, hondoratu baietz, orain jada beranduegi da, arre edo iso, testamentua egiteko ordua, King Kong izan al da, ama, zer da profezia bat, desio dugunaren kontrakoa da profezia, ume, eta aurresaten dugu bete dadin desio duguna eta ez profezia bera, ez dut ulertzen, ama, Coral Gableseko etxeak bilobari uzten dizkiot, bakarra baino ez zitzaidanean geratzen, laugarren mailakoa, procesal, suerte que mis pechos son pequeños y no los confundes con montañas, lero, lero, lero, hau nik adina merezi duenik ba ote batere hegazkin honetan, nik ere aitortzen diat bizi izana, Pablo (eta edan izana, edan), dos gardenias para ti, con ellas quiero decir, eskala gehiagorik ez JFKko itxarongela nazkagarrian, David Brubeck Take Five, Herbie Hancock Cantaloupe Island, you sinner, stand up and clap your hands, uste baino lasaiago ez ote dago, bada, jendea, esan nahi dut, dadas las circunstancias, I" m Spiderman, nadie es perfecto, Carolina del Norte está más muerta que, Municheko Paulaner gozoa, litro bete goizeko seietan dastatzen duten broker eleganteak arraiaz orraztuta, gomina, gomina, gomina, banekien, behin bakarrean larrua jo gabe hilko nintzela, non daude mentazko fisherman" s karameluak behar dituzunean, kale edo bale, autoz joan behar genuen bakantzetan, zapore metaliko hau ahoan, pasta or chicken, and you, madame, chicken or pasta, yes, of course, we do have tomato juice, do you like it with pepper, salt and lemmon, sir, zertara dator hainbesteko iskanbila, ezin al du hemen kristauak lorik egin, kristauak hain zuzen ere ez, bihotza geratuko zaidan une exaktoa, bizarra moztu behar nuen, hora de la muerte halako eta halako, asmatu du horoskopoak, Rosaura, zaude isilik haurra, ez egin negarrik, zergatik dira gonbito egiteko poltsak paperezkoak, eta Beatrizek hiru urte baino ez ditu, bete gabe, izan gaitezen krudelago, izan gaitezen samurrago, har ditzagun arrisku gehiago, eta egin ditzagun hiru gauzak aldi berean, everybody now, CIAk edo herederoek nire mailen arrastoa ez segitzea espero dut, ezabatutako mailak ere ikertzen omen dituzte orain, askoz interesgarriagoak, jakina, esadazu zer botatzen duzun zaborretara eta esango dizut nor zaren, cinco sirenitas te llevarán por caminos de algas y de coral, otorrinolaringologo, zein harro sentitu nintzen hitz hori esan nuen lehen aldian, azioa ederra, gaztetxoaren pozak eta bizitza fantasia enormea da oraindik, urre koloreko baldosen bideari segi, zertarako egin nintzen odol emaile, nire odola unibertsala delako literatura ona bezala, orduan, esan dezaket gutxi batzuei jo niela behintzat, milikaldia egin eta erdi haserretu zitzaidan Denverreko kontrabaxu jotzailea aintzakotzat hartuta hamaikari, zehazki, aire girotua ederki dabil, zorionez, honetarako ipini zidaten giltzurrun berria, bidaiatzeko, ezta, Erromako Trastevere auzoan primitivo ardo hura, Veneziako hoteleko gela hartan euria sartzen eta gu leihoko maratilarekin borrokan, hori zen paradisua, maratila bat da paradisua, garaiz heltzea da paradisua, maratilari garaiz heltzea, ez goizegi baina ezta beranduegi ere, leku egokian une aproposean, Emergency Exit, haragia da paradisua, trenak eta zaldiak estimatzea, gonaduna belauna belaunaren gainean pausatu eta gero agerian geratu zen belaun zatia gona beherantz tiratuz ezkutatzen, eklipse totala Machu Picchun, Empire Stateko ikusmira, Le Big Mac, Stonehengeko kromletxa, lehen koka lerroa eta azkena, ile lehorgailua etxean ahaztu nuen, edonola ere, eso que te, eso que nos, baldin bait ere hegaldia galdu izan banu, Dusseldorf 1 Terminaleko komunean Milango fisio harekin txortan egin nuen hartan bezala, connecting flights, flights and more, oh my God, oh yes, oh, don" t stop now dear, Monteverdi, Haendelen kantatak, Albert Camus, baggage claim, beti ahazten zait, oporrak Cuscon edo Jaliscon, buffet libreko pultsera, baina zertarako saiatu, dena ahaztura ...dago amaitzeko, ezta, utzi erdizka mitina, joan ta bila, fini, agur Nobel sariari, hura bai kontzertua, Brucek urte hartan eman zuena, it don" t mean a thing if you ain" t got that swing, non dago nire ezpainetako rougea, ea nork daukan orain txalekua jartzeko barrena eta umorea, urdaila edo gibela, oxigeno maskarak, xanpaina eskatu behar nuen, Lufthansan beti egiten dudan bezala, aizu,
|
baina
hau American Airlines da, aizu, baina ni mekazalea izateak ez du esan nahi honekin ados nagoenik, trenkatu, trenkatu zintzurra horri, zerotik hastea nekagarriegia zen, errepikakorregia zen dena jada, jainko maitea, jainko potoloa, mila esker suizidio lagundu honengatik, ni ez nintzatekeen sekula nire kabuz ausartuko, aitaren, semearen eta izpiritu santuaren izenean, amen, amen, amen, more tea any... Donostia, 2017ko martxoan hainbeste beldurtu, pasatuko da hau ere, zer gertatuko da ba, merezi izan du eta aski da, Harry Potter dirudi, baina Harry Potter pakistandarra, kimioterapia egin beharrik ez, onartzen dut jainkoen zigorra, ez, mesedez, ez, zergatik joanerakoan, itzulerakoan gertatu besterik ez, nork esan dezake Metropolitanean La Bohème ikusi duenik ohaide izan dituen bi emakume zoragarri albo banatan izanda, Walter Pensacola alua nirekin batera hilko duk behintzat, putakumeak aurre hartu nahi zidaan Sintasolen salmentekin, orain ikusiko duzue zer den ona, orain ikusiko duzue zer den garrasi egitea, kendu ba labana, kakanarru bat duk, itxaropena da galtzen den azkena, oraintxe galdu dudalako dakit, trilogiako azken alea nola bukatuko ote da, bye bye, gizontxo, que os den, jainkoarengan ez dut federik, baina aukeran nahiago jainko asko dauzkaten erlijioak, montaña rusa al da, ama, montaña rusa al da, beste mezu bat utzi behar nion Orlandori erantzungailuan, ez hain patetikoa, eta mobilean grabatzen badut, aurkituko ote dute onik trastea, bada giltza bat armairu gaineko sobre gorri batean, giltza horrek zerako tiradera irekitzen du, esango dut, bizitza asegurua eskaini zidatenean, klikatu genuen ala ez genuen klikatu, badaezpada hobe da hegazkin txartelak beti Visarekin ordaintzea, suge larruzko bota zuri horiek bai ederrak, eder direnez zapatak, ederra behar du haiek soinean dituzula hiltzea ere, edo ni bezala haiei begira, bitxia hauxe, hil beharrak berak baino gehiago izorratzen nau ondoan zokormazo inpresentable hau dudala hiltzeak, larrialdietako irteeraren ondoan, beharrik, okerragoa litzateke hiesarekin gaixotuko banintz, konparazio, leuzemia, esklerosi anizkoitza, si tú me dices ven, ez dago koberturarik, sesio bikoitza Bellas Artes zineman, ikusiko dugu egia ote den zure bizitza film batean bezala begien aurretik igarotzen zaizun kalaka hori dena, hogeita zazpi, Amy Winehousek eta Jim Morrisonek bezala, heganeskak batez bestekoa baino zaharragoak ziren, azafatoak homosexualak dira denak, susmatu behar genuen zerbait ez zihoala ondo, hamahirugarren ilaran nago, agidanez, Lifevest Under Your Seat, beharrik, hijo de la chingada, hijo de la gran chingada, chinga a tu madre, Walt Disney, ñam ñam, grask grask, guau guau, bua bua, snif snif, contigo mi vida quiero vivir la vida, superbotereak dauzkat, this is a perfect day, drinking sangria in the park, behin bakarrik izan nintzen desleial, baina beranduegi da orain inkesta batean aitortzeko, haurdun geratu ez banintz ez niokeen nire buruari hiltzaile esango, asesino, haxix hitzarekin zerikusia duen hitz bat da, Smoking in the Lavatory is Strictly Forbidden, zein ote da zeraren batez bestekoa hegaldi honetako bidaiari guztiak kontuan hartuz gero, zera zer den, ba zera, zer izango da ba, erre egin behar nituen gutunak, neskapote ederra zegoen ahizpa txikia, eta ni zaharrenarekin kateatu behar, arima ihesi doakit azken esaldi honekin, Boeing bat da hau, ala Airbus bat, konpañero, Fokker bat, fucker bat, fuck bat, zer kostatzen da telefono dei bat, ei zu, berradiskidetu egin behar genuen, garaiz berradiskidetu, business class, oh, my darling, oh my darling Clementine, heriotza dugu zain, bidaiari sarriaren Golden txartela izan arren, ez dut lagun gehiago galduko, ni galduko nauzue, aldiz, tú a Bostón y yo a California, galtzaile bat naiz, beti jakin izan dut, garaiz onartu behar nuen hori, gafitas hori talibana al da, zulatuta daukat galtzerdi bat, ezabatu egin behar nituen ordenagailutik Jenniferrekin atera nituen argazkiak, errapeak miazkatzen nizkiona behintzat, ez ni besarkatu, beltz zikina, you nigger, baina Yetia existitzen da, bai ala ez, y lo que me queda de vida quiero vivir contigo, are you talking to me, hondoratu baietz denak ni gabe, enpresa, familia, hondoratu baietz, orain jada beranduegi da, arre edo iso, testamentua egiteko ordua, King Kong izan al da, ama, zer da profezia bat, desio dugunaren kontrakoa da profezia, ume, eta aurresaten dugu bete dadin desio duguna eta ez profezia bera, ez dut ulertzen, ama, Coral Gableseko etxeak bilobari uzten dizkiot, bakarra baino ez zitzaidanean geratzen, laugarren mailakoa, procesal, suerte que mis pechos son pequeños y no los confundes con montañas, lero, lero, lero, hau nik adina merezi duenik ba ote batere hegazkin honetan, nik ere aitortzen diat bizi izana, Pablo (eta edan izana, edan), dos gardenias para ti, con ellas quiero decir, eskala gehiagorik ez JFKko itxarongela nazkagarrian, David Brubeck Take Five, Herbie Hancock Cantaloupe Island, you sinner, stand up and clap your hands, uste baino lasaiago ez ote dago, bada, jendea, esan nahi dut, dadas las circunstancias, I" m Spiderman, nadie es perfecto, Carolina del Norte está más muerta que, Municheko Paulaner gozoa, litro bete goizeko seietan dastatzen duten broker eleganteak arraiaz orraztuta, gomina, gomina, gomina, banekien, behin bakarrean larrua jo gabe hilko nintzela, non daude mentazko fisherman" s karameluak behar dituzunean, kale edo bale, autoz joan behar genuen bakantzetan, zapore metaliko hau ahoan, pasta or chicken, and you, madame, chicken or pasta, yes, of course, we do have tomato juice, do you like it with pepper, salt and lemmon, sir, zertara dator hainbesteko iskanbila, ezin al du hemen kristauak lorik egin, kristauak hain zuzen ere ez, bihotza geratuko zaidan une exaktoa, bizarra moztu behar nuen, hora de la muerte halako eta halako, asmatu du horoskopoak, Rosaura, zaude isilik haurra, ez egin negarrik, zergatik dira gonbito egiteko poltsak paperezkoak, eta Beatrizek hiru urte baino ez ditu, bete gabe, izan gaitezen krudelago, izan gaitezen samurrago, har ditzagun arrisku gehiago, eta egin ditzagun hiru gauzak aldi berean, everybody now, CIAk edo herederoek nire mailen arrastoa ez segitzea espero dut, ezabatutako mailak ere ikertzen omen dituzte orain, askoz interesgarriagoak, jakina, esadazu zer botatzen duzun zaborretara eta esango dizut nor zaren, cinco sirenitas te llevarán por caminos de algas y de coral, otorrinolaringologo, zein harro sentitu nintzen hitz hori esan nuen lehen aldian, azioa ederra, gaztetxoaren pozak eta bizitza fantasia enormea da oraindik, urre koloreko baldosen bideari segi, zertarako egin nintzen odol emaile, nire odola unibertsala delako literatura ona bezala, orduan, esan dezaket gutxi batzuei jo niela behintzat, milikaldia egin eta erdi haserretu zitzaidan Denverreko kontrabaxu jotzailea aintzakotzat hartuta hamaikari, zehazki, aire girotua ederki dabil, zorionez, honetarako ipini zidaten giltzurrun berria, bidaiatzeko, ezta, Erromako Trastevere auzoan primitivo ardo hura, Veneziako hoteleko gela hartan euria sartzen eta gu leihoko maratilarekin borrokan, hori zen paradisua, maratila bat da paradisua, garaiz heltzea da paradisua, maratilari garaiz heltzea, ez goizegi baina ezta beranduegi ere, leku egokian une aproposean, Emergency Exit, haragia da paradisua, trenak eta zaldiak estimatzea, gonaduna belauna belaunaren gainean pausatu eta gero agerian geratu zen belaun zatia gona beherantz tiratuz ezkutatzen, eklipse totala Machu Picchun, Empire Stateko ikusmira, Le Big Mac, Stonehengeko kromletxa, lehen koka lerroa eta azkena, ile lehorgailua etxean ahaztu nuen, edonola ere, eso que te, eso que nos, baldin bait ere hegaldia galdu izan banu, Dusseldorf 1 Terminaleko komunean Milango fisio harekin txortan egin nuen hartan bezala, connecting flights, flights and more, oh my God, oh yes, oh, don" t stop now dear, Monteverdi, Haendelen kantatak, Albert Camus, baggage claim, beti ahazten zait, oporrak Cuscon edo Jaliscon, buffet libreko pultsera, baina zertarako saiatu, dena ahaztura izango bada jada, labirinto bat, hilkutxa bertikalak, Montblancera igo nintzen, behintzat, eta Cervinora, segurtasun ziztrin baten truke bere askatasunari uko egiten dion herri batek ez du ez segurtasun ez askatasunik merezi, esloganik ez orain, faborez, luzeegia da gainera eslogan izateko, nork esan zuen hori, Benjamin Franklinek, baina eslogana ez bada zer, hilartitza, barka ez altxatzea, komunera joateko da, arren, the walk of life, ventanilla o pasillo, aireportutik erdigunerainoko taxiaren hirurogei dolarrak aurreztuko dituk, pagotxa, Washingtonen gurasoak ikustea zen asmoa eta zeruan aitona amonak ikusiko ditugu azkenean, laztana, txikitxo, nire begietako nini, asaba zaharren baratzeko kalabazatxo, izango al da Quebec independente inoiz, it" s a cold and it" s a broken hallelujah, baina inoiz ez dut jakin zer den hallelujah zehazki, egia esan, propinak kalkulatzearen nekea, kredituaren amortizazioa, zergak, kontabilitate saileko Rachel, berriro hasi dugu, da cappo, akabo, hori zen dena, beraz, deus ez pentsatzea omen da meditatzea, bazkari batean umiliatu egin ninduten behin pentsatu eta meditatzearen arteko ezberdintasuna ez nekielako, eta orain saiatzera noa, ezertan ez pentsatzen saiatzera, meditatzearen eta pentsatzearen arteko ezberdintasun horretan ere ez pentsatzen, Psikosia eta dutxako labana, Nusrat Fateh Ali Khan, ali maula ali maula ali dam dam, harrapatu eta kendu horri labana, Matt, edo iltzatu lepoan borborka geiser hasi arte, txarriboda, hay una guerra, yes indeed, there" s a war, hori beti, bi potrorekin, where the streets have no name, yoga, yoga egitea onena, hanka sartze gehiagorik ez, lagunei hozkia emateko moduko txerrikeria desatseginik egiterik ez, Fasten Your Seatbelts, etxetik estututa etorri naun ni, estropezu gehiagorik ez altzariekin eta kaleko espaloi ertzekin, bracketak hortzetan jarri beharrik ez, ez dut anaiaren eztei egunean speechik bota, bota ditzatela nitaz speechak eta laudatioak nire hiletan, a zer deskantsua, bai mutil ona, beti kasu egiten zuen igogailuan, igogailurik ez geneukan, eskaileretan orduan, zer da errukia, ama, errukia granada bat eskuetan lehertzen zaizunean ingurukoak zipriztintzen dituena da, eta bitartean, bitartean heldu eskutik, I wanna hold your hand, nire diskorik onena grabatu gabe eta nire traje bakarra tintorerian, karu ordaindu nituen eta ez ditu ahizpak nik ekarritako erronbo berdeko txapin zuriak sekula estreinatuko, inork ez du hildako maskotez hitz egiten hegazkin istripuetan, oporretara joateko mania aluba, igualeko geunden gu etxe zuloan goxo, pues vale, pues eso, ilea tindatu behar neketsua, aurten urdina zegoen modan, azul eléctrico azul petróleo, Pasoliniren nobela amaigabea, zenbat gauza amaitu gabe eta ze nezesidade dago amaitzeko, ezta, utzi erdizka mitina, joan ta bila, fini, agur Nobel sariari, hura bai kontzertua, Brucek urte hartan eman zuena, it don" t mean a thing if you ain" t got that swing, non dago nire ezpainetako rougea, ea nork daukan orain txalekua jartzeko barrena eta umorea, urdaila edo gibela, oxigeno maskarak, xanpaina eskatu behar nuen, Lufthansan beti egiten dudan bezala, aizu, baina hau American Airlines da, aizu, baina ni mekazalea izateak ez du esan nahi honekin ados nagoenik, trenkatu, trenkatu zintzurra horri, zerotik hastea nekagarriegia zen, errepikakorregia zen dena jada, jainko maitea, jainko potoloa, mila esker suizidio lagundu honengatik, ni ez nintzatekeen sekula nire kabuz ausartuko, aitaren, semearen eta izpiritu santuaren izenean, amen, amen, amen, more tea anyone, bai mesedez, hartuko nuke more tea, holly ghost, holy shit, holy crap, hirutasun santua, with or without you, mierda, mierda, mierda, le llamaban Trinidad, nik aitaren antza daukat, baina nork izango du nirea, ongi merezia daukagu, hegan egitearen harrokeriak ezin zuen beti doakoa izan, a zer putakeria, beka lortzeko pasatu dudan uda eta gero, du du du, da da da, it" s all I want to say to you, templanza, chico, templanza, ez dut merezi, putakumeok, ez dut hau merezi, zergatik niri, zergatik guri, niri bai, niri bale, baina zergatik nire alabari, because the night, born in the USA, fake empire, trouble will find me, inshalla, arimen elkarte bat da hau, kongregazio aeronautikoa, tipo sentibera izatea zer den, betileak diala balira bezala astinduz gero inguruko guztiek pentsatzen dutena sintoniza dezaket, hegazkin bat lehertzea zer da, abiaduraren tenpluari eginarazi nahi diote zapart, izan nituen, egun zoriontsuak ere izan nituen, nahiz eta orain denak oroitzea kostatu, saia nadin bakarren bat bederen oroitzen, izotz hockeyko atezain nintzela hanka puntarekin in extremis geratutako penaltia, arranguren murruan harrien zurrumurrua entzutea Jerusalemen, Iowa City neguan, elurrez goraino eta egurra gurea ez zen etxe hartako estufan kixkaltzen, Discover Iceland dioen aldizkaria, malko guztiek zapore antzeko eta itsasoa itsasoa besterik ez da, dormida, Alfonsina, vestida de mar, handitzen handitzen, hasi naiz handitzen, non eroriko gara, erori ere eroriko ahal gara ala bidean lehertu, parabola bat, Imposible Germany, unlikely Japan, baiezkoa atera da, zorionak, bikiak dira, positibo eman du, sentitzen dut, sei bat hilabete, gorputz bakoitzak diferente erreakzionatzen du, pertsona bakoitza mundu bat da, esperimentala da tratamendua, sinatu hemen arriskua zure gain hartzeko prest bazaude, Loreen eta Darlene, bi alaba, nireak zirenak gaurtik aurrera munduarentzat, hurrengo bizitzan Hello Kitty, hurrengo bizitzan Doraemon, Plutok ezin du zakur izan bi oinen gainean badabil, ezta ama, ze zakur mota da ba hori, eta ni bermuda eta sandaliekin, Karate Kid, bedeinkatua zure sabeleko fruitua, Jesus, etc., esan nizun nola masturbatu nintzen Rambletako pentsio hartan zuk postaz igorritako gonazpikoekin, aitortzen dut, zaborraren minutuak dira, izorrai ispilu bestaldeko demonio, el espejo se quebró, onena ni neroni izan naiz nire bizitzan, mistakes of my youth, superego baten inplosioa da hau, ahaztura baino ez da geratuko, zulo beltzak, hori ez da berez txarra, akorda zaitezte nitaz tarte batez, inoren minaz pozteko hitz bat bada alemanez Schaudenfreude, eta egin negar, exajeratu gabe, hamar edo hamabost minutuz, ez derrigorrez segidan, koordina zaitezte, txandaka zaitezte negarraren arte noblean eta lana elkartasunez banatu, nire bilobak, nire biloba koitaduak, edo nire seme alabak, nire seme alaba zozo eta motzak, fundamentalista zikinak, agur ba, maite zaituztet (oraindik), this is it, ez al zen hori Michael Jacksonek egin ez zuen biraren izenburua, fucking muslims, a zer kiratsa, tapiz horren gaineko gonbitoak Pollocken koadroa dirudi, hasieran kendu behar nion labana, what the hell, putos moros, zergatik ez dio inork labana kendu, nola pasatu du kontrola lehenik eta behin, qué sé yo, tatatá, bizitza ez da hainbesterako, baina ez dago besterik, zer nahi duzu esatea, nire buruari hitz egiteko mania puta hau, es lo que hay, just do it, pilotuak salbatuko gaitu, entrenatuta daude muturreko egoeretarako, militarrak izan ziren lehenago, estatistikoki, zeintzuk ziren aukerak, what are the odds for Christ" s sake, psikofonia bihurtzeko zorian, entzumena da galtzen den azken zentzua, bazenekien, nik ere ez baina orain biok dakigu, judutar ortodoxo batzuk ikusi ditut lehen xerlo kiribil eta guzti, bizar eta guzti, esaldi gorrotagarri gehiago, dena bezala da, es como todo, ya si eso ni
|
|
Donostia, 2017ko martxoan hainbeste beldurtu, pasatuko da hau ere, zer gertatuko da ba, merezi izan du eta aski da, Harry Potter dirudi, baina Harry Potter pakistandarra, kimioterapia egin beharrik ez, onartzen dut jainkoen zigorra, ez, mesedez, ez, zergatik joanerakoan, itzulerakoan gertatu besterik ez, nork esan dezake Metropolitanean La Bohème ikusi duenik ohaide izan dituen bi emakume zoragarri albo banatan izanda, Walter Pensacola alua nirekin batera hilko duk behintzat, putakumeak aurre hartu nahi zidaan Sintasolen salmentekin, orain ikusiko duzue zer den ona, orain ikusiko duzue zer den garrasi egitea, kendu ba labana, kakanarru bat duk, itxaropena da galtzen den azkena, oraintxe galdu dudalako dakit, trilogiako azken alea nola bukatuko ote da, bye bye, gizontxo, que os den, jainkoarengan ez dut federik, baina aukeran nahiago jainko asko dauzkaten erlijioak, montaña rusa al da, ama, montaña rusa al da, beste mezu bat utzi behar nion Orlandori erantzungailuan, ez hain patetikoa, eta mobilean grabatzen badut, aurkituko ote dute onik trastea, bada giltza bat armairu gaineko sobre gorri batean, giltza horrek zerako tiradera irekitzen du, esango dut, bizitza asegurua eskaini zidatenean, klikatu genuen ala ez genuen klikatu, badaezpada hobe da hegazkin txartelak beti Visarekin ordaintzea, suge larruzko bota zuri horiek bai ederrak, eder direnez zapatak, ederra behar du haiek soinean dituzula hiltzea ere, edo ni bezala haiei begira, bitxia hauxe, hil beharrak berak baino gehiago izorratzen nau ondoan zokormazo inpresentable hau dudala hiltzeak, larrialdietako irteeraren ondoan, beharrik, okerragoa litzateke hiesarekin gaixotuko banintz, konparazio, leuzemia, esklerosi anizkoitza, si tú me dices ven, ez dago koberturarik, sesio bikoitza Bellas Artes zineman, ikusiko dugu egia ote den zure bizitza film batean bezala begien aurretik igarotzen zaizun kalaka hori dena, hogeita zazpi, Amy Winehousek eta Jim Morrisonek bezala, heganeskak batez bestekoa baino zaharragoak ziren, azafatoak homosexualak dira denak, susmatu behar genuen zerbait ez zihoala ondo, hamahirugarren ilaran nago, agidanez, Lifevest Under Your Seat, beharrik, hijo de la chingada, hijo de la gran chingada, chinga a tu madre, Walt Disney, ñam ñam, grask grask, guau guau, bua bua, snif snif, contigo mi vida quiero vivir la vida, superbotereak dauzkat, this is a perfect day, drinking sangria in the park, behin bakarrik izan nintzen desleial, baina beranduegi da orain inkesta batean aitortzeko, haurdun geratu ez banintz ez niokeen nire buruari hiltzaile esango, asesino, haxix hitzarekin zerikusia duen hitz bat da, Smoking in the Lavatory is Strictly Forbidden, zein ote da zeraren batez bestekoa hegaldi honetako bidaiari guztiak kontuan hartuz gero, zera zer den, ba zera, zer izango da ba, erre egin behar nituen gutunak, neskapote ederra zegoen ahizpa txikia, eta ni zaharrenarekin kateatu behar, arima ihesi doakit azken esaldi honekin, Boeing bat da hau, ala Airbus bat, konpañero, Fokker bat, fucker bat, fuck bat, zer kostatzen da telefono dei bat, ei zu, berradiskidetu egin behar genuen, garaiz berradiskidetu, business class, oh, my darling, oh my darling Clementine, heriotza dugu zain, bidaiari sarriaren Golden txartela izan arren, ez dut lagun gehiago galduko, ni galduko nauzue, aldiz, tú a Bostón y yo a California, galtzaile bat naiz, beti jakin izan dut, garaiz onartu behar nuen hori, gafitas hori talibana al da, zulatuta daukat galtzerdi bat, ezabatu egin behar nituen ordenagailutik Jenniferrekin atera nituen argazkiak, errapeak miazkatzen nizkiona behintzat, ez ni besarkatu, beltz zikina, you nigger, baina Yetia existitzen da, bai ala ez, y lo que me queda de vida quiero vivir contigo, are you talking to me, hondoratu baietz denak ni gabe, enpresa, familia, hondoratu baietz, orain jada beranduegi da, arre edo iso, testamentua egiteko ordua, King Kong izan al da, ama, zer da profezia bat, desio dugunaren kontrakoa da profezia, ume, eta aurresaten dugu bete dadin desio duguna eta ez profezia bera, ez dut ulertzen, ama, Coral Gableseko etxeak bilobari uzten dizkiot, bakarra baino ez zitzaidanean geratzen, laugarren mailakoa, procesal, suerte que mis pechos son pequeños y no los confundes con montañas, lero, lero, lero, hau nik adina merezi duenik ba ote batere hegazkin honetan, nik ere aitortzen diat bizi izana, Pablo (eta edan izana, edan), dos gardenias para ti, con ellas quiero decir, eskala gehiagorik ez JFKko itxarongela nazkagarrian, David Brubeck Take Five, Herbie Hancock Cantaloupe Island, you sinner, stand up and clap your hands, uste baino lasaiago ez ote dago, bada, jendea, esan nahi dut, dadas las circunstancias, I" m Spiderman, nadie es perfecto, Carolina del Norte está más muerta que, Municheko Paulaner gozoa, litro bete goizeko seietan dastatzen duten broker eleganteak arraiaz orraztuta, gomina, gomina, gomina, banekien, behin bakarrean larrua jo gabe hilko nintzela, non daude mentazko fisherman" s karameluak behar dituzunean, kale edo bale, autoz joan behar genuen bakantzetan, zapore metaliko hau ahoan, pasta or chicken, and you, madame, chicken or pasta, yes, of course, we do have tomato juice, do you like it with pepper, salt and lemmon, sir, zertara dator hainbesteko iskanbila, ezin al du hemen kristauak lorik egin, kristauak hain zuzen ere ez, bihotza geratuko zaidan une exaktoa, bizarra moztu behar nuen, hora de la muerte halako eta halako, asmatu du horoskopoak, Rosaura, zaude isilik haurra, ez egin negarrik, zergatik dira gonbito egiteko poltsak paperezkoak, eta Beatrizek hiru urte baino ez ditu, bete gabe, izan gaitezen krudelago, izan gaitezen samurrago, har ditzagun arrisku gehiago, eta egin ditzagun hiru gauzak aldi berean, everybody now, CIAk edo herederoek nire mailen arrastoa ez segitzea espero dut, ezabatutako mailak ere ikertzen omen dituzte orain, askoz interesgarriagoak, jakina, esadazu zer botatzen duzun zaborretara eta esango dizut nor zaren, cinco sirenitas te llevarán por caminos de algas y de coral, otorrinolaringologo, zein harro sentitu nintzen hitz hori esan nuen lehen aldian, azioa ederra, gaztetxoaren pozak eta bizitza fantasia enormea da oraindik, urre koloreko baldosen bideari segi, zertarako egin nintzen odol emaile, nire odola unibertsala delako literatura ona bezala, orduan, esan dezaket gutxi batzuei jo niela behintzat, milikaldia egin eta erdi haserretu zitzaidan Denverreko kontrabaxu jotzailea aintzakotzat hartuta hamaikari, zehazki, aire girotua ederki dabil, zorionez, honetarako ipini zidaten giltzurrun berria, bidaiatzeko, ezta, Erromako Trastevere auzoan primitivo ardo hura, Veneziako hoteleko gela hartan euria sartzen eta gu leihoko maratilarekin borrokan, hori zen paradisua, maratila bat da paradisua, garaiz heltzea da paradisua, maratilari garaiz heltzea, ez goizegi baina ezta beranduegi ere, leku egokian une aproposean, Emergency Exit, haragia da paradisua, trenak eta zaldiak estimatzea, gonaduna belauna belaunaren gainean pausatu eta gero agerian geratu zen belaun zatia gona beherantz tiratuz ezkutatzen, eklipse totala Machu Picchun, Empire Stateko ikusmira, Le Big Mac, Stonehengeko kromletxa, lehen koka lerroa eta azkena, ile lehorgailua etxean ahaztu nuen, edonola ere, eso que te, eso que nos, baldin bait ere hegaldia galdu izan banu, Dusseldorf 1 Terminaleko komunean Milango fisio harekin txortan egin nuen hartan bezala, connecting flights, flights and more, oh my God, oh yes, oh, don" t stop now dear, Monteverdi, Haendelen kantatak, Albert Camus, baggage claim, beti ahazten zait, oporrak Cuscon edo Jaliscon, buffet libreko pultsera, baina zertarako saiatu, dena ahaztura izango bada jada, labirinto bat, hilkutxa bertikalak, Montblancera igo nintzen, behintzat, eta Cervinora, segurtasun ziztrin baten truke bere askatasunari uko egiten dion herri batek ez du ez segurtasun ez askatasunik merezi, esloganik ez orain, faborez, luzeegia da gainera eslogan izateko, nork esan zuen hori, Benjamin Franklinek, baina eslogana ez bada zer, hilartitza, barka ez altxatzea, komunera joateko da, arren, the walk of life, ventanilla o pasillo, aireportutik erdigunerainoko taxiaren hirurogei dolarrak aurreztuko dituk, pagotxa, Washingtonen gurasoak ikustea zen asmoa eta zeruan aitona amonak ikusiko ditugu azkenean, laztana, txikitxo, nire begietako nini, asaba zaharren baratzeko kalabazatxo, izango al da Quebec independente inoiz, it" s a cold and it" s a broken hallelujah, baina inoiz ez dut jakin zer den hallelujah zehazki, egia esan, propinak kalkulatzearen nekea, kredituaren amortizazioa, zergak, kontabilitate saileko Rachel, berriro hasi dugu, da cappo, akabo, hori zen dena, beraz, deus ez pentsatzea omen da meditatzea, bazkari batean umiliatu egin ninduten behin pentsatu eta meditatzearen arteko ezberdintasuna ez nekielako, eta orain saiatzera noa, ezertan ez pentsatzen saiatzera, meditatzearen eta pentsatzearen arteko ezberdintasun horretan ere ez pentsatzen, Psikosia eta dutxako labana, Nusrat Fateh Ali Khan, ali maula ali maula ali dam dam, harrapatu eta kendu horri labana, Matt, edo iltzatu lepoan borborka geiser hasi arte, txarriboda, hay una guerra, yes indeed, there" s a war, hori beti, bi potrorekin, where the streets have no name, yoga, yoga egitea onena, hanka sartze gehiagorik ez, lagunei hozkia emateko moduko txerrikeria desatseginik egiterik ez, Fasten Your Seatbelts, etxetik estututa etorri naun ni, estropezu gehiagorik ez altzariekin eta kaleko espaloi ertzekin, bracketak hortzetan jarri beharrik ez, ez dut anaiaren eztei egunean speechik bota, bota ditzatela nitaz speechak eta laudatioak nire hiletan, a zer deskantsua, bai mutil ona, beti kasu egiten zuen igogailuan, igogailurik ez geneukan, eskaileretan orduan, zer da errukia, ama, errukia granada bat eskuetan lehertzen zaizunean ingurukoak zipriztintzen dituena da, eta bitartean, bitartean heldu eskutik, I wanna hold your hand, nire diskorik onena grabatu gabe eta nire traje bakarra tintorerian, karu ordaindu nituen eta ez ditu ahizpak nik ekarritako erronbo berdeko txapin zuriak sekula estreinatuko, inork ez du hildako maskotez hitz egiten hegazkin istripuetan, oporretara joateko mania aluba, igualeko geunden gu etxe zuloan goxo, pues vale, pues eso, ilea tindatu behar neketsua, aurten urdina zegoen modan, azul eléctrico azul petróleo, Pasoliniren nobela amaigabea, zenbat gauza amaitu gabe eta ze nezesidade dago amaitzeko, ezta, utzi erdizka mitina, joan ta bila, fini, agur Nobel sariari, hura bai kontzertua, Brucek urte hartan eman zuena, it don" t mean a thing if you ain" t got that swing, non dago nire ezpainetako rougea, ea nork daukan orain txalekua jartzeko barrena eta umorea, urdaila edo gibela, oxigeno maskarak, xanpaina eskatu behar nuen, Lufthansan beti egiten dudan bezala, aizu, baina hau American Airlines da, aizu, baina ni mekazalea izateak ez du esan nahi honekin ados nagoenik, trenkatu, trenkatu zintzurra horri, zerotik hastea nekagarriegia zen, errepikakorregia zen dena jada, jainko maitea, jainko potoloa, mila esker suizidio lagundu honengatik, ni ez nintzatekeen sekula nire kabuz ausartuko, aitaren, semearen eta izpiritu santuaren izenean, amen, amen, amen, more tea anyone, bai mesedez, hartuko nuke more tea, holly ghost, holy shit, holy crap, hirutasun santua, with or without you, mierda, mierda, mierda, le llamaban Trinidad, nik aitaren antza daukat, baina nork izango du nirea, ongi merezia daukagu, hegan egitearen harrokeriak ezin zuen beti doakoa ...dago amaitzeko, ezta, utzi erdizka mitina, joan ta bila, fini, agur Nobel sariari, hura bai kontzertua, Brucek urte hartan eman zuena, it don" t mean a thing if you ain" t got that swing, non dago nire ezpainetako rougea, ea nork daukan orain txalekua jartzeko barrena eta umorea, urdaila edo gibela, oxigeno maskarak, xanpaina eskatu behar nuen, Lufthansan beti egiten dudan bezala, aizu,
|
baina
hau American Airlines da, aizu, baina ni mekazalea izateak ez du esan nahi honekin ados nagoenik, trenkatu, trenkatu zintzurra horri, zerotik hastea nekagarriegia zen, errepikakorregia zen dena jada, jainko maitea, jainko potoloa, mila esker suizidio lagundu honengatik, ni ez nintzatekeen sekula nire kabuz ausartuko, aitaren, semearen eta izpiritu santuaren izenean, amen, amen, amen, more tea any...
|
|
Egunsentia baino lehen gustatzen zitzaion abiatzea badaezpada inork ez zezan ikus zenbat zamari zeramatzan, eta gero eta laburragoak ziren egunei aurre hartzeko asmoz. Zegaman bazuen amorante bat,
|
baina
honetan presaka zebilen eta agian itzultzean izan zuen.
|
2018
|
|
MIRTA. Bai,
|
baina
hau da nire lekua. Errautsak eta guzti.
|
|
Izan ere, lagun arteko erabileran (besteetan ere,
|
baina
honetan bereziki) erosotasunak goitik behera baldintzatzen du jarduna. Erosotasunik izan ezean, ez duzu erabiliko.
|
|
Edonola ere, gune horien errealitatea izaten da arestian deskribatu dizudana; zuk ondo jakingo duzun moduan, non tokiko euskara teknikaria ibili behar izaten den jendea euskaraz egin dezan eskatzen, tamalez, erregutu egiten ere bagabiltza tarteka, eta horixe izaten da gure lanaren alderdirik esker txarrekoena. Halere, badira erakunde gutxi batzuen esperientziak hor, zeintzuetan kostata bada ere, lortu duten euskara zerbitzu hizkuntza izateaz gain ohiko lan hizkuntza ere izatea;
|
baina
honetara heltzeko borondate handia behar da: lehenengoz bermatu behar da erakundearen hizkuntza gaitasuna (Hizkuntza Eskakizunen sistemak, bere akats eta guzti, bete lezake funtzio hau); gero erakundearen eginkizunen mapa eta solaskideen mapa egin behar da, zehaztu ahal izateko nork egiten duen zer eta norekiko; azkenik, behin lan zirkuituak aztertu direla, Hizkuntza Irizpideak diseinatu eta betearazi behar dira.
|
|
Miretsi egiten nituen haren lanak eta haren filosofiaren alde batzuk. Jobsen heriotza sentitu dut,
|
baina
hau ere argitu beharra daukat: gehiago hunkitu ninduen Vicente Ferrerren heriotzak, duela bi urte.
|
2019
|
|
Buck harrituta zegoen husky sail haren isiltasuna eta bere miazkatze gozo haiek ikusiaz. Curlyk ekin zion etsaiari
|
baina
honek, beste haginkada ikaragarri bat emanaz alde batera salto egin zuen. Hurrena ere, berriro Curly zoritxarrekoak eraso zioenean, husky horrek bularrarekin geratu zion kolpea eta halako mugimendu berezi baten bidez, bota zuen lurrera, gehiago ez altxatzeko.
|
|
Baina, alderantziaz, soka bere lepoan gogor estutu zen ia ito arte. Haserre eraso zion gizonari,
|
baina
honek heldu zion lepotik eta bihurketa trebe bat eginaz, lurrera bota zuen. Soka berriz, ikaragarri estutu zitzaion.
|
|
bada, bat gehiago,
|
baina
hau dibertitua da.
|
|
Ez nuke, baina, lar desbideratu nahi, ezta, beste liburu batzuetan bai
|
baina
honetan leku handirik ez duten eztabaidetan sartu nahi. Kontua da Larraitz eta biok geure familia planifikatzeko aukera eduki dugula eta lan horri lotu gintzaizkiola 2001eko udaberri uda urrun hartan.
|
|
" Fengdu hirian jaio zen" idatzi dut nahiz eta badakidan ez dugula inoiz jakingo egia ala gezurra ote den. Behin baino gehiagotan entzun izan dut Txinako emakume askok bidaia luzeak egiten dituztela haurra abandonatu aurretik, haurra euren jaioterritik urrun aurki dezaten,
|
baina
hau ere ezin esan dezaket egia ala gezurra ote den. Ez dakigu China Center of Adoption Affairs izeneko erakundeak esandakoa besterik, Enara Fengdu hiriko umezurtz etxera eraman zutela 2005eko urtarrilaren 28an eta, euren kalkuluen arabera, astebete lehenago jaio zela.
|
|
Hemen, Oslon, ez nuen uste nik euskaldunik aurkituko nuenik,
|
baina
hau poza!
|
|
Kilian Jornetek egin du ibilbidea. Maratoia baino luzeagoak ez ditut egiten,
|
baina
hau egin egin dut".
|
|
Kimball kartzelan itaundu zuten, jakina,
|
baina
honek ez zuen inolako informaziorik eman Lisa non eta norengandik bahitu zuen argitzeko. Are gehiago, Lisaz ez zela oroitzen esatera heldu zen.
|
|
Soldaduek Iharur errienta (maisua) izan zela pentsatu eta berehala atxilotu egin zuten. Zangoak erre zizkioten urrea non zegoen erran ziezaien,
|
baina
honek ez zien inoiz aitortu urrea bere etxeko paretetan gordeta zegoela. Bada istorio bat Itsasun, belaunaldiz belaunaldi igaro dena.
|
2020
|
|
" Lehen ipuin bilduma izanik, liburuak ematen duenaz gain, bertan agertutakoen arabera espero izatekoak direnak ere kontutan hartu beharrekoak dira. Testu gozagarri ugari damaizkigu,
|
baina
hau inportantea eta euskal literaturan ez-ohizkoa izanik ere, ez da garrantzi gutxiagokoa erakusten duen potentzialidadea". Denborarekin, eta bibliografia ezin interesgarriago batekin, frogatu baino frogatuagoa geratu den potentzialidadea.
|
|
Sifilisaz ere gripe arrunt batez ari balira bezala hitz egiten entzun nien behin! Zuk nahi duzuna esan dezakezu,
|
baina
hau ez da normala. Zenbat itxaron dugu?
|
|
Zergatik ez dugu bozkatzen gure batzarretako batean bezala? X Factoretik irtendako artista hoberena nor den ez genuen adostu,
|
baina
hau uste dut lortu dezakegula.
|
|
Hori balitz guztia, Mari Beltz horrek nolabaiteko gizarte zerbitzu bat betetzen zuela esan liteke Maia osaba harritzeko edo txundituta uzteko gogoz zebilela zirudien,
|
baina
honek soberan ezagutzen zituen ilobak, nahikoa tranpan ez erortzeko, baina ez, istorioaren alde nazkagarriena orain dator: neskak erditzen zirenean, jaioberria seme alabarik izan ezin zuen bikote bati saltzen zioten, mojen bitartekaritza eta laguntza paregabearekin orain ere.
|
|
Uztailaren hogeita batean, Graham jeneralak errendizioa eskatu zion Rey jeneral frantsesari,
|
baina
honek ez zuen horretaz hitz egin nahi izan.
|
|
Hamaika arrazoi argudiatu ahal dira katalanen erantzuna azaltzeko. Denetarik egongo da,
|
baina
hau ukaezina dugu: milioi bat lagunek baino gehiagok parte hartu dutela Kataluniaren independentziaren alde antolatutako manifestazioan.
|
|
Sophie Sutherland ontzia fokak ehizatzen ibiltzen zen, San Franciscon erregistratua zegoen, eta Japoniako kostaldean egiten zuen bere lana, Bering itsaso aldean. Beste goleta ontziek bi masta bakarrik zeuzkaten,
|
baina
hau ontzidi guztiko handiena zen eta hiru masta zeuzkan. Labur esan, hiru mastako ontzia zen, ederki hornitua eta egin berria.
|
|
Laster kableen eta berauen konponketa guztien arduradun egin zuten, eta halako zaletasuna sartu zitzaion ezen Urrezko Ametsa izeneko meatzean behar beharrezkoa gertatu baitzen. Biziro maite zuen Margarita Kelly, bere emazte xarmanta,
|
baina
hau ere azken loa egitera joan zen kanposantu txikira, pinu handi eta astunen artera. Artean Jerry txikia ume koskor bat zen, doi doi zutik mantentzen zelarik.
|
|
Herrian badira horrelako minek jota dauden adinduak eta Sor Margaritaren infusioa eskatzen hasi omen zaizkie mojei. Hauek eskakizunen berri helarazi diote Sor Margaritari,
|
baina
honek dioenez infusiorako hostoak ematen dizkion landarea ez da oraindik horren handia, eta ezinezkoa egiten zaio produkzioa handitzea. Lehena lehena da, hau da, komentuko mojen osasuna bermatzea.
|
|
Bai, esamolde horiek erabili zituen. Zerbait ulertze aldera Yerairi galdetu behar izan zion Jurdanek,
|
baina
honen azalpenek ez zioten mezua erabat deskodifikatzen lagundu. Antza, Yeraik zioenagatik, stripperari begiratzean eta haren slipean billeteak sartzean, gorputz bat soilik ikusten du begiraleak, eta ez du aintzat hartzen gihar pilo horren atzean dagoen pertsona, bere sentimendu, kezka eta ametsekin.
|
2021
|
|
Hori da Sergyk erabiltzen duen topikoa nire jarrera zatarraren kontura astintzeko, eta gutxi balitz bezala ere bere gurasoekikoa behin berriro kontatzen dit sermoi modura, nola bere Uraletako herrixka ziztrin eta zikinetik irten eta gero bere buruari sekula ez itzultzeko zin egin zion, nola bere aitak hitza ukatu egin zion pianoa ikasteko beka bat eskuratu berria zuela aitortu orduko, umetatik berarentzat gogoan zuen ingeneritzarakoa onartu beharrean, zer nolako disgustua hartu zuen bere amak etxea utzi eta urtetan ez itzuli eta gero, sikiera eguberrietan, bai astapotroa. Baina, eta
|
baina
honetan datza mezua, bere ama gaixotu eta gure aitak itzultzeko hilabetetan arrenka egin arren, bere ama hilzorian egon arte ez zen bere herri gorrotatuan agertu. Trenetik jaitsi, etxe zahar eta zabarrez eta lantegi hondatuez osaturiko ikuspegia aurrean izan bezain laster, abandonaturiko lantegietako tximinietatik irteten zen ezerezaren eraginez grisetik beltzera aldaturiko eta hormen itzalpean gaztetan pasaturiko ordu luze, asper eta etsigarriak gogoratzerakoan, putzu beltzez zulaturiko galtzadan barna zihoala, bere gurasoen etxe txikerrera ailegatuta, bere herri zikin eta ziztrinarekiko arrangura berpiztu zitzaion, une batez ezustean ospa egitekotan egon zen, hori ez zen bere etxea, bere etxea Vienako Mariahilferstrassen zegoen, ez zen bere herria, ez zen aberria, mundu zabalean zehar auditorio on bat zuen edozein herri baino.
|
|
Bai noski,
|
baina
hau guztiau oso laua da, nik aldapetan gora eta behera ibili gurago dut.
|
|
Hiru egunez jarraian. Abokatu baten laguntza kontratatu zuen Lynnek,
|
baina
honi ere antzeko erantzuna eman zioten: " Prostituta bat da, ez diogu detektibe bati kasu hau esleituko."
|
|
Identifikatu gabeko gorpu bat desagertutako pertsona batena dela jakiteko, EEBBetako polizia agentzia guztiek badaukate sistema bakar bat,
|
baina
honek ere bere akatsak eta arrakalak dauzka. Identifikazio prozesu honetan funtsezko agiri bi daude:
|
|
Brewerek esan zuen Shannan modu arraroan portatzen hasi zela, ziurrenik gauzak ez zirelako hark espero bezala joan, eta ez zuela etxetik irten nahi hitzartutakoa ez zion ordaindu nahi Brewerek ala?. Hirurak etxe barruan zeudela, uneren batean Shannan besotik heldu zuen Brewerek,
|
baina
hau askatu egin zen eta sofa baten atzean babestu. Handik, goizeko 4: 51n, 911 larrialdi zenbakira dei egin zuen, 23 minutu iraungo zituen dei bat.
|
|
Orduantxe sartu zen beste gazte bat. Altua bezain indartsua zen eta Habusen antzeko begi kolorekoa,
|
baina
honek ile luze gaztainkara zuen aurpegi zuri samar batean. Azenari zen eta amazigheraz azken berriak gurutzatu zituen lagunarekin.
|
|
Askotan ohetik jaikitzeko zailtasunak izaten zituen eta bere ama alargunak lagundu behar izaten zuen. Zazpigarren solairu batean bizi zenez, kalera jaisteko edota etxera igotzeko, igogailua zuen derrigorrezko tresna,
|
baina
hau ere estu samarra egiten zitzaionez gero, bereak eta bi igaro behar izaten zituen bertara sartzeko eta irteteko. Bizilagunak beldur zeuden berarekin batera igogailuan sartzeko eta nahiago izaten zuten itxoitea berarekin igogailuan bizitza arriskatzea baino.
|
2022
|
|
Ez dakit,
|
baina
hau uste dut luzerako izango dela, ezta?
|
|
Bai, hori da, orain joango gara horra, baina lehenago, guzti honek zer pentsarazten digu? Jarraitu zuen forentseak, irakaslea ikasleen aurrean ikasgai magistrala ematen egongo balitz legez, ba zenduak borroka gogorra izan zuela hiltzailearekin; erasotzailea astindu zuela, segur aski zaplaztekoak emanez edo hatzamarkadaka, batetik bestera ibiliko zuela.
|
baina
hau, lehen esan dizuedan bezala zuoi dagokizue. Eta beste gauza bat, eta kontu hau bai dela gure ardurapekoa, galdera batekin azalduko dizuet:
|
|
Ez dakit, Jose,
|
baina
hau ez dago ondo.
|
|
Bai, guztiok bezala,
|
baina
hau?
|
|
Datu basean begiratuko dugu ea helbidea agertzen den, ziurrenez hamalau izango ditu baina. Bestalde, bera bada, ez da kalera irtengo hurrengo hamar egunetan ze aurpegia erabat urratuta izan luke,
|
baina
hau balizko susmoa besterik ez da; ikusiko da. Ziurtatu zuen Antoniok begirada polizia izateko altuerara ozta ozta heltzen zen Ramon deitzen zenari zuzenduz, eta jarraitu zuen:
|
|
Bueltan bidali nuen aleari, bestalde, post it bat erantsi nion, Wheelerren katua atal hasieran: " Barkatuko didazu, Marta,
|
baina
hau da Schrödingerren katuaz aurkitu dudan guztia. Aukeran gutixko, eta ezkaxa, ezta?".
|
|
Antso hil zela zabaldu zenean, bere azken borondate hura ez zen ezagutu. Idazkariak Naiarako apezpikuari bidali omen zion,
|
baina
honek esan zuen ez zuela jaso. Horretaz gain, mezularia ere ez zen inondik agertu.
|
|
Lehenengoan behor zaharra zen eta galdu du umea... erran orduko konturatu zen Gaila mindu zitekeela,
|
baina
honek moztu zion.
|
|
Margolariaren ekarpena da, era berean, zoruaren konposizioa; maila bat du beheko ertzean, irudia marko batean sartuz bezala, eta lore mordo txikiak ateratzen dira hartatik. Bere koadroetan, Anguissolak ez ditu landareak erabateko zehaztasunez deskribatzen,
|
baina
honetan zenbait ale bereiz daitezke: bioleta usainduna (Viola odorata), urrabotoia (Tanacetumparthenium), lore bikoitzeko txiribita (Bellis perennis' Plena') eta Gaztelako arrosa (Rosa gallica' Officinalis'), Ama Birjina eserita dagoen harlanduaren ondoan, beharbada Kristoren Nekaldiaren aipamena eginez.
|
|
Dultzineak, Don Kijote Mantxako" ren bigarren atala ozen irakurtzeko eskea egin zion Santxari,
|
baina
honek zer gogo gutxi zuen ikusirik, bera hasi zen irakurtzen:
|
|
Margolariaren ekarpena da, era berean, zoruaren konposizioa; maila bat du beheko ertzean, irudia marko batean sartuz bezala, eta lore mordo txikiak ateratzen dira hartatik. Bere koadroetan, Anguissolak ez ditu landareak erabateko zehaztasunez deskribatzen,
|
baina
honetan zenbait ale bereiz daitezke: bioleta usainduna (Viola odorata), urrabotoia (Tanacetum parthenium), lore bikoitzeko txiribita (Bellis perennis' Plena') eta Gaztelako arrosa (Rosa gallica' Officinalis'), Ama Birjina eserita dagoen harlanduaren ondoan, beharbada Kristoren Nekaldiaren aipamena eginez.
|
|
Azenarik bere ondoan edo oso hurbil jarri nahi izan zuen Habus;
|
baina
honek ohorea eskertuta, ez zion utzi, beste sanhayarrekin hobe egongo zela erran baitzion. Dena den, Azenarik lagunari deitu zion oturuntzaren bukaera aldean familiakoei bere bizitzako lagunik handiena eta maitatuena aurkezteko.
|
|
Kondearengana joan zenean, honek beste bi herritan eskaini zizkion lur batzuk, Okako Arraian eta Zerratonen, biak Juarroseko herriak. Ez ziren lur asko,
|
baina
honek erakutsi zuen kondea eskuzabala zela. Azenarik eskertu zion eskaini ziona, egin zion ohorea, berak ez zuela ordurarte ulertu garbi utziz.
|
|
|
baina
hau ez da poema bat
|
|
Iritsi zen haren atzetik Simon Pedro eta sartu zen hilobira. Oihal zerrendak lurrean ikusi zituen, baita Jesusen burua biltzen egoniko zapia ere;
|
baina
hau ez zegoen oihal zerrendekin batera jarria, beste toki batean aparte bildua baizik. Orduan, sartu zen beste ikaslea ere, hilobira lehenengo iritsi zena.
|
|
Ez dakizuna da zein mutil ederra den. Niri ilehoriak ez zaizkit gustatzen,
|
baina
honek badu Roger Mooreren itxura eta edertasuna. Begirada sorgingarria du eta oso interesgarria da.
|
|
Hori ez da horrela. Nafarroako zonalde batean euskaraz egiten da,
|
baina
hau ez da Euskadi. Nafarroa berezko autonomia erkidegoa da eta gehienok horrela jarraitu nahi dugu, Euskadin sartu gabe.
|
2023
|
|
Lutero Erromaren aurrez aurre jartzen hasi zenean, Erasmo harengandik urrundu egin zen. Erasmok hasieran sinpatiaz begiratzen zien Luteroren idatziak,
|
baina
honek Erromarekin zuen eztabaida gero eta garratzagoa zen eta Erasmori oso egoskorra eta erronka zalea iruditzen zitzaion Lutero (García Villoslada, 1973).
|
|
1886eko urtarrilaren 17an (445) Anberesetik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Verlatek azkenik ikusi zuela bere lana; paisaiak eta natura hilak ikusi zituenean, esan zuela: " Bai,
|
baina
hau ez dagokit niri". Baina, erretratuak erakutsi zizkionean esan zuela:
|
|
Uste dut patuak herri honetara ekarri nauela. Nik amildegi txukun bat besterik ez nuen bilatzen,
|
baina
hau hobea da, askoz ere hobea. Hau zortea, ene!
|
|
Edozein modutan ere, gauzak argi, aita. Hemen tokia duzu, jakina, halabeharrez,
|
baina
hau ez da zure tokia Anamarik.
|
|
Aurrera egin ahala, bere sasoian karlisten eta aristokraten biltoki eder izandako lorategiaren bukaerara iritsi naiz, eta bertan frontoi abangoardista dut begi bistan. Z pilotalekuz betea dago,
|
baina
hau zeharo berezia da: bi pareta eta erdikoa, U formaduna, ezker hormaren laurdena baino ez du, triparetak egiteko lain.
|