Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 134

2000
‎Etxerako bidean batekin aritzen ginen bertsotan, edo tabernan, edo neskalaguntzatik etxerakoan ere bai (hau egin banio, edo beste hori... geure buruarekin bertsotan). Hori zen gure eskola, baina gaur egungoena oso ezberdina da.
‎Ondarroan jaiotakoa da 1964an baina gaur egun Barakaldon bizi da. Bere bizitza erdia AEKri eskaini dio, 17 urterekin hasi zen AEKn eta bertan jarraitzen du gaur egun, 19 urte geroago.
‎Garai batean ez dakit nola sentituko ziren, baina gaur egun ez zara behartuta sentitzen ez bata eta ez bestea egitera.
‎horregatik erosi genuen guk Maria Cristina Hotela eta berritu. Sekulako istilua ekarri zuen, baina gaur inork ez du eztabaidatzen Maria Cristinari buruz. Maria Cristinarik gabe ez legoke Zinemaldirik.
2001
‎Duela 37 urte Donostian jaioa, baina gaur egun Zizurkilen bizi den Geografia eta Historiako lizentziatu honek lehen ere zenbait ikerketa historiko burutu zuen. Azkenaldian, ordea, geografia eta natura gustuko dituenez, ingurumenean aritzea erabaki du.
‎Otsolizarra (Sorbus aucuparia), maspila (Sorbus torminalis) eta hostazuria (Sorbus aria) ia desagerturik daude gure mendietatik eta honelako punta punta batzuetan besterik ez dira topatzen. Hauen fruituetatik elikatu ziren antzinako bermeotarrak baina gaur, bertako alameda deituriko zuhaizti kosmopolitan, Ameriketara joandako Ertzillatarraren omenez araukaria dago landatua. Araukanoen tankeran bizi ziren bertako haien omenezko arrosazeo horiek falta dira.
‎Nerbioi ibaiaren ezkerraldea handiosoki zaintzen duen Serantes mendiaren altzoan, Santurtzi betidanik izan da itsasoari lotutako gunea, baina gaur egun, Abrako golkoan duen kokapen estrategikoa aprobetxatuz, bertako superportua Europako nagusienen artean kokatu da.
‎Antzinako frontoia tailatutako harriez altxatzen zen, baina gaur egun egitura porlanezkoa da, harrizkoa garestiegia litzatekeelako. Frontisaren kasuan honen gainetik harri kapa bat jarri behar zaio (homogeneotasun handiko kareharria, edozein harrik ez baitu balio), gutxienez 10 bat zentimetroko sakonera duena, bestela pilotak zuzenean porlanaren aurka joko lukeelako eta honek batetik ez lukeelako indarrez itzuliko eta bestetik porlana bera kaltetuko litzatekeelako.
2002
‎Errepublikanismoa desagertu da frankismoan agortu zelako. Sozialismoak... horrela esanda badakit eztabaidagarria izan daitekeela, baina gaur hemen dugun sozialismoak ez du ezer ikustekorik historikoki ezagutu genuenarekin. Eta euskal nazionalismoak ezin izan du hartu beste leku batzuetan izan duen ordezkapena egiteko indarrik.
‎Jon Gaminderen ustez, etorkizun bat izateko erromeriek ere egokitze bat izan behar dute, garaiaren arabera: " Ezin dugu beti aspaldiko garaietara begira egon, jakin behar dugu erromeria giro hori gaur egunera moldatzen, eta jendeari dantza eginez gozatzeko aukera eman, baina gaur egungo testuinguru batean".
‎Gizartearen gehiengoak nahi du herri honek bere hitza izan dezala, baina gaur egun ez dago baldintzarik hori gauzatu ahal izateko. Muturreko posizio politikoek oztopatu egiten dute herri honek hitza izatea, eta herri bezala aurrera jarraitu nahi badugu hori gainditu beharra dago.
‎Izan ere, lehengo familiak oso handiak izan ohi ziren. Adibidez, gure etxean bost senide izan gara, eta ederki konpondu gara denok, baina gaur egungo familietan oso ohikoa da seme edo alaba bakarra izatea, eta handik denbora batera bigarren bat etortzea. Eta orduan, halako batean, etxeko erregetxoa izan den pertsona horri esaten zaio, bat batean, bere erresuma zatitu egin behar duela eta beste batekin banatu.
‎Egoera aldatzen bada ezker abertzalea berriro elkartuko den? Hori nahi nuke nik, baina gaur egun ez da posible. Ahalegina egin behar da ezberdintasunek sortzen duten gogortasuna eta sektakeria baztertzeko.
‎Behi, zezen eta txahalek larratzen dituzte lur batzuk eta zaldi, behor eta moxalek beste batzuk. Nola ez, garai bateko abeltzainentzat egin ziren bordak ere ikus daitezke, baina gaur egun lur orotariko ibilgailua nahiago dute. Ur deposito batera iritsiko gara eta hau eskuinetik igaroko dugu.
2003
‎Bada, kontuak horrela, edonoiz ikus dezakegu gure itsasertza marea beltzek zikindurik: oraingoan" Prestige" ontziaren isuria iritsi zaio, baina gaur, bihar edo etzi beste batenak hel dakizkioke. Izan ere, gogora dezagun ontzi horrek 70.0000 tona fuel olio zeramatzala barruan, eta esan dezagun bidenabar, nahiz eta dakigula orain arte istripu larririk ez gertatu, baldintza antzekoetan edo okerragoetan dauden" Prestige" ugari porturatzen dela gurean egunero.
‎Bai, baina konkistaren gaia hemen garrantzitsua bada, gaur egun ere gure egoerak gai hori gaurkotasunekoa egiten duelako da. Granada ere konkistatua izan zen, baina gaur egun ez dago Granadaren musulmantasuna defendatzen duenik, eta hemen bada independentziaren aldeko gizarte sektorea.
‎Berta garaia baino lehen jaiotako haurtxo bat zen (prematuroak esaten zaie horrelakoei), baina gaur egun medikuntzarentzat anekdota bat besterik ez den gertaera hori dezente konplikatu zen kasu honetan, jaio eta berehala gibeleko gutxiegitasun edo intsufizientzia larri bat detektatu baitzitzaion, hepatitis batek sortua. Eta iazko, 2002ko, irailaren 13an hildako 4 urteko emaile baten gibelaren %15 jaso zuen Bartzelonako Vall d' Hebron ospitalean.
2004
‎Abrahamek esan duenaren haritik, jakina, dopinak eta mamu horrek ez dio inori mesede egiten, baina argi eta garbi utzi behar da txirrindularitzan ez dagoela beste kiroletan baino dopin gehiago. Betidanik hala uste izan da, eta beste kirol zale sutsuek beti ukatzen dute euren kirolean dopina dagoenik, baina gaur egun nahiko argi ari da gelditzen atletismoan, tenisean, futbolean, goi mailako kirol guztietan, dopina sartuta dagoela. Gizonak berarekin du dituen mugak gainditu nahi hori eta batzuek beraien mugak onartzen ez dituztenez, debekatutako substantzietara jotzen dute.
‎Maiatzaren lehena oso beharrezkoa da baina gaur prostituituta dago. Gehienbat aldarrikapen eta borrokarako zen eguna festa folkloriko bihurtu da.
‎Figurazioa errazago da, baina abstrakzioa ere ez da berria; honezkero, ohiturik behar genuen. Abstrakzioak bere mezua dakar, horretan hasi zirenean ez ziren konturatzen, baina gaur egun inork ez du zalantzarik horretan. Amerikako espresionismoak berak, ideologia jakin bat du, sistema baten babesa dua abstrakzioak ez du inozentziarik.
‎Ordurako Rikardok gogoan zerabiltzan euskararen modernizazioa, batzea… eta horiek ez ezik, baita alfabetatzea esan zion hori. Denak ez zeuden ados izendapen horrekin," alfabetatzea", baina gaur ere halaxe esaten dugu. Alfabetatze kanpainak martxan jartzen hasi zen Rikardo, eta berarekin batera hainbat lagunek jardun genuen lanean.
‎Oso maiz joan ohi naiz eskolaz eskola txotxongilo lanak aurkeztera eta orain dela bizpahiru urte arte hemengo haurrek osatzen zuten ikusleria, gure artean etorkinik ez zegoelako, baina gaur egun ezberdina da. Herrialde askotatik datoz honantz umeak bere gurasoekin batera, baina baita adoptaturik ere.
‎Eta horrek eragin du, besteak beste, bentzodiazepinak eta abar gero eta gehiago erabiltzea; honezkero, psikologo eta psikiatrek ez ezik, geuk ere ematen ditugu-eta. Egia esan, gauza berritzat daukagun arren beti egon dira era honetako osasun arazoak, baina gaur egun sarriago atzematen dira". Arazoak atzeman ostean datoz, gaitza sendatu behar denean.
‎Hildakoaren kutxan atera behar zutenean, gure aittak esan zuen: " Motell, gaur arte nire semea hintzela uste nian baina gaur ikusten diat ni baino lehenagoko aitta badaukaala. Laster ikusiko gaituk eta itxoin!".
‎Orduan bai, orduan ondo ateratzen dira telebistan... beranduegi denean. Urtegia betetzen ari den bitartean uretan zutik egunak pasatzea, zure etxea eta dituzun apurrak urak nola daramatzan begira, hori estrategia efikaza zen lehen, baina gaur ja ez. Komunikabideak erabat aspertzen ditu.
‎Aitak austeritatea erakutsi zidan. Gaur hobeto bizi naiz, eta ez naiz kexatuko, baina gaur ere metro gutxitan bizi naiz, begiratu bulegoari. Garai hartan notarioak lehenbiziko urteetan urri ibiltzen ziren diruz, eta ni herri txikietan errejistradore zen baten semea naiz.
‎Duela zortzi urte euskarazko web gune gutxi zegoen eta Lopez de Aberasturiren helburua hutsune hori betetzea zen. Kaixo bilatzaile moduan jaio zen baina gaur egun zerbitzu gehiago eskaintzen ditu. Bisitari kopuruari dagokionez, albisteak, eguraldi iragarpenak, txata eta batez ere web posta dira arrakastatsuenak, abizenei eskainitako atala, informazio turistikoa eta lan poltsa ahaztu gabe.
2005
‎San Telmo museoan dago orain zurezko irudia. Antzina ermita hau San Llorenteri (San Lorenzo) eskainia zegoen baina gaur egun Santa Ageda da bertako zaindaria. Jai-eguna, otsailaren 5ean, San Blas ostean ospatzen da, baina erromeria eta jai nagusia otsailaren 6an, igandean, egingo dituzte.
‎bere momentuaren zain dago," denbora kontua duk berriro pultsulari nagusia izatea" pentsatzen du. Bada laugarren pultsulari bat ere, lehen berebiziko indarra zuena, baina gaur oso ahulduta dabilena.
‎Hamar orrialde behar ziren idatzi, eta nobelaren hasieran agertzen den aita alabaren arteko elkarrizketarekin hasi nintzen. Pertsonaiek erabiltzen duten hizkuntzaren doinua ez da batere akademikoa, baina gaur egun Iparraldeko kostaldean erabiltzen denarekin pareka daiteke. Ez dut nik asmatu, nire ikasleak horrela mintzo dira.
‎«Hamaiketakoa jango dugu!» gose dira haurrak. Gidak aitortu digunez, gertatu izan zaio azalpenak eman bitartean zorabiatzea, baina gaur, zorionez, ez zaizkigu tripak nahasi.
‎Garai bateko bizi alargun batek ez zuen dibortziaturik ezagutzen, banandu, berriz, borrokan ari zirenak egiten genituen. Gizaki eta andreki guztiak zioen Mendiburuk, baina gaur andre gizonen multzoa pertsona adierazteko erabiltzen dugu gizaki hitza eta andreki desagertu egin da. Ikasi dugula dirudi dirudi diot etxeko lanak eta etxekoandrearen lanak ez direla gauza bera.
‎Horregatik Harluxet hiztegi entziklopedikoan ez da haien berririk, eta Wikipedia entziklopedia libreak bost lerro urritan deskribatu ditu. Ameriketako jatorrizko biztanle talde honek 20.000 jende izan omen zituen lehen, baina gaur 500 baizik ez dira. Tribu horretatik 124 dira Skull Valley (Buruhezurren Harana) basamortu mutur idorrekoak.
‎Bidasoako alardean emekumeen parte hartzea da horietako bat. Errebindikazio hori ez zegoen 70eko hamarkadako festetan, baina gaur egun bai.
‎Honekin batera, azpiegiturak, hezkuntza eta osasun sailak, bizi baldintzak orokorrean, izugarri hobetu dira. Dohuk oso herri txikia zen, baina gaur egun Irakeko hiririk aberatsena bilakatu da. AEBei asko zor diegu.
‎Vic Bartzelonatik 60 kilometrotara dago, Osona eskualdean. 60 hamarkadetan Espainiako Estatuko etorkin gutxi joan ziren Osonara, baina gaur egun asko dira kanpotik datozenak. Vic-en, adibidez, 30.000 biztanle inguru bizi ziren bere garaian eta orain 40.000 bat izango dira.
‎Garai hartako ustiaketa intentsiboa zela-eta, etorkinentzako bizileku bihurtu zen. Nekazaritza, abeltzaintza eta meatzaritatik bizi ziren galdamestarrak, baina gaur egun gutxi dira horretan dihardutenak. Izan ere, azken urteotan erakundeek enpresa berrien sorkuntza sustatu dute eta baita kare harri harrobiaren ustiaketa ere.
2006
‎Bihotzetiko bozkario profesionalek ere badute inoiz tarterik: «Barkatuko didazue harrokeria, baina gaur' eureka' bat atera zait mezu bat iritsi zaidanean, zientzialari bati beraren iragarpen teoriko bat datuek enpirikoki frogatzen dutenean ateratzen zaionaren modukoa. Izan ere, esana nuen nik, aspaldi, azkenean edozer gauza bihurritzeraino iritsiko zela gaztelaniazko prosa, nominalizazio estilo gupidagabera behartzeko, baina ez nuen espero hain azkar eta hain biribil iristea adibidea.
‎Legeria hori, besteak beste, espekulazio eta negozio geldiezina ezinezkoak egingo lituzkeen lurzoruaren legea izan liteke. Etxebizitza duinak, erosteko moduko prezioan eslogan eta aldarrikapen ona da, baina gaur egun oso urrun gaude hori lortzetik.
‎Sorgonoko herriko plazan topatu dut, eliza pareko banku batean eserita. Basolanetan denbora luzez jardun eta gero, merezitako erretiroa eskuratu zuen duela urte batzuk, baina gaur goizean lanean aritu da berriz. Herriko karretera oztopatzen zuen zuhaitz baten adarrak kimatzeko eskatu diote, eta pozik dago orain, bere eskarmentuak oraindik ere balio duelako.
2007
‎Chapitel dorrea da, merkatal produktuak kontrolatzeko antzinako postua; eraikina, «erlojuaren dorrea» izenarekin ezagunagoa da ordea XIV. mendeko kanpai erloju bat izan zuen, Europako aurrenetakoa. Plazaren azpian Erdi Aroko hainbat galeria bisitatu daitezke, adituek ez dute zertarako egin ziren jakiterik izan, baina gaur egun erakusketa areto gisa erabiltzeko moldatu dituzte.
‎Nahiz eta musika klasikoa entzuteko ohitura zabalduagoa izan, entzule berriengana hurbiltzeko bidean errepertorioan estilo berriak sartzeak badu garrantzia: «Orkestra batek musikaren ondare unibertsaleko obrak jotzen ditu eta jo behar ditu, baina gaur egungo sorkuntza eta euskal konpositoreen lana ahaztu gabe, eta zergatik ez, musika klasikotik kanpo dagoen musikaren moldaketa baztertu gabe».
‎Abiapuntua, Zarateko benta, kostaldetik barrualdera eta alderantziz bidea egiten zuten merkatarien atsedenleku izan zena. Benta bera urtetan utzita egon da, baina gaur egungo jabeak dotore berritu du. Eguraldi txarrak alderdi hartan harrapatzen duen mendizale orok bentaren kanpoaldean dagoen aterpean atseden eta babesa jasotzeko aukera bilatuko du.
‎Doako harpidetza bidez zabaltzen den Hari@ buletinak euskal kulturaren egunerokotasuna jasotzen du. Hasieran papereko komunikabideetako informazioa baino ez zen biltzen, baina gaur egun sarean argitaratzen diren komunikabideak ere jasotzen ditu buletinak.
‎Aitor Lopez de Aberasturi Kaixo (www.kaixo.com) atariaren sortzaile izateagatik da ezagun, baina gaur egun Gasteizko Diocesanas Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Institutuan da irakasle. Bertako irakasleek euskarazko softwarearen beharra zutela konturatuta, lantaldea eratu eta Dinux sistema eragilea sortu zuen iaz.
‎Lehen kritikarekin erraza zen eskandalizatzea, baina gaur egun oso zaila da. Umorea askoz subertsiboagoa da.
‎Agendaren denbora kontuan hartuta, ziur aski prozesua hautsita zegoen urte hasieraz geroztik, aldiz, prozesua ideia filosofikoa bezala ulerturik ez dago hautsita. Barajaskoa bezalako atentatuak izango dira beharbada, prozesua luzatuko da, baina gaur egiten ez dena bihar egin da, ez dago beste alternatibarik.
‎Egon ahal da kontsumorako ona den artea, baina gaur egun kontsumorako saltzen dena penagarria da.
‎Baina gaur egungo egoerak eztabaida desitxuratzen du: zergatik behar da erreferendum bat Nafarroa balizko erabaki batean norbaitekin biltzeko, baina gaur egun dagoen bezala gelditzeko ez?
‎Izan ere, duela hamar bat urte Bekereke antzerki taldeko kideak bizi ziren bertan. Artean jabetza pribatua zuen, baina gaur egun Arabako Foru Aldundiarena da. Birgarabarren erdibitzen duen errepidea egiteko etxearen zati bat bota behar izan zuten eta desjabetu ostean, Diputazioa egin zen etxearen jabe.
‎Hori horrela izanik, ELAren eta LABen Euskal Herriko gehiengo sindikala osatzen dute ahaleginaren eta lanaren aurka egiten dute erakundeek. Hobetuz 1995ean sortu zen, baina gaur egun krisi egoera larrian dago. Espainiako beste gobernuek, CEOEk (Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioak), CCOOk eta UGTk ez dute inoiz onartu etengabeko lanbide heziketa Madrilen kontrolpetik at egotea.
baina gaur lasai egin lo, Urko,
2008
‎Aipatu dugun testuingurua arras aldatu da urteotan, baina gaur 57 urte dituen Abdallah k espetxean segitzen du Lannemezanen, Euskal Herritik hurbil. Bizitarako zigorra ezarri ziotenean 15 urteko segurtasun epea erantsi zioten jujeek.
‎izan ere, errefuxiatutzat hartuko balituzte, Ekuadorren lan egiteko eskubidea izango lukete legez. Nazio Batuen Erakundeko Errefuxiatuen Laguntzarako Agentziak (ACNUR) emandako datuen arabera, 180.000 lagunek baino gehiagok behar dute babesa Ekuadorren, baina gaur egun arte 15.000 kolonbiar baino ez dituzte errefuxiatutzat hartu.
‎Gaztelaniaz argitaratuz gero, ikusezina da euskal idazlea, eta euskaraz eginez gero, aldiz, atentzio mediatiko handia jasoko du Euskal Herrian. Mirande eta Arestiren garaian" latza" zen euskaraz idazteko hautua egitea, baina gaur egun" ez hainbeste". Beste literatura batzuekin alderatuta, euskal literatura ez dagoela hain gaizki aipatu du, dirua ez dela halako arazoa, eta" usurpatzaileak" ere badaudela.
‎Web 2.0ko proiektu batzuek arrakasta izan dute eta beste batzuek ez. Eredu asko daude ez direnak soilik web 2.0 Amazon adibidez, lehenengo belaunaldiko denda bat da, baina gaur egun web 2.0 bezala defini genitzakeen hamabost aplikazio baino gehiago ditu. Beste galdera bat:
‎" Jendea konturatzen da lotan dagoenean etxera baten bat sartzen bada senideak arriskuan egon litezkeela" azaltzen du Goikoetxeak. " Lehen, etxeko kisketa zarratuta nahikoa zen, baina gaur egun lapurrek edozer gauza egiten dute etxera sartzeko, atea botatzera hel daitezke. Guk, pre alarma sistemaren bidez, sentsoreak jartzen ditugu etxe inguruan, inor etxera hurbiltzen denean zenbait irudi hartzeko eta horrela jakiteko bezeroa arriskuan dagoen ala ez".
‎Baina biharko eskatzen duguna ez dugu ijito gisa eskatzen, pertsona gisa baizik. Denok berdintasunean eta eskubide berberekin bizi nahi dugu, ahal bada, gaur bertan, baina gaur ezin bada, biharko saiatuko gara.
2009
‎Eta non dago aitaren papera, aita dagoen kasuetan? Bateragarritasunaz ari garenean erantzukizun partekatuaz hitz egin genuke, baina gaur egunean bateragarritasun hitzak amaren lana eta haurrarekiko ardura bakarrik hartzen du, ez gizonena. Hitza gaizki erabili dugulako da.
‎Bilbo, 1960 Irakasle ikasketak egin zituen. Bilboko Pagasarribide eskolan 2 urte arteko haurrekin egiten du lan, baina gaur egun STEE EILAS sindikatuan ari da, liberatu gisa. Bere jardun profesionala beti irakaskuntzari lotuta egon da.
‎Eta alpinoa," pijoa"... Egia esan badaude halakoak, baina gaur egun denetarik ikusten da. Mendiko eskia neguan mendian ibiltzeko modu bat da.
‎Gurasoengandik jaso ditut lana, sakrifizioa eta umiltasuna bezalako baloreak. Langile etxea zen gurea, ez aberatsa eta ez pobrea, baina gaur egungo atleta afrikarren ezaugarriak erantsi zizkidaten bertan. Zergatik dira hain onak kenyarrak edo etiopiarrak?
‎Depende goizean zein umorez altxatzen naizen. Uste dut garai batean ia egunero esnatzen nintzela abertzale, baina gaur egun ez zait horren maiz gertatzen: nire identitatean beste tasun batzuek hartzen dute nagusigoa abertzaletasunaren gainean.
‎Gaur egungo Euskal Herrian bizi da. Komikiko Euskal Lurraldeko pertsonaia da, baina gaur egungo Euskal Herrian ere bizi da. Eta bizi da hemen, hemen ere leku bat duelako.
‎Hogeita hamar urtean ibili naiz azoketan, baina hainbeste ugaritu dira, jendeak interesa galdu du! Lehen ez zegoen beste erakusleihorik, baina gaur egun, kaleko giro horrek ez du produktua dagokion lekuan ipintzen. Saltoki handian jartzekoa ez da, bada, gure produktua, eta ondorioz, bitarteko erakusleihorik gabe geratu gara.
‎Baditugu bi errepide, zaharra eta berria, alderik alde zeharkatzen gaituztenak Beasain Durango korridorean: berria edo saihesbidea ondo beharrezkoa zen, baina gaur egun, sosak aurreratzeko aitzakiaz, ez dira ulergarriak paisaian egin diren zauriak eta triskantzak. Badugu ere Iberdrolaren azpi-estazio elektrikoa, lurraldearen eta hirigintzaren garapen orekatua izugarri baldintzatu eta mugatzen diguna.
2010
‎Ezin dugu hegan egin, ultra izpirik jaurti, baina pertsona gisa garatu eta aurrera egin dezakegu. Nire lanetako ikonografiak ez dauka zerikusirik jaio nintzen herriarekin, baina gaur egun, erabiltzen dudan komiki mota nahiko globalizatua dagoela uste dut. Nire helburua kulturak eta eraginak nahastea da, horregatik diot nire lana abstraktua dela, berez nahiko figuratiboa izan arren.
‎Aralarreko Nafarroako koordinatzaile Txentxo Jimenezek argi aipatu zuen iragan igandean Diario de Noticias en egindako elkarrizketa batean: " Erabakia hartu gabe dago, baina gaur gaurkoz ez dago 2007koaren gisako konpromisoa sinatzeko baldintzarik, koalizioko beste alderdiek ez dute horretarako aldarterik. Gerta liteke, beraz, NaBai ez egotea hauteskundeetan".
‎Hezkuntzari ere arreta eskaintzen dio Mamacreak. " Bitxia da, baina gaur egun, eskolaren alde ludikoa kirolak eta lehiak hartuta dago. Eskola gehienetan ez dago antzokirik; horren ordez kiroldegia dago.
‎Kantetako hitzekin sentsazio hori izan dut. Euskal mitologia erabiltzen duzue maiz, baina gaur egungo Euskal Herriaz mintzo zarete, ez al da hala?
‎Kultua, progresista, laikoa Aldekoaren hitzetan, haren bizitza, obra eta abarrak jorratu zituen Kepa Altonagak Etxepare Aldudeko medikua saioan. Jurgi Kintanak, atzera, idazle ezezagun, bere garaian menostu, baina gaur egun izugarri baliagarriaren bila, Etxepareren izena mahairatu zuen Urre urdinaren lurrina lanean. Horiek gehi legenda beltza:
‎Esaterako, lehen askoz errazagoa zen lurrak berreskuratzea. gerrian pistola sartuta zaldi gainean ibiltzen ziren sonbrerodun aitona tripa handi batzuk ziren, baina gaur egun teknologiaren puntaren punta maneiatzen duten multinazionalekin egiten dugu topo. Aitona zaharraren kontra borrokatzetik kapitalismoaren kontra borrokatzera pasa gara, eta kapitalismoak dena kontrolatzen du eta kontrolatzen ez duena erosteko ohitura maltzurra du.
2011
‎Eta zabalkunde hori baimentzea, eta kontzesioa agortzen zaionean berritzea... Garai batean egiten ziren gauza horiek, baina gaur egun ez dago zertan horrela jokatu, badakigu-eta industria arriskutsuak direla. Ez bakarrik istripuengatik, leherketengatik...
‎Korapilo emozionalak ez ziren existitzen, ez zitzaien garrantzirik ematen. Nik ez dut uste gauza guztietarako psikologoak behar direnik, autonomoak izan behar dugu, baina gaur egun jendeak psikologoak lagungarriak izan gaitezkeela uste du. Egia da, izan zela garai bat jendea bere burua ezagutzera etortzen zena, gaur egun hori ez da gertatzen, gaur egun jendea gaizki sentitzen delako etortzen da.
‎Nuklearren aldeko lobbyek negozioa egiten segitu nahi dute, hala nola beren terminal mediatikoek eta gobernuek ere, eta jadanik ari dira ezbeharrari garrantzia kentzen eta soluzioa mugatzen zentral nuklearren segurtasuna handitzera. Zer nahi dugu, seguruagoa baina gaur egun garestiagoa den energia berriztagarria, edo merkeagoa baina arriskutsuagoa den energia nuklearra. Herrialde bakoitzak, Euskal Herriak ere bai, erreferendumean erabaki luke.
2012
‎Zentzu horretan, hona ekarri gaituen bidea ongi urratu dela uste dut. Egia da, bidean bide, ezker abertzalea mugatua geratu dela, baina gaur egun bidea zabaltzen ari da, eta beharrezkoa da. Hartara jende gehiago etorri da oraingo prozesura.
‎Amak eta aitak bizi duten presioa handia da, gainontzekoek pentsatuko dutenarekiko eta guraso txar izatearekiko izua, orain badirudielako mundu guztiak dakiela edo jakin lukeela heziketaz eta psikologiaz: " Gurasook etengabe jartzen dugu zalantzan nahikoa ote den egiten duguna, lehen lasaiago hartzen zituzten gauzak, baina gaur egun gure buruari asko exijitzen diogu eta horrek batzuetan ez digu uzten ikusten umeari den dena ematea ez dela guraso ona izatea. Une jakin batean haurra bizikletatik erori eta korrika joaten bagara bila, larrituta, ez da ezer gertatzen, ez du esan nahi gehiegi babesten dugunik, arazoa da jokaera horiek finko bihurtzen direnean, eredu".
‎Garai digital hauetan, badirudi disko bat edozeinek egin dezakeela, gauza erraza dela, musika demokratizatu dela, salbatu dela azkenik. Neurri handi batean hala da, baina gaur egun diru galerarik izan gabe disko fisiko bat ateratzea gutxi batzuen esku dago.
‎Etorkizuna heldu da, eta gu konturatu gara jada". Formatu fisikoari dagokionean, Kokeinek hasieratik baztertu zuen CD formatua, haien ustez" iraganeko formatua" da, eta biniloa aukeratu zuten, zaharragoa, baina gaur egun musika zaleen artean indar handia izaten jarraitzen duena. Musikaren argitalpenak hartuko duen bideari buruz galdetuta, beraiek egindako hautuak beste talde batzuei ere norabide berriak zabalduko dizkiela uste du Argaratek:
‎Gutxitan kontatu dut anekdota hau jendaurrean, baina gaur harira dator. Izan ere, guk, ehgamkideok, urtero urrezko hirukiarekin batera, trapuzko espartina" saria" ematen diogu homofobia nolabait adierazi duen lagun edo erakunde bati.
‎Guretzat artisau arrantza da 12 metro baino gutxiagoko barkutan egiten dena, eta amua erabiltzen dugu; ingurukoek bolintxa ere erabiltzen dute, antxoak edo sardinak harrapatzeko, eta baten batzuek sare ttipiak ere bai. Hegoaldean, Hondarribian, Getarian… barku handiak nagusitu dira, horretarako subentzioak ukan dituztelako, baina gaur egun ez dago subentziorik gehiago eta behar dituzte pagatu mantenua eta, nola egin orain, dirurik ez dagoenean. Ezin da gehiago halako barkurik erosi, eta gainera, ze arrain harrapatzeko?
‎" Webguneak egiten dira, baina ez dituzte egiten jendeak bilatzen duenari zuzenduta". Lehen intuizioz lantzen zen ikusgarritasuna, baina gaur egun Googlek berak informazio ugari ematen duela nabarmendu du Goikoetxeak.
‎Komunikazio Zientzien eraikinean bada bat, eta Anna Mari Torrent da haren presidentea. Beste hainbat irakasle bezala, katalanaren" biziraupena sustatzeko" asmotan egin zen batzordeko kide, baina gaur egun, oinarrizko hizkuntzak katalana izaten jarraitzen badu ere, jorratzen dituzten helburuak bestelakoak dira. Hizkuntza plan zaharrak(), horretarako gai diren irakasleei hala egiteko eskatuz, ikasgaien %70 katalanez izatea zuen helburu.
‎M. Mugika: Segitzen dut pentsatzen trinkotasuna dela bidea, baina gaur egungo egoeran gure nahiak eta bezeroaren nahiak uztartu behar ditugu.
2013
‎" Urdiñarbeko karrikatik Garaibi ibar eskuinerako bide xaharra da", azaldu ditu Jean Mixel Bedaxagarrek. Lehenagoko denboretan baserri bat zegoen baina gaur egun Organbidea etxaldeko borda bat den Xokoenearaino xenda hori erabilgarria egon bada beti, handik aurrera sasiak hartuta zegoen. Bortuondoko Donajakobe bide berria egitea mesedegarria izan da, xenda zaharrari bizia eman baitio.
‎Baina gazteei begira ez naiz oso baikor. Mundu digitalean normala da gazteak ibiltzea, baina gaur egun enpresak sortzen eta ideiak garatzen ez daude logikoa litzakeena bezainbeste. Hemen gure inguruan dauden gehienak 35 urtetik gorakoak dira, salbuespenak salbuespen.
‎Oso ondo. Egunen batean, herri hau EH Bilduk nahi duen bezala egoten bada, beste jokaleku batean egongo gara, baina gaur egun jokatu behar dugu gauden lekuan eta unean, daukagun ordenamendu juridikoarekin. Diskurtso horrek balio lezake jokaleku horretan kokatuta bageunde.
‎Piztu internet, eta hantxe Ural mendiak ageri! Lehen beharrezkoa izango zen, baina gaur egun, inguruaren ezagutza handi hau dugularik, ez dago dena esan beharrik, zuzenean ideia nagusira joan gaitezke. Nik Borgesek dioena egiten dut.
2014
‎Bitxia da, garai batean instituzioek gizartea mobilizatzen zuten ETAren aurka, baina gaur egun ez dute mobilizatzen bakearen alde.
‎" New Normal" irakurtzen da gero eta sarriago. Alegia, normaltasun berria, lehen ez baina gaur dagoenekoz normala omen dena. Aldaketa handiak gertatu ostean ezarri den normalitatea.
2015
‎iaz manifestazioaren aurretik eta aurten ostean," berdin zaigu". Gaitza da mendekuaz aparteko bestelako irakurketarik egitea, garai batean euskal auziak ematen baitzien errentarik Espainian, baina gaur egun hori ere ez. Hala ere, antza, eta are gehiago Parisko igandeko manifestazioaren ondoren, hemen ere terroristek ez dutela babeslekurik erakustea beti da errentagarri.
‎Power Point asko eta burua eragiteko akuilu gutxi. Informazioa eman edo bilarazten dizute baina gaur egun, hainbeste informazio egonda toki guztietan, nik uste dut unibertsitateak ikaslearen kontzientzia astintzeko tokia izan lukeela, ikaslea intelektualki formatzeko lekua. Praktikoagoa.
‎Adibidez, epe mugatu batentzako onartzen ditugun etorkin anitzek nahi lukete frantsesa ikasi, baina ez dugu instituziorik hautu estrategiko hori egiteko. 90eko hamarkada aitzin ongi errezibitzen genituen, baina gaur egun ez da nahiko diru bideratzen betebehar horri. Komunitateen partetik egiten dira etorkin biltzeak.
‎60 urte inguruko jendez osaturiko taldetxo baten ardura daukat, eta urtero egiten dugu irteeraren bat Argentinara, Perura, Nepalera… Mendiak eta Herriak taldean ere lagundu izan dut, baina gaur egun ez dut gogorik izaten ezagutzen ez dudan jendearekin mendira joateko. Lan hori egiteko gidari gazteak daude eta lekukoa eman behar zaie.
‎Hori hala, nola ez dira aldatuko klaseak? Gure amamaren sasoian, diruak garrantzia zuen baina gaur egun duena baino askoz gutxiago. Diruaz gaindiko elementuek ere saretzen zuten klase soziala.
2016
‎Sortzaileek eta sustatzaileek azaldu dutenez orain arte Burlatan, eta Nafarroan orokorrean, euskarari lotutako politikak oso erasokorrak izan dira. Zailtasun ugari aurkitu dituzte bidean, baina gaur egun umeek euskaraz eta euskal giroan gozatzen dute futbolaz.
‎Glosadoreen eta corrandisten tradizioa, Herrialde Katalanetako inprobisazio moldeetako bat da, Kataluniako Printzerrikoa jatorriz Menorcan, Mallorcan, Valentzian eta Ebroko lurretan ere badira katalanezko beste inprobisazio batzuk. 1990eko hamarkadan galtzear egon zen, baina gaur egun, tradizioak osasun hobea du. Hala ere, Albert Casalsek dioenez, Corrandescolaren helburua ez da ohitura hori berreskuratzea eta sustatzea, helburu pedagogikoetarako erabiltzea baizik.
‎Euskal Herriko laugarren mintzaira da, datu hori ezezaguna bada ere. Antzina, Ipar Euskal Herriko herri mugakide anitzetan mintzatu da gaskoia, baina gaur egun galbidean dago. Gaskoiak eta baskoiak anaia arreba gisara agertu dira historiaren bilakabidean.
‎Arteak" eskemak mugitzeko" balio duela esan digu Gantzarainek, eta berari interesgarri zaizkion obrak aztertuko dituela, edo ezezagun samarra den artista baten lana, edo oso ezaguna den artista baten obra ezezaguna. Dagoeneko hilda dauden pintore edo eskultoreen lanak arte katalogoetatik aztertzeko asmoa du, baina gaur egungoak direnen kasuan beraiekin elkartuta egingo du analisia eta papererako irudiaren aukeraketa.
2017
‎Etorkizuneko Proiektua izenekoan ari gara, Garapen Kontseiluaren geroaz, gure konbikzioez eta egituraz galdatzen ari gara, berau egokitzeko. Anartean, ez dakigu zein izanen den egitura berria, baina gaur arteko espiritua atxiki nahi dugu, baita hautetsiekin elkarlanean jarraitu ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia