Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 183

2000
‎Trantsizio garaiak bizi ditu euskal gizarteak, eremu askotan gainera, baina ezin uka denbora dela trantsizio hori behar legez burutzeko. Denbora hori kudeatzeko buru hoztasuna eta erantzukizuna izango dira balorerik preziatuenak datozen hilabeteetan
‎Guztiz onartzen dut hori, baina ezin dugu ahaztu herria alderdi politiko baten izenean ordezkatzen dugula, eta badira herriaren kudeaketaren gainetik dauden baloreak. Udal akordio hauek su eten giroan sortu ziren eta legebiltzar mailako akordio bat ere bazegoen.
‎Jarraitzen zuen, noski, baina ezin, bada, lana bere osotasunean hemen jaso. Hala ere, zuzenean euskara batuaren inguruan deus esaten ez zuen arren... uhmmm!
‎ETAk nahi badu su etena erabaki dezake, ez guk, alderdiok. ETAk ekarpen politiko hori eskaini dezake, baina ezin duena da ekarpen hori ezarri proiektu baten truke. Proiektu guztiak eztabaidagarriak eta hobetzeko modukoak dira, are gehiago alderdi politikoek edo gizon emakumeek egina badira.
‎Batzuek uste dute azken operazio hauetan EAJren interesekin bat egin duela Prisak. EAJ aspalditik baitabil EAEn El Correori aurre egingo dion komunikazio proiektu enpresariala antolatu nahian, baina ezin esan, orain arte behintzat, arrakasta handia izan duenik horretan. Zurrumurruek, hain zuzen ere, hemen kokatzen dute aipatzen ari garen albistea:
‎Komunikabideei zera azaldu dizuegu: guk diru bat emango dugu produktu bat kaleratzeko, baina ezin dugu diru hori berau publizitatzeko erabili, ezin dugu publizitate klasikorik egin, horrek gure produktua bi edo hiru aldiz garestituko lukeelako. Eta komunikabideei produktuaren inguruko informazioa zabal dezazuen eskatzen dizuegu.
‎Artea, historia, geografia... zientzia eta literatura mundu horietan ibilia izatea. Nik horiek ikasiak nituen, baina ezin nituen erabili zuen garaikoak etorri arte.
2001
‎Orduan esaten genuena diogu gaur ere bai: herri hau eraikitzeko behar diren erakundeen eratze prozesuarekin bat gatoz, baina ezin da nahastu bake prozesua eta herriaren eraikuntza. Bi egiteko hauek erritmo berean jarri nahi izatekotan etor zitekeenaz kon tziente ginen EBn, eta etorri zen.
‎Jendea izutzen hasi da datorren manipulazio genetikoarekin. Egia esan, kaleko jende arruntak, ez adituak, ezer gutxi daki oraindik gai honi buruz baina ezin da ukatu gero eta handiagotzen ari dela ezinegona eta kezka larria. John Le Carre idazleak idatzitako azken liburua(" El jardinero fiel") irakurri duenak badaki garbi asko zertaz ari naizen:
‎Euren hitzetan arazoa ez da politikoa, ETAk sortzen duena baizik. Guk bereiztu bai, baina ezin duguna da PPk eta PSOEk diotenari jaramonik egin.
‎Hamaika gauza interesgarri gehiago esaten zituen Juan Jose Goenagak, baina ezin denak hemen jaso. Hobe Z. ARGIAk zekarren berrikuntza bat azaltzea.
‎" Egia da ekitaldi honetan batez ere EAJkoak gaudela, baina euskaldun guzion Batasuna behar dugu. Gure hildakoak oroitzen ditugu, baina ezin berpiztu, aukera dugunean gure karrikek haien izenak izanen dituzte, baina egiten ahal duguna da, hau bai, espetxeetatik gure presoak ateratzea. Eguneroko bizitza politiko, sozial eta zibil osoa oztopatu behar dugu presoak askatu arte.
2002
‎Berehala Atoitzeko urtegiaren lanak ikusten (pairatzen) hasiko gara. Ibilbidearen 56,5 km.an Itoitz herriska (geratzen dena) txiki baina ezin ospetsuagoa harrapatuko dugu. Espero dezagun denbora luzean bisitatu ahal izatea.
‎Sozialistek, herritarrek, ezin zuten ongi irentsi abertzaletasun eskuindar hura. Horretaz bada dokumentazioa, adibidez gazte talde batek Manuel de Irujori bidalitako gutun bat, esanez haiek abertzaletasuna ondo ulertzen zutela, baina ezin zutela onartu hain eskuindarrak izatea.
‎Espainiako Gobernuak alderdien lege aurreproiektua onartu ondoren, maiatzean zehar Kongresuaren esku izango da eta ekainaren bukaerarako dena prest izan daiteke Batasuna legez kanpo uzteko. Erantzun hotsak entzuten hasi dira pixkanaka euskal gizartean, baina ezin uka azken 25 urteetan Espainiako Gobernutik ehundutako egoera larrienetakoaren aurrean, euskal aktore politiko eta gizarte eragile gehienen errakzioa epela izaten ari dela. EAJk eta Ezker Batuak Kongresuan erantzungo diote lege aurreproiektuari eta EAk manifestazio erraldoi bat antolatu litzatekeela uste du.
‎Horrez gain, bi abiadurako normalizazio prozesuak gertatzen ari dira eta hori bai da kezkagarria euskal hizkuntza komunitatearentzat. Demografikoki, hiztun multzo handiena, zorionez, eremu aurreratuenean da, baina ezin da ahaztu beste abiadura, bestela bi eremuen arteko tartea gero eta handiagoa izango da.
‎Hori gizartea mehatxatzea eta beldurtzea da, gizarte honek irtenbiderik ez duela irudikatzeko. Epe laburrera arazo asko dauzkagu, baina ezin dugu ahaztu gure helburuak zeintzuk diren eta horri heltzen badiogu eta lana egin, lehenago edo geroago etorriko dira fruituak.
‎Franco hil ostean itzuli zen bigarren aldiz, Madrilera. Eta han, eskaini zioten lana hainbat tokitatik, baina ezin izan zuen inon berak nahi zuena esan: alegia, berak ez zuela onartzen monarkia demokratikoa, ezta gainerako partidu guztien jokabidea ere, eta orduan hasi zen oso gauza gogorrak esaten, eta inon ez zioten haiek agertzen utzi.
2003
‎Corres jaunak adierazi zuen PPren Gobernuak indarrean jarri aurretik ezarri nahi duela Europako Batasuneko Direktiba, portuetako zerbitzuak liberalizatzera datorrena, zein, itxura denez, martxoaren 10ean onetsiko baitute Europako Parlamentuan. Corresen iritziz, zama lanak badu erreformatzeko premia, baina ezin da indarrez ezarria izan, baizik eta lan egutegi baten bidez, aldaketak dagokion erritmoan gerta daitezen.
‎Aitzitik, eztabaida sakonaren beharra dago. Badakigu (eta ulertzen dugu) ETAk gogor baldintzatzen duela premiazko ariketa hau, baina ezin diogu ETAri arazo politikoen konponbiderako protagonismo gehiagorik eman. Horrek ez du esan nahi ETAren txantajean erortzen ari garenik; arazo politikoez hitz egiteak ez du zerikusirik ETAren existentziak agerian uzten duen arazo etikoarekin.
‎Baina ez badira esparru guztietan euskararen erabilera bultzatzeko neurriak hartzen eta ez da batere erraza erabilera bultzatzea, adi ibil gintezke! EAEn ondo samar goaz, baina ezin gara arduragabetu.
‎Eta bata zein bestea amildegirako bide genituzke. Itxaropentsu izan nahi nuke, baina ezin dut. Ez da erreza azaltzen.
‎Arazoa da nola gauzatu. Lionel Jospinek bere plana bideratu zuen, Matignon plana zeritzana, baina ezin izan zuen aitzina egin. Sarkozyk ere arazo bera du.
2004
‎Lerrook idazten nabilela ez naiz emaitzen jakitun, baina ezin uka hauteskundeok kinka berezian datozela. Madril aldean izaniko tragediak markatu du astea, eta gauza batzuk nabarmen antzean geratu dira.
‎Ziplo. Bere lankideak saiatu ziren suspertzen, baina ezin izan zuten ezer egin. Pablo Gonzalez izan zen Euskal Herrian ontzigintzako birmoldaketak eragin zuen aurreneko hildakoa.
‎Gonzalezek izan zuen europar zaletasunera eraman dezake atzerri politika PSOEk. Aznarrek AEBekiko hartutako konpromisoak ere saihetsi ahal izango ditu agian; baina ezin izango duena da Al Kaedaren eragile hori kontrolatu.
‎Baina oraingoan gehiago kostatzen zait nondik nora goazen zehaztea, tunelak, zubiak eta bihurguneak tren hotsekin lotzea. Hurrengo geltokia nire jaioterrikoa dela, horixe dakit, baina ezin ditut hara bitarteko hain paisaia familiarrak berritu. Begiak zabaldu ditut berriro.
‎Iparraldeko bat joaten da Tafallara, lurralde mediterraneora, eta ordu bat pasatakoan moldatzen dira. Tolosara doa, berriz, euskaraz ari dira, baina ezin moldatu bat dago. Iparra Hegoa Eguna, akaso, ekimen ona da.
‎Berrikuspenak egiten dira, baina hari nagusiak iraun egingo du. Ontzat hartzen dira inoren ekarpenak, azterketa xeheagoak, arlokakoak uemakumeen lanei dagozkienak, adibidezu, baina ezin jakin horiek historia nagusi horren atal izatera iritsiko diren. Espero dut baietz, baina ezin jakin.
‎Ontzat hartzen dira inoren ekarpenak, azterketa xeheagoak, arlokakoak uemakumeen lanei dagozkienak, adibidezu, baina ezin jakin horiek historia nagusi horren atal izatera iritsiko diren. Espero dut baietz, baina ezin jakin. Denborak hartzen ditu erabaki horiek.
‎Ariasek dioenez, jendeak ez du kontuan hartzen hondartza leku arriskutsua dela. Sorosleen goizeroko lehenbiziko eginbeharra itsasoaren egoera arretaz aztertu eta dagokion bandera ipintzea da; gero, egunean zehar, banderak agintzen duena betearazten saiatzen dira, baina ezin dute inor behartu, aholku emale hutsak dira-eta. " Hala, hondartzazale askoren zuhurtzia ezak arazo bat baino gehiago sortzen du", gaineratu du sorosleak.
‎Thimphura goaz, kapitalera, baina ezin izan dugu furgonetatik atera gabe gelditu, ume batzuek eurekin jolastera joateko keinuz gonbidatu gaituztenean. Futbolean aritu gara pixka batean, denen gozamenerako.
‎Biltegi batean gordetzen dituzte. Lekuaren baldintzak onak dira, baina ezin diote behar dituen baldintzak (hezetasuna...) eskaini tresna bakoitzari. Garai batean, bidaiatu egin behar zuten tresna berriak eskuratzeko; egun, Internet bidez eskuratzen dituzte.
‎Horietako bat da unibertsoa, inguratzen gaituena, esanguratsu bihurtzea. Zientzia modernoak ederto erakutsi digu zer garen eta nondik gatozen, baina ezin digu esan zergatik gauden hemen eta nolako balioen inguruan antolatu behar dugun bizimodua. Zenbait ideologia eta filosofia politiko, adibidez, azken hutsune hori betetzen ahalegintzen dira, giza bizitza balio sistema koherente batean kokatuz, baina euren zereginak kale egiten du galdera traszendente baten aurrean.
‎Guk bagenekien bihar edo etzi euskarazko telebista sortuko zela, baina ezin jakin han lanik izango ote genuen. Eta nire lagun askok ez zuten izan.
‎Auskalo. Iñaki Gamindek susmoa dauka Bilbon uste baino jatorrizko euskaldun gehiago egongo direla, baina ezin topa. " Nik hogei hiztun ezagutzen ditut, hiztun onak, euskaraz ondo dakitenak eta jatorrizko berbakera daukatenak.
2005
‎Arrautza bat errun du, neskatoa ziur da. Gurasoak saiatuko zaizkio arrautza hura Marimukik kaka egiterakoan alboan zuen zuhaitzetik eroria behar duela azaltzen, baina ezin izango dute alabaren buruan sartu arrautza jarri ez duenik. Nola, psikologoak ere ez du hori lortuko eta!
‎Entusiasmoa da idazteko gakoetako bat, Canoren ustez: " Idazle bati gauza asko barkatzen ahal zaiola, baina ezin zaiola entusiasmorik eza barkatu esan ohi dut. Idazleak poz sortzaile bat izan behar du, bestela sufrikarioa litzateke.
‎Ez, baina ezin da orokortu. Tira garestia, ez behintzat beste gauza batzuk baino garestiago:
‎Niretzat bai, baina ezin dut hori maila orokorrean esan. Zerbait artea izan dadin lehenik sentitu egin behar da, eta nik badut saskibaloirako pasioa.
‎«Produkzioa kanpora atera, eta adibidez, Indonesiara eskatzea 50 pieza berdin egiteko. 3 aldiz merkeago aterako litzaiguke, baina ezin dugu horretan erori. Bertako jendea, bertako lantokietan eta bertako produktuekin egitea da gure bidea».
‎Horrela gertatuko ote da ondoko hilabeteetan? Geroak erranen, baina ezin uka hizkuntza politikak izanen duen bilakaera neurri batean beste faktore batzuek baldintzatzen dutela.
‎Barakaldo ondoan daude Trapagaran eta Ortuella. Guk Trapagaranera bidea hartuko dugu, baina ezin utzi Ortuella aipatu gabe.
2006
‎Narkotrafikoaren aurka egiten zuen polizia bereziaren izena zen narkotiko, eta hori gobernuaren mende zegoen, beraz gobernuaren ardura zen hilketa hura. Hemezortzi edo hemeretzi urte izango nituen, oraindik ere ideiak marrazteko, baina ezin nuen ulertu: «Nola demontre erreko gaituzte bizirik!?».
‎Jarri dezagun hori neurrian: ezin dugu pentsatu euskarazko liburu bati mundu mailako promozioa egin behar zaionik, baina ezin zaio hiri baten mailako promozioa egin. Ez da, ahal dela, euskal komunitatearen promozioa egin behar, etxean oihartzuna izatea nahi badugu.
2007
‎Jendearen poza iluntzea eta diktaduraren sare ezkutuak babestea izan litezke bahitzaileen helburuetako bi, baina ezin dugu ahaztu gertaera honek datozen epaiketetan izan dezakeen eragina. Izango al da epaiketa gehiago?
‎Egun, Internetek ordezkatzen du itzalita daukadan faxa. Merkeagoa zait, baina ezin amatatu. Bikoiztu egin da ez gogoko bisitarien inbasioa.
‎ETAk ez dauka politikoki jokatzeko margenik. Atentatuak egin ditzake, baldintza lezake alderdien jarduna, baina ezin du Estatua kolokan jarri.
‎" Baliteke emakume bat bere kabuz jartzea kalean, baina ez dira igaroko bost minutu proxeneta bat hurbildu gabe,' zu norekin zabiltza?' galdetzera". Lanbroak, honenbestez, azpimarratu egin nahi du beraiek ere prostituten bizi baldintzak hobetzearen alde daudela, baina ezin dutela inola ere onartu prostituzioa lanbidetzat hartua izatea.
‎Batetik, ETAk su etenari amaiera eman dionean eta bestetik, EAJren barne mailan zuzendaritza hautatzeko prozesuaren atarian. Une oso garrantzitsuan, alderdiak bestelako politika markatzeko saioa dirudi.Imazen iritzi artikuluak, bestalde, hautsak harrotu ditu, baina ezin esan bere edukia erabat berria egin denik, tankerako adierazpenak behin eta berriro egin baititu, ahoz zein idatziz eta, jakina da bere alderdian diskurtso horrek baduela aldekorik eta aurkakorik.
‎Superman-en gisako bizitza bikoitza du, Gasteiz eta Eibarren (Gipuzkoa) artean, rokodromoa eta harkaitzaren artean. Entrenatzen ikusi dugunoi hegan doala iruditu zaigu, baina ezin liteke Superman izan; bertigo pixka bat omen dauka.
‎Gustura erantzungo nizkizuke kazetaritzari buruzko galderak, baina ezin, ez bainaiz kazetari profesionala. Bai, kazetaritza ikasi nuen, baina ez dut kazetari lanik egiten.
‎Kanadako Macintyre psikologoak azpimarratu zuen gehiago erabili liratekeela teknika psikologikoak norbanakoaren motibazioa aztertzeko. Izan ere, irakasleak berma dezake ikasleak hizkuntza primeran ikastea, baina ezin du ziurtatu hizkuntza horretan komunikatzeko gogoa izatea.
‎Norbanakoon bihotzera heltzea modan dago, hizkuntza kontuetarako eta baita bestelakoetarako ere, ikusi bestela langileak motibatzeko nolako teknikak erabiltzen diren. Hiztunen barneko sentimenduak harrapatuta hizkuntzak salbatuta izango direnik ezin esan, baina ezin uka hiztunik gabe ez dela hizkuntza bizirik.
2008
‎Imajinatu ere ezin dugun egoera da: pentsatu egiten duzu, baina ezin duzu ezer komunikatu. Leonard Bloomfield() hizkuntzalariak esaten zuen moduan:
‎Sakelako zuloek behartu nautenean, lan komertzialagoak egin ditut, egun eginen ez nituzkeenak baina jaten eman didatenak. Egun badakit bidearen zati handiena egina dudala, baina ezin naiz engainatu, egun batetik bestera dena eror daiteke.
‎Konforme nago Antonekin horrek ez duela ekartzen aldaketarik, baina kontuan hartu behar da aipatzen den espektakularitate hori, gustatu ala ez, errealitatea dela, eta horrekin jokatu behar duzula. Ikusi behar duzu nola egin, balorazioak egin daitezke eta hor badaude posturak eta ideologiak, baina ezin duzu espektakularitatea saihestu. Askotan El Pradon gertatu izan dena jartzen da adibide modura:
‎Jokoaren negozioaz galdetuta, hauxe erantzun dit irribarrez: " Ez nau bereziki liluratzen, baina ezin dut ukatu jokoak ekarri duela aberastasuna Macaura, eta diru sarrera horiei esker egoerak hobera egin du". Teresak dioen bezala, jokoaren negozioa da Macauko ekonomiaren oinarria; Macauko Gobernuaren diru sarreren %70 jokoen gaineko tasetatik dator.
‎Ez, Ur, ez dut Kung Fu panda ikusi. Nire lagunen artean inongo onarpenik ez duen aldarrikapena da hurrengoa, baina ezin ditut marrazki bizidunak agoantatu. Fobia antzekoa sentitzen dut Nemo arrain, Donkey Xote eta Ratatouille horien aurrean.
‎Madrilgo interpretazio zentralisten garai luze hauetan ez da gutxiagorako, baina argi zuziri jaurtiketekin. Zergen malgutasuna posible dela adieraztea ez da gutxi, baina ezin da ahaztu azken ahalmena EAEko Auzitegi Gorenaren esku utzi duela eta Espainiako Auzitegi Gorenaren jurisprudentziari jarraiki, EAEko Auzitegi Gorenak ere ikuspegi zentralistak mesedetu dituela hainbat kasutan. Europako doinu juridikoak entzunda, oraingoan gaitzagoa du halakorik egitea, baina ez ezinezkoa.
‎" Nire inguruan jende asko behar dut, baina ezin diet egunero egunero guztiei aurre egin".
‎Baina jota utzi ninduen borroka hark. Kontrarioak erritmoa daukala konturatu, eta zuk, aldiz, ez daukazula… Ahalegina egiten duzu, ahalegina besterik ez bada ere, baina ezin da irabazi.
‎zenbait kasutan badakit kantua hor dagoela, neure alorrera ekarri dudanean, nire kontsideratzen dudanean. Segurantza badut baina ezin nezake esan zergatik. Bitxia da baina gure eginkizunetan dago.
2009
‎Noiz arte, ordea? Estrategia horrek urteak eta hamarkadak iraun ditzake, baina ezin da etengabe luzatu. Iran moduko batek lortuko du halako batean arma nuklearra eta orduan edo Israelek amore emango du edo eskualde osoa lehertuko da.
‎Politika eta erlijioa nahasita zeuden eta eztabaida eman zen horregatik. Erlijioaren eragina politikan erabatekoa zen, apaiz gehienen ideologia abertzalea izan zitekeen, baina ezin ziren alderdiko kideak izan, Sabinok hori bereizi zuen. Jakina, erlijioak ukitu transzendentala eman zion bere ideologiari.
‎Ezin dugu espero familiak berak bakarrik, bi pertsonen negoziaziotik berdintasunera iritsiko direnik. Oso zaila da, landu egin behar da baina ezin dugu euren esku utzi ardura hau. Ardura partekatzearen aldekoa naiz, baina denean:
‎Galindok Sestaorekin lotzen du Barakaldo, eta txangoko une gorena adierazten digu La Naval-en egiten ari diren itsasontzi eskergak. Izan zenaren itzal soil, baiki, baina ezin mutu baino geratu garabi dantzaren handitasunean. Aurrera doa ontzia, La Iberia lantegiaren lekuan Aceria Compacta de Bizkaia (ACB), Benedikta dartsenaren aldamenean.
‎Horietan bat egite mailarik handiena lortu behar dugu eta gero kongresuak erabakiko du. Baina ondoren ez da kabitzen erabaki horren kontrako jokaerarik; desadostasunean egoten segi daiteke, baina ezin da alderdiaren barrutik horren kontra egin, hori oinarrizkoa da.
‎Apurka apurka, hobetzen ari gara. Egitasmo gehiago izan ahala, gero eta presentzia gehiago daukagu, baina ezin ditugu ez errealitatea ez Kubarekiko adiskidetasun poltsak mitifikatu, azken batean betiko parametroetan mugitzen baitira. Cubainformacion egitasmoaren bidez, hedabideekin gero eta mesfidantza handiagoa daukan jendearengan eraginik izan dezakegu, manipulazioa ukatzen ez duen eta gaia ezagutzen ez duen arren arreta jartzen digun jendearengan.
‎" Konta dezaket diosku bere begi orain urdin orain berdoztak josten dizkigun bitartean ez nuela ulertzen zer egiten nuen ohe hartan, zer gertatzen zitzaidan, eta galdurik sentitzen nintzela, eta besteen mendean nengoela guztiz, baina ezin nuela ezer galdegin". ZIUko box hartan Platonen leize mitikoan bezalaxe sentitzen zen Leire, isla eta itzal argien artean.
2010
‎Herrietan harreman pertsonalari lotutako auzo-lana galtzeak askoz exijenteago eta eskaleago bilakatu gaitu. Exijitzea ondo dago, baina ezin da ahaztu administrazioak duela sekula maitasunik eman.
‎Eta asmatzen du horixe delako ezkerreko abertzaleok behar beharrezko daukagun urratsa, guztiok. Hori aurrerapauso itzela litzateke, baina ezin da hori lotu Espainiako Gobernuak hau edo beste egitearekin. Espainiako Gobernuak edozer egiten duela ere ezkerreko abertzaleok jarraitu behar dugu elkarlanerako oinarriak jartzen, eta horretarako ETAk egin dezakeen ekarpen bakarra borroka armatua behin betiko uztea da.
‎Beti ibili gara garai haietako kontzertuak, bideoak ikusten, eta halakoetan sabelean ere kilimak sortzen zaizkigu, baina ezin dugu ahaztu gu 2010 urtean gaudela eta garai haietako ideologia eta mugimendu haiek maitagarriak izan arren, daukagunera eta garenera egokitu behar dugula.
‎Eta guk puntu horien kontraproposamenak egin ditugu, uneon publiko egin gabe daudenak: zortzi puntu hauek onargarriak dira baina ezin ditugu helburu ideologikoak edo urrutiko helburuak ahaztu. Adibidez:
‎Berdin pentsatzen jarraitzen dut. Batzuetan bakarlari edo ganbera musikan aritzea suertatzen zait eta bidaiatu dezaket, baina ezin da bizi soilik kontzertuak ematetik. Lan finkoa behar duzu.
2011
‎Baina niri asko laguntzen dit bizpairu kanta izugarri ezagun izateak belaunaldi berrietara iristeko. Beraz, alde horretatik gu egoera pribilegiatuan gaude, baina ezin dugu lo hartu.
‎Ondoko urteetan ez zuen deskantsurik izan, beti hara eta hona, ezpata dantzak ikusten eta ikertzen. Argazkiak egiten zituen, baina ezin haien bidez dantza osorik jaso. Halako batean, zinearen berri izan zuen, eta dirutza ordainduz 35 mmko kamera erosi zuen.
‎Ihes saio bat ere prestatu zioten urte bereko uda partean. Gaztelako Komuneroen gerra hasia zela aprobetxatu nahi izan zuten, baina ezin. 1522ko azaroaren 22an, hiltzear edo hilda, ez dago garbi heriotza agirian, aurkitu zuten gelan, bakarrik zegoela, bi laban zauri larrirekin, nahikoa ei zelarik bietako bakar batekin heriotza sortzeko.
‎Txaloka jarraitzen nuen, baina ezin nuen gainetik kendu tripetatik igotzen zitzaidan urduritasuna, antsietate puntu bat ere banuen. Perlaz eta diruz jantzitako emakume horien garrasiek zuri beltzeko filmak ekarri zizkidaten burura, nazien pelikulak.
‎Jendeak, beharbada, ez du grinarik euskara ikasteko. Eta badakit adibidez, haurra ikastolara eramatea pauso bat dela, ahalegin asko kostatzen zaiola askotan helduari haurra ikastolara bidaltzea, baina ezin dugu gure burua engainatu. Garbi izan behar dugu horrekin bakarrik ez goazela inora.
2012
‎Ezagutuko duten munduan ibiltzeko eskuetan jarri ahal izango dizkiegun tresnarik baliotsuenak izango dira, dudarik gabe. Eskolak eragin dezake, baina ezin diogu dena egiteko eskatu.
‎Kar, kar, kar. Batzuetan bai, baina ezin da, gure kode etiko eta deontologikoaren kontra egitea litzateke. Ezin da informazioa kendu, gehitu edo moldatu, nahiz eta urte asko daramatzatenek beraien zantzuak uzten dituzten.
‎" Claude Iruretagoyenak iraganaz biziki interesatua naizela dio, eta egia da, iragana baina, horrela ulertua: autoa aitzina begira gidatzen dugu, baina ezin dugu aitzina egin atzerako ispilura so egin gabe. Eta, alta, funtsezko egiten ari garen bidea da, ez dugu atzera egin behar.
‎Nahi bai, baina ezin. Ondorioetara iristerako, aski ahitua edukiko nuen kemena.
‎Estrasburgoko sententzia hura baino lehen ere ikerketak egin nahiko zituzten, baina ezin izan zuten, edo beldurrez zeuden. Ez dakit.
‎Jo dezagun, talde armatuko kidearen kasua. Badakigu euskal presoek tortura eta tratu txarrak salatzen dituztela, baina ezin iritsi gara Jihad islamdarreko kide direnetara. Behin edo behin jakiten dugu zer edo zer, baina behin edo behin besterik ez.
‎Frantzian eta Gaztelan, jakina, baina baita ere Vatikanon, Portugalen, Venezian, Ingalaterran, Inperioan… Eta, bai, Frantzia edo Gaztelaren arteko lehian, bataren edo bertzearen alde jokatu zuten aldizka bertze guztiek Nafarroaren piezaren inguruan. Vatikanok, azkenik, Gaztelaren alde, jakina denez, baina ezin erran Ingalaterrak, adibidez, begi onez ikusi zuenik Fernando Katolikoaren azkeneko esku sartzea, inbasioa alegia: ezagun denez, aliatuak zeuden gaztelarrak eta ingelesak Frantziaren kontra, eta ingelesak Gipuzkoako kostaldean kanpatuak Guienan sartzeko prest, baina Fernandok Frantziari beharrean Nafarroari eraso zionean, etxera itzuli zen armada ingelesa horrelako ekintzarik hitzarturik ez zegoelako, Fernandok engainaturik ikusita Ingalaterrak bere burua.
‎nizuke besterik esan. Lehengo lepotik burua segituko dut lanean, eta ziurrenera, gogo horrekin eutsiko diot hil hurren izaten naizen arte, baina ezin dizut ziurtatu, ez baitago nire esku. Ahal nuena egin dut, nezakeena…
‎Haiek ni baino, nik nekarazten ditut eurak. Ez dut kapritxoz egiten, ezta harropuzkeriaz ere, baina ezin da hainbeste errepresio egon. Zerrenda beltzak dituzte, eta ez garela izan jakinda ere leporatzen dizkigute gertakariak; hori baino gauza injustuagorik ez dago munduan.
2013
‎Noski, izan dira puntu baxuak ere. Kate guztietan bezala, programa batzuek harrera pobrea izan dute (lehiaketak eta komediak datozkit burura), baina ezin da ukatu galeserazko telebista kate bakarra izateak eta hizkuntzaren normalizazioaren paisaia zabalagoaren parte izateak zailtasun bat gehitzen diola bere misioari. Batzuetan bere raison d' etrea programak galeseraz emititzea ezbaian jarri dute politikariek.
‎" Herriko Etxean egiten ditugu herriko etxe batek egiten ahal dituenak: eskolan ikasteko, irakasteko eta txikienak zaintzeko baliabideak ezarri, jende gaztea hemen geratzeko eta etxea eraikitzeko baldintzak erraztu… baina ezin ditugu herritarrak behartu haurrak egitera. Egun batez eskola ixten baldin bada, guttienez bada dantza taldea, kirol taldea, gazteen elkarteak… Horiek segituko dute".
‎Saizarbitoriak pentsatu omen zuen Martutenen lan errazagoa egitea, baina ezin izan zuen. " Hain zuzen ere, horregatik ez du meriturik edo ez dut saririk merezi, egiten dudalako, hainbat irakurlek igarri duen bezala, nire obsesioak eskatzen didana.
‎Ez. Egia da musikariok egun gogorrak bizi ditugula, baina ezin dugu ahaztu sorkuntza aldetik oso garai onak direla. Goi mailako jende asko dago, gazteak oso prestatuta datoz, Musikeneren emaitzak ere ikusten hasiak gara.
‎telebistari gehitu zaio spotify, streaming edo youtubek kulturalki asetzen gaituztela pentsatzea… Jendea ez da dagoeneko kalera irteten, ez da zinemara, hitzaldietara, ez eta kontzertuetara joaten. Internet zoragarria da, baina ezin du gainerako guztiaren ordezko izan.
‎Axular jo nuenean, hura baino ederragorik ez nuen aurkitu. Hala ere, niri, bestea gustatzen zitzaidan, Leizarraga, baina ezin esan! Nire ustez, hura izan behar zen bidea, baina horretarako zabala izan behar zen, ez motza, eta inongo espanturik gabe onartu behar ziren gaur egun Iparraldean, oraindik, bizirik diren hitz eta forma asko.
‎Hango arduradunekin, Jon Ortuzar eta Iker Goikoetxearekin, oso hartu eman bizia dugu eta noiznahi ari gara bisitaldi teknikoak egiten elkarrengandik ikasteko: praktika hobeak, finantziazio eta fiskalitate zalantzak… Elkarlan hori harago eraman nahi dut eta ideia batzuk ditut, baina ezin dut deus gehiago esan oraindik goizegi delako.
‎Gelan 20 bat ikasle gara, elkarrekin bost bat lagun ibiltzen gara, baina beste ikastetxeko lagun batzuekin ibiltzen garenez kalean, eta haiek euskaraz ez dakitenez, ba ezin dugu euskaraz hitz egin. Nahiago nuke euskaraz hitz egiten ibili, baina ezin dut".
‎Bai, baina ezin baduzu ezin duzu. Eta beste kontu bat:
‎Ez nintzen ni bakarrik. Bagenituen ideiak, asmoak, gogoak, baina ezin adierazi, ezin kanporatu, Elizaren egitura oso indartsua zen-eta orduan. Baina handik eta hemendik saiatu eta zirrikituak baliatu genituen.
‎Izenburuarekin batera azaleko irudiak ere emozio bitxia transmititzen digu: emakume gazte bat dugu guri begira aurrez aurre, baina ezin dugu bere aurpegia ikusi, ezkutuan geratzen baita eskaintzen digun lore hilen sortaren atzean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia