2000
|
|
Kartzelan ezin zaitezke bizi erredentzioei begira, erredentzioengatik erreguka; are gutxiago zergatik gauden kontuan hartuta. Ahal den guztia kendu behar zaio kartzelari; eta erredentzioak kenduz lehenago kaleratu ahal bazara, ederki, oso ondo;
|
baina
ezin zaitezke horri lotuta bizi, negarraren letanian eta labirintoan erori nahi ez baduzu.
|
|
– Ez zakiat. Beharbada arrazoia duk,
|
baina
ezin izango nikek bizimodu horretara ohitu.
|
2001
|
|
gasnarik gabe genbiltzan egun eta gauetan, euskaldunak galduak ginen purki. Doloreak jasaten ikasiak ginen, panpox izateko bezala euskaldun jarduteko isilik sufritu behar baitzen baiki, frustrazioengatik irauten, hurbilduko zitzaigun askatasun goiztiria arte esperatzen,
|
baina
ezin genuen bazkari edo auhari bat buka gasna ments. Tragedia honek ez zuen bururik ez buztanik.
|
|
Aita gelara sartu eta eskutik eraman zituen biak. Ama saiatu zen ni lasaitzera, titiburua ahoan sartu eta sartu,
|
baina
ezin ni isilarazi. Hondarreko, protesta nahikoa egin nuela iruditu zitzaidanean, amore eman eta titi guri hartatik tiraka hasi nintzen.
|
|
Hodeiez beteriko astelehen ilun batean jakin genuen, Euskalgintza Orokorraren Batzar Nagusian,
|
baina
ezin genuen sinetsi, edo ez genuen sinetsi nahi: Kolko Mitxoletak erretreta hartu eta hor nonbaiteko bazter galdu batean erretiratuko zela erabaki zuen.
|
2002
|
|
Galderrek ez zekien Fernandok zelan sentitu zuen bere Madril itsutik. Bazekien sentitu zuena, hark, Madrilek ez bezala, Gernika izan bazuelako,
|
baina
ezin zuen zehaztu norainoko mina sentitu zuen. Eta bazitekeen ikaragarri sentitu izana.
|
2003
|
|
Telefonoz deitu nahi nizun banatorrela esateko
|
baina
ezin izan dut, ez dakit zer gertatzen den gaur telefonoekin, esan dio Lupek Damiani, atarian artatzera joan zaionean. Berdin dio, erantzun dio Damianek, eta ondoren aperitifa etxean hartu nahi ote duen egin dio galde.
|
|
|
baina
ezin da,
|
2004
|
|
Atzera ere Fermin babes eske ari zitzaiola nabaritu zuen Jexus Marik,
|
baina
ezin izan zion ezer eskaini, ez lagun zezakeen ezer, behintzat.
|
|
Begiratu antsiatuz so egin zuen El Sitio kafetegi aldera. Argia ikustea iruditu zitzaion,
|
baina
ezin zuen horren urrundik bereizi. Ardailan egin zituen harainoko berrehun metroak.
|
2005
|
|
– ETAren biolentzia deitoratzen dugu,
|
baina
ezin dugu kondena...
|
|
Tranpa egiten saiatzen da, labur eta xuxen esanda: traszendente itxura eman nahi du,
|
baina
ezin.
|
|
Eliza atarian batutako jendearen artean, Tomas danbolindaria eta Balezteneko Maria eta haren alaba Junkal baino ez zitzaizkion ezagun egiten Damiani. Han edo hemen ikusita aurpegiz ezagutzen zituen gainerako batzuk ere, Arizkun ez baita New York,
|
baina
ezin esan zitekeen lagunak zirenik. Ez eta ezagunak ere.
|
|
Bordara iritsi ahala, Leon pozez oihuka ari zitzaizula ikusten zenuen,
|
baina
ezin zenizkion esaten zituenak entzun. Hainbestekoa zaparrada eta trumoi hotsa.
|
|
Faxistek ez zuten asmatu: bizia kendu zioten,
|
baina
ezin izan zuten akabatu. Gorrotoa bideratzeko modu okerra erabili zuten, guk bizirik utzi behar genuen, Soterok ez zukeen torturatuko txikota lepoan lotu behar zion inor.
|
2006
|
|
Autoak aurrera egin ahala, paisaia berriak ageri dira pantailan. Saiatzen naiz ahalik eta urrunen joaten istripurik gabe,
|
baina
ezin dut bazterra edo aurretik datorren autoren bat jotzea saihestu. Makina itzaltzen zait ondorioz.
|
|
Euriaren zarata dinat gogoan, euriaren zirri zarra bizia mundua guregandik urruntzen, euriaren zirri zarra kutuna gu mundutik bakartzen eta gu elkarrengana batzen, etxola ttiki plastikoz, latorriz, lastoz eta egur puskaz eginaren babes prekario
|
baina
ezin samurragoan.
|
|
Gogoan dut txikitan, bizitzari aurre egitea hain zaila iruditzen zitzaidanean, munduari eta bere osagai guztiei nien beldur neurrigabe hura guztiz sendaezintzat nuenean, inoiz besteak bezalakoa izan eta gutxiago ez sentitzera iritsi ahal izango nintzenik sinestea guztiz ezinezkoa zitzaidanean, inoiz niregandik espero zenaren laurdenik emateko gauza ere ez nintzela izango pentsatzen nuenean, gogoan dut orduan, txikitan, harritu egiten ninduela nire ahalke abisal, patologiko eta gogo elbarritzaile hari buruzko erreferentziarik batere ez aurkitzea inon, ez telebistan, ez egunkarietan, ez irratian, ez liburuetan, ezta alboko inoren jardunean ere. Horretaz mintzatuko zen zerbait edo norbaiten premia nuen
|
baina
ezin antzekorik inon sumatu.
|
|
– Barkatuko didazu,
|
baina
ezin dut zer gertatzen zen asmatu.
|
|
Salatari baten mihi luzearen erruz. Urteak, bai,
|
baina
ezin burutik kendu. Harrezkero txibatoen irudia estolderietako sagutzarrekin alderatzen du.
|
|
Sea Eagle izeneko merkatalontziak eguerdi aldean atrakatu du Santurtziko portuan, arazorik gabe, antza,
|
baina
ezin izan du tripulazioa lehorreratzeko baimena lortu. Lehorreratzeko atzerapena portuko Poliziak agindu du, ontziak zekarren zama ateratzeko beharrezko ei diren bestelako baimen batzuen aitzakiaz.
|
|
Bere Hear me, my chiefs –Adi niri, ene buruzagiok! – liburuan L.V. McWhorter idazleak dioenez, Ni Mi Pui haiei ulergaitz zitzaien jainko berri haren mezua. Ahalegindu omen ziren ulertzen,
|
baina
ezin. Ni Mi Pui indioen erlijio zaharra itxuraz sinpleagoa baina bere sakonean askeagoa zen, asegarriagoa.
|
|
amari kendu nahi dio
|
baina
ezin du
|
|
|
baina
ezin izan nuen lo hartu
|
|
Bakarra daukat libre,
|
baina
ezin dizut eman esan dio tristerik garbitzailearen senarrak.
|
2007
|
|
berari begiratzeko burua jiratu gabe igarotzea zen bat, eta haren begiradari lau segundo baino gehiago eustea bigarrena. Nik ezin nituen ez bat eta ez bestea, ez nintzen gauza izaten haren argitan erre gabe igarotzeko, irribarrea eskaintzen zidan berari begira harrapatzen ninduen bakoitzean, eta neuk ere irriño batez erantzuten nion,
|
baina
ezin inola ere haren begiei neureei begira eutsi, erre eta kiskali egiten baitzuten ederraren ederrez.
|
|
Horixe zen prezioa. Ez dakit ulertzen didazun, mon ami,
|
baina
ezin dut beste era batean esaten asmatu. Harekin joateko ametsak sukartzen zintuenean, kikildu egiten zinen, ezertan hasi baino lehenago etsi, jakinaren gainean emazte hark mila zatitan puska zintzakeela, harri txintxarrak Bohemiako kristalik finena moduan.
|
|
Badakit gazta aukeran jarri ondoren, karranpa eragiten diotela jakia hartzera hurbiltzen den bakoitzean. Gazta nahi,
|
baina
ezin ordainetan elektrokuziorik jaso gabetan. Zer da handiagoa, gaztarekiko gosea ala karranparen beldurra?
|
|
Loak menderatu zuen Ainhoa. Akiturik zegoen Migel ere,
|
baina
ezin begirik bildu, zeren...
|
|
Agi denez, nitrogenoaz baliatzen ziren garatzeko, eta bere zainetako bakterioen bitartez bereganatzen zuen elikatzeko behar bezainbat. Askatu beharreko arazo korapilatsuren baten adibide paratzen ote zuen egin zitzaion Migeli,
|
baina
ezin izan zuen asmatu zer izaten ahal zen, zeren...
|
|
Trekking bota berriei beha gelditu da, puntan bildu duten hautsa astindu du hatz potoloaz, horregatik deituko zaie maquis gerra zibileko gudariei, uhartea estaltzen duen sasiaren izena da, macchia korsikarrez, neskak interesa adierazi nahi duen betartez jarraitu du mutilaren disertazioa. Napoleonek esaten zuen macchia usainagatik zela bere jaioterria ezagutzeko gai, su eten bat emango dio, benetan aldatu den erakusteko aukera,
|
baina
ezin izan zuen froga egin, Santa Elenako desterruan hil baitzen. Zerbait interesgarria esaten ari zenean jartzen duen ahotsaz mintzatu da.
|
|
|
baina
ezin dugu ase bizitzeko denbora batekin
|
|
|
baina
ezin dugu haurtzaroa atzendu
|
2008
|
|
|
baina
ezin
|
2009
|
|
– Lagunduko nizuke gustura, Sotero,
|
baina
ezin dut. Hau zuretzako lana da.
|
|
poesia ari du hemen
|
baina
ezin diogu esan
|
2010
|
|
– Hau gerorako neukan,
|
baina
ezin diot eutsi erre gabe!
|
|
ez batera ez bestera. Akaso besteak bezalakoa nauk,
|
baina
ezin onartu. Handikeria duk hori, zera.
|
|
Musikariek eskubidea zaukatek nahi duten musika egiteko, dela rocka dela bakailaoa; baina guk ez zaukaagu eskubiderik zarata hori kaka dela esateko? Pairatu bai,
|
baina
ezin diagu kexatzeko oihurik egin, agian bihar geuk egiten duguna kritikatuko dutelako: ederra panorama.
|
|
Oliveirari, ordea, nolabaiteko konfiantza sortzen zion. Sentimendu lizuna, lohia,
|
baina
ezin zuen saihestu. " Alprojak ezin du alprojaz jantzi" pentsatzen zuen," alprojaz janzten den alprojak ezin du alproja izan".
|
|
Esnatzean hotza usain zitekeen. Burusietan kiribildu zen,
|
baina
ezin hura gorputzetik aldendu. Dutxa bero bat hartzea erabaki zuen, burusietatik etxeko izotzera amiltzea zaila izango zen arren.
|
|
hormak, mahaia, aulkiak... dena beste norbaitena balitz bezala. Sentimendu higuingarria zen,
|
baina
ezin zion itzuri.
|
2011
|
|
Eta gogoeta haiekin batera, nor gurago zuen hiltzaile gisa. Nazka ematen zion halakoak bururatzeak,
|
baina
ezin saihestu.
|
|
Pare bat bihotzeko eta beste hainbat ebakuntza izan eta gero eraman zuen alabak. Entzuna dut ez dela etxetik irteten,
|
baina
ezin dizut ziurtatu.
|
|
– Ondo daude aipuak. Beharbada nik beste batzuk aukeratuko nituzke,
|
baina
ezin esan ez ditudala gustuko –eta sofan jesarri nintzen.
|
|
Zer nahi duzu esatea... Egia da ez zaitudala ezagutzen,
|
baina
ezin esan ezezaguna zatzaizkidala; azken batean auzo berekoak ginen, hazten ikusi izan zaitut, norbere auzoko umeak ikusten diren gisan, nire moduko batek ikusten dituen gisan. Ardo botila honekin zatozela ikusteak ere lagundu du zutaz daukadan iritzia osatzen.
|
|
Arrazoia zeukala komentatu zuten ostera Arrieta txalotu zuten askok. Begi bistakoa zen Luisek karisma zeukala,
|
baina
ezin izan zituen menderatu, sindikatuek indarra ageri zuten ordurako, handik harat langileen batasuna paktatua izanen zen, izatez gerotan. Bulego berean idatziak ziruditen komunikatuak irakurri zituzten jendea epeltzeko, lortu zuten egun osoko greba ez ateratzea, indarrak gorde behar zirela esan zuen Gorkak berak ere, txaloak jaso zituen, harrigarria zen hilabeteren buruan halako erraztasuna jendaurrean, harritu ninduen.
|
|
Gaur sukarrarekin esnatu da. Ez du uste oso altua denik,
|
baina
ezin izan du zenbakitara ekarri. Ezta ohiko ariketa fisikoen saioa amaitu ere.
|
|
Ez zeukala goserik,
|
baina
ezin izan zion meloi puska ederrari uko egin.
|
|
Bi horien artean, nahi adina konbinazio posible. Fede zein Luzio, Bembo familiaren jarraitzaile sutsuak ziren,
|
baina
ezin argitaletxeko liburuei letra tipo hura jartzen ausartu, gainerako guztiengandik gehiegi urruntzeak irakurlearengan mesfidantza sortuko zuelakoan. Bai, mainstreamaren menpe zeuden, horretan ere.
|
|
Emakumezkoaren lurrin gozoa sentitu du Lazkanok, haren xuxurla ilarakideei barkamena eskatuz. Esku programatik begirada altxatu gabe, begi ertzarekin zelatatu du hasieran emakumezkoaren magala,
|
baina
ezin bere intuizioa baieztatu, ez ditu haren esku zuriak besterik ikusi ahal izan estreinakoan.
|
2012
|
|
– Zure beste lankide batek esan dit berari ondo iruditzen zaiola soldatak hobetzearen alde presioa egitea,
|
baina
ezin dela ahaztu benetako arerioak ez direla zuzendaritzakoak, lehiakideak baizik, saltzen ez duten enpresetan lanik ez dagoelako. Are gehiago orain, Anaitasuna S.A. enpresa talde handi batean sartu denetik, taldeekin ere lehiatu behar delako:
|
|
parte hartze txikia eta baiezkoa nagusi. Norak ez dauka horri buruz eztabaidan aritzeko gogorik,
|
baina
ezin izan du eragotzi taberna hartan mahaiaren bueltan nork bere rola betetzea: Josuk porrota nabarmendu du eta Norak, berriz, abstentzio aktiboa.
|
|
Lau urte bai niri Pavelek aipatu zidala... Denetarik egin omen zitean,
|
baina
ezin. Hileko irregularrak zitian nonbait Nadinak.
|
|
Fox terrier bat caniche baten uzkia usaintzen ari da. Arnasa sakon hartzen saiatu da,
|
baina
ezin du. Airea lodiegia da.
|
|
Kiroldegiko atea ireki nuen, sakelakoa itzaltzearekin batera. Telefono zenbakia ezkutuan zuten deiak ez hartzeko erabaki zuhurra berreskuratzeko gogoz nengoen,
|
baina
ezin, Saioak ere zenbaki pribatua zeukan-eta. Nola gorrotatzen nuen telefonoa hartu eta Kolonbiako edo Venezuelako edo Ekuadorreko gizajo horietako bat tokatzea, ahots kantari xelebre bat entzutea, nire Saioaren ahotsa espero nuenean...
|
|
Edo okerrago, betirako desitxuratzeko arriskuarekin. Izenak, lekuak, gertaerak, ederretsi, biribildu, zentzuz jantzi ahal izango nituen nire buruan,
|
baina
ezin izango nion inoiz inori inolaz bizitakoaren berri eman ahal izango.
|
|
Begiak ireki ditut,
|
baina
ezin dut deskribatu orain ikusten dudana.
|
|
Zoruak ez gogorregia eta ez bigunegia, esterilla bat, tolestutako tapaki bat, hori erabiliko dut, moketa, alfonbra edo antzekoa erabili; tapaki hauek auskalo zenbatek erabiliak, zenbat tu eta malko hobe ez pentsatu, zorua zikina dago, ez pentsatu hormako orban hori zerk egindakoa ote den. Gutxi gorabeherako denbora mugatua dauka asana bakoitzak,
|
baina
ezin bada lortu mantentzea, jarrera edo postura desegin eta erlaxatu, orain arte ikusi gabeko zigarrokin bat izkina hartan, kontu egin tapakia biltzean, barrualdera tolestu zoruarekin kontaktuan egon den aldea bihar ere alde hori bera jartzeko zoru gainean, beste egun bat ziega garbitu gabe, garbitzekoak beranduago ekarri behar omen zizkidan zaindariak, bihar berriro eskatu, Sarako erretorearen k... Jarrera honekin gorputzaren atzealdeko gihar guztien luzatze bizkor eta bizia lortzen da, giharrak bizkortuz, malgutuz eta biziberrituz.
|
2013
|
|
Lorezainari perdigoiek atera zioten begia ehiza kontu batean; nire osabari, petardo batek umetan, lagun baten amarrua tartean. " Begiratu hormako zulo horretan" esan zion," ogerleko bat dago,
|
baina
ezin dut atera... Ea zeuk".
|
|
Txorakeriak uzteko, pasatuko zitzaidala eta haiekin joateko erran zidan serioxeago. Ezetz nik, sentitzen nuela
|
baina
ezin, eta berriz ere lasterka ezpel artera. Hondarreko, laguna aspertu egin zen nirekin.
|
|
Sukaldeko mahaiaren gainean, ardo eta moskatel botilak, eta haietan bustitzeko pastelak. Izeba hasi zen ontziak garbitzen, kafea egin eta emakumeei eramaten,
|
baina
ezin bakarrik eta Tturkoren amak lagundu zion, Xolek, bere betiko umorearekin. Emakume hark gorriak ikusiak zituen bere bizian, baina ez nion behin ere iluntasunik ikusi aurpegian," Zertarako triste egon?
|
|
Suerte handia izan genuen, ordea. Segitzeko eta bakea emateko,
|
baina
ezin zela manera hartan ibili eta hurrengoan ez zigutela barkatuko. Ederretik libratu ginen!
|
|
Alkasorotik Iruñera astelehen goiz batean, Bidasotarra zaharrean, trailerren ke zikina irentsita, Belaten barna! Donezteben Hoja del Lunes erosi nuen, futbol partiden kronika guziak ikusteko,
|
baina
ezin bi lerro segidan leitu. A ze beldurra!, goitika ez ote nintzen hasiko.
|
|
Behobiatik anbulantzia bat etorri zen, soldaduska egiten ari ziren bi mutiko gaxterekin, eta hantxe eraman zuten arrantzazaina Donostiako ospitalera. Gure etxe paretik pasatu zen,
|
baina
ezin izan nuen gorputza ikusi.
|
|
Ez zen inoiz gure etxean halako amuarrain goxorik jan. Joxanek ere gurekin etorri nahi zuen,
|
baina
ezin hirurak motoan! Gainera, ni ere pixka bat harrotu nintzen, ez nuen nire pribilegio hura galdu nahi, eta aitzakiak paratzen nituen anaia aparte uzteko.
|
|
Ez du beldurrik izateko motibo handirik,
|
baina
ezin ditu nerbioak arras uxatu bere baitatik. Berako herria nahitaez gurutzatu behar du, bururen buru, eta gero geltokiko zubia ere bai, Alkasoroko bide segurua hartzeko.
|
|
Zerbait kontestatu nahi du,
|
baina
ezin. Tximista batek jo du kopetan eta hutsaldi beltz bat zabaldu zaio buru barrenean.
|
|
Auto bateko gidariak klaxona jo zidan, etorbidea ez zegokidan lekutik zeharkatzen hasteagatik. Barkamena eskatu nion euskaraz eta ondoren gaztelaniaz,
|
baina
ezin izan nuen poza disimulatu. Zetazko soineko bati begira egon nintzen erakusleiho batean.
|
|
zenbaki bat markatu orduko ahazten zitzaidaan zein botoi sakatu nuen, eta esku maingua jarri behar izan nian sakatutako zenbaki bakoitzaren gainean hurrengoa markatu aurretik. Azkenean lortu nian, bai, zenbaki osoa markatzea,
|
baina
ezin izan nian soinu ulergarririk artikulatu. Bidean ertzain patruila bat topatu nuela pentsatu zian Fedek, eta telefonoa izterren artean ezkutatu nuela, askotan egiten bainuen.
|
|
ez ote zen moja sartu behar, ezkongairik onartu ez. Maitasun klandestinoa, inortxok ere ez daki, oso gogorra da hori berarentzat, luke norbaiti kontatu, besterik ez bada emakume galtzaileetariko bati;
|
baina
ezin du konektatu, ihes egiten diote. 12 urte luze igaro dira, ez du etsi, zalantzak:
|
|
Itaun xume hark bihotza poztu zion,
|
baina
ezin izan zion negarrari eutsi gurpilak traka traka aldendu zirenean.
|
|
Bigarrenarekin Emaztea zeritzon karpeta ireki zuen: bideo bat, klik, emakume lodikote bat, gona altxatu du, ez du ezer azpian, zumitzezko eserleku baten jarri da, hankak aulkiaren besoen gainetan kokatu ditu, eta eskuin eskuarekin harpa jotzen hasi da, berehala entzuten dira hasperenak; Sindaren begiak irudi mugikorrera itsatsi dira, emakumea ezagutu nahi du,
|
baina
ezin. Beste karpeta bat:
|
2014
|
|
Xabik badaki jende zoriontsua dagoela hor zehar, inoiz irribarrea galtzen ez duena; han eta hemen ikusi izan ditu. Beharbada horietakoa da Bixente ere, bere ile luze puntan horitu kasik zuriekin,
|
baina
ezin jakin, berriz erratza hartua baita, maldizioka, putain gora eta putain behera. Baina bere atzamar beltzaranetan igar daiteke etxe onekoa dela, Xabik izan nahi lukeen bezalakoa.
|
|
Etxe arrunta zirudien, txukuna eta argitsua. Egongelako leihoaren aldamenean loreontzi bat zegoen, Xabik zein motatakoa zen ez zekien
|
baina
ezin kaskarinagoa iruditu zitzaion landare batekin. Irrati kasete zaharra piztuta zegoen, bertsotan:
|
|
Batzuetan gauaren erdian figura bat ikusten zuen eta maindirepean sartu behar izaten zuen, eta han ere izututa egoten zen, harik eta inork ezer egiten ez ziola egiaztatzen zuen arte. Orduan zerbait lasaitzen zen,
|
baina
ezin esan beldurrik pasatzen ez zuenik. Gauetan, komunera joateko ere, beti izaten zen agerpenen beldur.
|
|
Ezpainak itxi ditu, Xabiri tristea iruditu zaion keinu batez. Badaki harekin joango balitz desberdina izango litzatekeela,
|
baina
ezin du esan. Nola esan luke?
|
|
Xabik ez zeukan beldurrik,
|
baina
ezin esan lasai zegoenik. Eta terrorezko gauean ikusitako bururik gabeko gizona agertuko balitz?
|
|
– Ez diat hitz erdirik sinesten. Nahi nikek,
|
baina
ezin diat.
|
|
|
baina
ezin duzu ihes egin
|
|
Baioneta falta du, auskalo non zirtzikatua izanen duen. Zorabiaturik oraino, belarriak astindu ditu ziztu zorrotz hori barnetik aterako ote duen,
|
baina
ezin; belarriak lehertu behar zaizkiola iduri zaio. Salaberri hor da, bospasei metrotan, zango bat falta eta bertzea tar tar tar higitzen zaiola, borondatetik aske.
|
|
Sukaldari gaizoek hiruzpalau kilometroz eraman tupina horien xerka joan behar dutelako soldaduek gibelerat, platerak edo godaletak eskuetan, eta berriz itzuli su hegirat. 49.ak baditu sei kozina eder eta garbi, beti sekulako usain ona barreiatzen dutenak,
|
baina
ezin asmatu jakien bero atxikitzen. Kozinari guziak euskaldunak dira, bizpahiru izan ezik.
|
|
" Patuak zuen". Pentsatu bai,
|
baina
ezin kontsolamendurik kausitu. Etien Bonnat Baionan eta Manex Donetx eta Battitta Garat bidean despediturik, azkenean Arnegirat heldu da Filipe Luro, tabakoa pipatuz eta kea pafatuz ausarki, harrabotsik gabeko tren geldo bat iduri duela bidean goiti.
|
|
Badira zortzi hilabete Helene Bordagarai eta Luhusoko bertze hiruzpalau emazte arrats guziez elkartzen hasi zirela, orai baten etxean, gero bertzearenean, solas zenbaiten egitera, kafe eta bizkotxen hartzera, eta frontean dituzten senarrentzat trikoten eta galtzerdien jostera. Batailoi bat osoa jaunzteko adina trikotatu dute honezkero,
|
baina
ezin utzizkoa zaie arrats guzietako zita hori, ez kafe bizkotxengatik, ez trikotatzeagatik ere, ez bada solasarengatik. Horregatik, estonatuak dira guziak, ikusiz eta Helene Bordagarai ez dela heldu tenorean gaur arratsean.
|
|
Ezin jakina dela ihardetsi diote; bien artean zazpi bai bederen, gehiago ote diren ezin segurtatu. Ave Maria dozena batzuk manaturik," Ego te absolvo a peccatis tuis" eta" Ontsa egin duzue" erranik eskua buruan ezartzen diela Etieni lehenik eta Lurori ondoren, badoa Etxeber erretorea bertze arima urratu batzuenganat,
|
baina
ezin aitzinatua da: Manex Donetx azaldu da xoko batetarik, eta arrastatu du erretorea besotik helduz:
|
|
Hori da umeen burua, horiek dira umeen burmuinaren koordenatuak, ezin direla hil, eskaileretako zuloak euren gorputzak baino handiagoak izan arren, lau metro baino gehiago egon arren eskaileretatik beheko solairura. Korrika igotzen ziren batzuetan, borrokan, zauriak egiten zituzten, odola uzten zuten etxearen egurrean,
|
baina
ezin ziren hil.
|
|
Segundo gutxitan konturatu ginen, ordea, militarrak zirela. Oihuak hasi ziren, korrika egin nahi zuen jendeak,
|
baina
ezin zuen korrika egin. Berehala ginen guztiak guztien kontra, oso espazio txikian, arnasa ere ezin normal hartu.
|
|
Kontatu zuen Jean Baptiste Munyankorek elorri batean egin zuela semeak halako batean estropezu, korrika ari zirela, paduretatik irteteko, aita apur bat aurrerago, semea atzetik. Esan zuen zerbait oihukatu zuela umeak lurrera jausi zen momentuan,
|
baina
ezin izan zuela berak atzera begiratu, semearen oihuari begiratu. Lehen kolpeak ere entzun zituen Jean Baptistek atzean, baina korrika jarraitu zuen, esan zuen ezin izan zuela ezer egin, urrun zegoela ordurako, urrun egon behar zuela.
|
|
Hiru urte zituenean sumatu zuen Irene Arriasek pieza batzuk falta zituela familian, amama bi zeudela baina aitite bakarra, aitari galdetu zion. Aitak erantzun beteago bat eman nahi zion,
|
baina
ezin izan zuen, ezin izan zuen arinago pentsatu. Kristaua zen, elizan jarraitzen zuen, nola ez zuen jarraituko, ia mundu guztiak jarraitzen zuen, baina Joan XXIII.a, Paulo VI.a, Vatikanoko gauzak...
|
|
Gehiago larritu zen Irene Arrias lagunen ardura ikusita,
|
baina
ezin zien kontatu, ez orain, geroago beharbada, pasatu eta gero. Orain esaldi laburrak baino ez, arnasa hartzea ere zaila, ez zitzaiolako takikardia pasatzen, itolarria ere ez, ehunka taupada minutuan.
|
|
Hasierako zatia ez zen horren txarra ere, bideak esan nahi dut, elizakoak eta eliza ingurukoak, baina ez nuen ondo egin. Orga zuzen eraman nahi nuen,
|
baina
ezin zen, ezinezkoa, labaindu egiten zelako armairua. Apur bat okertu behar nuen, alde batera edo bestera, orgaren angelu batek eusteko armairuari.
|
|
Berorrek esaten du han dagoela armairua oraindik, ez duela kamioiak hartu. Haiek esaten zuten errepidetik oso urrun utzi nuela,
|
baina
ezin da izan, Jauna. Errepidetik hurbil nengoen, hurbil egon behar nuen, sinistu Berorrek behintzat.
|
|
Koilarak, labanak, armak. Dutxa moduko bat egin nahi izan du inoiz,
|
baina
ezin izan du. Ez da dutxatzen beraz, eta ontzi askotan eta desberdinetan biltzen du euria.
|
|
Bertsio batzuetan, ordea, ez du esaten ezin duenik hil, ez duenik bere burua gai ikusten. Ados dago amarekin, hil egingo du, nola ez du hilko,
|
baina
ezin du bakarrik egin, baina bakarrik ezin, baina bakarrik ezin, ai, neure ama ona.
|
|
Hiltzen zituzten umeen berriak irakurtzen jarraitu zuen Irenek egunkarietan, irratietan, telebistan, ahotsa neutroa. Albisteetan agertzen ziren hildako umeak, gorpuak, euren izenak ere bai, gogoratu nahi izaten zituen gero Irenek, urtebeteren buruan, hiru urteren buruan,
|
baina
ezin izaten zuen, laurdena ere ez zuen gogoratzen, zaila zen, oso zaila. Bere umeari begiratzen zion orduan, sofan uzten zuen, berriro hartu, etxeko alfonbrari begiratzen zion, alfonbrako irudi absurdoei, iazko ume hilak, iruditzen zitzaion oso lurrun gutxi eragiten zutela, arrea lurruna, hori Ireneren inpresioa ia egunero.
|
|
Innocent Rwililizak ere kontatzen du ume erreena,
|
baina
ezin da jakin sutan ikusi zituen ala ez, litekeena da ezetz. Emakumeak, umeak eta gizonik ahulenak baino ez zirelako elizara gordetzera joan masakreak hasi zirenean; Innocent basoan ezkutatu zen, eukalipto artean.
|
|
Apur bat aurrera egin eta Juan Bautista Zabala kalera zihoan tunelean sartu zen badaezpada. Sumatu zuen gizonak ez zirela tunelean bere atzetik sartu,
|
baina
ezin zuen ziur esan. Argi geratu zitzaion, guztiarekin ere, ezin zela amaren etxera joan.
|
|
Eguna ote zen ikusiko zuen, gaua, ez zekien... Errezelak apurka erretiratu zituen,
|
baina
ezin izan zuen kanpokoa ikusi: pertsianak jaitsi zituzten, metal itxurakoak, beheraino, zulorik txikiena ere ez.
|
|
Gero eta zailagoa Irenek arnasa hartzea, ematen zuen zimur guztietara itsatsi zitzaiola plastikoa. Ahalegina egin zuen kentzeko,
|
baina
ezin izan zuen milimetro bat ere bereizi, itsatsita zuen, ito sentsazioa. Gorputza ere ezin zuen mugitu, konturatu zen zerbaitek heltzen ziola gerritik.
|
|
Irenek ezin zien belaunetatik gora begiratu, bueltaka hasten zitzaion burua altxatzen zuenetan. Gizonen arnasaldi kolpeak entzuten zituen, itxaroten nekatuta zeudela iruditu zitzaion,
|
baina
ezin zuen beste ezer egin, sorbaldak min ematen zion zapatetatik tiratzen zuenean.
|