Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 107

2001
‎" Esapide hori bere neurrian ulertu behar da. Alde batetik bai, baina beste aldetik, absurdua litzateke haren kopia itsu bat egitea, gaurko irakurlea jokoz kanpo geldituko litzatekeelako. Axular oinarri harturik erabili dudala esan nahi nuen, baina irakurlea XX. eta XXI. mendekoa litzakeela kontuan edukirik.
‎Hortik guraso guztiengan arruntak diren kezkak jaso dituzte, hala nola, irakaskuntzaren kalitatearekin zerikusia dutenak, baina beste alde batetik, ikastolei zuzenean eragiten dieten kezkak ere azaleratu dira, hots, lehenago aipatutako irudi okerrarekin zerikusia dutenak, hizkuntza eta politika nahastearen irudiarenak, alegia. Beste alde batetik, Seaskako arduradunak beste puntu batetaz konturatu dira, hau da, erabiltzen duten murgiltze eredua (haurra euskaraz ikasten hasi eta pixkanaka frantsesa sartu, beti ere komunikazio hizkuntza euskara delarik) ez dela behar beste ezaguna gurasoen artean, eta, ondorioz, hauetako askok ikastoletan ez dela frantsesik ikasten ustera iritsi dira, nahiz eta datuek ustea gezurtatu.
‎Lotura honek alde batetik, aztertu izan dugun sinboloa itxi egiten du: ispilua mundu harrigarrientzako sarbidea da, edo ispilu besterik ez, baina beste aldetik beste sinbolo nagusi biren aurrean jartzen gaitu. Bidaiaren metaforaren aurrean, ispiluan sartzen denak bidaia egiten baitu, eta denok dakigu Izuen gordelekuetan barrena liburuaren gai nagusia bidaia dela, edo, gehiago, liburua bera dela bidaia.
‎Euskaldun irauteko, alde batetik ez ditugu galdu behar erroak eta geure tradizioarekiko fideltasuna, baina beste aldetik unibertsalitatera irekirik egon behar dugu, bestetradizioetara eta beste sentsibilitateetara. (...) Gure euskal tradizioaz gainera, tradiziounibertsalaren oinordeko gara (NENH, 145 or.).
2002
‎Euskaldunok beti gutxiengo bat izan gara Erriberan, hori esan beharrik ere ez dago, baina gainera gauzak asko politizatu dira azken urteotan eta nahasketa ekarri du horrek. Alde batetik ezagutzen naute pertsona bezala, ezagutzen gaituzte, eta naturaltasunez onartzen gaituzte; baina beste aldetik telebista eta komunikabideen eragina hor dago, eta gurekiko jendea nahastuta dagoela esango nuke: ez dakite gure" rolloa" nondik dabilen," los vascos" hauek zer nahi duten, iritzi faltsuak zabaltzen dira...
‎Baina ikurriña hura ez zen oso osoa. Alde batetik hiru koloreak josiak zituen, baina beste aldetik gorria bakarrik zen. Ikurriña atera nuen, eta sekulako liskarra sortu zen.
‎Zer gertatu zen? Bada, Unamuno azkenean Euskal Herria gaitzestera heldu zela, baina beste alde batetik, Espainiak bera gaitzetsi zuela eta erbestera bota. Polita iruditu zitzaidan Unamunorena eta Bergaminena kontrajartzea.
‎Ikusten ari nintzenak eragin bikoitz eta kontrajarria sortzen zuen nigan. Alde batetik, hasieratik sentitzen nuen beldurra areagotu baino ez zuen egiten, baina beste aldetik, nik ere adrenalinaren dangada hura sentitu nahi nuen lokietan, urdailean hutsunea nabaritu nire oinen azpian zorua zabaltzen zela eta, han behean, milaka metrora, Nevadako basamortuak itxaroten ninduela ikustean. Ikaraturik nengoen, eta aldi berean salto egiteko irrikatan.
2003
‎Ez dakit. Niri gaurko egoera alde batetik tristea iruditzen zait, baina beste aldetik oso osasuntsua, oso sanoa pertsonarentzat. Badakigu non gauden eta zein den pertsonaren neurria.
‎Joera horri ekimen pribatuaren jokabide kontraesankorragehitu behar zaio. Alde batetik, ekoizle txiki eta kontsumitzaileen arteko bitartekarieta merkatarien presentzia nabarmen areagotu da, mozkin garrantzitsuak eskuratuz; baina beste alde batetik, nekazaritza produkzioan bertan egindako kapital inbertsioak nabarmen egin du behera, produktibitate igoera nabarmenak ekidinez.Horrela, (FAO, PMA, 2002) ren arabera gosea eta azpielikadura hedatuagodauden herrialdeetan sektore publikoak nekazaritzan egin duen gastua, ekimenpribatuak egindako kapital inbertsioak, eta garapenarako laguntza ofizialarenfluxuetatik nekazaritzara bi... Horren ondorioz, herrialde horien arteko produktibitate mailenarteko tartea nabarmen hazi da (20 aldizko tartea dago 1 eta 5 kategorien artekonekazari bakoitzaren nekazaritzaren balio erantsian).
2004
‎Gertatutakoaren irakurketa gazi gozoa suertatzen da: alde batetik gure nahiak lortu egin ditugu borroka baten bitartez, baina beste alde batetik Laura ta Arantza ez dituzte modulo ordinariora eraman Soton, baizik eta beren destinoko kartzeletara diligentziak azkartuz. Hori bai, bertako eskubide guztiak mantenduz, dagozkien regimenean ta ez isolamenduko egoera batean.
‎Nigandik Paraje daukadan lagun batek esan eustan, orain arte Ukberrin idatzi dodazan artikulu guztiak inori kritika egitekoak izan dirala. Alde batetik arrazoirik ez dau falta, baina beste aldetik gure herrian dagoana ikusita honelako eritzi artikuluak gauzak eta sentimenduak azaltzeko modu ona dala uste dot, eta hauxe da nik daukadan territorio libreetako bat. Oraingoan, ostera, ez natortzue kritika bat egiten, gugandik paraje dagoan herriko talde bateri eskerrak emoten baino:
‎Iparraldean, urratsez urrats goaz euskararen alorrean, urteetan daramazkigun gorabeherekin. Alde batetik, berri bozgarria, ofizialki botere publikoek euskararen aldeko politika eramanen duen egitura ofiziala sortu baitute uda amaieran (‘Office Public Euskara’ deitua), baina beste aldetik arazo larriak agertu dira ikasturte sartze honetan, hiru erakaskuntza sareetan —ikastolak, eskola pribatu eta publiko elebidunak— oroz gainetik erakasle postuak murriztu baitituzte.
2005
‎Hala eta guztiz ere, zentroko material didaktiko hori behar bezala antolatzeko, ezinbestekoa da material guztiaren inbentarioa egitea, alde batetik zenbatmaterial dagoen jakiteko, baina beste aldetik, material hori ikastetxeko zein tokitandagoen ere jakiteko.
‎lortura pixka bat eten egin baita, baina beste aldetik lasaitu handia hartu nuen. Ondo baino hobeto dakit, nire bizitzan hartu dudan erabaki zuzenetarikoa izan dela.
‎Baina, egia esan, zer pentsatu ez dakit. Alde batera poztu egiten naiz, baina beste aldera neke izugarri batek harrapatzen nau edozergatik. Baita gogoeta hauetan ibiltzeak berak ere.
2006
‎Azkenik, neba arreben arteko harremanek ere aldaketak jasan ditzaketegaitasun handiak dituen haurrarekiko. Neba arrebek jarrera anbibalenteak azalduditzakete, hau da, alde batetik poztu egiten dira baina beste alde batetik jeloskorazal daitezke, neba arreben arteko konparaketak gerta daitezkeelako eta haurridetxikiagoaren edo zerbait zaharragoaren jakintzaren aurrean umiliazioa ager daitekeelako. Beste alde batetik, haur supergaituak ere jarrera ezegokiak adieraz ditzakebere neba arreben aurrean, adibidez, bere neba arreben gelditasun intelektualagatikedo beren eskolako errendimenduagatik burla egiten (Jimenez, 1993).
2007
‎Hitzordu honetaz gain, energia nuklearrari dagokionez garrantzitsua da Europako Batzordeak zabaldu zuen" Europarentzako energia politika" izeneko agiri estrategikoa. Bertan, alde batetik energia berriztagarriak sustatzen dira, baina beste aldetik energia nuklearraren garapenaren aldeko keinua egiten da. Hain zuzen ere, keinu horrek poza sortu du nuklearren aldeko eta presio taldeen artean eta beste behin ere energia nuklearraren inguruko eztabaida piztu da europar nahiz euskal gizartean.
‎Gutxienez gastuak estaltzea espero nuen, ez da hala izango ordea, Uno por ciento, esquizofreniarekin behintzat ez. Gogorra da eta gogoa kentzen du, baina beste alde batetik oso harro sentitzen naiz horiek ekoitzi izanaz.
‎Barnetegiak alde batetik eskola denboraren trinkotzea bilatzen zuen, epe labur baten ikas prozesuan sakon murgiltzea, baina beste alde batetik, erabileran ere murgiltzea bilatzen zuen, bi arlotatik: eskola denboratik hara euskara erabili behar den gunea barnetegian bertan eratuta, eta bestetik, ikastaldea euskararen berezko inguru baten kokatuta.
‎• Barnetegien loraldia ere sasoi honetakoa da. Barnetegiak alde batetik eskola denboraren trinkotzea bilatzen zuen, epe labur baten ikas prozesuan sakon murgiltzea, baina beste alde batetik, erabileran ere murgiltzea bilatzen zuen, bi arlotatik: eskola denboratik hara euskara erabili behar den gunea barnetegian bertan eratuta, eta bestetik, ikastaldea euskararen berezko inguru baten kokatuta.
‎Behin sarrera hestu hau eginda eta datu anabasa honi nolabaiteko forma bat emateko ahaleginetan datu oso kezkagarria sumatu dut. Kezkagarria idatzi dut baina beste alde batetik adierazgarri eta osasungarri esan nezakeen, baina kezkagarria iduritzen zait lehenik. Lehenego aldiz euskara gaztelera frantsesera ez diren hizkuntzen neurketak datu garrantzizkoa ekarri du.
2008
‎Baina hitz eta zenbaki horiek islatzen duten dramatismoa gorabehera, sefardien komunitatearen etorkizunak ez du Guleryuz kezkatzen: " Bai, egia da XX. mendean komunitatea murriztu egin dela, baina beste alde batetik, kalitatea hobea da. Gure herrialdean geratu diren gehienak gizalegezkoak dira, ongi heziak, profesional gaituak, eta lanpostu garrantzitsuetan egiten duten lan.
‎Autore entziklopedia bat osatu nahi denez, irakurleen parte hartzea aldaketei buruzko iruzkin edo iradokizunak egitera mugatuko da, eta horiek adituak onartu ditu. Hori arintasuna ken diezaiekezu eduki berrienei, baina beste alde batetik, manipulazio interesatuak ekidin ditzake, eta irekia, batzuetan Wikipedia kutsatu dutelako ordu batzuk. Bestetik alde batetik, Wikipedia asmorik gabeko fundazioa da bere orrietan publizitaterik sartzen ez duen irabaziak, eta non kolaboratzaile bakoitzaren lana altruista baita, Google enpresa; beraz, autoreek txertatu ahal izango dute publizitatea (AdSense) Knolen.
‎Esan nizuen taldekideen alde lan egiten zutenentzat jaieguna zela erlojupekoa, baina beste aldea ere aipatu nahiko nizueke, taldeburuena. Guri lan egitea tokatu zaigu, eta ilusio handiarekin ekin diogu egunari, horrelako egunetan denbora asko irabaz edo gal baitaiteke.
‎Potentzia beste baten baitan dagoen edo beste bat den aldetik bere baitan dagoen mugimenduaren edo bilakaeraren printzipioari esaten zaio; adibidez, eraikitzeko artea eraikiaren baitan ematen ez den potentzia bat da; aitzitik, sendatzeko artea sendatuaren baitan eman daiteke, baina ez sendatua den aldetik. Horrela, potentzia, alde batetik, beste baten baitan dagoen edo beste bat den aldetik bere baitan dagoen bilakaeraren edo mugimenduaren printzipioari esaten zaio; baina beste aldetik, beste batek edo norberak —beste bat den aldetik— bilakatua edo mugitua izateko duen gaitasunari[...]. Gainera, potentzia zerbait ongi burutzeko gaitasunari edo ongi burutzeko nahimenaren araberako gaitasunari esaten zaie.
2009
‎Euskara ez da beharrezkoa bizitzeko, hirugarren edo laugarren mailako kontu bat da gehienen bizitzan. Alde batetik arranguraz, iragan minaz begiratzen zaio euskarari, baina beste alde batetik ukitu poetiko batez, eta horrela poesia horrek aukera ematen du eguneroko bizitza hits eta goibela gozoago bihurtzeko, identitate ikur bat izateko, identitate mosaikoaren zurrunbiloan geure nortasun grina eta gosea pittin bat asetzeko, oraindik zerbait transzendentala geratzen zaigula pentsatuta geure burua engainatzen jarraitzeko.
‎Bideratzaile berezi horiek nortasun bikoitza dute: alde batetik, besteak bezalako barruko bideratzaileak dira, baina beste alde batetik, kanporako bideratzaileak dira. Izen bat baino gehiago ematen zaizkie:
‎Ez genuen pentsatzen horrela galduko genuenik, eta galdu esaten dut, guk galdu baikenuen, besteek irabazi baino. Guk hanka sartzeak egin ditugu, baina beste aldetik, herriari ez genion ondo komunikatu gu egiten ari ginena. Orain ikusten dugu gure helburuak baliagarriak zirela, baina beste batzuek gaizki kudeatzen dituztela.
‎Badirudi bide bat aurkituta, horretatik inolaz ere ez duela hanka atera nahi artistak, onerako edo txarrerako. Identitate handiko lanak dira zuzenean Olazabalekin lotu ahal direnak, baina beste alde batetik, errepikakorrak suerta daitezkeenak ere. Kasuan kasuko eta gaiarekin lotura duen material aproposena bilatzeak beldurra emango balio modura, kolore eta teknika bera errepikatu egiten da pieza guztietan.
‎Halaber, PSE EEren jarrera kritikatu du, eta Julio Astudillo sozialistak zuzendu duen ikerketa batzordearen lana zalantzan jarri du. Ez dugu sinesten iruzur hau inork ezagutzen ez zuenik, ahalbideratu duenik badago, baina beste aldera begiratu duenik ere noski. Guk ez dugu sinesten PSOEk horrelakorik ezagutzen ez zuenik.
‎Lasai bizitzea zer ona litzatekeen pentsatzen dut, baina ez zait interesgarria egiten. Bizitza bakar bat eduki eta lasai bizitzea zer ona izan daitekeen konturatzen naiz, baina beste alde batetik tristea iruditzen zait, ez baitut beste bizitza bat izango berriz bizitzeko.
‎Bestalde, erreforma honek dakarren departamendua desagertzearen perspektiba ikusirik, Batera plataformak departamenduaren inguruan antolaturiko herri galdeketei buruz ere gogoetatuko dute abenduaren 12ko biltzarrean, hala zehaztu dute hautagaitza horretako kide ohiek. Hau da, alde batetik, EHAk kontsultaren ideia sostengatzen du departamenduaren aldarrikapena atxikitzeak; baina beste alde batetik, eztabaida instituzionala gaindituak eta oso fite, zaharkituegiak bezala agertuko diren terminoekin osatzen dela iruditzen zaio ere hautagaitzari.
‎Lakariak goian eskuinean 3 kilo babarrun hartzen zituen. Eta askotan, kaxa berean baina beste aldean, lakari erdia ere neur zitekeen (almutea). Alez, azukrez edo halakoez betetzen zen kutxari arrasera pasatzen zitzaion gero, ahalik eta neurri zehatzenaren bila.
‎Halaber, EBren eta NBEren hitzontzikeriaren egiaz ohartarazten gaitu; izan ere, ez dute Maroko onartu nahi Mendebaldeko Saharako jaun eta jabe, nahiz eta ekonomia arauak eta hitzarmenak onartu dizkioten behin eta berriro. Ezetz diotsut, baina beste alde batera begiratzen dut, bidegabekeriarik egiten baduzu.
2010
‎Holaxe bukatzen da Berdabioko delitu sonatu hark eragindako eskuizkribu zaharra. Ikusi batera gastuen zerrenda hutsa eta hotza dirudi, baina beste alde batera, eta erne begiratu baduzu, ezin uka kantaren sustrai poetiko bila dabilenari argiprintza eta aztarren liluragarri franko eskaintzen ez dionik.
‎Kolaboratzailetzat hartzen direnekiko erreakzioa larria izaten da, sarritan, menperatuen artean. Uste izatekoa da salatarien kontrako biolentzia fisiko gogorra, baina beste alde askotara zabaltzen da menperatzailerekiko loturaren kontrako erantzuna. Kontrol eta presio sozialak ondorio mingarriak izaten ditu batzuetan:
2011
‎Eta eutsi gogor etsaiari!". Trintxerak ikustera joan ginen eta esan zidan alde batetik egingo zidatela eraso, baina beste aldetik saiatuko zirela igotzen. Ezagutzen ninduen, hilabete baino gehiago generaman berarekin.
‎Orain horiek irakurtzen ditudanean neure buruari galdetzen diot, harrituta, ea neuk idatzi ditudan. Idatzi dudan hori ulertzen dudala iruditzen zait, baina beste alde batetik zerbait misteriotsua ere badagoela hor, ezin dudana erabat neureganatu edo kontrolatu. Poesiak misterio punttu bat ez baldin badu, ez baldin badu poetak zantzutu duen zerbaiten usna guztiz heldu gabea, poesia misterio faltan geratzen da, nahiz eta misteriorik gabeko poesia ere izan daitekeen interesgarria beste arrazoi batengatik.
‎Artikutzan. Frontoiaren ezkerreko paretari, baina beste aldetik, itsatsia dagoen eraikin txikia.
2012
‎Trumilka datozkigu berriak eta berri ertzekikoak dira. Ez naiz bakarra izango bere baitan lamia zubiz, nonbaiten hasi bai, baina beste alderaino iristen ez direnak, josia dagoela sentitzen duena.
‎Badaramat urtebete baino gehixeago eta egia esan ez dut gaizki bizi afera hau, honek ematen baitit bizitzaren beste aldeak gozatzeko aukera. Estu estu ibiltzen naiz hilabetea bukatzeko eta hori hala da derrigorrez, gustatu ala ez, baina beste aldetik gauza asko egin dezaket: mendizalea naiz, Hipotekek Kaltetutakoen Plataforman aritzen naiz eta giza harremanak lantzeko aukera ematen dit.
‎Gaur hirian jokatzen da euskararen partida. Batetik, hiriak direlako jende gehienak biltzen dituzten biziguneak, baina beste alde garrantzitsuago batetik, hiri bizimodua delako guztiz nagusi euskal lurralde guztietan. Beraz, hasieran aipatzen nituen bizimoduetan bizi den jendea da jende euskalduna, haietan biziarazten du, edo ez, euskara. habitatari dagokionez, euskarak hor izan du indargune bat. elkartzen, batzen eta auzotasuna lantzen jendeak elkar ezagutu eta lagunarteko sareak atondu ahal direlako, elkarteeta talde itsaso horretan goxoago bizi izan da euskara (nahiz eta askotan, sinbolo hutsa izan). okerrago du pasabideen hirian. han, fragmentazioan, atomizazioan eta kontsumo harreman joankorretan, euskara galdu egiten da.
‎Gaur hirian jokatzen da euskararen partida. Batetik, hiriak direlako jende gehienak biltzen dituzten biziguneak, baina beste alde garrantzitsuago batetik, hiribizimodua delako guztiz nagusi euskal lurralde guztietan.
‎«Lofoden eta Moskoe bitartean» dio, «hogeita hamasei edo berrogei besokoa da uraren sakona; baina beste aldean, Ver (Vurrgh) aldera, asko gutxitzen da sakontasun hori, hainbesteraino non itsasontzi bat ezin baita igaro, ez behintzat harkaitzetan apurtzeko arriskurik gabe, ezta eguraldi ona egiten duenean ere. Itsasgora denean, habailetan egiten du itsaslasterrak Lofoden eta Moskoe arteko bitartea; ur jauzi ozen eta beldurgarrienak nekez berdintzen ditu uraren itsasorako itzuliak; zenbait legoa urrutira ere entzuten da zarata, eta zurrunbiloak edo osinak hain izaten dira zabalak eta sakonak, non itsasontziak, haren erakarmenaren barruan sartzen baldin badira, erremediorik gabe gertatzen baitira irentsiak eta hondoratuak, beheko harkaitzen kontra txiki txiki egiteraino; eta ura baretzen denean, gora igotzen dira ostera ere ontzien puskak.
‎Hala ere, ez genuen zauriturik izan, gizon guztiak ongi babestuak baikenituen. Berriro eraso egiteko prest jarri zen, eta gu haiei aurre egiteko; orduan ere saihetsetik eraso zigun, baina beste aldetik: hirurogei gizon igo zitzaizkigun ontzi gainera, eta berehala hasi ziren zubia eta hango tresnak puskatzen eta aizkorekin txikitzen.
‎ALIZIAk ez daki zer esan eta Manhattana edaten du trago bakarrean. Egoerak beldurtuta dauka, baina beste alde batetik, garbi dago, oso gustura dagoela hainbeste, lore, entzunda.
‎Horrenbestez, Ahots bilduman, haurtzaroa irudi eta estereotipoetan proiektatzen da; ez da inolaz ere islapen objektiboa. Iragan hipererreal batekin aurrez aurre jartzen gaitu autoreak, manipulatua izateko gauza dena alde batetik, baina beste aldetik narrazioaren argigarri izan dadin idatzitakoa.
2013
‎Txapelketa hasi aurretik badakigu zer dagoen jokoan, zer arrisku dituen. Txapelketa eder bat ateraz gero sekulako saria da, jendearen harrera hori, plazetan ez bezalako arrakasta, bai mediatikoa eta bai txalo dosi izugarria... baina beste aldea ere badu, hariaren gainean zoazela eta erortzeko arriskua. Momentuan hor gaude zurrunbiloan eta badirudi hil ala biziko gauza dela eta hori dela munduko gauzarik inportanteena; gero distantziarekin ikusi behar da eta erlatibizatu.
‎Lehen egunean, bai behintzat. Eskatzen hasita, eskatuko luke alde handixeagoa izatea bigarren eta hirugarren sailkatuekiko, baina beste alde batera, ase izateko moduan da Kaiku faboritoa ia lehiaz kanpo utzi duelako. Aldeak eta tarteak.
‎Beraz, oraindik badaukagu tarte handia horrelako ekinaldietara jende gehiago batzeko. Orduan, parte hartzaile kopuruarekin pozik nago, baina beste alde batetik, ikusita Umapen dauden Twitterreko erabiltzaile euskaldunen artetik %5ek bakarrik parte hartu zutela, hor badaukagu lantzeko esparru handi bat. Nire ustez, jende asko ez zegoen jakinaren gainean, eta seguru asko interesatuta egon zitekeen.
‎hemen barruan (eskua sabelera eramanda) tximeletak sentitu ditut? Ez nengoen ziur eta zalantza egin dut, baina beste alde batetik, ia seguru nengoen zure kontua zela?
‎Zenbait bizilagunek eskakizuna aurkeztu omen zuten herriko etxean, oilar hori isilarazi zezaten, eta okerrena, Iturri izeneko alkateak eskakizuna onartu eta oilarra isilarazteko agindua eman omen zuen. Alde batetik arrunt barregarria egin zitzaidan gertakizun hura, baina beste aldetik natura osoa izorratzen ari diren urbanita horien beste balentria bat zela ikusi nuen. Tristea eta penagarria.
‎Horietan, oro har, ez da beharrezkoa pribatutasuna mantentzea, eta kristala ongi dator argi naturalik ez duten edo ez duten egonaldi horiei argia eransteko. Beira laua edo esmerilatua izan daiteke, argia pasatzen utzi, baina beste aldean gertatzen dena ikusi ahal izateko (ez argi eta garbi). Mota horretako ateen alderdirik negatibo nagusia kondentsazioa da, eta kristalak zikintzen dituen modua.
2014
‎Zailtzasunak bilatzen ditugu, baina gogobetetzea inportantea da. Honek asko bete gaitu, baina beste aldeak pisu handia izan du. Ahal dela, nahiago dut arriskuak saihestu.
‎–Ez dun oker egin, Nadia, erantzun zion?, eta Jekaterinburgera iristen garenean Ural mendien oinean izango gaitun, baina beste aldean.
‎Etxez etxe ibili eta Itzubaltzeta/ Romoko elizako sotora joan ondoren, 1968an Gobela kalean txalet bat alokatu zuten eta, gainera, urte horretan legeztatua izatea lortu zuten, Gobela ikastola izenarekin. “Presio handia jasaten genuen, baina beste alde batetik, gurasoen eta herriaren laguntza handia izan genuen. Beste herri batzuetan antzeko egoeran zeuden beste ikastola batzuekiko elkartasuna eta kolaborazio handia zegoen”, gehitu du Andrakak.
‎Eta Gotzon? Bere gelakide batekin; ileak marra erdian orraztuta eraman ohi zituen mutil mehar isil bat, orain Gotzoni baloia pasatzearren hura ostikatu baina beste aldera bota zuena, itsasorantz, bere oin meharrak uretan sartu zituena han kristal hautsiak baleude bezala, eskuekin zerbait zintzilik eramaten duenaren keinua eginez.
‎Zine gelan betiko gizona, zutik baina beste aldera begira, jakaren atzeko partea baino ezin zion Irenek ikusi. Aurrera jarraitu zuen, betiko lekura, oso astiro orain ere, eta besaulki ilaran sartzera egin zuenean, okertu egin zela esan zion gizonetako batek, aurreko ilaran sartu behar zuela, bigarren ilaran, bigarren besaulkian.
2015
‎Abandonatuak. Ez genuke horratik neurriz kanpo larritu behar, baina beste aldera begiratzea ere ez dut uste jokabiderik zuzenena denik?. –Maskota abandonatuak hemen, hilerrian?
‎Alde batetik pozik nengoen egindakoaz, aurrerapen handia izango baitzen. Simon Azkueren metodoa? deitu zutena haurrak egiteko arazoak zituen bikote askorentzat, baina beste alde batetik, bizitzak berez ekarri ohi duen kasualitate bati zor zitzaion aurkikuntza, nire jakituriari, abileziari edo ahaleginari baino gehiago. Nazkatzen hasi nintzen hainbeste ohore alferrekin eta utzi egin nion deitzen zidaten leku guztietara joateari.
‎Handik aurrera zaindarien begi bistatik kanpo egongo zara. Onerako izan daiteke, beharbada, baina beste alde batetik susmo txarra ere sor dezakezu. Horrela, bada, izkinara iristen zaren bakoitzean, aiko maiko, aurrera egin ezinik, atzera egiten duzu.
‎Eta bi aurpegiko txanpon batekintopo egin dugu: alde batetatik, hainbat eremutako joerak ezagutzeak mosaiko aberats bat eta ikuspuntuzabal bat izaten laguntzen du; baina beste alde batetatik mosaikoa osatzen duen elementu bakoitza ezinizan dugu sakontasunez aztertu. Sakonera sakrifikatu eta zabaleraren aldeko apustua egin dugu, horrekberekin dakartzan alde on eta txar guztiekin.
‎Aldiz, 30 urte bitartekoak nabarmen gehiago hazi dira,% 12,4, eta ez duguaztertzerik izan etorri diren hauek lehendik udalerria utzi dutenak diren, edo beste udalerri batetiketorri diren herritar berriak diren, hori ez dugu ezagutu. Ezinbestekoa da biztanle multzorik emankorrena dela kontuan hartzea, umeak izateko adinean dagoena, baina beste alde batetik herriko saresoziala ezagutzen ez duena. Mugikortasunarekin batera, udalerri euskaldunetako sare sozialaridagokionez aldaketa garrantzitsu bat dago hemen.
2016
‎Horietako jende batzuk Hazparneko merkatura joaten ziren, beste batzuk Maulekora, edo Biarnoko Salbaterrakora, Donibane Garazikora… Gero askok aita herri batekoa zuen eta ama bestekoa, hirugarren herri batera ezkonduak hango ugazaba batek eman dielako urte bete edo bost bertan lan egiteko aukera, eta gero beste batera doaz haur eta guzti… Amikuzen horrelako asko dago. Horrek dakar aniztasuna, baina beste aldetik gurutzatze horrek ekarri luke batasuna, gurutzatzeak baitakar elkar ezagutzea, nahasketa eta azkenean markatuenak diren ezaugarri berexienak galduz bezala doaz eta denonak izan daitezkeenak nagusituz.
‎Beraz, Estatu kolpea eta Guda Zibila izan ziren Estatuaren faxistatzea erraztu zutenak, baina beste alde batetik guztiz faxistatzea trabatu zutenak. Izan ere, eskuindar indar guztiak ezgai izan zirenez botere euren aldetik eskuratzeko, azkenean Armada agertu zen eskuindar alderdiei arazo hura, konpontzeko?.
‎Soraluzen azken partidua irabazi egin zuten (0), baina Mondrak ere beste hainbeste egin zuen horren ondorioz, sarrailagileak izango dira mailaz igotzeko lehia jokatuko dutenak, eta mahoneroak hirugarren postuan geratu dira.Azken partidua irabazita baina mailaz igotzeko borrokan sartu ahal ezinda, sentsazio" gazi gozoa" geratu zaio Mikel Juaristi entrenatzaileari: " sentsazio ona alde batetik, guk gurea egin genuelako, baina beste aldetik, pena ezin izan genuelako bigarren egin".
‎Mexiko, Panama, Kolonbia, Peru, Txile, Uruguai eta Kubako presidenteek harrera egin zioten. Alde batetik, agidanean, aliatuen aldeko propaganda egitea zuen xede, baina beste aldetik, eta bigarren hau ezkutuko kontua zen, hitzaldietara hurreratzen ziren euskaldunak, horietako asko gerran ibilitako gudariak eta exiliatu behar izan zutenak, zerbitzu sekretuetan sartzeko ahalegina egingo zuen.
2017
‎Guk egiten duguna katxondeoan egiten dugu, baina beste alde batetik, oso serio. Txantxa bat izan liteke askotan, baina Ttun Ttun Brigade edo Gorpuzkingz, nazio eraikuntza dira.
‎Gauzak geroz eta aldakorragoak dira, geroz eta arazo handiagoak ditugu garenari edo besteari eusteko, baina badaukagu barne gatazka horrekin: alde batetik libre izan nahi dugu, baina beste alde batetik beldurra diogu bakardadeari. Fidel izan nahi dugu gure buruarekin, baina kontraesanak ditugu, eta aldi berean nahi ditugu kontraesan horiek libreki eduki; aukera guztiak nahi ditugu zabalik.
‎Eta batzuetan, aste betez edo egun batzuetan, etxea hutsik dago nire gurasoak enpresariak direlako eta bidai asko egiten dituztelako. Egun horiek ez dira oso onak jantokian bazkaltzen geratzen naizelako, baina beste alde batetik egunik onenak dira, aitonaren etxean lo egiten dudalako.
‎Emakumezkoekin ez nuen ia tratubiderik, bulegoko pare bat neska gazte eta beste hiru neskazahar kenduz gero, eta ezagutzen nituen apur haiek ez zitzaizkidan askorik interesatzen. Musikari egozten zion amak ni mutilzahar geratzearen errua, harekin entreteniturik andregai bila saiatu ez nintzelako; saiatu banintz ere lotsatiegia nintzela ahazten du gure amak, eta nire beste akats asko, hemen zertan aipatu ez dudanak?, baina beste alde batetik arrazoi izan lezake, musika aditu ahala emakume irudi lanbrotsu, zehazgabeak etorri izan baitzaizkit beti gogora, dama eder, ukigaitz, lilurazko bezain iritsiezinak, airezkoak ia ia. Gero, alde batera ulertzekoa ere bada nire inguruko andre hezur haragizkoak ziztrinak eta ia ezdeusak iruditzea, neure amets irudi haien aldean.
‎Esana dugu pluralean e hori pluraltzat hartuko zela, edo agian mugatzailea+ plurala multzotzat, baina beste alde batetik, baliteke garai horretan oraindik finkatu gabe egon izana mugatzailea, eta, betiere bibliografiari jarraiki, honelakoak egongo ziren singularrean behintzat:
‎Napoleonen egoera aldatzen hasia zen eta garaipenak porrot bilakatu zitzaizkion. Espetxeko arduradunek eta Estatuko kontseilariek alde batetik Mina presionatzen jarraitzen zuten Joseph I.aren zerbitzura jar zedin, baina beste aldetik ez ziren hartaz fio. Horrela jokaturik, frantsesek Minarengandik lor zezaketen eragin politikoa handiagoa izan zitekeen militarra baino.
2018
‎Edhenen gelditasunak ematen zion buruhaustea, baina beste alde batetik eginarazten zion gogortzea.
‎Ez dut inolako kanonik finkatu nahi izan. Alde batetik, horretarako ni ez naizelako inor, baina beste aldetik horren asmorik ere ez dudalako izan.
‎Begirada horren posizioa hain zen hegemonikoa ezen poeta euskaldunek ere begirada horri erantzunez bezala egin zituzten haien poemetarako izenen eta generoen hautuak. Alegia, poema horien idazleek bazutela alde batetik euren euskaltasunaren kontzientzia, baina beste alde batetik eta aldi berean formazio diskurtsibo hegemonikoaren kontzientzia betea ere bazutela. Aldi horretako poesia idatziak aipaturiko bi kontzientzia horien eskakizunei erantzuten die hein handi batean.
2019
‎Zenbait bizilagunek eskakizuna aurkeztu omen zuten herriko etxean, oilar hori isilarazi zezaten, eta okerrena, Iturri izeneko alkateak eskakizuna onartu eta oilarra isilarazteko agindua eman omen zuen. Alde batetik arrunt barregarria egin zitzaidan gertakizun hura, baina beste aldetik natura osoa izorratzen ari diren urbanita horien beste balentria bat zela ikusi nuen. Tristea eta penagarria.
‎Bere lagun batekin Turkiara doala esan zidan, motxilekin. Eta alaba hain aske eta ausart ikustean, alde batetik poztu egin nintzen, baina beste alde batetik beldurra sentitu nuen eta mingainari haginka egin behar izan nion alabari ez pasatzeko nire beldurra, beti izan dudan beldurra, beti izan duguna. Askotan ez dakit nola asmatu:
‎Ze oreka zaila beldurrarena. Batzuetan beldurra ematen dit, bera ere neurritsuagoa izatea desiratzen dut, baina beste alde batetik, sakonean, haren inbidia dut. Maialen beti izan da Eider baino beldurtiagoa, lehena izateak ere izango du horretan eragina.
‎baimenak indibidualki eskatzea, legeari lotutako gauzak... Kolektiboak eman ditu urratsak, baina beste aldetik oztopoak jartzen dira etengabe, eta inoiz ez da nahikoa». Azken urteetan gauzak asko aldatu diren arren, Gartxoteneak uste du garrantzitsua dela mahai gainean jartzea «sakabanaketak berdin berdin» jarraitzen duela eta «presoek preso egoten» jarraitzen dutela.
2020
‎Baita telefonoko mezuak ere, jendeak esatean hunkitu egin dela saria jasotzen ikusi nauen momentuan. Hori guztia hunkigarria da niretzako, baina beste aldea, halako ekitaldia eta abar, gainezka egiten didan zerbait da.
‎M. Dobaran: Guk badakigu zeintzuk diren gure ardurak, baina beste alde batetik, badakigu bakarrik ezin dugula. Esparru batzuetara gobernua ezin da heldu bere esku hartze soilaren bidez. Gobernuak diru baliabideak jarri behar ditu, legeak egin behar ditu, eta gizartearen atxikimendua irabazi.
‎Umoreko pertsona zara, baina beste alderik ba al dauka Imanolek?
‎Baita telefonoko mezuak ere, jendeak esatean hunkitu egin dela saria jasotzen ikusi nauen momentuan. Hori guztia hunkigarria da niretzako, baina beste aldea, halako ekitaldia eta abar, gainezka egiten didan zerbait da.
‎–Guardia Zibila? Horiek primeran dakite zer pasatzen den, baina beste aldera begiratzen dute.
‎" Atera zizkidan dokumentu batzuk, berak idatzitakoak, 4 edo 6 orrikoa bakoitza, ikusten zen teorizatzeko joera hori zeukala; polemizatzea gustatzen zitzaion, eta alde batetik mundu abertzalea zeukan erreferente, baina beste aldetik anarkismoa, eta jakina, nola uztartu bi erreferentzia horiek. Kristoren joera zeukan eztabaidarako, eta ezkerraren barruan heterodoxoak zituen gustukoak, Bakunin, Castoriadis, halakoak...
‎–Ba, aitarekin gauza bera, baina beste aldetik etorrita. Bihurgune horretan utziko duk, kazetariek ikusi gabe.
2021
‎Kontuak kontu, berezia da erabat, poligonala, hexagono baten irudikoa; bitxia. Ez dakit arkitektura aldetik balio berezirik duen, edo arte aldetik; beharbada bai, baina beste alde batetik begiratu nahi nioke nik: gure memoriaren euskarri den ondare den aldetik.
‎Marchais ek Mitterrand kritikatzen zuen erranez eskuineko politika eginen zuela eta berak bakarrik egiazko aldaketa bat proposatzen zuela. Bereizketa eta kritika horiek, alde batetik, Mitterrand ahultzen zuten baina beste aldetik, bere kandidatura moderatuagoa agertzen zen, eta ondorioz, zentroko bozkatzaileak aiseago konbentzitzen ahal zituen. Gainera, eskuineko alderdiak ere bereiztuak ziren, Giscard en (UDF) eta Chirac-en (RPR) alderdien artean.
‎Hortaz, elkarren" kontrako" bi adierazpen ditugu hor: alde batetik, Miren biltzarrera ez zela etorri egiatzat ematen da (perpausaren ezetza aintzat hartuz, bera baita perpausaren galdegaia), baina beste alde batetik —etorri ez izanak biltzarraz guztiz ahaztu zela iradoki badezake ere—, txostena bidali zuela baieztatzen da.
‎Arlo horretan," desfasauta" lez sentitzen naz, baina beste alde batetik pentsetan dot: Errealidadea ikustea ez ete" o" pa, ona?
‎Liburuan zehar, material sendo baten ganean, personak personaia indartsuak diralako. Horrelakoxeak izan benetan, baina beste aldetik, pertsonaia asmauak dirudie. Animaliak eurak be pertsonaia bihurtzen dira.
‎Manifestariek negoziazioetan parte hartzeko jarritako baldintzetatik urrun jarraitzen du Duqueren gobernuak, eta trabatuta jarraitzen dute irtenbide adostu baterako ahaleginek, nahiz eta horretarako oinarriak finkatu zituzten duela bi aste. Polizia mobilizazioetan ez jazartzea eta segurtasun indarrek egindako gehiegikeriak salatzerakoan presidentea irmoa izan dadin eskatzen du etengabe greba batzordeak, baina beste aldeak dio errepideetako blokeoak desegin arte ez dela mahaiaren bueltan eseriko.
‎Fenomeno batzuk egonkortzen ari dira: orokorrean aniztasunarekiko tolerantzia handiagoa du gizarteak, baina beste aldean, letra txikira jotzen badugu, ikusiko dugu badirela estigmatizatuta dauden kolektibo batzuk. Estigmatizazio hori egonkortzen hasi da, gainera.
‎Gu nekez goaz aurrera. Alde baten biolentziarik ez dugu, baina beste aldearena hor da, Espainiarena zein Frantziarena. Nafarroan protesta egin zuten asteburuan armada frantsesak Izpegiko pasabidea hartu izana salatzeko.
‎dirudunak ematen duen nazka. ✳ Aberatsei eta haien lagunei pobreek ematen dieten nazka bera, baina beste aldera. ■Ni ere konturatzen naiz desberdintasun haundiegiak daudela munduan, eta horren kontra nago.
2022
‎Zenbait nagusik ez du nahi dirua erabiltzeko moduen aldaketetara eta bankuen negozio eredu berrietara egokitu, baina beste aldea etorri zait burura: gehienok egokitu egin gara.
‎Hor dago AEB, EB eta azken horren baitako Visegradoko Taldeak osatzen duen koalizioa. Polonia, esaterako, Moskuko erregimenaren simetrikoa da, baina beste aldean. Putini buruz esaten da atzerakoia dela, transfoboa, antikomunista... horixe bera da Poloniako Legea eta Justizia alderdia, baina Mendebaldeko aldean dagoenez, ez dago arazorik.
‎Horregatik dira hain kontraesankorrak bere proposamenak, ez daukalako mugimendu handiak egiteko tarterik. Onartu behar zaio, esaterako, ondo kudeatu duela pandemia, eta politika sozial interesgarriak bultzatu dituela; baina beste alde batetik, egitasmo ekonomiko handiak inposatu ditu, lurralde politikak nahieran aldatu ditu, eta herri indigenen eskubideak zapaldu ditu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia