Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 89

2000
‎Bai horrek ETAren jarduna eteten lagunduko lukeelako, baina batez ere indar abertzaleek herri honen etorkizunari kontsentsuzko bideetatik hel diezaioten garaia delako. Bigarren arrazoia da pisuzkoena, baina horrekin, gainera, jarduera armatua alboratzea lortuko balitz, are bultzagarriago.
‎Egoera honetan bertsolaritza izan zen goreneko mailara igo zen fenomeno sozio-kulturala, eta horrek zenbait errezelo sortu zuen kultur alorreko zenbait sektoretan. Kritikak egon ziren bertsolaritzak egiten zituen ekarpenekiko, baina batez ere okupatzen zuen espazioarekiko jarrera ezkorra izan zen. Nire ustez 90eko hamarkadan bertsolaritzak izan zuen dimentsio soziala puztuta egon zen.
2001
‎Honetaz guztiaz gain, Seaskakoek mintzaleku publiko bat antolatu dute eta beren mezua Iparraldeko hautetsi eta botere publiko guztiei ere bidali diete, dena ahalik eta jende gehien eta garrantzitsuenarengana iritsi asmoz. Azkenik, martxoaren 31n Ipar Euskal Herriko ikastola guztietan" ateak zabalik" delako eguna egin zuten, ikasleen gurasoentzat baina batez ere arrazoi bat ala beste medio orain arte beren seme alabak Ikastolan sartu ez dituzten gurasoei begira.
‎Harmaila ederra igo ostean, aurrealde monumental eta gorrixkadunak dorre handiosoa erakusten digu. Barruan, nabe bakar batez egituratua, sabai izardunek gurutzeria erraza dute ikusgai, baina batez ere gehien nabarmentzen dena erretaula nagusia da. Erretaula nagusi hau ederki landutako burdin hesi barroko baten ostean gordetzen da, eta bertan XIV. mendeko Kodeseko Ama Birjinaren irudi gotikoa azpimarratu behar dugu, Bibliako pasarteak erakusten dituzten bestelako margo batzuen artean; zehazki, Jaiotza, Jasokundea eta Igokundea.
‎300 metrora Iratiko etxoletako hondakinetara iritsiko gara. Hemen aparkatuz hondakin hauek eta pixka bat aurrerago baseliza bisita ditzakegu, baina batez ere, Irabiako urtegiari itzulia eman ahal izango diogu. Dagoeneko Iratiko bihotzean bertan gaude, eta edonora joan gaitezke, ikusiko dugun guztia eder ederra izango baita.
2002
‎Tartalo ezaguna da Euskal Herrian, baina ez bertatik kanpo. Huescan eta Sorian ere pixka bat saltzen da, baina batez ere hemen. Hala ere, arroparen mundua konpetentziak eta norgehiagokak zuzentzen du eta handiak txikia zapaltzen du beti.
‎Abertzaletasunak oro har, baina batez ere ezker abertzaleak, hautsi ezina den indar batek bultzatzen dituen gizon eta emazte duinak ditu bere baitan. Gaur egun, alternatiba eraginkor eta seriosa gara.
‎Bilketa egin ondoren, arropa sailkatu eta aukeratu egiten da. Mota guztietako arropa heltzen da, baina batez ere egoera onean eta txukun dagoena. Berriro janzteko balio duen arropa, garbitu eta plantxatu ondoren, kalera ateratzeko prest dago.
2004
‎denok ere hizkuntzaren auzia modu existentzial batez gure gain hartzea, eta nik neuk jada ez dakit hori hain erraza ote den gaur egun, hainbat arrazoi direla medio, eta baita ere »eta hori da liburuaren tesi txikia» funtsean iruditzen zaidalako hizkuntza esperientzia, batez ere esperientzia estetikoa dela. Baita aipatu ditudan beste esperientziak ere, baina batez ere esperientzia estetikoa da.
‎Denok akusatzen gaitu, alegia," gutariko bakoitza". Pedagogiaz espantuka hitz egin eta baliabiderik ematen ez duen politikaria da bakoitza, gelan gertatzen ari dena zuzentzeko gauza izan ez den hezitzailea da bakoitza, semearen ubeldu moral eta fisikoak eztitzeko gai izan ez den gurasoa da bakoitza, bere burua amildu duena bera da bakoitza... baina batez ere tradizioaren izenean edo eguneroko epelean herrian eredu matxomerkea nagusitzen utzi duen oro da bakoitza.
‎Tradizioaren pisua handia da pilotan, baina batez ere, pilotariengan. Iñigo Simonek ziurtatzen du pilotariei halako gomendioak egin ohi dizkiela, baina bereziki eszeptikoak direla.
2005
‎Antzerki lan hau idatzi dut gauza askorengatik, baina batez ere kasualitateagatik. Berez Groau!
‎Irabaztera joateko ez da izan behar lotsarik. Txapelketaz kanpo geratzea zirkuitutik kanpo geratzeko arriskua delako ere bai, baina batez ere zerbait egin eta erakutsi nahi dugulako joaten gara txapelketara. Nigan eragin handia izan zuen anbizio artistikoak, lehen aldiz joan nintzenean.
2006
‎Bestela esanda, itsasadarrak. Bizkaian badira batzuk, baina batez ere hiru maite dituzte hegaztiek: Urdaibai, Barbadun eta Ibaizabal.
‎Ez, ez, Emakunde mugimendu feministaren emaitza da. Dena den, Emakundek gizartean eta egiten ditu kanpainak, baina batez ere gobernuko sail ezberdinek burutu behar dituzten gauzak kontrolatzen egiten du lan. Jendeak pentsatzen du Emakundek gauza pila bat egiten duela.
‎Gainera, ikusten duzu nolakoak diren, ikusten duzu Liverpooleko kaleko jendea, eta segidan ohartzen zara hortik datozela. Baina zaleei ez zaie hainbeste inporta kanpokoak egotea, axola zaie bertako jendeak ere jokatzea taldean, baina batez ere zu Liverpooleko jokalaria izateari ematen diote garrantzia, ez nondik iritsi zaren. Eta zuk pixka bat erantzuten baldin baduzu, bai zelaian eta bai zelaitik kanpo asko babesten zaituzte, oso tratu ona ematen dizute.
‎" Giza hizkuntza guztiek dute gaitasun hori hori. Batzuek besteek baino hiztegi handiago dute, batzuek besteek baino soinu barietate handiago, baina bat ere ez da beste bat baino hobea. Hizkuntzek ez dute hierarkiarik.
‎Horrexegatik, eta arrisku potentzialei aurre egiteko, soja isoflabonak kontsumitzea gomendatzen da, batetik, baina batez ere bizi ohitura osasungarriak edukitzea. Horrela," ariketa fisikoa egin behar da, ez erre, alkohol eta kafe kontsumoa neurrian mantendu eta elikadura osasuntsua", Bartzelonako Diatros klinikako zuzendari Rafael Sanchez Borrego doktorearen hitzetan.
‎90eko hamarkadan hasi zen argi kutsaduraz hitz egiten. AEBetako talde ekologista batzuek, baina batez ere astronomia zaleek, salatu zuten arazoa. Gero, kezka Europara zabaldu zen.
2007
‎Bai. Portaerak aldatu behar dira, eta portaerak gozatzeko ekarpenak egin behar dira, baina batez ere boterea daukanak egin behar ditu, Espainian nahiz Euskal Herrian. Jendeak botereen portaera aldaketa antzematen badu, jendea prest dago prozesu bidean sartzeko.
‎Bai, ohartu zaitez Reala" zeharkako" gauza bat dela, bere garaian Osasuna izan zen bezala. Funtsean ni Lotinazalea naiz, Celtarekin, Espanyolekin, Realarekin... baina batez ere Lotinazalea. Hori bai, Realarekin" lotuagoa" sentitzen naiz, noski.
‎Deserrian bizitza berria eraikitzeak iragana ahaztu beharra eskatzen duelako. Gerra ahaztea, baina batez ere Yugoslavia izeneko leku bat existitu zela. Dolua eratu beharra, Freudek esango zukeenez.
2008
‎Entzungo dituzu zure oroitzapen propioen islak haien hitzetan. Entzungo dituzu baina batez ere sentituko dituzu. Eta hunkitu egingo zara agian.
‎Horregatik ematen zaio ingurumenari garrantzi gehien. Horrek ez du esan nahi aldi berean jendearentzat ona izan behar ez duenik, eta aberastasuna sortu behar ez duenik, baina batez ere ingurumenaren mugen barruan egon behar du. Muga horiek gainditzen dituen garapenak ez du zentzurik.
‎Hezkuntzan eskoletako azpiegiturak hobetzeko laguntzak lortzen saiatzen gara, eta baita irakasleen prestakuntza babesten. Emakume taldeak bultzatzen ditugu, familia eta komunitateentzako laguntza ekonomikoak lortzen saiatzen gara, baina batez ere kontzientziazioari ematen diogu garrantzia. Kontzientzia har dezakezu gai batzuen inguruan eta ezer ez egin; kontzientzia hartzeaz gain azpiegiturak eraldatzeko konpromisoak hartzea interesatzen zaigu.
‎Epaiketaren geroarekiko, baina batez ere, Euskal Herriaren geroarekiko perspektiba aldatu zidan. Lizarra Garaziko su etenaren hausturak izugarri kolpatu ninduen, sekulako akatsa iruditu zitzaidan.
‎Nirekin batera ekoizpen lana egin du. Instrumentu guztiekin lan egin du, baina batez ere ahotsen ekoizpenean.
‎Ugaritze horren zioen bila bi kultur gizon, Anton Mendizabal eta Joxean Muñoz, aurrez aurre jarri ditugu hilabete honetako Larrunen. Azpiegiturez jardun dute, baina batez ere eraikin berrien barruan pertsona sortzaileak jaiotzeko hartu beharreko bide eta erabakiez.
‎Artea eta kultura turismorako beste amu batzuk bihurtu dira, eta erakundeek zerbait egiten dutela justifikatu behar dutenez... Bilboko Guggenheim eraiki zenean kulturalki inportantea izango zela esan ziguten, baina batez ere, ekonomikoki. Hortik aurrera, Bilbok arte modernoko museo bat baldin bazeukan, Gasteiz ezin zen gutxiago izan eta Artium behar zuen, Iruñeak Huarteko museoa, eta Donostiak Tabakalera.
2009
‎Zer datu dauka hori esateko? Zurrumurruak dabiltza diote eurek, baina batez ere egoera desegonkortzea dute helburu. Besterik da aldaketa politikoa Euskadin izatea.
‎Pertsonaia hau, 1914tik 1942ra, etenik gabe, Mauleko barrutiko diputatu izan zen. Ipar Euskal Herriko barnealdeko jauntxo indartsuenetakoa zen eta Bigarren Mundu Gerra iritsi bitartean, pilotazale, euskaltzale, baina batez ere, gerlari ohien gogo chauvinista frantziarren adibide peto petoa izan zen. 1936az geroztik, frankista zale porrokatuen islarik argiena bihurtu zen, eta horren ondorioz, Agirrek aipatzen zuen etxe bereko bigarren gelatik aritzen zen euskal abertzaleen aurkaririk eraginkorrena eta mingarriena.
‎Pertsonaia (ia) guztiak dira zintzoak inozoak, euren amets eta asmo ederrekin, baina batez ere (ia) denak dira gaiztoak, botere goseak jandako gizasemeak. Alegia, izan daitekeela 3567 urteko istorio bat, bere espazio ontzi eta robot supergaratuekin, baina baita 1611koa, edo 2009koa.
‎Administrazio publikoaren zereginen artean, bada egokitzat jotzen dituen planteamenduak bultzatzea eta 2006an horixe egin zuen Eusko Jaurlaritzak berrikuntzaren kontzeptuaren inguruan. Gizarte osora eta sektore guztietara zabaldu nahi izan da berrikuntzaren beharra, baina batez ere ekonomi jarduerak dira prozesuaren ikusmiran izan direnak eta sinplifikazioek duten arriskua jakinda, industria izan dela prozesuaren aktore nagusia esan dezaket.
‎Askorentzat, Shinkuku auzoak Tokiok duen guztia du: neonezko argiak, zerurainoko etxe orratzak, munduko geltokirik jendetsuena, milaka pertsona nonahi hara eta hona, auzo gorri bat, erostetxe handiak, konta ezin ahala jatetxe... baina batez ere, Tokion baino aurki ezin litekeen bizitasuna. Horrez gain, hiriko etxe orratzik handienak ere Shinjukun daude.
2010
‎Garage punkera. Guk Rock and rolla maite dugu, baina batez ere musika zuzena. Punka entzuten hasi ginen eta gero konturatu ginen bazeudela beste estilo batzuk ere, ilunak, zuzenak… Diskoko kantak Londresen egin genituen lehen kontzertuetan inspiratuta daude:
‎Larritasunean koxka bat gorago, gramatikalki zuzenak izanik ere euskal senari iseka egiten diotenak daude, oraintsuko Kaiku esnearen kaikukeriaren gisakoak; baina horretaz aski hitz egin da hedabideetan, eta nik hauxe baizik ez diot erantsiko: bezeroak kaikutzat hartzen dutenek euskararekiko ezjakintasuna erakusten dutela, bai, baina batez ere profesional kaxkarrak direla.
‎Teknologia baina batez ere berrikuntza dira egungo hitz ponposoak. Nonahi eta noiznahi erabilita, halako usain arnegarria barreiatzen dute.
‎Zaharren itxialdia. Garai gogorra bizi zuten herri hartako denek neguan, baina batez ere zaharrek. Domusantuak hurbildu ahala, haiek ziren haiek, ordezko hortzen dardarazikoak.
‎Edo, tira, ondo pentsatuta ez nuke ezer kenduko eta aho betez esan dadila literatur tradizio urria dugula, baina batez ere santujalea. Etxeparek berak esango lukeen bezala:
2011
‎" Lurra garbitzeko oso ondo daude, compañero" egiten dute barre. Oso praktikoak dira, oso toleranteak, baina batez ere, maitasun eta begirunean heziak. Baina Kubari mikroskopioarekin begiratzen dio munduak.
‎Eta ondoren, hurrenez hurren, sariak banatu zituzten Argiako lankideek. Ahotsak.com eko Asier Sarasuak eskerrak eman zizkien erakundeei proiektua finantzatzeagatik, baina batez ere euren ahozko lekukotasuna eskaini duten" 3.014 hizlariei, proiektua guztiona delako". Gaztezulo aldizkariak esan zuen saria garrantzitsua dela aurrera begirako lanean" hauspoa" izango delako:
‎Batik bat gazteei transmititu nahi diete auzolanaren garrantzia: " Zer den erakusten diegu, auzolanaren historia, baina batez ere bizipenetan oinarritzen gara, auzolana egiten ondo pasatzen dugula erakusteko". Artea eta natura oinarri, talde lana ardatz duten programak osatzen dituzte.
2012
‎Uste dut informazio horrek berebiziko babesa behar duela. Edozein informazio pribatu erabiltzeko garaian, baina batez ere mota horretakoa bada, aldez aurretik oso argi egon behar da zertarako erabiliko den, eta ezin da hortik kanpora ezertarako ere baliatu. Beti ere, ondo definitu litzateke" zertarako" hori zer den.
2013
‎Amerikan baina batez ere Afrikan, edonon aurkituko duzu jendea batetik bestera mugimenduan, beren betiko lurretatik kanporatu dituztelako. Ez da begirunerik inoren eskubide ez historiko eta ez kulturazkorentzako.
‎Zorrotz errespetatu beharreko araurik ez dago nobela bat idazteko. Ospitalekoak ekin ere, baina batez ere Atzerri rekin nobela deritzon genero horrek askatasun erabatekoa eman dit niri. Are gehiago, aski mugapen baditut bestela espetxeko egunerokotasunean.
‎hezkuntza funtsezkoa da, txikitatik. Neskei autodefentsa irakastea, bai, baina batez ere neska nahiz mutilak balore ez sexistetan heztea. " Gazteak oso matxistak omen dira, sinesgaitza!
‎jenderik gabe ez dago sozialismorik. Konbentzitzeko jendarte eredu alternatiboa argi izan behar dugu, baina batez ere, proiektu horrekin bat datozen jarrerak landu. Bestalde, ezin dugu etengabe mundua, haizea eta medioak aurka dauzkagula madarikatu.
‎Bestalde, Europar Batasuna erabat loturik dago agintean dagoen klase politikoaren eredu ekonomikoari. Ukaezina da, bai lehenago baina batez ere Berlingo Harresia erori zenetik, kapitalismoa beste biderik ez dagoela dioen ideologia liberala gizartean errotu dela. Hala, krisi ekonomiko bat sufritzen dugun arren, eta sistemaren eta klase politikoaren sinesgarritasun falta handia dagoen arren, jendeak ez du beste biderik beregain hartu.
2014
‎Ez da kasualitatea euskararen aurkako eraso bortitzenak elebitasunaren izenean egitea. Erresistentzia aro batera mugatuko nuke elebitasuna, baina batez ere, bigarren hizkuntza zertarako nahi dugun erabaki behar genuke, eta horren arabera, ezagutza maila bat adostu. Frantziak biziki ongi egin zuen hori ingelesarekiko bere burua arriskuan ikusi zuelarik.
‎Horregatik, Iñaki Salvador musikaria arituko da zuzenean. " Gurekin hainbat lan egin ditu" dio Gabilondok," baina batez ere, Laboarekiko gertutasuna interesatzen zitzaigun, beti lagundu baitzuen bera pianoaz. Gertuko jendea erakarri nahi nuen.
‎Mende erdi eta diktadura bat geroago, 1982an, halako egun bat antolatzeko beharra ikusi zen. Agian 1981ean Donostiako Balda pilotalekuan egindako 1.000 lagunentzako bazkariaren arrakastak hauspotuta, baina batez ere euskal prentsaren egoera prekarioak bultzatuta, ekin zitzaion Argia Egunari.
‎Mastering lanak egiten ditu batik bat," baina edozer gauza graba dezaket estudio portatilean". Estilo anitzak jorratu ditu ingeniari bezala, musika afrikarra, folka, rocka... baina batez ere musika elektronikoaren eremuan nabarmendu da, soinu ingeniaria denez, teknologia bikain ezagutzen duenez.
‎Nire bizitza. Pasioa da, zerbaiten parte sentitzeko atea, baina batez ere, barruak hustu eta konpartitzeko bidea. Pertsonalki barrura begirakoa naiz, ez oso soziala, eta musikari esker botatzen ditut kalean isiltzen ditudanak.
‎Kantuek hunkitzen dute jendea, eta gure lanbidea zerbait bada, jendea hunkitzea da. Hunkitzea izan liteke plazera ematea, hausnarketarako esaldiak botatzea, baina batez ere, emozionatzea da. Itzuli dadila jendea etxera kontzertu aurretik ez zuen zerbaitekin, arnasbide batekin, une errepikaezina bizi izanaren zirraraz, edo besterik gabe, rockaren parte sentiturik.
‎Bukatu aurretik, zorrez ari naizenez, dena estu lotuta eta zirkularki amaitzeko gustuko dudan moduan, izenburua aukeratzerakoan neuk ere kontuan izan dudan M en beste abesti horri bi hitz, harira ez datorrela irudi dezakeen eta seguru asko karaktere gehiago lituzkeen arren: aldareratutakoei exijitzen dieguna ez ote den gurasoei, baina batez ere Amari galdatzen diogunaren antzekoa. Zilbor hestea mozteaz ari garenean ez ote diegun seme alabok lasaiegi eskatzen bake sainduan utz gaitzala, soilik ondo datorkigunean haatik, geuk geure pribilegioei uko egiteko asmorik gabe:
2015
‎Francis Poulenc en Gloria, konpositore frantziarraren lan ezagunenetakoa. Abesbatza eta sopranoarentzako egina dago obra hau, eta aldi honetan Olena Tokar soprano ukrainarrak bere ahots argitsua eta bere adierazkortasuna luzitu zituen lanean zehar, baina batez ere hirugarren mugimenduan, Domine deus, rex celestis izenekoan, non benetan kantu dramatiko eta sakona egin zuen.
‎Ekoizleek ordura arte erakusten zen emakume tradizionalaren irudia hausteko intentzioarekin sortu zuten. Lund ausarta eta nekaezina da, baina batez ere, bere itxuraz eta sexualitateaz kezkatzen ez den emakumea. Sofie Grabøl aktorea sormen prozesu horren parte izan zen eta hainbat eztabaida izan zituen Søren Sveistrup gidoilariarekin.
‎Pasa den otsailean bete ziren hamar urte Irungo Anaka kaleko eraikina hartu zutenetik, baina jada bi urte dira gaztetxe abizena kendu ziotela. Bertako kideak adinean gora zihoazelako, batetik; baina batez ere, adin tarte zehatz batengana bideratu beharrean, jendarteko edozein sektorerentzat eraldaketa ekonomiko eta soziala bultzatzeko lanabesa izatea nahi zutelako.
‎2009ra arte aski ongi neraman. Epaiketak irabazten ari ginen, nire izena eman zuen gazteak lehen segundotik onartu zuen ez ninduela ezagutzen eta torturapean salatu ninduela, elkartasun itzela arnasten nuen nire inguruan, baina batez ere, Istanbulen nengoen, etxean. Epaileek froga faltan libre utzi arren, fiskala eta estatua tematzen ari zirela ikusirik, ez zitzaidan erbestea beste biderik geratu.
2016
‎bata arte eskola da, bere funtzionatzeko modu oso bereziarekin baina, aldi berean, oso finkatuarekin, eta bestea erakusteko leku bat da. Sortzeko ere bai, baina batez ere ikusgarritasun baten bila lan egiten duen toki bat. Irla bakoitzak bere zeregina ondo betetzen badu, zein da arazoa?
‎nolabait, lozorroan zeuden borroka zahar batzuk berpiztea lortu zuen, Gutierrezen aburuz. " Bazekarren M oihartzun halako bat, baina batez ere batzuoi 2000 urteko globalizazioaren aurkako borroka ekarri zigun gogora".
‎honi ileordea kenarazi zioten, beste hari eskuak musukatzera behartu, hark abarkak eraman behar izan zituen soinean eta" baserritarren" eran dantza egin. Biolentzia eta mehatxua bai, baina batez ere maila sinbolikoan oligarkiaren esplotaziotik liberatzeko keinuak ziren haiek. Prozesioak egin ziren eta garaipena ospatzen aritu ziren ordu txikiak arte.
‎Boterearen ingurumaritik bada joera pentsatzeko instituzioek aldatzen dutela gizartea, haiek gizartearen zati bat besterik ez direla gehiegi pentsatu gabe; areago, indar gutxiago edo gehiagorekin, boterearen zatitxo bat dira. Esparru askotan ikusten da hori, baina batez ere dirua behar den horietan gehienak eta identitatea edo herritartasunean eragin dezaketen haietan. Nafarroan aldaketak dituen arazoen bi adibide oso esanguratsu izan dira joan den astean ETBrekin eta Iruñeko haur eskolekin gertatu dena.
‎Nikotinak intsektu guztiei erasotzen die, baina batez ere harrei, azal ahulena dutenei. Beraz, mantangorrien harrak tratamenduak egin ondoren zabaltzea hobe litzateke.
2017
‎Kaltea ordea, ez da ekonomikoa, biologikoa baizik, lurzorua ez baita birsortzen. Ordaindu behar dute, bai, baina batez ere suntsitutakoa konpondu behar dute.
‎Gurean, bertsio hori ere ikusi dugu eta ikusten dugu egunero. Irribarre egin, koloreak hemendik eta handik, konfetiak eta giro ona, hauekin, baina batez ere botoarekin, helburuak erdietsiko direla sinetsarazi nahi zaie herritarrei. Katalunian antzeko sindromea bizi dute, sezesio prozesuak antolakuntza, sormen eta abilezia gaitasun handiak erakutsi ditu, baina bi gabezi eta arazo handi bat ditu:
‎Txato, Josebaren kontzientziaren harra, eta Etika Marikaren bozeramailea; Lander, Lokarriko kidea, eta nobio minaren ajeak bizi dituena; Begoña, Kultura Sustatzeko Zuzendaria eta boterearen trikimailuetan trebatua; eta abar. Lagun talde horretan badira otzantzeak, harrotzeak eta desleialtasunak; baina batez ere pertsonaien hauskortasuna irudikatzen zaigu, nahiz eta zaurgarritasun hori estaltzeko ahaleginetan bizi, eta autoengainuan, autogorrotoan edota autoerrukian gozo hartu.
‎webgunea, kasu horretan, filmaren parte zela. Narrazioak zinema aretoko pantailatik alde egin zuen eta ikuslea inguratzen jakin izan zuen, murgiltze konpleto baten biktima bilakatuz, aretora sartu baino lehen, baina batez ere irtetean. Beldurra ikuslearekin batera irteten zen eta asteak irauten zuen garunean.
2018
‎Helduentzako nahiz haurrentzako irakurketa puntuak, liburutegia, ludoteka tematikoak… Aukera zabala egonen da Geltoki elkargunean. Erosketak egiteko, aisialdirako, baina batez ere, kontzientziaziorako.
2019
‎Aurrez aipatu bezala, torturatu egin zituztela salatu zuten, eta ondoren etorriko ziren beren aurkako salaketa eta hedabide eskuindarren irain eta informazio faltsuak," ETArekin harremanak zituztela" publikatzeraino. Azkenean, Estrasburgok arrazoia eman die, eta argi geratu da Londresko eta Sevillako lurrak agian desberdinak direla; baina batez ere, bi hirietako polizien jokamoldeek zerikusirik ez dutela. Estrasburgok baieztatu du, ez dela deliturik esatean, Toranzo eta Diaz torturatu egin zituzten kateatuta zeudela.
‎Analisiok iritziak dira, azkenean, baina mobilizazioetan poliziek zaurituak bai direla errealak. Desarmons les elkarteak ospitaletik etxeratu ondoko ibilbide mingarrian eskaintzen die laguntza, aholkularitza juridikoa eta medikua baina batez ere laguntza psikologikoa. Biktimok sarritan aurpegia konpondu behar dute, onartu aurpegi berria, edo mutilazioa, eguneroko sekuelak.
‎Gauza askok, baina batez ere familia barruko loturen garrantziak eta emakumeak islamean duen paperak. Horri buruzko ideiarik ere ez nuen.
‎Homeopatiaren eta terapia naturalen balioa aldarrikatzeko, Similia Elkarteak topaketa egin du Bilbon. Medikuntza mota horiek jasaten ari diren debekua, presioa eta beldurra salatu dituzte, baina batez ere hitz egin dute dituen aukerez eta egitekoez.
‎Edo gorputzak erabakitzen du eta burua gero saiatzen da esplikazio bat ematen? Polita da, baina batez ere, harrigarria. Hiru diskoei begira jarrita, Ura patrikan sortu zen Amsterdamen, Josh Cheatman nire bizilaguna zenean.
‎Lurralde honetan, erabileraren plangintza eraginkorrik ez da. Usu, erabileraren bultzatzeko asmoa norbanakoei zuzendua da, maiz elkarteek gauzatua, jardun ezberdinen bidez. Bada saiakera bat aisialdi arloan erabilera bermatzeko, baina batez ere belaunaldi gazteei zuzendua. Garbiki mintza gaitezen, ez da egitura publikoetan, ez parapublikoetan, are gutxiago pribatuetan, euskararen erabilera eraginkorki plangintzatzen, gauzatzen, neurtzen eta erregulatzen duen dispositiborik.
‎Bada, egungo ARGIA esplikatzeko funtsezkoak diren momentuei. Beraz, badu zerbait historiatik, baina batez ere gure funtzionatzeko filosofia azaltzen du liburuak. Hasiera puntu bat jarri behar zen historian eta 1980a jarri dugu abiapuntu.
‎Gero badago arlo zibila: gatazkak aztertzen dira, baina batez ere diruarengatik, edo auzokide batek balkoia zegoen lekuan miradore bat jarri duelako edo herentzia batengatik liskarrak badaude, halako gauzak. Ondoren, administrazioarekiko auzien arloa dago, eta azkenik, lan arloko epaitegietan ikusten dira kaleratzeak eta halako gauzak.
2020
‎" Askatasun osoz ematen zuen iritzia: zati honek ez du balio, estribilloak ez du maila ematen… baina batez ere, sekulako tipoa da, lanerako ezin aproposagoa". Gogoan du Buffek hala gomendatuta abesti bat diskotik kanpo utzi zutela.
‎Ez dira inorentzat garai samurrak izan azken hilabeteak, ez eta Euskal Aktoreen Batasunean (EAB) lan egiten dugunontzat, are gehiago aktore beraientzat, baina batez ere gure lankide abokatuarentzat. Inoiz baino lan karga gehiagorekin ibili gara.
‎Egiten da, baina ez dago araututa. Horregatik, Sormen digitala hautazko irakasgaia eskainiko dugu aurten zazpi ikastetxetan, euskal kultura lantzeko, baina batez ere jendea sortzen jartzeko. Gazteek mundu osoa daukate sakelakoan; aukera gehiago dute ezagutzeko, baina baita sortzeko ere.
2022
‎Orain hamar urte pasa, Fukushima lehertzearekin batera, ia mundu osoan, baina batez ere Europan, energia iturrien inguruko eztabaida areagotu zen. Alemaniak hartu zuen epe ertainera nuklearrak ordezkatzeko lidergoa; Espainiak eta Frantziak ere, aho txikiarekin bederen, bide beretik jotzeko asmoa azaldu zuten.
‎Nazario Karrikiri Ibarnegarai Iruñean jaio zen, 1805 urtean, baina batez ere Madrilen ibili zen politika eta negozioak egiten. Zezenketarako ganadutegi ospetsua sortu zuen, Karrikiri famatua.
‎Errepidea duela 50 urteko berbera da. Azpiegiturak behar ditugu, baina batez ere Pirinio mailan lotuko gaituztenak.
‎" Txikienekin gehiago izango da bakarrizketa bat, gure beldur eta tabuak hausten joateko, eta zerbait jasoko du umeak, baina batez ere somatizatu egingo du, heriotzaz ari garelarik guri mugitzen zaiguna jasoko du, emozioetatik"
‎Bost horiek ulertzen ditugunean esan dezakegu garela gai heriotza bere osotasunean ulertzeko, baina prozesu bat da, txikitan ez dituztelako hainbat kontzeptu ulertzen, horrek ez du esan nahi ezin dugunik haiekin heriotzaz hitz egin: txikienekin gehiago izango da bakarrizketa bat, gure beldur eta kezkak azaleratzeko eta geure tabuak hausten joateko gaizki ez datorrena, eta zerbait jasoko du umeak, baina batez ere somatizatu egingo du, gaiaz ari garelarik edo heriotza bat bizi dugularik guri mugitzen zaiguna jasoko du, emozioetatik. Eta pixkanaka bidea egiten goaz.
‎Looper a eta teklatua lagun igo da Ana Arsuaga oholtza txikira eta Lourdes Iriondoren hitzekin eman dio hasiera emanaldiari. Ez da gutxi tolosarrak bere ahotsa kontrolatzeko duen gaitasuna, baina batez ere, bere ahotsa kanta berean esaldi batetik bestera ilundu edo argitzeko duena. Bada jende bat bere vibrato bereizgarria izatea ere lortzen duena eta Verde Prato da horietako bat.
‎Pabiloiak XIX. mende bukaeran eta XX. mende hasieran eraikitako eraikuntza nazionalak dira, zentzu batean XIX. mendean Parisen eta Mendebaldeko beste metropolietan loratu ziren expo unibertsalen eta internazionalen zantzua dutenak. Arkitektura bakoitzak eraiki ziren garaiko irakurketa geopolitiko interesgarriak egitea ahalbidetzen du, baina batez ere iraganeko garai bati erantzuten dion eskema baten testiguak dira, eta horregatik, egun zalantzan jarri eta birplanteatu beharrekoak.
‎Lan horren ondorio nagusia izan zen egungo munduak populazio, ekoizpen eta kutsadura hazkunde maila berdinekin jarraituz gero, ehun urtetan Lurrak dituen muga absolutuetara iritsiko garela. Geroztik, Donella Meadowsen ibilbidea (ikusi bere biografia azken koadroan) estuki loturik egon zen sistemen teorian oinarrituriko ingurumen eta gizarte analisietara, baina batez ere horiek dibulgatzeko garaian izandako abileziagatik egin zen ezagun.
2023
‎2015ean jo zuen goia, eta 2018ra arte gorabeherak izan zituen, baina orain %15 erori da eta okerrera doa. Garraioari eta meatzaritzari asko ari zaio eragiten; baina batez ere nekazaritzarekin gertatzen ari denak kezkatu behar gaitu, diesel gabeziak nekazal ekoizpena garestitu duelako eta ongarritzeko sustantzia gutxiago dagoelako. Gehitu iezaiozu horri sikatea… Ez dakit hemen nola zaudeten, baina Katalunian ni bizi naizen tokian, Figueresen, jadanik hasi gara ur murrizketekin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia