2000
|
|
Halere, esan dit, zerbait egin duzu. Eta tabernariak zuritoak ateratzen zizkigun tarte motz horretan lau zertzelada txiki eman dizkiot, mutil batekin eta neska batekin enrollatu naizela,
|
baina
batez ere mutilarekin. " Nire antza zuenarekin, ezta?", galdetu dit.
|
|
Eta, kontatu berri dizkizudan bi kontu horiek buruan nituelako edo, hara zer nolakoa izan zen hereneguneko ametsa: lehenbizikotz, Piarres Oihartzabal kapitaina ikusi nuen, gure aitarentzat aldi batez lan egin zuen gizona,
|
baina
batik bat osaba Joanikoten lagun mamia izan zena eta jauregirat noizik behin etortzen zena, osabarentzat libururen bat zekarrela edo bertze zernahi. Eta ene amets hartan ere halatsu zetorren Piarres, gurdi batean kutxa bat zekarrela, jauregirako bidean.
|
|
—Baina harrien etsenplua zentzuz kontrakoa iduritu bazaizu, aita Bartolome —segitu zuen osaba Joanikotek—, bertze bat jarriko dizut, guztiz zentzuzkoa, ea orain ulertzen didazun. Idurika itzazu, mementu batez, bi gizon, bikiak direnak eta berdin berdinak bai azalez eta bai mamiz ere,
|
baina
bata katoliko eta bertzea protestant. Ez dago dudarik ezen, gorputzez berdinak izan arren, protestanta anitzez ere astunagoa izanen litzatekeela, zeren bekatu mortalean bailegoke, eta bekatu mortal baten pisua ez dago neurtzerik...
|
|
Eta, hala, xuxenetik ustez xuxenagorat egiten nuela, xuxena makur ikusten hasi nintzen, eta erabaki nuen ezen ezin jo nuela jada baterat eta bertzerat,
|
baina
baterat edo bertzerat: guztiz jaun Marcelen gerizperat, edo osaba Joaniko te ne rat.
|
|
—Liburuarekin edo libururik gabe, aitzina eginen diat... zeren libertatearen liburua hitzez duk,
|
baina
batik bat egitez, eta zeren hala egiten baita libertatea, kolpe bati bertze kolpe batez ihardetsiz.
|
|
Baina natorren berriro kapitainarenganat: izan ere, zenbat eta zenbat mintzatu ginen kapitaina eta biok, itsasoratu aitzin, honetaz eta hartaz,
|
baina
batik bat itsasoaz eta itsasoarekin loturikako hainbat gaiz...! Eta konbertsazione haietan hura zen kasik beti erraile eta irakasle, eta ni entzule eta ikasle... eta hala hitz egin zidan, konparazione, euskaldunek urruneko itsasoetan egin izan zituzten balentriez, balearen arrantzuan; hitz egin zidan marrazoez eta bertze mila arrain suertez; hitz egin zidan Ekialdeko Indiaz eta Mendebalekoaz, non ezin konta ahala lurralde hauteman baitzitezkeen, eta bertze hainbat herri eta gizon arraza, bakoitza bere izatasunarekin eta ez sinesteko moduko sinesteekin; hitz egin zidan urpean zeuden su-mendiez, zeinetarik uharteak eta artxipelagoak sortzen baitziren...
|
|
Harrotasun ezin gordeaz mintzo zen,
|
baina
bat batean, halako burutazio xelebre bat izan balu bezala egin zuen irri, niretako baino areago bere kolkorako. Ahoa nire belarrira hurbildu zuen.
|
2001
|
|
Orduan, Roma etxe batera sartzen zen eta Marcos bestera. Zazpigarren pisura igotzen ziren biak eta eskaileretako leihoen aurrean jarri;
|
baina
bat bestearen gainetik geratzen zen beti, arkitektoak inkonstanteak direlako.
|
|
Nik animalia guztiak
|
baina
batez ere zakurrak laztanlaztan ditut. Laster zakurrez liburu bat idatziko dut.
|
|
Lukutik baserrira bidean bazegoen aintzira bat. Egunean zehar,
|
baina
batez ere iluntze aldera, padura alde hura igel hotsez betetzen zen, igelek ibar guztira zabaltzen zuten euren kantuaren oihartzun berdotza, kroak kroak kroak, hala aldarrikatzen zuten euren bizialdia.
|
2002
|
|
–Hau... ez duk sartuko –zakilari begira geratu zen neska, pixka bat agonduz. Oraindik helduta zeukan,
|
baina
bat batean askatu egin zuen. Kosk egin ziezaiokeen sugea balitz bezala.
|
|
Paputxin ere bai
|
baina
batez ere Patxi oso lagun nuen. Beti nirekin.
|
|
bere haurtzaroko egun zoriontsuak, jaiotetxean, aita Jaxinto eta ama Pantxikerekin, amona Doloresekin eta bere ahizpa gazte Karmelerekin, baina baita egun zoritxarrekoak ere, edozein gaitzen eraginpean egin zituenak bereziki, baita griperik arinenarekin ere, gaitzak sortzen zion egoera orokor tamalgarriaz gain, Erramun Ibargoien herriko medikuaren injekzioen beldur izaten zelako; auzoan igarotako eskolako egunak, eta mojen ikastetxekoak, nondik bota baitzuten, Formación del Espíritu Nacionaleko señoritari azio sonatu hura egin ziolako; estudioak bukatu ondoren lanean hasi zen lehen eguna, eraikuntza enpresa batean, idazkari gisa; bere harremanak mutilekin: Edurekin...
|
baina
batez ere Sergiorekin eta Emmanuelekin, Granadako Alpujarretan, harik eta zorabio batean sartu zen arte, drogaz drogarako ibilaldian murgildurik.
|
2003
|
|
Ez naiz oroitzen zer esan zuen baietz erantzun nionean, baina oraindik ikus dezaket gelatik irteten tristerik eta burumakur, ni neure penarekin utzita eta berak berea zeramala... Gabriel Arestik idatzia utzi zuen etarren amek asko sufritzen dutela semeak hiltzen dizkietenean,
|
baina
batez ere semeek hiltzen dutenean... " Arrosa zuri gorri idien apatsek zapaldua bezalakoak" direla andere errukarri horiek...
|
|
Nire gurasoentzat Joseba izan da nik ikastola uzteko arrazoia. Ainhoa eta zuek ere bai,
|
baina
batez ere Joseba. Nire gurasoek asko egin dute, asko saiatu dira Euskal Herrian txertatzeko, eta orain mukizu batek niri" española" deitzea, egia esan, oso fuertea da.
|
2004
|
|
gatazka zipriztin handirik ez du sorrarazten euskaltasunean bizi nahiak euskaldunen aldetik. Euskaldunak, badakigu, langile porrokatuak gara, hitzekoak,
|
baina
batez ere ergelak. Ergel otzanak.
|
|
–Gainera gure hizkuntzaren egoera larriaren errua besteei, kanpokoei boteaz, aitzakia bat ematen diegu euskaldunei beren burua zuritzeko eta bertan goxo egiteko. Auzi honetan errua batez ere euskaldunena dela, euskara bazterreratua, marjinatua dagoela,
|
baina
batez ere euskaldunek marjinatua dagoela ikustaraztea da kinka larri hone tatik ateratzeko biderik zuzenena?. 103
|
|
Durangarra da. Gurasoak oso pozik daude alaba artatzen duten pediatren lanarekin,
|
baina
bat bera ere ez da euskalduna. Munduko medikurik onenak izango dira agian, baina ez da onargarria euskaraz ederki dakien haur bat atzerrian balego bezain arrotz sentiaraztea.
|
|
Irakurtzen hasi zen gero, baina zati batzuk ulertezin geratu ziren, malko bi gainera jausita. Indarra egin zuen Romanek, arnasa barrurantz hartu zuen sakon, tanta errebelde bi haiek ere barrurantz joango zirelakoan,
|
baina
bat jausi zen tok, eta gero bestea tok, eta orban ilun batek hartu zuen orria, arineketan. Orbanaren barruan geratu ziren amaren hitzak eta hutsuneak.
|
|
Kotxetik irten eta alboetara begiratu zuen. Badaezpadan gortinetara begiratu zuen,
|
baina
bat ere ez zen mugitu. Gero maleteroa zabaldu zuen, maletero txiki txikia baitu Isotta Fraschiniak, eta agertu ziren lau kaio, lau burutxo ezer ulertu ezinda, maleterotik kanpora begira.
|
|
Pentsamendu hori eta beste ehun izan zituen. Eta zuhaitzetik zintzilikatutako gorpuekin gogoratu zen,
|
baina
batez ere izen bat sartu zitzaion buruan, eta Roman zen izen hori. Ordutik aurrera ez zen gehiago arduratu heriotzarekin, erbestearekin eta bizitzak ekarriko zizkion beste aldrebeskeria guztiekin.
|
|
Zerbait erantzun behar zuen Anek,
|
baina
bat batean ahaztu zaio, hain justu begirada leihoaren alboko mahai gainera urrundu eta gainean dagoena ikusi duenean. Josebaren giltzak han ikustean hitzik gabe geratu da eta berriz estutu zaizkio sabel aldeko giharrak.
|
|
Eta bazirudien, hitz egiteko zuen moduagatik, harreman bereziak zituela goikoarekin. Mila anekdota konta ditzaket,
|
baina
bat ekarriko dut hona.
|
|
Ordu batzuk lehenago bizi izandako gertaera bera zen gutxi gorabehera: esan nahi baita aita gaizki esaka ari zitzaiola amari, laidoka eta irainka, modu txarrean; amonaren ordez, baina, nik neuk hartu nuen aiztoa eszena hartan, hil ezazu aita, hil ezazu aita...; eta, lepo egitera nindoakion,
|
baina
bat batean baloi bat hegan etorri eta hizketan hasi zitzaidan, bere aho txikia rekin:
|
|
Partida ez zen oso ona izan,
|
baina
bat eta huts irabazi genion Murtziari, eta nik kunplitu egin nuen.
|
|
Eta, ikusi nuenean aitak bereari eusten ziola, ez dakit zer gertatu zitzaidan,
|
baina
bat bateko su batek erraiak erre zizkidan: hil ezazu aita, hil ezazu aita...!
|
|
Bartzelonara iritsi nintzenean asko lagundu zidaten urte batzuk lehenago bertaratutako Errealeko futbolari ohiek: Bakerok, Txiki Begiristainek, Alonsok, Artolak,
|
baina
batez ere Urrutik. Urruti oso gizon sinpatikoa zen –zer pena ematen didan hartaz iraganean hitz egin behar izateak, auto istripu batean hil baitzen, zoritxarrez, orain dela urte pare bat! –, eta lagunak berehala egiteko dohaina zuen.
|
2005
|
|
–Bai,
|
baina
bat eta bakarra, ados?
|
|
Odol gehiago galtzen dut hilero, eta ez naiz horregatik hiltzen. Hogei bat minutu luzatu da lanean,
|
baina
bat batean ekinaren fruitua sentitu du, kolpe batez esku biak bereizi zaizkionean. Ezer egin aurretik ahuspez geratu da, min eta neke guztia batera pilatu balitzaio bezala.
|
|
–Baina? –emakumeak berehala igarri du
|
baina
bat ezkutatzen dela espainiarraren intonazioaren atzean.
|
|
Bidean Mutsumi denda handi batean gelditu da, musika erostera. Bigarren eskuko produktu mota guztiak topatu dituzte han,
|
baina
batez ere musika, DVDak, bideoak, aldizkariak –haietariko asko, Naroak ikusi ahal izan duenez, pornografikoak, ia liburuak bezalakoak, azal batzuetan japoniarrek bondage rako duten joera agerian–, eta, zelan ez, manga piloa. Sail horretan ibili da Naroa batez ere, horrela jatorrizko Dragoi Bola eta beste asko esku artean izateko aukera izan duelarik.
|
|
Piedad oihalak ebakitzeko mahaiaren ondoan. Lore urdinak soinekoan; lore zuri batzuk ere bai,
|
baina
batez ere urdinak. Liburu bat dauka altzoan, esku bien azpian:
|
|
Intsektu asko dauzkagu kortxoetan,
|
baina
bat falta zaigu. Bueno, asko falta zaizkigu, ze ez dauzkagu munduko intsektu guztiak kortxoetan.
|
|
Izeko Martina da nire izeko bat eta izeko Rosa beste bat. Gero beste izeko batzuk dauzkat,
|
baina
batez ere dauzkat izeko Rosa eta izeko Martina.
|
2006
|
|
Dena dela, Ortega ez poeta surrealista eta ez soziologoa, filosofoa da; eta –batez ere– arazoa, Ortega-ren kasuan (eta hemen, saio honetan), hori problematiko askoa izanik ere, gizartearen eta historiaren teoria elitista bat, oligarkikoa, profesatu izatean baino gehiago, hori arrazaren teoriarekin datza. Ortega-k aldarrikatzen dituen eliteak intelektualak, politikoak, moralak bai,
|
baina
batez ere arrazialak dira. Berak elite buruzagientzat galdegiten duen goratasun intelektual, moral edo politikoa, arrazak ematen du.
|
|
Konstituzio bat, hizkuntza bat, patriotismo konstituzional bat. (" Un monarca, un Imperio, y una Espada" Antzinako Erregimendarraren lekuan,
|
baina
batez ere jarraipen zuzen zuzenean). Eta harreman aspaldiko guztiekin ere, euskaldun, galego edo katalanentzat orain artean" aberria" ez beste edozer gauza izan den betiko Espainia/ Gaztela hori, ez beti oroipen onekoa –euskaraz atsotiztegiak berak belzten zuena–, guztion aberri izatea da bat batean obligazio, eta gurtu eta maitatu egin behar da.
|
|
Bueno eta, bertan behera asaldatuz132; euskal esentzialismoa askoz lehenago zegoen larrutua, inoren eskandalurik gabe) Espainiaren zerizana, arima, karaktere betiraunkor batean etzanarazten zuen. Arima hori, zientzian, historian, Urre Mendeko teatroan, erromantzero eta atsotiztegietan bila eta bilatzen zena, idazleek (poetek, etab.,
|
baina
batez ere saio berrigileek, literatura espainolean saio modernoa abiatuz) beraiek kreatu dute literarioki, horien artean Ganivet –Unamuno rekin batera– gailentzen dela. Ganivet entzat arima espainola esentzialki zertzen duena da senekismoa (norbere duintasun sentimendu edo harrotasun bat eta balorea –" no dejarse vencer por nada extraño a tu espíritu") gehi kristautasunak izaera natural horri erantsi dion pietatea.
|
|
Denak joan zaizkio burutik hegan. Orduan oihu egiteko gogoa izan du, oihu itsasoari begira,
|
baina
bat
|
|
Zentzu gabeko gauza batzuk esan ditu, beste batzuk zentzu gehiagokoak... Ez dakit, batzuetan ematen du errealitatera bueltatzen dela,
|
baina
bat batean haren burua hegan irteten da berriz ere eta entzuten duen edozer gauza errepikatzen hasten da.
|
|
Baina zigorraren ondotik ere ez zen farora itzuli. Lehenengotan joan zen
|
baina
bat batean utzi zion joateari. Askotan galdetu nion zergatik ez zen farora bueltatzen eta esaten zidan itsasoarekin haserre zegoela.
|
|
Luisaren lepoan dauka bere eskua eta honek Doloresen eskurantz du okertua burua. Bi dira
|
baina
bat eginda daude. Hari fin eta ikusezin batez loturik baleude bezala.
|
|
Orduan Bordelen bizi nintzen. Ez nintzen Alderdi Komunistako kidea,
|
baina
bat nentorren haien ideia ustelekin. Sedes sapientiae, ora pro nobis!
|
|
Helbide elektronikoak eman zizkioten elkarri. Konplimenduzko esaldi batzuk trukatuta, Ane telefonoa eskegitzera zihoan,
|
baina
bat bateko burutazio bat izan zuen:
|
|
Denak ez gara zu bezalakoak, Pons jauna... –hondakinen artean bizkor urruntzen hasi zen,
|
baina
bat batean itzuli egin zen– Eta jakin ezazu zurekin hitz egin aurretik ez nuela berri zipitzik ere margolan alu horiei buruz. Agur!
|
|
Etxeko lanak antolatzeko Cristinak eman zituen ordenak, edo proposamenak, beste biek amen esan baikenion guztian. Lotarako, berriz, nork bere gela zeukan goiko pisuan,
|
baina
bat batean hotzaldia sartu zuen, eta konturatu ginen etxean epel zegoen txoko bakarra beheko suaren ondokoa zela. Lanean edo paseoan ez bagenbiltzan hantxe egoten ginen, sua piztu eta haren ondora arrimatuta, goiko gela hotzetara igotzeko gogo handirik gabe.
|
|
Nik halakoak egiten nituen txikitan. Eta gero marrazkietan denetik,
|
baina
batez ere soineko politak, era guztietako jantzi eta pitxiak.
|
|
Baina uda pasata Londresera zeneukan plana eginda. Han ditut lagun batzuk,
|
baina
bat Bilbora doa berriro udazkenean eta haren lekua libre geratuko da etxean. Neuk ere neure berri.
|
|
Entzun ninduenak, nire arrazoiak sinestera, ondorio bakarra aterako zuen, alegia, Nabarrenkoxe papisten hilobi bilakatzen ari zela eta hartan erabakigarria gertatzen ari zela Joanes Mailu delako baten eskua. Gehienei mukizu ahobero bat iruditu izanen nintzaien,
|
baina
batek baino gehiagok bere burua ikusi izanen zuen nire mirail gaztean.
|
|
Kezka zuen, bertzalde, halako lekualdatze batek kalte eginen ote zion bere arima bekataria behin betikoz erredimitzeko proiektu behin eta berriz geroratuari. Arrazoi potoloak, denak, Saran gelditzeko,
|
baina
bat potoloagoa han ez gelditzeko: ez zuen bizia galtzera arriskatu nahi.
|
2007
|
|
–Hik ez duk hala uste, Etxe??, eta nik ez nuen esan une hartan buruan neukana, ezpada halako diskurtso ideologiko bat: aberri guztiak kaka zaharra direla,
|
baina
bat hautatu behar bazen, nahiago nuela Euskadi Espainia baino, edo halako zer edo zer.
|
|
|
baina
batik bat birigarroendako,
|
|
du bere kategorien arabera), bestetik, ordea, mundua, erloju bat gabe, abere bat edo arbola bat da, organismo bat; egina barik, egin egiten ari da etengabe, bizia da, berak dagi bera zer den. Izadia bera ez dago geldi, forma berriak sortzen ari da;
|
baina
batez ere gizadia dabil beti ibili, geldiezin. Iraganak badu bere pisua, baina oraina ez du iraganak determinatzen, etorkizunak baizik (askatasunak).
|
|
«Moisesek bere herriaren bihotza euren sorterri lurrari lotu zion». Lurra, mintzaira komuna, tradizioa, ahaidetasunaren zentzua, tradizio komuna, lege bat komuna libreki onarturiko «itun» bat bezala, faktore guztiok elkarrekin bilbaturik, beren literatura sakratuak sorturiko lokiarekin batera, gaitu zituzten juduak dispertsioan euren identitateari eusteko?,
|
baina
batez ere zerak: beren begiek beren sortetxe geografikora fokatuak jarraitu zutela?
|
|
Grimm-entzat, hastapenetako herri kolektiboa da balada eta ipuinen, autorea?. Egon daiteke hor herriaren mistika erromantiko bat;
|
baina
batez ere dagoena da, batetik, ikertzailearen perplexitatea eskuetako material errealak antzinate ainubeko autore posibleari buruz zehazki galdekatzeko, bestetik biltzailearen esperientzia, literatura hori ez dela jauregi eta erresidentzietan kausitzen, baina herritar xumeen supazterretan; handizuek, goi mailek, hori ez dutela bizi, ez sortu, ez gorde, baizik herriak bizi duela eta ezikasien ahot...
|
|
Arraza ariar jaukala, denborarekin, behin berak menperatu arraza burubeltz haiekin nahastuz joan ahala, beheratuz joan ei da bera ere arraza gisa, eta gaur giza tipo fisiko preariarraren ezaugarriak berriro gailentzen ari dira Europa osoan,
|
baina
batez ere haren ezaugarri moral eta intelektual eskasak,, dekadenteak?, egungo dekadentzia ekarriz. Arrazaren teoria, gehienetan, dekadentziaren teoriaren batekin eskuz esku joan ohi da.
|
|
Aipatua zioten lehenago ere lagun taxista batzuek gertatu zitzaiela. Berari gogorra egiten zitzaion sinistea,
|
baina
bat batean dena ulertu du, gertatu egin zaio: bezeroak autoko atzeko atea danbatekoz itxi duenean kotxearekin nonbaitetik amiltzeko gogo kontrolaezina sentitu du.
|
|
bezeroak autoko atzeko atea danbatekoz itxi duenean kotxearekin nonbaitetik amiltzeko gogo kontrolaezina sentitu du. Denarekin akabatzekoa,
|
baina
batez ere bezeroarekin, bezeroaren biziarekin, ezagutzen ez duen arren. Autoan sartu den emakumea hiltzeko inpultsoa sentitu du, lagunek deskribatu bezala, berdin berdin.
|
|
Sorbaldak altxatu ditut, ideiarik ere ez dudala adierazi nahian. Bizirik zegoenean noizbait entzun nion Joxeanen aitari halakorik esaten,
|
baina
batek daki egia zen, azken urteetan nahiko galdua baitzuen burua.
|
2008
|
|
tiroa tiroaren atzetik, antzara multzo bat balitz bezala, esparruaren alde guztietatik. Bala ugarik eman zioten enbor etxeari,
|
baina
bat ere ez zen barrura sartu; eta, kea barreiatu eta ezereztu zenean, oholesiak eta inguruko basoek lehengo itxura baketsu eta huts huraxe zeukaten. Ez zen adar bat mugitzen, ez zen ageri gure etsaiak salatuko zituen moskete kanoi bakar baten distirarik.
|
|
–Arrazoia duzu, jauna, ihardetsi zion Silverrek?;
|
baina
bata ala bestea izan, zuri eta niri gutxi axola.
|
|
Begira, zera esan nahi dizut: baso bat ronek ez zaitu hilko,
|
baina
bat hartzen baduzu gero beste bat hartuko duzu, eta gero beste bat, eta nire ileordea jokatzen dizut hil baietz ez baduzu horrekin bukatzen. Aditu al didazu?
|
|
Bostekoa elkarri emandakoan, Aitor prest dago bere gorabeherak kontatzeko,
|
baina
bat batean goibeldu egin da eta Lidiak, haren aldarteaz oharturik, bidea erraztu nahi izan dio:
|
|
Haren ondoan egotea euria entzutea bezala izango zela erabaki nuen, lasaitasuna ematen duen zerbait. Eta emakume harekin igande arratsak luzeak bezain lasaiak izango zirela pentsatu nuen ondoren, ez dakit zergatik, eta musika klasikoa entzuten irudikatu nuen nire etxeko egongelan taburete batean eserita, biluzik
|
baina
bata arin batekin, ispilu txiki bat esku batean eta pintzak bestean, aurpegiko ile ñimiñoenen bila edo gorputzeko zernahi akats ikertzeko prest, horretan zorrotza izango zela igarrita bainengoen, ez zuela, alegia, bere gorputzean (ezta agian besterenean ere) ilerik, zimurrik eta bestelako akatsik onartuko eta guztiarentzat izango zuela ukenduren bat.
|
|
Otxagabiak dirua jarriko zuen eta Tubalek lana. Biena izango zen ontzia
|
baina
bata lehorrean geratuko zen eta besteak itsasoan egingo zuen lan, ontziburu. Horrelaxe ordainduko zion zorra.
|
2009
|
|
Inoiz bada, gaur dugu guk sutondorako gogoa. Ilunabarrak ere bai,
|
baina
batez ere sukaldean amak ari dituenek garamatzate barrura. Gaur zeharo ilundu baino lehen du amak karburoa biztu eta inoizko alaien du esan gabon.
|
|
Gandiagaren kasua, nik uste. Eta bestea kausi daiteke zentzua eduki ez daukala,
|
baina
batez ere galdera bera daukalako zirtzikatuta, hau zein den ere oso ongi ezin jakiteraino, zeini omen baitzion zentzuak erantzuten.
|
|
Esate baterako, biek ipini dute euskal herria kalbarioan sinbolizaturik:
|
baina
batek, bere jeinu artistikoaren arabera, kalbario hori drama, ekintza, bihurtu duen bitartean, besteak, erremedio gabe kontenplatibo?
|
|
Filosofiak bere planoan nahi du fedearekin eztabaidatu; egia da, lehenago, fedeak berak askotan nahi izan zuela filosofiaren planoan bere burua justifikatu:
|
baina
batean bezala bestean, fededunen fedeak arrazoiketa filosofikoei jaramon handirik egin gabe segitzen du betiere bere bidea. Gandiagaren hitzetan esateko, fedea bizitzaren forma bat da.
|
|
UBM aldez aurretik ideiaturiko proiektua izan da; baina, gutxi asko ohartuki, proiektu konplexua: hiri bat idatzi; euskalduna eta madrildarra, ez dakit alderatu,
|
baina
bata bestearen aldean ipini; bere euskararen ahalak neurtu, euskara, kalera eraman?; berak ere beste Gandiaga bat izatea entseatu...
|
|
ez da beti demokrata eta fededuna eta ez abenturero heroikoa, ezpada euskararen herri ezjakin, menperatu eta otzandu, ahalketu hori, herri txikikoa edo baserritarra; oso erraz edozein harrokeriatan lainezten den horixe, lagunartean beti iskanbila batean mintzo ohi den ahoberoa, plazer espiritualagorik ez duena bazkari hannndi bat baino, eta segi zeuk nahi duzuna gehitzen?, beharbada txit maitagarri ez dena, baina Gandiagak horixe maitatu du eta horrekintxe identifikatu da. Gandiagak modernitatean pentsatzen du,
|
baina
batez ere herri horrengan pentsatzen du. Horrentzat nahi du fede berritu bat, nahi duen bezalaxe Euskal Herri berri bat, kultura berri bat, euskara berri bat.
|
|
Euskal Herria auzoa, kaikukeria; Madril, dotorezia, kultura, unibertsalismoa. Hori Unamunorengan, Barojarengan, eta, agian gaur ere bai,
|
baina
batez ere, garaiko literatura espainol guztian da horrela, probintziaren, laztanezkoa?
|
|
Psikiatrek ziotenez, gurasoen ezkontza hausteak betiko zauritu zuen haren nortasuna. Maiz bere onetik aterako zen,
|
baina
batez ere aitak New Yorketik Kaliforniara alde egin zuenez geroztik.
|
|
Zerbait esaten hasten da, beste ezer baino gehiago entzun nahi dudan zerbait,
|
baina
bat batean deia eten eta bere ahotsa galdu egiten da. Ia gauerdia da eta Maialen, orduroko albiste emankizuna egiten duen lankidea estudioaren atean zain dago.
|
|
Aterpe batean geratu nintzen une batez. Gutxi falta zitzaidan etxerako,
|
baina
bat batean beldurra ematen zidan han espero ninduenak. Dutxa bat behar nuen, garbiketa.
|
|
jauregira bisitan etorri zirenean, biak ere Bartzelonatik itzuli berriak, nora joan baitziren Nazariok ordaindutako eztei bidaian. Aurretik ere, Ismael bi aldiz egon zen ezkontzekotan,
|
baina
batean gripeak andregaia hil ziolako eta bestean moja sartu zitzaiolako, kontua da urte luzeetan egon zela mutilzahar. Halere, lau anaietatik bera zen arren jauregian. Nazariok jauregi bihurtutako baserrian, alegia?
|
|
–Domingok, sutsu, Adari so?: Lehen esan dut frontean gertatutako izugarrikeriak kontatzea ez duela merezi,
|
baina
bat kontatu behar dizut, ea eskarmentua hartzen duzun. Lehengoan miliziano bat ikusi genuen, arbola batetik zintzilik, eta badakizu zer??
|
|
–Komandanteak biko urrea zian amets,
|
baina
bateko bonba erori zitzaioan, horra hor ondorioak?
|
|
Belauna neukan txarto, eta ukondoa ere bai. Aurpegian ere zerbait neukan,
|
baina
batez ere belauna eta ukondoa?
|
|
Hamazazpigarren teilatuan bakarrik dagoen aurreneko aldia du eta inguruko teilatuei begiratzen die tartean tartean, besteak noiz agertuko. Normalena izango zen Phineas eta Musone ezkerreko teilatuetatik etortzea eta eskumakoetatik Bleuler,
|
baina
batek daki. Oso urduri dago.
|
|
Ez diogu elkarri hitz egin azken hogeita hamar urteetan, eta azkenaldian pentsatzen hasia naiz adinarekin harrotasunak ere indarra galdu duela noizbait, besopeko azala bezala zintzilik geratu zaigula inoiz, biguna, eroria. Askotan pentsatzen dut hori,
|
baina
bat batean harrotasunak dei egiten dit sabeletik, sastada eginez, eta atzera eginarazten dit. Etorri dadila bera nahi badu, esaten dit barrutik ahots erlats batek, eman dezala berak lehen pausoa.
|
|
Oraino jakin gabea nintzen haren larru azalaren zurbila almendra olioz areagotua zela eta oreztak, berriz, esku hori izeneko landarearen irinez pintatuak zirela. Ez nekien,
|
baina
bat batean emakume horretaz dena jakiteko irrika nuen.
|
|
Madrilen, kazetariak bigarren konexioa egin du: . Distantzian ikusten dugu leherketa izan duen trena, eta txikizioa ikusten dugu,
|
baina
batez ere, gu gauden tokitik, ilaran dauden anbulantziak, hutsik sartzen direnak eta beteta atera. Hemen, jendearen artean, izugarrizko nahasketa dago.
|
|
Extramuroseko komentuan gordetzen duten eskuz idatzitako egunerokoan irakur daiteke. Izen abizenak eta zertzeladak ez dira guztiz zehatzak,
|
baina
bat bateko ohar horiek oso baliagarriak dira neskatilaren epaiketaren inguruan izan ziren interesak kokatzeko.
|
|
Eskolak oinarri ugari dauzkake,
|
baina
bat duda barik beldurra da: etorkizunari beldurra (titulurik gabe ez ei dago lanpostu kaxkarra baino), jendartean ez integratzeko beldurra, adinkideen aurrean estralurtar emateko beldurra?
|
|
Frontoira baino lehen, senarrak beti, gaur posturarik ez, laztana, euskaldunaren berba, zin dagizut?. Eta gero frontoitik dirurik gabe
|
baina
batez ere errudun sentituz etxeratzen zaio maiz. Bere burua umiliatu egiten du Danutaren aurrean, emaztearen errieta eta zigorra bilatzen du.
|
|
Igande batean izan zen, bazkalondoan, Nazario Orberen anaietako bat –Ismael– eta haren emaztea –izeba Bittori– jauregira bisitan etorri zirenean, biak ere Bartzelonatik itzuli berriak, nora joan baitziren Nazariok ordaindutako eztei bidaian. Aurretik ere, Ismael bi aldiz egon zen ezkontzekotan,
|
baina
batean gripeak andregaia hil ziolako eta bestean moja sartu zitzaiolako, kontua da urte luzeetan egon zela mutilzahar. Halere, lau anaietatik bera zen arren jauregian –Nazariok jauregi bihurtutako baserrian, alegia– bizi zèn bakarra, ez zen han bakarrik bizi, Ismaelek, jauregia zaintzeko, konfiantza osoko lehengusu bat hartu baitzuen etxezain, emaztea eta lau seme alaba zituena; gainera, lorezaina ere, Ismaelen umetako laguna, bertan bizi zen, ezkongabe.
|
|
–Komandanteak biko urrea zian amets,
|
baina
bateko bonba erori zitzaioan, horra hor ondorioak...
|
|
–Domingok, sutsu, Adari so–: Lehen esan dut frontean gertatutako izugarrikeriak kontatzea ez duela merezi,
|
baina
bat kontatu behar dizut, ea eskarmentua hartzen duzun. Lehengoan miliziano bat ikusi genuen, arbola batetik zintzilik, eta badakizu zer...?
|
2010
|
|
Zentroko kideak bilera guztietan egoteak, adibidez, hizkuntzarena ere baldintzatu zuen. Bestela ere gehienbat gazteleraz jardungo zuten Egigurenek eta Urrutikoetxeak, PSE EEko lehendakariak behintzat gaztelerara jotzen baitu terminologia politikoa zehaztu behar duenean,
|
baina
bata zein bestea euskaldun zaharrak izanik, euskarara ere jotzen zuten elkarrizketaren edo eztabaiden une batzuetan. Baina Zentrokoek eskatu zieten dena gazteleraz egiteko.
|
|
Negoziazioa zer hizkuntzatan egingo zuten, ez zegoen eztabaidatu beharrik. Loiolako mahaikideetako seik euskaraz badakite,
|
baina
batek, Aresek, ez. Baina bestela ere, pentsatzekoa da negoziazioko hizkuntza ofiziala gaztelania izango zela:
|
|
Etengabe jarri genuen mahai gainean baldintza batzuk errespetatu behar zirela. Batetik, akordio batean daudelako,
|
baina
batez ere, ezin daitekeelako prozesu bat garatu solaskide garenok ez bagaude berdintasun baldintzetan. Ikusten genuen su etenaren ondoren gero eta arazo handiagoak geneuzkala solaskide gisa errespetatuak izateko.
|
|
Hortik aurrera gertatu zenari buruz ere bertsio ezberdinak dituzte Otegik eta Egigurenek. Kontraesanik ez dago gertaeretan,
|
baina
batak eta besteak nazioarteko begiraleen eginkizunari aitortzen dioten garrantzi handiago edo txikiagoak erabat baldintzatzen du azken eguneko gorabeheren irakurketa.
|
|
Otegik eta Egigurenek oso kontakizun ezberdinak egiten dituzte Genevako bilerei buruz. Gertaeren azalpenetan badaude kontraesanak,
|
baina
batez ere bilera haien izaerari buruzko ikuspegiak dira kontrajarriak. Egigurenek aitortzen du bilerak egin zituztela eta luze hitz egin zutela, baina ezer ez zutela negoziatu defenditzen du.
|
|
Berak maiz salatu zuen Gernikako arbola abesten zutenak karlistak zirela, eta ez zutela bere egin foruen erranahia. Gernika adierazgarria zen euskaldunentzat,
|
baina
batik bat euskaldun karlistentzat. Gernika ikurra zen, han zegoen bai Amaiurko salbazioa bai honen infernua.
|
|
–ekintza basati orotan ez doa inoiz fideltasun, ohore eta kidetasunaren legeen aurka?. . Honen balioaz oharturik, bere burua bekatari onesten du,
|
baina
batera bera bezalako gizonak donu berezi batek babesten dituelakoan dago?, zioen Jüngerrek 1928ko artikuluan.
|
|
Yvesek erratzaren makilarekin bultzatu zuen bere katua, eta une batez bazirudien lortu zuela,
|
baina
bata bestearen barrutik irten gabe urrutiratu ziren lasterka, Agnesen pikondope batera.
|
|
Meriendara arte, Omar ez zen bere familia euskaldunarengana itzuli. Bere herrikideen
|
baina
batez ere neskatilaren usainean eman zuen eguna. Omarrek belarrira hitz egiten zion, zaldi irabazlea zein izango zen esaten ariko balitzaio bezala, eta neskatilak umoreko jasotzen zuen aberastuko zuen informazioa.
|
|
–Banan banan erakutsi diet aiztoa euren logeletan zure sineskideei,
|
baina
bat bizirik utzi behar nuen, nire aitorpena entzun eta barkatzeko. Ez didazu absoluziorik eman behar, jauna?
|
|
Eskola amaitu genuenean nik institutuan jarraitu nuen eta Mikelek lanbide eskolan, karrerarik ez bazen ofizio bat ikasteko behinik. Delineatzaile hasi zela uste dut, eta gero kalderero eta elektrikari, oroimenak huts egiten ez badit,
|
baina
batean bezain trakets moldatu omen zen bestean, eta azkenean ofiziale titulurik gabe hartu zuten Montajes Alfonso Bergara enpresan.
|
2011
|
|
ikusi bertzerik ez zegoen nola nenbilen ni?
|
baina
batez ere zu, Satur, batetik bertzera, orekari ezin eutsiz, aldoka maldoka!
|