Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 52

2000
‎Dabiden anaia ere, Joseba, lur joa geratu zen ustekabeko desagerketa harekin eta urtebetez egon zen etxetik irten gabe. Nonbait, oso maitemindua zegoen, baina aita eta ondorioz, Dabid ez zen ausartu Karmeloren zinezko arrazoiak ematera. Berriro ere Dabidek, ezkutuka, Karmeloren mezu ba  tzuk eskuratu zizkion (haietan beste norbait ezagutu zuela esaten omen zion) eta, horrekin batera, Dabid arduratzen zen Karmelori Joseba dohakabearen berri emateaz.
‎Gizonek harriturik hartzen ninduten, altxatzen ninduten eta kontu ba  tzuk ere egiten zizkidaten, eta ni, falta zitzaidan aitatasun dosia jasorik, pozarren itzultzen nintzen amarengana. " Barkatu, baina aitaren beharra du ume honek, aitaren beharra", aitortzen omen zuen orduan amak eta esaten dut nik ere orain, bestela egunotan ez baitzitzaidan haur denborako ametsa berriro errepikatuko: ni, eskola atarian semearen zain dagoen aita naiz; halako batean, txirrinak jo, eta haurrak tarrapataka irten dira; gutxi asko, haur bakoitzak badaki nor eta non daukan zain; nire semea ere irten da eta nik besoak zabaldu ditut haurra besoetan hartzeko; baina nireak, ametsetako nire semeak alegia, beste aita baten besoetara jo du!
2001
‎gai biluzgorriek dute hor axola, ez horien apaindurak edo apaindurarik ezak. Huts bat badute horratik, baina Aita Apalategigandik datorrena eta ezin zuzenduzkoa horrenbestez. Honek euskara garbia maite zuen, maiteegi apika, eta ez zuen etsiko entzuten zituenak nolabait ere zuzendu eta apaindu gaberik.
2002
‎Ozta ozta eutsi nion negarrari. Amak bazuen nire saminaren berri, baina aitak ezin zezakeen irudi irrigarri bat beste deus ikusi: bere alaba, mantala soinean, tentel baten moduan musuzapia bihurritzen; begiak gorri eta heze; ilea nahasirik eta erdi bustia...
‎Ia ezer jan gabe nengoen azken hogei orduetan, baina aitak pasadan bezala aipatutako beste atentatuak jateko gogoa kendu zidan derrepentean. Zigarro bat erreko nukeen, ezer egitekotan.
2003
‎Aitak ez ditu oso estimu handitan amaren lagunak. Berari Andrex esaten diote, osabak bezala, baina aitari gustatu ez. Aita ez da oso gustura egoten eurekin.
‎" Gurasoen icenez adietan dira nagusiagoac edadean, onran ta aguintaritzan, celan  direan gurasoen gurasoac, aita ama guierrabac, eche ta errietaco buruac ta aguintariac, ugazabac, maissuac, juezac, ta batezbere Sacerdote beneragarriac, gure guraso ta arzain espiritualac" (Añibarro, ME, I: 300). Ikusi dugu jada agintari guztiei errespetua eta obedientzia zor zaiela, baina aita eta amari, gainera, maitasuna eta laguntza –materiala zein espirituala– eman behar zaie; eta baita hil ondoren ere, beren arimen ongizateaz arduratuz.
2005
‎Katuen kontu hark gerra garaiko istorioak ekartzen zizkidan gogora; zenbat eta zenbat gertaera ez ote nion entzun bati zein besteri, zenbat eta zenbat zulo ote zeuden sasiak estalirik, tiroz hildako hainbaten hezurren hilobi? Etxean galdetu izan nuen halako konturik ba ote zekitenetz, baina aita isilik geratzen zen halakoetan, burumakur, eta altxatu eta logelara joaten zen.
‎Uste dut ama konturatu ere ez zela egiten aitari gertatzen ari zitzaionaz; betiko gizona ikusten zuen, bere baitan bildua, geza samarra, baina ogi puska. Tartean sartzekotan egon nintzen, baina aitak ez zuen uzten zirrikitu txiki bat ere bere barnera iristeko, gela ilun hartako ateak eta leihoak erabat itxirik zeuzkan eta.
2006
‎bezalako kontu hartzeren bat, edo adi ama horrela tratatu! gisako protestaren bat, baina aitak ez zuen ezer esaten, eta tarte hartan guztian, aitaren isiltasuna izan nuen eramanezinena. Judua nintzela jakitea bezain eramanezina.
‎Behinola, umetan, gure etxetik hogei bat minutura zegoen sinagogan izan nintzen, auzo hil berri bati agur esatera. Nik ez nuen joan nahi. Annette amona Erikarekin gelditzekotan zen etxean?, baina aitak ez zidan aukerarik eman. Asko zor diogu, esan zidan, eta nik ulertu nuen dirua zor geniola.
2007
‎Parkeko kolunpio guztiak hautsirik zeuden, eta txirrista bakarraren alde banatan egun askotako zakarra pilatuta zegoen, xiringak barne. Etxean ere arratsalde bat baino gehiago pasatu zuen telebista traga eta traga eginez. La casa de la pradera telesaioa oraindik gogoratzen zuen?, baina aitaren arrangurak eta aldarte gaiztoa jasan behar izaten zituen halakoetan, eta horregatik nahiago izaten zuen beste edozein tokitan egon etxezulo ziztrin hartan baino. Hortaz, bera oso urte gutxian izan zen" Katangako inbaditzaile" en tropakoa, halaxe esaten zioten-eta gaztetako lagunek igandero autobusek Bulebarrean deskargatzen zuten familia samalda hari:
2008
‎Eta gustatuko litzaioke orain izatea umea izateko momentua. Umea amari ateratzen zaio hankartetik, baina aitaren zati bat ere bada hankartetik ateratzen den gorputz txikia.
‎" Jakin ez, bizi, bizi, bizi baizik ez". Barrutiarekin harremanetan hasi naizenetik gezurra esateko irrika nabaritu dut, beno... gezurra esateko irrika... egia bakarra ez delako adakera dut, egia eta gezurra jolasaren parte direlako ustea, baina aitari ezin esanen nioke, bai baitakit aitarendako egia inportantea dela. Ama, hala ere, mindurik erretiratu dela iruditu zait.
‎Aitak burua itzuli du leihotik, zain nago, baina aitak ez du hizketan segituko.
‎Gero, leihoan galdu zaio begirada. Zerbaiten esperoan gelditu naiz, Hendaiako kontu horren jarraipena edo, bien arteko harremanaren argitze bat, madarikazioren bat, akaso, baina aitak leihotik begira jarraitu du, begiak garbi eta aratz, harantzago balego bezala.
2009
‎Goiz hartan, Anandak pentsatu zuen aita goiko terrazan meditazio luzeagoan murgildurik geratua zela, galtzamotz hutsean, soina biluzik, halaxe aritzen baitzen hotzik hotzenean ere. Ananda terrazara irten zenean, arnasa eten zion haize hotzak; inguru guztia izotzak zuriturik zegoen; baina aitak, izotz edo euri, ez zuen atzera egiten inoiz, gorputza zaildurik zeukan-eta egoera gogorragoetarako ere, baita mendiak eskalatzen zero azpitik hamar edo hamabost graduan edota are giro hotzagoetan ibiltzeko ere.
‎Trankildu egiten nintzen proak itsasoa erdibitu, eta urak alde batera eta bestera nola botatzen zituen ikustean. Batzuetan artega jartzen nintzen egunen batean itsasontzi hura ez zela portura etorriko imajinatu hutsaz, edo itsasontzia bera bai baina aita uretan galduta etor zitekeela pentsatzen nuenean. Aita itsasoan zegoela eguraldi txarra egiten zuenean etxeko pertsiana guztiak ixten nituen, haizearen eta euriaren zaratarik ez entzuteko.
‎kaleratzeak merkatu eta langileen soldatak izoztu behar. Dotoreziaz eta konbikzioz egin zuen; besterik da koherentziaz, baina Aita Sainduak ere munduari sexualitateari buruzko gomendioak ematen dizkiola iritziko zion; hots, libre dela praktikatzen ez denari buruz isildu barik jardutea.
2011
‎Atzeman zituzten salazartarrak, ezagutu zuten estudiantea eta bertan hil zuten; besteei, ordea, joaten utzi zieten. Itzuli ziren etxera arreba ere hiltzeko asmoz, baina aitak galarazi zien haurdun izango ote zen esperantzaz.
‎Hori zela eta, aspalditik zebiltzan aita semeak haserre, elkar ikusi ezinik. Saiatu ziren aitaren ingurukoak adiskidetzea bilatzen, baina aitak temati ez zuen amore ematen eta mesfidati jarraitzen zuen bere semearekiko. Hala ere, gaixoaldi mingarri honek bere gogoa apaltzea lortu bide zuen, semea deitzera bidali baitzuen zerbitzari bat, ikusi nahi zuela eta.
2012
‎Litografia eta marrazkigintzari heldu zion. Aitarekin," Delmas e hijo" argitaratzen hasi zen baina aita hil ondoren alargunak senarraren inprimategiarekin jarraitu zuen eta beraz J.E. Delmasek inprimategi berria bere kontura jarri zuen. 1852an J.E. Delmasen inprimategia Bidebarrieta kalean, 20 zenbakian, kokatu zen eta bertan El BoletÃn de Comercio de Bilbao agerkaria hiru aldiz astean argitaratzeari ekin zion.
2018
‎Gurasoei esan die, ez zaie gustatu. Ama isilik geratu zen, baina aita erabakia kritikatzen hasi zen. " A, bai?
‎Arratsaldea konturatu gabe pasa zaio gaurkoan ere zerbitzari zaharren biltegian. Arakatzen jarraitu nahi luke, baina aitaren hitzak argiak izan ziren: " 20:00ak baino lehen bukatu, Lore, eta dena txukun txukun utzi beti".
‎Barre egin zuen Erregek, baina Aba Yakue, haserre jiraturik, haren aurrez aurre jarri zen, niri bizkarra emanik. Eta esan zion:
‎Gelditu eta adi adi jarri zen Aba Yakue, hotsak identifikatu nahi bailituen. Isiltasun osoa egin zen laster, baina Aba Yakuek lepazut segitu zuen hotsak sortu ziren tokirantz, besterik ezer entzungo. Uste dudanez, ordea, imintzioa egiten ari zen, zehaztasun osoz ezagutu behar zituen eta guztiz arruntak ziruditen hots haiek.
‎Beta hartzen ari zen, erantzun aurretik. Atezuan jarri nintzen, baina Aba Yakueren irtenaldiak nire goganbehar guztien neurria gailendu zuen; halako batean, hotsak isildu eta puska batera, berriro ibiltzen hasi, eta ziplo bota zidan:
‎Ez nuen bitartean neska bat gozatzerik izango. Aitaren gaztelu zaharrean neska ilegorri bat bizi zen, eta huraxe nahi nuen emaztetzat, baina aitaren aginduak ez zuen inolako azpildurarik: urteak adina hartz harrapatu artean, ez nintzen ilegorriaren jabe izango; hamasei urte bete berri, hamalau hartz nituen boteak.
‎Begirada jaso zuen Erregek, eta haren begiak aitoren seme batengandik beste batengana ibili ziren, gehientsuenak errepasatu, eta zugan pausatu ziren arte. Erregeren eskuin aldean zeunden, eta zuri begira hitz egin zuen, baina Aba Yakuek ere zuretzako agindua ondo entzun zezala saiatuz:
‎Ez dakit zerk sortu zidan grina, zure etxean eman zenidan ardo usteko edabeak, argi itzaletara atzeman zitekeen hormetako pinturaren luxuak, erabili zaharra ez zen intsentsuaren usainak, ala korutik zuzentzen zizkiguten anatema etengabeak. Herem! Herem!?, baina aita hil nuenean hartutako erabakitik desbideratu ninduen: sutan jarri zitzaidan odola, eta tximetatik heldu nion neskari.
2019
‎Gure denda zuhaitz baten azpian zegoen, ibaitik ez oso urruti. Zuhaitza tximista batek jota eror zitekeen gure gainera; ibaiak gainezka egin eta arrastaka eraman gintzakeen, baina aita dendan etzanda geratu zen, lasai asko. Amak ere ez zuen ezer esan.
‎Harrapatua sentitu nintzen. Aldi berean, ordea, izugarrizko gogoa neukan bertan geratzeko, urtebetetze festa bat nolakoa zen ikusi nahi nuen eta; baina aitari, amari eta Jainkoari traizioa egitea zen hura. Hartaz pentsatzen egon nintzen segundo bakoitzean, jolas ordura arte.
‎Estreinako aldia da eskolako lagun bat etxera gonbidatzen dudala. Normalean, etxean ez didate uzten, baina aitak eta amak ezagutu dute eta ez omen zaie arriskutsua iruditzen, beste neska mutilak bezala. Nire txabola erakutsi diot, arbolan egina dudana.
‎Etxera itzuli nintzen orduko, ezer okerrik gertatu ote zen jakin nahi izan nuen. Korrika batean joan nintzen Kéran  decen etxera, baina aita, koinata eta emagina iritsi gabeak ziren artean. Erditu berria, berriz, bakarrik, ohean hotzak dar dar zegoen, eta goseak, jakina, bezperaz gero deus ere ez baitzuen jan.
‎Aitak, gaia hizpidera ateratzen denean (berak nahi baino sarriago), zorte txarren pilaketa gertatu zela esaten du. Zorte txarren pilatze hori gertatu zen ordenan kontatzen saiatzen da, batez ere kalean ezagunen batekin edo topo egiten dugunean; orduan bera historia kontatzen hasten da, nahiz eta igual inork ez duen espero halakorik, baina aitak pentsatuko du, eta ez diot kulparik leporatzen horregatik, jendeak esplikazio bat espero duela, begien aurrean daukatena argitzeko eta eszena xelebrea arrazoiaren ordenan jartzeko; hau da koadroa:
2020
‎Niretzat, ordea, gogoan ikara handiagoa bizi nuen, ohean astero aita satiroarekin berritzen zena. Eta berriki egiazko lurrikara gertatu zenean eta berriz behean lo egin nuenean, aita Antonio satiroaz askaturik amets egin nuen, baina aita izena merezi ez zuenak bere fantasientzat egoki lehen solairuko gelara itzul nendin, agindu.
‎Carlos ez nuen afera horretan sartu nahi, bai bainekien neba zintzoa nuela, baina aitarekin borrokatuko zen eta etxea nahasiko.
‎Ez daki geldi egoten eta oso gutxi jaten du". Egia da orduan ni oso jakana nintzela baina aitak ez zion horri garrantzirik ematen eta niri ez zidan behin ere erritarik egin.
2021
‎Zerbait aurkitu dudala uste izan dudanean, mailuaz joka zuloa egin, eta zer, eta tximinia zahar bat besterik agertu ez. Igeltsuz nolabait estali dut, baina aita konturatu, konturatuko ez da ba, nahiz eta nik hondakinak txukun desagerrarazi. Eta zertan ariko nintzen ere antzeman; begi ertzean dardara, eta baita errebeskada bota ere, baina ni ez nengoen lo:
‎Hamalau urterekin Gasteizko apaizgaitegira etorri nintzenean, senar emaztegaitzat ginduzkaten denek, esan zuen, burua jaso eta zenbait urte igaroak zituen eraikin sendoari begira?. Gutunak idazten genizkion batak besteari, baina aita Luis Mariri misioetara laguntzera joatea erabaki nuenean, Emiliaren aita larritzen hasi zen. Artean nik ez nuen mundurik ikusi, lanbide heziketa amaitu eta Gasteiza langile itzuliko nintzela pentsatzen nuen.
‎Gorputz osoa astindu zuen, baina aitak sorbaldetatik heldu eta sofan iltzatu zuen.
‎Xavier zutitzen saiatu zen. Zentrimetro ba  tzuk mugitu zen, baina aitak indarra egiten zuen beheraka, eserita geldi egon zedin.
‎Eta egia erran, albistearen berri izan nuelarik arrunt gaizki pasatu nuen. Bertze txaluparik ez erostea eta gaulana bertan behera uztea bururatu zitzaidan, baina aitarekin eta anaiarekin solastu ondoren, garbi ikusi nuen lana aurkitu arte, behinik behin, aitzina egin behar nuela. Bizimodua gorriegi dago halako damukeriatan hasteko.
2022
‎Gainera, ez zegoen esaterik zein asperturik zegoen larunbat gauero diruagatik izaten ziren liskarrez. Berak soldata osoa entregatu izan zuen beti –zazpi txelin–, eta Harryk ere beti bidaltzen zuen ahal zuena, baina aitarengandik dirua eskuratzea izaten zen arazoa. Dirua alferrik gastatzen zuela esaten zion aitak, bururik ez zuela, hainbeste kostata irabazitako dirua ez ziola kalean barra barra bota  tzeko emango, eta hori baino handiagoak, zeren larunbat gauetan nahikoa gaizki egoten baitzen aita.
‎Aldatuta ematen genuen arratsalde haietan tabernan, zeren Catalinak jada negar gutxiago egiten zuen munduaren heriotzagatik eta orain gona motzak janzten zituen eta ama hilaren kamisetak, aitak beti ezkutatu zizkion haiek, usaindu ere egin ez zitzan, baina aitak orain, bere ezkontzarekin, ez zuen zapaltzen beti usain txarra izan zuen etxea, zeren Catalinaren etxean leihoak gutxi zabaltzearen usaina egoten zen. Catalinaren aita orain Juanarekin bizi zen, zeina, hainbeste gaztetu zelarik, Julitoren arreba izatearen lasta gainetik kendu, eta besterik gabe Juanita izatera pasatu zen.
‎...edo joan den hilabetean, ez nago seguru, hamar urte nituela egin nuen amets, nire aitaren alaba nintzela eta atsegin eman nahi niola, nik eskolan egindako marrazkiei begira zegoen, neska txiki baten marrazkiak ziren, zeru zuria eta laino urdinak, eguzki horia arraia gorriekin eta zelai berdea, eta zer da infantilago halako marrazki bat baino, non tximiniak oker ageri baitira etxeetako teilatuetan, baina aita ez zen hori pentsatzen ari, begira, esan zidan, gaizkia zeruan dago, ernamuinean dago, jaio zain dago goritu ahal izateko, paperari su emateko, eta marrazkiko zeruari begiratu nionean serpentina urdinek estalia ikusi nuen, zeru tormentatua zen, eta izarrak zurrunbiloek zeramatzaten, esne bidearen itsasbeherarekin batera, eta brastakoan zerua higitzen hasi zen, serpentina urdinez irakiten, ba... Egia da gehiegi hitz egiten dudala, gehiegi hitz egiten dut baina inoiz ez psikoanalistaren aurrean, bere presentziak pentsamendua garatzea behaztopatzen dit, gainera ez zaio interesatzen, espezializatuegi dago, nik esaten dudanaren  atzean aditzen duen horretan zentraturik dago, nik jakin gabe ere dakidan horretan, eta ezer esatea ez du merezi, aurretiaz dakizunean zer esatea ez den komeni, psikoanalistaren arreta beste nonbait dagoenean, era guztietara ere, ezer ez dagoen toki batean, ez bero ez hotz egiten duen tokian, eta batzuetan lepazamarreraino egiten dut, dibanean etzanik, ezin dut eraman psikoanalista bere eguneroko kezketan babestea, egin behar dituen erosketetan eta hurrena idatzi behar duen liburuan, eta hura bere erosotasunetik atera  tzeko handiagoa denean nire desioa nire isiltasuna baino, gauez egiten ditudan ametsak kontatzen dizkiot, haiek nire ordez hitz egin dezaten, aditu hau psikoanalista jauna eta zeuk esan, askoz interesgarriagoa naiz gauez, loak ia eder egiten nau, tamaina handiko ametsak egiten ditut, ekaitzak eta enbatak amets, hil arriskuak eta kode sekretuak amets, erorketa askean amiltzen diren igogailuak, lur azpian milagarren solairuan lehertu arte, igogailuak umedade eta kakalardo mundura buruz amiltzen ezerk eusten ez diela, eta mundu horretatik ezin irten dira igogailuak amildu eran zuloa ezarian ezarian itxi egin delako, berrogei mila solairuko eraikinak iheska doan jendearen buru gainera abailtzen ari direla egiten dut amets, eta bitartean inurri itsu mordo bat eskapo doala, pasatzen diren autoei arretarik eman gabe, itsasondo abisalekin eta aldiro mozten diren telefono deiekin egin dut amets, kaixo ama, ez dut ezer aditzen, ez negar egin ama, non zaude, zure zenbakia galdu dut, ahaztu egin dut, baina esadazu, gaizki aditzen dizut, eta zergatik ezin ote dut hatzik mugitu, zergatik ezin ote dut hitzik egin, eta hau luzatu egiten da mila modutan ere, ez dute erantzuten, telefonoa hutsari joka ari da, zirkuitu elektrikoen espazio mugagabeari joka, ez dute erantzuten badakitelako neu naizela, zenbaki faltsua delako, linea okupaturik dagoelako eta dirurik ez dudalako, galdurik nago munduaren azkenean, goitik behera putzu arrokazko batera amiltzeko zorian dagoen eraikin bateko gainaldean, kaixo ama, non zabiltza, nola urrundu ahal izan naiz zugandik puntu honetaraino, nola egon ninteke zure bizitik mila kilometrora, hemendik ezin duzu nire ahotsa aditu, nola utzi ahal izan zaitut bakarrik ohe horretan, hiltzen ari zaren horretantxe, baina hobeko dut orain hitz beste egin, ez dut amets horiez gehiago hitz egin nahi, uste dut beti egin izan ditudala ametsok, ama negarrez ikusi nuenetik aitak hots egiten ez ziolako, aita laneko bidaian joana zelako bere gastu kontuak harturik, ahaztu egin nau esango zidakeen amak nire presentziaz ohartu izan balitz, ez du nigan ez zugan pentsatzen, beste emakume batekin dago, esan zezakeen amak, baina hobeko dut horretan ere ez sakondu zeren inoiz ez naiz helduko esan ez zidanaren hondora, eta joan den astean edo joan den hilabetean, ez nago seguru, hamar urte nituela egin nuen amets, nire aitaren alaba nintzela eta atsegin eman nahi niola, nik eskolan egindako marrazkiei begira zegoen, neska txiki baten marrazkiak ziren, zeru zuria eta laino urdinak, eguzki horia arraia gorriekin eta zelai berdea, eta zer da infantilago halako marrazki bat baino, non tximiniak oker ageri baitira etxeetako teilatuetan, baina aita ez zen hori pentsatzen ari, begira, esan zidan, gaizkia zeruan dago, ernamuinean dago, jaio zain dago goritu ahal izateko, paperari su emateko, eta marrazkiko zeruari begiratu nionean serpentina urdinek estalia ikusi nuen, zeru tormentatua zen, eta izarrak zurrunbiloek zeramatzaten, esne bidearen itsasbeherarekin batera, eta brastakoan zerua higitzen hasi zen, serpentina urdinez irakiten, baina gero eta gutxiago ziren urdin eta gero eta gehiago ziren beltz, sugearen odolaren beltza da, erantzun zidan aitak nik galdera egin izan banio bezala, jakingo ez banu bezala, zeru desatsegin bat milioka suge beltzezkoa, ez aita, oker zaude, zeru guztiz zuri urdina da, Mariaren soinekoa bezain, bai, egia da, zeru urdina da gaur baina nolanahi ere gaizkia hortxe dago ezkutaturik, erdizka ageri da horko lainoen artean, begiratu hurreagotik, antzematen zaio, toki guztietan dago eta oroz gain haurren marrazkietan, oroz gain zure haur buruan zeren hazten zarenean zu zeu ere suge izango zara, ez duzu suge itxura izango baina suge izango zara, zeru urdinaren itxurapean irakin egingo duzu, baina hori ez da egia aita, ezin da egia izan, eta amets hartan ni triste nengoen zeren inork ezin zuen ezer egin, okerra egina zegoen, beharrezkoa zen, eta eskuan neuzkan gainerako marrazkiak erakutsi nahi izan nizkionean haietan maleziarik ez zela berari frogatzeko, suak hartuak zituela ohartu nintzen, zelaiak barku pirata bihurtuak ziren eta haien gainetan gizonak bata bestea akabatzen eta pasarelatik botatzen ari ziren, barkuek herio  tzaren bandera jasoa zuten eta itsasoa gorria zen, hondoan jendearen orroak aditzen ziren, denak kondenaturik zeudela iragartzen zuten, amets tragikoa, horratik, psikoanalista jauna, hamar urte nituela gaiztotu nintzen ni, ezin beste ondoriorik atera, azkenaren hasiera izan zen, puteriora eraman ninduen endekatzearen hastapena, eta horixe esan, eta isildu egin nintzen, dena esanik zelako, ebidentziak ez dira esplikatzen, nagusitu egiten dira galdera gehiago jaso ez denean, beti esan ohi denez, eta berriz ere isiltasuna eta egin behar diren gauzen gaineko kezka, eta gehiago hitz egiteko gogorik ez baldin badut, ez baldin badut besterik jakin nahi, da nire ametsak guztiz argiak direlako, sufritu egiten dut nire koherentziagatik eta biziagatik, erantzun gehiegi ematen baitizkidate, eta gainera, nolanahi ere, zer dela-eta eduki nuke psikoanalista baten premia nire hitzei pisu handiagoa emateko, gaurgero aditzen ez ditudan hitzez nardatzeko, zeren mila aldiz ere esanak ditut, ez dakit ezer, zeren nire gurasoek ezin dute bere partea egin, larrutik ordaindu behar dut eta baten batek eman du nire kontrako lekukotza, zeren psikoanalistak horretarakoxe daude hor, barkatzeko eta barkamena eskatzeko, barkatu alaba, barkatu ama, baina nik ez dakit inor barkatzen, nik ez dakit hortzak estutzen baizik, zakilak ahora sartzen dizkidatelako behin eta berriz, aitaren zakila putekin tratuan dagoelako, ez puta bakar batekin, uste dut nik, zeren puta batek beste bat dakar automatikoki, eta honek ere beste bat ordezkatzen du bere gorputzaren naturaren bidez, eta halaxe libratzen dira bezeroen buztanetatik, nire aitaren buztanetik, edozein emakumerekin gogortzen baitzaio aitari zakila, bere emaztearekin izan ezik.
‎Egia da gehiegi hitz egiten dudala, gehiegi hitz egiten dut baina inoiz ez psikoanalistaren aurrean, bere presentziak pentsamendua garatzea behaztopatzen dit, gainera ez zaio interesatzen, espezializatuegi dago, nik esaten dudanaren  atzean aditzen duen horretan zentraturik dago, nik jakin gabe ere dakidan horretan, eta ezer esatea ez du merezi, aurretiaz dakizunean zer esatea ez den komeni, psikoanalistaren arreta beste nonbait dagoenean, era guztietara ere, ezer ez dagoen toki batean, ez bero ez hotz egiten duen tokian, eta batzuetan lepazamarreraino egiten dut, dibanean etzanik, ezin dut eraman psikoanalista bere eguneroko kezketan babestea, egin behar dituen erosketetan eta hurrena idatzi behar duen liburuan, eta hura bere erosotasunetik atera  tzeko handiagoa denean nire desioa nire isiltasuna baino, gauez egiten ditudan ametsak kontatzen dizkiot, haiek nire ordez hitz egin dezaten, aditu hau psikoanalista jauna eta zeuk esan, askoz interesgarriagoa naiz gauez, loak ia eder egiten nau, tamaina handiko ametsak egiten ditut, ekaitzak eta enbatak amets, hil arriskuak eta kode sekretuak amets, erorketa askean amiltzen diren igogailuak, lur azpian milagarren solairuan lehertu arte, igogailuak umedade eta kakalardo mundura buruz amiltzen ezerk eusten ez diela, eta mundu horretatik ezin irten dira igogailuak amildu eran zuloa ezarian ezarian itxi egin delako, berrogei mila solairuko eraikinak iheska doan jendearen buru gainera abailtzen ari direla egiten dut amets, eta bitartean inurri itsu mordo bat eskapo doala, pasatzen diren autoei arretarik eman gabe, itsasondo abisalekin eta aldiro mozten diren telefono deiekin egin dut amets, kaixo ama, ez dut ezer aditzen, ez negar egin ama, non zaude, zure zenbakia galdu dut, ahaztu egin dut, baina esadazu, gaizki aditzen dizut, eta zergatik ezin ote dut hatzik mugitu, zergatik ezin ote dut hitzik egin, eta hau luzatu egiten da mila modutan ere, ez dute erantzuten, telefonoa hutsari joka ari da, zirkuitu elektrikoen espazio mugagabeari joka, ez dute erantzuten badakitelako neu naizela, zenbaki faltsua delako, linea okupaturik dagoelako eta dirurik ez dudalako, galdurik nago munduaren azkenean, goitik behera putzu arrokazko batera amiltzeko zorian dagoen eraikin bateko gainaldean, kaixo ama, non zabiltza, nola urrundu ahal izan naiz zugandik puntu honetaraino, nola egon ninteke zure bizitik mila kilometrora, hemendik ezin duzu nire ahotsa aditu, nola utzi ahal izan zaitut bakarrik ohe horretan, hiltzen ari zaren horretantxe, baina hobeko dut orain hitz beste egin, ez dut amets horiez gehiago hitz egin nahi, uste dut beti egin izan ditudala ametsok, ama negarrez ikusi nuenetik aitak hots egiten ez ziolako, aita laneko bidaian joana zelako bere gastu kontuak harturik, ahaztu egin nau esango zidakeen amak nire presentziaz ohartu izan balitz, ez du nigan ez zugan pentsatzen, beste emakume batekin dago, esan zezakeen amak, baina hobeko dut horretan ere ez sakondu zeren inoiz ez naiz helduko esan ez zidanaren hondora, eta joan den astean edo joan den hilabetean, ez nago seguru, hamar urte nituela egin nuen amets, nire aitaren alaba nintzela eta atsegin eman nahi niola, nik eskolan egindako marrazkiei begira zegoen, neska txiki baten marrazkiak ziren, zeru zuria eta laino urdinak, eguzki horia arraia gorriekin eta zelai berdea, eta zer da infantilago halako marrazki bat baino, non tximiniak oker ageri baitira etxeetako teilatuetan, baina aita ez zen hori pentsatzen ari, begira, esan zidan, gaizkia zeruan dago, ernamuinean dago, jaio zain dago goritu ahal izateko, paperari su emateko, eta marrazkiko zeruari begiratu nionean serpentina urdinek estalia ikusi nuen, zeru tormentatua zen, eta izarrak zurrunbiloek zeramatzaten, esne bidearen itsasbeherarekin batera, eta brastakoan zerua higitzen hasi zen, serpentina urdinez irakiten, baina gero eta gutxiago ziren urdin eta gero eta gehiago ziren beltz, sugearen odolaren beltza da, erantzun zidan aitak nik galdera egin izan banio bezala, jakingo ez banu bezala, zeru desatsegin bat milioka suge beltzezkoa, ez aita, oker zaude, zeru guztiz zuri urdina da, Mariaren soinekoa bezain, bai, egia da ...edo joan den hilabetean, ez nago seguru, hamar urte nituela egin nuen amets, nire aitaren alaba nintzela eta atsegin eman nahi niola, nik eskolan egindako marrazkiei begira zegoen, neska txiki baten marrazkiak ziren, zeru zuria eta laino urdinak, eguzki horia arraia gorriekin eta zelai berdea, eta zer da infantilago halako marrazki bat baino, non tximiniak oker ageri baitira etxeetako teilatuetan, baina aita ez zen hori pentsatzen ari, begira, esan zidan, gaizkia zeruan dago, ernamuinean dago, jaio zain dago goritu ahal izateko, paperari su emateko, eta marrazkiko zeruari begiratu nionean serpentina urdinek estalia ikusi nuen, zeru tormentatua zen, eta izarrak zurrunbiloek zeramatzaten, esne bidearen itsasbeherarekin batera, eta brastakoan zerua higitzen hasi zen, serpentina urdinez irakiten, ba...
‎...dera zeren amak ezin zuen eraman ni bere ondoan ikustea eta seinale bat eginez uxatzen ninduen, eta seinale hura ez zen hitz bat ere, gehiago zen zarata bat, txistu egiten zuen nire aldera, baina katuei txistu egiten zaien modura mahaira ez igotzeko edo landareekin ez jolas egiteko, hortzak estuturik eta jotzeko prest obeditzen ez badute, eta seguru samar amak ez zuen nahi nik haiekin lo egiterik, baina aitak bestela iritzi zion, ez du inor aztoratzen eta apenas mugitzen den esaten zuen aitak, zutaz babesteko behar dudan harresia da, pentsatzen zuen aitak, eta ama ez balitz ordurako larba bat, tematu eta ni oinen bidez ohetik botako nindukeen aurpegira ttu eginez nola egiten baitute arrek eme bat lortzeko lehian ari direnean, atzaparkada batez gauzaez bihurtu zezakeen amari traizio egindako gazt...
‎...itzeaz ohartarazi zidan, erakutsi zidan emakumeek ausartegi jokatu zutela fruitu debekatua jan zutenean, esan zidan inork ez dakiela zergatik ez zuen emakume hark hiri aldera biratu behar, biratu egin zela hori besterik ez, eta horixe zela ulertu behar nuena, hura ez zela proba bat baizik, ikusteko emakume hark zenbateraino bizi nahi zuen, zenbateraino urrundu behar zuen ama naturak Jainkoagandik, baina aita, galdetu nuen, neu ere gatzezko estatua bihurtuko ote naiz, bada, txanda heltzen zaidanean, Jainkoak neu ere proban jarriko ote nau, ez dakit alabatxo baina zuk beti zintzoa izan behar duzu eta barkamena eskatu, beti, barkamena eskatu mindu dituzunei, barkamena eskatu gezurra esateagatik, lapurtzeagatik, hiltzeagatik, barkamena eskatu zeure baitan orban ezabaezin bat eramateagatik, sugearen ...
‎...rik gordeenean ere gorroto, eta puntu horretaraino gorroto badut ez da bere tiraniagatik edo traizioz darabilkeen botereren batengatik, ez, da bere larba biziagatik, bizi guztian tokitik mugitu gabe bere burua bihurritzeagatik, ezintasun horretan itzulipurdikatzeagatik, bizi osoan bere izateaz kexatzeagatik, aitak ez duela aintzat hartzen, jazartzen zaiola, txarrena opa diola pentsatzeagatik beti, baina aitak ez du amagandik ezer espero, ez dio txarrik ere opa, ez gorroto du ez maite, errukiak baizik ez dio galarazten etxetik urrun alde egitea, belaontzia hartu eta munduaren itzulia egitera joatea, eta amak badaki hori baina ez du ezer egiten, eta bestalde, zer egin du amak bizitzan larba baten modura mugitu eta kexatu besterik, pla pla eta pla pla alde batera eta bestera, zer egin du ezkontidee...
‎Egunen batean, eskertu egingo didazu. Nik ez, baina aitak saldu nahi zaitu. Ez naiz ni zure bihotz tolesgabea ikusteko gai ez dena.
‎Frankenstein munstrokume baten sortzailea da, bai, baina aita da, ez ama. Sor dezake, baina ez ditu ama batek bezala sufrituko berak sortutakoak biziko dituen kontingentziak eta mundualdia.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia