2000
|
|
Neskak esa  ten zion" hartu nire ezpainak, jan nire ezpainak", horrelaxe, panpina batek esaldi txepel bat errepikatuko lukeen moduan, emoziorik gabe, eta mutila, zeina ni baino gazteagoa baitzen eta era berean ederki burusoildua, gogor saiatzen zen maiteñoaren eskakizunak betetzen, jubilatu urrezko txarteldun talde bati zeharka begiratzen zien bitartean; haiek, era berean, zeharka begiratzen zioten mutilari, eta pentsatzen zuten beraiek askoz ere ederkiago beteko zuketela neskatoaren erregua, mutil ezjakin hark baino; ezen, ordurako, mutila beste ezpain batzuk ari baitzen jaten, nahastuta, beste ezpain gozo eta petalo irekien antzeko batzuk. Eta halaxe, bada, Schubert bukatu zen, eta kanpora begiratzeari utzi nion, nire baitara begiratzeko; bakarrik nengoen eta ene buruari zuhurtasun osoz
|
azaldu
behar nion zergatik ahoskatu nuen konplot hitza, zergatik kanporatu nuen izen beldurgarri hura, esku anonimo batek idatzia zirudiena eta, hala ere, hain ankerra eta hurbila egiten zitzaidana. Eseri egin nintzen; hegazkin batek zeru ubela zulatu zuen, eta ikuskizun hark uharte huts baten erdian abandonatuta dagoen naufragoaren modura sentiarazi ninduen, zergatik esaten asmatuko ez banu ere.
|
|
Sorbaldatik eskua pasatu, eta ahots eztiz galdetu zion: " Ea, Armando maitea, aipatu duzun ukendu horren zernolakotasuna
|
azaldu
behar bazenigu, zein animalia aukeratuko zenuke?". " Animalia bat?".
|
|
Nire barrena gutxi asko argitu den arren eta, lehertuko ez banaiz, hau guztia norbaiti
|
azaldu
behar diot. Inorekin baino gusturago Teresarekin hitz egingo nuke, baina bihar arte itxaron ezin, eta oraintxe Rubenen dendara joango naiz joan beharra daukat.
|
|
Egia da" Sentitzen dut" esamoldea erabiliegi dagoela, baina halaxe dago oraindik ere hainbestetan erabiltzen dugun" Maite zaitut" adierazpidea ere, eta hala ere bizi bizirik dago, eta konbentziturik nago esaten den bakoitzean esanahi berria, ñabardura gehiago egokitzen diogula adierazi du ahots sakon bezain pausatuz, denoi epaiketa fartsa bat zela kasik ahanztarazten zigula. Eta begien bistan dago neska hori ezagutu aurretik, eta ondoren, Billek azaldu izan didan maitasuna desberdina dela; baina hanka sartu du eta halaxe onartu du, munduko ohore guztiak jasotzen ari zela, munduko pertsona apalenaren mailara etorriz, gauzarik intimoenak denon aurrean
|
azaldu
beharrez. Oraingoan ere, dotore jokatu du, ausarta izan da eta bere hutsa onartu du, benetakotasunez, barne barnetik gure herriaren alde jarraitu nahi duela erakusteko.
|
2001
|
|
Baina aurrera egin beharra zegoen, eta nekea askorik ez erakusten saiatzen ginen espediziokide ajetuok. Ilusioak bere hartan zeudela
|
azaldu
behar genion elkarri, gauzak nola zeuden sobera bagenekien arren.
|
|
Beldurrik gabe eta erdi egiak, erdi gezurrak bazter batean utzita mintzatzen hasi behar dugu euskarari buruz ere. Euskararen etorkizunaz ditugun itxaropenak argi eta garbi
|
azaldu
behar dizkiogu elkarri. Badakit, ongi jakin ere, elkarrizketa horretan euskaltzaleok, eta euskaldunok oro har, eraman handiko, zuhur, eta pragmatiko agertu dugula, galtzeko  baitugu irabazteko baino askoz gehiago:
|
|
Gure artean bakarrik, eta zenbaiten jokabide zentzugabea dela medio, sortu da bitasuna, batasunaren truk. Horrelakorik nola gerta daitekeen ez nuke nik
|
azaldu
behar, are gutxiago galdera gure dialektikoen ahotik datorrenean, horixe baita, inon aurki badaiteke, dialektika jokoaren adibiderik garbienetakoa. Kondairaren aldetik, ahaztu egiten da hemen, gainera, oharkabez ala ohartuki, zertzelada huts bat:
|
|
Nire ustekabeko poza inori
|
azaldu
beharrik ez dut: euskaldun askok, neurri berean ez bada ere, nabaritu baitute bere barrenean.
|
|
Kritiko gogorregiak bekatu egiten baldin badu zuzenbidearen kontra, ez gutxiago bigunegiak. Ahoa betean eralgitzen baditugu goresmenak, zer geldituko zaigu egiazki goragarri den idazlan batezko iritzia
|
azaldu
behar dugunerako. Zer esan behar dugu orduan?
|
|
Antidemokratikotzat hartuko litzateke 1997ko uztaileko egunak bestela interpretatuko lukeena. Erabatekoa behar zuen hedabideen batasunak eta argi eta garbi
|
azaldu
behar zuen jarduera politikoan legitimitate demokratikoa eduki lezakeen esparru bakarra. Horri deitu zitzaion:
|
2003
|
|
Euskaraz ikasteko helburu bakarraz haurrak ikastolan jarri dituzten gurasoak hein bateko beldurrean bizi dira. Gazteei argiki
|
azaldu
behar liteke ez dutela derrigorrez bortizkeria justifikatzen duten ideologoen ildoetan sartzerik, hautua dutela, libre direla, eta, ilegaltasun politikoaren bidea hartzen baldin badute, ondorioak berengain dauzkatela, manifestaldi batetarik landa poliziak atxilotzen baldin baditu adibidez. Ikastolak kontzientziatze lan hori ez baldin badu egiten, etxean berean obra daiteke.
|
|
Aitortzeko orduan, bekatu modua (pentsamendua, hitza, Â ekintza) eta zirkunstantziak (norekin, non, noiz, zenbat aldiz, nola, zein pentsamendurekin, haurdun ez geratzeko neurriak hartuz edo ez, etab.) xehetasun osoz
|
azaldu
behar dira. Ikus dezagun seigarren aginduari buruzko kontzientzia azterketa errazteko eskaintzen den zerrenda labur tipiko bat, Añibarroren Escu liburuatik hartua:
|
2006
|
|
Hil bezperan" hitz ematen didazu aldatuko duzula marmola?" galdetu zidanean, mutu geratu nintzen, ezin nuen hitz egin. Oraindik ez dakit zer sentitu nuen momentu hartan; oraintxe sentitu ohi dudana etxe bat erakustean marmolaren gaia
|
azaldu
behar dudan bakoitzean. Eta ez dut uste amagatik denik nire barruan sumatzen dudan ondoez hau; ez da, ziur.
|
2008
|
|
Gure espezie hau munduan traban dagoela uste badut, edo sekula
|
azaldu
behar ez zuen ezbeharra dela (halaxe iruditzen zait komeni baino gehiagotan), esan beharrean nago berdinzaleei, antisexistei edo dena delako aingeruei: espezie honek bi aurpegi txar ditu:
|
2009
|
|
–Ikusiko dugu. Lehenengo
|
azaldu
behar didazu zer zainketa behar duen. Nolanahi ere, ezin zaio bakarrik utzi.
|
|
Iluntze gau hura amets bat izan da nire bizitzan. Esperantza zer den
|
azaldu
behar izango banu nonoiz, egun hartan zurekin bizi izandakoa kontatuko nuke. Baina marrubizko tarta hura egiterakoan (akordatzen zara?) gertatu zitzaigunaren antzeko zeozer gertatu zitzaidan amets harekin ere.
|
|
Marrazte horrek ez zuen arazo handirik ekartzen ez filosofian ezta zientzia mekanizistan ere. Baina Darwinek espezien eboluzioa
|
azaldu
behar zuen eta horretarako esentziak uzten zuen hutsunea larria zen. Nola azaldu eta argitu indibiduoen arteko borrokatik ateratzen zen espezien ordena miragarria?
|
2010
|
|
Ezkertiarrek, nonbait, laizismoa maite dute, baita herri honen kristau kultura eta artea baztertuz ere, publikoki gutxienez. Agintari batzuek ez dute elizetan beren oinik sartuko, elizarengandik aparte
|
azaldu
beharra daukatela uste baitute. Eskuindarrek, beren aldetik, handiak bota dituzte gotzainen aurka ETAren astakeriak aipatzerakoan bereziki.
|
|
Nik aurren aurreneko pentsatu nuen, Trabukok egindako hilketa Elaman gertatu bazen, zuzenbidez haren aurreneko aztarren ofizialak Goizuetako juzkaduan
|
azaldu
behar zutela. Artikutza aldeko administrazio guzia Goizuetako Udalak eraman izan baitu menderen mendetan.
|
|
Arrazoitzeko modu horri helduz, Le Verrierrek berak Vulkano izeneko beste planeta baten existentzia iragarri zuen. Kasu horretan, Vulkanoren existentziak
|
azaldu
behar zuen Merkurio planetaren orbitan behatutako anomaliaren bat. Haatik, oraingoan abdukzioak ez zuen arrakastarik izan, eta Vulkano ez zen inon agertzen, astronomoak hura aurkitzen saiatu arren.
|
2011
|
|
Hitzak
|
azaldu
beharrik gabe ulertuko balira, kontraesanez hustuta biziko ginateke.
|
|
Ez da goxoa. Baina kontrabandoaren atal beltzak ere
|
azaldu
behar direlakoan nago. Dena den muga inguruko biztanle gehienek, galduta, hotzez, goseturik... aurkitutako portugesei laguntza eskaini izan diete:
|
|
Nik nire lanarekin jarraitzen nuen, baina hiru hilabetean behin jendarmeengana
|
azaldu
behar nuen paperak behar bezala edukitzeko. Beste departamentu batzuetan lan agiria betiko eta lanbide guztietarako ematen omen zuten, eta hori asko interesatzen zitzaidan, nik nire kontura lan egiteko baimena nahi nuen eta.
|
|
Luze jardun genuen berbetan, elkarren ikerketa egitasmoez, elkarlan posibleaz eta Euskal Herriaren zein Finlandiaren historiaz. Suediera hiztunekin dituzten harreman gorabeheratsuez aritu zitzaigun bera, eta Txema eta biok ere elkarri berba janez aritu ginen gure nahi eta ezinez, herri proiektuen ahuleziez eta atzerrian bere burua basque modura aurkezten duenak
|
azaldu
behar izaten dituen ohiko gorabeherez.
|
2012
|
|
Inasi, bere munduan murgilduta, ez zitzaion otu, ezta urrutitik ere, lagunarekin bakarrik aurki zezakeenik bere burua egunaren barruan; barkaezina egin zitzaion halako itsukeriak lausotuta ibili izana. Horrek ez bazuen gutxi aztoratu, Guillermo ondora
|
azaldu
beharrak, batetik, eta hark bota zion galderak, bestetik, are gehiago xaxatu zioten barrua zulatzen ari zitzaion har errukigaitza.
|
|
hezkuntza, hirizaletasuna eta iruindarra sentitu izana. Laugarren bat ere badauka; ez dakiena da nola adierazi; bere buruaren jabetza izan daitekeela pentsatu du (bada gero, e; ia berrogeita hamar urtean ez du Inas nolakoa zen
|
azaldu
beharrik eduki. Une batean gelditu eta bere ustez zein izan zen haren ezaugarri nagusia zehaztu behar duen honetan, urteetan ezari ezarian intuitiboki antzeman dion zerbait zeukala konturatu da; hitzak dira hura adierazteko falta zaizkionak).
|
2018
|
|
Urratsak ebakuntza gelaren aurrean gelditu ziren, eta Charcot, tenientea eta bi soldadu agertu ziren atearen bestaldean. Burua urratu beharrean zetorren medikua, oraindik jakin gabe nola
|
azaldu
behar zien militarrei zer arraio egiten zuen gelaren barruan bikote batek blai eginda eta herritar zauritu bat sendatzen. Horregatik, harri eta zur geratu zen, Sophie erizainez eta hari laguntzen zion gizon ezezaguna zeladorez jantzita ikustean.
|
2019
|
|
Eta titi bat ukitu zion behin, arroparen gainetik. Ezkondu baino bizpahiru egun lehenago, amak esan zion Anita, gauza bat
|
azaldu
behar dizut... Eta, nola edo hala, ezkon gauean zer gertatuko zen azaldu zion.
|
2020
|
|
Ahoskatu behar ez nituenak ahoskatu nituen telebistako kameren  aurrean, urteetako jarduera profesionalak dakarren egoeraren kontrolaren arrasto izpirik gabe. Informatiboetako arduradunari
|
azaldu
behar izan nion nire urduritasunaren ustezko zergatia: Lady Amnesy alabaren kantu bat zela, hanburger furgonetako Janirek inspiratutakoa, eta orain bigarren Lady Amnesy kantu bat sortu zuela, niri buruzkoa.
|
|
Orduan, biloba horrek sendagileari
|
azaldu
behar izan zion bere aitonari gertatutakoa eta burutik oso ondo zegoela...
|
|
Txutxi Aranguren, taldeko animatzailea, 2011an joan zitzaigun; bost urte geroago Koldobi Etxeberria, handik gutxira Fidel Uriarte eta 2019ko uztilaren 3an, Koldo Agirre bera. Bere galerak, biziki penatu gintuen, baina, bestalde esker oneko
|
azaldu
behar dugu, hainbat une eder partekatu genituelako.
|
2021
|
|
–Ez da irregulartasunik inon jasoko, baina
|
azaldu
behar diguzu zergatik utzi zenion ikasle bati azterketa ofizial bat egiten nanik gabe.
|
2022
|
|
Bilo motzak eta lodiak eta grisak zituen Roserrek, eta begi urdinak, hain argiak grisak ere ziruditen, karratuak ziren haren aurpegia eta gorputza, eta ttikiak eta biziak eskuak, bi satitsuren antzera. Mintzo laburreko emakume argia zen, eta ez zuen gauzak
|
azaldu
beharrik izaten, ulertu egiten zituelako. Ulertu zuen, adibidez, aitona gizon gaiztoa izana zen seinalea baino ez zela inork aitona Jaumeri buruz arrosa arbola haren jatorriaz gainera besterik esan ez izana.
|
|
Gainera, bata gorra da eta bestea itsua. Gorrak ikusten duena
|
azaldu
behar dio itsuari, eta itsuak entzuten duena gorrari. Bestela, ez lukete ezer ulertuko.
|
|
...ndeak egiten duena egingo genuke, eskuetatik eta ukondoetatik elkarri heldu, aldi berean osasuntsu eta maitemindurik ez egoteagatik, biziari topa egingo genioke ihes ederra egin dutenen barre zoroa eginez, topa egingo genieke bere tekniken porrotari eta inkontzientearen garaipenari, eta gainera nik ez dut sinesten pultsio biltegi horretan, adituaren presiopean amore emanez mekanismoen morbilitatea
|
azaldu
behar duen horretan alegia, horra zergatik litzatekeen alferrikakoa bi hitzen edo bi ametsen edo irakurtzea merezi ez duen liburu horietan luze eta zabal deskribatzen den zernahiren arteko konexioen jatorria zehaztea, sendatzeko behar den ezer ez daukat, gorputz atala eta gaixotasuna, sendabidea eta desioa, eta ni gaixorik egotea berri ona izango litzateke, izena duen gaixotasun bat izatea alegia...
|
|
...edo ia ezer ez, haien dirua besterik ez, beren desioa beren zakilaren tamaina baino gehiago dela, hori baino gehiago, hori ahazten saiatzen dira, miazkatu eta miazkatu, hil arte miazkatu, ez dute ulertu nahi desioa piztuko bada denbora behar dela, zorrotik dirua ateratzeko behar dena baino gehiago, ez dute ulertzen negozio hau ez dela posible ezpada egiaren gainean egindako itun bati esker, hitzez
|
azaldu
behar ez dena inola ere baina sinetsi beharrekoa, eta ituna da gogoa sentitu daitekeela lehenengo datorrenarekin, izan gizena edo ergela, baina, jakina, gizonek ez dute ikusten emakumearen gizentasuna baizik, berena ez, berek nahi duten bezalakoak izan daitezke, erdipurdikoak eta haragi bigunak, edo erekzioak dituztenak, baina emakumeei dagokienez barkaezinak dira halakoak, haragi bigunak eta zim...
|
|
–Ez dago ezer
|
azaldu
beharrik. Soldadu soil bati, hutsaren hurrengo bati ezar dakizkioke debeku guztiak.
|
|
Modu naturalean lotu behar ditu adiskidetasun honek Hubert eta Jean Marie. Ez ote litzatekeen Jean Marie gazteago
|
azaldu
behar. Hogeita sei urte dituela uste dut, eta Hubertek hamazazpi.
|
|
Marxek, erreformismoa gaindituz, iraultzaren bidea ireki nahi zuen. Horretarako, kapitalismotik komunismora zeraman jauzia argitu eta
|
azaldu
behar zuen.
|
|
Historiak, kantuak eta dantzak dira, bada, gure pailazoen dohainak. Dohain hauekin haien fedea
|
azaldu
behar dute. Azaldu eta sinetsarazi behar dute, jai hori eten eta amaierarik gabe errepika dadin.
|
|
Ingurumen zientziak ikasi bitartean, sarri galdetzen zidaten ikasketa horiek zer ote ziren eta zertarako, gradu berria zen eta (ia ahaztuta nuen garai hura!). Graduondoko kideei ekonomia ekologikoa zertaz zihoan
|
azaldu
behar nien maiz, horretan lan egiten nuela esaterakoan galdera ikur erraldoia ikusten bainuen bestearen buruaren gainean. Askorentzat ingurumen politika bakarrik Artikoko hartzak salbatzeari buruzkoa zela zirudien, edo zuhaitzak besarkatzeari buruzkoa.
|
2023
|
|
Zera iharduki zion," Bernadà ez da goitik beherako gizona". Baina ulertu ez ziolakoa egin zuen piztia gaiztoak, eta berriro
|
azaldu
behar izan zion Joanak," Goitik beherako gizona eskatu nizun, jaun bat, bere lur zatiaren eta bere teilatu zatiaren jabea, baina Bernadà ez da goitik beherako gizona". Beha zegokion parrillero handia sinetsi ezin zuela.
|
|
âMaistra ikasketak egitea proposatu didate, Juana MarÃa andereak eta bisitatzaileak. Eta Paquitak, haren kontu gehiago
|
azaldu
behar dizut, hark irakatsi zidan irakurtzen... Baina nik zu traizionatu nahi ez.
|
|
Bigarren zati horretan, iritzi artikulu bat idatzi behar zuten (opinion essay), baina ez edonolakoa. Idazlan horretan, ondo pen  tsatutako hainbat galderen inguruko iritziak
|
azaldu
behar zituzten eta ondo argudiatu. Hona hemen galdera horietako batzuk:
|
|
Txantxangorri buruarekin pentsatzen ari naiz gauza hauek guztiak. Ohartzen naiz askoz ere xeheago eta sakonago
|
azaldu
beharrekoak direla. Niri, hala ere, txantxangorriaren jauzikako hurbilketa gustatzen.
|