Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 194

2000
‎...izaren arauetan eta egunorozko azturetan eta ohituretan moldatuak, baina ezagutu izan ditut, halaber, arau horietarik atera izan diren bakan batzuk, edo, atera izan ez badira ere, arauen arteko zirrituetarik kanporat beha jarri izan direnak eta, behakoaren behakoaz, ikusmoldea aldatu izan dutenak, nahiz eta gero beren izatasuna bertzeei ezkutatzen ibili izan diren, edo oso giro eta gune mugatuetan azaldu behar izan duten: kapitaina izan zen horietarik bat, bere pentsatzeko manera partikular harekin, eta bere hitz egiteko modu harekin, zeren, gaizki hitz egin behar zuenean, batik bat marinelen aitzinean, mila maradizinoz eta bertze hainbat juramentuz josten baitzuen bere solasa, baina ongi baino hobeki moldatzen zen, orobat, bera baino jende ikasiagoarekin ere, baita filosofiaz, zientziaz eta teologiaz mintzatu behar izaiten zuenean ere, zeren, batetik, irakurriak baitzituen Montaigneren Entseiuak eta itsasoaz mintzo ziren bertze liburu batzuk ere, eta zeren, bertzetik, kapitaina ere bertze filosofo bat baitzen, bizitzaren eskolan ikasia... portuetako eskolan, beregainki, portuetako bizitzak bizitzaren zinezko porturat balerama bezala.
‎Horren argi. Bai baitzekien, ez nion azaldu behar izan asteburu horretan, lana nuenez, semea zaindurik egoteko bide bakarra zegoela, hain juxtu ere, gure amarekin uztea. Halaber, ez nuen denbora alferrik galdu oroitarazten bere amaginarreba ez zela munduko amatxirik ilobazaleena eta, beraz, joan etorrietara behartuko ninduela herritik hirira eta hiritik herrira, egunez ez bazen, gauaz bai behintzat, egun osoan haurrari kateaturik ez uztearren.
‎Igerilekuaren ertzean jarria eta zangoak urean sartuta deitu zuen Kristinaren dendara. Andreak oniritzia eman zuen, baina, lehenago, telefonotik azaldu behar izan nion —oinak lehorrean— zer egiten nuen nik, ortzegun buruzuri batean, egunkaritik kanpo. Sorgin alaena!
2001
‎Arduratzen hasi nintzen eta medikuari kontsulta egitea erabaki nuen. Baina, nola azaldu behar nion senarra animalia bihurtzen ari zitzaidala. Jan eta telebista ikusi, besterik ez zuela egiten?
‎Zer ordea. Zer azaldu behar zidan. Adarrak jarri arren asko maite ninduela edo horrelako zerbait.
‎‘Jakin nahi dut Goiori zer pasatu zaion. Psikologoak azaldu behar du hori, ez? ’
‎‘Ez dut uste psikologoak eginbehar hori duenik, ulertzen ez duena azaldu beharrik ez dizu, ’ dio Imanolek, historia klinikoa hartu eta artxiborantz daramala. ‘Zer nahi duzu, ulertzen ez dudana ulertzen dudala itxurak egitea?
2002
‎–Ez daukazu azaldu beharrik. Lasai.
‎Eta dezente dagoela esateko. Eta derrigorrean azaldu behar dugula.
‎Nire anaia txikia da! –Imanoli begiratu zion– Eta gauza asko azaldu behar dizkit.
2003
‎Kontua da Mercedes eta Martinaren etxetik irten eta bigarren etxean sartu zenean," Ministeriokoa naiz" esan eta andre birrindu batek ezetz erantzun ziola, berak ez zekiela ezer Museoaz eta koadroaz, semeari itxaron ziola, baina ordu bietan heltzen zela Museotik semea, edo apur bat beranduago, eta goizegi zela oraindik, aterako ziola bitartean gazta apur bat eta pernila, eta edatekoa ere bai, nahi bazuen eta sabel gaiztokoa ez bazen. Matiasek azaldu behar izan zion grabazioa egitera etorri zela bera, ez Museo kontuetara edo koadro kontuetara. Orduan gogoratu zuen emakume birrinduak Ministeriotik deitu ziotela, hilabete lehenago edo, astebete lehenago edo.
‎Baina ondo gogoratzen zuen Nemiak nola deitu zioten Ministeriotik eta nola esan zioten funtzionario bat agertuko zitzaiola etxera, galdetegia egitera. Matiasek azaldu behar izan zion ez zela galdetegia, ez ziola ezer galdetuko, eta abar. Baina azaldu zion guztia bazekien Nemiak; guztia azaldu zion Ministeriokoak telefonoz.
‎Aldean esertzen zait, eskua jartzen dit kopetan, amak alaba txikiari egingo liokeen moduan egiten dit hitz. Hura azaltzea dut lasaigarririk onena, eta ageri ez denean haren galde egiten dut beti. Noiz du txanda Olatzek, noiz azaldu behar du Olatzek.
‎Ni ez naiz derrigorrezkoa. Zu zara nahi eta nahi ez azaldu behar duzuna. Ainhoa eta Joseba izango dira, eta agertu zaitez, mesedez.
‎Beraz, ikastolako feria ostiralean egin behar. Ez al duzu ikastolara azaldu behar talo batzuk jatera, neska. Poz handia hartuko nuke azalduko bazina.
2004
‎Zeren argitan azaldu behar dugu euskal hiztunaren gaitasun komunikatiboaren, esan nahi eta ezin esana?. Zeri zor zaio euskarazko trebetasunetan komunikazioaren berbaldia behar bezala taxutzeko daukan ezina?
‎Diglosia historikoaren onurak azaldu behar ditugunez, lan hori eman diezaio gun Xabier Erizeri. Egia esan, bigarren aldiz darabilt aipu berbera, eta barkagarri izango ahal zait hori egitea.
‎Eta hitz hauek Martinet’ek ere: " Beste hizkuntza bat ikastea, ez da gauza ezagunei etiketa berriak ezartzea, gure adierazkizunak, gure azaldu beharrak, beste era batera aztertzen ikastea baizik". (Martinet, Éléments, 16).
‎Bi nahiko destakatuta pasatu ziren, eta Libek ikusi zituen baina Martinek ez. Ondorioz, Libek azaldu behar izan zion zer ziren sidecarrak, baina sidecar, kopilotu eta hiru zilindro linea bakoitzean hitzak erabili barik.
2005
‎Eta bere lagun Anek telebistan azaldu behar zuen egunean ere telebistari begira geratu zen Ines: hantxe bai, Ines, bere minarekin?!
‎Eta, besterik azaldu beharrik gabe, Elixabet armairu barruan sartu zen. Markosek, armairuaren aldamenean jartzen zen ikaskideak, giltzarekin itxi zuen atea, eta gainontzekook, zer egin behar genuen bageneki bezala, nor bere aulkian eseri ginen, zain.
‎Ez zen gehiago azaldu beharrik egon. Den denok ulertu genuen esan gabe gelditu zena...
‎Baina Gurrek aurpegi arraroa jarri zuenez, berriro azaldu behar izan zion Simonek zertarako nahi zuen Irlandara deitu. Azaldu zion Simonek marrazain izan nahi zuela berak errugbi partidu batean.
‎Gurrek ez zuen sinisten. Simonek azaldu behar izan zion gutuna hartu zuela Irlandatik, eta oso gutun formala zela, eta ondo argi esaten zuela marrazain bat behar zutela partidu baterako, Galesen. Non eta Galesen.
‎Zer eta Gales Irlanda partidu batean marrazain. Baina Simonek azaldu behar izan zion ez zela Gales Irlanda, ez zirela selekzioak; jokalari batzuk selekziokoak zirela, bai, baina ez guztiak. Selekziokoak izan zitezkeela hiru, edo lau, edo bost, baina ez guztiak.
‎Lobek egin zioten enkargua, dirua bazegoela eta nahi zuen irudia pintatzeko enkargatu zioten pintoreari, ondo ezagutzen zuela berak euren izeko Fidela eta jakingo zuela zer pintatu behar zuen hilobian. Esan zioten andrearen izateko modua azaldu behar zuela irudi batekin. Eta badakizu zer pintatu zuen, Sorin?
‎–Karlos Felix! –oihukatu zuen Lurdisek– Ez genuen bere aurrean azaldu behar, txarto ipintzen da halakoak entzunda!
‎Saiatuak ginen frankotan amodioa egiten, baina zer edo zer gertatzen zen beti: behin batean lur bustiak bizkarrak lokaztu zizkigun, beste batean erle batek kosk egin zion izterrean, gero mendigoizaleak ere toki guztietan azaldu behar; institutuko komunetan berak ez zuen nahi, jasangaitza baitzitzaion kiratsa, eta auzo galduenetan ere norbait ibiltzen zen beti, zakurra paseatzen edo. Egia esateko, hura zen aukera, denbora eta espazioa geureak ziren; hildakoenak ere noski, baina haiek, pentsatu nuen nik, ez zuten txintik ere esango.
2006
‎Lau urrats haratago zegoen bigarren kanoi txikia. Oraingoan Domingok ez zidan deus azaldu beharrik izan. Burrunbak ere ez ninduen ezustean harrapatu.
2007
‎Gorritu egin nintzen oinetatik bururaino, edo burutik oinetaraino, ez dakit. Han, kalearen erdi erdian, azaldu behar izan nion etxe bila hasi behar nuela eta etxe bila haste hutsak urduri jartzen ninduela, adiera galtzeraino eta begiak lainotzeraino.
2008
‎Agintari errepublikarren ondoren azaldu behar zuen IMk lubakietara. Lubaki berberetara.
‎Gero, akaso laburpen hau behar bezain didaktikoa ez zelakoan, ipuintxo bilduma bat egin zigun (Katearen begiak), Nabarraldeko lanak oinarri hartuta. Erdal irakurleari normal konta dakiokeena, labur eta badaezpada figuratan azaldu behar zaio euskaldunari, ongi uler dezan.
‎Pasilloan zuzen jarri zuen gorbata Jonathanek, eta Philipek ile nahastuak eskuaz atzeratu zituen, Nagusiaren aurrean txukun azaldu beharrez. Bulegoko atea jo bezain laster entzun zen, aurrera?
2009
‎–Ez didazu azaldu behar zergatik egin didazun galdera hori?
‎Motorren dendako neskarekiko elkarrizketa amaitu orduko, Oskarrek Xabierri deitu zion. Hain urduri zegoenez, bi aldiz azaldu behar izan zion kontua. Xabier lanean ari zen, baina aitzakia bat asmatuta arrapaladan ihes egin zuen.
‎Nahiz eta bazuen astia egin behar zuenerako, gogorarazi zion bere buruari. Zortzietarako azaldu behar zuen berriz tabernara. Aurretik itsasoan sartu irten bat egiteko tartea ere ematen zion.
2010
‎erantzun zidan Bibik. Behin asaskabideari ekinda, ordea, sekula azaldu ez niona azaldu behar nion Bibiri: –Zuretzat ere hobe izango da, Bibi, nik alde egitea:
‎–Honek ez zuen aurrera egin behar, eta kito. Zuzendariak berak azaldu behar zuen hasieratik hori ez zela euskara, ez latina ez ezer, eta idazkunak ez zirela III. mendekoak. Eta berdin egin behar zuen piezak gorde dituen museoko zuzendariak [Amelia Baldeónek] ere?.
‎Baina hizkuntzalaria batez ere latinezko idazkunekin asaldatu zen. . Epigrafeak hain dira latin hizkuntzaz eta idazkeraz ezagutzen dugunaren aurkakoak, faltsutasunaren ebidentziak hain argiak dira, non begi bistakoa azaldu behar izatea bereziki mingarria baita?.
‎Ez nuke Teorekin bakarrik geratu nahi..." erantzun zidan Bibik. Behin asaskabideari ekinda, ordea, sekula azaldu ez niona azaldu behar nion Bibiri: " Zuretzat ere hobe izango da, Bibi, nik alde egitea:
2011
‎Gardentasuna garrantzitsua da, baina kontuz kudeatu behar da. Gardentasunak ez du esan nahi hitz bakoitza, eztabaida bakoitza, iritzi desberdintasun bakoitza, proposamen eta kontraproposamen bakoitza jendaurrean azaldu behar denik. Oinarrizko arauetan zehaztuta egon behar du zer argitaratu, noiz eta nork.
‎Begirada pertsonalitatearen araberakoa dela ihardetsi dit, baina gizonek gizonekin egin duten moduan, emakumeek askotan emakumeengan jarriko dutela begirada, hobeto ezagutzen dituztelako. . Berdintasunaren alorrean mundua oraindik demokratikoa ez denez, ezin da gehiago zehaztu, bai nik eta bai zuk estereotipo asko ditugu jasoak begiradari buruz, zein modutan azaldu behar duten zineman emakumeek eta gizonek. Emakume zuzendari gehiago iristea beharrezkoa da, begirada desberdin gehiago jasotzeko, mundu aberasgarriagoa sortzeko?.
‎Zeresan handia eman zuen, esaterako, protagonistak Mexikora alde egitearen zergatiak. Hego Ameriketara erbesteratu ondoren bueltan den errefuxiatu politiko baten istoriotzat aurkeztu zuten lana komunikabideek, eta Antxonek behin eta berriz azaldu behar izan zuen ezetz, pelikulak garbi uzten duela Pedroren ihes egiteko arrazoia estualdi existentziala zela. Kritikarien maltzurkeria salatu du donostiarrak.
‎–Hori ere azaldu behar al dizut? –esan dit Heriok.
‎Linguizidioa eta linguizidio ahalegina ekintza kriminaltzat hartuko balira, kulturaren edo jendaki ondarearen aurkako krimenak? , eta nire ustez hala dituk, nazioarteko auzitegietan salatuko balituzte, Frantziak zortzi aldiz azaldu behar likek zortzi auzitan eta bakoitzean zigortua hain segur. Ez al zaik iruditzen zortzi aldiz gehitxo dela jende eskubideen sorterrirako??
‎–Inori azalpenik eman gabe bizi ahal izateko, hitz egiten dudan hizkuntzan zergatik hitz egiten dudan azaldu beharrik ez izateko, naizen modukoa zergatik naizen esplikatu beharrik ez izateko? .
‎Zer azaldu behar nien ordea batzarkide xalo maitagarriei. Deus ex machina bat behar genuela?
‎–Nik ez diat ezer azaldu behar, erantzun zion ahul Ibañezek. Martinek zorrotz begiratu zuen?.
2012
‎Egin genuen zuloa. Zehazki non dagoen azaldu behar didak.
‎–Nola azaldu behar dizut, Julia. Dasilva horrek gezurra erran dit!
‎–Erraz erraten da gero. Nola azaldu behar diot?
‎Ez zuen batere ulertzen zertan zetzan bizio haietara makurtzearen onura edo beharra. Hau argitzeko, zenbait xehetasun ematen ahalegindu nintzaion botere eta aberastasunen irrikaz, eta lizunkeriaren, neurrigabekeriaren, maltzurkeriaren eta bekaizkeriaren eragin beldurgarriaz, adibideak ipiniz eta suposizioak eginez zehaztu eta azaldu behar izan niona. Ondoren, inoiz ikusi edo entzun gabeko zerbaitek asaldatu duena bezala, begiak goratu zituen txunditu eta suminduta.
‎Baina azkenean atsekabetu egin zuen nire absentzia luzeak; eta Altxorzainarekin eta taldetxo hartako gainerakoekin kontsultatu ondoren, goi mailako pertsona bat bidali zuten 35 nire aurkako ebazpenen kopiarekin. Mandatari hark jasotako aginduen arabera, Blefuscuko monarkari bere jaunaren onginahi handia azaldu behar zion, aski baitzuen ni neure begiak galtzera bakarrik zigortzearekin; baita justiziatik ihesi nenbilela eta, bi ordu barru ez banintzen itzultzen, Nardac tituluaz desjabetu eta traidore deklaratuko nindutela ere. Mandatariak gaineratu zuenez, bi Inperioen arteko bakeari eta adiskidetasunari eustearren, haren jaunak espero omen zuen ni, esku eta oinez lotua, Liliputera bidaltzeko aginduko zuela Blefuscuko anaiak, traidoretzat zigortua izan nendin.
‎Bere aitona artzaina zen, eta badute lehengusu bat, auzipetzeko zorian ibilia kolpe txar batengatik, tekela batean. Ez dago hainbesteko espantuen beharrik, ez eta igandean elizan zetaz jantzirik azaldu beharrik ere, kondesa bat bezala. Eta bestalde zahar gizajo hori, zeren, iazko koltzarik gabe, nahiko lan izango baitzukeen atzeratuak ordaintzen!
‎Emmak gutuna itzuli zion; gero, afarian, adeitsu azaldu behar eta, nolabaiteko higuinaren itxura egin zuen. Baina, senarrak adoretzen zuenez, jateari ekin zion deliberatuki; bitartean Charles, aurrez aurre, ekuru zegoen, jarrera abaildu batean.
‎–Bai, ziur nago horretaz, jarraitu zuen?, nahiz eta zure portaera, neurri batean, hala holakoa den; baina, agian, badituzu nik ezagutzen ez ditudan arrazoiak, eta orain, hain zuzen ere, arrazoi horiek zertan diren azaldu behar didazu. Nire alaba defendatu zenuen iraindu zutenean, eta dueluan borrokatu zara, hau da, bizia arriskatu duzu berarengatik...
‎Orain, azaldu behar dizut zergatik alde egin dudan horrela, bat batean eta presaka; arazoa nirea da bakarrik, eta, beraz, garrantzi gutxikoa irudituko zaizu.
2013
‎Etxera itzultzea aipatzen zenuen orduan. Nola azaldu behar genizun, ordea, etxea han zegoela baina inor ez zegoela han zure zain. Badaude eskutitzez esan ezin diren gauzak eta hori kategoria horretan zegoen.
‎Norahk astebete zuen aitak sinesteko moduko gezur bat asmatzeko. Geltokira beste gutun batekin azaldu behar zuela erabaki zuen. Amak idatzitakoa, noski.
‎Hobeto azaldu behar nuen. Ez dut azaldu.
‎neure kasuan ni neu ahaztera saiatu nintzen arrazoiak, aurre aurrean ez nituelako. Arrazoiok azaldu beharrekoak dira, labur bada ere. Zure amaren familiaren egoera, desatsegina izanagatik ere, hutsaren pare zen egokitasun falta erabateko horren aldean, hots, zure ama eta zure hiru ahizpa gazteak hain sarri, ia ia beti, eta inoiz edo behin are zure aita bera ere, nabarmen uzten zituen egokitasun faltaren aldean.
‎handik laster itzultzeko asmoarekin. Nik jokatutako papera azaldu behar dut orain. Neurearekin batera, haren arreben ezinegona ere biztu zen; gure sentimenduak bat zetozela ikusi genuen berehala; eta, konturatuta, halaber, ez zela denborarik galdu behar haien neba handik apartatzeko, berehala erabaki genuen harekin Londresen elkartzea.
‎Bennet andereak berdin berdin jarraitzen zuen bere harridura eta deitoreak aireratzen Bingley jaunaren ez itzultzea zela kausa, eta, Elizabethek gauzak zertan ziren ia ia egunero argi azaltzen zion arren, bazirudien andereak ezin izango zuela inoiz saiatzen gutxiagoz ikusi. Elizabeth, bere aldetik, saiatu egiten zen berak sinesten ez zuena amari sinetsaraztera, hau da, Bingley jaunak Janeri erakutsitako begi ona zaletasun arrunt eta pasakor baten ondorioa besterik ez zela izan, eta Jane ikusteari uzteaz batera amatatu zela zaletasun hori; baina, Bennet andereak azalpen hori momentuan baliagarritzat onartzen bazuen ere, Elizabethek egunero azaldu behar izaten zion kontu berbera. Udan Bingley jauna herrira ostera ere jaitsi zela pentsatzea zuen Bennet andereak lasaibiderik handiena.
2014
‎Bizitzako urrezko urteak agertokietan eta gizon beltz askorekin alferkerian pasatzen ari zela konturatu zenean gertatu zen. Haren ikuskizuna ona zen, hiru tronboi, hiru saxofoi eta Carlyleren txirula?, eta haien erritmo berezia nabarmentzen zen beste taldeen aldean; baina gero eta sentikorragoa zen lanarekin, eta gorrotatzen hasi zen agertokian azaldu beharra: egunetik egunera izu handiagoa zion.
‎Bere etxeko telefonora deitu nuen. Banekien berandu zela, baina anaiak gauza batzuk azaldu behar zizkidan eta ezkutatzen ari zela iruditzen zitzaidan. Sei aldiz jotzen utzi nuen.
‎Egoera nahikotxo luzatu omen zen. Hiru edo lau aldiz azaldu behar izan zuten ekuazioa. –Do you speak english??
‎Etsiak hartuta nengoen, Leire. Ez dut ulertzerik espero, baina azaldu behar dizut.
‎–Milesker, sar dadila, erran zuen Alberrok?. Oraintxe azaldu behar nizun. Kepa Uribe adiskide baten adiskidea da.
2015
‎Behin baja hartu zuen aldageletako armairuko atearekin atzamarra harrapatuta. Birritan azaldu behar izan zioten Albertori, honek gertatutakoa uler zezan.
‎–Bertakoa ez zen, baina bere bizitzaren zatirik luzeena han igaro zuen, bai. Eta bai, berarena izan zen jaialdiaren ideia, esan diot, zinez harrituta, normalean musikologia zer arraio den azaldu behar izaten dudalako eta elkarrizketa seko amaitzen delako puntu horretatik aurrera.
‎–Benetan azaldu behar dizut?
‎Odolaren zaporeak ahoa betetzen zidan?. Zuk kontaktuak dituzu, azaldu behar diezu zenbat gaizkile atxilotzen lagundu dugun, zenbat...
‎–galdetu nion Maisuari?. Nola azaldu behar diegu arkaniarrei...?
‎–Bagoaz Patreksfjordurrera, Martinen adiskideei azaldu behar diegu zer gertatu den. Lehenbailehen itzuli behar dugu Aedey uhartera, Martin eta gainerakoak arriskuan egon daitezke eta, esan dio amonari, agurra besarkada batekin lagunduz.
‎Hain zuzen adibideko horiexek eta horien tankerakoak ziren aipagai hartu nahi ez nituenak. Ez adibide txarrak zirelako; aitzitik, neuk ere, inori lan bera azaldu behar izan banio, adibide berberak hautatuko nituzkeen, horiexek direlako hiri bat eta idazle bat lotzerakoan berehala eta ezinbestez bururatzen zaizkizunak. Baina, aldi berean, beren figurak hain daude erabiliak eta gastatuak non dagoeneko klixe bihurturik dauden, literatura posetzat hartzen duenaren erreferentzia ofizial eta ia nahitaezko, nazioarteko kitsch literarioaren ikono eta sinbolo.
‎Kaskagorri kabroi hura ez zen ale garbia, hasieratik jakin nuen hori. Inor baino iraultzaileago eta komunistago azaldu behar horrek burges konplexuren bat ezkutatzen zuela pentsatu izan nuen ordura arte, baina bestelako zerbait bazen. Azken batean, Arozenak hasiera hasieratik zuen guztiaren berri:
‎Hori dela-eta, joan den ostegunean Bilbon izan nintzen, Gizarte Segurantzako mediku batekin, eta hari azaldu behar izan nion dena. Berak ez omen du erabakiko, baina esan zidan gomendatuko zuela urtebetez luzatzeko nire gaixo agiria, eta ikusten badugu, bai medikuak eta bai nik, lanean lehenago hasteko moduan nagoela, eskatzeko, eta emango didatela baimena.
‎Denak ez daude ados Dennettekin. Batzuek bai, uste dute, berak bezala, subjektua bizirik uztea gakoa ez ukitzearen sinonimoa dela, tranpa bat dela, petitio principii bat, azaldu behar duguna aldez aurretik onartzen baitugu: subjektua bera eta bere forma.
‎nuke ikuskizuna jasan, ezta mahai azpian sartuta ere. Dendara joan eta saltzailearekin hitz egitea pentsatu dut; baina zein aurpegiz azaldu behar diot solasa entzun niela, ametsa izan dudala, hau eta bestea. Ez.
‎Orain arte esandakoari eutsi diozu, ez duzu ezer gehiago esan, baina ordezkaritzan dabiltzan militante horiek, zure ustez, bozeramaile gisa jokatzen dutela azaldu behar izan diozu hala ere; enbaxada moduko bat osatzen dutela, baina ez dakizula zein ardura jaso duten zuzendaritzatik.
‎–Nik galdetu nuen ea Etxe Zuria nork egina den, Etxe Zuria beltzek egina da! Zenbait aldiz gauzak azaldu behar dira!?.
‎Ostaizkak bere semea sofaren kantoi bateko puntan eserita ikusi zuenean, beldurra begiradan eta eskuak belaunetan, mundua amildu zitzaion gainera. Egoera azaldu behar zien, bestela beste norbaitek egingo zuen, eskolan agian edo kalean bestela, eta nahiago zuen berak gauzak argi uztea.
‎Hor konpon arte teoriak! Berak ez du bere lana azaldu beharrik sentitzen, ez dabil inor konbentzitu nahian bere proposamenen abantailak aldarrikatuz. Izan ere, bere edifizioek berenez agertzen dute zer diren.
‎–Etxekoa, den dena azaldu behar zaion ergel batekin ari denaren kutsua ahotsean?. Bertan ez gaitu aurkituko.
‎irakasgaian,, nola aldatu duen demokraziak gure bizitza? azaldu behar dut. Ez dut inoiz ikasgai hau irakurri, eta ez dut irakurtzeko asmorik.
‎Ez dira zortzi hilabete igaro oraindik, pentsatu zuen gizonak zirujauaren kontsultarako bidean, baina ez da asko falta; udaberrian sartu ginela ere bada denbora puska bat. Gero, berriz, pentsatu zuen ezen medikuek, bistan zenez, ez zietela gaixoen senideei esperantza alferrik eman nahi izaten, egoera gordin azaldu behar izaten zutela, eta, aukeran, nahiago izaten zutela behetik jo, ezen ez goitik, esperantza kontu horietan. Bestalde, erradioterapia eta kimioterapia ere ez ahal ziren erabat alferrik izango.
‎Ikerketen emaitzak interpretatu eta azaldu behar izaten dira. Zehatz eta zuzen.
‎barruko pertsonaiak, ahoz, zer azaldu behar dion kanpokoari, idazlanaren
azaldu behar dizkiezue.
‎pausoak ematea da. Horretarako, alde bakoitzak bere arrazoiak irmo eta zuzen azaldu behar ditu,
2016
‎–Ez dizut ba azaldu behar izango, berriro ere, aspermena gizarte honen asmakuntza dela?
‎hauxe zela: berak ere Huxley eta Russell irakurtzen zituela, eta ez nuela ezagutzen beste inor haiei buruz solastatzeko, edo solastatu barik haren aldamenean beroriek irakurtzeko, uneren batean nor diren azaldu behar izan gabe; une hori beti datorrelako, beti.
‎aldatu beharra dagoela, edo ebanjelioa, gaurko? problemen arabera azaldu behar dela, edo Eliza beste modu batera, antolatu, behar dela; eta, BESTERIK GABE gauzak normal jarriko direla(...) Krisia sakonago delako, bai instituzioak, bai morala, bai dena, koloka daude gure begien aurrean.
‎Horregatik, adierazpen askatasuna, etab., ezin dira ukatu, ez eta aldi baterako ere. Ikastaroak marxismoa azaldu behar du, baina ekarpen moduan, eta ez erlijio gisa. 4 Ahalegin bat egin behar zen guztien artean lerro ideologikoa eta estrategia garbi ikusteko.
‎ildo sozialista akonfesional abertzalean. Luzeegi joko zukeen zehaztea zertan zegoen desados bigarren ildo abertzale horrekin, lehenbiziko ildokoen erabat aurka zergatik zegoen ez zegoen azaldu beharrik: abertzaletasun talkagatik?, baina lehen txostenean, gorago iruzkindu dugunean, funtsezko desadostasunak jadanik adieraziak zituen, eta gauzak erabaki beharra zegoen, zeren korronte ezberdinei luzera erakunde ezberdinak egokitzen zaizkie, eta gauzak aurrerantzean ez ziren berdinak izango.
‎Etxetik gertu, minutu gutxira, zeukan kontsultategia, eta lehendik ere izana nintzen han, behin baino gehiagotan. Lehenbailehen har nintzala eskatu nion, zer gertatzen ari zitzaidan azaldu behar niola eta. Arratsaldeko bostetarako eman zidan ordua.
‎Segituan berotzen zen sukaldea. Irakurketa gauaren biharamuneko gosarian, niregana etorri zen Ruth eta, beste inork entzun ez zezan baxuago hitz eginez, berehala elkartu behar genuela esan zidan, gauza oso garrantzitsu bat azaldu behar zigula eta. Behin eta berriz esan zigun, bestalde, egongelan ez, beste nonbait bildu behar genuela, leku ezkutuagoren batean.
‎Ruthek proposatu du bilera hau egitea. Gauza garrantzitsu bat azaldu behar digu.
‎–Tira, tira, Joanes, kexatzen da Martin?, utzi zirikatzeari eta zatoz nirekin buelta bat ematen. Gauza batzuk azaldu behar dizkidazu oraindik.
‎Emakumearen etorkiaren berri zekitenek euskal jatorriko izenen bat zela pentsatzen zuten; hartaz ezer ez zekitenek, berriz, itxura ekialdetar lauso samar bat hartzen zioten. Batzuei zein besteei azaldu behar izaten zien ezetz, bere ama Ameriketara etorri zen itsasontziaren izena zela; konfiantza gehiagoko lagunei eransten zien, barku horrexetan sortua zela bera, kontzebitu, ez jaio, ulertu beharrekoa da aldea. Funtzionario espainolak ez dio deus galdetu honetaz guztiaz; antzeman dizkie bai, euskal kutsua eta halako itxura susmagarria izen abizenei, hainbeste terrorista ezkutu dabilen garai honetan tentuz ibili beharrekoak dudarik gabe, baina, goitik behera eta atzekoz aurrera miatu ondoren, ez dio inongo akatsik, hutsik edo faltsifikaziorik erreparatu; goiko norbaiti deitzea pasatu zaio burutik, baten batek diligentzia profesionaltzat eta besteren batek euskaldunen kontrako setakeria amorratutzat har lezakeen burutazioa, baina azkenean ez du halakorik ezer egin, beharbada espainiarrei egotzi ohi diegun utzikeriagatik, funtzionarioek ohi duten nagikeriagatik, edo hiritartasun amerikarra duen norbaitekin endredo bila ibiltzeak gero berari sor liezazkiokeen eragozpenen beldurragatik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia