Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 69

2000
‎Urteak pasa ahala, eta gertaera historikoak atzean utzi eta ahaztu egiten diren neurrian, orduan itzultzen da artearen benetako balioa lehen planora. Eta bitartean, gertaera historiko horiek ahaztu gabe daudenean, autorearen pentsamolde eta jokaerak pil-pilean dauden bitartean, orduan artelan bati buruzko benetako balioa juzkatzea —edo artista jakin baten inguruko iritzi zehatza botatzea— gehiegi baldintzatzen da, nahikoa baita kritiko papera duenak artista jakin bat garaikide eta laguna izatea, askoren aurrean berak eman dezakeen iritziak balio guztia gal dezan.
‎Oroitarri, hilarri eta hilobi askoren aurrean egiten ditugu egonaldi luzeak; geureen aurrean ere izaten gara, jakina. Marga, Txiki eta Otaegi ez ditugu berriro ikusi, eta beste hildakorik ere ez zaigu, oraingoz behintzat, suertatu bidean.
2001
‎geratutako algara haiek, zoriontasunaren egarriz oroitzapen urrun haiekin konformatzera ohitu zutenak. Iturri askoren aurrean izan arren, askako ur zikina edatera behartuta balego bezala. Inoiz berritzen ez den ura behin eta berriro edanaz.
2003
‎Ni erdi biluzik nengoen. Begi pare askoren aurrean . Baina inor ez zegoen niri begira.
‎Galdera horien guztie, eta beste askoren aurrean garatzen den azterketa eta ematen zaizkien erantzunak filosofoaren esku daude oro har, zientziaren filosofoaren helburua dira. Eta helburu horrek esparru filosofiko desberdinen premia du:
‎Horrela izanik, modu erkatuan garrantzi gutxiagoko auzia da zientziagintza ‘normaldua’ eta ‘ezohiko zientziagintza’ terminoek petitio principii egiten ote duten eta (Kuhnen zentzuan) ‘ideologikoak’ ote diren. Uste dut hori guztia direla; baina horrek ez du gutxiesten Kuhnekiko dudan zor-sentipena bereizketa aipatzeagatik eta, horrela, aldez aurretik oso argi ikusi ez nituen arazo askoren aurrean begiak irekitzeagatik.
2004
‎Bazekien bere nortasun harroak nahi baino etsai gehiago ekarri zizkiola. Lewis Strauss fisikaria bera lagun askoren aurrean umiliatu zuen Oppenheimerrek, inolako beharrik gabe. Eta Straussek ez zion sekula barkatu, ez barkatuko.
2005
‎Hizkuntza ezberdinak ez dira gauza baten hainbat deitura, baizik eta gauza beraren ikuskera ezberdinak. Eta gauza hori kanpo-sentimenaren objektu material bat ez bada, kasu horretan bereziki, gauza ezberdinen edo era anitzetan moldatutako gauza askoren aurrean aurkitzen gara. Ze, azken batean, norbaitek espresio arrotz bat ulertu eta itzuli nahi badu, orduan, berak helburu horretarako beharrezkoak dituen elementuak bakarrik aurkitzen ditu espresio horretan bertan.
2006
‎FUNDACIÓN EROSKI-k Enpresa Institutuari duela bost bat urte proposamen handinahi bat egin zion: lehenago behin ere ikertuak izan ez ziren arren, eguneroko bizimoduarekin lotura zuten alderdi askoren aurrean kontsumitzaile espainiarren jarrera eta jokamoldeen argazki fidagarriak azalduko zituzketen azterketa erraldoiak urtero-urtero egin zitzan.
2007
‎Osasuna ahulduta duten gaixoei egiten die eraso, horregatik da oportunista. A. baumannii-z kutsatutako gaixo-kopurua ez da handia, baina infekzio horien hilkortasuna handia izaten da, batetik gaixoa jota egoten delako, eta, bestetik, A. baumannii antibiotiko askoren aurrean erresistentea delako. Gainera, tratamendu bat ezarrita, harekiko erresistentzia garatzeko erraztasuna du bakterioak.
‎Kultura esparruan erabateko isiltasuna dago. Gertatzen ari den gauza askoren aurrean , intelektualen erantzunik ez baitago. Arrazoiak arrazoi —denbora falta, idazteko ohitura falta, erosotasuna, konpromiso falta, lotsa, apaltasuna dela eta—, kontua da intelektual taldeek botereari kritika egiteko unean isil-isilik jarraitzen dugula.
2008
‎Alergiak ere guztietakoak izan daitezke, substantzia askoren aurrean ager daitezke.
‎Mina naturalago biziko bagenu kapaz ginateke estimulu askoren aurrean minik ez sentitzeko. Estimulu txiki batekin min jasangaitza sentitzen du, ordea, jendeak.
‎Gudari batek bakarrik daki hori zer den, gehitu zuen indar handiz, ni ez nintzela inoiz gudari bat izan eta ez nintzela izango aurpegiratuz bezala?. Institutuan ibili ginen elkarrekin eta bazuen ordurako Garibaldik, aitortu beharra dut, exhibizionismorako joera puntu bat, bereziki jende askoren aurrean hitz egiten zuenean. Adoretsua, ausarta eta borrokalaria zen, baina balizko erretratu baterako posatuz bezala mintzatzen zen dagoeneko, aktore plantak eginez eta imintzioak esajeratuz.
‎Ez al zaizu gogorra egiten zeu bakarrik zure biolinarekin aritzea jende askoren aurrean
2009
‎Ez da artea? Galdera hutsala da, protesta baita, baina beste gauza askoren aurrean ere protesta egiten dut; nire amak protesta zaleak ginela esaten zigun".
‎Alderdien Legearen aurkako jarrera agertu dutenentzat, Batasunaren legez kanporatzeak erabat urratzen ditu joko politikorako arauak; hala adierazi da behin eta berriz berau indarrean jarri zenetik. Alde horretatik ezinezkoa da irenstea Estrasburgoko Auzitegiak emandako epaia, nahiz eta berau prestigio handia pilatu duen auzitegia izan-euskaldun askoren aurrean bederen orain lehen baino apur bat gutxiago-.
‎Ez dago batere gaizki, ezta. Egia esan, oso pozik gaude Vetusta Morlarekin joko dugulako, batik bat, entzule kopurua handituko zaigulako eta entzule mota horri gure proposamena gusta dakiokeelako. Zaila da entzule askoren aurrean jotzea talde handi batekin ari ez bazara, behintzat, eta horrek asko erakartzen gaitu.
‎Ajuriagerrak esan zuen Mixel Garikoitz Donearen hezurrak hango elizan daudelako lurperatu zituztela bertan Sabinorenak. EBBren bileretan ere behin baino gehiagotan errepikatu zuen jende askoren aurrean oso pozik zegoela azkenean lortu zuelako Sabinoren hezurrak Lapurdin leku seguruan ehorztea.
‎(...) Gasteizko legebiltzarra zombie politikoa bada ere hamaika neurriren erabakigune ere bada, eta ezker abertzaleak bertan egon beharra dauka, modu batean edo bestean, estrategia eraginkor batean ezinbesteko osagarri. Baina instituzio horretatik pasatzen diren gai askoren aurrean ezker abertzaleak eta sozialdemokraziak jarrera diferentea dute, politika sektorialetan argi eta garbi, batak eta besteak iraunkortasuna edota krisiaren jatorria, kasurako, progresoa azken batez, ulertzeko duten ikuspegi desberdinen ondorio.
‎Tartean, Isaias Carrascoren alabak, Sandra Carrascok adierazpenak egin ditu. Besteak beste, adierazi du amorrua sentitzen duela jarrera eta ekintza askoren aurrean .
‎Euskarak Batzenek badaki EUPk urtean osoan hainbat ekimen aurrera daramatzala euskararen alde, besteak beste, horietako asko euskalgintzarekin elkarlanean egiten dituelako. Baina ezin dugu onartu ekintza bakar batean indarrak xahutu eta urte guztian eragin handia duten beste ekimen askoren aurrean gertatzen diren bazterketak ez ikustea.
2010
‎Bigarren Mundu Gerratik klase guztietako hondakin kimikoak sartzen zaizkio herritarrari azaletik bezala arnasbideetatik eta elikadurarekin ahotik. Belpommek Baionan, nekazaritzaz arduratutako entzule askoren aurrean egonez, bereziki azpimarratu zituen laborantzan erabiltzen diren nitratoak eta pestizidak, ahaztu gabe janari elaboratuetan sartzen diren kontserbatzaileak, koloreztagarriak eta abar. Baina ez zituen ahaztu kosmetikoetan diren gai kimiko arriskutsuak, etxeetako tresnetan dauzkagunak, eta industriek aireratzen dituzten dioxinak.
‎Ezin dugu ahaztu zenbait gauza ondo egin dituztela gobernutik, baina asmorik gehienak erdibidean edo asmo hutsean geratu dira edo aurrekonturik ez dutelako, edo autonomia erkidego batzuek ez dutelako gobernu zentralak dionari buruz ezertxo ere jakin nahi, edo oposizoaren aurrean beldurtu egiten direlako... Horregatik, feministok hor egon behar dugu, faktore askoren aurrean atzera egiten baitu gobernu zentralak berak ere. Botere asko daude emakumeen emantzipazioari oztopoak jarri nahi dizkiotenak, eta hor ez badagaude atzerapausuak izango dira berriz.
2011
‎Plazer tonto pare bat eman didate niri, extra pare bat, eguna alaitzen dizutenetakoa. Madrilen Auzitegi Nazionaletik harago ezer gutxi zegoela pentsatzen zutenen aurrean argudio korapilatsuegiak eman behar ez izatea bat, gero ateratzen dena aterata, ikusi nahi zuenak ikusi baitu hasieran hurbildu ziren pertsona askoren maila, eta berdin" gaur egungo gazteak" hasten diren esaldien zale diren askoren aurrean .
‎Tortura beraiek izendatzen dute estrategia errepresiboaren barruan tresna garrantzitsutzat, hori logikoki legalitatetik at dago, sistema blindatuta dago, babestua, erabili behar bada ondo erabiltzen dute, eta kosturik gabekoa da Estatuarentzat, ez baita legala, delitu larria delako, baina blindatzen dute ikuspegi juridiko eta politikotik eta ukatzen dute, eta jarraian diote guk asmatzen dugula Estatua desligitimatzeko. Jende askoren aurrean lortu dute tortura ez existitzea, lortu dute apostu ideologiko hori aurrera ateratzea, eta bestetik, urratsak are kezkagarriagoak dira justifikatzen dituztelako. TVko dokumental batean polizia ikasleei galdetu zieten torturaz:
‎Sexualki seduzitzaile izaten saiatzen da, eta bere harremanak benetan direnak baino intimoagoak direla pentsatzen du. Aktoresa izatea gustatuko litzaioke, ikusle askoren aurrean antzeztu ahal izateko. Bere burua eta bere emozioen errealitatea behatzeko gaitasun txikia du.
2012
‎Ekitaldi erakargarria izaten dela azpimarratu du Txomin Sagarzazuk. Iaz, esaterako, Raimundo Amador musikaria aritu zen, jende askoren aurrean . Zazpigarren edizioa izango da aurtengoa.
‎ezohiko bizitza luzekoa da, era horretako animalia txiki batentzat, hogeita sei urtez bizi baitaiteke. Gainera, minbiziari ixkin egiten dio eta gaixotasun askoren aurrean immunea da. Gizakion osasuna zaintzeko eta bizitza luzea izateko eraginkorrak izan daitezkeen hainbat ezkutuko sekretu ditu, agian, animalia itsusi horrek.
‎eta larrialdi askoren aurrean ikusi dut jendea. Baina
‎Loiolako prozesua akabatu zuen T -4ko atentatuak biktima kolateral argi bat utzi zuen: ETAren sinesgarritasuna, bai Euskal Herriko jende askoren aurrean , bai eta Espainiako sistema politikoko alderdien artean ere. Panorama horretan —beti ere krisi ekonomiko larriak eskatzen dituen arreta eta energiak kontuan hartuta—, Euskal Herrian bizi izan dugun gatazka politiko armatuaren ondorioz preso dauden pertsonen askatzeak beti gerorako lagatzen den kontua dirudi, Gabonak aldera mobilizazio-ahalegintxoa eskatu eta gero udako jaietan agerpen sasi-folklorikoa emango duena, argazkiak eta betiko parafernalia eta beste urte ustel bat.
2013
‎Nafarroako Erresumaren kronika barneratu nuen egunetik inperialismo oro salatzen duen detektore bat ernaldu zitzaidan barruan, eta bere alarma-hotsak egunero jotzen du albiste edo iritzi askoren aurrean . Gogoan dut zein mingarria egin zitzaidan titular hau irakurtzea, 2011ko irailean, El País-en bidaiei buruzko gehigarrian:
‎Gaur egungo gizartean hedonismoa eta perfekzioa lantzen dira, eta pertsona horiek diskriminatuta sentitu ohi dira. Ez da harritzekoa, beraz, askok antsietate-edo depresio-arazoak izatea, adibidez, gatazka askoren aurrean . Diagnostiko goiztiarra eta tratamendu egokia Baina 70 eta 85 bitarteko CI duten pertsona guztiek ez dute berdin funtzionatzen; beraz, zailtasunak ez dira beti berdinak.
2015
‎bi kontenedore kiskalita, furgoian sartzen dituzten mutil gazte bat eta gizon zahar bat. Gorbatadun burusoilaren hitzak mikrofono askoren aurrean .
‎Hotza omen naiz sarien aurrean, hala esan didate inoiz. Seguru asko bai, hotza naiz beste ustekabe askoren aurrean ere; baina lehenengo sari hark harridura adinako poza eragin zidan. Batez ere heldutzat hartu nindutela jakiteak eta haien mailan irabazteak.
‎ekar dezake. Beraz, ez legoke gaizki auzi askoren aurrean gutxienez zalantza, galderak eta susmoak piztea. Has gaitezen duintasunarekin, osotasunarekin eta autonomiarekin.
‎Ajuriagerrak maiz errepikatu zuen Mixel Garikoitz Donearen hezurrak hango elizan daudelako lurperatu zituztela bertan Sabinorenak ere. EBBren bileretan eta kulturgile askoren aurrean behin baino gehiagotan aldarrikatu zuen oso pozik zegoela azkenean lortu zuelako Sabinoren hezurrak Lapurdin leku seguruan ehorztea.
2016
‎Ardura gutxi dit eguerdi-argitan kale zabalen erdian nire begien aurrean gertatzen diren hainbat eta hainbat gauza ikusteak. Natura herabetia da, eta gorroto du ikusle askoren aurrean aritzea; baina halako izkina bakarti eta ezkutu batean, batzuetan eszena labur eta partikular bat ikusteko parada duzu, berez hamabi drama frantsesek batera eragiten dituzten sentimendu guztiek adina balio duena; eta guztiarekin ere arras bikainak dira; eta nire eskuetan ohi baino afera ederragoren bat daukadanean, eta aukera-aukeran datorkienez hala predikari bati nola heroi bati, nire sermoia e... Eta irakurgaiari dagokionez,. Kapadozia, Ponto eta Asia, Frigia eta Panfilia?
‎Ziur aski, bere bizitzako kontzerturik txarrena izan zen. Beti jartzen omen zen oso urduri aktuazioetan, baina egun hartan, irratiko batek kontatu zionez, inoiz baino okerrago zegoen, jende askoren aurrean kantatu behar zuelako eta Bob Dylanen aurretik gainera. Haren miresle handia zen aspalditik.
‎Jende nagusiaren bizi-kalitatea hobetzera bideratuta dauden jarduera hauen guztien, eta beharrezkoak diren beste askoren aurrean , adinekoak eurak dira agian zailtasun gehien pairatzen dutenak horiek aldarrikatu edo kudeatu beharreko momentuan. Izan ere, isolamenduak, autonomia faltak eta gizartean jarrera aktiboa eta parte-hartzailea garatzeko zailtasunak ikusezin bilakatzen dituzte askotan.
2017
‎–galdetu zion Iturri andreari bere aurrean jarrita, hurbilegi seguruenik, harekin hizketan ari zen neska gazteari jaramonik egin gabe. Eszena udaletxeko korridore batean gertatzen ari zen, lekuko askoren aurrean . Konturatu egiten zen honetaz Marta; hala ere, ezin zen isilik egon, barrua sutan zeukan.
‎Materia organikoaren deskonposaketa funtsezko prozesua da erreketan, bazka-saregarrantzitsuen abiapuntua baita. Prozesu integratzailea da erabat, abrasio fisikoa, kolonizazio mikrobiarra eta ornogabeen bidezko prozesuak biltzen baititu, eta horrezgain, oso prozesu sentikorra da estresore antropogeniko askoren aurrean . Materiaorganikoaren deskonposaketa mihi-depresoren metodoaz neurtu genuen zen (Aristi etal., 2012; Arroita et al., 2013).
‎Teknologia sortzeko zientziaren metodoa izaten ari den arrakasta paregabea arriskuan jartzen ari da zientziaren beste funtzio batzuk, hots, kultura sortzeko, pentsatzen laguntzeko eta adigai berriak sortzeko gaitasunak, adibidez. Baina, bi funtzio horiek gauzatzeko, ezin dugu jarraitu ikusten zientzia aplikazio teknikoen ekoizle ahalduna balitz bezala bakarrik, merkatu-beharretara egokitutako teknozientzia baten gailu huts bezala, gizartea kultura umezurtz eta azientifiko batean erortzeko arriskua dago, non, kontsumitzen dituen zientzi ekoizpen askoren aurrean , pasiboki jasatea eta zenbait erabilerarekiko izututa egotea besterik ez zaion geratuko patu gisa.
2018
‎–Esango nuke espero daitezkeela halako erantzunak familia pribatuetan, ohikoak izan direla nahasmendu eta sindrome askoren aurrean ukatzeko joerak. Baina galdera arduratsua den bada, ez, argi eta garbi, portaera ulergarri bezain arduragabea da.
‎marraza, azkeneko ehun urteetan milaka gizaseme eta emakumeren buruak ebaki zituena. Gillotina zeraman gurdia gelditu eta berehala, guardia nazionalak eta borondatezko batzuk hurbildu ziren, pilatu zituzten pieza guztiak galtzada-harriaren gainean, eta sua eman zieten bertaratutako paristar askoren aurrean ; haiek, bitarte guztian, txalo eta aupaka aritu ziren, kapelak airera botatzen poz eta alai: " Biba Komuna!"," Behera heriotza zigorra!"...
‎Charcoti gustatu egiten zitzaion klaseak ematea. Ostiralero egiten zuen, entzule askoren aurrean beti; medikuak ziren haietako gehienak, baina baita kazetariak, artistak eta zientziaren ibilbide berrietan sakontzeko jakingura adierazten zuten beste hainbat pertsona ere. Batzuetan, berriz, entzulego txikiagoa hautatzen zuen maisuak, eta hura zen egun haietako bat.
‎1802 urtean, Londresera joan zen bere" ikuskizuna" erakustera. Jende askoren aurrean , korronte elektrikoa ezarri zien hildako behien, zaldien, ardien eta txakurren buruei, eta haiek ahoa zabaltzen zuten edo begiak mugitzen zituzten.
2019
‎Noiz bukatuko da Altubeko malda?, ateratzen zaio nire baitakoari halako testu askoren aurrean ; Seber Altubek, euskal (balizko) ordenamenduaren defendatzaile aitapontekoak, barkatuko ahal dit atrebentzia.
‎Horrek esan nahi du, azaroaren hamarrean, igandearekin, herri batzarra egin, eta hartarako izendatutako adituak astelehenean eta asteartean bertan ibili zirela bordarik borda, jabe bakoitzak neurriz gain egindako alorrak eta frutarbolak aztertzen, eta gero berriz eskribau, alkate, zinegotzi eta beste herritar askoren aurrean aktak jaso hilaren hamazazpian Frankitik Esolakorte bitartekoak, eta hemezortzian Iruñagatik hasi eta gainerako guziak, laster ikusiko duzun bezala.
2020
‎Uraren azidifikazioa, plastifikazioa, beroketa, eutrofizazioa eta kutsadura dira, gaurko egunez, itsasoak dituen arazo larrienetako batzuk. Haren kudeaketa jasangarriak, beraz, gure kontraesan eta muga askoren aurrean jartzen gaitu.
‎Eskuak garbitzea da bakterioak eta birusak arrastoan edukitzeko modurik onena. Hain erraza eta egunerokoa den ekintza hau, hain zuzen, infekzio eta gaixotasun askoren aurrean , koronabirusak eragindakoak barne, jar dezakegun oztoporik onena da. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera (OME), “eskuak garbiak dira infekzioetatik babesten gaituzte”, baina… nola dakigu ondo higienizatu?
‎Mikroorganismo horiek gizakien eta animalien heste-traktuan daude, eta infekzioaren aurkako erresistentzia ahulduta duten pertsonak edo gailu mediko bat dutenak (kateterrak, drainatzeak eta arnasbideetako hodiak) infektatzen dituzte. Horiek guztiek infekzioak eragin ditzakete odolean (sepsia) edo pneumoniak, armarria hartu baitute antibiotiko askoren aurrean , hala nola karbapenemikoak eta hirugarren belaunaldiko zefaloporinak, “erresistentzia anitzeko bakterioak tratatzeko eskuragarririk onenak eta indartsuenak”. Horietatik guztietatik, Gaixotasun Infekziosoen Espainiako Elkarteak Escherichia coli(% 25,8), Pseudomonas aeruginosa(% 11,4) eta Klebsiella pneumoniae(% 3,9) aipatzen ditu hilgarrienak Espainian.
‎Panderoa jotzeko garaian, jendez betetako Zarauzko plaza irudikatu nuen: jende askoren aurrean ariko banintz bezala sentitu nintzen, irrintzia ere gehiegi egiten nuen. Niri ez zitzaidan gustatu nola egin nuen, ez nuen nire gustura jo.
‎Eta sorgina deitzen hasi zitzaizkion oihuka! Eta ondoren, gaitz batek heldu zion auzokoaren seme Joan Petit izenekoari, beste askoren aurrean sorgina deitu zion bost urteko mutikoari, eta hazi egin zitzaizkion oinak, ubelduz eta belztuz, eta lau egunen buruan hil zen, eta denek esan zuten Joanak pozoitu zizkiola zopak. Eta oihuka eraso zioten, atxilo ezazue, atxilo ezazue bordion zaharra, atxilo ezazue sorgin pozoitzailea!
2021
‎" Ordenantza hori bultzatzea erabaki zenean, duela hamar urte baino gehiago, Zarauzko higiezinen parkean merkataritza itxaropenik gabeko lokal huts askoren aurrean geunden. Egoera horrek bultzatu zuen Zarauzko Udala eremu jakin batzuetan lokalen erabilera etxebizitzara aldatzea baimentzera.
‎Parisek demokrazia ukatzen du, eta hori oso larria da. Noski, gehiengoa zailtasun askoren aurrean jarri du, eta zaila izan da. Gure ustez, jarrera sendoagoa behar genuen; hori bai, Korsika duela hogei urteko egoerara itzuli gabe, mundua aldatu egin baita.
‎* Poliziak tirokatu egin du haien autoa (Garmendiarena eta Arruabarrenarena), eta, armak ibilgailuan utzi eta armarik gabe korrikara eman zioten arren, tiroz josi dituzte, Donostiako Zuzenbide Fakultatearen ondoan, lekuko askoren aurrean . Biak zauritu dituzte, eta Garmendia oso grabea da, bala bat garezurrean sartu eta garun-masaren irteera eragiten baitio+.
2022
‎Azenarik, Gaila, Maddi eta Garziarentzat aurretik utzi zituen ondasunak eta eman zizkien dohaintzan, agiri batean agertzen zen bezala. Lekuko askoren aurrean Atapuercako guduaren aurreko egunean Naiarako Gartzia erregeak berak, eta bertze handiki batzuek sinatu zuten, Burgoseko eta Naiarako apezpikuek bertzeak bertze. Horregatik ezin izan zieten ondasunik kendu.
‎―Ekialdeko mundua makurtu egin zen Acacioren alabaren aiurri eta fortunaren aurrean. Magistratu seriosek, gotzain ortodoxoek, jeneral garaileek eta errege gatibuek erreginatzat gurtu zuten Konstantinoplan, hiriko antzerkia, ikusle askoren aurrean , kutsatua zuen emagaldua.
‎Min egiten dute, eta minak ez du zergatiez ulertzen. Bihotzari ezin zaio galdetu zergatik ukitu egiten gaituen horren sakon gerra honek, antzeko beste askoren aurrean bihotzaren erritmoa batere aldatzen ez den bitartean. Bere egiak ditu bihotzak, buruak ez dakizkienak.
‎Ni Emakunden hasi nintzenean, ez zeuden hitz asko; generoa eta horiek gero etorri zaizkigu, eta hartu egin ditugu. Nik gogoan dut gauza askoren aurrean ez genekiela zer esan behar zen, nola esan behar zen. Gero joan gara trebatuz:
‎H-rik gabeko ertzainek ere lan egin behar izan zuten. Kontzertuak irekitzen dituzten taldeek ez dute beti zale askoren aurrean jotzeko aukerarik izaten, baina atzo goiz aritu ziren entzuleak, eta, tantaka-tantaka, pista berehala bihurtu zen musikazale itsaso, eta gainezka zegoen 21:00etarako, Tapia eta Leturia oholtzan zirela. «Rockero zaharrak» ez direla itzaltzen esan zuen Tapiak, baina trikitilari eta pandero jotzaileek ere fin eusten diote dirdirari.
‎Depresiorik ez dut izan nik, baina antsietatea zer den badakit. Zeinen ondo adierazi duzun jendearen jarrera egoera askoren aurrean ! Badirudi mundu honetan lana eta arrakasta izatea nahikoa arrazoi dela zoriontsu izateko.
‎https://www.youtube.com/watch?v=5CIBtVu17_U. 1956ko urtarrilaren 22an Aljerren aljeriar eta frantses ospetsu askoren aurrean su-eten zibilerako egindako deia jorratzen da dokumental horretan. Kontsultatu, bestalde, Stéphane Pierré-Caps (2014:
2023
‎Denborarekin, jende askoren aurrean dramak aurkezteko, herrietatik kanpo ere eramaten zituzten antzeztokiak, batzuetan milaka jenderen aurrean.
‎Ez baitugu beste inoren ama aintzat hartzen geurea baino, eta, pertsonak zenbat eta idealizazio handiagoz hitz egiten duen bere amari buruz, orduan eta jasangaitzagoak zaizkio besteen amak. Mutu gelditzen naiz maite dudan jende askoren aurrean , lagunen aurrean, lankideen aurrean eta munduaren aurrean. Izan ere, nik ez daukat gure amaren alde txarrez edo, besterik gabe, terrenalez berba egiteko arazorik.
‎Nerebari [Belzunegi] eta Aneri [Erguin], adinez paretsuen ditudanak direlako. Eta gero pixkanaka joan nintzen esanez, ez baitzait gustatzen jende askoren aurrean hitz egitea. Denek ondo ulertu dute nire erabakia, nahiz eta Nerebak berak esaten zidan beste urtebete jarraitzeko [barrez].
‎Horren efektuak ikusgarriak dira; batez ere, gure eskualdean, Mediterraneoan. Asko eragin dio, eta berehalako arrisku askoren aurrean gaude: ur eta elektrizitate eskasia izatea, adibidez», diote gaur argitaraturiko komunikatuan.
‎“Makina bat tokitan jokatu izan dut jende askoren aurrean , eta ohituta nago, baina herrian suziria piztea beste gauza bat da. Oraindik dardarka nago” aitortu zuen suziria jaurtiki eta lehendabiziko brindisa egin ostean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia