Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 174

2001
‎1989ko Gabonetan hunkitu egin gintuzten Timisoaratik zetozen albisteek. Berlingo harresia erori berri eta Ekialdeko Europako herrialde sozialista gehienetan aldaketa sakonak modu baketsuan gauzatzen ari zirelarik , Errumanian odoltsua gertatzen ari zen iraganaldia. Ceaucescu diktadorearen poliziak, txikitatik hiltzeko irakatsitako umezurtzek osatutako Securitate izenekoak, lurrazpiko tuneletatik irten eta sarraski izugarriak egin zituen; hilotzak kamioikadaka pilatzen ziren-aurpegia azidoz desitxuraturik-, eta kamioi gidariak ere hiltzen zituzten zama makabroa eraman ostean, testigantzak oro ezabatu nahian.
2002
‎Gorako bidean atsedenalditxo bat hartzen ari zirelarik esan zizkion Eduk hitz haiek, eta Sarak, hasieran, muturra okertu bazion ere, segidan, apurka-apurka, gustatu egin zitzaion ideia, gero eta gehiago, hainbesteraino, non, berriro gora egitera zihoazenean, Eduri burutazioa eskertu eta, besoak luzaturik eta eskuak haren garondora eramanik, beregana erakarri baitzuen haren bisaia eta musu bat eman baitzion –bere lehen musua– masailean. Eta halaxe hitz egin zion:
2003
‎Abenduaren hogeita zortzian, goiz batean Ahmet-k Oya deitu zuen arratsean berarekin zinemarat joateko emeiarekin. Telefonoz ari zirelarik , neska gaztearen amak dena entzuten zuenez, bere alaba bortxatu zuen proposamen horren onartzea.
‎" Lasai, Penelope-nire bihotza-, itzu  liko naiz zuregana, ozeanoak zeharkatuz, ziklopeak menderatuz, eta pretendiente likits horiek banan-banan estrangulatuko ditut". Eta, ai!," pretendiente" hitzarekin  batera, Stephen Hawking-ek handik urte batzuetara deskubritu zuen zulo beltzaren ikara infinitua nire errai errukarrietan; seguru inguruko baserrietan, COU egin behar zuen Tolosako institutuan, nonahi, dozenaka gizaseme onanismokeriatan zebilela Ixabelengatik; eta ni han, urrutian, otsoak itxitura gainetik ari zirelarik !
2004
‎Cavendish leinuaren arrastoetan arakatuta, Jason Cowleyk esplikatzen du nola iritsi ziren gaur dituzten aberastasun izugarriak edukitzera: Erdi Arotik lurrak pilatu eta pilatu ari zirelarik , XVI. mendean monasterioak hustu eta desjabetu zirenean sendotu zuten beren indarra, eta gero aristokrazia barruan egindako ezkontza bidez jarraitu zuten jabegoak handitzen. Gaur 65.000 akre (26.000 hektarea) dituzte Britainia Handian eta beste 8.000 akre Irlandan.
‎Hauekin, hornidurez zamatuta, trintxeren artean banatu behar zuten munizioa eta janaria. Zerbitzu hau betetzen ari zirelarik , errepublikarren trintxeretatik gertu zeudelakoz edo, Iruritako bi gizon hil zituzten: Francisco Felipe Irigoien 40 urtekoa, eta Vicente Zelaieta 36 urtekoa.
2005
‎Baina uste baino luzeago zihoan setioa, eta gero eta handiagoa zen gazteen desgogoa otorduetan txantxak egiteko garaian ere. Estebanena kontatu zuen norbaitek orduan, ahia plater funtzioak betetzen zituen kantinplorapeko aluminiozko katiluan nahasten ari zirelarik , ahora eramateko batere asmorik gabe. Sukaldaria zen Esteban, ahia hobeto ateratzen zitzaion hari, baina orain zaurituta zegoen, ohatila batean luze, morfinaren paradisuan atseden hartzen.
2006
‎Arratsaldean oraindik antzeko manifestazio pare bat egiten ari zirelarik , estreinako aldiz, ezker muturreko taldeen ordezkariek prentsaurreko bat burutu zuten beraien balantzea jakinarazteko. Jose Maria Mendiluze, LCR-ETA (VI) delakoa ordezkatuz, Javier Iturbe ORTren izenean eta Manu Escudero EMKrenean, bertan aritu ziren bozeramale lanetan.
‎igande batez, mezetatik irten eta paseoan gindoazela, gurasoek aspaldian ikusi ez zuten emakume batekin egin genuen topo. Orain horretaz eta gero hartaz ari zirelarik , emakumeak niri begiratu zidan eta antza hartzen hasi zen:
2007
‎Oso harreman gutxi izan dut amaren herriarekin. Baina izen politak aditu nituen nitaz ari zirelarik : el nieto del Pepo eta el chico de la casa grande.
‎Hain zuzen ere, Baur eta Ziegler-ek La aventura del hombre liburu mamitsuan kontatzen dutenez (ikus 48 or.), modan zeuden oso Beatles taldekoak. Eta Johanson ikertzailea eta lankideak aurkikundea garagardoz ospatzen ari zirelarik ,. Lucy in the sky with diamonds, kanta errepikatzen ari ziren; eta aurkitutako hezurreria emakume gazte bati zegokiolakoan,. Lucy?
‎Kantaren onenean ari zirelarik , Pierre Lancre epailea agertu da zaldi ondo hartu baten gainean.
‎Izan ere orduan sartzen dira muga jakinetan. Solasa eta kanta librea ari zirelarik jariatzen, hizkuntza moldatu zen izpirituaren indar elkarreraginkorren suhartasun eta askatasun eta kalipuaren izariaren arabera. Baina horrek banako guztiengandik batera bakarrik behar zuen etorri, horretan banako bakoitzak besteek eramana behar zuen izan, zeren suhartasunak, ulertua eta sentitua izateko ziurtasunarekin bakarrik erdiesten baitu hegada berri.
‎Orain parropiako sala handia herritarrez betea zen. Xirribikariak gero eta trenpe gehiagorekin ari ziren jotzen eta herriko jendeak, irriz, dantzan, buruko beltz gorri brodatuak zituzten muntaines andre adinekoak denak baino airosago, esku zartaka eta biraka ari zirelarik .
2008
‎Amodioaz ari zirelarik
‎Hamaika metro luzeko ondrotxoa zen eta hogeitahamalau kilo zituen. Lan horretan ari zirelarik zen iratzartu abere latzgarria, mirikueri oldartzen zen. Su hiltzaileeri dei egin zuten eta haiek tiroka hil zuten.
2009
‎John katedraleko artxiboak kontsultatu zituzten, han izan baitziren euskaldunen hileta elizkizun gehienak, eta alderatu egin zituzten hileta elizkizu­netako artxiboak, hileta etxeetako artxiboak eta Morris Hilleko ehorzketa daten artxiboak, eta ondoren ehorzketa lekuak eta datak bateratu zituzten. Morris Hilleko artxibategian bilatzen ari zirelarik , Hardestyk eta bere taldeak «O» letran zerrenda luze bat topatu zuten «Occupied Unknown» (ez da ezagutzen nork betetzen duen) kategoria zeramana. Hor zeuden zerrendaturik zenbakidun eremu, lerro, eta hilobi jakinak, gorpu lurperatuak adierazten zituztenak; hala ere, ez zen agertzen izenik hilerriko artxiboetan.
‎Baina herritarrak ez dira tentelak, eta, euren altxorraren defentsan ari zirelarik , plan horiek guztiak azaltzen dituen bide orria aurkitu zuten. Ikusi, ikusi, bertan agertzen zena:
‎Hotel Miramarreko nagusia hurbildu zitzaion Millán Astrayri kafea hartzen ari zirelarik ," Mi general, Anita está triste!" esan zion. " Ah sí, por qué?" galdetu zuen Millán Astrayk Anitari beha.
‎Ezezagutza aieru sobera bazen istorio bitxi horretan Sigmaren izpirituaren ez inarrosteko, kuriosa eta lanjerraren kontzientziarik ez baitzuen. Haurra zenean sendiko izeba andanek ahalkeizungarritzat jotzen zuten, gerezitzeen azken abarretaraino hupatzen zelako urtxintxaren moldean, eta belarretan ari zirelarik hauta baitzen orgetan haga meharra ozkan ezartzeko. Ez zuen parerik.
‎Bertze neska guziek bizia besatraka hartzen ari zirelarik , nik, atso zahar bat bezala, bizkar egiten nion.
‎Segitzen ginuen bertzekin blagan, baino pentsamenduak gu biek huts hutseri emanak genituen. Begiratzeak gero eta luzeagoak heldu ziren, irripar malizios erdi lotxatu ttiki batzuek gure ezpainetan zabaltzen ari zirelarik gero eta maizago.
‎Elurra bazterretan, orkaztak ageri... Bidetik harri bat kentzen ari zirelarik , adar batetik hontz zuria hegalda...
2010
‎Une arriskutsuak kale horren azken partean heldu dira eta, Telefonica partera heltzen ari zirelarik , zezen batek lasterketatik atera du korrikalari bat adarkadaz.
‎Bonbek elizak bilatu izan balituzte bezala, hain zuzen. Tenplu handiak gutxienez sei bonba jaso zituen, une hartan bertan meza nagusia ematen ari zirelarik , eta komentuko elizak gutxienez lau (egia da komentua kuartel gorria zela). Hormak baino ez dira zutik.
‎Hilabete batzuk geroago Bernardo Atxaga-eta Irungo institutura eraman genituen, Bergaran bezala han ere beren ikuskizuna eman zezaten. Emankizunaren ondoren, eta traste guztiak jasotzen ari zirelarik , Atxaga niregana hurbildu zen eta bera ere Jon Juaristik esandakoen kontra zegoela esan zidan, eta publikoki ere esanda zeukala.
‎Baina ez ote dabiltza kontzientzia oneko horiek anakronismoan? Bizimoldeak aldatu dira, joka partidak aste guziko gauzak zirelarik, merkatu guzietan ganibetak eta makilak dantzan ari zirelarik , ez zen bortizkeria berdin izartzen eta jasaten. Ezin da oraingo begiekin epaitu.
‎Apezpiku berria Marques de la Victoria kanoiontzian heldu zen Cadizetik Tangerrera. Abangoardia legez, Maroko beste bi nazioen artean banatzen ari zirelarik , Eliza katoliko espainola Eliza katoliko frantsesaren kontrako gerla ezkutu zekenean hasi zen. Protektoratu frantsesa zabaltzen ari zen, eta frantziskano frantsesak helduak ziren Tangerrera.
‎Mari emaztea telebistari so kausitu nuen. Arratsaldeko manifestazioko irudiak ematen ari zirelarik , milaka lagun bildu ginela entzun nion esaten TVEko soldatapekoari. Hala ere, azpimarratzekoena, sindikatuetako ordezkarien arteko liskarrak izan ziren telebistako editoreentzat ere.
‎Baina dena ez zen gertatu aurreikusi bezala. Irgun-eko kideak kamioira itzultzen ari zirelarik tiroak jaso zituzten: antza, kanpoko beste zaintzaile britainiar batzuek, zerbait arraro gertatzen ari zela oharturik, su egin zieten:
2011
‎Leonek Justinori eman dio arrazoi: Honoriori entzun ziola, ongi entzun ere, hitz hura lehen aldiz, lagunen arteko txolarte batean, 1936ko udaberrian hortxe-hortxe, gerra hasi baino lehentxeago, Jonas irentsi zuèn baleari buruz ari zirelarik .
‎Berriz diot, orain ez dut astirik eta kendu oina, atea itxi nahi dut eta.Barregarria litzateke, baldin eta Gernikako Akordioko sinatzaileak ez balira hurbildu Espainiako Gobernuaren ordezkaritzara azken atxiloketak salatzeko. Beste behin ere, armarik gabe eta publikoki politika egiten zuten herritarrak atxilotu dituzte, noiz eta bide politikoen eta soilik politikoen aldeko apustua egiten ari zirelarik . Demokratikoki onartezina baina hainbat herritarrek onartzen dutena.
‎Horretan ari zirelarik , Jan Voget-en telefonoak jo zuen: TomᨠNovák zen, Pragako Poliziaren Ikerketa Kriminaleko arduradun nagusia eta Janen zuzeneko jefea.
‎Atzeman dituzte zenbait beren alhan ari zirelarik , eta urraturik sabela, ikertu diete xeheki, ikusteko zer zegokeen barnean. Nor bederak aitortuko du ezin daitekeela bide hoberik jakiteko zer sartzen den ahotik, nola behatzea zer daukan sabelak.
‎Beste auzi bat ere topatu dut dokumentu batean. Emakumeak lixiba errekan egiten ari zirelarik , herriko batek artaldea sartu errekan eta ura zikindu. Elkar joka bukatu zuten.
‎Lungotevererantz!, zehaztu zuen partisanoak. Lanciarantz hurbiltzen ari zirelarik , Giovannik Beretta zaharra laztandu zuen. Distira berezi bat nabaritzen zitzaion begietan.
‎Ezkerreko besotik sartu zitzaion Beretta zaharrak tu egin zuen bala eta, Lancia barruan, minez bihurritu zen. Lanciak aurrera egin zuen metro batzuetan eta, Tevere gaineko Garibaldi zubira iristen ari zirelarik , bolante-kolpe batez zubira sartu ziren. Jarri parean!, oihukatu zuen Giovannik.
‎Azken ravioliak bukatzen ari zirelarik kantautorearen lehenengo akordeek bete zuten trattoria.
2012
‎" xxi. mendekoa ez bada ere, bai dela geurea, behintzat", erantzuten zion Inasek halakorik entzundakoan, kokotsaren eskuinaldean jartzen zuen alde bereko eskuko atzamar erakuslearen hatz-buruarekin bizar nabar, motz eta ondo zaindua patillatik behera eta gora astiro-astiro igurzten zuen bitartean. Gaztelu Plaza birmoldatzen ari zirelarik , behin baino gehiagotan gonbidatu zuen Luisek obren martxa beren balkoitik ikustera. " Gustatzen zait nola geratuko den", esaten zuen guztietan, prestaturiko gin-tonicari atzamarraz eragiten ziolarik, honetan ere gentlemanaren bere planta dotorea egundo galdu gabe.
‎Mañu aldean ezagunak ziren etxe bakoitzekoen joerak jatorduei zegokienez. Esaten zen etxerik gehienetan meriendatzen ari zirelarik bazeudela beste zenbait bazkaltzen hasten zirenak eta hirugarren batzuetan, aldiz, afaltzeari ekiten ziotela ordu bertsuan. Halako joerak, gainera, ohartuta ala oharkabean, gurasoengandik seme-alabengana helarazten ziren lehenago.
‎Haize erauntsi batek zalgurdia zorutik altxatu eta bidean trabeska utzi zuen; hainbatekin, zaldiak trostan hasi ziren, zeru furfuriatsuan ozpinak argitzen eta ihurtzuriak lehertzen hasten zireino. Zamaltzaina ez zen gai izan zaldiak gobernatzera, eta kapitain Matok joan behar izan zuen uhalak tenkatzera zalgurdia geldiarazteko; ondotik, zaindaritzako zaldizkoak bakanka biltzen ari zirelarik , Kapitaina lur goitiago bila hasi zen kabrioleteko zaldiak emeki bidatzen.
‎Txakur saldoa fite heldu zen bere otoruntza egitera, hegaldi geldoetan putreak ere hurreratzen ari zirelarik . Hegaztiak ez ziren luzaz zain egon, musu gorrituarekin txakurrak zanbuluka apartatzen ziren gorpuetatik eta lauzpabost urratsetara lurrera erortzen, molde horretan hil ziren bat ere zaunkarik edo ulurik egin gabe.
‎Gorago joanez bazen landa bat eta orroit naiz hor ikusirik goldea idi pare batek tiraturik. Harritzen nintzen nolako zizari alimaleak baziren mokor itzulietan iraulden ari zirelarik . Xoratzen nintzen ere ikusiz nolako oilo feria goldearen ondotik ibilki zen zizariz ase nahiz alabaina.
2013
‎Handik zati batera bota zuen Loreak erantzuna, herrixkatik gorako bidean azken etxola atzean uzten ari zirelarik .
‎–Pierre Arroxelakoa eta Sauveur Arroxelakoa, Eliza Saindu Katolikoaren eta Espainiako gure Erresumaren kontrako beren inikitate eta hobenengatik bizi bitartean erregerendako arraun egitera kondenaturik daudenak, 1593ko uztailaren 10ean elkartu ziren Gipuzkoako eskuadrako Peregrina-ko zubian erregeren kontra konspiratzeko asmoz, ontziko komitre Pedro Mendibururen aginduari ez aditua eginik, eta maltzurki erabiliz hizkuntza frantsesa, bertze inork konprenitu ez zitzan haien hitzak. Migel Oibar galeriano ona dugu horren lekuko, hizkuntza frantsesean trebe izanik, entzun eta aditu ahal izan baitzituen, ontzitik ihes egiteko planetan ari zirelarik , atzituak izan zirenean miserikordia egin zien eta gaur egun zer jan eta zertaz jantz ematen dien erregeri bizkar emanez.
‎Damak euren burua apaintzeko erretiratzen ari zirelarik , hala esan zion gizonak Elizabethi:
‎Baina batzuek eta besteek dakizkitenak ez dira guztiz berdinak, nahiz eta zantzuek antzeko norabidea erakusten duten. Askok eta askok aditu dutenaren arabera, Hostape elbarria arratsaldean azaldu omen zen Olatzarren, beste hainbestetan bezala, etxekoak arratsaldekoa egiten ari zirelarik eta afaria eskaini omen zioten, ohi bezala. Baina oraingo honetan bestelakoa izaki; Hostape alegia, etsipenaren etsipenak jota edo oinazea ezin jasanik etorki eta.
‎—Otso-tranpako leize zulora ertz-ertzetik begira-begira nengoen haurra besoan nuela, atzealdean orro izugarri bat aditu nuenean-gerrr, gerrr, gerrr-; otso ikaragarri bat zen, otso-ama zirudiena, hortzak erakutsiz eta mehatxuka bertan-bertan geneukana, bere atzean beste otso mordoxka orro eta mehatxu berdinez ari zirelarik harantz eta honantz zalapartaka-gerrr, gerrr, gerrr-. -Hara, Inorrezko-esan nion-, geure adurra da otsoen hortzetan bukatu ala leizera amildu; gureak egin du-.
‎Iruñeko osaba batek laguna omen zuen kartzelako zuzendaria, harekin joaten baitzen ehizara Kintora, eta hortik esperantza, hark lagunduko ote zigun. Horrelakoak hartu nituen airean, euren artean ari zirelarik beti zerbait eskapatzen zitzaielako. Baina etxean guri zuzenean ez ziguten hitzik ere erraten kontu haren gainean.
‎Goiz goizik, biak elgarrekin zeuden, jangelan. Gosaltzen ari zirelarik Etxehorik galdatu zion bere axuantari:-Orduan atzeman duzu enigma?-Atzeman, ez oraino ez, baina azkenean osatuko-Uzten ahal duzu lan hori, egin dudalako.-Ongi, bertzenez ni lotuko banintzaio enigmari laster argituko nuke. Eta zer dira hitz horiek?-Hau atzeman dut, entzun.
‎Mauleko zuzendaria etorri zen eta lanlagunak gonbidatu zituen kafegailuaren inguruan leku hartzera. Plastikako baso eskuan, mintzatzen ari zirelarik , Etxehorik galdatu zion Mendibururi zabaldu bazuela egungo mezu-ontzia. Azken honek baieztatu zuen ekintza hori baina joan zen halere bere bulegora, ordenagailuaren ikustera.
‎Jaten ari zirelarik Ostemuturrek galdegin zion bere nagusiari nola zen beharduna eta zer mintzo zen. Euskara mintzatzen zuela ihardetsi zion Frantxoak eta bere iduriko, bertze hizkuntza ere mintzatu behar zuela.
‎Hurbiltzen ari zirelarik , asmatu zituzten bizpahiru kortxila. Hutsak ziren.
‎Hil zorian, begi berdinak ziren, hiltzailearena edo sainduarena. Bizitzaren azken islak agortzen ari zirelarik , nekatzen zuten izakia, haren arima askatuz. Lorek asmatzen zuen abiatzeko une hori, azken bidaiaren hasiera, azken jauzikarak; senditzen zuen hauste-puntua, gorputza gorpu bilakatzen denean.
2014
‎Eta hori du biziarazten nonbait idatzietan: «Espainiako karrikan bizi izan da haurrean Piarres Hegitoa, merkatu egunez laborarien astoak irriz ari zirelarik harresien kanpoko aldean, bizia, erresistentzia denbora barne, kanpoan pasatu baitu gero, funtzionario guziek bezala bere Frantziako itzulia egin du, eta maite ukan zuen Euskal Herri hura ikusi du desegiten, aldatzen, modernizatzen nahi bada, arrozten. Nehork ez dio zurrunbilo horretan, salbatze eta museora igortzeko tentazioari buru egiten ahal, eta sentitu duke zerbaiten egiteko beharra», Lukuren hitzetan.
‎Tillyren garajearen gainean, logela hitsean durundi egiten zuten, egun osoan, beheko solairuko burrunbada eta zaratotsek eta garbitzaile beltzen kantuek, kanpoan autoak mahukarekin garbitzen ari zirelarik . Gela karratu goibel bat zen, oheak eta mahai mailatu batek bakarrik urratua; mahaian, dozena erdi bat liburu zeutzan:
‎Oraindik eztabaidaka ari zirelarik , George Key presaka sartu zen gelara, eta, haiei purrust egin ondoren, aienatu egin zen ate oihal-berdearen ostean. Handik minutu batera, norbait aditu zuten kortxo batzuk zabaltzen, izotz puskak xehatzen eta likidoa isurtzen.
‎Unibertsitatea bukatu eta hirira joan zen, Black Bear aintzirako bezero dirudunen bizitokira. Hogeita hiru urterekin eta han bi urte ere ez zeramatzala, ordurako baten batzuek «Hara, bada mutil bat?» esan ohi zuten Dexterrez ari zirelarik ; aberatsen semeak, ordea, prekarioki ibiltzen ziren bono-salerosketan, edo prekarioki inbestitzen zituzten beren ondareak, edo borrokan ibiltzen ziren George Washington merkataritza-ikastaroko bi dozena liburukiekin; baina Dexterrek, unibertsitateko tituluari eta mihi trebeari esker, mila dolarreko mailegu bat lortu, eta garbitegi bateko partaidetza erosi zuen.
‎Atzo bezala ikusten ditut aitzindari haiek. Batasun sekulakoa zuten elkarrekin ari zirelarik , frijat dobleak, abiadura doitze edo farrasta batean ber pizten. Baina gehienik harritu ninduena, bakarkakoaren aldi zutelarik ez ziren berdin ari gorputzez.
‎Oroit naiz haurrean entzunik istorio sorjes bat: xara garbitzen ari zirelarik aita semeak eta aharra baten ondotik semeak aihotzarekin lepoa moztu ziola zaharrari. Hitzak berak madarikazioa ekartzen du.
‎" Moi je suis venu pour les costumes e...". Inkas ere, abertzale batzuentzat ez ditzagun har. Horiek zituzten, denboran Parisera sehi joan zirelarik eta herrira jin baziren kasualitatez, sekulakoak erraten beltz horien kontra lurrean ihalozka ari zirelarik . " C’est quand meme une honte...
‎Euskal arrantzaleak antxoa harrapatzera atera dira berriz: orain arte hegaluzearen edo bonito edo atun xuriaren arraintzan ari zirelarik Bretainia Haundiko uretan. Bainan ustegabetarik eta nehorekin hitzegin gabe, Espainiako ministerioak erabaki du 2 mila toneladako antxoaren harrapaketak baimentzea.
2015
‎Etxetik euskara zekarten beste zenbaitentzat, aldiz, alderantziz zen; ikastolan ikasten zuten erdara eta moteltzen zitzaien euskara. Gizarteko aldaketak (teknologiak eta beste) ahozko hizkuntza geroz eta ahulago uzten ari zirelarik , premiazkoa zen Izagirreren ustez alderdi horren lanketa. Testuinguru horretan ahozko narraziogintza ahaztua zegoela salatzen zuen, beti aipatzen zela bertsolaritza Euskal Herriko ahozko tradizio moduan baina ia inoiz ez narraziogintza.
‎Haatik, gaelikoz idatzitako literatura, neurri handi batean herri-literatura, aintzat hartzen zen hala Potteko artikuluan nola Manenten antologian. Beraz, Irlandako poesiari buruz ari zirelarik , gaelikoz idatzitakoari buruz ari zitzaizkigun. Artikulua hiru poemaren euskarazko itzulpenekin osatzen zen.
‎ihesa zapaltzen ari ziren egunetan berberetan ahanzturaren makina jarri zuten martxan, ahanztura errepresioaren pieza ezinbestekoa baita. Gertatu berria, artean iheslari anitz jazarriak eta erailak izaten ari zirelarik , militarrek osteko epaiketak eta fusilamenduak burutu aitzin, hasia zen ihesaldia ahazteko lana. Paperaren gainean labainduz zihoan ahazmenaren borragoma.
‎Hiru iheslarik, lauk ikerketa berri baten arabera, Frantziako muga zeharkatzea erdietsi zuten. Maiatzaren 30ean, artean inguruko mendietan uxaldiak egiten ari zirelarik iheslarien bila, Diario de Navarrako ohar harekin Ezkabako ihesa inoiz ez gertatzen hasia zen.
‎Beste jagole bat hartu, giltzak kendu eta lehen burdin sare-atea ireki genuen. Soldaduak afaltzen ari zirelarik jantokian sartu ginen; armak kendu eta fusilak eraman genituen. Fusilen laguntzarekin Gotorleku inguru osoko garitetako zelatariak banan-banan errendituz joan ginen.
‎Duela zenbait hilabete izan da eztabada bizia, eutanasiaren alde eta kontrakoen artean, deputatuak legea eztabadatzen ari zirelarik . Aldekoek zioten ezin onartua zela norbait uztea oinaze ezin jasanak pairatzen.
‎Pollita da hori ere: aitzinka ari zirela erraitea gibelka ari zirelarik ... Ez ote dira gutaz poxiño bat trufatzen hor nunbait?
‎Martxoaren 3ko Biktimen Elkarteak salatu du Gasteizko apezpikutegiak ez diela baimena eman San Frantzisko eliza erabiltzeko," sarraskiaren" 40 urtemugaren ospatzeko. 1976an San Frantzisko elizan bilduak ziren langileak, poliziak gaseztatu eta tirokatu zituen biltzarra egiten ari zirelarik . Poliziaren erasoaren ondorioz, bost langile hil ziren tiroz eta dozenaka pertsona zaurituak izan ziren.
‎Ixlamixta batzuk nahi zuten" Charlie-Hebdo" astekaria hilarazi nolazpait, ixil-arazi segurik ba, eta xede hits hori gauzatu dute agerkari hortako hamar langile tiroka hilez, lasaiki beren lanari ari zirelarik . Bainan" Charlie-Hebdo" bizi da eta zenbaki berezi bat atera ere du," Liberation" egunkariaren laguntzarekin, ikaragarriko arrakasta baduena, orotarat zazpi miliun ale salduko baitira naski, jadanik bi miliun ba hiru egun barne salduak!
‎Bastilla hartu zen egunean odol ixurtze asko izan zela eta etzela beraz hain gertakari egokia frantses guzien arteko batasuna laudatzea gatik egitekoa zen bestarentzat. Solasean ari zirelarik norbaitek erran zuen bazela beste gertakari bat, Iraultza denborakoa hura ere, eta arras aipagarria, 1790-eko uztailaren 14-an egin zen besta, Frantziaren batasuna ospatuz muntatua," Fête de la Fédération" deitua izana. Eztabada hortan gelditu zen.
2016
‎Alde egiteko emandako lehen urratsak egiten ari zirelarik , barneko hitzak adigai zituzten oraino. Haiek zioten Semearen heriotza hurbil zegoela, eta Jesusek aitzinetik hori bazekiela, baita ere Judasek salduko zuela.
‎Anfora bat eskuetan zeukan batek atariraino lagundu zituen eta berriro dena muntatze bat zela builakatzen hasi zitzaien, karrikan barne urruntzen ari zirelarik . Erdi horditurik zegoen beste harro batek bulkada bat eman zion zozokeriarik ez esateko oihukatuz, kazetariak esan zuela leizetik desagertzea benetakoa izan zela.
‎Alabaina, ondoko igandean, kantxan Adriana Trentini eta Bruno Lattes alde batean eta, bestean, Désirée Baggioli eta Claudio Montemezzo ahalegin betean ari zirelarik partida bat jokatzen. Adrianak berak proposatu eta antolatu zuen partida, horrela, haren arabera, Brunok eta biek errebantxa hartzeko, «errebantxa morala behintzat», Barbicinti markesak egin zien itsuskeriagatik; dena dela, orduan ez zirudien gauzak berdin zihoazkienik: Adriana eta Bruno galtzen ari ziren, garbi-garbi gainera?, orduantxe, partida bukaera aldean, «zaharreria» guztia azaldu zen banan-banan aihen-arrosen bidezidorretik.
‎ezin jakin orain zekalea, arbia, garagarra edo artoa ote zen, baina ezin esango dugu berdin denik ere: ...ezkutatzeko kontu hau ez dagokio soilik halako egitekoek sortu ohi duten herabetasunari, hori baino okerragoa izaten zen, ehiza-hegazkin alemanak agertuz gero, haien metrailadoreen helmuga izateko arriskua, ipurdia bistan geratzea baino hilgarriagoa, inondik ere; izan ere, horixe gertatu zen harako hartan ere, hots, automobileko lagunak (bolantean norbait utzita, badaezpada ere) beren zereginetan ari zirelarik , Sturzkampfflugzeug JU -87 batzuk agertu zirela airean, denok ulertzeko hizkuntzan Stuka hegazkin beldurgarriak, goitik behera arin etorri eta are arinago tiratzen zutenak bere metrailadore beldurgarriekin. Hegazkin hilgarri haiek tximista baino bizkorrago hurbildu baziren ere, haiek bezain azkar desagertu zen bideko jende guztia ere, soroetan barrena eta ahal bazen zulo ilunen baten bila, herioak airetik bidalitako opari haietatik ihesi.
‎Kursaal pareko banderak hegoalderantz luzatuta mugitzen ari ziren, haizeak iparretik jotzen zuen seinale. Eraikin handia apur bat atzean utzi ondoren eta hondartzara zeraman arrapala baterantz hurbiltzen ari zirelarik , Iratik esan zuen ea zergatik ez ziren joaten Saguesera itsasertzetik. Ostarte batzuk hasiak ziren sortzen eta ez zirudien euria berriro egingo zuenik.
‎Lehen aldiz igo zuten egunean Josebak berehala ezagutu zuen txirrindulari espainiarra erori zen bihurgunea, telebistan hainbat aldiz ikusita. Eztabaida bizian hasi zen Xabierrekin tokia urrundik ikusi zutenetik, aldapan gora pedalei eragin bitartean, baietz eta ezetz, bihurgunea iragaten ari zirelarik hura gogorarazteko plaka bat zegoela ikusi zuten arte. Horrelakoak ziren frantsesak gertakari historikoekin, xumeenak izanik ere.
‎–Ei, ez gaizki-esaka hasi nire lehengusuez?, esan zuen Iratik ordainketa gunera iristen ari zirelarik . Josebak Visa txartela eta autopistako tiketa eskuan zituen prest eta Iratiri pasatu zizkion.
‎Horretaz hizketan ari zirelarik , Saint-Bertrand-de-Commingesera zeraman bidegurutzera heldu ziren, non semaforoa gorri zegoen ohi bezala. Berde jarri zenean abiatu eta hurrengo egunean denek ondo pasatzea espero zuela esan zuen Josebak.
‎Goizean, eskiatzen ari zirelarik , albiste garrantzitsu bat zeukala esan zion Xabierrek. Hobeto esanda, Miradores teleaulkian zeuden eserita, jarraian Solei pistatik Argulls aldera joateko asmotan, horixe komentatu zionean, eta afari berezi bat prestatu nahi zuela Urtezahar gauerako, berri ona behar bezala ospatzeko.
‎Baina ez da beti horrela izan. 1942an, Aintzina aldizkaria prestatzen ari zirelarik , Uztaritzeko apaizgaiek laguntza eskatu zioten Larzabali. Hau jadanik bikarioa zen Hazparnen.
‎Gazteek askotan joko gisa hartzen zuten, lasterka eskapatu behar baitzuten atzemateko zorian gertatzen zirelarik. Hau du kontatzen, kontrabandoan ari zirelarik guardiekin topatu zirelarik.
‎Bertan, itsasgorak inguratzen duen haitz bat ikus daiteke. Esaera denez, jentilek jaurtiki zuten Arno menditik pilotan jolasten ari zirelarik " (Barandiaran, 1972 -73). (Itzulpen moldatua gazteleratik.) Nekerik gabeko langile indartsuak eta jolas-zale izateaz aparte, jentilak izaki jatorrak dira berez.
‎Adarrak mozteari ekin zion gero. Eta Martin eta Luis enbor eta adarrak orubearen behealdera garraiatzen ari zirelarik entzun zen Pete Domezainek zekarren jeeparen asotsa, Martinek eta Luisek erabiltzen zuten kuartelekoarena.
‎Izigarrikeria trantxadetarik ateratze hura, parrean ziren mitralleusak ari zirelarik tiroka. Izigarrikeria baionetaz ari zirelarik, zeinek zion besteari tripan sartuko.
‎Izigarrikeria trantxadetarik ateratze hura, parrean ziren mitralleusak ari zirelarik tiroka. Izigarrikeria baionetaz ari zirelarik , zeinek zion besteari tripan sartuko.
‎Izugarrikeria, lubakietarik ateratze hura, parrean zeuden mitrailadoreak ari zirelarik tiroka. Izugarrikeria baionetaz ari zirelarik, zeinek zion besteari tripatik sartuko.
‎Izugarrikeria, lubakietarik ateratze hura, parrean zeuden mitrailadoreak ari zirelarik tiroka. Izugarrikeria baionetaz ari zirelarik , zeinek zion besteari tripatik sartuko.
‎Nafartar mendizale talde batek ezbeharra izan zuen joan den ostegunean, irailaren 22an, Nepalen. Arroka erortze batek harrapatu zituen Manaslu menditik hurbil, trekking egiten ari zirelarik . Ezbeharrean bi xerpa eta Adolfo Ripa Arizala iruindarra hil ziren.
‎delakoan. Epaileen ustez, frogatua da Gogeaskoetxea eta Kepa Arronategi (jadanik kondenatua) hiru granada autopropultsatu loreontzi batzutan ezartzera entseatu zirela, eta horren egiten ari zirelarik , bi ertzain hurbildu zitzaizkiela. Orduan, akusatuak Jose Maria Agirre ertzaina tirokatu omen zuen, eta ondorioz, polizia hil zen.
‎2014ko martxoaren 19an sei gazte arrastatu zituzten Gasteizko Euskal Herriko Unibertsitatearen campusean, elkarretaratze batean, euskal preso politikoek unibertsitatean ikasteko duten eskubidea aldarrikatzen ari zirelarik . Zenbait ikaslek tindaketa bat egin zuten paretan eta zibilez bezti ziren ertzainek ikasle horietako bat atxilotu zuten.
‎" Urrikaltsu Aita bezala". Meza alaitsua bukatu da, hiru gitarrekin, lau neska mikroan xaramelan ari zirelarik .
2017
‎Berhokoirigoin eta Molle berehala atzeman zituzten, 20:45 aldera, autoan Kanbotik Errekartera iristen ari zirelarik . Mollek dio baserrira doan bidexkan sartu zirenean ez zutela poliziarik ikusi.
‎Itsasoan animaliak motaz eta kopuruz ugaltzen ari zirelarik , landare bakarrak algak ziren. Duela 365 miloi urte arte lur azala hutsik zegoen, baina 37 milioi urte geroago lehorreko lehenengo landareak (iratzeak eta azeribuztanak, besteak beste) azkarki zabalduta zeuden lurrean barna.
‎Jeikitzen ari zirelarik , Berantetorri sartu zen gelan paper batekin eskuan. Eman zion zuzenki Etxehoriri eta ateratu zen hitz bat erran gabe.
‎Ukan zuen laster erantzuna! Azkenburukoa jaten ari zirelarik etorri zen galdera:-Zure borreroa nora joana dun. Ikusi duna non sartu den?
‎Eseri ziren eta galdegin afaria. Jaten ari zirelarik Maiderrek so luzeak botatzen zizkion Frantxoari. Ageri zen zerbait bazuela buruan, burutapen batzuk ibiltzen zirela burminuan, seguraski azken krimak hartzen ziola osoki bere izpiritua.-Zeri pentzatzen duk?
‎5.000 urtean! Mediterraneo itsasoa pasatu nahiz ari zirelarik . Bainan horrek harriz uzten gaitu.
‎Makur handiak bainan kolpaturik ez. Polizak akulatu ikerketaren arabera, sua errekontruz lotu da egur batzuen zerratzen ari zirelarik . Su pindar batzu bat-batean airatu bezala eta ondo hartan zen zerra-zahiari su lotu, bai eta su hori burrustan hedatu...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia