2021
|
|
batetik, laneko osasun eta segurtasunari buruzko araudia hobeto aplikatzea sustatzea, eta, bestetik, autonomia erkidegoetan finkatzea, batez ere enpresa txiki eta ertainetan, langile guztiek babes maila bera izan dezaten. Helburu horiek betetzeko, estrategiak beste lau helburu zehatz ezartzen ditu:
|
Laneko
arriskuen prebentzioa egiten duten erakundeen eraginkortasuna hobetzea. Lan arriskuen prebentzioaren azterketa, ikerketa, sustapena, laguntza, aholkularitza, zaintza eta kontrola sustatzea Herri Administrazioen ekintzetan. Agente sozialen eta autonomia erkidegoen partaidetzarekin, laneko segurtasuneta osasun baldintzen hobetzea sustatzea, batez ere arrisku handiko sektore, jarduera, talde eta enp...
|
|
Bigarrenik, azaroaren 8ko 31/ 1995 Legea,
|
Laneko
Arriskuen Prebentzioari buruzkoa, zeharkakoa da, ez baitu osasun arloa bakarrik arautzen, baizik eta sektore guztiak. Hala ere, osasun arloan, 10, 14, 22, 23, 25, 26, 27, 28 eta 31 artikuluek administrazioei eta enpresaburuei ezartzen dizkieten betebeharrak eta eginkizunak aplikagarriak dira.
|
|
Horretarako, langileen lantokien eta lan ingurunearen ezaugarriak eta egon daitezkeen arriskuak izango dira kontuan eta prebentzioa, diagnosia, tratamendua, moldapena eta birgaitzea bultzatuko dira". 33 artikuluan laneko osasunaren arloan egin behar diren ekintzak zehazten dira: Langilearen osasuna sustatu. Langileen osasuna gainbegiratu, banaka eta era kolektiboan, jasaten dituzten osasun arriskuen ondorioak era goiztiarrean antzemateko.
|
Laneko
arriskuen prebentzioan osasun alderdiak garatu eta jardun. Osasun profesionalen, langileen eta haien legezko ordezkarien eta enpresaburuen informazioa, prestakuntza, kontsulta eta parte hartzea sustatu osasun arloko programa, egitasmo eta ekintzetan.
|
|
33 artikuluak, bere bigarren atalean, osasun agintariak lan agintaritzarekin koordinatuta egingo dituen ekintzak ezartzen ditu. Horien artean, honako hauek nabarmendu daitezke: Lan politikek osasunean izan ditzaketen eraginak kontrolatzeko adierazlesistema ezarri. Langileen osasun zaintza sustatu, osasun zaintzako protokoloak eta gidak garatuz. Laneko osasun zaintza osteko programak garatu.
|
Laneko
arriskuen prebentzio zerbitzuetako osasun jarduera baimendu, ebaluazioa egin, kontrolatu eta aholkua eman. Osasuna lantokian sustatu, ingurune osasuntsuak eta bizimodu ohiturak garatuz. Laneko osasunean formakuntza sustatu osasun sistema publikoetako profesionalentzat.
|
|
|
Laneko
Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea eta Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua garatzeko garaian, osasun arloko profesionalei aplikagarri zaien berariazko araudia sortu da. Ildo horretatik, apirilaren 14ko 487/ 1997 Errege Dekretuak, kargak eskuz hartzearen ondorioz gerta daitezkeen arriskuak saihesteko segurtasuneta osasun arloko xedapenei buruzkoak (bereziki langileentzat bizkarreko arriskuak ekiditekoa), bere 6 artikuluan osasun zaintza jasotzen du eta osasun profesionalentzat aplikagarri dela dio, batez ere gaixoen mugimenduak etxeetan egin behar dituzten langileentzat.
|