2000
|
|
Carnap Vienako Zirkuluaren intelektual aurrerakoia, barnerakoia eta zerebrala izan zen, beti prest, kritika zorrotza eta ongi oinarritutakoa aurkeztuz gero, bere oinarrizko hipotesi teorikoak berraurkezteko.
|
Honek
ez du nahi esan bere gogoetak egokitzen ibiltzen zenik kritikekin ongi geratzeko, ezta gutxiago ere. Analisi askoren ondoren, egun badakigu bere ibilbide intelektuala, hau da, bere emaitzak —idazkiak eta gogoetak— zeharkatu dituzten ezaugarri konstante batzuk badaudela, esate baterako joera antimetafisikoa, tolerantzia linguistikoa eta kontzeptuala, edo eluzidazioaren helburua49 Bere ildo teorikoak Neurath pragmatikoarekin bat ez etortzera eraman zuen, baina harrezkero hobeki ikusiko zenez, Zirkuluaren erreserba ideologikoaren buruan jartzera ere bai.
|
2001
|
|
apriorizko sintesiaren printzipioak trikotomia bat barnebiltzen du, adigaia baldintza gisa, baldintzatua, bigarrena lehenengotik eratortzea.
|
Honek
ez du esan nahi hirugarren kategoria eratorpen soil bat denik, baizik eta autonomoa da, funtzio edo adimenaren ekintza berezi bat adierazten du. Hauxe da, hain zuzen, Hegelen dialektikaren jatorria.
|
2004
|
|
Garbi utziko du arrazoimenarena eta fedearena bi bide ezberdin direla eta leku ezberdinetara heltzeko gainera, edo egia mota ezberdinetara behintzat, eta ezin direla bi esparruak nahastu, ezin dela fedea arrazoimenera murriztu, baina ezta alderantziz ere arrazoimena fedearen menpean ipini.
|
Honek
ez du esan nahiko berarentzat arrazoimenaren bidea bestea baino goienagoa denik. Argi eta garbi adieraziko digu giza arrazoimenaz baliatzeak ez gaituela beste gizakien gainetik jartzen errebelazioari dagozkion gauzetan behintzat:
|
2005
|
|
Analogia komun baten arauen pean, hala ere, ez dira bakarrik hizkuntza baten elementuak aurkitzen, baizik eta baita elkarren artean ezberdinak diren hainbat hizkuntza ere.
|
Honek
ez dio azaleko behaketa bati ere alde egiten. Gainera ezaguna da, egiaz, honako esperientzia hau:
|
|
Humboldten arabera" hizkuntza pentsamenduaren organo konfiguratzailea da" eta, zentzu honetan, ez da soilik gizakien arteko komunikazio tresna bat, baizik eta baita ere" bakarrik dagoen gizabanakoaren pentsatzearen ezinbesteko baldintza" 84 Pentsatzea, beste gauza askoren artean, kontzeptuak osatzea eta irudiak ekoiztea da, alegia, subjektuari objektu bezala itzultzen zaizkion adigaiak sortzea, eta hau ez da posible hizkuntzak prozesu mental horretan eskurik hartzen ez badu. Azken finean, gizakia bere izaeran eta bere humanitatean zehazten du hizkuntzak, hau da," hizkuntzak gizatasunaren naturan bertan hartzen du parte" eta, honengatik," bere ekoizpenak gizatasun horren barne behar bati erantzuten dio" 85
|
Honek
ez du esan nahi, ordea, hizkuntzak pertsonen arteko harremanetan jokatzen duen papera bigarren mailakoa denik; alderantziz, pentsatze eta hitz egitearen arteko korrelazioak berak agerian uzten du, garbi gainera, gizakiaren barne izaera berez dela komunikatiboa.
|
|
|
Honek
ez du esan nahi, ordea, ideien trukaketa hori era uniboko edo eztabaidaezin batean eman daitekeenik; alderantziz, pertsonak ezin du inoiz ezer eman edo jaso berau interpretatu gabe. Honengatik aitortu eta onartu beharra dago ulertzearen posibilitateak berak ez ulertzearen posibilitatea bera dakarrela bere baitan:
|
|
Esan dezagun, hasteko, hizkuntza guztiak giza hizkuntzak diren heinean eta gizaki guztiak gaitasun linguistiko bat eta beraren jabe diren heinean, egiaz, posible dela hizkuntza batean adierazitakoa beste hizkuntza batean ematea.
|
Honek
ez du esan nahi, ordea, batetik besterako pausoa neutraltasun osoz eman daitekeenik, ze, azken finean, hizkuntza bakoitzak kontestu historiko propioa du eta honengatik onartu egin behar dugu ere" itzulpen perfektuaren ezintasuna" 147 Era honetan azaltzen digu berak ideia hau:
|
|
Honen arabera," hizkuntzak gizadiaren monumentu zaharrenak dira" eta euren ikerketa sakona oso mesedegarri izango litzateke bai" gauzen ezagutzarako" bai eta" gure espirituaren ezagutzarako": ...elkarren artean konparatuko dira" 155 Gure autoreak bat egiten du" erabat landu gabe geratu izan den" proiektu horren asmoarekin eta, bere garaikide askoren iritziaren kontra," aspaldiko zein aro berriagoko hizkuntza ezberdinen arteko konparaketa[...] pentsatzearen eta ikerketaren gai aberats eta handia den eta onura publikoa duen" jarduera bat bezala kontsideratzen du156
|
Honek
ez du esan nahi, absolutuki bederen, inork aztergai honen inguruan ezer egin ez duenik, ze, egiaz, ordura arteko literaturak erakusten du ere han hemenka hizkuntza ezberdinen arteko zenbait erkaketa eta hauekin loturiko hainbat gogoeta. Konparazio eta ohar horiek guztiak, hala ere, zatikakoak edo noizbehinkakoak dira gehienetan eta, askotan gainera, bestelako ikerketa historikoen edo asmo didaktiko hutsen zerbitzura bakarrik daude.
|