Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 130

2000
‎Anton izeneko kankailutako batek goazen esan, eta moila aldera abiatu ginen. Ez genuen hitzik esan Kandidoren etxe aurrera iritsi ginen arte.
2001
‎Horrekin... ( Ez du hitzik aurkitzen) Horrekin ezkonduko zara?
‎ez ditu hitzak menderatu, hitzekin borroka bizian ari da. Ez baititu hitz politak apainkiro elkartu nahi belarrien gozorako, hitz horien bidez adierazi baino arimaren zoko ilunetan ezkutatzen diren joera eta burutapen iheskorrak. Ez baita, batez ere, inoren oihar  tzun, ez baita besteren ahoz ari, bere baitaren baitatik baizik.
‎Ardien kontatzen zebilela, tanpez, lurrera erori zenetik hil aitzineko urteak halaz, ohean etzanik gastatu zituen. Ez zuen hitz egiteko ahalik, semeari terrentan eskatzen ziona salbu:
‎Buru makurtze bat egin eta egongelara joan zen. Ez zuen hitz egiteko gogorik eta nik ulertu egin nuen. Ez genuen mokadurik ere jan.
‎Zigarroa piztu nuen. Ez nuen hitz egiteko gogorik. Xaho Xaho interesaturik ez ezik, kasuan erabat sartuta zirudien.
2002
‎Ez naiz Superman eta ez naiz sekula abioi batera igo, baina igandero ateratzen dut osaba Lazaro paseatzera, eta ez dakizu zer den ona. Ez dut hitz handirik, baina mila hitz txiki ditut, eta haiekin eraikitzen ditut neure eguneroko esperantzak, eta zuk ez dakizu zer den ona. Eskuko hatzak ere txikiak ditut, jakina, eta are txikiagoak izan daitezke, inurri bihurtu arterainokoak, eta beraz, nahi duzunean inurri errenkada bat jar dezaket zure azalean, sabelean nahiz bizkarrean, kili kili eta kili kili, irri eta atsegin, zuk ez baitakizu zer den ona.
2003
‎horixe da hitz itsusia! Ez du hitz horrek euskarazko izen baten itxurarik ere. Eta itsusirik ez balu, bere izena baizik!
2004
‎Aita dirudi benetan. Ez dut hitzik aurkitzen eta bere anaiaren argazkia utzi diot eskuen artean. Ez du begirada zuen lekutik mugitu eta familiako argazkia utzi diot.
2006
Ez dituzu hitz gozoak Mendebaldearentzat, han ere komunikabide askok ez zaituzte jainkoarekin parekatzen. Baina zuzenean nolako deiak eta harrerak jaso ditu Evo Moralesek nazioartetik?
‎Eta mehatxu eta erasoak jasaten zituen merkataria, gure Hankapalo. Ez zuten hitzez aipatzen, baina hitzak baino adierazgarriagoa zen beren periodikoan atera zuten argazkia: alkatea eta zinegotziak, Miren Karmele tartean, Hankapaloren tabernaren aurrean," merkatari jazarrietako bati elkartasuna erakusten", argazki oinak argitzen zuenez.
‎Edo bezpera gaueko nire arima biki hura agure erkindu bat zela ikusi berri banu bezala. Ez zuen hitzik esan, baina irribarrez geratu zitzaidan begira, egun on esanez bezala, edo nigan eguzki jaioberria ikusiko balu moduan.
‎Negar egin berri zuenaren itxurakoak. Ez genuen hitz erdirik esan Kali eta Leon aurkitu genituen arte.
‎Billar aretoan sartu ginen. Ez genuen hitz erdirik esan Marcki eman zion jipoiaz. Ez orduan eta ez inoiz.
‎Gero, goitik behera aztertu ninduen begiradarekin. Ez baitzuen hitzik esaten, nire agiriak galtzarbetik atera eta eman egin nizkion. Hartu zituen, baina ez zien begiratu:
2007
‎Hirurak eta bost dira telefonoa hartu dudanean. Ez dut hitzik egiteko indarrik, marmar egin dut horren ordez.
‎Harridurak tokia kendu zion izuari bere begi bakarrean. Ez zuen hitzik esaten, baina buruarekin ezetz eta ezetz egiten zuen.
2008
‎Zein familia atsegina, eta etxea, sekulakoa. Ez dut hitzik adierazteko, baina bizi nintzateke hor?
‎Gaurko hiztunak aise ago jotzen du beste kide batzuetara. Ez du hitz eraturik osatzen; hortaz, ez du muga arazorik sortzen.
‎Delako bikote hori gehi Bitoriano Gandiaga? Ez nuke hitz, potolorik, erabili nahi.
‎Oro har, jende askok lagundu dit. Ez dut hitzik denei eskerrak emateko. Asko zor diet. Bai, alde guztietatik lagundu didate.
‎Arkitektoa zen. Ez zuen hitz askorik egiten, baina nire alemana ere ez zen elkarrizketa konplexuak edukitzeko modukoa. Konpainia atsegina zen, dena den.
‎Uda batez, oporrengatik herria erdi hustu zela baliatuz, negozioa egun batzuetarako itxi eta, Valladolideko errepidetik barrena, Tomasek Galiziara eraman ninduen. Ez genuen hitz askorik egin bidean, orduak eta orduak ematen genituen elkarri ezer esan gabe, baina momentu batean esku bat jarri zidan belaunean eta esan zidan asko maite ninduela, zuregatik ez balitz!, atera zitzaion, eta ez zuen gehiago erantsi, baina nik gogotik eskertu nizkion hitzok, nirekin zuen zorra aitortzen ari zitzaidan, eta ni pozik, oso pozik, eta Allariza iritsi ginenean, hoteltxo pol... esan zidan barrezka, eta niri ere karkailatxoa atera zitzaidan afaritakoak botatzeari utzi gabe, Tomasek harrerara deitu zuen kamamila bat eskatzeko, ez naiz gau hartako beste ezertaz gogoratzen, biharamunean Baionara abiatu ginen, itsasoa ikustera, ni pozez zoratzen nengoen Tomas pozik ikusten nuelako, eta autoan zer esango, eta, gaur ez dituzu zanburiñak eskatuko, ezta?, eta nik ezin barre egin sekulako orratzak neuzkan-eta buruan, Baionara iritsi ginen, hotela hondartzaren parez pare zegoen, eta Tomasek argazki bat ateratzeko eskatu zion han hurbil polaroid batekin erretratuak ateratzen ari zen gizon bati, Tomasek eskupeko polita eman zion argazkiagatik eta gizona kontentu, gu ere bai, gero tabernaz taberna ibili ginen Baionako kaleetan, alkohola usaintze hutsak botalarria eragiten zidan niri, baina Tomasek gogotik edan zuen egun osoan, eta hotelera itzuli ginenean harrerara joan zen, igotzeko xanpaina gure gelara, eta Tomasi gustatu ez zitzaion zerbait esango nion nik harrerako neskaren aurrean, ez dut gogoan zer, nahikoa edan zuela edo horrelakoren bat, baina kontua da alaitasunetik petralkeriara pasatu zela kolpean, eta gelako atea itxi bezain laster ukabila jaso eta sekulako ukabilkada eman zidan aho betean, zer haiz ba puta zahar ostia, hik ez dun erremediorik, beti izango haiz puta zorritsu bat, horixe esan zidan, eta ni ahoa odoletan nuela nengoen, begira nola utzi zidan ahoa, begira beza berorrek nazka ematen ez badio, hemen falta zaizkidan hortzak orduan galdutakoak dira...
2009
‎Eztarritik nola pasatzen diren sentitzen dut askotan. Ez dut hitzen beharrik, denbora pasetako gurutzegramak betetzeko ez bada edo orain gutxira arte ahizpari gutuna idazteko. Orain horretarako ere ez.
‎Dantza antzerkia da, akzio lana. Ez du hitzik. Une batean ma esaten da, haur baten eztarritik ateratzen den lehenengo hitza irudikatzeko.
‎Frontoiaren heriotza maltzurki diseinatu zuenak orain omenaldia egin nahi dio. Ez dugu hitzik ez adjektiborik aurkitzen sentitzen dugun amorrua adierazteko, salatu du Iruñerria Piztera Goaz taldeak.
‎Poliki hitz egiten zuen, gelditu eta nekez hartzen zuen arnasa. Ez zuen hitzik aurkitzen bere harridura, bere mira adierazteko, han irudikatzen baitzituen familia haiek sehaska baten inguruan bilduta, bizitza osoan zehar gauero gauero erabiliaren erabiliaz maiztutako maindire haiek, maindire haiexekin egiten baitzituzten jaioberriarentzako brusak eta fardelak.
Ez nuen hitzik kontsolatzeko. Esango nuena esango nuela alferrik eta faltsu izango zen.
‎Zu halakoa eta ni halakoa bota zion, ezagutu zuen berak ere," Ama negarrez dakau!", haren begi urtsuei behatuz. Ez zuen hitzik atera," Pika!" esan zion mahaikide batek, eta jiratu egin zen ostera. " Eh!" egin zion eskua bizkarrean tinkatuz oraingoan, baina atzera bultzatu zuen txangurruaren atzaparra zirudien beso iletsu harekin.
Ez genuen hitzik atera kafia edanez, gure begiek bakarrik elkarreri eskaintzen genituen, katilluaren gainetik. Zato, gero gosalduko dugu obekio, orain, zato.
2010
‎Bakarra da mundua, eta ez dakigu nondik datorren. Ez dut hitz egiteko ohitura galdu nahi, baina oso zaila da ez duzunean norekin hitz egin. Askotan, nire amarekin telefonoz ari naiz eta gaztelania ateratzen zait errazago.
‎Juan mestizoa da, eta indioen pare bat hizkuntza ezagutzen ditu. Ez dugu hitz onik jaso, herritar gehienek gaizki begiratu digute, baina azkenean ume txiker batek hondakinetara eramango gaituela agindu digu. Txanpon pare bat eman diogu, gure ekipo guztia prestatu eta berriz sartu gara oihanean.
Ez dugu hitzik elebakarra ez denaren definitzeko. Frantsesez, bilingue?
‎Orduan geratu da benetan hitzik gabe. Ez dut hitzik behar izan aita ez zela onik atera ulertu ahal izateko. Orduan, nik besarkatu dut estu estu.
‎Markel eserita egoten da, zutik jartzeko gai da, baina ez da oinez hasten. Ez du hitzik egiten, eta eskuak ez ditu behar bezala mugitzen. Eta hilabete eta erdiko tratamenduarekin hobekuntza nabarmena ezagutzen ari da.
‎Orduantxe hasi zitzaidan labur geratzen, ikusi nuenean ez ninduela hitzez limurtzen. Ez zuen hitzik ahoskatzen gorputzak gorputz bila hasten zirenean ere, eta modu umoretsuan esanda, mututasun horrek puntuak kentzen zizkion maitale gisa izan zezakeen trebeziari. " Estilo zuzenean" maitatzen zuen, niri gustatzen zitzaidan –bera zelako eta berarentzat bero egoten nintzelako beti–, baina ez zioten kalterik egingo abiadura gutxitzeak eta hiztegia gehitzeak.
Ez zuten hitzek orduan gaur baino gehiago balio. Neure igarotze erritua hasi naiz aipatzen.
Ez dugu hitz egiteko ohiturarik. Nik ez diot galderarik egiten eta berak ez du niri buruzko interes berezirik azaltzen.
2011
‎GERMAN. Ez ditut hitzak neurtu eta zurekin ordaindu dut.
2012
Ez dute hitzez adierazten, baina baina zer nahi duten jakinarazten dute, keinuen bidez. Saio batean 17 hilabeteko haurra musikarekin izugarri emozionatu zen, eta lehenengo aldiz txaloak jo zituen. Emozioak adierazteko asotariko moduak dituzte.
‎Autokritika gutxi, baina pozik egoteko modukoak iruditzen zaizkion hainbat gai nabarmendu zituen. Ez zuen hitz horiekin esan, baina harro agertu zen euskal presoen argazkiak kaleetatik kentzen egindako lanarengatik. Inoiz ahaztuko ez dituen irudien artean, hau aipatu zuen:
‎Hiru minutu besterik ez trena ateratzeko. Ez duzu hitzik egin nahi, isiltasunean ulertzen duzue elkar hoberen. Begiradarekin elkar ukituz.
Ez dun hitz egiteko gogorik, ezta, laztana?
‎Tripako mina nik. Ez genuen hitzen beharrik bestearen gorabeheren berri izateko. Harik eta semea handitu zen arte; orduan, eten egin zen komunikazioa.
‎Jonek hasperen egin zuen. Ez zuen hitz egiteko gogorik. Ez zuen ezertarako gogorik.
‎Euskal mundua ere gogoko zuen, batez ere hain arrotza zitzaion hizkuntza horretako poemak entzutea. Ez zuen hitzik ere ulertzen, baina hizkuntza primitibo hori entzuten egoteak liluratu egiten zuen. Egiazko pertsona bat zen, pasioz eta emozioz beterikoa.
‎Berbetan segitu zuen baina nik erabat deskonektatu nuen. Ez nituen hitzak entzuten, soilik aurpegiak eta jendearen mugimenduak ikusten nituen. Hantxe ikus nitzakeen Leon eta Elena eskutik helduta.
‎–bota zidan Olak?. Ez duzu hitzik esan, burua galdu duzula dirudi. Ea zuen aita horrek lehenbailehen alde egiten duen zure eta gure bizitzatik!
‎Soinua entzun orduko zutitu ziren, baina hamar aldiz txundituago geratu ziren, ni aurrean jarrita, nire irudi traketsa ikusi zutenean. Ez zuten hitzik esan, eta iruditu zitzaidan ihes egiteko zorian zeudela; orduan ingelesez hitz egin nien:
‎Horregatik askotan nire egoeraz guztiz damutua egoten nintzen. Ez nuen hitz egiteko lagunik, noizean behin auzoarekin izan ezik; eskulana beste zereginik ez nuen eta askotan esaten nuen jenderik gabeko uharte batera bidalia izan den gizon bakarti baten erara bizi nintzela. Baina nolakoa izaten den zuzentasuna!, eta zenbat pentsatu luketen gizonek beren egoera beste okerragoekin alderatzen dutenean, Zeruak behartu baititzake egoeraz aldatzera, eta esperientziaren bidez lehenago zuten zoriona ikusaraztera; eta hala diot, nolakoa den zuzentasuna, izan ere, uharte galdu batean ikusten nuen bizitza bakarti hori izan baitzitekeen nire halabeharra, arrazoirik gabe askotan orduko bizitzarekin alderatu nuelako, eta aldiz, aukera izan nezakeen, bizimodu horretan aurrera egin izan banu, aberatsa eta zori onekoa izateko.
Ez dut hitzik aurkitzen uretan behera joan nintzenean izan nuen nahastea azaltzeko; izan ere, igerilari ona izan arren, ez nuen olatuen artetik irtetea lortzen, arnasa hartu ahal izateko; harik eta olatu batek bota edo, hobeto esanda, tarte luze batean itsasbazterrerantz arrastaka eraman ninduen arte. Olatuak indarra galdu zuenean, atzera egin zuen, eta han geratu nintzen lehorrean, erdi hilik, irentsi nuen ura zela eta.
2013
‎Larriena delitutzat jotzea eta Zigor Kodean mantentzea da. Ez dut hitzik sentitzen dudana adierazteko. Emakumeak biktima gisa tratatuko dituzte, ez delitugile gisa.
‎Izan ere, hark dioenez, publikatu izan duen ia albiste bakoitzeko kereila bat jarri diote, eta hamaika bider eraman dute auzitara. Ez du hitz bat harago egiten, ez du ziurtasunik gabeko pausorik ematen: lotuta eta epaituta dagoenari buruz soilik hitz egiten du.
‎Halako batean, tipo bat agertzen da, eta ikusi orduko, harengana joaten da. Ez dute hitzik egiten, baina tipoak zerbait pasatzen dio eta MANEXek dirua ematen dio. Droga erosi berri du.
‎Erretilua hartu eta pasteltxoak usaindu ondoren bata bestearen atzetik irentsi zituen, apurrei mahai gainera erortzen utziz. Ez zuen hitzik esan denak jan zituen arte. Amaitutakoan hatz mamiekin bildu zituen kondarrak, eta ahoratu haiek ere.
Ez dut hitz egiteko astirik.
Ez dugu hitzik egin zera jazo zenetik Baina orain gure familia geu biok bakarrik gara.
2014
‎«Babesa» azaldu nahi izan die, era horretan, estatuak jomugan jarritako erakundeei. Ez du hitzetan geratzeko asmorik. «Laster erabakiko dugu zein motatako erantzuna eman», iragarri zuen atzo Bilbaok euskalgintzako bilguneko zuzendaritzako gainerako kideak ondoan hartuta.
‎«Konpainiako gutun konfidentzialak irakurtzen dituzu?» galdegin nion. Ez zuen hitzik esateko. Asko dibertitu nintzen.
‎Baina ezer erraten ez zutenak ziren okerrenak. Ez zuen hitz egokirik aurkitzen, eta beti sentitzen zuen pentsona haien oinazea areagotzen ari zela, nolabait. Orain, haizeak zigorturiko karrikara ateratzen zelarik, larridura ezaguna sentitu zuen bularra zanpatzen.
‎bat zetorrelako euforiatik etsipenera edo isiltasunera igaro ginen nolanahi ere, odol kutsuko gerra bat tarteko. Ez genuen hitz egi ten gertatu zen, gauza hartaz?, ez nabarmentzea izaten genuen aholku nagusia, eta etxeko sukalde batzuetan pertsianak jaitsita baino ez zen herriminaren eta esperantzaren sua pizten, auzoek ezer entzungo ote zuten beldurra gainetik kendu ezinik. Marka tuta jaio ginen gerraurrean, gerran edo gerraoste hurbilean jaio ginen guztiok, batzuen beldurrak, besteen txalo hotsak, zernahi dela ere guztion bake nahiak markatuta.
‎Brustek fraseologia oso berezi eta aberatsa du. Ez ditu hitzak bakarrik azpimarratzen, hantzen edo apalago sartzen baina silaba bakoitzarekin jostatzen da. Kontra tonuak edo tonu antitesiak egiten ditu anitz notekin libertitzen.
Ez dut hitzik esango poesiatik kanpo poesian gordetzen baita hitzen doinua, esanahia.
Ez dut hitzik hau eskertzeko.
Ez nuen hitz egiteko asmorik dena dela. Aspergarria da.
Ez baduzu hitz egiten emakume horiekin hitzematen dizut ez garela lagunak izango.
2015
‎Zerbait aurkitu zutela erran zion. Ez zuen hitzik adierazteko.
‎Irainduta. Ez du hitz egiteko gogorik.
‎Egidazu keinu bat, erregutu zion isilean. Ez zuen hitz borobilen beharrik. Bera ere ez zen horren zalea.
‎Santik burua bestaldera jiratu eta zigarroa plater gainean itzali du, arrautza hondakinen artean. Ez du hitz egiteko gogorik.
‎Izan ere, gehiago halakorik ez egiteko beren aldetik ahaleginak egin arren (gero pena izaten baitzuten eta baita kontzientziako kezka ere), gorputzeko eta arimako halako nekeak nituenean, eta ni maitasunez kontsolatzeko erabakia hartu arren, ezin izaten zuten. Ez zuten hitz txarrik esaten. Jainkoa iraintzekorik, esan nahi dut?, baina bai aitor entzule baten ahotan izan litezkeenik garratzenak. Ni hilduratzeko asmoz egingo zuten, eta beste batzuetan atsegin hartu eta onez eramateko eran banengoen ere, une hartan guztiak ematen zidan min.
‎Barkatu, Sue. Ez dut hitzik. Ezm nuen gehiago jasan.
Ez duzu hitz jariorik, Barney.
2016
‎Cromometría, amarillento, lactescente. Ez dut hitza zein den asmatzen, inoiz ez dut hitz bakar bat ere asmatu, baina entzuten dut ordea bihotz berria, punpaka zalapartaka, ebakuntza gela lehertu nahian, basazaldi baten bozkarioz. Eta nik orain badakit bihotz berriaren kolore hamaika letraduna, hamaika bizi dituena.
‎Behera eraman nau. Ez dugu hitzik egin bitartean. Igo garenean baino goibelago zen beherakoan.
‎Oso ondo hartu ninduen, beti legez. Ez genuen hitz bakar bat ere egin garai zaharrei buruz, nahiz eta aspaldiko konplizitateari eusten geniola begi bistakoa izan...
‎Txina eta Errusia saretik kanpo daude. Ez dute hitz gozorik.
2017
Ez du hitzaren makulurik behar, ez du makulurik nahi bere lanarentzat Jose Ignacio Agorreta Beaumontek (Iruñea, 1963ko irailaren 2a). Udara honetan Iruñeko Ziudadelan eduki duen erakusketan, bere lanek ez daramate izenbururik, ezta" izenbururik gabe" ere, ezer ez.
‎Ez nuen inoiz halakorik entzun. Ez zuen hitz egiteko ideiarik ere. Ohar mordoa zuen, eta haiek irakurtzen zituen; baina, horiek uzten zituenean, totelka hitz egiten zuen.
‎Sesio gogorrak izango genituela Martak eta biok uste nuen, baina ez zen horrelakorik gertatu. Ez genuen hitzik gurutzatzen, eta Marta haserre zegoen arren, ez zuen gerrarik piztu nahi. Hipoteka erdibana genuen eta erdibana ordaintzen ari ginen hilero; hala ere, alde egiteko esaten bazidan, nora joan edo zer egin nezakeen pentsatzen ere ibili nintzen egun haietan.
‎Itsasoari begira nagoela, emazteak kontratatutako akordeoilaria musika jotzen eta abesten hasi da. Ez dut hitzik ulertzen eta biok akordeoilari izan arren berak jotzen duen piano akordeoia nik ez dakit jotzen. Hala ere, ezkontzako koktelean gauden akordeoilari guztiok berari begira gaude, gure bizitzako parte garrantzitsu bat bere eskuetan izango balu bezala, berari kendu eta guk hartzeko gogoarekin, pentsatuz berak ez duela guk bezala ulertzen instrumentu hau.
‎(Haserre) Baina, baina? ( Ez du hitzik aurkitzen, eta beste proposamen bat hartzen du) Igerilekuan olatuak jarri. (Irakurtzeari utziz) Garestiegia.
2018
Ez dut hitzik bota, baina ama pentsamenduak irakurri izan balizkit bezala jardun da.
‎Kontatu nion gizona Monsieur Perrin zela, ispiluak saltzen zituela eta lan bat eskaini zidala Parisen eta bainuetxean irabazten nuenaren bikoitza ordainduko zidala. Ez zuen hitzik esan, ez orduan eta ez gero, Perrin jauna eta biak bakarrik atarian utzi eta ama eta biok sukaldera sartu ginenean ere. Leihotik ikusten genituen Monsieur Perrin hizketan eta aita tarteka txapel txikiari buelta erdi bat ematen.
Ez du hitzik ahoskatzen, baina begiradak argi adierazten dio Loreari zertaz ari den, eta bien begiak busti dira.
‎Gero, bi eskuak elkartu zituen, otoitzerakoan bezala hatz puntak zerurantz. Ez zuen hitzik esan, ilehorien kopetak markatzen zituenaren izena esate hutsak ere galbidea bailekarkion.
‎Christianek itxita ditu begiak, geldi geldi geratu da Claireren barruan, Claireri baretzeko eskatuz. Ez dute hitzik esaten izaretan narrastu eta larrua jotzen duten bitartean, arnasestuak baizik ez dira entzuten. Claireren aurpegi zurbilean, betazal dardartiak erdi itxita eta Christianen burua esku artean duela, harridura agertu da, sudurra sotilki beherantz kakotuta ikusi dionean aurrenekoz, eta moko indartsu bat iruditu zaionean.
Ez ditut hitzak aurkitzen azaltzeko sentitu nuena.
2019
‎Baina hori zen modu bakarra arreta galdu zezan eta ihes egiteko aukera izan genezan. Ez zuen hitza betetzeko asmorik, ezta?
‎Samurtasuna eta ikara darizkie haien begiei. Ez dute hitzen beharrik. Musu arina ezpainetan, eta zertxobait banatzen dira, ez gehiegi, bakoitzak bere pistola txamarratik ateratzeko lain, eta ondoren, mugimendu azkar eta neurtuekin, tiro egiteko prestatzen dituzte.
‎Hiztunak ez daki adierazi nahi duen hori euskaraz nola esan daitekeen. Ez ditu hitz, esamolde edo esaera zahar asko ezagutzen, eta ezagutuz gero ere, berorien erabilera zaharrunoa edo pedantea iruditu lekioke. Batzuentzat, interferentziak eta maileguak dira euskaraz egin ahal izateko eta esan indarra lortzeko makulu ezinbestekoak.
‎Txutxu mutxua entzun zuen berriro. Ez zuen hitz bat ere ulertu, txistu apal batzuk baino ez baitzituen aditzen, baina argi zegoen norbait zebilela han. Taupadak abiadura pentsaezinetaraino bizkortu zitzaizkion.
‎Trikik gogaitasunezko keinu batez erantzun zion. Ez zuen hitz egiteko gogorik. Begiak itxi eta dena ahaztu; horixe besterik ez zuen nahi.
‎Joxe, eskaintza ukatzearekin batera, pittin bat gehiago murgiltzen da bere baitan. Ez du hitz egiteko gogorik, ez du hitz egiteko indarrik, ez eta kemenik ere.
Ez zuen hitzen harilketan sinesten, ez lema kolektiboetan, ez eta senarraren ahotik irentsi zituen solas intimoetan. Traizionatu zuten denek, konfiantza egin zieten arren.
‎Betazal makurdura batez despeditu zen Pierre eta Marianengandik. Ez zuten hitz premiarik. Bolantean, bere ohiko hausnarrari lotu zitzaion, Pierreren etxetik pasatu zen egun arraro haren kronologiari berriz uztartuz.
‎Emakume batek zabaldu die atea, amantala soinean, trapu batez ari da eskuak sikatzen. Ez du hitzik esan, ematen du badakiela nor diren, zer nahi duten, eta etxe barrura jarraitzeko keinua egin die. Korridoreetan areagotu egin zaie ingeles estiloaren inpresioa.
2020
‎Haiek diote zer den funtsezkoa eta zer den osasuntsua… baina nik baino hobeki inork ez daki zer den niretzat osasuntsua. Ez ditut hitzez hitz entzuten, kontzertu bat ala liburu bat behar baldin badut ez didate haiek erranen zer den niretzat funtsezkoa.
Ez genuen hitzik ere esan, baina zuzen zuzen joan ginen zubi artera, eta txopara begira eseri ginen argi zuloaren ertzean. Ondo genekien biok zer gertatuko zen; ez genuen ezer adierazi beharrik.
‎Jo eta jo, atertu gabe aritu zenari? Ez zuen hitzik egin, ordea, beste aldean zegoenak esaten zituenak entzun baino ez. Imintziorik gabe.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia