2001
|
|
|
Euskararen
erabilera orokorrean eragina duten aldagai soziodemografiko etasoziolinguistikoak ondorengoak dira: subjektuen jaioterria (euskaldunen proportzioa eta lurraldea), subjektuen bizilekua (euskaldunen proportzioa eta lurraldea), subjektuen lehen hizkuntza, sexua, gurasoen lehen hizkuntza eta gurasoen jatorria.
|
|
|
Euskararen
erabilera orokorrean eragiten duten aldagai psikosozialak ondorengoak dira: euskararen ezagutza mailarekin zerikusia dutenak (subjektuaren zeinsarearen euskara ezagutzaren maila), jarrerak (euskararekikoa, euskaldunekikoa, euskaldunen eta erdaldunen irudi taldekoia), bizitasun etnolinguistikoaren hautemate subjektiboa (euskararen eta gaztelaniaren demografia, euskarri eta kontrolinstituzionala eta demografia), bi hizkuntzekiko uste egozentrikoak, euskararekikoeta bi hizkuntza taldeekiko uste exozentrikoak, identitate etnolinguistikoa (euskalduna zein espainiarra) eta euskalduna izateko baldintzak (linguistiko kulturala etaborondatezkoa).
|
|
|
Euskararen
erabilera orokorrean aldagai ezberdinek duten eragina ikusita, euskara erabilera altua dutenen perfil soziodemografikoa, soziolinguistikoazein psikosoziala egin da. Subjektu horiek Gipuzkoan eta euskaldunen proportzioa%40 baino gehiagokoa den herrietan jaio eta bizi dira; euskara dute lehen hizkuntza beren gurasoek ere, edo gutxienez horietako batek; gurasoak Euskal Herrian jaioak dituzte; euskararen erabilera altua dutenen artean, emakumezko gehiago daude gizonezkoak baino; subjektu horiek euskararen ezagutza maila altua dute, baita beren inguruko pertsonek ere (gertuko eta urrutiko sarea); euskararekikoeta euskaldunekiko jarrera positiboa erakusten dute; horrez gain, euskaldunei etaerdaldunei buruzko irudi ezberdina dute, euskaldunak oso taldekoiak ikusten dituzten bitartean, erdaldunak ez dituzte hain taldekoiak ikusten; euskararen bizitasun etnolinguistiko subjektiboari dagokionez, euskarri eta kontrol instituzionala etaestatusa baxutzat jotzen dituzte; demografia, berriz, altua ikusten dute; gaztelaniaren estatusa eta demografia baxua iruditzen zaizkie; gaztelaniaren euskarri etakontrol instituzionala, berriz, altua; euskaldunekiko uste exozentriko eta euskararekiko uste egozentriko altuak dauzkate; erdaldunekiko uste exozentriko altuakdituzte eta gaztelaniarekiko uste egozentriko baxuak; euskal identitate altua etaidentitate espainiar baxua dute; azkenik, euskalduna izateko baldintzarik beharrezkoena linguistiko kulturala dela pentsatzen dute.
|
2014
|
|
|
Euskararen
erabilera orokorra eta euskal kultur praktika orokorra, eta aldagai linguistiko kulturalen (euskararen ezagutza, euskal kulturaren ezagutza eta euskal kulturaren praktika), psikosozialen (harreman sareak, identitatea eta hizkuntza zein kulturarekiko jarrera eta motibazioa) eta psikopedagogikoen (poza bizitza pertsonalarekin eta EAEn bizitzearekin, ikastetxean nola sentitzen diren, ikaskideekin du...
|
|
3 Taula.
|
Euskararen
erabilera orokorra eta euskal kultur praktika orokorrarekin erlazionatzen diren aldagaiak (r≥0, 400)
|
|
|
Euskararen
erabilera orokorrarekin altuen erlazionatzen diren aldagaiak aztertutako taldeetan (lagin osoa, ikasle autoktonoak eta ikasle etorkinak), alderdi linguistiko kulturalekin erlazionatuta daude. Euskararen ezagutza maila eta euskal kultur praktika dira euskararen erabilera orokorrarekin altuen erlazionatzen diren aldagaiak.
|
|
Hizkuntza eta kulturaren arteko harremana ere argia da.
|
Euskararen
erabilera orokorrean, euskal kultur praktikak eragiten du. Era berean, euskal kulturaren praktikan euskararen erabilerak eragiten du.Hori dela eta argi geratzen da, kasu honetan ere, euskararen erabilera eta euskal kultur praktikaren artean dagoen zentzu biko harremana.
|