Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 269

2008
‎Juan Maria Atutxa Eusko Legebiltzarreko presidente ohiaren eta Gorka Knorr zein Kontxi Bilbao Legebiltzarreko Mahaiko kide zirenen defentsak babes helegitea aurkeztu zuen atzo EAEko Auzitegi Nagusian. Sozialista Abertzaleak legebiltzar taldea desegin ez izanagatik urtebeteko inhabilitazio zigorra jaso zuten hirurek, eta Espainiako Auzitegi Gorenak emandako epai hori berehala betetzeko agindu zuen hilaren 2an EAEko Auzitegi Nagusiak. Agindu horren aurrean aurkeztu du helegitea orain hiru zigortuen defentsak.
‎Joan den asteazkenean baldintzapeko askatasunean kartzelatik irten ondoren, Alaitz Iturriotz eta Ibon Urrestarazu ordiziarrak errugabe direla berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak. Iazko urrian Espainiako Auzitegi Nazionalak emandako epaiarekin bat egin du, eta fiskaltzak bakoitzarentzat eginiko 115 urteko kartzela zigor eskaera bertan behera utzi du.
‎Hirurak Sozialista Abertzaleak taldea ez desegiteagatik zigortu zituen Espainiako Auzitegi Gorenak, eta erabaki hori berehala bete behar zela agindu zuen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Horren aurkako helegitea jarri zuten Auzitegi Konstituzionalean, baina auzitegiak atzera bota du eskaera, behar baino lehen aurkeztu zutela eta.
‎EAEko Justizia Auzitegiak, ordea, absolbitu egin zituen. Alta, Manos Limpiasek errekurtsoa jarri zuen Espainiako Auzitegi Gorenean, eta arrazoi eman zion. Erabakia lehenbaileen indarrean jartzeko agindu zuen EAEko Auzitegiak, eta hori saihesteko jarri zuten orain atzera bota duten errekurtsoa.
‎Sei eserleku lortu zituztenez kanpoan geratu zen Otegi. 1995ean Begoña Arrondok hutsik utzi zuen eserlekua hartu zuen, eta legebiltzarreko kide izan zen, harik eta Espainiako Auzitegi Gorenak 2003an HB EH eta Batasuna legez kanpo utzi eta 2005eko bozetara aurkeztea debekatu zien arte.
‎Iazko ekainaren 8an sartu zuten preso, Jose Miguel Beñaran Argala ren omenaldian parte hartu eta «terrorismoa goratzea» egotzita. ETAk su etena hautsi eta hiru egunera atxilotu zuten, Espainiako Auzitegi Gorenak Auzitegi Nazionalaren erabakia berretsi zuenean.
‎AAMren kontrako epaiak Espainiako Estatuak eta PSOEren esku dagoen Espainiako Gobernuak «aldez aurretik programatutako estrategia politiko bati» jarraitzen diola uste dute auzipetuek. Ez zaie kasualitatea iruditzen Espainiako Auzitegi Gorenak herenegun ematea EAE ANVren ilegalizazio epaia, atzo izatea AAMren kontrako eta «seguruenik gaur» EHAKren kontrakoa ematea Gorenak.
‎Ezker Abertzalea legebiltzar taldea ziur da Espainiako Auzitegi Gorenak legez kanpo utziko duela EHAK alderdia, EAE ANVrekin gertatu den bezala. EABk salatu du PSOEko gobernuak aspaldi hartua zuela bi alderdiak legez kanporatzeko erabakia, eta Gorenak bat egin duela irizpide horrekin.
‎2006 urtean, ETA su etenean zela, bake eta normalizazio prozesu bat abiatzeko helburuz elkarrizketatu izanagatik epaituko dituzte horiek guztiak. Espainiako Auzitegi Gorenak Batasuna legez kanporatu eta haren jardunak eteteko agindu arren bilera politikoak egin izanagatik epai judizialari «desobedientzia» egitea egozten diete ezker abertzaleko ordezkariei. PSE EEkoei eta lehendakariari, «desobedientzia hori egiteko beharrezko partaide izatea».
‎Horrela dio esaera zaharrak, eta Espainiako auzitegiek atzo bete zuten hori. EHAK alderdia ere legez kanpo utzi du Espainiako Auzitegi Gorenak, asteartean EAE ANVrekin egin bezala. Herenegun, aldiz, Askatasuna eta AAM debekatu zituen Auzitegi Nazionalak.
Espainiako Auzitegi Gorenak EHAK legez kanpo utzi aurretik iragarri zuen Nekane Erauskinek ilegalizazioa gertatuz gero alderdiak Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegira joko zuela. Ezker Abertzalearen (EAB) legebiltzar taldeko kidearen arabera, Gorenak jakinarazitako erabakia «PSOEk hartu duen erabakia» da, «PSOEk zer egin behar duen esaten du, eta epaileek Espainiako Gobernuak esaten duena egiten dute».
‎Batasunarekin elkarlanean aritzea, azpiegitura ematea eta Batasuneko hainbat kideri lana ematea egotzita erabaki du Espainiako Auzitegi Gorenak EHAK alderdia legez kanpo uztea. Iragan ostegunean eman zuen Gorenak erabakiaren berri, eta atzo kaleratu zuen 95 orrialdetako sententzia.
‎Horrekin batera, Espainiako Justiziak «gertaera berdintsuen» aurrean ezberdin jokatzen duela salatu du Jaurlaritzako Kontseilu Politikoak. Hala, gogora ekarri du Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota zuela ETArekin negoziatzeagatik Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuaren aurka jarrita zegoen salaketa, argudiatuta justizia ezin dela politikan sartu eta hori egitea Konstituzioari «iruzur» egitea dela. Haatik, ezker abertzalearekin hitz egiteagatik EAEko lehendakariaren aurkako salaketaren kasuan, justiziak hura tramitera onartu eta epaiketa irekitzea kritikatu du Jaurlaritzak.
‎Uste baino jende gehiagok erantzun zion euren aldarrikapenari, eta 800 eskaera inguru jaso zituzten. Horregatik, Espainiako Auzitegi Gorenak apostasiaren gainean orain bi aste kaleratutako epaia gorabehera, hastapeneko helburuak bere horretan jarraitzen duela adierazi dute asanbladatik. Eta berretsi dute lanean jarraituko dutela xede horren alde.
Espainiako Auzitegi Gorenak joan den irailaren 30ean erabaki zuenez, Eliza katolikoak bataio liburuetan ez du idatzi erlijio katolikoari uko egin diotenen izenen alboan apostasia egin dutela dioen oharrik. Auzitegiak bere ebazpenean argudiatu zuenez, bataio liburuek ez dute fitxategi izaerarik.
‎Segikoak direla esanez igorri ditu kartzelara. Espainiako Auzitegi Gorenak 2007ko urtarrilean Segi «erakunde terrorista» izendatu zuela gogoratu du espetxeratzeak agintzeko kaleratutako autoan. Gorenak «masa borroka» ETAren fronte bat dela esan zuela eta gazte erakundea horren barruan kokatzen duela.
‎Baina Segundo Marseyren bahiketaren auziak erakutsi du GALen erantzukizuna are gorago joaten zela PSOEren gobernuan. Espainiako Auzitegi Gorenak 10 urteko espetxe zigorra eman zion Jose Barrionuevo garaiko Barne ministroari eta bertze hainbertze Rafael Verari. Ricardo Garcia Damboreneak PSOEren Bizkaiko idazkari nagusiak urte haietan zazpi urte hartu zituen.
‎197/ 2006 doktrina ezarri Parot doktrina esaten zaiona, eta espetxealdia luzatu egin diote. Beste 44 euskal presok hogei urtetik gora daramate preso, horietako gehienek Espainiako Auzitegi Gorenaren 197/ 2006 doktrinaren ondorioz.
‎Arzalluzen adierazpenak Jaime, Jose Maria eta Carlos Mayor Orejaren «ohorea urratzen» zuela argudiatu zuten. Arabako Auzitegiak atzera bota zuen Mayor Oreja sendiaren auzi eskaera, eta gauza bera egin zuen atzo Espainiako Auzitegi Gorenak, Mayor Orejak eta PPko presidente Mariano Raxoik Arabako Auzitegiaren epaiaren aurka jarritako kasazio helegitea artxibatuz.
‎Bi mozio eztabaidatu dituzte, batetik, Errazkinen taldeko kideek norberaren izenean aurkeztutakoa, Espainiako Auzitegi Gorenak ANV legez kanpo utzi duenetik ez baitute haren izenean idatzirik aurkezten ahal, eta bertzetik, EAJ, EA eta Aralarren udal taldeek batera aurkeztutakoa.
‎Ezker Batuak Kontxi Bilbao proposatu du datorren urteko EAEko hauteskundeetarako Arabako zerrendaburu gisa. Espainiako Auzitegi Gorenak urtebeteko inhabilitazio zigorra ezarri zion Bilbaori irailean, aurreko legealdian Sozialista Abertzaleak taldea desegiteko agindua ez zuelako bete. Juan Mari Atutxa (EAJ) eta Gorka Knorr (EA) Legebiltzarreko orduko Mahaiko kideak ere zigortu zituen Gorenak.
‎Nolanahi dela ere, EAren asmoa da Espainiako Auzitegi Gorenak emandako aginduaren inguruan eztabaida egitea eta legebiltzarkideek haien iritzia plazaratzea. Espainiako Justiziak hartutako erabakia izanik, gaiak irrist egin baitezake zenbait parlamentariren eskuetan.
‎EAE ANV eta EHAKren legez kanporatzeko auziaren azken urratsa egin du Espainiako Auzitegi Gorenak. Biak ala biak legez kanpokoak direla jakinarazi die hauteskunde batzordeei, kontuan har dezaten heldu diren hauteskundeetan.
‎Auzitegi horrek hamazazpi sententziaren bitartez ezetsi egin ditu Gaztela eta Leongo eta Errioxako gobernuek eta Errioxako UGTk jarritako helegiteak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sozietate zergen kontra (enpresek irabaziengatik ordaintzen duten zerga). Hala ere, Errioxak, Gaztela Leonek eta UGTk kasazio helegitea aurkeztuko dute Espainiako Auzitegi Gorenean.
‎Luxenburgoko Auzitegiaren erabakiaren ostean iragarri zuten, eta atzo baieztatu: kasazio helegitea aurkeztuko dute Espainiako Auzitegi Gorenean. Ikusteko dago Espainiako Auzitegi Gorenak zer erabakitzen duen:
‎kasazio helegitea aurkeztuko dute Espainiako Auzitegi Gorenean. Ikusteko dago Espainiako Auzitegi Gorenak zer erabakitzen duen: 2004ko abenduan legez kanpokotzat jo zituen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sozietate zergak.
Espainiako Auzitegi Gorenak bete beharrik izango ez duen urtebeteko kartzela zigorra besterik ez dio ezarri, zuhurtzia ezagatik, Jose Manuel Rivas guardia zibilari, zeinak, duela hiru urte, hiltzeraino jipoitu zuen Roquetas de Mar eko kuartelera laguntza eske joana zen Juan Martinez Galdeano nekazaria.
2009
‎Egoera ikusi eta, Joseba Egibar EAJren GBBeko presidenteak ez du uste bere alderdiaren eta PSE EEren arteko gobernu hitzarmen bat posible denik, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak iragan eta gero. Argi utzi du Espainiako Auzitegi Gorenak debekatutako herri galdeketaren mamia izan lukeela oinarri. Hau da:
‎Berri agentzia batzuen arabera, Ibarretxeren defentsak aurretiazko gai batzuk proposatuko ditu, auzia artxibatu dadila eskatzearekin batera. ETArekin biltzeagatik Jose Luis Rodriguez Zapateroren aurka abiatutako auzia Espainiako Auzitegi Gorenak artxibatu egin zuela gogoraraziko du, eta, Botin auzia n esan zuela Fiskaltzaren akusaziorik gabe ezin zela egin prozedura laburreko auzien epaiketarik. Bien bitartean, Efe agentziaren arabera, lehendakariaren abokatuek ez dute aurretiazko gairik aurkezteko asmorik.
‎Prozedura laburtuetako auzietan, fiskalaren akusaziorik gabe ezin dela epaiketarik abiatu argudiatu izan du. Espainiako Auzitegi Gorenak Botin auziari buruz ebatzi zuenean horixe erabaki zuela, jurisprudentzia sortuta. Hainbeste aldiz ezetz esan diotenez, defentsa ildoa aldatzea erabaki du.
‎Ez, behintzat, prozedura laburtuetan. Horixe ebatzi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak Botin auzian.
‎Espainiako Auzitegiek Hego Euskal Herriko zerrenda baliogabetu egin zuten, Alderdien Legeari iruzur eginez, Batasuna de facto ordezkatu nahi zuela iritzita. Nolanahi ere, zerrenda osatzen zutenek, Batasuneko, EHko eta HBko kide izandakoek barne, bozetara aurkezteko eskubidea bazutela esan zuten Espainiako Auzitegi Gorenak eta Konstituzionalak.
‎Bileren auziari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak espero du Espainiako Auzitegi Gorenak ez duela hura berrirekitzeko erabakirik hartuko eta behin betiko artxibatuko duela.
‎Espainiako Estatuko Fiskaltza lanean hasi da datozen hauteskundeetan D3M hauteskunde plataformaren eta Askatasuna alderdi politikoaren parte hartzea galarazteko. Bi horien zerrendak baliogabetzeko eskaera otsaila hasieran helaraziko dio Espainiako Auzitegi Gorenari, ikertu eta gero, nahiko froga ikusten baditu ETA eta Batasunarekin lotzeko. Dagoeneko txostenak eskatu dizkio Ertzaintzari, Espainiako Poliziari eta Guardia Zibilari, baina haratago joan baino lehen D3Mk zein Askatasunak aurkeztuko dituen zerrendak ikusi arte zain egon nahi du bitarteko subjektiboak izateko.
‎Hori da otsailaren 13ko gauerdia baino lehen. Askatasunaren kasuan, Fiskaltzak bertze bide batetik jo lezake, eta Espainiako Auzitegi Gorenean legez kanporatzeko prozesu bat hasi, eta haren jarduera behin behinean eteteko eskatu.
Espainiako Auzitegi Gorenak, bestalde, ukatu egin zuen atzo Herritartasunerako Hezkuntza irakasgaiaren kontrako objekzio eskubidea. 22 epailek erabakiaren alde bozkatu zuten, eta zazpik kontra.
‎Gehitu elkarteak pozik hartu du Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakia. Haien aburuz, irakasgaiak pertsona ororen giza eskubideak aitortzen eta erakusten ditu.
‎Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan D3Mk eta Askatasunak parte hartzea eragozteko bide judizial guztiak jorratuko dituela jakinarazi du Candido Conde Pumpidok, Espainiako Estatuko fiskal nagusiak. Atzo, hauteskunde plataformaren zerrendak inpugnatu zituen Espainiako Auzitegi Gorenean, eta bertze hainbertze eginen du gaur Askatasunekoekin, baina horretaz gain, haien jarduera eteteko eskatuko dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzoni. Behin baino gehiagotan adierazi badu ere Batasuna eta hauteskunde plataforma edo alderdiaren arteko lotura argia dela, bide guztiak baliatzeko beharra ikusten du Conde Pumpidok.
‎Gauerdi arte dauka Espainiako Auzitegi Gorenak D3Mren eta Askatasunaren zerrendak baliogabetuko dituen ala ez erabakitzeko. Haien aurkako Fiskaltzaren eta Estatuaren abokatuaren inpugnazioak tramiterako onartu ditu, D3Mren aurkakoak herenegun, eta Askatasunaren aurkakoak atzo.
Espainiako Auzitegi Gorenak Demokrazia 3.000.000 (D3M) plataformari buruz eta Askatasuna alderdiari buruz hartutako erabakia Nazio Batuen Erakundeak Espainiari eman berri dizkion gomendioen aurkakoa dela ohartarazi du Jone Goirizelaia abokatuak; hau da, bi elkarteen zerrendak baliogabetuta, NBEko kontalariaren esanetan egin behar ez dena egin duela. NBEri muzin egin diola uste du, beraz, Goirizelaiak berak txosten hori Gorenaren esku jarri zuen arren.
‎Joan den igandean Espainiako Auzitegi Gorenak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetatik kanpo utzi zituen Batasuna eta legez kanporatuak dauden gaineratiko alderdien jarraipena zirela argudiatuta. Baina atzo gauerdi arte zuten helegitea aurkeztu ahal izateko.
Espainiako Auzitegi Gorenak Luxenburgon ezarritako doktrinari buruz erabakitzen duen bitartean, Gaztela Leongo gobernuak aurrera jarraituko du arau fiskalen kontrako estrategiarekin. Hain zuzen ere, sozietate zergaren tasa Espainiakoa baino txikiagoa izatea lehia desleiala dela salatu du Jose Antonio Santiago Juarezek, Gaztela Leongo gobernuko eledunak.
‎PPko diputatuak, senatariak eta eurodiputatuak ustelkeriarekin lotzen dituen kasua Espainiako Auzitegi Gorenera ez eramateko eskatu dio Baltasar Garzon epaileari Estatuko Fiskaltza Nagusiak. Horren parte den Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak Gurtel auzia Madrilgo eta Valentziako Justizia Auzitegi Nagusia esku lagatzeko galdegin dio.
‎Efek kontsultatutako iturrien arabera, litekeena da Fiskaltzak zerrenda hori ez inpugnatzea. Espainiako Auzitegi Gorenak hilaren 15ean eta 16an larunbata eta igandea aztertuko ditu aurkeztutako zerrenden gaineko helegiteak egotekotan, eta maiatzaren 21era bitarteko epea izango du azken erabakia emateko. Maiatzaren 22an hasiko da hauteskunde kanpaina.
‎Estatuaren abokatuak eta Fiskaltzak inpugnazioa Espainiako Auzitegi Gorenean aurkeztu eta berehala iritsi dira alderdien eta politikoen erreakzioak. II SPrekin deus ikustekorik ez duela ziurtatu eta gero, ezker abertzaleak elkartasuna adierazi dio ohar baten bidez. Salatu du Espainiako Gobernuak bertze urrats bat egin duela, politikaren jazarpenean?.
Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakiaren ondoren, Auzitegi Konstituzionalean helegitea aurkezteko aukera du baliogabetutako hautesle elkarteak. Eta hala egingo duela iragarri du Iniziatiba Internazionalista Herrien Elkartasunak.
Espainiako Auzitegi Gorenak ezetz esan du. Iniziatiba Internazionalista Herrien Elkartasuna hautagaitzari ez diola Europako Parlamenturako hauteskundeetan aurkezten utziko.
‎Atzo hartutako erabakiarekin, legez kanporatzeen jopuntua zabaldu egin du Espainiako Auzitegi Gorenak. Beste urrats bat egin du, batez ere Gaztelako kide ezkertiar eta antikapitalistak biltzen dituen ekimenaren aurka eginda.
‎Hala dio koalizioaren defentsak Espainiako Auzitegi Konstituzionalean atzo aurkeztu zuen babes helegiteak. Izan ere, Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkezteko ahaleginean jarraitzen du II HE koalizioak, eta Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzitako baliogabetzeari helegitea jarri dio Konstituzionalean.. ETA Batasuna rekin, loturarik ez duela frogatu nahi du hautagaitzak, eta froga berriak aurkeztu ditu.
‎Espainia aldetik ekaitza dakar. Espainiako Auzitegi Gorenak Iniziatiba Internazionalista, Europako hauteskundeetarako zerrenda, legez kanpo utzi du. Berriro ere, beste bat, azken horrekin hamaikagarrena omen da.
‎Hauteskunde Batzorde Zentralak erabaki hori hartu du hautesle errolda jasotzeko eskaera epez kanpo egin zuela argudiatuta. Espainiako Auzitegi Gorenera jotzeko aukera du II HEk, baina oraingoz ez ditu hautesleen izen abizenak eta helbidea izango.
‎Hala ere, Iniziatiba Internazionalistak jakinarazi zuen inpugnazioen bidea azkeneraino eramango duela. Espainiako Auzitegi Gorenera jotzeko asmoa dute, eta joan behar bada, baita Europara joatekoa ere.
‎Espainiako Erresumaren aurka AuBk eta herri plataformak egindako akusazio berak zirenez, ebazpenean aurreko kasuari begiratzea eskatzen du. Horrenbestez kasu honetan ere Espainiako Auzitegi Gorenari eta Konstituzionalari arrazoia eman die ebatziz lehen protokoloa ez zuela urratu Espainiako Justiziak ezta adierazpen askatasuna eta elkartzeko eskubidea ere.
‎Datozen asteetan jakinaraziko du Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako Estatutuari buruzko azken erabakia. Horiek hala, urduritzen hasiak dira Kataluniako agintariak; izan ere, testuaren aurkako erabaki batek krisia eragin dezake Generalitatean, Estatutua delako hiruko gobernuaren lorpen nagusia.
‎Joan den urteko urrian Donostiako Lurraldeko Auzitegiak lau urteko zigorra jarri zion Agirrebarrenari PPko zinegotzi bati eraso egiteko ahalegina egiteagatik. Espainiako Auzitegi Gorenera jo zuen helegitea jarriz. Baina horrek Lurralde Auzitegiaren erabakia berretsi zuen ekainean.
‎Epailearen arabera, Gaztesarea webgunean eta blog pertsonal batean Segi gazte erakundeak antolatutako zozketa baten zenbakiak zabaldu ziren. Espainiako Auzitegi Gorenak gazte erakundea legez kanporatua zuenez, ETAri laguntza ematea egotzi die hiru lagunei.
‎Espainiako Gobernuak arautu zuen 1 mailako lau irakasgai gainditu gabekoak matrikulatu zitezkeela 2 mailako irakasgai batzuetan. Ordea, Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota zuen hori, LOEren beraren aurkakoa zelakoan.
‎Markinako zortzi gazteen kontra egingo den epaiketaren atzetik gisa bereko beste hainbat etorriko dira. Espainiako Auzitegi Gorenak Haika eta Segi gazte erakundeak, erakunde terrorista, izendatu zituenetik, hainbat polizia operazio egin ditu Auzitegi Nazionalak gehienak Fernando Grande Marlaska epailearen aginduz, eta haien epaiketak etorriko dira gero.
‎Segi gazte erakundearen Lea Artibaiko (Bizkaia) taldeetako kide izatea leporatuta, zortzina urteko espetxe zigor eskaera aurrean dutela hasi zen zortzi gazteen aurkako epaiketa. Espainiako Auzitegi Gorenak 2007ko urtarrilean Segi, talde terrorista, izendatu zuenetik, gazte erakundeko kide izatea egotzita egiten den lehen epaiketa da atzo hasitakoa.
‎1995ean Nafarroako Auzitegiak segurtasun indarrak jo zituen lesio delituaren erantzule. Espainiako Barne Ministerioaren kalte ordain eskaera ukatu ostean, Espainiako Auzitegi Gorenean helegitea aurkeztu zuen Iribarrenek eta 2003ko urtarrilean epaitegiak Poliziaren jarrera zilegitzat jo zuen. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainiako Estatua erantzule zela ebatzi zuen. eta 170.000 euroko kalte ordaina ematera zigortu zuen.
‎Ez da bidezkoa Hodei Ijurkori jarritako zigorra. Espainiako Auzitegi Gorenak Auzitegi Nazionalaren hasierako epaia zuzendu arren, Jaione Karrera abokatuak atzo Iruñean gogorarazi zuen hamar urte igaro dituela espetxean. Auzitegi Nazionalak hamasei urteko zigorra jarri zion.
Espainiako Auzitegi Gorenak, Haika Segi auziko epaia emanda, ordura arteko jurisprudentzia aldatu zuen, eta ordutik gazteen aurkako dozena bat sarekada handi agindu ditu Auzitegi Nazionalak.
‎Fiskaltzak kaleratzeari errekurtsoa jarri zion. Azaroan hartu du erabakia Espainiako Auzitegi Gorenak, eta abenduaren 22an jakinarazi dio Gomezi beste hamar urteetarako espetxeratuko dutela. Loteriaren egunean hain juxtu, egin du konparazioa ironikoki preso ohiak.
2010
‎Ordea, larriki gaixo egonda ere, euskal presoei neurrigabeko espetxealdiak ezartzen zaizkiela salatu du Ainhoa Baglietto abokatuak. Jakinarazi duenez, 2006tik hona 50 euskal presori baino gehiagori aplikatu diete Espainiako Auzitegi Gorenaren 197/ 2006 ebazpena edo Parot doktrina izenarekin ezagutzen den neurria. Hala egin dute, besteak beste, Gotzone Lopez de Luzuriaga eta Jon Agirre Agiriano larriki gaixorik dauden preso arabarrekin.
Espainiako Auzitegi Gorenak Nagore Laffage auziko epaia berrikusita eman duen zigorra onartzen badu ere, sententziarekin bat ez datorrela nabarmendu du Emakundek. Nafarroako Auzitegi Nagusiak ezarritako zigorra berretsi izana ez du konpartitzen.
‎Iazko irailean bete zituen 20 urte preso, eta legearen arabera, kalean behar zuen. Baina Espainiako Auzitegi Gorenak zigorra berrikusi, eta beste hamar urtez luzatu dio zigorra: 2019ko irailaren 13an jarri dio kaleratze data, 197/ 06 doktrina jarrita.
‎TSJN Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren erabakiari helegitea jarri zion Nafarroako Gobernuak, eta Espainiako Auzitegi Gorenak helegite horri buruz erabaki arte, Gobernuak ez du irrati lizentziarik banatzeko asmorik. Alberto Catalan Nafarroako Gobernuko eledunak eman du asmoaren berri.
2011
‎Bide soilik demokratikoak erabiltzeko konpromisoa azpimarratzen du eta indarkeria eta indarkeriaren erabileraren mehatxua errefusatzen ditu, baita ETArena ere. Espainiako Alderdien Legea konplitzen duela dio eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiak aintzat hartzen dituela.2. Oinarri ideologikoakLehenbiziko kapituluan xehatzen dituzte Sorturen estatutuek alderdi horren oinarri ideologikoak. Zazpi dira zehazki.Lehena independentzia da.
Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du Aritz Labiano eta Haritz Gartxotenea zarauztarrei Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorra. Auzitegi Gorenak ez du tramiterako onartu akusatuen abokatuak egindako helegitea, eta, horrela, ontzat jo du urtebeteko zigorra.Urtebeteko zigor batekin «normalean» ez dela kartzelara joaten esan du Mikel Elortzak, defentsaren abokatuak.
‎Sorturen legeztatze prozesua. Auzi saioa Espainiako Auzitegi Gorenean
‎Fiskaltzak, ere gisa berean jokatuko du, berri agentzien arabera, baina, horiez gain, «kutsatuta» daudela uste duten beste zerrenda independente batzuk baliogabetzeko ere eska dezake.Ez dute zehaztu EAk, Alternatibak eta independenteek osatutako koalizioaren zerrendak baliogabetzeko eskaerak noiz aurkeztuko dituzten. Gaur eta bihar izango dute horretarako aukera, eta jartzen dutenetik bi eguneko epean erabaki du Espainiako Auzitegi Gorenak zerrenda horiek baliogabetuko dituen edo ez. Bi eguneko epe horretan aurkeztu dituzte alegazioak inpugatutako zerrendek ere.
‎Gaur eta bihar inpugnazioak jarri ostean, bi eguneko epean eman du Espainiako Auzitegi Gorenak Bilduko zerrendei buruzko erabakia. Epe horretan alegazioak jartzeko aukera izango dute inpugnatutako zerrendek.
‎Erabakitzeko bozketan berdinketa egongo balitz, auzia Desadostasun salara pasatuko litzateke, hark erabaki dezan.Estatuaren abokatuak eta Fiskaltzak Bilduren zerrenda guztien eta hemezortzi hautesle elkarteen aurka aurkeztutako inpugnazioak Espainiako Segurtasun indarren eta Ertzaintzaren txostenetan oinarrituta daude. Txosten horien arabera, Bilduren zerrendak eta hautagaitza independenteenak «ETA Batasunak zuzendu, koordinatu eta osatu» ditu.Bildu koalizioak Espainiako Auzitegi Gorenean aurkeztutako alegazioetan, berriz, argi dio Bildu ETAk eta Batasunak diseinatuta dagoela esateko «froga objektiborik» ez dagoela. Gainera, azpimarratu du aldatu dena ezker abertzalea izan dela eta EA eta Alternatiba betikoak direla.
‎Egin itxita, sortu zituzten Euskadi información lehenik eta Gara ondoren; Ardi Beltza ren oinordetza hartu zuen Kale gorria k; eta euskarazko prentsak Egunero n eta BERRIAn jarraitu zuen.Zio politikoari, jantzi juridikoaItxiera bidegabea izan zen Egunkaria rena, epaileen arabera; Egin ena modu desegokian egin zuten. Garzonek Espainiako Kode Penala baliatu zuen Egin en jarduna eteteko; gero, Espainiako Auzitegi Gorenak esan zion ezin zuela hori egin, ez zuelako frogatu kazeta ETArena zela. Egunkaria ren itxiera Espainiako Konstituzioaren aurkakoa izan zela adierazi zuen auzitegiak.
Espainiako Auzitegi Gorenak Bilduren zerrendak baliogabetzeko hartutako erabakia salatzeko, milaka pertsona irten ziren kalera atzo Euskal Herrian. Alderdi zein eragileek egin zuten Eskubide guztien alde, ilegalizaziorik ez lelopean, mobilizatzeko deia.Pello Urizar Eusko Alkartasunako idazkari nagusiaren hitzetan, euskal eragile politikoen eta sindikalen, zein gizartearen gehiengoak, argi ikusten du Bilduren zerrendak baliogabetzearen erabakia ez dela judiziala, «abian den prozesu politiko berria blokeatzea da euren asmoa».
‎Ez du baztertu gobernuari kontuak eskatzea Espainiako Kongresuan.Auzitegi Nazionalaren epaia ez da behin betikoa. Aldeek aukera dute kasazio helegite bat jartzeko Espainiako Auzitegi Gorenean.
‎Programen arteko alderaketak pisua galdu du berriro ere, eta ia ezinbestez, Ezker Abertzale historikoaren presentzia izan da kanpainaurreko gai nagusia. Espainiako Auzitegi Gorenak Bilduren zerrenda guztiak baliogabetzearen inguruan EAJk nahiz PSE EEko politikari batzuek hartutako jarrerek ere aipu bat merezi dutelakoan nago. Auzitegi Gorenak Bilduren zerrendak baliogabetu ondorenean erabaki du EAJk Madrileko gobernuari orain artean emaniko babesa, oraingoz behintzat, etetea.
‎Argi utzi nahi izan die, gainera, aukera ez dutela beraiek eskuratu, baizik eta «gizarte honen bake eta elkarbizitzaren normalizaziorako gogoak» lortu duela. Hori «oso kontuan» edukitzeko aholkua eman die, «konpromisoak» betetzen ez badituzte «indignazio berbera pasatuko baitzaie gainetik».PSOErekiko harremanakEspainiako Gobernuarekin zituen akordioak hautsitzat eman zituen EAJk, Espainiako Auzitegi Gorenak Bilduren zerrendak baliogabetzea erabaki zuenean. Orain, Auzitegi Konstituzionalak erabaki hori atzera bota ostean, Jose Luis Rodriguez Zapaterorekin hitz egiteko «beharra» duela esan zuen atzo Urkulluk Tele egin zioten elkarrizketan.
‎Hamalau artikulu Konstituzioaren aurkakotzat jo zituen. Bertzeak bertze, auzitegiak ez zuen onartu Katalunia nazio gisa definitzea, eta hizkuntza politikan ere eragin zuzena izan du; izan ere, Espainiako Auzitegi Gorenak epai hori oinarritzat hartu du ebazteko Kataluniako hezkuntza sisteman gaztelaniak ere irakats hizkuntza izan behar duela. Uztailaren 10ean, milioi bat lagunetik goiti elkartu ziren Bartzelonan epaiaren aurkako manifestazioan.Guardia Zibilaren ekitaldiaFelip Puig Kataluniako Barne sailburua, berriz, Espainiako Guardia Zibilaren ekitaldi batean izan zen atzo Sant Andreu de la Barca hirian, Bartzelona ondoan.
‎Arnaldo Otegi, Joseba Permach eta Joseba Alvarez ezker abertzaleko kideei Auzitegi Nazionalak Anoetako ekitaldiagatik emandako absoluzio epaia berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak (aurkako bi boto partikular izan dira). Gorenaren iritziz, fiskaltzak aurkeztutako helegitearen argudioak «apur bat behartuak» dira.
‎Batez ere Rover auziari dagokion dirua kobratzen hasi izana. Espainiako Auzitegi Gorenak Rover autoen BEZaren 435 milioi euro bueltatzera behartu zuen Arabako Foru Aldundia. Behartu hura behartu du berez, baina dirua guztien artean itzuli dute, erakundeen artean banatu baitzuten.
‎Ez da bidea». Espainiako Auzitegi Gorenak alarde tradizionala baliozko jo zuela gogorarazi du.
Espainiako Auzitegi Gorenak onetsi egin du Arabako Probintzia Auzitegiak 2008an emaniko epai bat
Espainiako Auzitegi Gorenak ontzat jo du 2000 urtetik koman dagoen andrazko baten gurasoek alabaren izenean egindako dibortzio eskaria. Auto istripu batek tetraplegiko laga zuen emakumea, eta ordutik koman dago.
‎Auzitegi Gorenera jo zuen senarrak, kexu, baina epaitegi horrek ez zuen aintzakotzat hartu haren helegitea. 2008an dibortzio eskaria ere onetsi zien Arabako Probintzia Auzitegiak emaztearen gurasoei, eta aste honetan jakin da Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin duela eskari hori. Alegia, ebatzi du zilegi dela emakumezko horrek dibortzioa lortzea gurasoek abiatutako ekimenaren bidez.Alabaren aldeEpaiak ebatzi du argia dela gurasoen postura; alabaren alde ari dira, eta haien eskaria aintzat hartu behar da.
‎Alegia, ebatzi du zilegi dela emakumezko horrek dibortzioa lortzea gurasoek abiatutako ekimenaren bidez.Alabaren aldeEpaiak ebatzi du argia dela gurasoen postura; alabaren alde ari dira, eta haien eskaria aintzat hartu behar da. ...ndearen ekimenez mendeko pertsonen eskubideen alde izenpetutako ituna hartu dute oinarri; baimena ematen die gai ez diren mendekoen jagoleei auzibideetan haien alde aritzeko.«Ez litzateke logikoa senarrak dibortzioa edozein unetan eskatzeko aukera izatea, eta andreak, berriz, bere jagoleen bidez urrats hori egiteko aukerarik ez egitea», ebatzi zuen 2008an Arabako auzitegiak, eta halaxe onetsi du Espainiako Auzitegi Gorenak.
‎Edozein unetan espetxeratu dezakete, Espainiako Auzitegi Gorenak zortzi urteko zigorra berretsi ondoren
Espainiako Auzitegi Gorenak Oihana Agirre euskal herritarraren aurkako zortzi urteko kartzela zigorra berretsi eta gero, hura «edozein momentutan» espetxeratu dezaketela salatu dute. Espainiako Poliziak 2007an atzeman zuen Agirre, euskal presoen eskubideen aldeko manifestazio baten sustatzaile izateagatik.
2012
‎Aurrekariekin itxaropentsu Salatzaileari arrazoi emateko itxaropena badu Lur Maitea elkarteak. Espainiako Auzitegi Gorenak gisa horretako kasu baten harira emandako epaia du horretarako oinarritzat. Madrilgo Barajasko aireportuko hegazkinek herri batean kutsadura sortzen zutela frogatutzat eman zuen auzitegiak orduko hartan.
‎2010eko jakinarazpenak baliogabetu egin zuen banaketa. Madrilera heldu zen helegitea eta han dago egun auzia, Espainiako Auzitegi Gorenean. Hamalau urte pasa dira, eta dekretu berri bat dator orain.
‎Barakaldoko Megapark merkataritza gunea (Bizkaia) ez zen eraiki hiri lurzoru batean eta ez du betetzen Kosta Legea, Espainiako Auzitegi Gorenak erabaki duenez. 2007an, Auzitegi Nazionalak ontzat jo zuen 2004an Espainiako Ingurumen Ministerioko Kostako zuzendariak inguruko ibaialdeen babesaz emandako agindu bat.
‎Amnistia esan, amnesia eragin. 1977 urteko Espainiako Amnistiaren Legea frankismoaren babespean egindako nazioarteko krimenak epaitzeko traba dela ebatzi du Espainiako Auzitegi Gorenak. Hots, krimen horien biktimen egia, justizia eta erreparaziorako eskubidea ezbaian geratu da.
‎Ordea, egoera aldatu dela uste du. Espainiako Auzitegi Gorenak «anbiguotasun» horrekin hautsi duela deritzo, Baltasar Garzonek frankismoko krimenak ikertzeko abiatu zuen kasuari buruzko sententzia baliatuta. Auzitegi Gorena «txibiaren estrategia» erabiltzen saiatzen ari dela nabarmendu du Tamayok:
‎«Arazoa juridikoa bainoago politikoa da». Etorkizuna Tamayoren ustez, Espainiako Auzitegi Gorenaren sententziak «izutzeko» helburua du. «Perukoa naiz, eta han autokrata lotsagabekoenek ere dudak zituzten nazioarteko krimenak ikertzen zituzten epaileen aurka joateko».
‎lau Nafarroan, hiru Bizkaian eta bi Gipuzkoan. Espainiako Auzitegi Gorenak auzitan jarri du jardun hori: esan du ikastetxe horiek sexuagatik ikasleak diskriminatu egiten dituztela, eta itunik ez egitea balekotzat jo du.
‎Baltasar Garzon epailearen adibidea maiz atera dute: Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile zenean, frankismoa ikertzeari ekin zion, baina salatu egin zuten; ikerketa gerarazi egin zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Azkenean ez zuten erruduntzat jo, prebarikazioagatik ez zigortzea erabaki zuten, «fede onez» jardun zuelakoan?, baina Gorenak adierazi zuen ezinezkoa dela frankismoa ikertzea.
‎Gizarte ekimeneko ikastetxe pribatuetan langileei ezarritako soldata jaitsiera baliogabetu du Espainiako Auzitegi Gorenak. Hala jakinarazi dute ELA eta EILAS sindikatuek.
‎Alderdiaren historiaren kontakizuna modu kronologikoan dago eginda, militante historikoen eta azken urteetako kideen azalpenak tartekatuz. Sorreratik, 1930 urtetik, 2008ra arte, Espainiako Auzitegi Gorenak berriz legez kanporatu zuenera arte, aurretik, Primo de Riveraren diktaduran eta Francisco Francoren diktaduran legez kanporatu zuten alderdia, eta 1977an legeztatu?. Denbora tarte horretan «erbestea, kartzela eta errepresio ekonomikoa» ezagutu zuten alderdiko militanteek.
2013
‎EAE ANV alderdia legez kanpo utzi zutenean Espainiako auzitegiek giza eskubideak urratu zituzten edo ez erabakiko du Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak, datorren asteartean, hilak 15 Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako eta Konstituzionalak berretsitako erabakiak oinarrizko bi eskubide urratzen dituela argudiatu zuen alderdiaren defentsak: 10 artikuluan jasotzen den adierazpen askatasuna, eta 11.ean jasotzen den biltzeko eta elkartzeko askatasuna.
‎Gorenaren epaia Azken lan erreforma onartu zenetik, erregulazio dosierrek ez dute administrazioaren baimenik behar, eta auzitegietara iristen dira adostasunik gabe onartutakoak. Epaitegien bidea Espainiako Auzitegi Gorenean bukatzen da. Atzo, hain zuzen ere, auzitegi horrek atzera bota zuen bere eskuetara iritsitako lehena, erreforma onartu eta hamar egunera Madrilgo Talleres Lopez Gallegok 28 langile kaleratzeko indarrean jarritakoa.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia