Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 483

2000
‎Lehenik euskararen jatortasunez, zeren, esan dudan bezala, euskarak, preindoeuroparra izatez, Europako hizkuntza jatorra eta zaharrena edo zaharrenetakoa izanik, Europaren batasunean bere baitarik du, inoren baimen beharrik gabe, bizitzaz irauteko eskubide osoa. Aurten bertan Espainiako Auzitegi Gorenak UEMA erakundeari euskararen alde zituen asmoak debekatzea ere ez da lotzen ONU eta Unesco ren arauekin. Zertarako dira orduan erakunde nagusi horiek bakebiderako onartu zituzten gomendioak?
2002
‎ITOIZKO urtegia betetzen hasteko ia dena prest dagoenean etorri da Espainiako Auzitegi Gorenaren ebazpena, 1997an Entzutegi Nazionalak emandako epaia berretsiz: Itoizko urtegia da 510 metroko kotaren gainetik bete.
‎BATASUNA KO buruzagi Arnaldo Otegiren Aberri Eguneko «Gora Euskadi eta askatasuna» oihuaren interpretazio interesatuena egiten ari dira Espainiako komunikabide garrantzitsuenak, Otegik «Gora ETA» oihukatu zuela esanez. Eta Espainiako Auzitegi Gorenak ere azken hau epaitu zuen, hori bai, oihuan iritzi delitua ikusiz baina ez terrorismo deliturik. Ebazpenak seguruenik oihartzun handia izango du aurrera begira ere.
‎2000ko abenduaren 11n administrazioan euskararen erabilera arautzeko dekretua bertan behera utzi du Nafarroako Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzietarako Salak, forma kontuetan oinarrituta. Sanzek berehala erantzun du forma kontuok konponduko dituztela eta, gainera, helegitea aurkeztuko dutela Espainiako Auzitegi Gorenean, nahiz eta epaiak horretarako tarterik ez duen uzten. Epaiak, dena den, ez dio mamiari heldu eta pentsatzekoa da, mamiari buruzko eztabaida juridikoa hurrengoan gauzatu dela, horretarako aukerarik ez da faltako eta.
‎Aipatutakoak argitzen edo iluntzen diren bitartean, hautetsiak izango dira Batasunako aktibo politiko esanguratsuena, Garzonek, Espainiako Auzitegi Gorenak edo erakunde zehatzetan nagusi diren PP eta PSOEk bestelakorik interpretatzen ez duten bitartean. PSE EEk eta PSNk eskatuak dituzte Batasunako parlamentarioen jarduera indibiduala noiz bihurtzen den kolektiboa zehazteko eskaerak, eta erantzunak ere laster izango dira joko politikoaren taulan.
‎Erabaki horren aurka, kasazioko helegitea aurkeztu zuen Euskalerria Irratiak Espainiako Auzitegi Gorenaren aurrean. Auzitegi horrek ere euskal irratiaren aurkako epaia argitartu zuen ia hamabi urte beranduago, 1990eko irrati banaketaren auziari amaiera emanez17, Konstituzio Auzitegira jotzeko aukera zuten arren, emisoraren arduradunek ez zuten eskaerarik aurkeztu, bigarren maiztasun banaketaren aurka jarrita baitzuten beste helegite bat?.
‎Nafarroako Auzitegi Gorenak Euskalerria Irratiaren helegitea errefusatu zuen, euskarazko irratia «baztertzailea» izan zitekeela argudiatuz. Ondorioz, Kasazioko helegitea aurkeztu zuen emisorak Espainiako Auzitegi Gorenean.
2003
‎Pentsatzen zen bezala, Batasuna legez kanpo utzi du Espainiako Auzitegi Gorenak, noiz eta Auzitegi Konstituzionalak Alderdien Legea Konstituzioarekin bat datorrela esan eta egun gutxira. Juridikoki Europako bide luzea bakarrik geratzen da.
Espainiako Auzitegi Gorenak ez du argitu Sozialista Abertzaleen taldeekin zer egin behar den, askoren ustez euskal gizartean bizi den egoera gehiago nahaspilatzeko; korapiloak, beraz, askatu gabe jarraitzen du. Era askotako interpretazioak egon daitezke instituzio desberdinetan, baina, aurretikoak kontuan hartuz, hiruko gobernua eta Espainiako Gobernuaren arteko enfrentamendu gune nagusiena Eusko Legebiltzarrean aurreikusten da.
‎Nola baloratzen duzu Espainiako Auzitegi Gorenak AuBren eta herri plataformak baliogabetzeko hartutako erabakia?
‎Baina Koordinakundeak urte asko daramatza bide judiziala jorratzen. 1997an Espainiako Auzitegi Gorenaren behin betiko sententziak Itoizko obrek aurrera ezin zutela egin esan zuen eta urtegia zela 506 metrotik gora bete. Epaia birritan berretsi du Gorenak, azkenekoz 2002ko apirilean.
‎Beste kontu bat da, bestalde, Michavilla jaunak aditzera eman zuen astakeria, hau da, Sozialista Abertzaleak taldearen bozekin onartutako lege eta ebazpen guztiak indarrik gabe uztearena... Hain astakeria galanta da, non Espainiako Auzitegi Gorenaren lehendakariak berak jakinarazi zion horrela ez zela. Munduko edozein legebiltzarretan bertako lana talde parlamentarioen bidez antolatzen da, baina bozkatzerako orduan botoa parlamentariarena da eta ez taldearena.
2004
‎" Gizona, hau ez da hotel bat, hemen ez zara nahi duzunean sartzen gero nahi duzunean ateratzeko, espetxera iristen zara sartu egin zaituztelako, eta hemendik aterako zara bota egingo zaituztelako". Epaiketan espetxera kondenatu gintuen Espainiako Auzitegi Gorenak, baina gero Auzitegi Konstituzionalak anulatu egin zuen epaiketa hura, eta bigarren aldiz epaituta absolbitu egin gintuzten.
2005
‎Lauak ziren zuzenbidearen mundukoak; lauak legelariak; eta, zer esanik ez, lauak ere euskaldun eta euskaltzaleak. Oleaga abokatu bizimoduan eta Euskaltzaindiaren zereginetan murgildurik bizi zen; Larrakoetxeak fraile karmeldarraren bokazioan jardun zuen, zuzenbide kanonikoaren ikuspegitik egundoko ekarriak egin zizkiola euskarari; Leizaolak, ezaguna denez, gazte gazterik landu zituen euskarazko gai juridikoak, politika abertzaleari muzin egin gabe; Etxegarai, azkenez, legelari fina, Espainiako Auzitegi Gorenaren idazkaria, eta, ororen gainetik, ikertzaile zehatza, Euskal Herriko ohitura eta bizitza juridikoaren aztarnak etengabe plazaratu zituena.
‎" Epaia behin betikoa izan arte, ez da inor espetxera bueltatu. Gainera, Espainako Auzitegi Gorenak du azken hitza defentsak aurkeztuko dituen errekurtsoen gainean, eta horren arabera izango da guztia", azaldu du Zuluetak. Kontua da, gazte astrabuduarrak hiru urte, hilabete bat eta hainbat aste egin dituela espetxean, epaileak ezarritako zigorra baino gutxiago alegia.
‎Horiek" inolako ekarpenik" egiten ez dutela eta" iraina baino ez" direla kritikatu du Alkatetza Arloak. Langile baten derrigortutako erretiroari buruz, Espainiako Auzitegi Gorenaren 2004ko abenduaren 20ko epaiari dagokionez, hura" legegintzaldi aldaketagatik" eta tokiko erakundearen aldeko ebazpen judizialen ondoren etorri zela arbuiatu diete popularrei.
2006
‎Horrela onetsi du Espainiako Auzitegi Gorenak.
‎Ostegunean Espainiako Auzitegi Gorenak Jarrai Haika Segi gazte erakundeen auziko epaia berriro aztertuko du
‎Garikoitz Etxeberria' Kafe' ri berriro eman nahi diote epaia, Espainiako Auzitegi Gorenak Jarrai Haika Segi gazte erakundeen auziko epaia berriro aztertuko duelako ostegun honetan, Espainiako Fiskaltzak eta AVTk sartutako helegiteen ondorioz.
‎Fiskaltzak Espainiako Auzitegi Gorenari egindako eskaera nola hartu duzu?
2007
‎Barajaseko atentatuaren ondorengo egunetan, PPk PSOEren Gobernuaren aurkako bere erasoaldi politiko gogorrenari ekin zion eta orain bere frente judiziala da mugitzen ari dena; Iñaki de Juanari buruz Auzitegi Nazionalak emandako ebazpena edo Ibarretxe lehendakaria auziperatzeko EAEko Auzitegi Gorenak emandako urratsa horren lekuko. Haika Segi epaian Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia ere, bestalde, norabide berean dago.
‎Otsailaren 12an aztertuko du Espainiako Auzitegi Gorenak De Juanaren 12 urteko zigorra ekarri dion epaia eta berau izan liteke euskal presoaren bizirik ateratzeko azken aukeretakoa. Orain artekoa ikusita, dena den, ezkortasuna da nagusi.
Espainiako Auzitegi Gorena argi mintzatu zen PSE EE eta Batasunakoen arteko bileraz, eta delitu zantzurik ez zegoela ebatzi ere bai. Hori jakinik, EAEko Auzitegi Gorenak badaki bere akusazioek ez dutela bide juridikorik, eta hala ere berearekin jarraitzen dute.
‎Auzitegi Gorenak Zapateroren aurkako kereila Manos Limpiasek ezarria aztertu eta absolbitu du, beraz, EAEko EAEko Auzitegi Nagusiak erabaki bera hartu luke Ibarretxeren auzian. Bestela ere, kasua Espainiako Auzitegi Gorenera iritsitakoan bertan behera geratuko da.
‎Hori dela eta, agerraldia egin zuen atzo Egunkariaren aldeko elkarteak Durangoko Plateruena kafe antzokian, Joan Mari Torrealdai buru zela. Besteak beste, Espainiako Auzitegi Gorenak Botin auziaren inguruan emandako ebazpenak Egunkaria ren auzi ekonomikoan ez duela inolako eraginik adierazi zuten, kasu horretan herri akusazioaz gain, fiskalak berriki beste akusazio bat ere jarri duelako. Egunkariaren sumario nagusiaren auzian, berriz, Botin ebazpena baliagarri izan daitekeela adierazi zuten.
‎Dena den, Getxon ez ezik mozioa onartua izateko aukera gutxi ditu, eta kasu horretan ere PSE EEren babesa behar izango luke. Espainiako banderari buruzko hika mika mendeak baditu ere, Espainiako Auzitegi Gorenak berriki argitaratutako epaia eta Bilboko Aste Nagusiko ostiralean urtero legez Iñaki Azkunak Espainiako entseina minutu batzuk atera izana dira PPren ofentsiba eragin ei dutenak. Argazkian, Espainiako soldaduek bandera jartzen Leila (Perejil) irlan/ redpublicacipolitana.mforos.com
Espainiako Auzitegi Gorenak eta Espainiako Estatuak ezarri duten sententzia arbuiatzen dugu, Segi erakunde terrorista izendatzen duena, alegia.
‎Etzi ere ordu eta toki berean da hitzordua, Iñaki de Juana Chaosek gose greban 100 egun betetzen baititu asteazken honetan. Bitartean, preso politiko donostiarraren zigorra hiru urtera murriztu du Espainiako Auzitegi Gorenak. Argazkian, hedabideek azken egunotan kaleratutako irudiek agerian uzten dute De Juanaren egoeraren larritasuna/ Etengabe.
Espainiako Auzitegi Gorenak urtarrilaren 19an jo zituen" talde terroristatzat" Jarrai, Haika eta Segi gazte erakundeak; baita auzipetutako neska mutiletatik 23ri (bat absolbitu egin zuten) sei urteko espetxe zigorra ezarri ere. Bitartean, oraindik espetxeratu ez dituzten Aiboa Casares eta beste 18 auziperatu atxilotze nazioarteko agindupean jarraitzen dute.
2008
‎Madrilgo interpretazio zentralisten garai luze hauetan ez da gutxiagorako, baina argi zuziri jaurtiketekin. Zergen malgutasuna posible dela adieraztea ez da gutxi, baina ezin da ahaztu azken ahalmena EAEko Auzitegi Gorenaren esku utzi duela eta Espainiako Auzitegi Gorenaren jurisprudentziari jarraiki, EAEko Auzitegi Gorenak ere ikuspegi zentralistak mesedetu dituela hainbat kasutan. Europako doinu juridikoak entzunda, oraingoan gaitzagoa du halakorik egitea, baina ez ezinezkoa.
‎Bizilagunen arteko harremanei dagokienez, Espainiako Auzitegi Gorenak kalte moraltzat jo du bakeari erasotzea eta etxebizitzaz bakean gozatzeko eskubideari erasotzea.
‎Bere aldetik, 1992ko uztailaren 23ko Espainia eta Uruguai arteko Kooperazio eta Adiskidetasun Tratatu Orokorraren 18 artikuluaren esanetan, «con sujeción a su legislación y de conformidad con el derecho internacional, cada Parte otorgará a los nacionales de la otra facili dades para la realización de actividades lucrativas, laborales o profesionales, por cuenta propia o ajena, en pie de igualdad con los nacionales del estado de residencia o de trabajo necesarias para el ejercicio de dichas actividades. La expedición de los permisos de trabajo y profesionales, por cuenta ajena será gratuita», Espainiako Auzitegi Gorenak bere sententzian aurkeztutako egoera bestelakoa delako ondoriora eramanez.
‎Hori gertatzen ez den bitartean, espainiar auzitegiek hartutako bideak Uruguaiko biztanleei erresidentzia eta lana eragotziko dizkie egitatezko modu batean, baina Uruguaiko gobernuak hartzen duen jarreraren zain mantendu da betiere Espainiako Administrazioa, nazioarteko ordenamenduan benetako gatazka baten sorrera suposatu dezakeelako eta, ondorioz, bere kontrako ekimenak hartzea gerta litekeelako. Beraz, Espainiako Auzitegi Gorenak Administrazioa lagunduz zauri honi benda jarri badio ere, zauriak itxi gabe jarraitzen du, eta oraingoan ondorioak nazioarteko ordenamendu mailan kokatzen dira.
‎Eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan, aldiz, ikurrina balore politikorik gabeko sinbolo folkloriko gisa sustatu dute». Euskal Autonomi Erkidegoaren inguruan, gogoan izan zuten Espainiako Auzitegi Gorenak Gasteizko parlamentuari bandera espainola jartzeko berriki emandako agindua eta PNVk hartutako erabakia, «PSOE eta PPrekin bat egin» duela salatuz.
‎Eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan, aldiz, ikurrina balore politikorik gabeko sinbolo folkloriko gisa sustatu dute». Euskal Autonomi Erkidegoaren inguruan, gogoan izan zuten Espainiako Auzitegi Gorenak Gasteizko parlamentuari bandera espainola jartzeko berriki emandako agindua eta PNVk hartutako erabakia, «PSOE eta PPrekin bat egin» duela salatuz.
‎Juan Maria Atutxa Eusko Legebiltzarreko presidente ohiaren eta Gorka Knorr zein Kontxi Bilbao Legebiltzarreko Mahaiko kide zirenen defentsak babes helegitea aurkeztu zuen atzo EAEko Auzitegi Nagusian. Sozialista Abertzaleak legebiltzar taldea desegin ez izanagatik urtebeteko inhabilitazio zigorra jaso zuten hirurek, eta Espainiako Auzitegi Gorenak emandako epai hori berehala betetzeko agindu zuen hilaren 2an EAEko Auzitegi Nagusiak. Agindu horren aurrean aurkeztu du helegitea orain hiru zigortuen defentsak.
‎Joan den asteazkenean baldintzapeko askatasunean kartzelatik irten ondoren, Alaitz Iturriotz eta Ibon Urrestarazu ordiziarrak errugabe direla berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak. Iazko urrian Espainiako Auzitegi Nazionalak emandako epaiarekin bat egin du, eta fiskaltzak bakoitzarentzat eginiko 115 urteko kartzela zigor eskaera bertan behera utzi du.
‎Hirurak Sozialista Abertzaleak taldea ez desegiteagatik zigortu zituen Espainiako Auzitegi Gorenak, eta erabaki hori berehala bete behar zela agindu zuen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Horren aurkako helegitea jarri zuten Auzitegi Konstituzionalean, baina auzitegiak atzera bota du eskaera, behar baino lehen aurkeztu zutela eta.
‎EAEko Justizia Auzitegiak, ordea, absolbitu egin zituen. Alta, Manos Limpiasek errekurtsoa jarri zuen Espainiako Auzitegi Gorenean, eta arrazoi eman zion. Erabakia lehenbaileen indarrean jartzeko agindu zuen EAEko Auzitegiak, eta hori saihesteko jarri zuten orain atzera bota duten errekurtsoa.
‎Sei eserleku lortu zituztenez kanpoan geratu zen Otegi. 1995ean Begoña Arrondok hutsik utzi zuen eserlekua hartu zuen, eta legebiltzarreko kide izan zen, harik eta Espainiako Auzitegi Gorenak 2003an HB EH eta Batasuna legez kanpo utzi eta 2005eko bozetara aurkeztea debekatu zien arte.
‎Iazko ekainaren 8an sartu zuten preso, Jose Miguel Beñaran Argala ren omenaldian parte hartu eta «terrorismoa goratzea» egotzita. ETAk su etena hautsi eta hiru egunera atxilotu zuten, Espainiako Auzitegi Gorenak Auzitegi Nazionalaren erabakia berretsi zuenean.
‎AAMren kontrako epaiak Espainiako Estatuak eta PSOEren esku dagoen Espainiako Gobernuak «aldez aurretik programatutako estrategia politiko bati» jarraitzen diola uste dute auzipetuek. Ez zaie kasualitatea iruditzen Espainiako Auzitegi Gorenak herenegun ematea EAE ANVren ilegalizazio epaia, atzo izatea AAMren kontrako eta «seguruenik gaur» EHAKren kontrakoa ematea Gorenak.
‎Ezker Abertzalea legebiltzar taldea ziur da Espainiako Auzitegi Gorenak legez kanpo utziko duela EHAK alderdia, EAE ANVrekin gertatu den bezala. EABk salatu du PSOEko gobernuak aspaldi hartua zuela bi alderdiak legez kanporatzeko erabakia, eta Gorenak bat egin duela irizpide horrekin.
‎2006 urtean, ETA su etenean zela, bake eta normalizazio prozesu bat abiatzeko helburuz elkarrizketatu izanagatik epaituko dituzte horiek guztiak. Espainiako Auzitegi Gorenak Batasuna legez kanporatu eta haren jardunak eteteko agindu arren bilera politikoak egin izanagatik epai judizialari «desobedientzia» egitea egozten diete ezker abertzaleko ordezkariei. PSE EEkoei eta lehendakariari, «desobedientzia hori egiteko beharrezko partaide izatea».
‎Horrela dio esaera zaharrak, eta Espainiako auzitegiek atzo bete zuten hori. EHAK alderdia ere legez kanpo utzi du Espainiako Auzitegi Gorenak, asteartean EAE ANVrekin egin bezala. Herenegun, aldiz, Askatasuna eta AAM debekatu zituen Auzitegi Nazionalak.
Espainiako Auzitegi Gorenak EHAK legez kanpo utzi aurretik iragarri zuen Nekane Erauskinek ilegalizazioa gertatuz gero alderdiak Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegira joko zuela. Ezker Abertzalearen (EAB) legebiltzar taldeko kidearen arabera, Gorenak jakinarazitako erabakia «PSOEk hartu duen erabakia» da, «PSOEk zer egin behar duen esaten du, eta epaileek Espainiako Gobernuak esaten duena egiten dute».
‎Batasunarekin elkarlanean aritzea, azpiegitura ematea eta Batasuneko hainbat kideri lana ematea egotzita erabaki du Espainiako Auzitegi Gorenak EHAK alderdia legez kanpo uztea. Iragan ostegunean eman zuen Gorenak erabakiaren berri, eta atzo kaleratu zuen 95 orrialdetako sententzia.
‎Horrekin batera, Espainiako Justiziak «gertaera berdintsuen» aurrean ezberdin jokatzen duela salatu du Jaurlaritzako Kontseilu Politikoak. Hala, gogora ekarri du Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota zuela ETArekin negoziatzeagatik Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuaren aurka jarrita zegoen salaketa, argudiatuta justizia ezin dela politikan sartu eta hori egitea Konstituzioari «iruzur» egitea dela. Haatik, ezker abertzalearekin hitz egiteagatik EAEko lehendakariaren aurkako salaketaren kasuan, justiziak hura tramitera onartu eta epaiketa irekitzea kritikatu du Jaurlaritzak.
‎Uste baino jende gehiagok erantzun zion euren aldarrikapenari, eta 800 eskaera inguru jaso zituzten. Horregatik, Espainiako Auzitegi Gorenak apostasiaren gainean orain bi aste kaleratutako epaia gorabehera, hastapeneko helburuak bere horretan jarraitzen duela adierazi dute asanbladatik. Eta berretsi dute lanean jarraituko dutela xede horren alde.
Espainiako Auzitegi Gorenak joan den irailaren 30ean erabaki zuenez, Eliza katolikoak bataio liburuetan ez du idatzi erlijio katolikoari uko egin diotenen izenen alboan apostasia egin dutela dioen oharrik. Auzitegiak bere ebazpenean argudiatu zuenez, bataio liburuek ez dute fitxategi izaerarik.
‎Segikoak direla esanez igorri ditu kartzelara. Espainiako Auzitegi Gorenak 2007ko urtarrilean Segi «erakunde terrorista» izendatu zuela gogoratu du espetxeratzeak agintzeko kaleratutako autoan. Gorenak «masa borroka» ETAren fronte bat dela esan zuela eta gazte erakundea horren barruan kokatzen duela.
‎Baina Segundo Marseyren bahiketaren auziak erakutsi du GALen erantzukizuna are gorago joaten zela PSOEren gobernuan. Espainiako Auzitegi Gorenak 10 urteko espetxe zigorra eman zion Jose Barrionuevo garaiko Barne ministroari eta bertze hainbertze Rafael Verari. Ricardo Garcia Damboreneak PSOEren Bizkaiko idazkari nagusiak urte haietan zazpi urte hartu zituen.
‎197/ 2006 doktrina ezarri Parot doktrina esaten zaiona, eta espetxealdia luzatu egin diote. Beste 44 euskal presok hogei urtetik gora daramate preso, horietako gehienek Espainiako Auzitegi Gorenaren 197/ 2006 doktrinaren ondorioz.
‎Arzalluzen adierazpenak Jaime, Jose Maria eta Carlos Mayor Orejaren «ohorea urratzen» zuela argudiatu zuten. Arabako Auzitegiak atzera bota zuen Mayor Oreja sendiaren auzi eskaera, eta gauza bera egin zuen atzo Espainiako Auzitegi Gorenak, Mayor Orejak eta PPko presidente Mariano Raxoik Arabako Auzitegiaren epaiaren aurka jarritako kasazio helegitea artxibatuz.
‎Bi mozio eztabaidatu dituzte, batetik, Errazkinen taldeko kideek norberaren izenean aurkeztutakoa, Espainiako Auzitegi Gorenak ANV legez kanpo utzi duenetik ez baitute haren izenean idatzirik aurkezten ahal, eta bertzetik, EAJ, EA eta Aralarren udal taldeek batera aurkeztutakoa.
‎Ezker Batuak Kontxi Bilbao proposatu du datorren urteko EAEko hauteskundeetarako Arabako zerrendaburu gisa. Espainiako Auzitegi Gorenak urtebeteko inhabilitazio zigorra ezarri zion Bilbaori irailean, aurreko legealdian Sozialista Abertzaleak taldea desegiteko agindua ez zuelako bete. Juan Mari Atutxa (EAJ) eta Gorka Knorr (EA) Legebiltzarreko orduko Mahaiko kideak ere zigortu zituen Gorenak.
‎Nolanahi dela ere, EAren asmoa da Espainiako Auzitegi Gorenak emandako aginduaren inguruan eztabaida egitea eta legebiltzarkideek haien iritzia plazaratzea. Espainiako Justiziak hartutako erabakia izanik, gaiak irrist egin baitezake zenbait parlamentariren eskuetan.
‎EAE ANV eta EHAKren legez kanporatzeko auziaren azken urratsa egin du Espainiako Auzitegi Gorenak. Biak ala biak legez kanpokoak direla jakinarazi die hauteskunde batzordeei, kontuan har dezaten heldu diren hauteskundeetan.
‎Auzitegi horrek hamazazpi sententziaren bitartez ezetsi egin ditu Gaztela eta Leongo eta Errioxako gobernuek eta Errioxako UGTk jarritako helegiteak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sozietate zergen kontra (enpresek irabaziengatik ordaintzen duten zerga). Hala ere, Errioxak, Gaztela Leonek eta UGTk kasazio helegitea aurkeztuko dute Espainiako Auzitegi Gorenean.
‎Luxenburgoko Auzitegiaren erabakiaren ostean iragarri zuten, eta atzo baieztatu: kasazio helegitea aurkeztuko dute Espainiako Auzitegi Gorenean. Ikusteko dago Espainiako Auzitegi Gorenak zer erabakitzen duen:
‎kasazio helegitea aurkeztuko dute Espainiako Auzitegi Gorenean. Ikusteko dago Espainiako Auzitegi Gorenak zer erabakitzen duen: 2004ko abenduan legez kanpokotzat jo zituen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sozietate zergak.
Espainiako Auzitegi Gorenak bete beharrik izango ez duen urtebeteko kartzela zigorra besterik ez dio ezarri, zuhurtzia ezagatik, Jose Manuel Rivas guardia zibilari, zeinak, duela hiru urte, hiltzeraino jipoitu zuen Roquetas de Mar eko kuartelera laguntza eske joana zen Juan Martinez Galdeano nekazaria.
Espainiako Auzitegi Gorenak legez kanpo utzi du ANV
Espainiako Auzitegi Gorenak EAE ANV legez kanpo uzteko epaia atera du gaur, asteartea. Epaiaren bidez, alderdi politikoa desegiteko agindua eman du, baita haren ondasun denak kentzeko ere.
2009
‎Euskal gizarteko eragile sozial eta politiko gehienek azpimarratu dute akusazioaren astakeria politikoa. Ezaguna da Espainian bestelako irakurketa politikoa dagoela, baina juridikoki ere hastear dagoen auzi honek jaso du jada jasan dezakeen kolperik latzena, arrazoi antzekoengatik Jose Luis Rodriguez Zapateroren auziperatzea atzera bota zuen iaz Espainiako Auzitegi Gorenak.
‎HORI GUZTIA kontuan hartuta, alabaina, EAEko Auzitegi Gorenak azken bake prozesuko hiru erpin ospetsuetako buruzagiak auziperatzea ahalbideratu du, Espainiako Auzitegi Gorenaren' jurisprudentziak' ezertarako balio ez balu moduan. Ohituta gaude, oso ohituta, Espainiako sistema judizialaren demasakerietara, baina horrek ez du harridurarako ahalmena erabat ezabatzen.
ESPAINIAKO Auzitegi Gorenak Rodriguez Zapatero auziperatzetik askatzeko botere banaketaren argudiora jo bazuen ere, EAEko Auzitegi Gorena, funtsean, Alderdi Politikoen Legearen filosofian oinarritu da, eta hori egin badu, Espainiako botere guztiek bat eginda hori posible egin dutelako izan da. Adibidez, ez da samurra irudikatzea zergatik erpinen bilera hauek zigorra merezi duten eta ez Loiolakoek, edo Batasunarekin harremanak izan dituzten eta dituzten beste horrenbeste eragilek.
‎Auzi saioaren itxierarekin, zorionez, forma kontu batek ia lurperatu ditu eskaerok. Baina ikusi behar zer dioen Espainiako Auzitegi Gorenak, ea nola ateratzen den" Botin auzia" eta" Atutxa auzia" ren sasi juridikoetatik.Ermuko Foroak eta enparauek argudiatuko dute EAEko Auzitegi Gorenak hankaz gora jarri duela Espainiako Gorenak Atutxa auzian erabaki zuena. Orduan ere auzia prozedura laburrekoa zen eta herri akusazioa bakarrik zegoen, baina Espainiako Gorenak ebatzi zuen aurrera jarrai zezakeela, auzipetzen zen ustezko delituak Botin auzian ez bezala ez zuela inongo pertsona zehatzik eragiten edo kaltetzen, Gorena bera baizik.
‎Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak espero du auzi honek ez duela izango Atutxa auzia izenez ezagutzen denak izan zuen ibilbide bera: Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusitik gaurko erabakiaren ildotik atera, Espainiako Auzitegi Gorenaren kondena epaia izateko, ahozko epaiketa berriro egitea agindu ondoren.
‎Joxe Arregik ere tortura izugarriak jasan zituen bederatzi egunez komisarian, eta argi geratu bazen ere torturatzaileak gutxienez 73 izan zirela, soilik haietako bi epaitu zituzten. Bi lehen epaiketa eskandalagarrietan errugabetu egin zituzten, gainera, harik eta azkenean Espainiako Auzitegi Gorenak halako kasuetan ohiko dituen kondena irrigarri horietako bat ezarri zien arte. Euskal Herrian torturapean hildakoei dagokienez, inoizko kondena bakarra izan zen hura, eta ezinbestez ezarri behar izan zuten, hain zen ukaezina «oinazpietako erredurak poliziek komisarian eragindakoak» zirela.
‎Egoera ikusi eta, Joseba Egibar EAJren GBBeko presidenteak ez du uste bere alderdiaren eta PSE EEren arteko gobernu hitzarmen bat posible denik, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak iragan eta gero. Argi utzi du Espainiako Auzitegi Gorenak debekatutako herri galdeketaren mamia izan lukeela oinarri. Hau da:
‎Berri agentzia batzuen arabera, Ibarretxeren defentsak aurretiazko gai batzuk proposatuko ditu, auzia artxibatu dadila eskatzearekin batera. ETArekin biltzeagatik Jose Luis Rodriguez Zapateroren aurka abiatutako auzia Espainiako Auzitegi Gorenak artxibatu egin zuela gogoraraziko du, eta, Botin auzia n esan zuela Fiskaltzaren akusaziorik gabe ezin zela egin prozedura laburreko auzien epaiketarik. Bien bitartean, Efe agentziaren arabera, lehendakariaren abokatuek ez dute aurretiazko gairik aurkezteko asmorik.
‎Prozedura laburtuetako auzietan, fiskalaren akusaziorik gabe ezin dela epaiketarik abiatu argudiatu izan du. Espainiako Auzitegi Gorenak Botin auziari buruz ebatzi zuenean horixe erabaki zuela, jurisprudentzia sortuta. Hainbeste aldiz ezetz esan diotenez, defentsa ildoa aldatzea erabaki du.
‎Ez, behintzat, prozedura laburtuetan. Horixe ebatzi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak Botin auzian.
‎Espainiako Auzitegiek Hego Euskal Herriko zerrenda baliogabetu egin zuten, Alderdien Legeari iruzur eginez, Batasuna de facto ordezkatu nahi zuela iritzita. Nolanahi ere, zerrenda osatzen zutenek, Batasuneko, EHko eta HBko kide izandakoek barne, bozetara aurkezteko eskubidea bazutela esan zuten Espainiako Auzitegi Gorenak eta Konstituzionalak.
‎Bileren auziari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak espero du Espainiako Auzitegi Gorenak ez duela hura berrirekitzeko erabakirik hartuko eta behin betiko artxibatuko duela.
‎Espainiako Estatuko Fiskaltza lanean hasi da datozen hauteskundeetan D3M hauteskunde plataformaren eta Askatasuna alderdi politikoaren parte hartzea galarazteko. Bi horien zerrendak baliogabetzeko eskaera otsaila hasieran helaraziko dio Espainiako Auzitegi Gorenari, ikertu eta gero, nahiko froga ikusten baditu ETA eta Batasunarekin lotzeko. Dagoeneko txostenak eskatu dizkio Ertzaintzari, Espainiako Poliziari eta Guardia Zibilari, baina haratago joan baino lehen D3Mk zein Askatasunak aurkeztuko dituen zerrendak ikusi arte zain egon nahi du bitarteko subjektiboak izateko.
‎Hori da otsailaren 13ko gauerdia baino lehen. Askatasunaren kasuan, Fiskaltzak bertze bide batetik jo lezake, eta Espainiako Auzitegi Gorenean legez kanporatzeko prozesu bat hasi, eta haren jarduera behin behinean eteteko eskatu.
Espainiako Auzitegi Gorenak, bestalde, ukatu egin zuen atzo Herritartasunerako Hezkuntza irakasgaiaren kontrako objekzio eskubidea. 22 epailek erabakiaren alde bozkatu zuten, eta zazpik kontra.
‎Gehitu elkarteak pozik hartu du Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakia. Haien aburuz, irakasgaiak pertsona ororen giza eskubideak aitortzen eta erakusten ditu.
‎Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan D3Mk eta Askatasunak parte hartzea eragozteko bide judizial guztiak jorratuko dituela jakinarazi du Candido Conde Pumpidok, Espainiako Estatuko fiskal nagusiak. Atzo, hauteskunde plataformaren zerrendak inpugnatu zituen Espainiako Auzitegi Gorenean, eta bertze hainbertze eginen du gaur Askatasunekoekin, baina horretaz gain, haien jarduera eteteko eskatuko dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzoni. Behin baino gehiagotan adierazi badu ere Batasuna eta hauteskunde plataforma edo alderdiaren arteko lotura argia dela, bide guztiak baliatzeko beharra ikusten du Conde Pumpidok.
‎Gauerdi arte dauka Espainiako Auzitegi Gorenak D3Mren eta Askatasunaren zerrendak baliogabetuko dituen ala ez erabakitzeko. Haien aurkako Fiskaltzaren eta Estatuaren abokatuaren inpugnazioak tramiterako onartu ditu, D3Mren aurkakoak herenegun, eta Askatasunaren aurkakoak atzo.
Espainiako Auzitegi Gorenak Demokrazia 3.000.000 (D3M) plataformari buruz eta Askatasuna alderdiari buruz hartutako erabakia Nazio Batuen Erakundeak Espainiari eman berri dizkion gomendioen aurkakoa dela ohartarazi du Jone Goirizelaia abokatuak; hau da, bi elkarteen zerrendak baliogabetuta, NBEko kontalariaren esanetan egin behar ez dena egin duela. NBEri muzin egin diola uste du, beraz, Goirizelaiak berak txosten hori Gorenaren esku jarri zuen arren.
‎Joan den igandean Espainiako Auzitegi Gorenak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetatik kanpo utzi zituen Batasuna eta legez kanporatuak dauden gaineratiko alderdien jarraipena zirela argudiatuta. Baina atzo gauerdi arte zuten helegitea aurkeztu ahal izateko.
Espainiako Auzitegi Gorenak Luxenburgon ezarritako doktrinari buruz erabakitzen duen bitartean, Gaztela Leongo gobernuak aurrera jarraituko du arau fiskalen kontrako estrategiarekin. Hain zuzen ere, sozietate zergaren tasa Espainiakoa baino txikiagoa izatea lehia desleiala dela salatu du Jose Antonio Santiago Juarezek, Gaztela Leongo gobernuko eledunak.
‎PPko diputatuak, senatariak eta eurodiputatuak ustelkeriarekin lotzen dituen kasua Espainiako Auzitegi Gorenera ez eramateko eskatu dio Baltasar Garzon epaileari Estatuko Fiskaltza Nagusiak. Horren parte den Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak Gurtel auzia Madrilgo eta Valentziako Justizia Auzitegi Nagusia esku lagatzeko galdegin dio.
‎Efek kontsultatutako iturrien arabera, litekeena da Fiskaltzak zerrenda hori ez inpugnatzea. Espainiako Auzitegi Gorenak hilaren 15ean eta 16an larunbata eta igandea aztertuko ditu aurkeztutako zerrenden gaineko helegiteak egotekotan, eta maiatzaren 21era bitarteko epea izango du azken erabakia emateko. Maiatzaren 22an hasiko da hauteskunde kanpaina.
‎Estatuaren abokatuak eta Fiskaltzak inpugnazioa Espainiako Auzitegi Gorenean aurkeztu eta berehala iritsi dira alderdien eta politikoen erreakzioak. II SPrekin deus ikustekorik ez duela ziurtatu eta gero, ezker abertzaleak elkartasuna adierazi dio ohar baten bidez. Salatu du Espainiako Gobernuak bertze urrats bat egin duela, politikaren jazarpenean?.
Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakiaren ondoren, Auzitegi Konstituzionalean helegitea aurkezteko aukera du baliogabetutako hautesle elkarteak. Eta hala egingo duela iragarri du Iniziatiba Internazionalista Herrien Elkartasunak.
Espainiako Auzitegi Gorenak ezetz esan du. Iniziatiba Internazionalista Herrien Elkartasuna hautagaitzari ez diola Europako Parlamenturako hauteskundeetan aurkezten utziko.
‎Atzo hartutako erabakiarekin, legez kanporatzeen jopuntua zabaldu egin du Espainiako Auzitegi Gorenak. Beste urrats bat egin du, batez ere Gaztelako kide ezkertiar eta antikapitalistak biltzen dituen ekimenaren aurka eginda.
‎Hala dio koalizioaren defentsak Espainiako Auzitegi Konstituzionalean atzo aurkeztu zuen babes helegiteak. Izan ere, Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkezteko ahaleginean jarraitzen du II HE koalizioak, eta Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzitako baliogabetzeari helegitea jarri dio Konstituzionalean.. ETA Batasuna rekin, loturarik ez duela frogatu nahi du hautagaitzak, eta froga berriak aurkeztu ditu.
‎Espainia aldetik ekaitza dakar. Espainiako Auzitegi Gorenak Iniziatiba Internazionalista, Europako hauteskundeetarako zerrenda, legez kanpo utzi du. Berriro ere, beste bat, azken horrekin hamaikagarrena omen da.
‎Hauteskunde Batzorde Zentralak erabaki hori hartu du hautesle errolda jasotzeko eskaera epez kanpo egin zuela argudiatuta. Espainiako Auzitegi Gorenera jotzeko aukera du II HEk, baina oraingoz ez ditu hautesleen izen abizenak eta helbidea izango.
‎Hala ere, Iniziatiba Internazionalistak jakinarazi zuen inpugnazioen bidea azkeneraino eramango duela. Espainiako Auzitegi Gorenera jotzeko asmoa dute, eta joan behar bada, baita Europara joatekoa ere.
‎Espainiako Erresumaren aurka AuBk eta herri plataformak egindako akusazio berak zirenez, ebazpenean aurreko kasuari begiratzea eskatzen du. Horrenbestez kasu honetan ere Espainiako Auzitegi Gorenari eta Konstituzionalari arrazoia eman die ebatziz lehen protokoloa ez zuela urratu Espainiako Justiziak ezta adierazpen askatasuna eta elkartzeko eskubidea ere.
‎Gau horretan Espainiako Polizia Nazionalak 8 lagun atxilotu zituen, tartean Iker Rodrigo lutxanarra, Eli Zubiaga algortarra eta Arantza Urkaregi EHUko irakaslea. Tartean, Espainiako Gobernuak Estatuko Abokatuari agindu dio D3Mren eta Askatasunaren aurka egin dezala Espainiako Auzitegi Gorenean. Argazkian, Espainiako Poliziako agente bat Itzubaltzeta/ Romon, Iker Rodrigo atxilotu zuten gauean.
‎Datozen asteetan jakinaraziko du Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako Estatutuari buruzko azken erabakia. Horiek hala, urduritzen hasiak dira Kataluniako agintariak; izan ere, testuaren aurkako erabaki batek krisia eragin dezake Generalitatean, Estatutua delako hiruko gobernuaren lorpen nagusia.
‎Joan den urteko urrian Donostiako Lurraldeko Auzitegiak lau urteko zigorra jarri zion Agirrebarrenari PPko zinegotzi bati eraso egiteko ahalegina egiteagatik. Espainiako Auzitegi Gorenera jo zuen helegitea jarriz. Baina horrek Lurralde Auzitegiaren erabakia berretsi zuen ekainean.
‎Epailearen arabera, Gaztesarea webgunean eta blog pertsonal batean Segi gazte erakundeak antolatutako zozketa baten zenbakiak zabaldu ziren. Espainiako Auzitegi Gorenak gazte erakundea legez kanporatua zuenez, ETAri laguntza ematea egotzi die hiru lagunei.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia