Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 121

2000
‎Argi fokoek begiak itsutu zizkiguten, ez genuen asmatzen kameren aurrean zein jarrera hartu. Patxi Otsotzarmendiren hitzaurrea luzea izan zen, txuria eta biguna, morborik gabea; programaren xedea argi adierazi zuen, uste okerrerako biderik utzi gabe, esanez saio hura elkarkidetasunezkoa zela, anaien arteko solas bihozkor polit bat, gure esperientzia borti  tzetatik lezio zorrotzak ikasteko aukera ezin hobea zela, beti bezala, Oinazeak orduak luze ditu berezi hura, baina, aurrez ikusle minberak ohartarazi nahi zituela, badaezpada ere, han biz... " Eta auskalo esan zuen atzera Otsotzarmendik ahots hari apurtuz, bai, auskalo non dauden hondamendi eta giza zoritxar hauen arrazoiak.
‎Eta, azkenik, pentsatu nuen hala ere munduak merezi zuela, ezin gintezkeela beti bizi nazkaren uretan ito ez ito nekagarri horretan, eta, munduari uko egin nahi izanez gero, baldintza bat bete behar dela ezinbestez eta aurretik; alegia beraren konkista. Eta konkista hitza ahoan dastatu ahala, haragiaren flakezian eroririk, beharbada, pentsatu nuen nik ere gustura konkistatuko nukeela azafata gaztaina bero haietakoren bat, zergatik ez?, eta nik ederki erakutsi ahal izango niola miserikordiaren eremu txuria eta argiaren iruntzia, jainkoen errukia eta iluntzearen zauri antzua, eta hainbeste eta hainbeste gauza gehiago uhinek edo haizeek nire gorpua ezerera itzul zezaten aurretik...
2001
‎jai handietan Elizara eramateko soineko, zapata eta mantila beltzak, traje bat, lau gona, sei alkandora, hiru, bi sosten, zazpi kulero pare, hiru mukizapi arrunta eta bi brodatuak, arrosarioa, kamisoiak, goante pare bat, eskapularioa, hiru galtzerdi pare, belarritako pare bakarra, elizako liburua, kandela bedeinkatua eta oihalak, hau da, gerratea amaitzear aita zenak, beste bandoko kapitain baten aholkuari jarraituz, diru beltzaren truke, lortutako oihal zuri, berde, gorri, loredun eta urdinak. Guztien ondoan zumezko otzara, eta honen barruan artaziak, titarea, oihala markatzeko klariona, botoiak, kortxeteak, zentimetroa, orratzak, hari kolorezkoak, albainu zuria eta jostorratza.
‎Laikoen hutsartean, beraz, eta hutsarte horren argira agertzen da betetasun osoan elizgizonen euskal lana, ez ordea berez beteegia zelako. Bat ez da bitan banatzen, zuri eta beltzetan, askotan baizik, ezin konta ahal diren grisen graduetan.
2002
‎Zineko artistarena esan duen mutilak, paper zuria eta boligrafoa luzaturik, autografoa eskatzen dit.
‎Handik ihes egin behar dut. Ezin, ordea, hankek ez diete-eta men egiten nire baitako aginduei, hain nago leloturik paper zuriari eta boligrafoari begira.
2003
‎Erlatibizatzekoak dira gauzak, itsusiak eta ederrak, onak eta txarrak, txikiak eta handiak, alde bakoitzean bietarik zerbait badagoe  lako. Halaz grisa da munduko kolorerik egiazkoena, zuria eta beltzaren nahasketa neurriak osatzen duelarik grisaren dentsitatearen oinarri arin nahiz sakona. Baina beude ene sofista molde nazkagarriak!
‎Eta Txuri eta Negro, hara; harrigarria benetan.
‎Nago eta ez nago. Zuria eta beltza. Ba ote nagoen eta ez ote nagoen.
2006
‎Kartoizko kutxatila bat zeukan eskuan. Ordurako, argiak piztuta zeuzkan hiri osoak, Elvisen jantzi zuri eta pitxiaz betea ipini izan balu bezala.
‎Chillidak, berriz, nahiko zituen zuria eta beltza soilik. Gustatzen zitzaion margolaritza, baina bera kezkatzen zuten arazoei erantzuna bilatzeko, nahiko zituen bi kolore horiek:
‎Argia itzaliz gero, zuriz eta beltzez jantzita ikusiko da dena hemen, eta faroaren keinua hel dadinean, horixkaz apainduta.
‎Eguna eta gauaren artean, egunsentia edo ilunabarra. Zuria eta beltzaren artean, gris mota ugari. Gizonaren eta emakumearen artean, semea edo alaba...
Zuria eta beltza. Niri zuria gustatzen zait:
‎Eguraldiak uzten bazigun, belarretan esertzen ginen kremadun opilak jatera, eta freskagarriak hartzen genituen. Akazia zuria eta intxusa bereizten ez zekiten bi hiri haize emango genuen; mendi  txangoan zebilen amona aberats eszentriko bat eta bere iloba kaikua. Dokumentua eskatu ziguten tokietan, poliziek zein ostalariek errutinazko arreta eskaini zioten bai amonaren pasaporteari, baita neureari ere.
2007
‎– Zuri eta hari. Bioi.
‎Quebec hiritik ez hain urrun, omen Huron Wendat populuaren usaia zaharren atxikitzeko, bere burua wendat indianotzat zeukan ile hori, larru zuri eta begi urdineko gizon handi eta gotor hark erreka polit baten bazterrean, bere emaztearekin sortu zuen leku hura gogoratu zitzaien bidaiariei. Aste bat osoa edo asteburu bat, gehiago ere aski ordaintzen bada, omen xaman zaharren jakituriaren dastatzeko eta haztatzeko.
‎Eskaileretan goiti goaz. Laboratorioa, ikasleen lo egiteko zakuak, liburu batzuk, arrainen argazkiak denetan, bainugela, sukaldea eta, laboratorioko ate gris urdina hartzen duen Sen Pierre eta Miquelonen XVIII. mendeko zuri eta bel  tzezko mapa baten erreprodukzio handia.
‎Jendeak oihal beltzezko etxeetan dira bizi. Haien hiri nagusia harri zuri eta beltzezko harresiz inguratua da. Karrikak ere harri berdinez lauzatuak dira eta nehork ez du ez jenderik, ez animaliarik hiltzen hor beren eidoloari zor dioten errespetuz.
2008
‎Dekorazio oso berezia zuen, ukitu minimalistaduna. Pasillo luzeak ispiluz estalita bi aldeetan, larru imitazioko sofa txuri eta beltzak, forma psikodelikoko lanparen argipean, eta batez ere kolore kontraste asko, gorria, urdina, zuria, beltza. " S" formako mahaia harrera lekuan, sabaitik zintzilikatuta kristalezko irudi haiek, abstraktuak, ordenarik gabe.
‎Behin baino ez nintzen esnatu, bat batean, bidearen tarte luzeenean: basamortu zuri eta akasgabe bat bistaratu nuen leihatilatik, eguzki ahul baten izpi urdinxkek apenas argitua, eta Groenlandia gainean geundela erabaki nuen. Edo, bestela, hura izaten ari ez nintzen ametsaren balizko atal bat baino ez zela.
‎Hautsi apur jantzi naiz, nire burua izan zitekeen zuriz eta beltzez osaturiko tropoiluarekin.
‎Batera kendu ditut jertse ireki beltza eta alkandora zuri brodatua. Dagoen silla bakarraren gainean utzi ditut, zutik gelditu dira emakume makurtu bat bezala, zuria eta beltza tarteka. Bota takoidunak kentzeko eseri naiz.
2009
‎Bere lepo zuri eta mozkotearen inguruan halako lepoko ikusezin bat estutzeko itxurak egin zituen.
‎Lidiak eta beraren senarrak, Xabierrek, Getxoko etxera afaltzera gonbidatu zituzten batean, Lidiak soineko zuria eta mantal gorria zeramatzan, eta afaria adeitasun osoz zerbitzatu zien. Etengabe belar ur hotzak edo beroak ateratzen zizkien, dasta konbinazio harrigarriak lortuz; Anandak ere ez zuen asmatu zer ziren, nahiz eta txikitandik belar uren artean hazia izan.
‎Idatzi, ez baitizut etxean soilik idatziko. Sortuz gero, ez nuke nahi zuri idazteko aukerarik galdu nagoen tokian nagoela, eta, horregatik, egunero sartuko ditut paper zuria eta boligrafoa beti neurekin eramaten dudan poltsan.
‎Egunaren erbestetik itzultzen dira deabru zuriak eta jerusalengo prostituten ateak irekitzen dira marraskarientzat gillotina begiak zabalduz pertsiana itxien aterpeetan beldurrak eranzten dira lilit en titiburuen kontenplazio lizunean itsaso gorriek desterruen edenetan hiria pizten duen etengailua hauts bihurtzen duten unean
2010
‎Gizakia ilargira iritsi zela eta ikusi egin behar genuela. Begiak igurtziz joan nintzen jangelara, eta han denak bilduta, irudi lauso batzuetan, ilargia omen zen gauza zuri eta arre haren gainean poliki poliki mugitzen ziren itzal txiki batzuk ikusi genituen zur eta lur.
‎–Erantzun ere ez nion egin. Garai hartan igandeetarako alkandora zuria janztea ohitura huen, zuria eta ondo plantxatua. Nik edozein aste egunetakoa neraman, garbia.
‎– Zuriaren eta beltzaren kontua gezurra dela, hori da bizitzak erakutsi didana. Niri, behintzat, beti erdibidetik ibiltzea egokitu zait.
‎Eta Tor torrek Akilesen adatsei hozka eginez harengandik tira egiten zuen, alferrik, ez zuelako hura mugitzeko indarrik eta oinek ezin zutelako aurrera egin biok ehorzteko puntuan zegoen mantu zuri eta izoztu hartan.
‎Baina Tor tor gezurraz jabetu zen Akilesen gorputz ubeldua ikustean, haren ezpain zuriak eta begi hondoratuak.
‎Indarkeriarik ezarekin konprometitutako ezker abertzaleko alderdi horrek 28.180 boto jaso zituen. 9.001 boto zuri eta 4.035 boto baliogabe ere bildu zituzten hautestontziek.
‎Ikusten, gero eta apainagotzen doakizun Berdabioren zaldia. Oraingoan kopetan izar zuri eta guzi izatea eskatzen baitzuen, euskaldunon poema noble izan behar zuenak. Eta ikusten nola korapiltzen diren gero kontuak!
‎Adiskidea, Jainkoari ez dio axola zure erruak, zure osasunak eta zorionak baizik. Elbarriari bezala, zuri eta niri ere, horra gaur Jesusen ahoz Jainkoak esana: " Jaiki zaitez!
2011
‎Zalaparta batean, berriro itzuli da aretora eta hoteleko zuzendariarekin hitz egitea eskatu du. Gizontxo potolo eta burusoil bat da, sudurpean hiru bibote izpi latz eta zuriak eta betazal puztu eta gorriztak dituena. Arratoi zuri bat ematen du.
‎Hortzak estutu, bolanteari irmo heldu, eta bide bazterrean ezer ez balego bezala egiten dut nik, haraxe ez begiratzeak auto zuriaren eta auto barrukoen existentzia ezabatuko balu bezala. Izerdiak, besapeetan eta bizkarrezurrean behera, izotz pusken hotza du.
‎" Munda aqua" esan eta izen horrekintxe bataiatu zuten toki hura, Mundaka. Bertan izan zituen erditze minak Albionak eta ume ederra izan zuen, zuria eta ilehoria, Jaun Zuria izenez ezagutuko zena.
‎Urruneko herrialde batera ihes egin ei zian orduan, ekialdera, itsasoz bestaldera, baina, alde egin aurretik, berriro itzuliko zela agindu ei zian, eta berriro eskuratuko zuela galdutako tronua. Eta egun batean, azal zuriko eta ile eta bizar luzeko gizonezko batzuk heldu zituan ekialdetik. Urruneko mendi garai batzuetatik zetozela zabaldu zuan, euren ontzi handietan itsasoa zeharkatuta.
Zuri eta zurbil ipini da ni ikustean. Hauxe esan du ikaraz eta harriduraz beterik:
‎Neska gaztea zen, hogei urte ingurukoa, eta bere gelan sartuta ematen zuen egun osoa, ziurrenera gizonezko asko eta beste neska gazterik ez zelako ontzian. Egun hartan, zuri eta zurbil itzuli zen Nikolas, jatekoak eskuetan zekartzala. Ikaratuta ikusi genuen mutila, berba egiteko ere gauza ez zela.
‎bere grisean zuria eta beltza bereizten uzten ez didanean.
zuriak eta nabarrak,
‎Ondorengo istorioak adituz, atsekabea sortzen zait. Baina txuriak eta beltzak kontatu behar dira.
2012
‎Oiloak sarrarazi ditu. Etxeko zarata horiek guztiak... kontraleihoaren intziria, ateko kisketaren kirrinka, putzura negarrez jaisten den baldea, uretan fresko edukitzeko bihar goizerako botila bat ardo zuri eta gurin zati bat. Aurrean daukadan botila baztertu egin dut.
‎Ez al duzu ezagutzen? Oroitzen al duzu korridore amaigabe, zuri eta hotz hura, eta zure senar zaharra (François ez, lehenbizikoa, orain dela hainbeste urte hil zena eta jadanik inork gogoratzen ez duena). Zure senarra ohean zetzan, gelako atea erdi zabalik zuela, jeloskorra eta mesfidatia baitzen, eta guk biok elkar besarkatzen genuen, eta lanpararen argiak gure errainua egiten zuen sabaian, oraindik ere ametsetan inoiz ikusten dut errainu hura; orduan gu biok ginen, hala uste genuen behintzat, ezta?
‎Hamabost urte zeuzkan eta bere poema ameslariek ateratzen zuten Mustamäki n jasaten zuen asperraldi zuri eta amaigabe hartatik; finlandiar kostako hiri hura, izatez udalekua, San Petersburgoko gizarte aberatsaren babestoki bihurtu zen Iraultzaren garaian. Irèneren gurasoak ere hantxe babestu ziren terrore boltxebiketik ihesi.
ZURI ETA BELTZ
‎Etorkizunak kezkatzen nau, ez dakit garbi utzi dudan. Amets egiten badut, beltz beltz ikusten dut etorkizuna, hitz zuriz eta odol gorriz zipriztindua. Bihotza kolkoan esnatzen naiz.
‎beltz ikusten dudala, hitz zuriz eta odol gorriz zipriztindua, eta bihotza golkoan hartzen dut beti lo.
2018
‎komedianteak idazten duena leihora joaten dela zuzenean, idazmakinaren karretea jiratu ahala foliora ez baizik eta leihoko kristaleraino irristatzen dela idazten ari den hori guztia, zernahi gauza, kantu eder bat, inolaz ere ez berak traste dendako mutikoari aipatutako agure baten testamentua.  Edo agian alderantziz gertatzen da, leihoko argitan irakur  tzen duena idazten du komedianteak, automatikoki, norbaiten diktatuaren pean balego bezala. Begia zabuka dabilkio leihotik orri zurira eta orri zuritik leihora. Argiak elikatzen du  komediantea eta argia da idazten duena, itxaropenaren seinale.
‎Hankak luzatzeko atera zen, ea amorrua pasatzen zitzaion, eta barrura sartu zenean edaritegian[*] zerbait hartzen geratu ordez, ibilaldi atsegina egin zuen uraren marmar lasaigarria entzunez. Ibilbide osoan zehar errekarri zuri zuriak eta beltzak txandakatzen ziren errekastoaren alde banatan, eta klima epeletako landare koloretsuek begiei mesede egiten zieten. Oroitzapen ona du egonaldi hartaz.
‎Tentu handiz ziharduen, batez ere loki hezurren parera heltzerakoan, kaskoaren zonalde horietan hezurra meheagoa denez, areagotu egiten baita hura apurtzeko arriskua. Emakumearen gorpua mahai batean zetzan, marmol zurizkoa eta burdinazko hanka beltzezkoa. Halako beste bost mahai zeuden gelan, lerroz lerro.
‎Ez nuen ezagutu lursail eroso, harriz hesitua. Katedralaren barne parteko lorategi eta baratzea zatekeen, errefektoriorako barazki (azak nagusi) eta aldarerako lore ziruditenak baitzeuden bertan (sasi arrosak, aihen zuriak eta pipilak). Baldekada bat argizari horixka ikusi nuen, fraideek kandelak egiteko erabili ohi duten horretarikoa, bazter batean, errauts pila baten gainean.
‎Jiratu nuen burua, lorategi guztiaren berri izateko, eta orduan ikusi nuen, zuri eta distirant, marmol zizelkatu berriaren koloreko, Añesen gorpu biluzia belarretan etzana.
‎–Ai, hobe gaztigua ez balitz... . Etsipenez mintzatu zen, elur zuria eta eguzki betea gozatu ondoren, biek batera luze iraun eta, elurra urtu eta lurmentzen hasten dela konturatzen den haurraren tankeran.
‎Bide zuzena hautatuz, biak irabazi! Su bustiaren bila, ikatz zuriaren atzetik eta urrezko arrautzen oilar errule bat non aurkituko, alajaina! Benetan sinesten ote zuen esaten ari zitzaidana?
2019
‎barazkiak koko esne, espezia eta lima zukutan egosiak eta arroz gorria. Botila bat ardo txuri eta beste bat beltza. Hobe bakoitzetik bi, badaezpada.
‎Lotsati agurtu dute elkar, Anek platerkada bat entsalada hartu eta gurekin eseri da. Uxuek erreportajea erakutsi dio eta biek eztabaidan jardun dute emakume horien egoerari buruz eta nolako suertea daukagun guk zuriak eta hemen jaioak izateaz.
‎Eta jende baketsu eta fedegabea. Soineko zuriak eta ile luzeak. Hippyen urteak ziren Ibizan, eta bertan geratu zen.
‎Nadiari iruditu zitzaion nagusiak ohi ez bezala begiratzen ziola. Putetxetik kanpo, arropa zuri eta garesti haiek soinean, are erakargarriagoa gertatuko balitzaio bezala. Desioa nabaritzen zitzaion begietan, neskari arropa fin haiek eranzteko gogo basatia.
‎Iluntasuna gorabehera, aldarearen aurrealdean bi lore sorta nabarmentzen ziren, lore zuri eta moreekikoak; baina, ez jakin zergatik, handik irteerako ate alboko aitorlekua ikusi, eta, kanpoaldean belaunikatu ordez, apaizaren gordelekuan babestu nintzen; ziega gisako hartan kukutua, Byronen itzul  tzailearen antzera sentiturik, saretan pausatu nuen burua, agian autore frantsesaren sekretuak entzungo nituelakoan: " Gorets dezagun aurrerapena".
‎Julien Marceau legegizon gaztearekin jalgi zen Baionako komisaldegitik. Argitasun zuriak eta kanpoko freskurak gatibatu zuen. Karrikan, lasterka abiatzeko gogoa zapaltzen saiatu zen, mutzitua eta malgortua senditzen zelako.
‎Ilbete edo ilzahar azarokoa laster. Taloa biribil borobil hortxe ibiliko da, aurpegi zabal eta bete, zuri eta biribil, kabitu ezinik, aurpegia lehertzeko moduan, ikusterik den tokian. Ilargi betea, zuri eta handi, dotore.
‎Taloa biribil borobil hortxe ibiliko da, aurpegi zabal eta bete, zuri eta biribil, kabitu ezinik, aurpegia lehertzeko moduan, ikusterik den tokian. Ilargi betea, zuri eta handi, dotore. Xarma berezia dizu ilargi amandreak horrelakoetan.
‎Nik? Bat bakarra, txuria eta hotza! Bejondeiala!
‎Bere mendekutxoa ekarri zuen, ordea, ilberriak: 30 zentimetro bete bota zuen Arantzazu inguruotan, eta 8 egunez zuri eta hotz iraun. Ilbeteak ez bada, ilberriak, baina ilargiak portatu nahi izan zuen, portatu bere erara, noski.
‎Iruñean, gradu bat zeropetik,, eta Gasteizen 3 gradu zeropetik: Izotza formala, zuria eta iharra. Hori dena, maiatzean hartutako datuen artean.
‎Edo zuhaitz lerden bat prantatu, edo haga bat tinko zutitu, haren inguruan arba berdeak eta loreak, zuhaitz hori ornatzeko eta bertan festa egiteko. Beste lurralde eta eremu batzuetan, berriz, kalean jartzeko usadioa galdu ahala, etxeetako ate eta leihoetan zarbak ipintzekoa gorde dute, gurean sanjoan goizean elorri zuri eta lizarraren zarbekin bezalaxe.
‎Arriskua izaten da, gure itsas aldetik brisara baino zer edo zer gehiagoko haize  boladaren bat hasten denean: orduan sozio txarrak juntatzen dira gauza onerako, hegoaldeko labe beroko opil laino zuria eta gure itsas freskoko hezedura umelezko haizea. Ez dira elkar konpontzen, eta, normalean, trumoi eta tximist, ezin sosegatuz amaitzen dute bien artean.
‎Bai baita beste esaldi bat konparaziotan neskatxa beroiekin sartzen dena: Abenduko eguzki txuriarekin eta ostatuko neskatx ederrarekin ez piatu! Engainatuko zaituzten beldurra, dirudienez!
2020
‎izan litekeen sorginik lizunena omen da Juana; deabru sukuboa; Luziferren alaba... Oinazez urratzeko zorian nago, lehertuko naiz, ez dakit nola zuritu berez zuri eta birjina denaren ondra.
‎Kioskoari bueltaka eduki omen zituzten gero, udaletxeko ataritik algaraka begiratzen zietela. Ezagunak handik pasatzean, beste alde batera begiratzen omen zuten, buru zuri eta soil haien ikuspegiak sortzen zien egonezina uxatu nahian.
‎Trenbidea agertu zitzaien parean konturatzerako. Hantxe zen Errota zaharreko Felisa, tergalezko soinekoa besterik ez zeramala, azala zuri zuri eta hotzak ezpainak zartatuta.
‎Kaleko arropa normalarekin zegoen: galtza grisak arraia zuriekin, alkandora zuria eta txaleko beltza.
‎Hallean, harrizko arku batek eskailera tarte labur batera bideratzen du. Sukaldea gela luze bat da, argitasunez betea; terrakotazko baldosak ditu zoruan, armairu zuriak eta mahai bat lorategiko ate ondoan. Marianne kanpoan dago, atzeko lorategian, gereziondoen artean, arropa saski bat besoetan.
‎Peggyk mahaiaren jiran pasatzen ditu platerak, eta Mariannek Connell sorbaldan ukitu eta kafe kikara bat ematen dio. Soineko zuriagatik eta portzelanazko kikara txikiagatik, Connelli gogoak ematen dio esateko: Aingeru bat dirudizu.
‎Mezaren ondoren lur ematera joan ziren, eta, handik, Tavern era, dantza aretoan sandwichak jatera eta tea hartzera. Barraren atzean institutuko ikasturte bat atzeragoko neska bat zegoen alkandora zuri eta txaleko batekin, pintak zerbitzatzen. Connellek kikara bat te atera zion Heleni eta gero beste bat berarentzat.
‎Arnasa sakon hartu eta aldean zeraman katalejoari heldu zion esku batekin. Behe lainoa mehaztuz zihoan, askatuz zihoan mataza zuri eta heze hura.
‎Poetak nahi luke maite izan ditugunak, joan zirenak, belaze ederren batean egon daitezen gure zain. Beharbada Sinesten dut sorrarazi zuen bezalako larre eder batean, bere zaldi zuri eta guzti...
2021
‎Txikitan, bere amak dioenez, ereduzkoa zen ordena eta doitasun aldetik; eta, agidanez, behin, landazabalean, euri egun batean, lokatzez betetako errekatxo batzuk zeharkatu behar zituela, bota zuriak eta arropa zuria zeramatzala, garbi garbi iritsi zen ibilaldiaren amaierara, lokatz orban bat ere ez zuela ez janzkian ez botetan. Orain ez dago beragan garai hartako haur lohigabearen arrastorik.
‎Itzuli etxera". Luzaz ibiltzen ginen landazabal zuri eta mortuan, eta topatzen nituen lagun bakanek errukiz begiratzen zieten haurrei. " Zer bekatu egin dute?", esaten zidaten.
‎Trenbidearen gaineko zubia zeharkatzea erabaki, eta baserri giro handiagoko eremu bat ikusi genuen. Etxe zuri eta gorri berrikitan zaharberrituak ikusi genituen han. Elizaren bila genbiltzala, plaza jo genuen laster, non, inondik ere, bizilagunak bilobak zaintzen eta arratsaldea freskuran igarotzen elkartzen baitziren.
‎Hirurogei urteko emakumea zen, landa sagu baten ile fin, zuri eta motza zuena. Irribarre baketsua zuen, mugikorrari begira edo presaka bizi ez direnena, eta markako betaurreko anti islatzaileak.
‎Atea irekitzera ausartu, eta agure bat ikusi nuen, gurpil aulki metalikoan kuzkurtuta. Ile zuri eta gogorra zuen, masailezurrak nabarmentzen zitzaizkion noizbait atsegina izandako aurpegiaren burezurrean, eta orain adinak jana zegoena. Beti landan lan egin dutenen kolore beltzarana zuen, baina inkongruente jantzita zegoen, trajea eta gorbata, bisita zain edo udal ekitaldi bateko ohorezko gonbidatua balitz bezala.
‎Unai, badakit ukatu egingo duzula oraintxe esango dizudana. Ez zara ona zuriak eta beltzak esaten dizkizutenean, eta badakit gaizki erreakzionatuko duzula, baina Tasio Ortiz de Zaratek burua berotu dizu. Harrapakin erraza izan zara, baina Stockholmeko sindromeak ez dizu ikusten uzten.
‎Kanpatzeko prestatutako guneetako batean aurkitu genuen bila genbiltzana. Zabor poltsa beltz batek ke hauspo bat, kareta karratu saretadun bat, lan jantzi pare bat, goma zolazko bota zuriak eta kremaileradun polainak zeuzkan barruan.
‎Hogeiko hamarkadan eraiki zituzten, Miarritzeko baserri dotoreen eredura, bi eta hiru milioi euro artean balio zuten ordurako, nahiz gutxik saltzen zuten bere etxerik, eta are gutxiagok erosten. Hesi garaiek barnealdea ikustea galarazten zuten, eta ez zen antzematen teilatu gorriak, batzuk berdeak, horma zuriak eta familia haien dirutzak bezain egur sendoak besterik.
‎Berezien atzetik Zeledonen Birbilobak, Jatorrak eta Ezberdinak etorri ziren. Paseotxoak hiru ordu laurden baino ez zuen iraun, baina Dato kalea mantu zuri eta fin batez estalia utzi zuen, eta jendea, berriz, umore onez.
‎Bi pausotan igo nituen eskailerak, umetan nire gela izan zen hartan sartu eta bakero higatuak, kamiseta zuria eta mendiko botak jantzi nituen.
‎Egun horretan baratxuri txirikorda saltzailez beteta egoten zen. Airea sufre usain iraunkorrez betetzen zuten txirikorda haiek, eta espaloia, berriz, azal zuri eta lehorrez itsasoz estaltzen. Ehunka jubilatu, alkandora koadroekikoak eta txapelak jantzita, pozik zihoazen etxera txirikorda luze bana sorbaldetan zintzilik.
‎Teknikariak, beren lan jantzi zuriak eta txapinak jantzita, denbora zeramaten toki hura prozesatzen. Foku zenbait ere jarriak zituzten kripta iluna argitu nahiz, eta bazirudien amaitu zutela argazkiak egiten, zenbait lekuko metriko ikusi bainituen zoruan kokatuta.
‎Parkearen barnealdea ilun sumatzen zen itxitako hesien beste aldean. Burdinen artetik gertuen zegoen lursailean, biola more, zuri eta horiak bereizi zituen itzal artean. Lur beltzean errotutako sustrai zurixkak zituzten pentsamenduak.
‎■Bai, eta beldurrez bezala, nere ustez; asteroko azoka betiko galtzeko beldurrez. Bestela etortzen eztirenak ere etorri egin ditun gaur azokara, baita goizero ogi zuria eta periodiko zuria... zuriena, zuri salduena eskuan daramatela ikusten direnak ere. ‣ Edoskizaleak, super hiper normalak, eguneratuak...?
‎Eta ilea bildu zuela bizkarrean behera dotore asko erortzen zitzaion motots batean. LucÃaren galtza zuriei eta kamiseta grisari erreparatu zien. Berarentzat jarri ote zen hain apain eta guapa?
2022
‎Margaret Garner esklabo beltzak 1856an egin zuen bezala. Aguazil zuriek eta esklabo  ehiztariek harrapatu zituztenean, bi urteko alaba hil zuen aizto batez, eta beste seme alabak eta bere burua hiltzen ere saiatu zen. Nahiago hori esklabo izaten jarraitu baino.
‎Eta hona hemen legarra, eta pikondoa, eta kanpoan bizi diren zerri helduen zerrakuak. Eta pertz zuriak eta urdinak, eta pentsu arina, eta ezkutaturiko satitsuak, eta satitsuetarako arteak eta bila dabiltzan katuak, eta armiarmak, eta zereginari lotuak diren milaka eta milaka armiarma.
‎Behin edo bitan, sorbaldatik behera dilindan toreatzaileen erara zeraman zira berregokitu zuen. Galtza bonbatxoek, gomazko zapata zuriek eta zira arduragabeki zintzilikatu hark gaztetasuna adierazten zuten. Eta hala ere, tailuak biribiltzera egiten zion gerri aldean, ilea urria eta grisa zuen, eta aurpegia, adierazpen olatuak desagertzen zitzaizkionean, triskatua ageri zuen.
‎Gabrielen emazteak zerbitzatzen zituen budin koilarakadak eta pasatzen zituen platerak mahaian barrena. Erdibidean Mary Janek hartzen zituen, eta mugurdiz edo laranjazko gelatinaz edo budin zuri eta marmeladaz osatzen zituen. Izeba Juliak egina zen budina eta gorespen handiak jaso zituen alde guztietatik.
‎Chandler Txiki esaten zioten, batez besteko garaiera baino askoz txikiagoa ez bazen ere gizon txikia ematen zuelako. Eskuak zuriak eta txikiak zituen, soin egitura hauskorra, ahots isila eta molde oso araztuak. Arretarik handienaz zaintzen zituen bere ile hori zeta antzekoa eta bibotea, eta perfumea erabiltzen zuen, diskretuki, eskuzapian.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia