Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 522

2000
‎Hemen zuria, han beltza. Baina zer zegoen, zer dago zuriaren eta beltzaren aitzinetik. Zeren batetik sortzen baita bia eta, beraz, anai arrebak dira zuria eta beltza, sorburuan bat dira.
‎Baina zer zegoen, zer dago zuriaren eta beltzaren aitzinetik? Zeren batetik sortzen baita bia eta, beraz, anai arrebak dira zuria eta beltza, sorburuan bat dira. Eta, nola sorburuan bat diren, ez dago kontradikzionerik.
‎dukearen jakak urrezko eta zilarrezko brodatuak zituen, zetazkoak eta atxabitxizkoak, baita haren galtzek ere; kondea, berriz, beltzez jantzia zihoan. Eta biak zihoazen nor bere kaparekin eta ezpata motz zabalarekin, baita bere dagarekin ere; biek zuten sonbrailu lumadun bana, eta oinetako zuri batzuk beren ezproinekin; eta zaldi bana zuten, halaber, zuriak eta bikainak, oihal begi betegarri batez apainduak. Eta haien peoiak eta morroiak ere dotore baino dotoreago jantzirik zihoazen, nor bere jaunaren eta etxearen ezaugarriekin eta bere zaldiarekin.
‎Dena den, hire lagun horrek badik ezpata bat eta horrekin borroka haiteke, damu ez bahaiz... zeren eta jakin nahi bainuke zer koloretakoa den hire odola: gorria... edo zuria eta esnea bezalakoa...
‎Harik eta gizon zuriekin eta gizon zurien arkabuz haiekin inkontratu ziren arte.
‎—Nik laztanak eta musuak jartzen ditut, bertzeek zilizioak jartzen dituzten lekuan... eta baltsamoa eta musketa nahasten ditut, anbar zuria eta zibeta, airea kirasten denean.
‎Eta segidan kontatu zidan ezen bera zuria eta indiarra sentitzen zela, biak baterat, zeren aita zuria izan baitzuen eta ama indiarra, eta bere ariman ere bi kolore haiek igartzen zituela, eta ez zuela nahi kolore batek bertzea uka zezan eta irents, baina eskutik joan zitezen.
‎Eta gau batean gertatu zen, ustekabean, ezen Bucciok, hainbat hiritako usantzaren arabera, guardia egiterat joan behar izan zuela, eta fraidea haren emaztearekin geratu zela, oheratzeko asmotan. Eta, nola fraideak baitzuen, bere eskolako guztiek bezala, akerraren usain gaixtoa, arropa kirastua gainetik kendu, eta arropa zuria eta fina jantzi zuen haren orde. Gero, damaren gelan sartu, galtzoinak kendu, eta ohaburuan utzi zituen.
‎—Azeriak buztana luze, bera bezala bertzeak uste —murmurikatu nuen, zuri eta aldi berean beltz.
‎—Horra gure Ximurra, zuriari zuri eta beltzari beltz!
‎Batzen gintuen katearen ertzeko maila osatzen zuen, bertze muturrean Charly zuela. Zuria eta beltza, eguna eta gaua, ura eta ardoa... bi horien arteko kontrakotasun kasik erabatekoak —tesia eta antitesia, lagun jakintsu joan berriak erranen zukeenez— malgutasuna eta bizitasuna eransten zizkioten gutartekoari, baita indartzen ere Ttipik —bereziki— eta nik —apalagoan— bi aurkarien artean betetzen genuen" erdigunea". Ximurra korbataz jantzita agertu zitzaigun egunean ahultzen hasi ziren sintesi dialektikorako gure joerak.
2001
‎Berez. Eta saltzaile honen irribarre zabal zuriak eta begirada finkoak, bestalde, edonor jarriko lukete urduri.
‎Indian etxebizitzaren auzia oraindik erabaki gabe dago. Bizilagunen aldean, etxeak gutxi dira eta maiz ez oso txuri eta garbi.
‎Beraiek orduan: " Jainkorik badago, zergatik egin zaitu zu zuri eta ni beltz?"
‎Diskotekaren barrua, kontinente zuriko eta itsasoko bakardade zabaletatik heldu berriarentzat, kaotikoa izango da.
‎Sala zurian, izara zuri eta buruko zuriaren artean, bere ile gorria ikusten da. ‘Oso ondo? ’
‎‘Umea zuria eta ilehoria suertatu da zorionez, baina nik badaezpadan odol froga egingo nioke mundu guztiari, familia horretan indioak eta beltzak baitira gehienak eta, gaur egun, klinikak ere ez baitira fidagarriak.’
‎Izotz masa handiak askatuko dira kontinentearen banda zuritik eta abiatuko dira itsasketara. Han aurrean, izotz tontorren ilara ikusiko da, kontinentera pasoa zarratzeko zaintzaile erraldoien guardia edo hamasei hamazazpi bagoi zuriko trena ematen duela.
‎Harkaitzak gris ilunak direla igarriko da, zati gutxi batzuetan beren elur eta izotz estalkia eranzten baitute. Oro har, koloreak falta izango dira, ez baita belarraren berderik ez lurraren modukorik izango, zuria eta urdina, ostera, ehunka ñabarduratan azalduko diren artean.
‎‘Alto! ’ egin zidan ustekabean eta ia erori nintzen, bere aurpegi zuria eta bere ile beltz zapal distiratsua ikusi nituenean.
‎Irakurketa biblikoak, esnesaltzailearen kamioi zuria eta, arratsaldeko hiruretan, 102 F graduko tenperaturarekin, Robert Redford tiroka hasiko zaio auskalo nori.
‎Antxeta moduko txoriak, zuriak eta txiliokariak, hegatsez arituko dira denon buruen gainean:
‎‘Eta azelakoak! ’ diot nik, bugainbilearen lore zuri eta ubelak zapalduz goazen artean.
‎Errekalada luzea izango da, baina ez duzue isletako inorekin solasik egingo, jende izua delako, eta ez duzue arimen bila lehorrera inguratzen den txalupa zuriaren eta gringoaren elezaharra entzungo.
‎Eguzkiak, ezkutatuta oraindik, izotz tontor gainak argituko ditu lehenengo. Eta apur apurka goratuko da gero, laranjaren kolorekoa, eta argituko du lautada zuria eta itzal luze luzeak eginen ditu zuritasunean.
‎Helikopteroa pausatzearekin batera militar amerikanoak uniforme zuriekin eta fusilak eskuan jauziko dira elurtzara.
‎Izotzauslea hegoaldeari popa emanda dago jadanik eta, zuek ailegatutakoan, iparralderantz abiatuko da, ur beltzezko kalea eginda balu bezala, alboetara izotzezko landa zuriak eta lantzean behingo izotzezko tontorrak diren eraikin erraldoiak utzita.
2002
‎Ardi zakurrak, izenak dioen bezala, artaldeak zaintzeko erabiltzen ziren. Itxuraz ere –Euskal Herriko ardi zakurrez ari naiz–, ardien antzekoak dira, txuri eta ile ugariarekin.
2003
‎Paper zatiak ere sartzen zituen italiarrak entziklopedietan. Batzuk zuri eta beste batzuk izen eta zenbaki estrañoak idatzita. " Zenbakiak ez dira berez estrañoak" esan zuen Romanek.
‎Egun garbi horietako bat zen. ilunabarra. Goian hodeiak, zuri eta zurixkak, gorri eta gorrixkak, hori eta horixkak, kolore guztiak nahasten ziren inauteri bizi batean. Erlojuak zentzurik ez duen egun horietako bat zen.
‎Ilunabarrak aurrera egiten zuen, eta zeruko zuri eta zurixkak, gorri eta gorrixkak, hori eta horixkak lilaren espektrora labaindu ziren.
‎irakurri zuen lehen lerroa, eta irakurri orduko ezabatu zen; irakurri zuen bigarrena, eta berdin; hirugarrena, eta berdin... bostehungarrena, eta berdin! Eta horrela, paper haiek bezala geratu zitzaion arima Friedrich Wolff jaunari, zuri zuria eta garbi garbia! Beraz, zuen bihotzak ere garbitu eta zuritu nahi badituzue, badakizue zer egin behar duzuen:
‎galdetu, bestela, Irakeko gerra sufritu berri duten irakiarrei; edo Iraken, Turkiaren eta beste herri batzuen zapalkuntza ikaragarria jasaten duten kurduei; galdetu palestinarrei... edo, hain urrutira jo gabe, Egunkariako aferan torturatuak izan ziren lagunei: esan torturatu bati, polizia torturatzen ari zaion bitartean, errealitatea ez dela zuria ez beltza, eta mila ñabardura aurki daitezkeela zuriaren eta beltzaren artean: antzarak ferratzera bidaliko zaitu une horretan, ez arrazoi gutxirekin!
‎Etxera bidean espaloi erdian zegoen ohe batek atentzioa eman zion Oskarri. Espaloi osoa hartzen zuen ohea zen, izara eta edredoi zuri eta guzti. Barruan sartzeko tentazioa ematen zuen.
‎Begirik gabeko dama. Soineko loreduna zeraman jantzita, belaunetarainokoa, sandalia zuriak eta zapi gorria lepoan. Disimulurik gabe begiratu nion, betaurrekoen babesean eroso.
‎Baina egin dizkidazue ederrak, bai. Orain, ordea, gauzak aldatu dira, eta oso ongi nago, indarrean, zuri eta edozeini aurre egiteko moduan. Ez didazue gehiago minik egingo, ez gehiago kalterik.
2004
‎Aldats goran dago Luca Stracciren etxea, eta Ponte a Ema osoa ikusten da handik, herriko horma zuriak eta teilatu gorriak, Ema errekaren meandro batean, eta atzerago mahastiak eta mahastiak, dena hori eta berde, eta ematen du munduan ezin dela beste ezer egon mahastietatik aparte.
‎Gero ogiaren zati biak apartatu ditu eta arretaz aztertu du mamia. Zuria eta usain onekoa. Andreak muturra okertu du.
‎Westfaliako gau izoztuan barrendu ginen. Mercedes 540ak amorruzko garrasi baten antzera zeharkatzen zituen soro zuriak eta baso beltzak. Wewelsburgetik dozenaka kilometrora izan arren, artean parte txarreko gotorleku hartan banintz bezala zen, Esbastikaren Kriptan jarraitu eta Lantzaren Mintzoa belarrietan durundika banu bezala.
‎Izan ere, Del Valle zeharo asperturik zegoen Ipar Euskal Herriko giro itxiaz. Eraman ezinezko tristura ematen zioten hango herri zuriek eta mendi ilunek. Nazkatu egiten zuten hango egurats garbiak, hango bizimodu atseginak, hango lasaitasun ernegagarriak.
‎Erdian bi ohe, egurrezko mahai bat, bi aulki. Komun txiki bat, horma zuriak eta gortina marroiak. Ilunegia, aukeran, baina une hartan ez zeuden estetika ebaluatzeko.
‎–Hala, bada, Schussek eta Coca Colak aurrera egin zitean, oztopo guztien gainetik, eta ezkondu ere ezkondu zituan azkenean, eta seme alaba asko izan zitiztean, batzuk txuriagoak eta besteak beltzagoak: Pepsi, Kas, Fanta, Schweppes, Schottis...
‎Don Nikolas bera hil zen. Makina bat bider ikusi nuen bere ortuan, aitzurrean, alkandora zuri eta praka beltz nasaitan, lanean, inongo sotanarik gabe. Don Nikolasek prestatu ninduen ni lehenengo jaunartzea egiteko, eta bere eskutik hartu nuen lehenengo aldiz Eukaristia.
‎Alperrik etxean bierra bierraren gainean euki. Arizko prakak, abarketa zuriak eta brusa bizkarrera botata, an urruntzen jakun etxaburuko kereizen azpian gora, Goikoganera bidez. Alaxe joan zan aittatuko dodan astelenean be. Udako arratsalde argi eta sargoria, beingo batean illundu eban arratsaldeburu aldera.
‎Bazkal ostean, eberdiostekoa egitera joan zalakoan, or nun Gernikarako dana prest agertzen jakun aita ori. Eta" banoa" bera be esan barik, barriro etxaburuko kereizen azpian gora, bere arizko praka, abarketa zuri eta brusa aldean zituela. " Aitak urten egin dau ala?", preguntau euskun amak.
2005
‎Jantokia txikia da, baina argia eta dotorea. Hutsik dago, mahai guztietan ezpain-zapi zuriak eta mahai tresnak daudela jarrita. Leiho ondoko mahai txiki batean, ordea, ezpain-zapi eta mahai tresnez gain plater bi eta lau kopa daude jarrita, hauek ahoz behera.
‎Bi koloretakoa. Poto berean zuria eta beltza ekartzen duten horietakoa. Bere merienda gustukoena Nocillazko ogitartekoa da.
‎Emakumeak, testuinguru horretan oso zaurkorrak eta hunkierrazak bilakatzen direla iruditzen zitzaion. Eta horregatik, propio, emakumeei zirrara sortzen dieten trajea, alkandora zuria eta bikiak janzten zituen. Mozorrotu egiten zen nolabait, bildots koitadu haiei amets egiten laguntzeko, eta ondo zetorkionean, zergatik ez, lan finko hark eskura jartzen zizkion harreman lizunetan korapilatzeko.
‎Kortxoak dira batzuk zuriak eta beste batzuk marroiak. Osaba Abelek ekartzen ditu.
‎Kolore gorri, zuri eta berdezko xingola dozena bat erosi dut bertan, baita kandela luxe bat ere; eta aldapan gora abiatu naiz. Jendez lepo inguraturik; eta giroa hozkirri, ibiltzeko ezin aproposagoa.
‎Nire galdera airean agortu zen, jakina. Sustoak zuri eta zurbil utzi gintuen. Zena zela, zer edo zer esan behar nuela pentsatu nuen, oraindik dar dar nengoela ez nabaritzeko bederen.
2006
‎Non dauden horiek denak orain. Izara batek estalita ikusten ditu, espazio txuri eta lanbrotsu batean.
‎Buruko mina du. Negar egingo luke berriz baina, hain da zuria eta hain da hotza ospitaleko korridorea, ez zaio malkorik atera.
‎Astebete baino gehiago egin du bere amak izara zuri eta urdinen artean, eta Nereak pentsatu du, gauzak ez badira asko aldatzen, Gabonak eta guzti heldu behar zaizkiela bertan. Ama eta biak bakarrik daude orain gelan.
‎Zuri beltzezko eskuak dira eta neskato baten kokotsari heltzen diote. Eta bat batean dena egin da zuri eta beltz bere aurrean, eta ahots bat entzun du urrunean, Nerea, altxakozu burua esanez, argazkilariari begiratzeko eskatzen dio, faborez, eta sudur zuloetatik esku haien usaina sartu zaio, lixiba eta Marseillako xaboiarena. Eta melodia bat entzun du.
‎Abesten ari den ahotsa entzun eta berehala begiratu dio ospitaleko izara zuri eta urdinen artean dagoen amari. Baina ez du amak ezpainik mugitu.
‎Nireak elurtearekin. Gauza askotan iruditzen zait zuria eta beltza direla gure bizitzak. Adina dugu antzekoa, eta oraingo egoera, baina erdiko guztia ezin desberdinagoa izan.
‎Eta hala gertatu zitzaion Jean Baptiste Clootsi ere. Gaztetxo aberats handiki haren jiran berehala bildu ziren zuriak eta miazkatzaileak, bizkarroiak eta zeremonia egileak, sakela bilatzaile eta diru xahutzaile prestuenak; han ziren gorteko kideak, baina baita mantenu errazera hurbildutako ezpara eta mandeuli arruntagoak ere. Aurretik intsentsua bota eta atzetik trufan ibiltzen zitzaizkionak, adarra jotzen, maiseatzen...
‎Bi egurketariak txabola xaxtar hartan daudela, hotza hezurretaraino sarturik eta odola izozten hasia, dama zuri eder bat sartu da eraikuntza zaharrean. Minokixik, egurketari gazteak, kanpoko zuritasuna baino zuriagoa eta distiratsuagoa irudikatu du dama eder hori, eta zaharraren ezpainetara hurbildu eta hatsa botatzen ikusi du. Aizkolari zaharra jelatuta geratu da, hotzez hildakoen irribarre ezabaezina ezpainetan.
‎Entzuleek" benetako" ipuinetako pertsonez aritzeko eskatzen zioten Akinosukeri: dama zuriez eta mamu beltzez, herensuge zorion banatzaileez eta arima galdu tripazainez, maitale zentzugabeez eta hildako gorpujaleez... eta ez eguneroko bizitza ziruditen kontakizun arruntak, eguneroko errealitatearen antza zuten istorio indarrik gabeko haiek. Zahartzaroko gaitzak jota zegoela esaten hasi ziren, burua galtzen hasia...
‎Hala ere, esploratzaile buruarin haiei laguntza eskaintzeko prest egon ziren Kalaallit Nunaateko inuitak; txakur eta leren jabeak, ehiztari trebeak eta lur haien ezagutzaile apartak izaki, inuitak oinarri sendoa izan ziren hainbat espediziotan. Are gehiago, elkarrekin bizitako abenturek eta larrialdiek lotu egin zituzten betiko esploratzaile zuriak eta haien laguntzaile aritutako inuitak. Bidaialdietako buruzagien oroitzapenak luzaro iraun zuen izotzetako biztanleen buruetan.
‎Migelek lanak izan zituen erregina ezagutzen. Zutargi bat zekarren eskuan eta, haren argi mehean, inork ez zuen bereiziko non finitzen zen artile zuria eta non hasten larruazal are zuriagoa. Ez zuen agindua berritu behar izan.
2007
‎gure artean ez dela arrazismorik izan, beso zabalik hartu ditugula kanpotarrak, eta hauek, batekoz beste, oso ondo integratu direla gure herrian. Teoria ofizial guztiak bezala, zuria eta faltsu samarra. Azazkalarekin arrakalatzen hasiz gero, berehala aterako da egia mingarriago bat:
Txuriak eta beltxakmendian ardiak, guk ere ez ditugugustukoak guztiak.
‎Eta Vatikanoaren politikabideen kontra eskaintzen dituen orrialdeak (221 bereziki) antologikoak dira; eta maiz sumatutako ondorio nagusia txuri eta beltz agertzen du bere ondorioetan. Zeren eta Izpiritu Sainduak etengabe iradokitzen baldin badu Aita Sainduaren jokabidea(, grâce d, assitance?
‎Ik., halaber, ID., Lecciones sobre la filosofía de la historia universal, loc. cit., 172 Ib., 179 Hegel-en ikaragarrikeriak Afrikari buruz. Kant-entzat zurien eta beltzen artean diferentzia fisiko edo kolorekoa baino askoz handiagoa da izpirituala (diferentzia esentziala, wesentlich):
‎Gobineau k ja heleniarrak arraza ariarreko deklaratuak zituen, gero arraza hori eta semitekin nahastu izateagatik maskalduak877 Vacher de Lapouge rentzat greko jatorrak dolikozefalo horailak izan ziren, eta mitologia greko guztiak jatorri ipartar hori salatzen du,, panteon heleniarraren estudioak, jainkotasun zinez grekoak denak horailak direla erakusten du?: Minerba, Diana, Apolo, zuriak eta horailak dira; aldiz etorki arrotzeko (asiarreko) jainko eta heroiak, kaskabeltzak: Saturno, Herkules, Dionisos (Les sélections sociales, 1896).
‎Uda hasierako egun argia zen, eguzkiak bazter guztiak kiskali nahi zituen, eta etxeko leihoek kanpora jotzen zuten. Bost gela zeuden guztira, sukaldeaz eta bainugelaz gainera, eta bazirudien aingeru talde bat bertan geratu zela bizitzen, dena baitzen zuri eta zeru, dena argi eta leinargi. Alaiak bainoago zerutarrak ziren gelak.
‎Elur lainozko zeru baten azpian bizi denak bakarrik zekik hiltzea batzuetan zer gauza txikia den. Laino denak pilatuta, zuri eta hotz. Edo laino bakarra, geldirik, goian, lasai.
‎Bele bele. Zoru zuriaren eta zeru zuriagoaren artean geratzen zen pasabide estutik aurrera. Horregatik, eta hegan egiteak Suedian beleak nekatu egiten dituelako hasi zen hegan bele beltza Sven bi metrora hurbildu zitzaionean; orduan, eta ez lehenago.
‎Ospitaleko gela zuri eta huts hartan bizitzea ezinezkoa zela esan zionean bururatu zitzaion Amandari etxean oraindik leku finkorik ez zuen Madonna margolana Daviden ospitaleko gelara eramatea. Eskandinavian nonahi daude Munchen obren kopiak, eta bazekien inor ez zela ohartuko margolanaren autentikotasunaz.
‎Pieza zuriekin jokatzen zuen beti aitak, pieza zuriekin eta pipa ahoan.
‎Beste andregai guztiak bezalakoa zen: txuria eta distiratsua. Bere aita behar zuenaren besotik helduta, irribarre izoztu bat aurpegian.
‎Jabearen hankartetik ez zen mugitzen txakur txintxoa. Jabeak, atea ireki zuen horrek, bi hanka zuri eta iletsu zituen, modaz pasatako bermudak, aurrezki kutxa baten propaganda egiten zuen kamiseta zulatua, eta inbutu formako izerdi mantxa agerikoa, bularretik zilborrera. Aurpegira segundo batez baino ez nion begiratu eta bi begi galdu ikusi nituen, hiruzpalau egunetako bizarra, masail gorriak, soilgune distiratsu bat, eta oro har, azkar zahartutako umetxo potolo baten itxura.
‎Irteteko ordua heltzean, gizon alemaniar ilehori bat imajinatu dut haren zain, ondo aparkatutako auto baten barruan. Eta imajinatu dut jatetxe dotore batera joango direla afaltzera, eta Nekanek ardoa edan behar duen guztietan ezpainak sikatuko dituela mahai zapi zuri eta leungarri usaineko batekin. Dena perfektua, berari gustatzen zaion bezala.
2008
‎Eta jakin zuenean kristau herriari san Mamertoren eskutik zetozkiola errogatibak, hark zuèn ahalmena ere, hitz jarioa ur jario bihurtzekoa, ez zen nolanahikoa!?, san Mamertori ere debozio berezia hartu zion, komentuan areagotu zitzaiona, Vienako artzapezpikuarekiko eguneroko bizikidetzak edo eraginda. Sor Imelda, beraz, moja tolesgabe bat zen, adinak, ile zuria eta zimur sakonak lekuko, are tolesgabeago egin zuena, apur bat inozoa ere bai, azken urte haietan burua arindu izanaren kariaz edo.
‎Berriro frustrazioa, eta berriro nora eza: segundo hamarren bateko nora eza, aitak uso zuriak eta beltzak etxean sekula bereizi izan ez zituen arren, berehala ohartu baitzen Regina nortaz ari zitzaion hura, halako eran, non nora ezean zituèn begiak istantean iltzatu baitzituen aitarenetan, frustrazioa eta erresumina adierazten zituèn keinu ezin adierazkorragoan. Gero, berriro jiratu, gelatik irten, eta negar batean hasi zen, deskontsolatuki.
‎Baina, zoritxarrez, 1894an, berrogeita lau urte baizik ez zituela, hil egin zen, ez bizitza guztian zehar halako nekeak eman zizkion tuberkulosiagatik, baizik eta bat batean, apoplexia baten ondorioz. G. K. Chestertonen hitzetan esanda, Samoan bizi izan zen bost urteetan «Tusitala edo Ipuin Kontalari bezala ezagutzen zuen komunitate zuri eta beltz bateko patriarka estimatua... bihurtu zen».
‎John Silver pirata hankamotz, zuri eta bihozgabe hori da Altxor Uharteko pertsonaiarik lortuena, zeren, bere anbiguotasunagatik, beste piratengan ere aurkitu dugun bikoiztasuna ñabardurez betetzen baita bere kasuan. Stevensonek berak ere oso gustukoa zuen, halaxe aitortzen du aipatutako My First Book artikuluan:
‎Stevensonek berak ere oso gustukoa zuen, halaxe aitortzen du aipatutako My First Book artikuluan: «John Silverrekin ere harro nengoen; eta gaurko egunean ere miretsi egiten dut benetan pirata abenturazale zuri eta harrigarri hura».
‎Abila da Amadou salerosketan. Laster itzuli da; kanpotik kolore larrosa dauka, barrutik zuria eta ba ei dauka osagai suspergarriren bat, baina gure gusturako oso mikatz eta lehorra da.
‎Foster Clarks edari markak Afrikako inguru honetan daukan ordezkaria dela dio Spiterik. Gizon zuri zuria da, kamiseta zuria eta praka laburrak daramatzan britainiar turista ematen du berna lodi horiekin eta kapela irrigarria buruan, baina maltarra da. –Hasi Angolan eta Senegalera bitartean dauden herrialde guztietan ibili naiz?.
‎Emakumeak koloretsuago doaz: aurpegia estali barik, gona beltza daramate, gerrikoa, kolore gorri, zuri eta beilegiko oihalak bular aldean eta diadema alaiak buruan. Ilundu eta dantzak aurrera egin arte ez gara ohartu bakoitzak jantzi eta maskara desberdinak dituela.
‎Bera Palazzo Ducale ikusgarriari begira geratu omen zen. Eraikuntza erraldoi horrek Istriako harri zuriarekin eta Veronako marmol arrosarekin egindako bi fatxada gotiko harrigarri ditu, eta kale ikuskizunik ederrena baino interesgarriagoa iruditu bide zitzaion. Gizona zerutik jausi eta lurraren kontra lehertu zenean, ez omen zuen, beraz, ikusmin handirik sortu.
‎Hotelean egunero ematen digute gaztelaniaz idatzitako. La prensa? izeneko egunkaria, jostorratzak daude hari zuri eta beltzarekin, botoiak eta telefonoa. Baina ez dago pixontzirik, bainugelako komuna erabiltzen dugu.
‎Eta jakin zuenean kristau herriari san Mamertoren eskutik zetozkiola errogatibak –hark zuèn ahalmena ere, hitz jarioa ur jario bihurtzekoa, ez zen nolanahikoa! –, san Mamertori ere debozio berezia hartu zion, komentuan areagotu zitzaiona, Vienako artzapezpikuarekiko eguneroko bizikidetzak edo eraginda. Sor Imelda, beraz, moja tolesgabe bat zen, adinak –ile zuria eta zimur sakonak lekuko– are tolesgabeago egin zuena, apur bat inozoa ere bai, azken urte haietan burua arindu izanaren kariaz edo. Baina, burua arindu arren, sor Imeldak bazuen desio ezkutu bat –behin mirariaren lurra ukitu izan duenak berriro ukitu nahi izaten du–, eta desioak bultzatu zuen, beharbada, esan zuena esatera, bere desioen neurriko beste errealitate bat asmatuz eta santu desagertua santu bati zegokiòn tokian jarriz:
‎Berriro frustrazioa, eta berriro nora eza: segundo hamarren bateko nora eza, aitak uso zuriak eta beltzak etxean sekula bereizi izan ez zituen arren, berehala ohartu baitzen Regina nortaz ari zitzaion hura, halako eran, non nora ezean zituèn begiak istantean iltzatu baitzituen aitarenetan, frustrazioa eta erresumina adierazten zituèn keinu ezin adierazkorragoan. Gero, berriro jiratu, gelatik irten, eta negar batean hasi zen, deskontsolatuki.
2009
‎Zaldiak lasai asko zeuden belardi zabalean. Albo batean baserri ilara ageri zen, euren horma zuri eta teilatu laranjekin; hiru baserri ziren eta hiruretako tximinietatik ke haria altxatzen zen. Baserrien ostean Bizkargiko tontorrik baxuenak ageri ziren.
‎Gau hartan, jainkozkotasunaren ahala Naturaren baitan, zeru lurrak burrunbaz dardararazten, modu inpresionagarrian bizitu genuen, Olinpoa bere autoritate guztiagaz presente egin nahi izan balitzaigu bezala bisitari arrotzoi. Hurrengo eguna argi urdin betekoa zabaldu zuen, gauean ezer egon izan ez balitz bezala, mendi zuri eta olibadi berde zilartsuen gainean. Arantzazutik pasea den batentzat, Grezian ibiltzea, Erroman paseatzea bezala, eskolak maitatzen irakatsi zigun munduetan barrena ibiltzea da:
‎Egoera arazotsuak polaritate eskema errazarekin azaltzeak beti eskaintzen duen abantailaz baliatuz, Toulminek ere dikotomia sinplearekin jokatzen du: humanismoa versus razionalismoa; kasik zuria eta beltza. Historikoki gauzak ez direla izan hain antinomikoak, aspalditxotik aski agerian ipinia dute ikertzaileek:
‎Baserriak ere, antza? txuriak eta garbiak ikusten dira 89. Baserria, ohitura garbien sua, da batez ere 90.. Euren barruan bizi diranak/ Bezela garbi txuriak,/ Onen ekandu zar ospatsuen/ Antzera kutsu gabiak?
‎Begira ongi: uharte paradisiako batean gaude, palmondoz eta fruitu bitxiz inguraturik, hondartza zuri eta itsaso urdin esmeralda bat parean dugula. Zer gehiago eska dezakegu?
‎Orratz gori baten erre oinazeak mintzen zuen hor barruan nonbait. Odolaren jario epelak alkandora zuria eta izterrak busti zizkion. Dena istant batean gertatu zen.
‎Sukaldean, egurrezko mahai luzean, gosarietarako gaiak pilatzen ziren: hirugihar xerra sorta, urdai oso zuri eta haragi gorri franko zurbilekoa; dozenaka arrautza, hauek ere oso zuriak; gurinezko bola handia, horixka, iraupena luzatzeko agian tratatua; eta laranja kaxak, hauek kolore naturalekoak. Sukaldearen eta kafetegiaren beste alderdiak arruntak ziren, merke zuhur antzean egindakoak, baina familiartekotasun eta konfiantza giroa ematen zuten.
‎Argiek anbar kolorea hedatzen zuten inguruan. Angiek beste baso bat ardo txuri eta Josebak beste kafe bat eskatu zuten.
‎Autobusa azkar zihoan gaueko errepidetik, New Jersey ko lautadetan barrena. Txapazko xarlango baten antzera, fokuek eskas samar argitutako trafiko arrastoak harrapatzeko deman zihoala zirudien, ehundaka urte lehenago bertako jendeek, indioek, egindako bide hartatik; indian trail, zuri eta anglosaxoien berbetan. Trafikoa ugaltzen hasi zen aurretik, autoak astirotzen, eta autobusak ere abiadura gutxitu egin zuen.
‎Aurreko aldian ez bezala, Angiek nahiko denboraz hartu zuen autobusa eta lau eta erdietarako Cafe Napoli-n zen. Kaliforniako baso bat ardo txuri eta egunkaria eskatu zizkion zerbitzariari mahairatzean. –Nor ote da Joseba?
‎Hamalau urterekin Sarak odol arrastoa utzi zuen izara zurietan eta Rosak bere logela propioa eman zion. Koskortu egin ziren, mutikoari begirada aldatu zitzaion, Sarari gorputza.
‎Korrikalari bakanen bat malekoian eta pare bat itsasontzi itsasoan. Txuri eta gorriz margotutako baporea ezagutu zuen Mielek. Getariarra.
‎Buelta eman, alde zuritik tolestu eta boligrafoa atera nuen txaketaren poltsikotik. Elkarri begira geratu ginen, orri zuria eta biok. Garai onetan bezala.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
zuri 491 (3,23)
txuri 31 (0,20)
Lehen forma
zuri 185 (1,22)
zuria 114 (0,75)
zuriak 88 (0,58)
txuri 18 (0,12)
zuriz 14 (0,09)
zuriaren 13 (0,09)
zurien 13 (0,09)
Zuria 9 (0,06)
zuriekin 7 (0,05)
Zuri 5 (0,03)
Zuriak 5 (0,03)
txuriak 5 (0,03)
zuriarekin 4 (0,03)
zuriek 4 (0,03)
txuria 3 (0,02)
zuriagoa 3 (0,02)
zuririk 3 (0,02)
Zuriz 2 (0,01)
zuriago 2 (0,01)
zurian 2 (0,01)
zuriari 2 (0,01)
zuritik 2 (0,01)
Txuri 1 (0,01)
Txuriak 1 (0,01)
ZURIAK 1 (0,01)
Zurian 1 (0,01)
Zuriaren 1 (0,01)
Zuriegiak 1 (0,01)
Zurientzat 1 (0,01)
Zurirena 1 (0,01)
txuriagoak 1 (0,01)
txuriz 1 (0,01)
txurizko 1 (0,01)
zuriegia 1 (0,01)
zuriegikoak 1 (0,01)
zuriei 1 (0,01)
zurientzat 1 (0,01)
zurietan 1 (0,01)
zuriez 1 (0,01)
zuriko 1 (0,01)
zurira 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia