2010
|
|
Urte batzuk igaro dira zuk zeurea idatzi zenidanetik, Damaso, eta ea nik ere neureari amaiera ematen diodan; zuk zeurean diostazunez, Jainkoaz hitz egin nahi zenidan, zeure ateismoaz, alegia?, nahiz eta azkenean
|
zure
lehen asmoa korapilatu eta zeure bizitzaren berri eman didazun; azken aldera, ordea, azken aurreko atalean, zehatz mehatz esanda?, ederki heldu zenion zure karta luze hau idaztera bultzatu zintuèn gaiari, derradan, bide batez, testu hori argia iruditu zaidala sarri askotan, baita partziala eta dogmatikoa ere beste batzuetan: esan ere, esango nizuke, halaber, zure kritika hori katolizismo tradizionalari egindakoa dela, baina ni ez naiz hain karka, Damaso?!?, eta ea nik ere neure defentsari ekiten diodan. Jainkoak itsu metafisiko egin zintuen, eta ea argi izpi batez argitzen dudan zure itsukeria?, sermoi edo teologi lezio batekin gogaitu bazaitut ere?
|
|
Urte batzuk igaro dira zuk zeurea idatzi zenidanetik, Damaso, eta ea nik ere neureari amaiera ematen diodan; zuk zeurean diostazunez, Jainkoaz hitz egin nahi zenidan —zeure ateismoaz, alegia—, nahiz eta azkenean
|
zure
lehen asmoa korapilatu eta zeure bizitzaren berri eman didazun; azken aldera, ordea —azken aurreko atalean, zehatz mehatz esanda—, ederki heldu zenion zure karta luze hau idaztera bultzatu zintuèn gaiari —derradan, bide batez, testu hori argia iruditu zaidala sarri askotan, baita partziala eta dogmatikoa ere beste batzuetan: esan ere, esango nizuke, halaber, zure kritika hori katolizismo tradizionalari egindakoa dela, baina ni ez naiz hain karka, Damaso...! —, eta ea nik ere neure defentsari ekiten diodan —Jainkoak itsu metafisiko egin zintuen, eta ea argi izpi batez argitzen dudan zure itsukeria—, sermoi edo teologi lezio batekin gogaitu bazaitut ere...
|
2019
|
|
Zuzendari literarioa isildu egin zen, Raimundo Silvari bere zoritxarraz konturatzeko denbora eman nahi balio bezala, zuzendari orokorrak berak galdekatua izateko abagunea horrela galtzea ere, baina, zuzentzailearen mututasunaren aurrean, bere ahotsari nolabaiteko narritadura itoa adierazten utzi zion lehen aldiz, nahiz eta nolabait baketsua zen tonu batean diluitu zuen, Eskertu egiten dizut, esan zuen, zure erantzukizuna inplizituki onartu izana, egoera penagarria saihestu duzu horrela, penagarria izango zatekeen ukatzen edo egin duzuna zuritzen saiatu izan bazina. ...zara, nola egin zenezakeen horrelako oker bat, Ez zen oker bat izan, moztu zuen zuzendari literarioak, ez du merezi esku errukior hori Silva jaunarengan luzatzea, berak bezain ongi dakigu guk nahita egindako zerbait izan zela, ez al da hala, Silva jauna, Eta zerk eramaten zaitu nahita egindako zerbait izan zela esatera, zuzendari jauna, Espero dut ez zarela atzeraka egiten ari hona sartu zarenean
|
zure
lehen asmoa izan zenari buruz, Ez naiz atzeraka egiten ari, galdetu egiten dut, besterik ez. Zuzendari literarioaren haserrea nabarmena izan zen, are eta gehiago ondorengo hitzetan jarri zuen ironiazko zamarengatik, Uste dut ez dela beharrezkoa izango esatea galderak egiteko eskubidea eta barkamena exigitzeko eskubidea, egoki ikusten ditugun beste hainbat neurri hartzekoaz aparte, ez dagozkizula zuri, guri baizik, niri batez ere, zuzendari orokorraren ordezkoa naizenez, Arrazoi osoa daukazu, zuzendari jauna, galdera baztertu egiten dut, Ez da beharrezkoa galdera baztertzea, nik erantzun egingo dizut, badakigu nahita egindako zerbait izan zela Ez hori proban idatzi zenuen moduarengatik, letra zamatuekin, nabarmenekin, zure ohiko kaligrafiaz ez bezala, hori solteagoa da, baina irakurterraza.
|