2012
|
|
Arlt hiri handi batetik zetorren, Buenos Airesetik, eta bazekien zer zen giro kosmopolita; aski bidaiatutako gizona genuen, eta horrexegatik geratu zen benetan txundituta garai horretako euskaldunen bizimodu eta zenbait ohiturarekin. Harritu egiten da ohartzean noraino dagoen erlijioa sustraituta euskaldunengan,
|
zer
nolako indarra eta eragina daukan kleroak, noraino kontrolatzen duen gizartea. Oso gizarte tradizionala iruditzen zaio(" Hemen pentsamendu askea, eszeptizismoa, sozialismoa kriminalitatearen ataltzat hartzen dira eta deitoratu egiten da Estatuak zigortzen ez dituelako eta komunista batek hemen parrizida batek baino izu handiagoa eragiten du").
|
2018
|
|
testu gutxi izateak, hainbat tokitan lekukotasunik ez egoteak, testu batetik beste batera dagoen tarte kronologikoa luzea izateak eta abarrek zaildu egiten dute tokian tokiko hizkeren errealitate aldakorraz jabetzea, eta egiten ditugun baieztapenak nahi baino orokorragoak izaten dira: Iruñeko euskaraz ari garela, Joan Amenduzen eresia (1564) hiriburuko lekukotasun fidagarritzat jotzen badugu, alegia, XVI. mendeko Iruñeko euskara ongi islatzen duela onartzen badugu, 232 testuak balio dezake Nafarroa Garaian erabiltzen ziren ezaugarri eta aldaera batzuen berri izateko; baina, ez dugu jakiterik ezaugarri eta aldaera horiek
|
zer
nolako indarra zuten Iruñean bertan edo noraino iristen ziren sasoi hartan Iruñetik kanpo, eta, gainera, beste garai bateko antzeko beste testurik agertzen ez den bitartean, dugu ezaugarri horiek Iruñean denboran zehar izan duten bilakabidea konparazioz aztertu.
|
|
Ziur asko Beriainek ezaugarri batzuk hautatuko zituen, berak ezagutzen zuenarekin alderatuta ezberdin, deigarri edo prestigiotsu iruditzen zitzaizkiolako, baina ziurgabetasunak oso handiak dira testuak idatzi eta lauzpabost mendera aztertu behar dituenarentzat: Beriainen kasuan, ez dakigu zer hautatu eta zer baztertu zuen, eta, hautatutako ezaugarriei dagokienez, ez dakigu
|
zer
nolako indarra eman zien; hots, errealitatean zuten indarra baino gehiago edo gutxiago.
|
|
Zergatik? Gipuzkoan ezagutu zutelako elkar, biak han ari zirenean lanean, eta han ohartu zirelako euskarak
|
zer
nolako indarra duen; orain Lapurdin bizi dira, ikusten dutelako Euskal Herria dela, Gipuzkoa bezala (eta Gipuzkoaren ondoan dela), eta beren haurrek euskara jakitea normal iruditzen zaielako. Donostiatik Baionarako eremuak egiazko euskal eurohiri gisa funtzionatuko balu, Euskal Herrira lanera datozen frantsesak Gipuzkoara ere joanen balira lanera eta gipuzkoarrak Lapurdira, loturak eta harremanak izanen balira Nafarroa Garai, Lapurdi eta Gipuzkoako lantegien artean, euskarari buruzko begirada aldatuko lukete eta, orduan bai, aiseago eginen lukete euskararenganako urratsa.
|