2015
|
|
Zuk, ene Printze horrek, zeureei lagunduko ez bazenie ere, ilunpetako printze honi zerbait zor bagenio ere, bidegabekoa izango zatekeen betiko Zuk gorderik diguzunagatik eta bestearen atsegin eta promesa guztiak faltsuak direla ikusirik.
|
Zer
ez ote du egingo gurekin zure aurka jo zuenak?
|
|
4 Egia da, ene ahizpak, hau idatziz noala besterik gabe, txunditurik nagoela, Errege eta Enperadore handi honen ahalmen handia nola agertzen den hemen ikustean;
|
zer
ez ote du izango hortik igarotzen denak! Nik uste dut, arima hauei bezala, Haren Maiestatea agertuko balitzaie munduan guztiz galdurik dabiltzanei, ez liratekeela ausartuko Hura iraintzen, maitasunagatik ez bada beldurragatik.
|
|
Oi Jauna! Zuk bidalitako mezulari batek esandako hitz batek (diotenez, egoitza honetan hitz hauek ez ditu esaten Jaunak berak, aingeru batek baizik), halako indarra badu,
|
zer
ez ote du egingo zure hitzak, maitasunez Zu berarekin eta bera Zurekin lotua dagoen ariman?
|
|
Une honetan ez zaio geratzen horrelakorik ezer; are gehiago, bizia emango luke egia harengatik. Baina, diodanez, irudipen hauek guztiak, deabruak jartzen dituenak izango dira arima nahigabetu eta beldurtzeko, batez ere, ulertu zen eran gertatuz gero arimentzat on handiak etor daitezkeen gauzetan, eta Jainkoaren aintza eta zerbitzu handirako direnean; eta haietan zailtasun handia denean,
|
zer
ez ote du egingo. Gutxienez fedea ahultzen du, kalte handia baita gure adimenek ulertzen ez dituzten egintzak burutzeko Jainkoa ahalguztiduna dela ez sinestea.
|
|
Horrela geratzen da arima irabazi handi handiekin, Jainkoak harengan lan egiten duelako inork eragotzi gabe eta guk geuk ere eragotzi gabe.
|
Zer
ez ote du emango hain eman zalea denak eta nahi duen guztia eman dezakeenak?
|
|
Zalantzarik gabe, uste dut nik, Pasio txit santukoak baino askoz ere handiagoak izan zirela; izan ere, orduan neke hauen amaiera ikusten zuen, eta honekin eta bere heriotzaz gure erremedioa ikustearen eta Beragatik sufritzean Aitari zion maitasuna erakustearen pozak, arinduko zituen oinazeak; hemen ere hala gertatzen zaie maitasunaren indarrez penitentzia handiak egiten dituztenei, ia ia ez dituztela sentitu ere egiten, aitzitik, gehiago eta gehiago egin nahiko lukete, eta guztia dute gutxitzat. Bada,
|
zer
ez ote zuen egingo Haren Maiestateak, hain aukera handian bere burua ikusiz, bere Aitari obeditzea zein egoki eta bidezko zen erakusteko, eta lagun hurkoaganako maitasuna agertzeko. Oi atsegin betea, Jainkoaren borondatea egiten sufritzea!
|
|
1 Ez zait atsegin Jaunak egin dizkidan mesedeetatik esanak daudenak baino gehiago esatea, eta hauek ere gehiegi dira hain pertsona kaskarrari eginak direla sinesteko; baina Jaunaren esana egitearren, Berak agindu baitit, eta zuena, esan egingo ditut gauza batzuk haren aintzarako. Haren Maiestateak nahi beza arimaren bati on egitea, hain gauza ezerezari Jaunak honela lagundu nahi izan diola ikusita;
|
zer
ez ote dio egingo bene benetan zerbitzatu duenari. Eta horrela adoretu daitezela guztiak Haren Maiestatea pozten, bizi honetan ere halako seinaleak ematen baititu.
|
|
Ekarri zuten eta niri bota zidaten, baina ez zuen eraginik izaten; nik neuk bota nuen bera zegoen lekurantz, eta bat batean joan zen eta gaitz guztia kendu zitzaidan, eskuaz kendu balidate bezala, baina neka neka eginda geratu nintzen, makilakada ugari eman balidate bezala. On handia egin zidan, gorputz eta arima berea izan ez arren, Jaunak baimena ematen dionean kalte handia egiten duela ikusteak;
|
zer
ez ote du egingo beretzakotzat duenean. Hain lagun doilorragandik libratzeko gogoak eman zidan berriro.
|
|
–Ez zait atsegin Jaunak egin dizkidan mesedeetatik esanak daudenak baino gehiago esatea, eta hauek ere gehiegi dira hain pertsona kaskarrari eginak direla sinesteko; baina Jaunaren esana egitearren, Berak agindu baitit, eta zuena, esan egingo ditut gauza batzuk haren aintzarako. Haren Maiestateak nahi beza arimaren bati on egitea, hain gauza ezerezari Jaunak honela lagundu nahi izan diola ikusita;
|
zer
ez ote dio egingo bene benetan zerbitzatu duenari. Eta horrela adoretu daitezela guztiak Haren Maiestatea pozten, bizi honetan ere halako seinaleak ematen baititu?.
|
|
–Zergatik dago nire neba bere salbamenak arriskua duen tokian? Nik zure anaia bat arrisku honetan ikusiko banu,
|
zer
ez ote nuke egingo erremedioa aurkitzearren?. Uste dut egin nezakeenetik ezer ez litzatekeela geratuko egin gabe.
|
|
Egia esan, deabruak bitarteko hartzen du umore hau pertsona batzuengan, haiek bereganatzen dituen badaezpada; eta argi ez badabiltza, lortuko du. Izan ere, umore onek gehien egiten duena arrazoia lotzea da, eta hau ilundua badago,
|
zer
ez ote dute egingo gure grinek. Arrazoia faltatzea zoroa izatea da, eta hala da; baina orain gogoan ditugun hauek ez dira iristen hain gaixo izateraino, hori gaitz txikiagoa izango bailitzateke.
|
|
Gauza batzuetan ongi egingo zuen. Irakurtze hutsa nekagarri egin zitzaidan;
|
zer
ez ote zitzaidan egingo gordetzea. Sinets beza ez dituela sufritzen gure erregelak pertsona astunak, bera aski astun baita.
|
|
2 Goraintzi asko eman diezazkiola ama prioreari. Fraide horiek erosi duten etxean hotz badira,
|
zer
ez ote dira izango mojak. Beren uste onak salbatuko ditu, nik, egiaz, etxe horri dagokionez, ez baitut uste onik.
|
|
Egiaz, mirestekoa da gauzak nola doazen eginez ikustea. Jakin beza egun asko direla Esperantzak Paulo goraipatzen ez zuela, eta orain hartaz miragarriak esanez idazten dit, eta neure bedeinkapena eskatzen;
|
zer
ez ote luke egingo Paternakoa nola egin den jakingo balu. Egiaz harriturik nauka, eta Jaunak nola tartekatzen dituen nahigabeak eta pozak, beraren bide zuzenaren arrastoa horrelaxe delako.
|
|
23 Ez dakit zertarako esaten dizkizuedan gauza hauek, munduko gauza guztietatik erabaki sendoz alde ez egitean dauden arriskuak uler ditzazuen ez bada, hainbat erru eta hainbat lan aurreztuko baikenituzke. Jaunak arimekiko adiskidetasunari ekiteko bide oso ugari ditu; horrela nik neuk, emakumea izanda, jakin izan ditudanak sekula amaitu ezinekoak izango lirateke, uste dudanez?;
|
zer
ez ote dute jakin izango aitor entzuleek eta haiekin bereziki tratatzen duten pertsonek. Eta honela, batzuek harriturik uzten naute, ez baitirudi ezer falta zaienik Jainkoaren adiskide izateko.
|
|
5 Uste dut nik Espiritu Santua izango dela bitarteko arimaren eta Jainkoaren artean eta hain desira gartsuz mugiarazten duena, hain hurbil den su gorenean isioarazten duena. Oi ene Jauna,
|
zer
ez ote dira hemen arimarekin darabilzkizun errukiak! Izan zaitezela bedeinkatua eta goretsia betiko, hain maitale ona baitzara.
|