2016
|
|
Olibo eta almendro sailetatik aldendu ondoren, Carlos ordubete inguru ibili zen hotelaren atzealdean hedatzen zen sastrakadi zabalean barrena. Nahiz eta zerua izartsu egon, nahiz Bartzelonako hiriaren argitasunak gris zikin baten tonalitatea eman aireari, gauak etxe edo pertsonarik gabeko paraje hartan, bere antzinako indarra hartzen zuen berriz, eta izan, 40.000
|
urte
lehenagoko gizonek edo 40.000 urte lehenagoko saguzar erraldoiek ezagututako gau berbera zen. Zenbaitetan, urrutira sutearen gorritasuna ikusten zuenean, edo haize bolada bat inguruan altxatzen zitzaionean, edo Belle eta Gretaren isatsek ustekabean ukitzen zutenean, Carlosek hala pentsatzen zuen, 40.000 urte lehenagoko ibiltari bakarti eta gautarren ikara berbera sentitzen zuela berak ere, eta gorputzaren azala zela ikara horren lekua; eta azala pinportu egiten zitzaion, eta azaleko ile ahulak tentetu egiten zitzaizkion arrisku bat aurreadieraziz, eta berak, gero eta sosegatuago, gero eta ahaztuago bere buruan mugitzen ziren pentsamenduekin, aurrera egiten zuen lehertu beharrean, arnaska, bere makila itsu batek bezala erabiliz sasia eta gainerako oztopoak saihesteko, eta oztopo haiekin, hala eta guztiz ere, bere antzinako azal hura urratuz edota zaurixkaz betez.
|
|
Tarte batez geldirik egon zen, zer egin ez zekiela, txoriari artean bizia balu bezala eutsiz. Baina bere azalak ez zeukan jada memoriarik, eta ezin zion esan 40.000
|
urte
lehenagoko gizon batek bere kasuan egin izango zuena.
|
|
Zioenez, edonor harritzeko moduko portaerak izan zituzten, eta horien artean beharbada harrigarriena moluskuak harrapatzeko ohitura zen, baina ez jateko moluskuak, baizik eta maskor ttiki edota koloretsukoak zirenak, esate baterako Nassa Reticulata edo Littorina Obtusata izenekoak, bakarrik apaintzeko baliatzen zitzaizkienak; eta kontuan hartzekoa zen gainera itsasoa ez zegoela antzina hartan XX. mendean dagoen lekuan, baizik eta askozaz ere urrunago, hogei kilometro haruntzago gutxienez, eta tenperatura bera ere ez zela Bizkaiko Golkoak uda hartan zeukana, baizik eta berrogei gradu zero azpikoa gutxienez. Gauzak hola, ez al zen harrigarria 40.000
|
urte
lehenagoko gizon eta emakume batzuek halako apaintzeko premia sentitzea. Hutsa al zen hainbeste neke hartzea, hainbeste neke eta hainbeste arrisku, zertarako eta Nassa Reticulataz osatutako koilare bat jantzi ahal izateko?
|
|
Begiak itxiz, Carlosek ahalegin bat egin zuen bera baino 40.000
|
urte
lehenagoko gizon eta emakume biluziak maskor koilarez imajinatzeko, eta ez soilik irudiak atsegin ematen ziolako; baita, bereziki, anekdota itxuraz hutsal haren azpian mezu sakon bat usaintzen zuelako ere. Baina pantailan orduantxe azaltzen ari ziren haitzulo ingurutako hirien izenek Biarritz, Zarautz, Gernika, Bilbao, suspertu egin zuten bere barruko kontzientziaren zati txartu hura, eta istantera Arratoiak, hitzik aipatu gabe oraingoan, memoriara j o eta han gordetako irudi desatseginak harrotzeari ekin zion.
|