Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 75

2003
‎Baina gertakizun bitxiak izan ditut entzuleekin. Orain gutxi 80 urte inguruko gizon bat etorri zitzaidan, arrosa batekin. Egunero entzuten omen nau.
2004
‎Tim O’Connor ek, Floridako Osasun Saileko bozeramaileak, esan zuen pazienteei “botox injektatu zitzaiela”, eta, gaixotasuna baieztatu ez bada ere, toxinaren aurkako antidotoa eman zitzaien, sintomak zituztelako. Floridako pazienteak (50 urte inguruko gizon bat eta emakume bat) zainketa intentsiboetan daude Palm Beach hirian (ekialdean), eta igande gauetik aurrera arnasgailu artifizialak dituzte. Haiek zaintzen dituen medikuak, Charles Schallop ek, herriko komunikabideei esan zien Fort Lauderdaleko klinika batean (Palm Beach en hegoaldean) injekzioak jaso zituztela eta beste bikote bat egun berean tratatu zutela.
2005
‎Esperientzia handiko gizona zen, bai, aurkezlea, baina egoera hartan, hasieran, deseroso sentitu zen; gero, bere ingurura begiratu zuen, balizko zelatarien zelatan balego bezala, bera berrogei urte inguruko gizona baitzen, ororen buruan, eta neska hamahiru hamalau urte ingurukoa; eta, azkenik, so azkar batez goitik behera so egiten ziola, esan zion:
‎Hirurogei urte inguruko gizona zen; jaka argia, ile zuri ugaria, alkandora urdina...
‎Antiojo zilarreztatu batzuk jarrita ordurako, organo bakoitza pisatu zuen, gero atzamarrak asko erabiliz aztertu, eta azkenik xerratan edo erditik ebaki zituen. Berrogeita hamar urte inguruko gizonak arreta handiz jarraitzen zuen dena, lepoa askotan luzatuz. Erizainak, berriz, profesionaltasun handiarekin egiten zuen dena eta osagile titularrari baino ez zion begietara begiratzen.
2006
‎Donostia hiriko Kutxa literatur lehiaketan aurtengo ipuin saria jaso duen kontakizuna da Xabier Etxaniz Rojoren Marrazkiak. Duela egun batzuetatik goizero taberna txoko batean biltzen diren berrogeita hamar urte inguruko gizona eta emakumea ditu protagonistak. Maitemindu egin dira.
‎Hori ez da ikusten Digg en, askoz ere serioago hartzen dute. Sortzaileen arabera, Digg en hogei urte inguruko gizon askok izaten dute esne txarra, eta asko gustatzen zaie horixkak izatea bozketetan. Menéame n hogeita hamar urte baino gehiago daude.
‎Berrogeita hamar urte inguruko gizon sendoa zen. Osasuntsu zirudien, baina begirada zuen arraroa, zoroaren begirada.
2008
‎Leihoetako pertsianek kanpoko argia moteltzen dute, ilunpe halako batek hartua du logela. Matrimonio ohe batean, berrogei urte inguruko gizon kaskail bat dago etzanda, begiak itxita eta gerritik gora biluzik. Ohearen bi alboetako mahaitxoetako batean, harmonika bat.
2009
‎Neure gelan ari nintzen idazten, atarira deitu nindutenean. Egongelan berrogei urte inguruko gizona leihotik kanpora begira aurkitu nuen.
2010
‎Datorren ekainaren 28an AC/ DCk San Mamesen eskainiko duen kontzerturako sarrera bat eskuratzeko edozer gauza egiteko gai direla erakutsi dute taldearen jarraitzaileek. 1.000 pertsona baino gehiago bildu dira San Mamesen, horietako asko Bilbokoak edo ingurukoak, gaua ilaran egin dute eta lehenengoak, Eako 40 urte inguruko gizon batek, 35 ordu bete ditu AC/ Dren kontzerturako sarrera erosteko.
‎Nigana dator, ez dut ezagutzen. Berrogeita hamar urte inguruko gizon hegoamerikarra ematen du.
‎Bulegora sartu zen berrogeita hamar urte inguruko gizon trajeatua. Izua antzeman nion begiradan.
‎Berrogeita bost urte inguruko gizon argala azaldu zen gure aurrean. Tximadun izandakoa, bizar zale oraingoz, sudur handi betiko.
2011
‎Zer aurpegi jarri ez dakitela trenaren mugimendu zakarrak nola hala jasaten dituzte. Gainontzeko bidaiariek eurek zerbait egingo dutela espero balute bezala, guardia zibil batek berrogeita hamar urte inguruko gizona begiz jo du. Ilea eta bizarra urdinduta ditu, kamiseta eta galtza laburrak soinean, bidai liburua irakurtzen ari da bizkarra bagoiaren atearen kontra jarrita.
‎Enric Larreula idazle kataluniarrak Dolor de Llengua liburuan azaltzen ditu hizkuntza gutxituetako hiztunok sentitzen ditugun min klase askotarikoak. Hirurogeita hamar urte inguruko gizon hau denbora luzez aritu da katalan hiztunen minak aztertzen, berak dioenez, populazioaren% 5 intentsitate desberdinez sentitzen omen dituen min horiei buruz galdetzen eta min horien arrazoiak bilatzen. (?) Oso gutxi aztertutako gaia dela dio Larreulak, baina ondorio inportanteak dituena sufrimendua nozitzen ari diren pertsonengan.
‎Lasterka joan da harengana. Berrogeita hamar urte inguruko gizona da. Egin gabe dauka bizarra (minutu batzuk lehenagoko Mikelen mugimendu soraioak ekarri dizkio gogora).
‎Gure aldamenenean berrogeita hamar urte inguruko gizon bat eta emakume bat zeuden. Isilik, sartu berrioi begira, hitz egiteko posibilitatean murgildurik baleude bezala, baina hitz egiteari uko militantean setaturik.
2012
‎Minutu bat ere ez zuen igaro zain. Harrerako neska berrogei urte inguruko gizonarekin hurbildu zitzaion.
‎Bozeramaile lanak egin zituenak, uniformez jantzitako 50 urte inguruko gizon serio eta handiak, erantzun gabe utzi zituen autoari eta heriotzaren tokian aurkitutako arrasto biologikoei buruzko pare bat galdera, ikerketa ez oztopatzearren. Beste kazetari batek susmagarririk ba ote zuten jakin nahi izan zuen, eta bozeramaileak berriro utzi behar izan zuen galdera erantzun gabe, ikerketa ez oztopatzearren.
‎Ez zuten askorik itxaron behar izan. Bost segundoz ateko kisketarekin borrokatu eta pare bat madarikazio bota ostean, gelan berrogeita hamar urte inguruko gizon txiki eta zimel bat sartu zen erabaki handiz. Moztaka baina mehea zen García jauna, praka bakero eta alkandora laukiduna janzten zituena.
‎Mikel halako ume batekin dabilela pentsatzeak mina oraindik jasangaitzagoa bihurtu du. Berrogeita bost urte inguruko gizona, hamazortzira nekez heltzen den neska gazte batekin... Bere alaba izan zitekeen, institutuko zure ikaslea izan zitekeen.
‎Juanjo zen taldeko burua, eta goikoek emandako aginduak betetzen zituen eta betearazten zizkien taldekideei. Baldintza guztiz anker gaiztoetan eduki zuten bahituta hirurogeita hamar urte inguruko gizona, baina Juanjorentzat itsu itsuan bete beharreko agindu bat zen bahiketarena, eta, egoera zail hartan ezer zalantzan jartzekotan, aginduak ondo betetzen ari ote zen, ez besterik.
2013
‎Eta bestea, izkinako mahaian dagoen argazkia, egongelako argazki bakarra. Erretratuan sukaldeko emakumea azaltzen da, berrogei urte inguruko gizon beltzaran batekin. Irribarretsu daude biak, elkarri begira.
‎Adreiluzko etxe batean zeuden orain, Afulay izeneko gizon baten jakiak, tea eta abegi ona jasotzen. Berrogeita hamar urte inguruko gizon argala zen Afulay, eta gurpil aulki batean zebilen, etxe estu horretan gora eta behera. Ondo konpontzen zen sukaldean, hartu beharrekoa erretilu batean jarriz eta erretilua altzoan garraiatuz.
‎Ilea, beltza, buruaren atzealdean bildua zeraman tontortxo bat osatuz. Aldamenean, besarkatuz, berrogeita hamar urte inguruko gizon burusoil bat zeukan.
‎Agian ez zen erraza Renon bizitzea. Are eta gutxiago 70 urte inguruko gizon batentzat. Nahiz aberatsa izan.
‎Ez ginen asko egun hartan. Ohikoen artean, Mannix, Mary Lore, Earle, Angela eta ni; aparte, Dennisen Chicagoko lagun bizarduna eta harekin etorritako berrogeita hamar urte inguruko gizon fin bat, cowboy jantzi garestiak zeramatzana, larruzko botak, Levi' s galtzak, alkandora urdin argia, zetazko txaleko beltza, sonbreiru iluna.
‎Eguerdi aldera atea jo zuten unibertsitateko bulegoan. Hirurogeita hamar urte inguruko gizona zen, begi urdinekoa, ilezuria.
2014
‎Zerbitzariak, berrogeita hamar urte inguruko gizonak, bost izotz koskor, limoi xerra bat eta ginebra txorrostada on bat bota zuen plastikozko ontzi garden batera. Ondoren, kutxaren ardura zuen neskari esan zion:
‎70 urte inguruko gizon argala zen, burua ile zuriz estalia zeukana. Harekin hitz egiten hasi orduko, oroitzapenak bizi bizi gordetzen zituela jabetu nintzen.
‎50 urte inguruko gizon iharrak ez du oso gustura hartu berria.
‎Berrogeita hamar urte inguruko gizon batek ireki zion atea. Itxura oneko enpresaria zirudien.
‎Baikaleko marinel zahar batek hartu zuen almadiaren agintea. Hirurogeita bost urte inguruko gizona zen, aintzirako haizeak beltzarandua. Bizar zuri itxi itxia bularrean behera jaisten zitzaion.
2015
‎Bulego handienaren atean 60 urte inguruko gizon garai eta mehearekin hizketan ari zen neska gazteak behar zuen ugazaba andre berria. Gizona ezaguna zitzaion, Alberto Agirrerekin tratuan ibili zenean sarri ikusten zuen, enkargatua edo antzeko zerbait zela uste zuen.
‎Esan zioten orduan joan zen lantegira Nagore. 45 urte inguruko gizona zen Nataliaren neba. Lodia, sabela gerrikoaren gainetik isurtzen zitzaion bigun; lasai itxura.
‎Segundo bakoitzeko, nire barneko urduritasuna itsas marea bezain seguru hazten zihoan. Kezkak berriro gailentzeko astia izan aurretik, baina, berrogeita hamar urte inguruko gizon argal eta zorrotz batek ireki zidan atea. Monsieur Staze.
‎Leihotik harat, furgonetaren gidaria jaitsia zen kabinatik. Berrogeita hamar urte inguruko gizon lodia. Zigarroa isiotu, prakak altxatu eta espaloira igo zen.
‎Aulkietatik altxarazi ondoren, ate aldera eraman genituen bata bestearen atzetik. Berrogeita bost urte inguruko gizon bat telefonoz deitzen saiatu zen, baina, aparatua eskutik kenduta, pistola jarri nion belarrian.
‎Ordu bi eman zituzten jokatzen, eta Albertok eta bere bikote lagunak lau erronda ordaindu behar izan zituzten. Berarekin jokatzen zuenak, jertse lodi bat zeraman berrogeita hamar urte inguruko gizon moztakak, ez zion behin ere errurik bota, nahiz eta argi egon, baita Albertorentzat ere, errua berea zela. Galtzen zuten bakoitzean topikoak botatzen zituen mahai gainera, bere hizkera galegoa agerian utziz:
2016
‎Malnate izeneko bat zen, Giampiero Malnate, milandarra, goma sintetikoa egiten zuten industrialdeko lantegi berrietako batean kimikari lanean kontratatu berria) atetzarra ireki egin zen. Hirurogei urte inguruko gizon bat agertu zen, mardula, sendoa; ile gris motza zeukan, ordubi eta erdietako eguzkiak metal distirak ateratzen zizkiona atzeko irekidura bertikaletik bete betean sartuz, bai eta bibote motz eta grisa ere bere sudur haragitsu ubelean: Hitlerren erara, eman zidan buruak?, sudurra eta bibotea.
‎—Zaudete pixka batean, lagunduko dizuet-eta esan zien Dorok sukaldean azaldu eta arrainak hozkailuko apal eta ontzietan sartzen hasiz. Berrogeita hamar urte inguruko gizon argal eta hezurtsua zen, Ameriketan Jai Alai frontoietan jokatzen ibilia eta, hotelera etorri arte, Bartzelonako portu aldean errestaurante bat edukitakoa. Oso hitz gutxikoa zen.
2017
‎Kazetaria bere lekutik altxatu baino lehen, bata zuria zeraman berrogeita hamar urte inguruko gizon sendo bat agertu zen atean.
‎Eseri zenean berehala erreparatu zien, berrogei urte inguruko gizon bi, gizentzen hasiak, burusoilduak, jaka bakero ilunxka batak, argikera besteak, zurrun; baina zerbait arraroa nabaritu zion bata bestearen alboan eserita zihoazeneko jarrerari, bernen elkar ukitze bestela ustekabekoari, edo susmatzen zaila zen bien arteko halako mimetizatze bati, keinu ia nabariezin berdintsuak egiten baitzituzten, elkarrekin denbora asko pasatu izanaren ondorio.... Eta orduan, kontinente bat deskubritzen den bezala, harrigarriki agertu zitzaion aurkikuntza, bikotea ziren, eta hortik zetorkien mimetismoa.
2018
‎Bigarren solairuan, hiriko segurtasun arduradunak hartu gaitu, Nafiz Abdulaziz ek, karraska egiten duen aulki batean eserita, leihoak hautsirik dituen bulego batean. Berrogei urte inguruko gizon horren mahai gainean, Ronahi astekaria, arabieraz eta kurdueraz. Rojavako lehenbiziko egunkaria da.
‎Dena da aseptikoa eta prozedura argi bati jarraitzen dio. Epaileak, berrogeita hamar urte inguruko gizon ezin arruntago batek, instrukzioak eman ditu, bereziki epaimahaikideei begira.
‎Auzo horretan justiziak, gizarte osoak, aspaldi ahaztutako gizon bat ezagutu zuen, esaterako; 70 urte inguruko gizon zaildua, 0003 presoa, hain zuzen ere. Kontatu ziotenez, sistema zaharretik zetozen bakanetakoa zen.
‎Taberna baten kanpo aldean dagoen gizona begira gelditzen zaio. 50 urte inguruko gizona, jaka eta bakeroak jantzita, kafe kikara esku batean, marrazo irribarrea ahotan. Atzamarra lepo ingurutik astiro mugitzen hastean desbideratzen du begirada Saioak.
2019
‎Ginekologoa. 50 urte inguruko gizon txiki burusoila. Traje grisarekin beti.
‎Ezer ulertzen ez duela adierazten duen aurpegia dakarrela, 70 urte inguruko gizona agertu da atean.
‎Aurkezpenen ondoren, Edurnek ondo ezagutzen zuen zuzendariordearen ahotsak hitz egin zuen. Bizkar zabal eta kirolari itxurako berrogei urte inguruko gizon ia burusoila zen. Beti irribarre egiten zuena hizketan hasi baino lehen.
‎–Resurreccion Maria Azkuek burua altxatuko balu! , esan du, irribarre ironikoz, eskua altxatuta, berrogeita hamar urte inguruko gizon burusoil batek.
‎Ikastetxeko atezaina agertu zen liburutegiko atean. Hirurogei urte inguruko gizona zen, ile zuri zuria gel lika batekin atzerantz orraztua eramaten zuena. Tokia aztertu begiz, eta Eliasengana jo zuen.
‎"" Tripako min arrunta iruditzen zait", esan zuen osasun zentroko medikuak Garazi aztertu eta gero. Berrogeita hamar urte inguruko gizona zen, moztaka eta sendoa. Ezagutzen nuen lehendik, eta konfiantza handia nion.
2020
‎40 urte inguruko gizona, dokumentaziorik gabea. Itsasargiaren ondoko itsas bazterrean aurkitu zuten itota.
‎Etorri berriek osaturiko taldeak gainbegiratzen ari da, eta noizbehinka taldez aldatzeko agintzen dio bakarren bati, agerikoa ez den irizpide bati jarraituta. Horretan ari dela, Babili besotik heldu eta hogeita hamar urte inguruko gizon bizardun eta dotore samar baten ondoan jarri du, gainerako taldeetatik aparte.
‎Hirurogeita hamar urte inguruko gizon saiatua, zeinari, haren poemaren errezitatzea entzundakoan esana bainion nire ustez hobe zuela corcel bat caballo batez trukatzea, kezkatu samar agertu zen bere hiztegi murritzagatik. Autoedizioa prestatzen ari zen emakume ipuingileak, nonbait gizonari buruestimua edo eman nahian, esan zion poesia ez dagoela hitzen bikaintasunean.
‎90eko hamarkadan hasi zen bolada, Jorge Bucayrekin. Emakumeek erosten dituzte batik bat, baina gure autolaguntza eroslerik onena berrogeita hamar urte inguruko gizon bat da. Gertatu da halako itzuli bat borroka sozialetatik “ni”ra, denda liburu politikoz beteta zegoen ireki genuenean, orain askoz gehiago saltzen dira autolaguntzakoak politikoak baino.
2021
‎Inoiz koskortu nahi ez duen berrogei urte inguruko gizona.
‎Han, beheko suaren ondoan, baziren zurezko mahai sendo bat eta eserleku zenbait. Horietako batean eserita eta hauspo batez sua indartzen berrogei urte inguruko gizon bat zegoen. Txapela buruan zeukan eta jertse lodi ilun batez jantzirik zegoen.
‎Halako batean, berrogeita hamar urte inguruko gizon bat sartu zen, laurogeitik gorako andre baten gurpil aulkiduna bultzatzen zuela. Andre zaharrak inora gabeko begirada lausotua zuen.
‎Bataz besteko, hogeita hamar urte inguruko gizonak ziren.
‎Kilometro batera beherantz Olabidea, errekaren bazterrean, Bernardoren etxea zegoen. Bertan bakarrik bizi zen Bernardo, laurogei urte inguruko gizona, maingu baina sendo, haraneko oroimen bizia zena. Perretxikoen bila nenbilenean, noizean behin topatzen nuelarik, maite nuen berarekin hitz egitea, lekuko historio batzuk kontatu zizkidan.
‎Dordoinan (Frantzia), neandertalen hezur multzoa aurkitu zuten, horien artean 40 urte inguruko gizon neandertal baten gorpua
2022
‎Itxura dotorea zuten, bat ere ez apala. Lauzpabost pertsona atzerago, berrogeita hamar urte inguruko gizon bat zetorren, garaiera ertainekoa, metro bat eta hirurogeita hamarren inguruan, argala, bizarrak tonu grisa zuena eta ilea beltza, itxura trinkokoa, baina ukimenean leuna, biguna eta soltea zirudiena. Exekutibo itxura zuen.
‎Garçon! filmean, berriz, Alex 60 urte inguruko gizonak topo egingo du hamazazpi urte lehenago ezagutu zuen Clairerekin.
‎Etorri berriak, soinean zorriak izateko itxura zeukan 60 urte inguruko gizon iharrak, arrapaladan kontatu zion alabari zerbait gertatu zitzaiola; ezer onik ez. Matias aldageletara zuzendu eta bere telefonoan ikusi zituen zenbaki ezezagun baten deiak.
‎Aletegietako batean haize makinaren zarata entzun zitekeen, eta hautsa ate irekitik bafadaka irteten zen. Atalasean Aliokhin bera zegoen, berrogei urte inguruko gizon garaia, betea, ile luzekoa; baino, irakasle edota artista itxura handiagoa zuen. Aspaldi garbitu gabeko sokazko gerrikodun alkandora zuri bat zeraman soinean; galtzen ordez bonbatxoak, bota altuetan itsatsiak lohia eta lastoa, eta sudur nahiz begi hautsak belztuak.
‎Paciniren poster horren aurrean eskua hartu zion errealizadoreari, goxotasunez eta irribarrea galdu gabe, eta atzamarrarekin bideak goldatzen hasi zen haren esku ahurrean. Ekintzailearen masajearekin berehala lotsagorritu zen berrogei urte inguruko gizon eskarmentuduna.
‎Izan ere, Juliaren ondo ondotik agertu zen Gabriel, tranpalean Freddy Malinsi gidaritza egiten. Atzekoa, berrogei urte inguruko gizon gazte bat, Gabrielen garaiera eta gorpuzkera berekoa zen, oso bizkar makurra. Betea eta zurbila zuen aurpegia, eta bere belarrietako gingila lodi dilindarietan eta sudur hegal zabaletan soilik kolore ukitu bat.
2023
‎Moran 50 urte inguruko gizona da. Ezkongabea.
‎Behin, bezero batzuek arazoak izan zituzten –kable batzuk solte heldu zitzaizkien–, eta Gorka enkargatuarekin azaldu zen Legarra: 45 urte inguruko gizon garaia, ile zuri beltza ondo tolestua albo bietara, arropa garestiak soinean, gorbatarik eta jakarik ez. Bizarra egin osteko lozioari diru usaina zerion.
‎Bigarren ilaran, Mario Beltxaren eta Andoni Amy bikotearen artean, ezkerreko ertzean, hirurogei urte inguruko gizon bat zegoen, borobildu samarra gorputzez, burusoila, betaurrekoduna, eta sentitu nuen halako hots eta hasperen batzuk egiten zituela nik Etxepareren kontrapasa irakurri bitartean. Hots eta hasperen haiek barrexka bihurtu ziren iji iji ijipoetak gure hizkuntzaren laudorio zuzena egiten duen lerroetara iritsi nintzenean:
‎N euvic sur l’Isleko kartzelan geunden, Lectures Etranges topaketen bigarren saioa helburu. Hamar entzule oraingoan, berrogeita hamar urte inguruko gizon bat eta bederatzi gazte, gehienak, itxurari erreparatuta, aljeriar edo marokoar jatorrikoak, mairrab, mairuak. Haietako batek niregana jo zuen gelan sartu nintzenarekin batera, nire zain egon balitz bezala.
‎Behin, kontatu zidanez, hamalau urte zituela, etxepe berean bizi zen berrogeita bost edo berrogeita hamar urte inguruko gizon batek bere ganbarara igoarazi zuen, opari bat egingo ziolako aitzakian. Hiru seme alabaren aita omen zen gizona, herriko tailer bateko bulegoko langilea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia