Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 62

2017
‎Orain urte gutxi txukundu zituzten, eta markatu, xenda horietako bederatzi, sakon ezagutzeko Jaizkibel mendiak Hondarribiari eskaintzen dizkion magalak. Itsasertzekoak batzuk, mendi mendikoak besteak, alderik alde egingo dugu guk hegia, pare bat xendatako zatiak ibilita.
‎Ongi zihoakion. Berak baino hogeita bost urte gutxiago zituen Rosita Heredia neska ekuadortarrarekin ezkondu zen.
‎Joaquín Gallegos Lara() Guayaquilen jaio zen erabat sustrai eta ingurune kreoleko sendian. Aitaren aldetik, XIX. mende hasieran Espainiatik joan eta urte gutxiren buruan Ekuadorri hainbat profesional eta intelektual eman zizkion familiakoa zen. Amaren aldetik, berriz, independentziaren aldeko borroketan nabarmendu ziren hainbat heroi ekuadortarren ahaidea zen.
‎Hastapeneko urratsak une hartan hedatuena zen modernismoaren bidetik eman bazituen ere, egileak eten egin nahi du harekin, oso bestelako bidetik jotzeko; eta urte gutxiren buruan, idazkera goitik behera aldaturik ageri zaigu: aditzera eman nahi duena esaldi laburretan jantzita dakar, kaleko hitz eta hizkeran eta" kakografian"!, ahal bezain apaingarri eskasenaz.
‎Eta ondo dago hori dena, ni ere joango naiz seme alabekin museoren batera hagak eta kometa harriak ikustera, baina nahiago 14.000 izan gabe, hemendik urte gutxi batzuetara hemen jarraituko dugun jakitea, Ezkuztako koba tren edo errepideren batek eraisten ez badu. Eta hemen bainoago, jakitea duintasunez izango garela.
‎Community managerraren irudia orain dela urte gutxiko kontua da. Izan ere, sare sozialak, gutxi gorabehera, orain dela hamarkada bat sortu ziren.
‎Duela 10 urte gutxi gora behera hasi zen kontu hau guztia. Irene nire ahizpak erropa konponketen lokal txiki bat zeukan Bilboko Somera kalean, eta nahiz eta egunero lan txikietan jardun, inauteri sasoia heltzerakoan bezeroek praka barrenak hartzea baino zerbait gehiago eskatzen ziguten.
‎Bedita Larrakoetxeak, berriz, Shakespeareren antzerki lan guztiak itzuli zituen, oso urte gutxian eta presaka itzuli ere. Euskara salbatzeko helburuz egin zuen hori, garai hartan lan unibertsalak euskarara ekartzea jotzen baitzen horretarako bide nagusitzat.
‎(Badoaz) Zelakoak direzen prantses hauek!! Ai hogei urte gitxiago baneu!!
‎Ondo baino hobeto ezagutzen nauzu Adrian eta ez naiz luzaroan ibiliko lardaskan, harira joango naiz. Izkribuek eta kantek diote duela 200 urte gutxi gorabehera izurrite latza egon zela lur hauetan, izurrite beltza, alegia. Zuk horren berririk baduzu?
2018
‎Ameriketan ziren afrikar jatorrikoen artetik, Haitiko beltzek bizi baldintzarik onenak izatea lortu zuten. Urte gutxiren buruan, Haiti etorkinen helmuga bihurtu zen, batez ere afrikar amerikarrena. AEBetako gobernuak ez zuen Haiti ofizialki errekonozitu 1862a arte, baina estatubatuar merkataria irla nazioarekin negozioak egiteko prest agertu ziren hasieratik.
‎Nire emazteak Edurne izena zuen, semerik zaharrenak Aitzol eta ttikienak Lizardi. Emazteak nik baino lau urte gutxiago zeuzkan, hau da, berrogeita sei urte, Aitzolek hamazazpi eta Lizardik hamalau. Pozik, eguneroko arazoetan bete betean sarturik, hau da lana, ikasketak, familia, fakturak hilero ordaindu beharra..., baina pozik, bizi ginen Astigarragako geure etxean.
‎Itxura biribilagoa zuen, giharrak beteagoak, eta bazuen zehaztu ezinezko heldutasun berri bat, kitzikatzen ninduena. Hiru urtez ibili zen kanpoan, hiru urte gutxienez, eta aldaketa nabarmentzen zitzaion. Hiru urte diot; ezin dut zehatzago neurtu.
2019
‎Igo zen, ba da, apaiza pulpitura eskutan liburu bat zuela. Gizon argala zen, hogeita hamabosten bat urtekoa gutxi gora behera. Lepoan lepoko zuri eta trinko bat zeraman ia kokotzeraino igotzen zitzaiolarik.
‎Horrek poztu zuen, nolabait hori baitzen pertsonengan bilatzen zuena. " Bestea, gorpuzkera baino ez da izaten; itxura; urte gutxi irauten duen itxura aldakorra", gomutara etorri zitzaion inolako ahaleginik egin gabe.
‎" Gure ikerketa kaleratu eta urte gutxi batzuk geroago, FOXP2 geneari buruzko artikulua argitaratu zuen Krauseren eta Lalueza Foxen taldeak. Artikulu hartan [The derived FOXP2 variant of modern humans was shared with Neandertals], neandertalek eta guk genearen aldaera berbera dugula erakutsi zuten.
‎Uztail hartan Laval Talleyrand mitoa zebilen zabaldurik: Waterloo ondoren, gizaje doilor batek urte gutxi behar izan zituen beldurra eragiteko moduko Frantzia bat berreraikitzeko; beste doilor batek beste horrenbeste egingo zuen orain ere. Itxarotea aski.
2020
‎" burujabetza lortu ordez/ burugabetza izango dugu". Baina, oro har, eta urte gutxi batzuk joan diren arren, gaurkotasunik batere galdu ez duen bilduma da.
‎Orduko euskal idazlearen estereotipoak ez zeukan zerikusirik duela urte gutxi arte ezagutu genuenarekin, eta are gutxiago gaur egungoarekin.
‎Hori da esan behar zenuena. Egia izan daiteke oraindik traste bat ez izatea, baina nork ziurta dezake ez naizela laster, hilabete edo urte gutxi batzuen buruan halako bat bihurtuko. Tania, benetan eskertzen dizuet eskaintza, ez nuen bidegabea izan nahi, badakit bihotzez egiten duzuela, baina guztiontzat aukera hoberena hau dela uste dut.
‎Iritsi, maletak desegin, elkar apur bat ezagutu, jabe gogaikarriez libratu eta etxeko agintea hartu zutenerako, urte oso bat joan zitzaien hillstarrei. Ez zien inork denboraren erlatibitatea azaldu behar; nola, zahartzen zoazen neurrian, urteek gutxiago irauten duten, bizitzaren zati gero eta txikiagoa direlako. Larrutan nozitzen ari ziren erlatibitate hori.
‎Bere" negozioak" amaierarik ez zuela izango uste zuen. Horrela, apurka baina urte gutxiren epean, etxe hau orain den irlatxoa bihurtu zen. Etxe orratzen itsasoaz inguratutako irlatxo bat.
‎Poliki baina etengabe eman zen gizartearen aldaketa hau ere, auzoarena bezala, baina azkenean bezerorik gabe gelditu zen Mari. Urte gutxiren buruan ezkutatu beharreko haurdunaldirik ez zen geratzen, auzoan hau bezalako etxetxorik gelditzen ez zen bezala. Eta azkenean egungo egoerara heldu zen gizartea noizbait:
‎Plaza Nagusian ezagutu nian Dragan. Orain dela hamar urte gutxi gorabehera. Gazteagoa zuan, baina gaurko itxura bera zian.
‎Ez dira hain berriak, esango lidake alabak, badira hamabost urte gutxienez Donostian lehena jarri zutela, ni jaio gabea nintzen. Saiatu izan naiz denboraren kontzientzia erlatiboaz azalpenak ematen baina berehala egin izan dit keinu baztertzaile bat, eskumuturra goitik behera astinduz, nire matrakarekin jarraitu ez dezadan eskatuz.
‎Orain arte, ordea, Gaztelako erregeen babesa genuen saskikumeon eskariei aurre egiteko koroaren altxorra ginen aldetik. Duela urte gutxi batzuk Inkisizioak Sevilla, Cadiz eta Cordobako diozesietako judutarren kanporaketa lortu zuen, baina Jainkoari esker Errege Katolikoek behin behirro babesa eman ziguten. Oraingoan, aldiz, dena ezin txarrerago okertu da Granada erresuma mairua menperatu eta gero, badirudi Elizaren laguntza oso garrantzitsua izan dela konkista antolatzerakoan, hori dela eta azkenean" betiereko irtenbidea" lortu dute gure etsaiek:
‎Orain hemen naukazue, Antonio joan zenetik, bakar bakarrik. Ecija hegoegi geratu zait, hainbeste urte pasatu ostean; Berlin, ordea, iparregi, hotzegi, ezezagunegi urte gutxi batzuk egiteko. Horregatik, hemen jarraitzen dut, neure egin dudan lekuan, geranioei orri iharrak kentzen, tiestoetako lur apurra harrotzen, behar denetan ureztatzen, eta egunero egunero atzera gelditutako hortz eskuila zahar batekin landareen orrietako zainetatik kedarra kentzen.
‎Batzuetan, zenbait iluntzetan, Antoniok lanaldi nekagarria bukatu ostean, etxera heldu, eta azazkaletatik makinetako grasa beltza kentzen saiatu ostean, sukaldean jesartzen zen eta Marina txikiaren egurrezko sehaska eragiten zuen goxo, astiro; orduan, Lolak afari pobrea prestatzen zuen, eta, Antoniok esaten zion urte gutxiren buruan bizitza aldatzeko aukera edukiko zutela, etorkizun oparoa edukiko zutela antzematen zuela: hainbeste ordu lan egin gabe biziko zirela; astegunetan ere, paseatzeko astia hartuko zutela; asteburuetan, Marina txikiarekin trena hartuko zutela eta kostaldeko herrixketan arratsaldeak pasatuko zituztela eta Kantauri itsasoko olatu gogorrek haien aurpegi zoriontsuak zipriztinduko zituztela.
2021
‎Badirudi aspaldian isilik zeudenak esnatzen ari direla, abertzale sutsuek esaten zuten guztiari men egiten ziotenak apur apurka, banaka agian, lehenengo ezetzak esaten hasi direla. Horra hor, esate baterako, eskaini nahi didaten gorazarrea, orain dela urte gutxi batzuk guztiz pentsaezina, niri, Luzaroko gizonik aberatsenaren, herriko langile xumeak hondatu eta abertzale zintzoak zapaldu nahi zituen faxistatzarraren alabari. Bagenekien, hortaz, horrela adierazi egin zigutelako gure auzokideek, ez genuela inolako eskubiderik Luzaro herriari ezer eskatzeko, ez zergatirik, eta are gutxiago doluminik.
‎Baina, jakina, ez du zentzurik zuzen zuzen galdetzeak, berak beti ezezko begiratu aspertu bat emango dit-eta. Dena dela, eta nire nebaren jokabidean ezelako aldaketarik sumatzen ez dudanez gero, hau da, ez duela inolako asmorik ni Luzaroraino laguntzeko, eta are gehiago etxearen nondik norakoez hitz egiteko, erdarara berehala aldatzen naiz, gehienbat ere gogoratu berri baitut ederra izan omen dela, aspaldian, eta batez ere orain dela urte gutxi batzuk Luzaron gertatu zitzaiona gertatu eta gero, euskaraz inoiz eta inola berriro ez egiteko bere buruari emandako agindua dela medio.
‎Eta nazioa norabide horretan ari da mugitzen, eta esan dezaket gizadiak ekialdetik mendebaldera egiten duela aurrera. Urte gutxian, hego ekialderanzko migrazio fenomeno baten lekuko izan gara, Australiako kolonizazioan; baina hori mugimendu atzerakoi bat iruditzen zaigu eta, lehenbiziko australiar belaunaldiaren izaera moral eta fisikoa kontuan harturik, oraindik ez da frogatu esperimentu arrakastatsua izan denik. Ekialdeko tartariarrek uste dute Tibeten mendebaldean ez dagoela deus.
‎Zuek ikasi armekin. Urte gutxitan gu bezala joan duzue.
‎Borroka hau irabaziko dugu. Zuek urte gutxi barru etorriko zarete gurekin eta lagunduko diguzue musulmanen kontra. Mutilak denbora luzez egon ziren gazteen istorioak entzuten.
2022
‎Zalantza sortu dio idazleari mikrorrelato honek, bi erreferentzia urte gutxitan zaharkiturik geratzeko arriskua ikusten baitu. Izan ere, urte gutxiren buruan ez da izango agurerik Joxemari izena duenik (Joxemari guztiak hilda egongo dira ordurako), eta bai ala bai esapidea desagertuta egongo da ahozko euskaratik (idatzizkoan ez da sekula onartua izan).
‎Kathy H. zaintzaile ari da azken urteetan. Ohi baino luzeago ari, gainera; eskuarki, urte gutxi batzuk zaintzaile jardun eta gero emaile izatera pasatzen baitira.
‎Zuk eta Sanchak elkar ezagutuko duzue eta adostasuna emango duzue hemendik urte gutxitara ezkontzeko. Andregaia oraindik gazteegia da, hamalau urterekin eta botoak baino ez dituzue egingo.
‎Garaziko Donibanetik honaino bide hau da nagusiena. Ikaragarria da urte gutxitan nola handitu diren bideko herri, komentu, monasterio, baseliza, ospitale eta ostatuak. Gaskonian lau edo bost dira bide nagusiak baina hemendik nabari da bidearen segurtasunak zer izan daitekeen.
‎Kapitain ona zara eta konderriko defentsak mantendu dituzu urte hauetan. Ez al zenuke jaurerri bat nahi izango hemendik urte gutxitara?
‎Haiek Burgosen ez, baina Naiarako Gortean geratu ziren. Eginkizun eta postu hura urte gutxi batzuetarako baino ez zen izanen.
‎1029an, Azenarik hogeita hamazazpi urte zituen eta Baskoniako zaldieriaren burua zen. Fernando Muñozek hamar bat urte gutxiago eta leondarren postu berdina zuenez bi zaldun taldeak bateratsu gidatu behar zutenez elkarrekin ibili behar izan zuten askotan. Leon inguruetan bezala, Zamora eta Dueroko hiriak kontrolatu ondoren hegoaldeko mugako herrietara zuzendu ziren.
‎Ziotenez Erregek Amabirjina eta Haurra imaginaren ibi aldeetan aurkitu zituen bi animaliak, zapelatza eta eperra, lapiko batean lore sorta usaintsu bat, kandela eta kanpaia. Leku hartan, monasterio, eliza eta erromesentzako ostatu bat eraikiko zituen handik urte gutxitara. Erresuma osoan zabaldu zen Erregek kobazuloan loak hartuta amestu zuela musulmanak garaituko zituela eta Kalagorri konkistatuko zuela.
‎Semeño Enekonesek ahal zuena egiten zuen jaurerriko ekonomia berpizteko eta herritarrei laguntzeko, baina azken urteetan gutxi egin ahal izan zuen, txiroenei laguntza batzuk ematea ez bazen. Urte hartan ez zuten nahikoa etxeko morroiak, zerbitzariak eta gerlariak mantentzeko.
‎Hala izan zen desagertze masiboak eragin zituzten meteorito handien talkak izan zirenean. Gaiak, denbora batez, galdu zuen klimaren eta bere prozesu metabolikoen kontrola, baina, haatik, milioi urte gutxi batzutan autosendatu zen eta gainera, eta horrek frogatzen du" izaki" bat dela, Gaia aurreko egoerara itzuli zen, espezie eta ekosistema desberdinekin baina funtzio metaboliko berdinekin aurreko klima, aurreko pHa, aurreko oxigenoa... eta materia berziklatzeko gaitasun berberarekin.
‎Bi nabarmenen arteko batek, Pedro Franqueza izenez, aitortu zuen zigor zaldian bere ebasgoa edo lapurreta, eta bertzeak, Rodrigo Calderón izenez, urkamendian bukatu zuen urte batzuen buruan. Lerma berari dagokionez, ikusi zuen bere fortunaren zenbatekoa, apal samarra bere gobernuaren hasieran, zeruraino igoa zela urte gutxiren buruan, eta errentak berrehun mila dukat urtean bazirela.
‎Polita da. Nik uste dut hemendik oso urte gutxira nahiko parekatuta egongo garela. Hori espero dut.
‎Anaitasun ituna egin zuten elkarri laguntzeko beren jaunei zor zieten fideltasuna hautsi gabe. Azenarik hitz eman zien urte gutxiren buruan udazken batean ziur asko, Granadara joango zela bisitan. Habusekin izan zuen azken elkarrizketa oso sentitua izan zen, baina laster berriro elkartuko zirelakoan ez zuten gehiegi luzatu.
‎Jalil eta Ismail joan zirenean diru dexenterekin joan ziren, baina baita Azenariren eta lagun askoren esker ona jasota. Handik urte gutxitara itzultzen saiatuko zirela agindu zieten artisau berriei eta Azenariri.
‎Ez dizut kontu bera errepikatuko, baina zure osaba Semeno zauritu zutenetik ez da lehengoa. Hemendik urte gutxitara gauzak aldatu daitezke eta orduantxe hitz egingo genuke. Orain sendatu eta disfruta ezazu, hurrengo urterako behar zaitut eta.
‎Garai hartan, Zoilo, 16 urteko Munio Kalpartxuriaren bigarren semea agertu zen Osman. Beste bi edo hiru alaba zituen Muniok, baina seme nagusia hil zuten urte gutxi batzuk lehenago eta Zoilo mimatzen zuen. Azenari aurkeztu zioten bezain laster harekin egoten saiatzen zen.
‎Zeberiokoa zan, eta ahizta bat eukan Orozkon. Jakoa geituten jakon, oraindo urte gitxi hil da. Bere aita, uste dot, hil ezinik egon zan:
‎Gauzak horrela, baserri hartan, askotan, bat batean topatzen ziren sei, zazpi edo zortzi katakumerekin, eta, jakina, denak aurrerako utziz gero, urte gutxitan etxean katuak pilatuko lirateke erruz. Eta, zein zen, ba, garai hartan arazo horri ematen zioten aterabidea?
‎Zorionez, handik urte gutxira, Manexen aitak hitzarmen bat egin zuen ondoko baserritarrarekin, eta, harrezkero haren belaze batean zehar ibili ziren belarra eramaten etxera, behiekin; aldapa askoz ere etzanago eta samurragoa zen, eta, behiek ez zuten pasatu behar izan gehiago halako nekaldi eta supliziorik. Lasaitu ederra hartu zuten animalia haiek eta baita Manexek ere.
2023
‎Dibortziatu berri zegoen uda hartan. Marbellan etxea zeukana bere emazte ohia zen eta bere gaztarokoa, amarena izandakoa, aspaldian zuten saldua, ama urte gutxi batzuk lehenago hil zitzaielako. Hortaz, urte askoren ondoren, bere bizitza osoan lehen aldiz agian, Marbellan uda pasatzeko etxerik ez zeukan toreroak.
‎Konpainia pribatua zen, teorian, baina diktaduraren gobernuaren beso bat bezala jokatzen zuen edo agian alderantziz gertatzen zen, alegia, hura bezalako konpainia pribatu erraldoien beso bat baino besterik ez zela gobernua. Francok urte gutxi batzuk baino ez zeramatzan hilik eta, gobernu demokratiko berriekin, elektra indar konpainia honen jokaerak eta ekarpenak berberak izaten jarraitzen zuten. Hortaz, gobernuarekin batera diseinatutako, edo gobernuari isilean inposatutako, garapen plan anbiziotsu haiek aurrera eramateko, urtero jendetza piloa kontratatzen zuen elektra indar konpainiak garai hartan.
‎Larak ez zeukan janaririk aurrean baina Adeleri laguntzen zion. Laurogeiko hamarkadakoa zen eraikina, baina Lararen sukaldea ez zen pisuaren jatorriko sukaldea; agerikoa zen Larak goitik behera berriztatu zuela urte gutxi batzuk lehenago, azken aldian hain zabaldua eta orokorki onartua zegoen ikea friendly estiloa deitu daitekeenera.
‎Pantailatik kanpoko neskatilak, tartean ni, haziz joan ginen, gaztetxo bilakatu ginen, nerabe, emakume gazte, baina Lucíak bidaia horretako hasierako urratsetan soilik lagundu gintuen. Urte gutxi batzuk soilik zahartu zen Lucía zine eta telebista pantailetan, zentimetro gutxi batzuk altuago egin zen, baina haren bularra ez zen hazi eta, zer esanik ez, ez zitzaion aurpegian zimurdurarik sortu. Nerabezaroaren ertzean zintzilikatutako neskatila bat bezala betirako izoztuta geratu zen pelikuletan.
‎Askatasun aldarrikapen bat bezala ikusten zen eta ez matxismo ozpinduaren adierazgarri bezala. Pentsa ezazu Francok urte gutxi batzuk besterik ez zeramatzala hilik eta frankismoaren garaian zentsura zorrotza, gogorra, egon zela gorputz biluzien irudien gainean, beste gai askoren artean. Hortaz, zentsura frankista arindu zenean, gorputz biluzien eztanda bat suertatu zen komunikabideetan.
‎Elkarrekin ezkontzean, Luterok 41 urte zituen eta Katalinak hamabost urte gutxiago. Bora ko Katalina 1499ko urtarrilaren 29an jaio zen Saxonian.
‎1883ko abenduaren 5ean (344) Nuenen etik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion azken hiru hilabeteetan gaixo eta urduri egon zela; hainbat arrazoirengatik denboraldi batez etxera joatea erabaki zuela; Drenthe zoragarria zela, baina han egoteko gai izatea faktore askoren mende zegoela; besteak beste, bakardadea eramaten jakin behar zela. Arte enpresa handi asko erori egingo zirela urte gutxitan; arte errealarekin harremanean egon zirela enpresa horiek hasieran eta asko loratu zirela; baina, geroztik diru espekulazio gehiegi egin zela; arte erosle asko ez zuela arte zaletasunak mugitzen, espekulazioak baizik; urte batzuk lehenago berak pentsatzen zuela artista onen koadroen prezioak mantendu egingo zirela, baina ikusitakoa ikusita, orain pentsatzen zuela haien prezioa ez zela ma...
‎biziko ote zen artista on izatera heltzeko adina? ...n zegoela, hark ere aldaketa hori ikusten ote zuen jakiteko; ez zuela zalantzarik egiten bide onetik zihoazela; marrazten berandu hasi zela, eta gainera, beharbada ez zela urte askotan biziko; baina bere gorputzak 6 bat urte irautea espero zuela; denbora horrekin konta zezakeela; ez zitzaiola gehiegi axola asko edu gutxi biziko zen; asko bizitzen bazen, are eta hobeto; baina ez zuela espero luzaz; urte gutxi batzutan lan bat amaitu beharra zuela eta presa zuela horretarako; lasaitasun eta patxada osoan lan egin beharra zuela, ahal zen modu erregularrenean.
‎Kalexka horietako batean geldirik geratu zen momentu batez, desorientatu xamar, eta bat batean gogoratu izan balu bezala aitona amonarena izandako pisura hurbildu zen. Azken urteetan gutxi izan ziren aitona amonei egindako bisitak, gutxi izan baitziren Villabonara egindakoak ere. Horrek asko penatzen zuen, amonaren azken urteetan ez zela oso presente egon, ez zituztela kroketak prestatu elkarrekin, amonak ez zizkiola istorioak kontatu aitonarekin egurrezko itsasontziak eraikitzen zituen bitartean, ez zutela paseorik eman besotik helduta.
‎Alde Zaharreko taberna eta denda gehienak itxita ziren dolu seinalean. Kaleen hustasun horrek urte gutxi batzuk lehenagora arte Oknostiako Alde Zaharreko kaleetan bere gogara zebiltzan, eta, inoiz ikusi zituen Guerrilleros de Cristo Rey paramilitarrak ekarri zizkion gogora.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia