Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 56

2000
‎Eta, hartarakotzat, memoriaren ur uherretan murgildu naiz, zeren memoriaren urak kasik beti baitira uherrak, nahiz eta ezin gardenagotzat ditugun maiz. Izan ere, haurtzaroko edozein gertaki hartzen dugularik ere, nola, alde batetik, bizi izan gintuèn haurrak bizi izan baitzuen gertaki hura, eta nola, bertzetik, haurraren berezko berezkotasuna den gertatu gauzen inguruan fabulatzea, asmatzea eta haiek apaintzen ibiltzea, hala iduritzen zaigu handik urte batzuetarat ezen asmatu fabula edo ipuin iduriko horiek direla zinez bizi izan ditugunak eta ez mementuan eta bere denboran gertatuak. Baina fabulatzeko duen ahal horregatik ez balitz, bertzalde, haurra ez litzateke egiazko haur izanen eta, alde horretarik, haurrak itxuraldatu errealitatea bertze errealitate horren ezaugarri ere izan liteke:
2003
‎Giltzurrun artifizialera konektatu behar duen egunean, oso jausita pasatzen du, baina hurrengo egunean bere bizitasunak tonua berreskuratzen du. Frantzisko bezala, bera ere giltzurrun transplante baten eraginpean egon zen, eta urte batzuen buruan ez zuen funtzionatu. Transplantea egin ondoren, haren osasunak porrot egin zuen, eta horregatik ez zegoen prest esperientzia errepikatzeko eta kirofanora itzultzeko.
2004
‎askatasun handiagoz hazten uzten zaie, eta askotan loratzen dira. Urtean behin bakarrik inausi behar dira, eta urte batzuetan ez da komeni inausi ere egitea. Heskai informaletarako erabiltzen diren espezie batzuk hauek dira:
2009
‎Basagoitik azpimarratu duenez, beste urte batzuetan ez bezala, aurrekontu horiekin ETAri eta bere inguruari ez zaie zentimo bat ere emango.
2010
‎Pare bat afari egin ditugu hitz egiteko. Beste urte batzuetan ez da hainbeste izan. Gehiena lotuta daukagu.
‎Duela urte batzuk ez hainbeste ere, tratularia etorri zain egoten ziren, eta hari saltzen zioten artilea.
‎Sistema 1908tik 1925era arte egon zen martxan, eta, bitarte horretan, urte batzuetan ez zuen jarduera handirik izan. Azkenean, bertan behera utzi zuten.
‎Gaur egun, urtean zenbaki bat argitaratzen dute, gutxi gorabehera, baina ez da beti horrela izan: lehen urteetan bina zenbaki argitaratu bazituzten ere, urte batzuetan ez zen zenbakirik argitaratu.
‎Ez dugu uste hazkundea dagoenik, baina biztanleriari buruzko ezagutza handiagoa dago, eta profesionalek gaitasun handiagoa dute bertigo koadroak erraz diagnostikatzeko. Duela urte batzuk ez genuen erresonantzia magnetikorik tumore prozesu bat aztertzeko, baina orain bai, eta bertigoa eragiten duen arrazoia den diagnostikatu dezakegu. Urtaro aldaketan eragin handiagoa duela esaten duzunean, urteko estazio jakin bati egiten dio erreferentzia, ala batetik besterako trantsizioari?
‎Nik oraindela [sic] urte batzuk ez nekien hitz bakar bat ere euskaraz eta orain ikasten ari naiz, buru belarri gainera, baina saila da hizkuntza bat menperatzea.
2011
‎Kontrakoek, ostera, uste dute neurri horrek gizonak diskriminatzen dituela. Haien esanetan, urte batzuetan ez da gizonik goi karguetara iritsiko, nahiz eta horretarako behar beste prestatuak egon. Era berean, neurriak emakumearen talentua gutxiesten duela diote, ez delako argi geratuko goi karguetara zergatik iristen diren, horretarako gaitasuna dutelako ala soilik emakumeak direlako.«Hori pentsatze hutsa emakumea iraintzea» dela iritzi dio Marisol Goikoetxeak, Aspegi Gipuzkoako emakume profesional eta enpresaburuen elkarteko presidenteordeak.
‎Bikotekidearekin bizi diren adinekoen ehunekoa. Zahar gehienak bikotekidearekin bizi dira egun, orain urte batzuk ez bezala; %30 hainbat belaunaldiz osaturiko familietan bizi dira, eta %22, bakarrik. Horrek aldaketak eragin ditu zaharren arreta zerbitzuetan.
‎Amorrua ere eman din, gogoan baitun duela urte batzuk ez huela horrela sentitzen. Baina orain ere ez daukan heure burua arrazistatzat.
‎Agustin hezkuntza zentro bateko irakaslea da, eta lankideei esan die badirela urte batzuk ez dietela mediku azterketa egin.a) Enpresak irakasleei mediku azterketa egiteko betebeharra du, b) Zer egin behar dute irakasleek?
‎Antton Valverderekin ibili nintzen urte batzuetan Ez Dok Amairu desegin ondoren, baina Anttonek ere utzi zuen, nik ere utzi nuen, bakoitzak bere bizi baldintzengatik, eta hor ez zegoen egitura bat babesten ninduenik edo laguntzen ninduenik. Oso deskolokatua sentitzen nintzen musika aldetik, oso herabea, oso destrebea.
‎Margherita zatitu eta jateari ekin zion. riumicinoko aireportuan lurreratzean nagiak atera zituen Chuck Norrisek. Baziren urte batzuk ez zuela Bruce ikusten eta, oraindik ere, ongi gogoratzen zuen 64ko nazioarteko karate txapelketan txinatarrak umiliatu zuen eguna. Bere ikasle guztien aurrean oihukatu behar izan zituen hitzez sobera ongi gogoratzen zen:
2012
‎Beste alderdi garrantzitsu bat, aurrez dokumentatua, hauxe da: Espainian, adin tarte horretan, tabakismoa ohikoagoa da nesketan mutiletan baino, duela urte batzuk ez bezala. Hala ere, adin tartearen arabera, antzeko prebalentziak agertzen dira bi sexuetan.
‎Krisia izan dela arrazoia ondorioztatu dugu lagunartean. Ez dago beste urte batzuetako ez dirurik ez umorerik. Krisiaren ondorioak sentitu duenak ezin du dirua edozein modutan gastatu eta sentitu ez duena etor daitekeenaren beldur da.
2013
‎Horretarako denbora eta kopurua behar da, hori benetan oreka interesgarri eta erreal bat izan dadin. Orain dela urte batzuk ez genuen askok usteko gaur egun puntu honetan egoterik, genero ikuspegia aplikatzerik saiotan, gaietan… hemendik urte batzuetara ikusiko da salto kualitatibo hori eman dugun, edo bakarrik maila sinbolikoan segitzen duen kontuak. Nik uste baietz, saltoa emango duela, ari dela ematen.
‎Laudioko erabakia hango udal batzarrak hartu zuen, eta Bilbokoa, konpartsek... Nik esan nahi nuena zen ezker abertzaleak beste urte batzuetan ez duela behar beste egin orain gertatu dena ekiditeko. Baina, horrekin batera, esan nahi nuen kasu hauetan gobernuaren ordezkariak zorroztasun handiarekin jokatu duela, aurretik jokatu ez duen bezala.
‎Auzokoek esan ziotenez, oraindik ez zegoen ezer garbi, baina Barney gamelutzat tratatu zuen poliziak eta etxe barruan droga kopuru handia aurkitu omen zuten; gainera, bezero batzuen lekukotza omen zuten. Urte batzuetan ez zen itzaletik aterako, hori segurutzat ematen zuten denek auzoan.
‎Kooperatiben ikuspegi enpresarial garapenzalea askoz indartsuagoa da, estrukturalki bere jardueran joera nagusia da, eta hala izaten jarraituko du. Baina urte batzuetan ez du izan aktibotasun ideologikorik, ez da aritu begiratuak ekoizten, ez da aritu etorkizunean bere ikuspegia nagusiarazteko konspiratzen. Kooperatibagintza herrigintza eta koherentzia zabalago batean kokatu nahi duen ikuspegikoak, aldiz, zertxobait bai.
2015
‎Mutilek beste neska traineru bagenitu, motibazioa ere handiagoa litzateke. Baina orain urte batzuk ez nuen espero Euskotren Ligan edota Kontxako estropadan lehiatzerik. Beraz, zer edo zer aurreratu da nesken arraunean ere.
‎Honen lekukoa Oriamendi 2010 ek hartu zuen, baina geroztik bost urte igaro direnean, erremonteak ataka estuan jarraitzen du. Kinka larrian, baina orain dela urte batzuk ez bezala, itxaropentsu. Izan ere, belaunaldi berri bat sartu da erremontean, kirola gaztetzeaz landa, aldaketa haizeak ekarri dituena.
‎Justiziari buruz baikorra naiz, ordea. Duela urte batzuk ez genuen pentsatuko Cristina infanta inputatu egingo zutenik, Jaume Matas ministro ohia kartzelan egongo zenik eta abar.Jadanik ez duzu profesionalki kasu haiek jarraitu beharrik. Zer moduzko bizimodua damarazu. Otsailaren 1etik, erretiroa hartuta nago ofizialki.
‎Klima aldaketaren auzian, esate baterako, adituen arteko kontrako hipotesiak entzuten ditugu eta ez dakigu nori sinetsi. Orain dela urte batzuk ez nuen pentsatuko hau esango nukeenik, baina iruditzen zait neurri handi batean Collins eta Pinchek arrazoia dutela azken buruan den dena interesen arabera, sozialak, ekonomikoak, politikoak, erabakitzen dela esaten dutenean.165
‎1994an Historialariaren Bulegoan sartu zen, eta, egun, Kuba osoan egiten ari den arkitektura lan nagusietako baten arduraduna da, Habana Zaharra berritzeko plan nagusiko zuzendaria baita. Oraindik plan osoaren herena besterik ez dute egin, baina dagoeneko ondare historiko kulturalaren ikur diren eraikuntza ederrek duela urte batzuk ez bezalako aurpegia erakusten diete urtetik urtera hiriburuko Parte Zaharrera hurbiltzen diren milaka eta milaka turista atzerritarrei.
2016
‎Duela urte batzuk ez zidan deitu.
‎Euskal partaideak Euskal Herritik jin dira, batetik, eta bestetik Ipar Ameriketako euskal komunitateetatik, eta guziak loriatu dira Washingtonen bihotzean euskaldunek eta euskal kulturak ukan duten presentzia adierazgarri eta azkarraz. Euskalamerikar gehienek komentatu dute ez sinestekoa zela edo, orain urte batzu ez zutela batere pentsatzen asmatuko egunen batean euskal kultura honelako leku batetik emana, erakutsia eta zabaldua izanen zenik. Onarpen gisa hartu dute, euskaldunek beste edozoin herri eta kultura gisa Estatu Batueri egin ekarpenaren aitortza bezala.
2017
‎Familia, umeak eta kirola dira nire bizitza. Hemendik urte batzuetara ez dakit aukerarik izango dudan kirola orain bezala egiteko. Orduan, nire gorputzaren mantenua asko zaintzen dut.
‎«Hay que hacerle el amor a la vida antes de que nos folle la muerte. Make love to life before death fucks you».Lehengusina urrun, oso urrun bizi da egun. Badira urte batzuk ez dudala ikusi. Horrek zer pentsatua ematen dit.
‎hartzen dena, orain urte batzuk ez zen. Ikuspegi
‎Ez. Espainiako Dermatologia eta Benereologia Elkarteko dermatologoak (AEDV), Sevillan, Lola Conejo Mir ek orain dela urte batzuk ez zuen modaz ohartarazten, Ez Poo modaz, hau da, ilea bikarbonatoz, ozpinez, olio esentzialez edo eztiz garbitzeko joera. Aditu horren arabera, koipea, hildako zelulak edo detrituak eta beste substantzia batzuk buru azalean pilatzen dira xanpuaren funtzioa, eta, ondorioz, ez dira desagerrarazten.
2018
‎EAJren ustez, Konstituzioaren erreforma egingo balitz, euskal nazioaren errealitatea aitortu litzateke, eta horrek" Estatua indartuko" luke. EAJk duela urte batzuk ez du urteurrena ospatzen. Sabin Etxean egindako agerraldi batean Bildarratzek adierazi duenez, euskal herritarrek ez zuten Konstituzioa babestu sortu zenean, Euskadin %30 inguruk babestu baitzuten.
‎Ez zuen denbora askorik behar izan herenegun zalantzak uxatzeko.Giro sargoriak, hezetasunak eta lokatzak bat egin zuten lasterketaren garaian. Irteera eman orduko, beste urte batzuetan ez bezala, Aritz Egeak indarrak gordetzeko hautua egin zuen lehen kilometroetan, eta Otzaurten (7 kilometroa) taldean sartu ziren lehen korrikalariak. Handik aurrera, Bonnet izan zen lasterketan jaun eta jabe.
‎Aratuste zapatuko herri bazkaria Manuel Muñozen egingo da, beste urte batzuetan ez bezala. Orain arte, Joseba Iñurrategi pilotalekuan egin izan da, eta, hotzagoa denez, lekuz aldatzea erabaki du Udalak.
‎Esteban da. Lagunak izan ginen, urte batzuetan ez genuen harremanik izan. Duela hiru urte istripua izan zuen.
‎Duela urte batzuk ez zen hain txarra, baina ez nuen uste hainbeste okertuko zenik.
2019
‎Horretarako, arraunkadaz arraunkada, olatuen gainetik eta hodeien azpitik, asteburuero atera dira itsasora etxera banderaren batekin itzultzeko ametsarekin. Aurten, ordea, beste urte batzuetan ez bezala, Bizkaiko taldeek ez dute lortu zakua beteta amaitzerik. Ondo lehiatu diren arren, Kaiku eta Urdaibai taldeek beste urte batzuetan erakutsitako mailatik urrun dabiltzanez, banderak gordetzeko apalak espero baino hustuago amaitu dute.
‎Hamar urte egin nituen traineruan. Garai zaila tokatu zitzaigun; eraikitzen ari zen kluba, eta urte batzuetan ez ginen ondo ibili. Gogoan dut jendeak kalean galdetzen zigula ea trainerua uretan izango zen; gaur egun normala iruditzen zaigu bi traineru uretan izatea.
‎Azken urteetan protagonismoa hartu duen fenomeno batek izan dezake zerikusirik? Autofikzioa bezalako generoek duela urte batzuk ez bezalako pisua dute orain.
‎asperdura. Senarrak lortzen badu bere oihartzun bihurtzea emaztea, edo bietako bakoitza bere munduan gotortzen bada, hilabete edo urte batzuen buruan ez dute izaten ezertxo ere elkarri esateko: autonomia galdu baina bakardadetik libratu ez diren bi kideren komunitatea, horra zer den halakoetan bikotea; bata bestearekin estatikoki asimilatuak daude biak, harreman dinamiko bizi baten sostengua izan beharrean; horregatik, hala arlo espiritualean nola erotikoan, ezin dezakete ezer eman, ez ezer trukatu.
2020
‎Alegia, nahikoa txiripaz iritsi naiz tesia egitera, duela urte batzuk ez zitzaidan burutik pasatu ere egingo horrelakorik; baina, aldi berean, behin puntu horretara iritsita, nahikoa logikoa izan da gai hori aukeratu izana.
‎Jarrera politiko finkatu gabea duten bidaiariekin, eta asko dira halakoak, bertsolari xelebre, trikitilari alproja edo artista berezien bizitzetatik ateratako pasadizoak erabiltzen hasi naiz, eskualde guztietan baitira halakoak. Eta badira urte batzuk ez dudala hanka sartzerik egiten.
‎Uda honetan, dena da desberdina. 19 cobidaren ondorioz, eta beste urte batzuetan ez bezala, ez da bidaia askorik egin errepidean oporrak pasatzeko, eta, beraz, zirkulazio istripuen kopurua txikiagoa da. Hala ere, uda guztietan, baita hemen ere, joan etorri txikiak egiten dira, eta horrek moto edo auto ezbeharrak eragiten ditu, askotan alkoholarekin edo drogekin zerikusia dutenak.
‎«Bagenekien txinatarren Urteberriko bi asteetan salmentak jaitsi egingo zirela. Baina, aurreko urte batzuetan ez bezala, aurten kontsumoak ez du gora egin oporren osteko bi asteetan, jendea etxean baitago, eta oinarrizkoa soilik erosten baitu. Egoera luzatuz gero, hondamendia izango da merkatarientzat», gehitu du Sanchezek.
2021
‎Askotan pentsatzen nuen: «Orain dela urte batzuk ez zinen hamar kilometro egiteko gai, eta orain begira zer lortu duzun!». Bukaeran izugarri sufritu nuen.
2022
‎Beste urte batzuetan ez bezala, aurtengoa ez da mozorro eguna izango; horra hor aldaketarik nabarmenena. Azaldutakoaren arabera," Kardantxulo Eguna izango da soilik.
‎Beste batzuetan koadernoak bete izan ditiat era horretako gogoetekin, eta niretzat gorde. Oraingoan, kontu horiek guztiak argitaratuz (duela urte batzuk ez nian usteko hau inoiz egingo nukeenik!), iruditzen zaidak beste inork ere irakurriko dituela, eta lagundu egiten zidak hori pentsatzeak. Lan gehiago ere baduk, noski, testua gehiago landu behar delako, baina hori gustukoa diat.
‎Hala ere, nire betebeharra da erratea Trasmiera, Gaztela Vetula eta Ubierna Urbel ez direla Baskonian ongi moldatuko. Beste batzuek baietz erranen dizute, baina hemendik urte batzuetara ez dute onartuko. Arazo bat sortzea da bide hori.
‎«Edukiak oso kopuru handietan azpidazteko estrategia bat behar da; baita gero horiek integratzeko ere». EHUko ikertzaile eta Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzailearen iritziz, gaur egun, duela urte batzuk ez bezala, «badago publiko bat abegikorra dena azpidatziekiko».
‎Biolentzia politiko maila izugarriak jasan behar izan dituzte, batez ere, jatorrizko herrien ordezkariek, eta horien artean Elisa Lonconek. Eskuin muturrak duela urte batzuk ez zuen horrelakorik egingo Txilen. Niri alarma piztu zait.
‎Aitor Agirrezabalek, Hatortxu Rocken antolatzaileetako batek, pandemiaren urteak onerako eta txarrerako eragin diela kontatu du: «Alde batetik, desaktibazioa nabaritu dugu; adibidez, asteazkenean bazeuden oraindik txanda batzuk bete gabe, eta hori beste urte batzuetan ez da gertatu. Kontrara, jendea oso gogotsu ere nabaritu dugu; azaroan jarri genituen sarrerak salgai, eta unean bertan milaka saldu genituen».
2023
‎Orokorrean, izugarrizko gorakada izan dutelako eskari bidezko produktuek eta plataformek. Erreparatu Netflixi; orain dela urte batzuk ez zegoen, eta begira orain nolako arrakasta duen. Horrek eragina izan du irratiaren munduan ere.
‎Orokorrean, izugarrizko gorakada izan dutelako eskari bidezko produktuek eta plataformek. Erreparatu Netflixi; orain dela urte batzuk ez zegoen, eta begira orain nolako arrakasta duen. Horrek eragina izan du irratiaren munduan ere.
‎Kontu horri lotuta, kuadrillan liskar txikiak izaten dituztela onartu dute: " Urteroko eztabaida izan ohi da alkandora janztearena, eta ondorioz, urte batzuetan jantzi izan dugu, baina beste urte batzuetan ez... Azken urteetan ohitura mantentzen saiatzen ari gara, eta aurten ere jantziko dugu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia