2017
|
|
Ordea, nola hastean baitzen malezia gabe, urte bateko haurraren pare eta egoitza hartan iraun baitzuen bi urtez, eta ez gehiago, eta Jainkoarekiko ez baitira kontutan hartzen ontasunean enplegatzen diren
|
urteak
baizik, halatan esaten da urte bateko haurra zela Saul errege sartu zenean, eta bi urtez egon zela barren hartan, eta ez gehiago, zeren ez baitzen bi urtez baizik bekaturik egin gabe egon.
|
|
Ordea, nola hastean baitzen malezia gabe, urte bateko haurraren pare eta egoitza hartan iraun baitzuen bi urtez, eta ez gehiago, eta Jainkoarekiko ez baitira kontutan hartzen ontasunean enplegatzen diren urteak baizik, halatan esaten da urte bateko haurra zela Saul errege sartu zenean, eta bi urtez egon zela barren hartan, eta ez gehiago, zeren ez baitzen bi
|
urtez
baizik bekaturik egin gabe egon.
|
2019
|
|
Eta begi handitu haiek, aspaldidanik erabilitako zetazko paper samur bat bezala zimurtutako betazal arreetan hondoratuak. Beste batek bekokia zuri zuri eta leun leun zuen oraindik, hamasei
|
urterekin
baizik izan ohi ez den bezala. Baina, haren azpian, ezin konprenituzko hondamendi bat pairatua zirudien aurpegiak.
|
2021
|
|
Bada, erregeordeak bazituen bere taldean hainbat gizon leial, zeinek, gerla luzeetan ibiliak izanik, erdietsiak baitzituzten halako ohore eta ospe ona, non haiekin elkartzeko parada zuen oro zorioneko sentitzen baitzen. Eta, bertzeak bertze, bazen bat Amadour izenekoa, zeinak, hemezortzi edo hemeretzi
|
urte
baizik ez izanagatik, halako dohainak eta zentzu ona zituen, non milaren artean hautatuko zuketen estatu bat gobernatzeko. Egia da zentzu on horrekin batera bazuela, orobat, halako edertasun handi eta laño bat, ezinezkoa baitzen hari begiratzea atseginik hartu gabe; eta edertasuna fina bazen, ez zen gibelean gelditzen haren mintzoa, ez baitzen erraza asmatzen zer lehenetsi, grazia, edertasuna edo mintzo egoki hura.
|
|
Zaldun hori, bada, bere kapitainak zion maitasuna zela medio, Arandako kondesa heldu zen lurralde hartan suertatu zen; eta, garai hartan hamabi
|
urte
baizik ez zituen haren alaba Florideren dohain edertasunei mira, bere baitan pentsatu zuen sekula ikusia zuen pertsonarik finena zela hura, eta, haren grazia eskuratzerik baldin bazeukan, bertze nehorengandik eskuratzen ahal zituen ondasun eta plazer guziekin baino gogobeteagorik egonen litzatekeela. Eta denbora luzez hari beha egon ondoren, neska maitatzea deliberatu zuen, arrazoiak erakusten zizkion ezintasunak gorabehera, zeren, etxe onekoa izateagatik zein zuen adinagatik, ezin baitzituen hark artean halako hitzak aditu.
|
|
Ezkondu ondoren, halako atrebentzia eta konfiantza hartu zituen Arandako kondesaren etxean, non nehork ez baitzion mesfidati begiratzen, ez behintzat emazteki bati baino gehiago. Eta hogeita bi
|
urte
baizik ez izanagatik, hain zuhurra zen, non Arandako kondesak bere afera guzien berri ematen baitzion, eta semeari eta alabari agintzen zien harekin egoteko eta haren aholkuak sinesteko. Hartarainoko estima bereganaturik, zuhur eta hotz jokatzen zuen, eta maite zuenak berak ere ez zion antzik ematen gizonak berarekiko zuen samurtasunari.
|