Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 78

2000
‎Ubel eta triste jarri zen, eta ilean artesia egiten hasi zen abilezia txalogarriz. Gero, barre egin zuen begi guztiekin eta gogoan dut une batez bagoi osoak egin zuela barre haren barrearekin. Oraintxe, esate baterako.
2001
‎Era berean, horrezkero EAEko hauteskundeak aurreratzearen alde hasitako kanpaina oroko rrarekin ere zerikusia du. Esango da, ezbairik gabe, hain zuzen Nafarroan pairatu dituela euskararen arautegiak murrizketa larriak, nahiz eta erkidego horretan hauteskundeak urrun izan, eta, gainera, hizkuntzaren auziak giro sozial lasaia bizi zuen une batean. Hala ere, azalpen berberak balio du.
2003
‎Pentsatu ur emarienetengabeko erregistroak, hamar minututik behin, normalean, urte serie motza duelaoraindik, baina askoz luzeagoa dela urteetan egunean behin hartutako erreferentzia seriea (ibaiaren ur maila); azken horien mailarik altuenetan igartzen dagoranzko joera hori. Jakina, uholdeen kasuan ezer gutxi balio du une bateko ur mailak ematen duen informazioak, eguneko hogeita lau orduan zehar osogorabehera handiak izan daitezkeelako; horretarako, beraz, etengabekoerregistroak dira funtsezko, eta horien serieak oraindik orain motzak direnez ezinjoera seriorik atera hortik.
2004
‎Dendetako argiek itsutu egiten ninduten. Gogoan dut une batez, karrika haietako baten amaieran, burdinazko dorre erraldoiaren itzal izugarria begiztatu nuela. Lanbro artean erdi ezkutaturik zegoen, eta gauak itxura mehatxaria ematen zion.
‎Idiak hamaika aldiz gustura bidaliko lituzke pikutara gurdikoak: uztarritik jaregin edo kakoa hautsita lanaren neketik askatzea du une bateko ametsa. Baina gurdia atzean etenda uztea porrot egitea da.
2005
‎Bilera urrian egingo da Salamancan, “Ahots propioa duen komunitatea” izenburupean. Trazabilitateari esker, Nekazaritza Ministerioaren arabera, produktuaren jatorria eta saltokira iritsi arteko bilakaera ezagutu ahal izango dira, eta, gainera, kontsumitzailearen konfiantza handitu ahal izango da, elikadura krisiak direla-eta kezka berezia duen une batean. Iberoamerikako nekazaritza arduradunen eztabaida trazabilitatea areagotzearen ondorioei buruzkoa izango da.
2006
‎–Bai, zu hasi zure aita bezala. Paulok ere horixe esan zigun zure ama eta bioi, autoan eraman gintuen lehen aldian –burua mugitu du goitik behera eta ez du une batez ere begirada aurrean duen errepidetik altxatu, gidatzen bera balego bezala– Behin, nobioak zirenean, gidabaimena atera berria zuela, Paulok kostako errepidetik eraman gintuen biak. Lasai egoteko esaten zigun, berak bazekiela gidatzen eta, zuk orain esan didazun bezala, baina ez genion guk gidari onaren itxurarik hartzen eta benetan beldurtuta egin genuen bidaia hura.
2007
‎Denok gatoz enbor beretik, ezta? Kulturarekin, garenarekin zerikusi handia duen une bat da. Hunkigarria, zinez.
2008
‎Artatxiki uztaren jaian kanta bera behin eta berriz errepikatuz elkarren atzean zirkuluan egiten dute dantza. Bat bateko kantutik ere badu une batean. Koplatan hasi dira,. Egun da Santimamiña?
‎Honekin ez dut esan nahi Azkuek Menéndez Pidalen ideiak hartu edo kopiatu zituenik. Aitzitik ezezagun bide zituen espainiar filologoaren teorizazio hauek327 Baina biak ala biak, antzeko giroan mugitu zirenez, kastizismo eta europeismo arteko eztabaidak zituzten une batean, bakoitzak bere aldetik, ildo bereko erantzuna erdietsi zuten, originaltasun propioaren eta inguruko kulturekiko loturaren artean erdibide bat proposatuz. Modu aski kontzientean Menéndez Pidalek, inplizituago Azkuek.
‎Poloniako agintariarekin elkartuko da Sarkozy: «Ez dut une batean ere zalantzan jartzen konpromisoa beteko duela».
2009
‎Ordainketa ezin bada egin hitzarturiko monetan, eta horren arrazoia ezin bazaio egotzi zordunari, zordunak pezetatan ordainduko du kanbio letran adierazitako zenbatekoaren balioa; balio hori zehazteko, muga eguneko salmentarako truke neurria hartuko da aintzakotzat. Atzerapena gertatuz gero, muga eguneko edota ordainketa uneko salmentarako truke neurriak aplikatu ahal izango dira, letraren balioa pezetatan ordaintzeko, eta ukandunak ahalmena du une bateko zein besteko truke neurria aukeratzeko.
‎Ordainketa ezin bada egin hitzarturiko monetan, eta horren arrazoia ezin bazaio egotzi zordunari, zordunak pezetatan ordainduko du txekean adierazitakoko, aurkezpen datako salmentarako tru zenbatekoaren balioa; balio hori zehazteke neurria hartuko da aintzakotzat. Txekea ez bada ordaintzen aurkezpen unean, ko salmentarako truke neurriak aplikatu ahal izango dira, eta ukandunak ahalmena du une bateko zein besteko truke neu ordainketa datako edo aurkezpen datarria aukeratzeko.
‎Imajinatzen nuen horixe naiz orain, erretzen dut, edaten dut eta benetan idazten dut, eta, zintzo jokatzeko, esango dut horrek beharbada entretenitu egingo nauela, baina ez dit barrua gozatzen. Beharbada, idazteak esan nahi duelako bizitzaren sirenei entzungor egitea; beharbada, egin dudan ezerk ez nauelako asetzen; beharbada, askotan inpresioa dudalako uneren batean bidea erratu nuela eta horrek betiko kondenatu nauela à côté de la question egotera" (Julio Ramón Ribeyro, Prosas apátridas).
2010
‎" Aitortu behar dut ez nuela une batean ere pentsatu agindu zidaten misioa doilorkeria edo krimena izan zitekeenik: esan behar dut, halaber, ez dudala oroitzen egidakoaren damu txikiena ere izan nuenik.
2011
‎Larunbata du buruan: Bakiora joan behar du une batez, Molaren ohorezko kanpaldiaren irekiera ekitaldira.
‎INESek mina, begiak edo iitxiko ditu une batez.
2012
‎LUKAS eta MALEN elkarri begira ari dira, ingurukoa ikusi ere egin gabe. GIZONAk baliatu behar du une bat irteteko lorategiko atetik.
‎Mendi horretara etortzen zen aldiro, maite zuen une batera heltzen zen, arroka handi bat eskalatu behar zuen momentua zen. Eskalatzea irriarekin egiten ohi zuen beti, baina, egun horretan, Ainarak irria ez zuen ezpainetan, tristezia eta aladurak baizik.
‎Lortu dugu! –oihukatu du une batez bere onetik aterata bero bero burkide gidariak, begirada errepidean, bere kautarako; burua estaltzen zion txanopean ez dut ezagutu.
2013
‎Katia Vernikoba eta Nadiezsha Struggof, Alexandra tsarinaren konpainiako bi damak, zertxobait dibertitzera atera ziren gau hartan. Ahaztu egin nahi zituzten une batez arazoak eta nekeak. Beren senarrak, militarrak biak, Sternikof koronela eta Jardieff kapitaina, frontean zeuden destinatuta, bata ekialdekoan, errusiarrek japoniarren aurka borrokatzen ziren gerran, eta bestea, hegoaldean, Krimeako kostaldean, Yalta hirian.
2014
‎Ordu gutxitan fragata txikitu zuen; popako masta, sokak, hiru aingura, txalupak eta 20 gizon galdu genituen. Denok uste genuen une batetik bestera olatuek ehortziko gintuztela kontatuko zuen Francisco Xavier Balmis ek. Txertoa kontserbatzea eta jainkoaren errukia erregutzea ziren nire ahalegin bakarra Azkenean, hasi zen d
‎Ordu gutxitan fragata txikitu zuen; popako masta, sokak, hiru aingura, txalupak eta 20 gizon galdu genituen. Denok uste genuen une batetik bestera olatuek ehortziko gintuztela kontatuko zuen Francisco Xavier Balmis ek. Txertoa kontserbatzea eta jainkoaren errukia erregutzea ziren nire ahalegin bakarra Azkenean, hasi zen denboralea lasaitzen, eta itsaso haietan ohikoak diren piraten eta lapur txinatarren arriskuari aurre eginez, kanoa txiki batean lehorreratu nintzen, umeak besoetan nituela; horrela salbatu genituen gure biziak, eta txerto preziatua.
‎Pasa barrura, bizkor. Onartu behar dut une batez serio ari zinela uste izan dudala, baina, funtsean, banekien itzuliko zinela, zure lekua hemen dagoela, nirekin?
‎–oihukatu zuen Choupettek?. Ez zenuen une batez ere pentsatuko nire umeei uko eginen nienik, ezta?
‎Ez dut pentsatu ere egin zertan nabilen; ez dut pentsatu ere egin agian badela urte pare bat eskumako eskuko bi hatz ahora sartzen ez ditudala, bustitzeko; ez dut pentsatu ere egin ezkerreko eskua bularrera eraman eta azalak oihal fin baten ehundura duela; ez dut pentsatu ezer. Uste dut une batez ahaztu ere egin naizela ospitale honen txokoek eta pazienteen zokoek duten herio usainaz. Ahantzi, kirats ustel hori neurea ere badela.
‎–Nahi duzu une batez atseden hartu?
‎Merezi du une batez geratzea eta pentsatzea: papera hogeita zazpi aldiz soilik tolestuz gero, ia kilometro eta erdiko lodierako orria lortuko genuke, paper hori biblia papera bezain fina izan arren.
2015
‎Alde ilunean, espekulazioa jarri du Muñozek. " Bilbao Ria 2000k, lurzoru publikoarekin espekulatuz, etxebizitzaren prezioa igo zedin lagundu du; horrek eztanda egin behar zuen uneren batean". Eztanda 2007an iritsi zen, ondo jakina denez, eta ondorio latzak izan zituen Bilbao Ria 2000rentzat.
‎«Artelan baten antzera», errepikatu zuen, mihisetik salako eskaileretara begira, eta berriro atzera. Atseden hartu behar zuen une batez. Eta atseden hartan, batetik bestera azaletik begiratuz, hantxe zegoen aspaldiko galdera hura, bere baitan tenk egondako gaitasunak laxatzean zehatzago bihurtu ohi zena, arimaren zerua eternalki zeharkatzen zuen galdera zabal eta orokorra, bere gainean zelatan, bere gainean geldirik, bere gainean itzala ematen.
‎ez zuen gogoko, ezta istant batez ere, senarra baino gorago sentitzea; eta, areago, ezin zuen jasan senarrari esaten zionaz erabat ziur ez egotea. Unibertsitateek eta jendeek maite zutela, bere hitzaldi eta liburuak garrantzi handikoak zirela... hori dena ez zuen une batez ere zalantzan jartzen; baina bien arteko harremana zen egonezina sortzen ziona, eta senarra berarengana hala etortzea, agerian, edonork ikusteko moduan; emaztearen mende zegoela esaten baitzuen orduan jendeak, senarra anitzez garrantzitsuagoa zela ohartu beharrean, eta berak munduari ematen ziona, senarrak ematen zionaren aldean, hutsa zela. Baina han zegoen zer hura ere:
‎Azaldu nahi dudana hobeto esplikatzearren, literatura momentuz alde batera utzi eta beste arlo artistiko batetik hartuko dut adibidea, pintura mundutik hain zuzen ere. Irakurleak koadro handi bat irudikatu behar du une batez, bertan ikusi behar dituelarik eszena ezberdin asko eta mota askotakoak, nahasmendu batean antolatuta, figura eta paisaia errealistak batetik, eta irudi eta marra abstraktuak gero, graffitiz, mantxaz eta adabakiz osatu tako patchwork deigarria burutuz. Koadro berean nahastuta XIX. mendeko margolari deskriptibo eta errealistak batetik, eta bestetik graffiti eta mantxa egileak, Kitaj, Hockney edo Dubuffet en margoetan ikus ditzakegun modura.
‎Eta, bai, gogoan dut une bat heldu zela non begiak hirurogeita lau laukietatik aldendu eta beste denbora pasa atsegingarriagoren bat bilatzen hasi bainintzen. Utzi eginen nuen, bai, behin betiko beharbada... egun batean liburua zabaldu eta ganbitoaren estrategia azaltzen zuen partida ikasi izan ez banu.
Duela une bat denak ezin aspergarriagoa zirudien, jasanezina, betierekoa; orain baretasuna haizatu da, bere ohiko bizimodua kolokan dago, hainbeste erdeinatzen zituen milikeriak minez oroitzen ditu.
‎Murriztu eta hazi egin behar duzu une batean.
2016
‎Beste hitz gordinago batzuetan, langabeziak, soldata eskasak eta lan prekarioak ez direla bultzadarik onena bizimodu independente bat antolatzeko eta seme alabak izateko.Dagoeneko badira arazoakHoriek horrela, Adegi kezkaturik azaldu da biztanleriaren gutxitzeak eta haren zahartzeak lan merkatuan izango duen ondorioengatik. «Langabezia tasa handia dugun une batean, zenbait arazo sortu dira enpresa batzuetan, azaldu baitute ez dituztela soslai egokiko pertsonak aurkitzen zenbait lanpostu betetzeko. Horrek adierazten du arazoak sor daitezkeela [lanpostu] eskaintzaren eta eskariaren artean».Adegiko aztertzaileek ez dute uste erretiro adin ofiziala atzeratzeak eragin handia izango duenik lan merkatuan.
‎Haren iritziz, substantzia batekiko mendekotasunak edo adikzioak zazpi irizpide hauetako hiru bete behar ditu uneren batean urtean zehar.
‎Konturatzerako ene pentsamendu intimoak laneko aferekin nahasi dira, eta ene erantzun monosilabikoak, hitzak bihurtuz, eta hitzak esaldi. Une batean, duela une bat gertatua, duela ordu batzuk gertatua bihurtu da, eta anekdota hutsean gelditzeko arriskua ukan du, eguerdia heldu den arte.
‎zertarako lapurtu zioten eleberria. ...la esan du, ezinezkoa zaiola errepikatu du, berriro eleberria idazten jartzea, eta hori esan duenean apaldu zaio ostera ahotsa, ia ia desagertzeraino, eta jarraitu du bere kolkorako bezala hitz egiten, esanez bizialdi osoa horretan emango balu ere, ez lukeela berriro eleberriaren orrialde bakar bat berridazterik lortuko, eta ezinezkoa zaiola errepikatu zuen beste behin, eta entzuten geundenok uste genuen une batetik bestera negar malkotan lehertuko zela, baina berriro ahotsa indartu zaio eta iragarri du, baldin eta galdu duen eleberria berreskuratzen ez badu, idazteari utzi egingo diola. Hori esan du eta halako zurrumurru bat zabaldu da aretoan, guztiak ondokoarekin txutxu mutxuka hasi balira bezala, eta nik pentsatu dut ezbehar handi baten lekuko nintzela eta, neuk erru zuzenik ez banuen ere, gertatuaren erruaren zati bat niri egotziko zidatela.
‎Berdin zen zer egiten genuen, ez genuen inolako aukerarik. Gainera, ez zenuen une batez ere pergola apurtzea pentsatu, hori ez zen abisu nahikoa zuretzat.
‎Asiain adi jarri zen. Castells harro azaltzen zen epailea txunditu izanaz, baina segurtasuna galdua zuen une batez. ADNaren kontu hura hitz beste egiteko trikimailua besterik ez zen.
‎Hegazkineko emakumeak ez du lortu loak erabat hartzea eta ahoan ke gustu mingots bat duela konturatzen da, begiak ireki dituenean. Ez dio bere buruari galdetu beharrik non dagoen, ez du une batez ere kontzientzia galdu, badaki jumbo batean doala, ozeanoaren gainean, ez azpian ez alboetan lurrik ez duela, bi munduren artean bezala bi garairen arteko oroitzapen gurutzaketan nahastu samarra, hegazkin hau ere berezko toki baino gehiago errealitate diferenteen arteko parentesi hutsa balitz bezala; bidaiak berak bazuen garai batean izate bat, pisu bat, bidaldi horrek bere astia eta de... Gogoeta orokor hauek baztertu egin gaitzakete ordea gure kontagai nagusitik, hegazkinean doan emakumea ez da turista bat, erantzun baten bila dabilen norbait baino, galdera zehatza zein den berak ere ez badaki ere, baina bai galdera bai erantzuna mundu zaharrean aurkituko dituela espero du, Europari zaharra esaten diotelako eta bere zalantzen giltzarria iraganean ezkutaturik datzala sumatzen duelako; horrenbestez, geografian mugitzen baino areago denboran zehar bidaiatzen ari dela iruditzen zaio emakumeari; honi erantsi behar zaio, lekuaren sentipenari gutxi gorabehera eutsi badio ere, denborarena galdu samarra duela:
‎Vinny, baduzu une bat?
‎Zereginik ez dudan une batean kopiatuko ditut.
2017
‎Ez zuen oroitzen Inaxi gaixo ez zegoen garaia ere ia gogoratzen. Argazkietan ikusitako irudiak eta buruan zuen uneren bat baino ez. Nola hitz egiten zuen oroitzen zuen, ipuinak nola kontatzen zizkion?
‎«Zer egin diozu orain», esan zuen Dilseyk. «Ezin al duzu une batez bakean utzi».
‎...n nuen gaztigu nahikoa eta orain Caddyk ni gehiago aintzat ez hartzea bere ama propioa nik beragatik sufritu dudanarekin ametsak eta planak eta sakrifizioak egin ditut ibarreraino jaitsi nintzen eta hala ere begiak zabaldu zituenez gero sekula ez ditu niganako pentsamendu berekoiak besterik izan batzuetan begiratzen diot eta benetan nire alaba ote den pentsatzen dut Jason izan ezik berak sekula ez nau une batez ere atsekabetu aurreneko aldiz nire besoetan hartu nuenetik orduan jakin nuen nire poza eta salbazioa izango zela pentsatzen nuen Benjaminekin gaztigu nahikoa banuela inoiz egin ditudan bekatuengatik pentsatzen nuen huraxe zela merezi nuen gaztigua nire urguilua baztertu eta bere ustetan ni baino gehiago zen gizon batekin ezkontzeagatik ez naiz kexatzen beste guztiak baino gehiago maita...
‎Une batez aztertu nituen, txistuz behatz bat bustiz eta piska bat zikindua zuten une batean paseaz. Ahoa zabaldu, nagiak atera eta besazpiak arraskatu nituen.
‎Beti izan duzu gustu aparta etxeei dagokionez, baita alkilerrak eskaintzen duen frustrazio horretan ere, non etxeari egindako inbertsio dekoratibo zein bestelakoek tope jakin bat duten galera izatera pasa aurretik. Oraindik ezin asmatuta nabil nola demontre esango dizudan nire pisuarena, ezin baitut une batez ere jasan zure aurpegia izango dena, esanez bezala, zein injustua den bizitza, zuk, zeinak unibertsitatetik gordetzen dituzun bi poster zahar berritsatsiko dituzun hor nonbait, eta gainontzekoa austeritate kasi maskulino batera kondenatuko duzun; zeinek eta zuk, sukaldean fin bai baina Duralex plateretan jatea berdin zaizun horrek; zeinek eta zuk, nik baino lehenago izango duzu inoiz de... Eta hor, nire haserreak bultzatuta, kapsuladun kafe makina ere izango dudala esango nizuke, eta horrekin bat ekaitza lehertuko litzateke, jakingo zenuelako izorratzeko bakarrik esan dizudala hori, eta hala, gure eztabaida bukaezin horietako bati emango genioke hasiera.
‎Eguzki epela dagoenez, eramateko kafea hartuko dut isolaren goian dagoen postu txikian, eta behera jaitsiko naiz liburu ditxosozkoarekin jarraitzera, egia esan, harrapatu nauelako istorioak eta, normala izan nahi badut une batez, lotsarik gabe irakurri behar nukeelako jendaurrean nobela.
‎Haren ondoko aulkian eserita, gainera, neska gazte ilehori bat zegoen, gona motz batez jantzia, zango luze biluziak gora altxatu eta oinak aurreko taula gainean bermatuta. Iragarki baterako irudia ematen zuen, eta neure buruari esan nion auto hura iragarki baterako filmatzen ari balira zuzendariak ni ikusi orduko kontratatu egin nahiko ninduela, hain indar bisual handia zuen une batez elkarren parean jarri ziren bi ibilgailuen arteko kontrasteak. Horrelakoxea da, batzuetan, nire barne umorea.
2018
‎Enkargua goxoki bat zen artistarentzat: Picasso izan behar zuen une batez. Ez, areago:
‎Astebeteko epean marrazkilari izatetik, karikaturagile hutsa, soldadu federala izatera pasatzea tokatu zitzaion, eta borrokan egin behar zuen, Thiersen armadak ezarritako setioa suntsitzeko. Barru barrutik espero zuen une batetik bestera egin behar zuten eraso hori ez amaitzea astelehenekoa bezala. Hura bai porrota, hura!
2019
‎Katraponaren jabeak futbolina utzia zuen une batez, eta bi Keler zerbitzatzen ari zen.
‎–Gelditu nahi duzu une batez berarekin bakarrik? –galdetu zion Joxerrak.
‎Ez dakit noiz urratu zen nire emamintza. Nire oroimenak ezabaturik duen uneren batean izan ote zen. Formikazko mahai baten eta skay marroizko besaulki baten artean egin genuen lehen aldiz osorik, lurrean.
2020
‎Haatik bai, automatikoki jakin nahian zabiltza zerk dakarren sorturikoa besteen begietara eramateko pretentsioa. Horrek erran nahi du une batean" idazten dudana hain funtsezkoa al da?" galdera potoloa egiten diozula zure buruari. Adierazteko lekurik ez duten zauriak jorratzeko eta plazaratzeko espazioa delako ditu antzerkiak mendeak zeharkatu.
‎Donostiako Zinemaldiak ohar baten bidez eman du jaialdi digitalaren berri. «Zinema jaialdien funtsezko osagaietako bat artista eta sortzaileek pertsonak batu eta lotura esanguratsuak sortzeko ahalmena duten ustea da; bada, orain, munduak gehien behar duen uneetako batean egingo dute. We Are One:
‎Baina ia ia erromantikoa esan nahi dut, esan zion Mariannek. Uste dut une batean zureganako sentimenduak izaten hasi naizela. Connellek irribarre egin zion sabaiari.
2021
‎Ilunabarra zen, eta argiak itzalita zeuden (Atxaga); Ilea zurituta zeukan —arrebak bezala— gazte gaztetatik (An. Garikano);" Nire gurasoen etxeko salan ere badago antzeko bat" —esan zidan Mary Annek jantokian zintzilikatua zegoen Picassoren koadro ospetsuaren erreprodukzio bat seinalatuz (Atxaga); Orekaren zentzua galdua zuen une batean, Felix ezkerrerantz makurtzen hasi zen (U. Apalategi); Pauko kuntrolür jaunak etzian phentsatzen Eihartxeren phasta zertaz eginik zen (Etxahun).
‎Gorago esan bezala, ez du Agirrek historiaren ispiluan lar begiratu nahi eta, are gutxiago, euskal gizarte errealaren argazkirik atera. Halabeharrez, muturreko norbanako zenbaiten erreakzio soltetzat aurkeztu behar ditu une batetik aurrerako portaera bortitzak, batik bat, franko (eta) kristauen aurka doazenak. Eta abagune horretan Portun pertsonaia gaiztoa jarri behar du ezinbestean, eredugarri nahi dituen kontraste manikeoz beteriko narrazioak aurrera egingo badu.
‎eguzki panelak jartzea, kamioi elektrikoak eta ibilbide eraginkorragoak erabiltzea, hondakinak eta plastikozko bilgarriak minimizatzea… Batzordeak esan du guztia aldatu egin dela, baita publizitatea ere, eta, adibidez, haragia oso prezio baxuan iragartzen duten kanpainak saihestea. Asko dago egiteko, eta ez dugu une bat ere galtzeko.
‎Nire esperientzia baino ez dut ezagutzen, eta nireak, noski, ez du denentzat balio. Nabarmendu nahi dut une batean nahasmendu horri ihes egitea erabaki nuela, laguntza eskatu nuela ezin nuelako bide hori bakarrik egin, eta geroztik gertatu zaidanak erakutsi didala osasun sistemak ez duela baliabide nahikorik nik herritarrok behar dudan helduleku bilakatzeko. Are gutxiago pandemia garaian.
‎maitasuna. Badator maitasuna, papogorri; sarritan, uste ez dugun une batean; urteek aurrera egin ahala, berriz, jada gehiago espero ez dugularik ager daiteke. Badoa maitasuna, lur mortuan, eta utziko ditu lore efimero batzuk, beharbada udaberri oso bat, berehala ihartuko dena.
‎Gogoan dut une batetik aurrera ardurak izutu eta dena bertan behera uzten nuela.
2022
‎Era berean, iruditeria kolektiboan ere antzeko prozesua behar da. Hizkuntzaren soziologiak nagusi izan behar duen une batera iritsi gara, hau da, ikerketek aztertu behar dute nola eragiten duten faktore sozial desberdinek euskaran. Kontrakoa zaila da, alegia, euskara aldagai independente gisa hartuta, beste faktore guztiek nola aldatu liratekeen arakatzea.
‎Berehala ilunduko du eta Atta agertuko da. Mutilak ulertu zuen berandutu zitzaiola, baina aita ikusteko gogoa bazuen ere, gustura zegoen jolasean eta jarraitu nahi zuen une batez.
‎Handik gutxira abuztuaren hamarrean abiatu zen armada Ebrotik gora, despistatzeko Medinazelira eta Duero aldera joateko helburua zutela zabaldu zuten. Esploratzaileek esan zioten Yahyari Funes inguruan betiko defendatzaileak zeudela udaldia pasatzera joandakoak etxeratu zirenean eta Naiara Ebro aldean berdin egin behar zuten une batetik bestera. Bi egunen buruan Tuterara heldu ondoren seguruago jakingo zuten.
‎Zer diren hemorroideak eta horri aurre egiteko dieta Espainiako biztanleen %86k hemorroideak ditu une batean edo bestean, Espainiako Gastroenterologia Elkartea. Adibidez, oso ohikoak dira hemorroideak haurdunaldian. Baina, zer da zehazki gaitz hori. Honela deskribatzen dira:
‎Eta egiaztapen horrek Lilirenganako bere mendekotasuna adierazten zuen. Kokatu ezin zuen uneren batean irauli zen bien arteko indar harremana. Lili zen bat batean afektuak mailegatzen zituena.
‎• sitiomania: gaixoak sekulako elikagai pila hartu behar du une batean, ezinbestean;
Baduzu une bat hitz egiteko?
‎Aizu Baduzu une bat hitz egiteko?
‎Hitz egin nahi nuke une batez, hala iruditzen bazaizu.
2023
‎" Asmatuko ez zenukeen une batean zuengana hoska hasi zen Aita Xavier, Faustineren berri ba ote zenuten galdezka. Ezetz.
‎Gazte xarmagarria dela dudarik ez dagoen arren, denbora aurrera doakit eta ez da bion arteko txinpartarik pizten ari. Xanpain botilaren azken hondarrak agortu dira, erdi pixpatuta gara, baina beldur naiz edozein aitzakiarekin ez ote duen une batetik bestera etxetik martxa egingo. Ez naiz hura limurtzeko gai izan, nahiz eta nire Côte Bardotienne a, Bardot hegi, Bardot Ene edo dena delakoa pare bat aldiz, edozein zela aitzakia, ikusmiran laga diodan.
‎Satinezko deshabillé perlatuaz azaldu natzaio emazte irrigarriaren sentipenaz. Mutiko birjina desloratzera doan putazarra naizela uste dut une batez. Gerturatu natzaio herabe.
‎–Aizu, Joseba, eta oinaz haratago... pentsatu al duzu laguntzarik eskatzea? Denok behar dugu uneren batean, eta, zure kasuan, kirolak egunerokoan duen leku hori desorekatuta, ba, oso normala da...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia