2015
|
|
2 Askoz ere gehiago esan nitzake honetaz, Jauna, neure burua ez
|
dudala
ulertzen agertzeko; baina ulertzen didazula badakit eta zertarako hitz egin. Nire miseria itzartzen denean, ene Jainkoa, eta nire arrazoia itsutzen duenean, neure eskuz idazten dudan honetan ea aurkitzen dudan ikusteko.
|
|
5 Baita irudituko zaizue, beharbada, hain gauza gorenez gozatzen duenak ez duela Jesu Kristo gure Jaunaren Gizatasun guztiz santuaren misterioez meditatu beharrik, dagoeneko maitasunean ari delako oso osoan. . Hau beste leku batean luze eta zabal idatzi izan dudan gaia da, eta hartan kontra egin didaten eta ez
|
dudala
ulertzen esan didaten arren: gure Jaunak bide horietatik eramaten duela, eta hasieretatik aurrera egin ondoren, hobe dela jainkotasunaren gauzetan aritzea eta gorputzezkoetatik ihes egitea, niri ez didate aitorraraziko bide ona denik.
|
|
Moisesek berak ere ez zuen jakin sasian ikusi zuen guztia esaten, Jainkoak esatea nahi zuena baizik; dena dela, Jainkoak haren arimari bere sekretuak ziurtasunez agertu ez balizkio Jainkoa dela ikus eta sinets zezan, nekez jarriko zen hainbeste lanetan eta hain astunetan; baina hain gauza handiak ulertuko zituen sasitza hartako arantza artean, non adore eman baitzioten Israel herriaren alde egin zuena egiteko. Beraz, ene ahizpak, Jainkoaren ezkutuko gauzak ulertzeko ez dugu arrazoi bila jardun behar, baizik eta, ahaltsua dela sinesten dugunez gero, argi dago sinetsi behar dugula gu bezalako ahal izate urriko har batek ezin
|
dituela
ulertu haren handitasunak. Gorets dezagun etengabe, gauza batzuk uler ditzala nahi izan duelako.
|
|
Honi adimenezko ikuskaria deitzen diote, ez dakit nik zergatik. Jainkoak mesede hori egin zion pertsona hau ikusi nuen, geroago esango ditudan beste batzuekin, hasiera batean oso nekatua, ezin
|
zuelako
ulertu zer zen, ez baitzuen ikusten; eta era hartara agertzen zitzaiona Jesu Kristo gure Jauna zela hain ziur zegoen, non ezin baitzuen zalantzarik izan, hau da, hantxe zegoen ikuskari hura; Jainkoagandikoa ote zen ala ez, hala zela ulertarazteko ondorio handiak berekin batera bazekartzan ere, oraindik beldurrez zebilen, eta berak sekula ere ez zuen entzun adimenezko ikuskariaren izenik, eta hala...
|
|
6 Eta esango duzue, ikusten ez bada, nola jakin Kristo den, edo noiz den santua, edota haren Ama txit aintzatsua. Hori ez du jakingo arimak esaten, ezta ezin
|
du
ulertu nola ulertzen duen ere, baina ziurtasun oso osoaz daki. Jauna bada, hitz egiten duenean, errazago dela ematen du; baina santua denean, hitzik egiten ez baitu, eta Jaunak han arima hari lagun egiteko jarri duela baitirudi, gehiago harritzekoa da.
|
|
1 Jainkoaren errukiz borroka hauetan garaile irten direnei eta, ekin eta jarrai, hirugarren egoitzetan sartu direnei zer esango diegu, dohatsu Jaunaren beldur den gizonabaizik? Ez da izan gutxi Haren Maiestateak nik bertso honen erromantzeak zer esan nahi
|
duen
uler dazadala egitea, gauza honetan moldakaitza bainaiz. Egia esan, arrazoiz deituko diogu dohatsua, atzera egiten ez badu, gure irudiko salbamen bide seguruan baitoa.
|
|
6 Bertsora itzuliz berriro, nire ustez, hemen on egin diezadakeena, zabaltze hura da; horrela dirudi, diodan iturburu honetatik, hau da, gure sakonetik zerutar ur hura sortzen hasten denez gero, gure barrualde osoa hedatuz eta zabalduz doala dirudi eta ezin esanezko ondasunak sortzen ditu, arimak berak ere ezin
|
du
ulertu zer ematen zaion han. Lurrin gozo bat sumatzen du, nolabait esateko?
|
|
4 Gorets beza biziki, bere baitan hau nabari dezanak, berak mesedea ezagutzea zerikusi handikoa delako, eta mesede horregatik eskerrak emateak mesede handiago batzuetarako prestatzea ekarriko dio. Eta aditu ahal izateko, hainbat liburutan gomendatzen denez, saia bitez gogoetarik ez egiten, Jaunak ariman dagianera adi egon baizik; Haren Maiestatea hasi ez bada gu liluratzen, ezin
|
dut
ulertu nola geldiaraz daitekeen pentsamendua, mesede baino kalte gehiago ez egiteko eran; honetaz pertsona espiritual batzuen artean ongi bideraturiko eztabaida izan bada ere, nik neure apaltasun urrian aitortzen dut ez didatela sekula eman ni haienera makurrarazteko arrazoirik. Halako batek fraiPedro Alcántarako santuarena omen den liburu bat aipatu zidan, baietz uste dut, harena zela?, ni beraren aldera jar nadin, hark honen berri bazekielako; eta irakurri genuen eta nik neuk diodana dio hark ere, baina ez nik erabilitako hitz hauen bidez; hala ere, esaten duenetik ateratzen da, ordurako maitasunak itzarririk egon behar duela.
|
|
...n, bildutasunezko otoitza sartu nuen, lehenengo esan behar nuen honekin batera, eta esan dudan Jainkoaren gozotasunen otoitza baino askoz ere beheragokoa da, baina hara iristeko hasiera; bildutasunezko otoitzean ez da utzi behar meditazioa, ezta adimenaren jarduera ere), otoitz hau iturburua dela, ubideetatik ez datorrena; bera neurritsu ari da, edota neurritsu aritzera darama ulertu nahi duena ez
|
duela
ulertzen ikusteak; eta honela, alde batetik bestera ari da, ezertan pausatzeko lekurik aurkitzen ez duen inozo baten antzera. Borondatea hain sendo du bere Jainkoagan, non nahigabe handia ematen baitio bere nahaspila hark, eta beraz, ez du hari kasu egin beharrik, gozatzen duenetako asko galtzera ekarriko baitu; aitzitik, utz dezala hura eta bere burua maitasunaren besoetan, Haren Maiestateak irakatsiko baitio une hartan zer egin; ia zer guztia honetan datza:
|
|
1 Oi ene ahizpak!, nola adierazi nik zuoi bosgarren egoitzetan gordetzen diren aberastasuna, altxorrak eta atseginak? Uste dut hobe litzatekeela ezer ez esatea geratzen diren ondorengoei buruz, bada, ezin da adierazi, eta adimenak ere ezin
|
du
ulertu, ezta konparazioek ere ez dute balio hori azaltzeko, lurreko gauzak kaskarregiak direlako xede honetarako.
|
|
13 Oi ene alabak, zenbat gauza ikusiko ditugun, geure apaltasun eta ezereza baino besterik ikusi nahi ez badugu, eta hain Jaun handiaren mirabe izateko ez garela duin eta haren miragarriak ezin
|
ditugula
ulertu konturatzen bagara! Izan bedi goretsia beti betiko, amen.
|
|
11 Arimak zer eratako otoitza
|
duten
ulertzeko ardura handiaz eta otoitzean ari direnean oso kopetilun ikusten ditudanean, izan dituzten gozotasuna eta debozioa joango ote zaien beldurrez zirkinik egiten eta pentsamenduei eragiten ere ez direla ausartzen dirudiela, konturatzen naiz zein gutxi dakiten bat egitea lortzeko bidearen berri, irabazi guztia hartan dutela uste baitute. Ez, ene ahizpak, ez; egintzak nahi ditu Jaunak, eta gaixo bat ikusten baduzu, aringarriren eman diezaiokezuna, ez zaitez kezkatu otoitzeko bero hori galduko duzulakoan eta errukitu zaitez harekin; eta minik badu, min har ezazu zuk ere; eta premiarik badu, egizu barau hark jan dezan, ez hainbestean beragatik, zure Jaunak huraxe nahi duelako baizik.
|
|
Aitor entzuleagandik hartu nahi izanez gero, badirudi deabruek jo dutela harengana arima oraindik gehiago oinazetu dezan; eta honela, aitor entzule batek oinaze honetan zen batekin hitz eginez, halako unea igaro ondoren (estualdi arriskutsua baita hainbeste gauza batera direlako), esaten zion jakinarazteko horrela zegoenean, eta betiere are okerrago zen hori, hura konturatu baitzen ez zegoela bere esku. Bada, pertsona batek erromantzezko liburu bat eskuetan hartu nahi badu, irakurtzen ongi jakin arren, letrarik ere ez dakienak baino gehiago ez
|
zuela
ulertzen gertatzen zitzaion, gai ez zela zegoelako adimena.
|
|
–Oi ene ahizpak!, nola adierazi nik zuoi bosgarren egoitzetan gordetzen diren aberastasuna, altxorrak eta atseginak? Uste dut hobe litzatekeela ezer ez esatea geratzen diren ondorengoei buruz, bada, ezin da adierazi, eta adimenak ere ezin
|
du
ulertu, ezta konparazioek ere ez dute balio hori azaltzeko, lurreko gauzak kaskarregiak direlako xede honetarako.
|
|
Desira daitekeen guztia era batera han zegoela konturatu nintzen; ikusi, ordea, ez nuen ezer ikusi. Esan zidaten, eta ez dakit nork, han egin nezakeena ezer ezin
|
nuela
ulertu ulertzea dela, eta haren ondoan guztia zela ezereza konturatzea. Horrela, nire arima atsekabetu egiten zen gero, sorkariren batean gera daitekeela eta are gehiago harekin zaletu daitekeela konturatuz, guztia inurritegi bat iruditzen zitzaidalako.
|
|
25 Behin Quicumque vult salmoa errezatzen ari nintzela, ulertarazi zitzaidan nola den Jainko bakarra eta hiru Pertsona; hain argi ulertarazi ere, non harri eta zur eta guztiz kontsolaturik geratu bainintzen. On handi handia egin zidan Jainkoaren handitasuna eta haren miragarriak ezagutzeko, eta Hirutasun Santuaz pentsatzen dudanean edota hartaz hitz egiten denean, uste
|
dut
ulertzen dudala nola izan daitekeen, eta horrek poz handia ematen dit.
|
|
–Ez, monasterioak gizalege eta jakintzaren gortea izan behar dutela baitiote. Nik, egia esan, ezin
|
dut
ulertu hau. Pentsatu dut santuren batek esan ote duen, monasterioak zeruko gortesau izan nahi dutenei irakasteko gortea izan behar zuela, eta alderantziz ulertu dute.
|
|
Iruditu zitzaidan urrezko lepoko eder ederra jarri zidala idunean eta gurutze bat berari lotua, oso baliotsua. Urre honek eta harribitxi hauek ez dute hemengoekin zerikusirik, ez dira konparatzekoak; izan ere, haien edertasuna hemen pentsa dezakegunaren ondoan, guztiz bestelakoa da, eta adimenak ezin
|
du
ulertu zerez egina zen arropa ezta Jaunak adierazi nahi duen zuritasuna irudikatu ere; horrela, hemengo guztia, nolabait esateko, kedarrez egindako marrazki bat besterik ez da.
|
|
12 Ez bedi harritu ezta ez beza uste izan ezinezko gauzak direnik. Jaunarentzat guztia baita posible?, saia bedi, ordea, fedea bizkortzen eta apala izaten, Jaunak zientzia honetan, beharbada, jakintsuago egiten duelako atsotxo bat bera baino, eskola handikoa izan arren; eta apaltasun honekin on handiagoa egingo die arimei eta bere buruari, kontenplaziozko pertsona izan gabe halakotzat bere burua agertuta baino. Izan ere, berriro diot, esperientziarik ez badu, apaltasun handia ez badu ez
|
duela
ulertzen ulertzeko eta hala ere ez dela horregatik ezinezkoa ulertzeko, gutxi irabaziko du eta gutxiago emango dio irabazteko berarekin harremana duenari. Apaltasuna baldin badu, Jaunak bata edo bestea engainatzen utziko duen beldurrik ez da zertan izanik.
|
|
Jaunak nahi beza, nik azaltzen asma nezala esan dudan honetan. Badakit esperientzia
|
duenak
ulertuko duela eta ikusiko duela asmatu dudala zerbait esaten; esperientziarik ez duenak ez naiz batere harritzen guztia zentzugabekotzat jotzen badu. da nik esatea errugabe geratzeko; nik ere ez diot errurik egotziko esaten duenari.
|
|
Jaunak ez du nahi izan nola den niri aditzera ematerik, eta ni hain ezjakina naiz eta hain adimen kamutsekoa, non, behin eta berriro azaldu nahi izan didaten arren, ez baitut ulertzerik izan nola den. Eta hau egia da; berorrek adimen bizia dudala uste badu ere, ez dut; izan ere, gauza askotan ikusi dut nire adimenak ez
|
duela
ulertzen, esan ohi denez, jaten ematen diotena baizik. Batzuetan nire aitor entzulea harri eta zur geratzen zen nire ezjakintasunez; eta sekula ez nuen aditzera eman, ezta ez nuen nahi ere, Jainkoak nola egin zuen hau eta nola izan zitekeen hau, ezta ez nuen galdetu ere egiten, nahiz eta, esan dudanez?
|
|
Gurutzearekin babesten nintzen eta haren bidez guztiok babestu gintuenagandik gorde nahi nuen. Ikusten nuen inork ez
|
ninduela
ulertzen; hori bai argi ikusten nuela; baina ez nintzen ausartzen nire aitor entzuleari esaten, hau egi egiaz apaltasunik ez nuela esatea bezala izan zitekeelako.
|
|
4 Ia hasieratik ohartu nintzen esperientziaz ulertzen zidala esaten niona; hori zen, hain zuzen ere, nik behar nuena; izan ere, orduan ez nekien neure buruari ulertzen orain dakidan bezala, esaten jakiteko eran; gero Jainkoak eman dit Berak egiten dizkidan mesedeak ulertzea eta esaten jakitea, eta beharrezkoa zen niri bete betean ulertuko zidana eta zer den azalduko zidana hortik pasatua izatea. Hark argitasun handi handia eman zidan, irudizkoak ez ziren ikuskarietan behintzat ez bainuen ulertzen zer izan zitekeen hura, eta arimako begiekin ikusten nituenetan ere iruditzen zitzaidan ez
|
nuela
ulertzen nola izan zitekeen; esan dudanez, nik uste nuen gorputzeko begiekin ikusten direnak bakarrik direla kontuan hartzekoak, eta halakorik ez nuen nik.
|
|
Neke oso handia da hau, eta honelakoak asko igaro ditut, aurrerago esango dudanez; garrantzirik ez duela dirudien arren, beharbada, on egingo du espirituak nola probatu behar
|
duen
ulertzeak.
|
|
Argi argi zela Jainkoaren espiritua esan zidan, eta otoitzera berriro itzuli beharra zegoela: ez nengoelako ongi finkaturik, ezta hildura ulertzen hasirik ere (eta horrelaxe zen, izena bera ere uste dut ez
|
nuela
ulertzen eta), eta otoitza inola ere ez uzteko, hartan ahalegin handiak egiteko baizik, Jainkoak hain mesede apartekoak egiten zizkidanez gero; ea zer nekien nik Jaunak nire bitartez pertsona askori on egitea ez ote zuen nahiko, eta beste gauza batzuk (izan ere, aurrez iragarri zuela dirudi Jaunak nirekin geroago egingo zuena); eta erru handia izango nuela neure gain Jainkoak egiten zizkidan mese...
|
|
18 Kontsolaturik eta adorez beterik utzi ninduen, eta Jaunak lagundu zidan, baita berari ere nire egoera eta nola gidatu behar
|
ninduen
uler zezan. Hark esaten zidanetik ezertan ere ez okertzeko erabakia hartu nuen, eta horrela egin nuen gaur arte.
|
|
Izan ere, hemen entzun nahi ez dugunean, belarriak estal ditzakegu edota beste gauza batean jarri arreta; horrela, entzun arren, ez da ulertzen. Jainkoa arimari mintzatzen zaion honetan ez dago inolako erremediorik, baizik eta, nahi ez badut ere, entzunarazten dit eta adimena hain osorik edukiarazten digu, Jainkoak uler dezagula nahi
|
duena
ulertzeko, non ez baita aski nahi izatea edo nahi ez izatea. Bada, guztia dezakeenak uler dezagula nahi du, Hark nahi duena egin behar delaeta gure egiazko jaun eta jabe agertzen dela.
|
|
8 Eta berriro diot ezinezkoa iruditzen zaidala engainuan erortzea, arimak, barru txarrekoa izanik, itxurak egitea nahi ez badu behintzat (nahiko txarra izango litzatekeena) eta ulertu duela esatea, hala ez denean; baina berak eratzen duela eta berak esaten duela bere barrurako argi ez ikusteak, nire iritziz, ez du zentzurik, Jainkoaren espiritua ulertu badu, eta bestela, bizi guztian egon daiteke engainu horretan eta ulertzen duela pentsatu, nik ez dakit nola baina. Edo arima honek nahi
|
du
ulertu ala ez: ulertzen duenari iheska ari bada eta ezer ulertzerik inola ere nahi ez badu, beldurrak eta beste arrazoi batzuk tarteko, gauza horiek gabe otoitzean soseguz egon ahal izateko, zer dela-eta eman hainbeste leku adimenari arrazoiak molda ditzan?
|
|
Jainkoa goresten dut horrela esaten jakin dudalako. Eta amaitzeko uste dut, adimenaren gauza izanik, nahi
|
dugunean
uler dezakegula, eta otoitza daukagun bakoitzean ulertzen dugula iruditu dakigukeela. Beste honetan, ordea, ez da hala gertatzen, eta egunak eta egunak egongo naiz zerbait ulertu nahi izan arren ezin ulertu dudala; beste batzuetan, berriz, ulertu nahi ez dudanean, esan dudanez, nahitaez ulertu behar.
|
|
Adimenak, ulertzen badu ere, ez du ulertzen nola ulertzen duen; behintzat ezin du konprenitu ulertzen duenik. Nik uste dut ez
|
duela
ulertzen, bada, diodanez, ez du ezer ateratzen.
|
|
4 Noizbait eta maiz gertatzen da, borondatea bat eginda egonik (berorrek ikus dezan hori izan daitekeela, eta otoitz era hori
|
duenean
uler dezan; ni behintzat nahasia ninderabilen, eta horregatik esaten dut hemen), argi ikusten da eta ulertzen borondatealotuta eta gozatzen dagoela;, argi ikusten dela, diot, eta sosegu handitan borondatea dago soilik, eta bestalde adimena eta oroimena aske daude, zereginetan eta karitatezko egintzetan jarduteko eran egon ere.
|
|
...putzeko indarrik gabe gelditzen dela, min handiz izan ezik, eskuei ere eragin ezinik; begiak berak nahi gabe itxi egiten zaizkio, edota irekita baditu, ez du ikusten ia ezer; eta, irakurtzen ari bada, ez du asmatzen letrarik esaten, ezta ia letrak ongi ezagutzen ere; letrak daudela ikusten du, baina, adimenak laguntzen ez duenez gero, nahita ere ez daki irakurtzen; entzun bai entzuten du, baina ez
|
du
ulertzen entzuten duena. Horrela, zentzumenek ez diote ezertan laguntzen, bere atsegina alde batera ez uzten izan ezik; eta horrela, on baino gehiago kalte egiten diote.
|
|
6 Desegokia dirudi hau esatea, Jainkoak beti ulertzen digula eta gurekin dagoela ongi dakigu-eta. Horretan ez da zalantzarik izan behar horrelaxe dela, baina Enperadore honek eta gure Jaun honek nahi
|
du
uler dezagula hemen ulertzen digula Berak, eta bere presentziak egiten duena, eta ariman berariaz lan egiten hasi nahi duela, ematen dion barruko eta kanpoko poz handian, eta, esan dudanez, atsegin honetatik hemengoetara dagoen desberdintasunean, geure bekatuengatik ariman egina genuen hutsunea betetzen duela baitirudi. Beraren barru barruan da poz hau, eta ez daki nondik eta nola etorri zitzaion, eta askotan ez daki zer egin, zer nahi izan ezta zer eskatu ere.
|
|
5 Bada, nik diodan hau, ez igo Jainkoak igoarazi ezik?, autore espiritualen hitz egiteko era da. Horren esperientzia
|
duenak
ulertuko dit, nik ez baitakit esaten honelaulertzen ez bada. Azaltzen hasi nintzen teologia mistikoan adimenak bere jarduera galtzen du, Jainkoak etenda uzten baitu, gero adieraziko dudanez, ahal badut eta Berak horretarako mesedea egiten badit.
|
|
Izan ere, Hura zerbitzatu beharrean iraintzen dutenei hain ongi badatorkie otoitza eta hain beharrezkoa bazaie, eta hartan inork egiaz inolako gaitzik aurki ez badezake otoitza ez edukitzea baino handiagoa izango denik, Jainkoa zerbitzatzen dutenek eta zerbitzatu nahi dutenek zer dela-eta utzi behar dute? Bizitzako nekeak neke handiagoz igarotzearren ez bada, behintzat, eta Jainkoari atea ixtearren hartan pozik eman ez diezaien, nik neuk ezin
|
dut
ulertu. Benetan erruki ditut, beren kontura Jainkoa zerbitzatzen baitute; izan ere, otoitzean saiatzen direnei Jaunak berak ordaintzen die, bada, neke pixka baten ordainez atsegina ematen die harekin nekeak igaro ditzaten.
|
|
Arima geldiarazia da, bere baitatik irtenda dirudiela: nahimenak maite du, oroimena ia galdua dela deritzot, adimenak ez du gogoetarik egiten, nire iritziz, baina ez da galtzen; hala ere, diodanez, ez du ezer egiten, harri eta zur bezala dago asko ulertzen duelako, izan ere, Jainkoak nahi
|
du
uler dezala Haren Maiestateak burura ematen dion hartatik ez duela ezertxo ere ulertzen.
|
|
Eta era honetara, gauzak hain zail zeudenez gero, bere ahaideek esan zioten zorakeria zela eta utz zezala; eta aipatuak diren gaixotasun handiekin ia beti ohean zetzanez gero, mojatzarako ez zutela inongo monasteriotan hartuko esaten zuten. Berak esan zuen, gure Jaunak hilabetean osasuna ematen bazion, hori nahi
|
zuela
ulertuko zutela eta berbera joango zela Gortera lortzera. Hau esan zuenean, urte erdi baino gehiago zeramatzan ohetik jaiki gabe, eta ia zortzi zeramatzan handik ia mugitzen ez zela.
|
|
27 Dena dela, pentsa dezaket noizbait deabrua nahas daitekeela, eta hau hala da, esan dudan eta ikusi dudanez?, baina bestelako ondorioak ekartzen ditu, eta esperientzia duena ez du engainatuko, nire iritziz. Hala ere diot, Jainkoa dela neure baitan ziur banago ere, nik ez nukeela inolako gauzarik egingo ezergatik ere, nire ardura duenak gure Jaunaren zerbitzu handiagorako dela ez baderitzo; eta egundo ez
|
dut
ulertzen esana egin dezadala baino besterik eta ez dezadala esan gabe ezer gorde, hau baita komeni zaidana.
|
|
3 Nik ezin
|
dut
ulertu zer dela-eta berorren gorentasunak utzi dion nik agindurikoa Ávila maisuari bidaltzeari. Ez beza hori egin, Jainkoarren, mezulari baten bidez bidali baizik, egunbeteko bidea baizik ez dagoela esan baitidate.
|
|
6 Andre hari dagokionez, ni saiatuko naiz berorren jauntasunak agintzen duena betetzen, horretarako aukera izanez gero; izan ere, esatera etorri zitzaidana ez da etxe honetara sarri etorri ohi dena; eta aditzera eman zenez, ez da ezkontza kontua. Berorren jauntasunaren gutuna irakurri nuenean, pentsatu nuen ez ote zen hori izango eta eragotzi egin nahi zitzaiola; hala ere, ezin
|
dut
ulertu kontatu zidanak berari dagokion pertsonarik izango duenik kasu honetan, errepublikaren eta Jainkoaren zerbitzuagatik ez bada. Haren Maiestateak gida beza bere zerbitzurako egokien den bezala, bada, gauzak dauden bezala, berorren jauntasunak nahi ez badu ere, tarteko egingo dute.
|
|
3 Aita frai Antonio askoz ere hobeki dago honezkero, meza ematen baitu, eta honekin poztu bedi berorren aitatasuna, han hitz egingo baitiot; eta bestela, zeruan elkar ikusiko dugu. Aita frai Antonio hain gaizki egonik, ni beldur nintzen berarekin bakarrik joaten, bidean geratuko zela pentsatzen nuelako; eta, berorren aitatasuna etortzeak poz emango zidanez gero, pixka bat laguntzen zuen, ezin
|
baitut
ulertu bizitza honetan nik ahaleginak eginik, zergatik egin behar den kontrakoa. Aukera izan du berorren aitatasunak aita frai Antonio ikustera etortzeko, hain gaizki egonik bidezkoa zirudien, eta pozten dela beraren hobekuntzagatik idaztea ez da gaizki ikusia izango, lehortasun handia izan baitu.
|
|
7 Orain hitz egin dezagun berorren agurgarritasunak dioenaz, hau da, ez dezatela hautatu edo berretsi, eta nik aita komisarioari idazten diodanaz. Jakin beza, ene aita, nik berori hortik libre ikusteko dudan gogoan, argi ikusten dut indar handiagoa duela berorri Jaunagan diodan maitasun handiak Ordenaren onak baino, eta hortik dator berezko ahultasuna, hau da, bihotz bihotzean sentitzea guztiek ez
|
dutela
ulertzen berorri zor diotena eta egin duen lana, eta berorren aurka hitzen bat ezin jasan izatea; baina azken batean, oraindik gehiago egin dit guztien onak. Dena dela, berorren agurgarritasuna aita Nicolaorekin beti ibiliz, hura hautatuko balute, bata eta bestea betetzen direla esango nuke.
|
|
3 Kondeak ere pena eman dit, ikusten dugunari baino besteri begiratu gabe; baina handiak dira Jainkoaren epaiak eta haren ezkutuak ezin
|
ditugu
ulertu: beharbada, haren salbamena alargun geratzetik etorriko da.
|
|
Otoitz era horretatik pasatua naiz, eta gero arimak atseden hartu ohi du eta noizbehinka penitentzia batzuk egiten ditu. Batez ere, oso bultzada indartsua denean, dirudienez, ezin du jasan arimak Jainkoagatik zer edo zer egin gabe; bada, maitasunezko ukitua ematen dio arimari, eta horretan ulertuko du berorrek, haziz badoa, ez
|
duela
ulertzen dioen koplarena; izan ere, pena eta min handia da, zerena den jakin gabe eta oso gozoa. Eta egiaz Jainkoaren maitasunak ariman egiten duen zauria bada ere, ez da jakiten non eta nola, ezta zauria edo zer den ere; min gozo hori sentitzen da soilik, kexarazten duena, eta honela dio:
|
|
Orain Antequera ondoan dagoen iturriak sendatuko ditu [gaitz horiek]. Ezin
|
dut
ulertu aita frai Buenaventuraren kontu hori, nire ustez, berorren agurgarritasunak idatzi baitzidan agintea kendu ziotela; bada, kendu bazioten, nola agintzen du fraideen atxilotzea?; berriro karguan jarri ez badute behintzat. Jainkoak mesede handia egin digu, gure aitak hain bakez eraman dituelako gauzak; eta eragozten ez badiote, hark hobeki amaituko du; horrela izango dela uste dut Haren Maiestatearengan.
|
|
Hau dio soilik: oso mardula dela eta aurreko nuntzioak egindakoa baliogabetu egiten duela (eta berorren aitatasunak dioena izan behar du, bakarrik ez
|
dutela
ulertzen), eta Aita Santuarena dela dio (baina nuntzioarena besterik ez du izan behar, erantzunean haren jauntasunak agintzen duenari men egingo zaiola esaten duelako); hau agintzen diotela dio: berorren aitatasuna prelatutzat ez hartzeko eta nuntzioari baino beste inori ez obeditzeko.
|
|
7 Eman biezazkie guztiei nire goraintziak; eta ama nagusi ordeari, hau berari egina bezala har dezala, eta ene ahizpa Gabrieli oso gogoan dudala. Ahizpa San Frantziskori, ezin
|
dudala
ulertu nola ibili den kontu hauetan.
|
|
Bestalde, ez naiz harritzen hainbeste bisitarekin eta aspaldiko urteetan gure bekatuengatik izan diren berrikeriekin gogait eginik egoteaz. Jaunak nahi beza hartaz onerako baliatzen jakin dezagula, horretara biziki bizkortzen baikaitu Haren Maiestateak; hala ere, orain, Ordena berekoa denez gero, ez dirudi haren distiraren kalte handitan izango denik; eta Jainkoagan itxaro dut, berorren jauntasunak aita honen alde egiten badu hark berorren grazia
|
duela
ulertzeko eran, guztia oso ongi egingo dela. Hark berorren jauntasunari idazten dio eta esan dudanaren desira bizia du eta berorri inolako disgusturik ez ematekoa, bere burua berorren seme esanekotzat duelako.
|
|
Aipaturiko horrek gehiagotan ikusten zuen; hemendik aurrera, berriz, ia inoiz ere ez. Ama prioreak eta nik ezin
|
genuen
ulertu horren arrazoia. Behin Angela beltza Joserekin hitz egiten ari zela, esan zion bera zela etortzea eragozten ziona, gehien komeni zitzaiona Velazquez doktorea zelako, (kalonje oso jakintsu bat, hemengoa); honekin nolabaiteko bihotz altxagarria izango zuela; Berak jarriko zuela hura hari entzun eta uler diezaion (zeregin ugari zituelako zalantzan jartzen baitzen); eta berorren agurgarritasunak dakienez, Jose hain pertsona serioa izanik eta horrelako aholkuak emanik, ez zekien [Angelak] zer egin beste harekin hasita zegoenez gero eta hari asko zor zionez gero; bestalde, beldur zen Jose haserrearaziko ote zuen.
|
|
Jainkoak ordain biezazkio aholkuak. Uste
|
dut
ulertu nuela ezabaturik dagoena. Jakin beza Beas ez dagoela Andaluzian, bost legoa honantzago baizik; Andaluzian fundazioak egiterik ez dudala badakit.
|
|
Esan zidaten, kapituluaren ondoren ere, mojak eliza txukuntzera irteten zirela. Ezin
|
dut
ulertu nola egiten duten hori, probintzialak ere ezin baitu eman horretarako baimenik; Aita Santuaren motu propio bat delako eskumiku zorrotzekin, konstituzioan argi adierazia egoteaz gain. Lehenengotan gogor egiten zitzaigun; orain biziki pozten gara.
|
|
Hau emakumeei esaten diet, eta baita beren letren bidez egiaren euskarri izatera behartuak ez diren gizonei ere; guri haiek azaltzeko Jaunak dituenek gauza argi dago landu egin behar dituztela eta horretan zer irabazi duten. Guri, ordea, lau lau Jaunak eman diezaguna hartzea dagokigu; eta ematen ez badigu, ez gaitezen neka, guk hain Jainko eta Jaun handia izateaz poztu baizik, haren hitz batek hainbeste ezkutu gordetzen baititu bere barnean, eta horrela ezin
|
baitugu
ulertu haren printzipioa. Ez litzateke, noski, harritzekoa izango latinez, hebreeraz nahiz grekoz balego; baina gure erromantzean ere zenbat gauza dauden David errege aintzatsuaren salmoetan, erromantzez soilik azaltzen dizkigutenean, latina bezain ilun geratzen zaizkigunak!
|
|
18 Norbaitek ahaleginak egiten baditu beste monasterio batera alda dezaten, bai berarentzat eta bai beste edonorentzat ezinezkoa dela betiko buruan sartzeko eran erantzun behar zaio. Izan ere, inork ezin
|
ditu
ulertu ikusi duenak izan ezik, hortik datozen eragozpen ikaragarriak eta tentaldietarako deabruari irekitzen zaion atea, beren etxetik irten daitezkeela uste badute, horretarako arrazoi handi handiak eman nahi badituzte ere. Eta egin behar balitz ere, ez lukete ulertuko, ezta nahi izateagatik dela ere ez lukete ulertuko, beste aitzakia batzuk ekarri baizik; izan ere, halakoa ez da inon ere ongi egokituko, eta kalte handia egingo zaie besteei; eta gogoan izan dezatela, bere etxetik irten nahi duen mojarengan ez duela izango inoiz konfiantzarik prioreak ezertarako ere, eta atera behar balu ere, ez luke egingo kasu horrengatik; atera premiaren baterako edo fundazioren baterako esan nahi dut; eta hala egitea komeni da, tentaldi hauek ez baitituzte sekula izaten malenkoniatsuek eta probetxu handiko gauzetarako ez diren izaerakoek baizik.
|
|
3 Beharbada esango duzue, ea zertarako azpimarratzen dudan hau hainbeste, eta zergatik diodan geu baino hobeak direnei laguntzeko. Esango dizuet nik, uste baitut oraindik ez
|
duzuela
ulertzen Jaunari zenbat zor diozuen munduko arazo eta erorbide eta harremanetatik askatuak zaudeten lekura ekarri zaituztelako: mesede handi handia da hau; esan ditudan haiek, ordea, ez daude haietatik aske, eta ez da egoterik komeni ere, garai hauetan gutxiago beste batzuetan baino; izan ere, haiek izan behar dute jende ahulari sendotasuna eta txikiei adorea eman behar dietenak.
|
|
Ez zuten hain ongi tratatu, ageri agerian guztiei agertu eta argi eta garbi nor zen esaten zienean, oso gutxi izan baitziren sinetsi ziotenak. Eta honela, nahiko erruki hartzen digu guztioi, Haren Maiestateak nahi
|
baitu
uler dezagula Bera dela Sakramentu guztiz Santuan dagoena. Baina ageri agerian bere burua agertzea eta bere handitasunak komunikatzea eta bere ondasunetatik ematea ez du nahi, bere desira handia dutenentzat baizik, hauek direlako beraren benetako adiskideak.
|
|
2 Kontura gaitezen, ene ahizpak, ez duela esaten, barkatuko diegunez gero?, aurreko hori bezain dohain handia eskatzen duenak eta bere borondatea Jainkoarenean jarri duenak, hau dagoeneko eginik izan behar
|
duela
uler dezagun, eta, horrela, hau esaten du: –guk ere geure zordunei barkatu diegunez gero?.
|
|
–munduko ondasun guztiak biltzen ditu berarengan eta, uste dut, bertute guztietako asko ere bai. Hau ez dut bete betean ziurtatzen, ez dakidalako bakoitzak duen balioa, eta ongi ez
|
dudala
ulertzen uste dudana, ez dut baieztatzen; baina nik neure baitan uste dut asko biltzen dituela.
|
|
Inork bestelakorik esango balizue eta bertutea dela hori egitea, ez sinetsi, horrek berekin dakarren gaitz guztia esaten hasiko banintz, luze joko bailuke; eta zer esaten duten hobeki dakitenek honetaz idatzi dutenez gero, nahiko izango da esandakoa. Uste dut, hain inperfektua izanda nik hau ongi ulertu badut, nola ez ote
|
dute
ulertuko perfektuak direnek?
|
|
2 Jainkoak nahi beza nik ulertzea, areago oraindik azaltzea, izan ere, uste dut ez dakidala zein den espirituala, ez noiz nahasten zaion sentsuala, ezta nola jartzen naizen horretaz hitz egiten ere. Urrutitik hitz egiten entzuten duena bezala da, ez
|
baitu
ulertzen esaten dutena; hori gertatzen zait niri, batzuetan ez baitirudi zer esaten ari naizen ulertzen dudanik eta Jaunak nahi du ongi esana izatea; beste batzuetan aldrebeskeria hutsa bada, nigan berez berezkoa da ezertan ez asmatzea.
|