2015
|
|
norbaiti sugegorri batek hoska egiten dionean guztia pozoitzen eta handitzen denez, halaxe da hemen ere; ez dugu geure burua zaintzen; argi dago onera etortzeko sendaketa ugari behar direla; eta nahikoa mesede egiten digu Jainkoak, hartatik hiltzen ez bagara. Egia da, arimak neke handiak igarotzen dituela hemen; batez ere deabruak sumatzen badu bere izaeran eta ohituretan aukera onak
|
dituela
oso aurrera joateko, infernu oso bilduko du berriro ere kanpora irtenarazteko.
|
|
2 Egoitza hauek Erregea dagoen lekura gehiago hurbiltzen direnez gero, handia da haien edertasuna eta ikusteko eta ulertzeko hain gauza finak daude, non adimena ez baita gai, esperientziarik ez dutenentzat guztiz ilun ez geratzeko adinako egokitasunez esateko moduari antzik emateko ere; esperientzia
|
duenak
oso ongi ulertuko du, batez ere handia badu.
|
|
Egun batean otoitzean ari nintzela, deabru bat ikusi nuen neure ondoan eskuan zituen paper batzuk haserre bizitan zati zati egiten. Niri poz handia eman zidan horrek, eskatzen nuena egin zela iruditu zitzaidalako; eta hala izan zen, gero jakin bainuen damu handiz aitortu zela, eta Jainkoagana bihurtu zela egiaz; horrela Haren Maiestateagan itxaro
|
dut
oso aurrera egingo duela beti. Izan bedi bedeinkatua guztiagatik, amen.
|
|
honek guztionek larritasunik ez sortzea eta, beraz, erraz erraz utzi nuen, ezertxo ere kosta ez balitzait bezala. Eta hau ezin zuen inork sinetsi, ezta nirekin harremana zuten eta otoitzari emanak ziren haiek ere; guztiek uste
|
zuten
oso nahigabeturik eta lotsa lotsa eginik nengoela, eta nire aitor entzuleak berak ere ezin zuen sinetsi. Nik, ahal nuen guztia egin nuelakoan, Jaunak agindu zidana egiteko ustenuenez nengoela gehiagora beharturik, eta etxean geratzen nintzen, poz pozik eta neure gogara nengoen-eta.
|
|
...ta hala diote eta hala izan behar zuen, beren giza egoerak eta batzuek perfekzio bidea hasi zutenez geroko urteak asko izateak eskatzen dutelako; baina arima honek ongi ezagutzen du, oso urrunetik ezagutu ere, zein diren hitz hutsezkoak, edota hitzak egintzekin berresten dituztenak; izan ere, jakinean dago batzuek egiten duten probetxu eskasa eta besteek egiten duten probetxu ona, eta esperientzia
|
duenak
oso argi ikusten duen gauza da.
|
|
40 Bada, etxean sartu ginenean, atearen barru aldera zeuden guztiak, nor bere janzkiaz; izan ere, sartu zirenean bezala jantzirik zeuden, honen zain egonez, egundo ez baitzuten hartu nahi izan serora jantzirik, hauek
|
zutena
oso modutsua izan arren; argi zegoen beren apainduraren ardurarik ez zutela izan, moduztatu gabe baitzeuden, eta ia guztiak ihar ihar, egin zuten penitentzia handiko bizitza ageri zutela.
|
|
Baimena lortzeko ahaleginetan gara honezkero. Presa handiz jardun nahi nuke, eta laster ematen badigute, uste
|
dut
oso ongi izango dela. Gauza asko esan nahiko nizkieke ene Beatriz andereari eta ene kondesa andereei.
|
|
Gauza polita iruditzen zaie bandera eta zalaparta horien artean izatea, hor entzungo dituzten hainbeste berritasunez baliatzen eta espiritu ona ikusten jakinez gero, baina kontu handia izan da arreta ez galtzeko. Gogo bizia
|
dut
oso santuak izan daitezen. Baina zer izango litzateke Portugalgoa egingo balitz!; on Teutoniok, Évorako artzapezpikuak, idazten dit berrogei legoa baino gehiago ez daudela hemendik hara.
|
|
4 Nik nahiko nuke, aita komisarioak konstituzioak zuzendu ahal izatea eta egin daitezenetan ongi jarritako gauza batzuk jartzea, eta orain eskatzen ditugunak kentzea eta jartzea. Eta hau ez du inork egingo, berorren aitatasunak eta aita Nicolaok ez
|
badute
oso gogoz hartzen; eta berorren aitatasunak dioenez, eta nik, ustez, neure gutunean berorren aitatasunari idatzi nionez, gure gauzetan ez dago zertan berri emanik fraideei, eta aita frai Pedro Fernándezek ere ez zien inoiz berri eman haiei. Haren eta bion artean hitzartu ziren gero aktetan jarri zituenak, eta ez zuen ezer egiten niri esan gabe.
|
|
Jainkoak nahi beza etxe hartakoa ongi joatea? uste
|
dut
oso ona izango dela.
|
|
Gizon ona da; egoki izango da poz hor ematea. Almodóvarren ongi izango litzateke, nik uste, janari faltarik ez baitute; eta aita priorea han ez dagoenez gero, ordezkoren bat egoki etorriko litzateke; frai Gregorio gera liteke haren lekuan eta nik uste
|
dut
oso ongi joango liratekeela gauza guztiak; izan ere, aita honekin zenbat eta harreman handiagoa izan, hobea iruditzen zait. Beroriek ikusiko dute.
|
|
Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorren agurgarritasunarekin, ene alaba. Bai nahi
|
nukeela
oso luze idaztea!, baina beste gutun asko idazten ditudanez gero, ez dut astirik. Aita frai Gregoriori esan diot luze idatz dezala bideko gauza guztiez.
|
|
2 Berak dio berorrek arrazoi
|
duela
oso haserre egoteko, baina ezin duela gehiago. Argi ikusten du galduta dabilela, eta aski nekatua egon behar du; baina hor egotea hain biziki sentiturik, nahiago zuela hiltzea.
|
|
Hala ere ez dut neure burua zurituko, inora ez doala ikusi arren, eta uste dut Jaunak bilatuko duela bideren bat arima hauen erremediorako. Benetan erruki
|
ditut
oso nahigabeturik daudelako, idazkitxo hauetan ikusiko duenez.
|
|
Nire nebaren (zeruan izan bedi) heriotzaz berorri oso luze idatzi nionez gero, ez dizkiot berritu nahi pena gehiago. Niri asko geratu zitzaizkidan, neuk nahi
|
nituenaz
oso bestera zihoazela gauzak ikustean, berorri idatzi nionez, Frantzisko jaunak hain ongi asmatu izanak pena biziki arindu bazidan ere; izan ere, haren emaztea nor den alde batera utzirik, Espainiako nagusietakoa baita, berak bere buruagan hainbeste dohain izanik horrekin nahikoa zen. Idatz biezaio berorrek ahal duenik eta atseginen eta eman biezaio atsegin zer edo zertan, merezi du eta.
|
|
Jainkoak erremedia beza guztia eta balia bedi nik berorren aitatasunarekin hainbat gauzaz astiro hitz egiteaz. Uste
|
dut
oso ongi doakiola aita Joserekin. Hori da kontua.
|
|
2 Nola amaitu den zehatz mehatz ez badakit ere, uste
|
dut
oso ongi amaituko dela; Jaunak probintzia ikusten uzten badigu behintzat, Espainian ez zegoen zertan eginik hainbesteko agintez eta probaz; horrek aditzera ematen digu, oinutsak uste dugun baino gauza handiagoetarako nahi gaituela Jaunak. Haren Maiestateak gorde beza urte askotarako Paulo, goza dezan eta lan egin dezan, nik zerutik ikusiko baitut, leku hau merezi badut.
|
|
4 Hain presa handiz ari naiz hau idazten, non baitut esan nahi nukeena; izan ere, idazten hasi nahi nuenean, ezin atzeratuzko bisita bat izan nuen, eta honezkero gaua sartua da eta mandazainari eraman behar diote eta gauza hain ziurra izanik, ez dut berriro esan gabe utzi nahi jada idatzia dudana, hau da, Errege Kontseiluak agindua eman duela Tostadok lau probintzietan bisitarik egin ez dezan, ikusi zuenak berak esan zuenez eta gutuna irakurri zidanez. Hala ere, ez
|
dut
oso egiazaletzat irakurri zuena, baina uste dut kasu honetan hala zela, eta gauza batzuengatik, ez zuen gezurrik esateko motiborik. Era batera edo bestera badut ustea Jainkoagan, guztia ongi egingo dela, Paulori ere trebetasuna emanez doalako.
|
|
Azkenean bizi izan zen, eta asmoa gauzatzeko gogo biziaz geratu zen, eta horrela, erantzun diezaiodala idatzi dit. Uste
|
dut
oso urruti dela, baina, beharbada, egin dadila nahiko du Jainkoak.
|
|
Arren eskatzen diot berorri, berorren etxea dela eta begira dezala, egonezinaz ez baitago Jainkoa zerbitzatzerik, eta horregatik oso komenigarria da berorrek haiei ez laguntzea ezertan, haiek izan behar duten bezalakoak badira, zer egin diezaieke ama priore batek edo bestek? Horiek umekeriak eta loturak dira, moja oinutsek izan behar dutenetik eta beste etxe horietan
|
dutenetik
oso kanpo daudenak; eta, gutxi gorabehera, nik sumatzen dut nortzuk diren gainerakoei egonezina sortzen dietenak, eta Jainkoak osasuna ematen badit, saiatuko naiz hara joaten ahal bada, nahasmen horien berri jakitera. Izan ere, oso nahigabeturik nago, oso ezkutukoak diren gauzak beste Ordena bateko fraideei kontatzen zaizkielako eta herri horretatik kanpo laikoen ahotan bala bala dabiltzalako.
|
|
–Nola hasi behar
|
duten
oso garrantzitsua dela diot, eta hor dagoela dena?. Lehen idazketan aipamen literario interesgarria tartekatzen du hemen:
|
|
2 Orain, bide horretatik joan eta helmugara iritsi arte gelditu nahi ez dutenengana itzuliz, bizi ur hau edatera iristea baita, nola hasi behar
|
duten
oso garrantzitsua dela diot, eta hor dagoela dena: haraino iritsi arte ez gelditzeko erabaki handi eta adoretsuan, datorrena datorrela, gertatuak gertatu, nekeak neke, marmarka jardun dezanak jardun dezala, bertaraino iritsi nahiz ez, nahiz eta bide erdian hil behar edota bidean dauden nekeak eramateko kemenik ez izan, nahiz eta mundua hondatu, behin baino gehiagotan esango baitizkigute honelakoak:
|
|
4 Egia da bertute hauek ezkutatu egiten direla berauek dituenaren begietatik; horrela, ez ditu ikusten ezta ez du sinesten ere halakorik duenik, beste batzuek esan arren; baina hain estimu handitan ditu, non haiek izaten eta beragan gehiago perfekzionatzen saiatzen baita, bertute haiek
|
dituztenak
oso agerian geratu arren; gero, pertsona haiekin harremana dutenak konturatzen dira, haiek nahi gabe.
|