Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 25

2001
‎Eta Axularrek bere kideei esaten zienak badu oraindik ere indar eta mami. Gizona eta gizartea ederki ezagutzen zituen; bazekien ere zer komeni zaion egitea gizonari lurrean ahalik ongien bizitzeko eta betiko bizia eskuratzeko.
2002
‎Ohitu egin gara. Nork badu oraindik ere asaldatzeko kemena, nork aspaldi etsi zuen, nork beste aldera begiratzen du. Baina frankotan halako gertaeren berri eman beharra egokitu zaion argazkilari batek, zer?
2006
‎Ekimen honen eragina fededunen unibertsora mugatuko litzateke, baina gogoan izan behar dugu oraindik ere oso zabala dela. Zertan datza?
2009
‎Kali Yuga aro gaiztoaren azken ostikadek haurgintza minetan bezala mundu osoa durduzatzen duten bitartean, belaunaldi berrien aitzindariok Lur osoan hazia zabaltzen ari gara, lau haizeetara, aro berria aldarrikatuz, martiri gaberik, gerra gaberik, gorroto gaberik, jelosia gaberik, traizio eta saldukeria gaberik; bizimodu berri bat, non emakumea eta gizona inolako susmo txarrik gabe batuko diren, zeren emakume bakar bat emakume guztiak izango baita, eta gizon bakar bat gizon guztiak. ...bihotza erdiratu zenidan, ez al zara konturatzen nire indar guztiak zugan duela sorburu, zure maitasuna eta leialtasuna dituela abiapuntu, baina ez, zu zeu izan nahi zenuen kosta ahala kosta, zeure itsumenean iraun nahi zenuen eta inkontziente erkidearen mende jarraitu, ez zenuen ezertxo ere ulertu, Sara, hutsaren mende utzi ninduzun, akabo zure maitasuna; horixe maite zintudala, Ananda, eta maite zaitut oraindik ere, baina ni neu izan nahi dut, eta zinezko maitasuna eskaini zuri; hori al da benetan maitatzea, Sara, traizio egitea, leialtasuna zikintzea, gizakiak lur honetan asma dezakeen asmorik eder eta gorenetakoa zapuztea, kosmosak agindu digun betebeharra pikutara botatzea, baina oraindik ere garaiz gaude gauzak bideratzeko, oraindik ere hazi garbi bat ernal dezakegu, hutsetik abiatu berriro... Meditazioetan, halere, neure burua baretzea lortzen nuen, eta barru barrutik onartzen nuen neure karma, eta zurea ere bai, Sara, aszetikaren bidez garbituz, dena barruratuz, baita zure irainak ere, jarraitu, aurrera egin, garbitu, araztu... baina etsitzeko zorian ere egon nintzen, hain baitzen astuna gainera botatzen zenidan zama ezkorra; zer zama ezkor eta zer potro, Ananda, garbia izatea ez da ergela izatea, ulertzen; ergela ni, hori ez, Sara, dena erakutsi dizut, dontzeila xalo ezjakin bat baino ez zinen garaitik, ikasketak alde batera utziak zenituen, kontzentratzeko gaitasunik ez zenuen, dislexia arazo handi bat... eta nik sendatu zintudan, barru barrutik lasaitzen erakutsi nizun, polaritatea landu genuen, buruko bi hemisferioei sakonetik eraginez, eta bizkor bizkor irakurtzen eta ziztu batean idazten ikasi zenuen, eta behin apaletik hartua zenuen Yoghi Ramacharakaren liburu zail hura ere ulertzera iritsi zinen; ni halako gauzak erakusten, eta zu, berriz, ezkutuan, neba Kandido ustel horrek utzitako barrabaskeriak irakurtzen, horixe egin zenuen orduan ere:
‎Fida zaitez nitaz, ez izan beldurrik; eta, dena dela, huts egingo banu eta elurrak estaliko balitu gu bion gorputz akituak, ez litzateke izango hain izugarria ere, zu eta ni elkar hartuta garbitasun honetan, bi buda izaera uztarturik elurraren lurralde epelean, karmaren lokarrietatik aske, birjaiotzeen gurpiletik aske, nonahiko kontzientziarekin bat eginik; orduan ikusiko zenuke zer nahi izan nuen nik biontzat, zeri uko egin zenion itsumenagatik eta ego hutsagatik, baina ez dizut errurik egozten, ezjakintasuna da gizakion bekatu bakarra, horregatik sufritzen dugu; gogoratzen zer nolako erasoa jo zenidan?, gaixoa, nola salatzen ninduzun: ...dizut, Ananda, ilusio optiko hutsa izan zitekeen, beste ezer ez, eta, gainera, eman dezagun lebitatu zenuela, eta zer, argidun bihurtzen ote zaitu horrek, jeloskortasun soil bat gainditzeko gauza ez zara eta, ea konturatzen zaren behingoz segurtasun faltaren konplexuz beterik zaudela, amaren eza nozitzen duzula, zeuretzat bakarrik nahi nauzula, arnasa hartzen ez uzteraino, maite zintudan eta maite zaitut oraindik ere, Ananda, bizitzan gertatu zaidan gauzarik onena zaitut, baina gure harremana itotzen ari zara, ez didazu arnasa hartzen uzten, ez didazu arnasa hartzen uzten, ulertzen, ostia; ez esan hitz zatarrik, Sara; titietatik ateratzen zaidana esango dut, ostia, ostia, ezin dut arnasarik hartu, zu eta zure paranoiak, eman dezagun benetakoa dela zuk esaten duzun hori guztia, orduan bihotz zabal... nire laguntza behar omen duzula argitze iraunkor bat biontzat lortzeko, nola jar dezakezu horrelako proiektu baten oinarrian ni zuri loturik eusteko behar konpultsibo hori, ez al zara jabetzen ama galdu zenuen bezala ni galtzeko beldur zarela; ez jarraitu, Sara, zital hori, erotu egingo nauzu; ikusten nola galtzen duzun kontrola, Ananda, ez erantsi eskurik niri, ostia, nazkaturik nago zure mehatxuez, a zer kaka argia zurea, ez ukitu ni gero, ulertzen, bortxatzailea, ama putaren semea; ez hitz egin horrela, Sara, dena zikintzen duzu, dena pikutara bidaltzen duzu; pikutara bota zer, Ananda, zure paranoiak?, Iñigo eta Xabierren ustekeriak?, nik bizitza bizi besterik ez dut nahi, behin batean ezagutu nuen gazte ezti eta jakintsu haren ondoan, berrogei urteko asko baino helduagoa eta tinkoagoa zinen, segurtasuna eskaintzen zenidan eskalatzen ari ginela, yogako klaseak antolatzen ari ginela, diru arazoren bat gertatzen zenean, hantxe eusten zenion lasai, neurritsu, neba Kandidorengandik eta haren jokabide bortitz eta intoleranteetatik babesten ninduzun, desarmaturik uzten zenuen zeure ahots harmoniatsu horrekin, zer ostia gertatu zaizu, orduan bai zinela maisu handia niretzat, argiduna, ez al zara konturatzen zeu izan zarela dena kakaztu duena, eman dezagun zuk adierazi bezala direla gauzak, bizimodu argitsu eta zoriontsu bat dugula zain, zuk eta zure lagun berri horiek seinalaturiko bide horretan barrena, baina ezin dut itsu itsuan aurrera egin, Ananda, zugan soilik fedea dudala, jainko ahalguztiduna bazina bezala, eta areago Iñigo eta Xabierrengan fidaturik, horiek ez daude burutik sano, ezin dut, ikusten baitut argi eta garbi nora zoazen, horra non agertu zaizun barruan gorderik zeneraman haur abandonatu eta beldurtia, eta nik ezin diot jarraitu esklabo egin nahi nauen ume apetatsu horri, amaren hutsunea betetzeko baino ez nau-eta behar; nor zara zu nire amaz mintzatzeko, urdanga, ezta hitz erdi bat ere hari buruz, edo bertan hilko zaitut, entzun?; hil nazazu, ez duzu potrorik, hil nazazu, aurpegian zartako bat emateko baino ez zara gauza, ume negarti baten pare, jo nazazu ukabilez, potrorik baldin baduzu, eta amaitu dezagun hau guztia, ez nazazu besarkatu, ez ezazu negarrik egin, ostia, ume puta, aska nazazu, kendu zeure aho hori nire tititik, aska nazazu, ume gaixo bat besterik ez zara, ez ezazu negarrik egin, tira, zatoz, jarri hemen, kulunkatu egingo zaitut, baina ez jo ni berriro, ez didazu minik egiten, baina umiliatu egiten nauzu, ez didazu minik egiten, baina egunen batean kontrola erabat galduko duzu, zatoz, ez egin negar, maite zaitut, laguntza bilatu behar dugu, espezialista batengana jo, ez begiratu horrela, ongi, ez gara joango, ez baduzu nahi ez gara joango, ez zaitut inoiz utziko, ez izan beldurrik, ez zaitut utziko, maitekorra izan behar duzu nirekin, fidatu nitaz, leial natzaizu, beste inorekin ez nintzateke oheratuko inola ere, non aurkitu zu bezalakorik, galduta nengoen, nerbio arazoekin, bizitzan aurrerabiderik gabe, kaka hutsa nintzen, eta zu ezagutu eta eraldatu egin nintzen, bai, zuri zor dizut dena, buruz ongi samar jantziriko emakumea bilakatu nauzu, eskalatzaile bikaina, yoga irakaslea, eta bizi gogoa dut orain, ez nazazu hain estu hartu beraz, ez ezazu ito nigan jaioarazi zenuen ilusioa, zu ezagutu zintudanean erabat aldatu zen nire bizitza, orduan bezala jarraitu nahi dut, ongi dago, saiatuko gara beste urrats bat aitzina egiten, baina emadazu denbora pixka bat, ulertu egin nahi dut, ez diozu beldurrik izan behar ni galtzeari, heldutasun eta jakinduria handiko pertsona zara, ez utzi ezeri gure harremana zapuzten, gure bide espirituala eteten, egin negar, egin negar, badakit, uste duzu ez dudala ezer ulertzen, zuk dena argi duzu, badakizu nondik jo behar dugun betegintzarrea lortzeko, mendiak eskalatzen ditugunean
‎oreka euskara eta gaztelaniaren artean, eta oreka, orobat, euskara etengabe indarberritzeko gogoaren eta gaztelaniaren erabileraren jarraipena bermaturik ikusi nahi izatearen artean. Euskaraz bizi nahi duten herritarrek zailtasun handiak eta ugariak gainditu behar dituzte oraindik ere eguneroko bizitzan, zailtasun gaindiezinak askotan, eta egoera horrek hobera egin dezakeen, eta nahitaez egin behar duen, arren, ezinbestez iraungo du oraindik ere urte luzeetan; borondateak borondate, ezinezkoa baita bestela izatea.
‎Nahitaezkoa dena da, elebiduna ez bada, elebidun dena baino esperientzia gehiago edo prestakuntza handiagoa edo ikertzaile hobea izatea; faktore horietan oso antzekoak diren kasuan, elebidunak duelako lehentasuna. Deserosotasun neurrigabe eta bidegabea ote da hori elebiduna den gizarte batean eta zerbitzu publiko hori euskaraz hartu nahi duenak oraindik ere eskubide hori egiazki bermaturik ez duenean?
‎Gure artean, halere, merezi baino oihartzun handiagoa izan ohi dute oraindik ere, Euskararen Legearen babesean, euskararen gizarte garapenaren mesedean egin den ahalegin eskerga eta aurrerakuntza ukaezina gutxiesten duten mezuek. Autobidean auto ilara batean ez aurrera ez atzera geldituta gaudenean, ondoko ilara beti gurea baino azkarrago doala iruditu ohi zaigu, edo supermerkatuan erosketak eginda ilaran jarrita noiz ordainduko zain gaudenean ondoko kutxetan gurean baino arinago zerbitzatzen dutela uste izaten dugu.
‎Bertsolaritza, landa ingurunean sortutako mugimendua izan arren, inoiz ez bezalako ospea eta zabalkundea lortuz joan da pixkana pixkana. Imaginario kolektibo esentzialki euskaldun bat berpizteko, narratzeko eta sustatzeko balio izan du, eta balio du oraindik ere, nazio nortasuna proiektatzen duten sinbolo guztiak erabiliz. Gainera, gaur egunera arte ekarri ditu herrialdeko toki askotako lirika tradizionalaren melodia eta musika.
‎Sintaxia zela, edo hiperbaton deitu hitzen tokiz trukatzeko jolas guztiz interesgarria, aditzaren garrantzia beste hainbat hitzekin zituen lotura eta korapiloak askatzekoa... ahalegin horiek denak probetxugarriak izan nituen nire buruko ganbara gazterik zabaltzeko eta apal txukunetan berba genero bakoitza eta esaldi klase bakoitzarenak txukun gordetzeko. Noiz aditza aurrealdean eta noiz atzean koka, noiz den egokiago hala edo honela (hiperbaton jolasak, denak, euskaraz jolasteko ere baliagarri direnak)... idazteko orduan ere pista ederrik eman ohi du oraindik ere, latinaren eskolak. Gero Axularren liburu mardul ederra hartu besterik ez dago...
2010
‎Batzuek, hala ere, ezin eramana izaten ditek edozein konturekin eta gaizki esaka hasteko edo bazterrak nahasteko ez ditek askorik behar. Pepita horietakoa zuan eta duk oraindik ere, belar gaiztoak akabatzen ez dituk eta errazak izaten.
‎2005eko urtarrilaren 13an elkartu ginen Moncloan, eta Zapaterok ezin zuen oraindik ere sinetsi. Lekuz kanpo zegoen Presidentea aurkitu nuen, bere burua testuinguru berrian kokatu nahian zebilena.
‎Atzo GARA egunkarian azaldu zen lantxo honen oinarritakoa. Gure baserritakoen hitzetik hortzera aipatzen zuten berrogeialdiak uste dut baduela oraindik ere kontuan hartzeko tamainarik. Egunean hainbeste aldiz eguraldiaz jarduteak ahaztaraz eta matxuraraz baitizkigu epe luzexeagoan erreparatzeko ohitura sano haiek; dena ezin izan adelanto merkea, nonbait.
2011
‎Neurologoari egin genion azkeneko bisitak dezente aztoratu zian, baina beno, egunak ditik. Batzuetan gauza duk oraindik ere solastxo batzuk normaltasun halako batez eramateko. Berarekin ari dena berehala jabetzen duk ez dagoela bere osoan, hutsuneak dituela, baina nahiago nikek horrela segitzeko gauza balitz luzaroan...
2020
‎Agian, hala da oraindik ere. Agian, gauzak konpontzeko aukera bat badute oraindik ere.
‎Behin eta berriro aipatu diten gurasoek, goiko pisua guretzat moldatzeko aukera. Eta ttikiak ditun oraindik ere haurrak, eta eskolaz eta giroaz aldatzeko garaian gaitun oraindik ere. Eta nazka nazka eginda hauka heu ere Bartzelonak, Santseko pisu ziztrinak bezala.
‎Behin eta berriro aipatu diten gurasoek, goiko pisua guretzat moldatzeko aukera. Eta ttikiak ditun oraindik ere haurrak, eta eskolaz eta giroaz aldatzeko garaian gaitun oraindik ere. Eta nazka nazka eginda hauka heu ere Bartzelonak, Santseko pisu ziztrinak bezala.
‎Errebolberra eman zidan egunaren bukaeran. Gordea dut oraindik ere. Zozoa ahalena.
‎Baina eskuak leku guztietan sartzeko eta, hienen moduan, zer harrapatuko beti erdian egoteko eta, harri bat bailitzan, sekula erditik ez kentzeko nahikunde txoro hura zela bide, besoaz jo eta hanka gainera isurarazi zidan paderan irakiten ari zen olioa. Seinalea dut oraindik ere. Eta erotu egin nintzen, oinazearen eta erreminaren eta amorruaren eraginez.
‎Maitasuna ere hustu zidan zuloak. Beharbada, Clara maiteago izan banu, buruan bete betean egingo zidaten tiro eta esnatu eta maiteago nukeen oraindik ere. Baina ez nuen maite nahi, iratzarri nintzeneko.
2021
‎Hemen ez duzu zertan ezkutatu, politta. Halako egoerak zer nolako naturaltasunez dominatzen dituzun oraindik ere harritzen nau. Ziurtasun hori nondik datorkizun jakin nahiko nuke.
2022
‎Uhaleria aldatu eta neskak segurtatu du oraingoan. Urte batzuk badira korapiloak egiten erakutsi zionetik, eta gogoan ditu oraindik ere. Sugandila baten gisan igo da Diego, eta hanka puntetan jartzera behartu du Ada, astunagoa izaki.
‎Maieko basotik etortzea duzue onena. Euria ari du oraindik ere. Kanpoan ez da inor ibiliko.
2023
‎Aurretik zihoan, eta haren gainetik begirik kendu gabe zerraion Joana, zurturik, ostikoka saiatzen ari zelako gizona harrien eta zuhaitzen kontra, eta, bideko martxari utzi gabe, ezkerreko oina berea ez balu bezala biratuz eta lurrean barrena bortizki herrestatuz. Basapiztiak uhurika hasi zirenetik ez zituzten oraindik ere ehun urrats tente eginak izango, eta horra non hortz karraska betean aurtiki zuen BernadÃk bere burua belaunez aurrera baso etsai hartatik beheiti; espartinaren barrenetik azkazal lodi horixkak ageri zituen oin gris bat atera eta hatz egiten hasi zen, hazka eta hazka, ezin urduriago. Eta orduan ikusi zuen Joanak.
‎Gero ez zuen deus besterik ikusiko, baina MartÃk eta Guillak kontatu zioten, garrasiak sumatu eta topatu zituelarik, Margaridak hain bortitz zafratu zituela Bartomeu eta Esteve non eurek bai, eurek negar egin baitzuten. Eta Àngela iratzarri zelarik, ezin zituen oraindik ere begiak ireki, hain handiturik izaki, eta ozta ozta jan zezakeen ezer ere, eta Bartomeu eta Esteve ez ziren bertan, joanak baitziren soldadu sekula betikoz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia