Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 122

2001
‎Esaldiak erdizka uzteko ohitura zuen oraindik
‎Gogoan dut oraindik
‎Hitz handiosak (Kultura, Artea, Herria, Maitasuna...) mesfidati begiratzen hasi ginenean, sinesmen horiek (edo sineskeria, berdin dio) galtzen hasi ginenean, ez gintuen hartu inolako depresio izugarrik. Garrantzizkoena genuen oraindik: bizitza (ez Bizitza, jakina, ezta orain eguneroko bizitza deitzen den mamu hori ere).
2002
‎Botikako mahaian zabaldu zuen egunkaria. Bezeroei atea ireki aurretik hamar bat minutu bazituen oraindik, eta irratian bolumen baxuan entzuten ari zen serialaren amaiak puntuan adieraziko zion kaleko ateari sarraila noiz libratu. Betaurrekoak janzteari amore ez ematearren behar baino urrutiagotik irakurtzen ari zen mostradoreko kristala ia bere osoan hartzen zuen tabloidea.
‎Treneko txartela blusako faltrikeran zuen oraindik Mentxuk, eskuen artegak ordurako aski zimurtua baina. Handik atera, eta Pedriñoren mahai gainean zegoen paper zulagailuaz behin eta birritan erasotu ondoren, paperontzira bota zuen.
‎Konpainia beharrean balego legez, piano aurreko aulkitxoan atseden hartzera gonbidatu zuen Antonia eta, gura ote zuen itaundu barik, jerez basokada bat zerbitzatu zion. Lurrean utzitako garbiketa tresnek lekuz kanpoko itxura zuten oraindik ere bernizaren distira zeharo galtzeke zeukan pianoaren aldamenean. Joseluk borrokaldiak irabazi ote zituen jakinguraz zegoen Antonia, eta triste itxurako bere begiek ez zuten etsitzen Mentxuren keinukera zalantzazkoaren aurrean.
2003
‎Ala, emakumeek ez dute gizonek bezala funtzionatzen. Ez du oraindik ikasi nola egiten duten. Lehenago errazagoa zen hori, pentsatu du.
‎Oinetan, takoi luzedun zapata ubelak. Ezkontza batera datorrela iruditu zaio Damiani, eta Lupe Latasak ez duela oraindik ikasi, bera bezalako gizonek gizonaren neurrira soilik edukitzen dutela antolatuta gustua, eta ez ile apaindegietako aldizkarien arabera. Ez duela ikasi prestatze gehiegizkoak kalte egiten diela zentzumenei.
‎Eta gehiegiak kalte egiten diola arraren oldarrari. Oreka zail hori ez duela oraindik Lupek menperatzen, deliberatu du azkenik Damianek.
2004
‎Nola erakusten zen han boterea? ...arakinek eta Harakin bezalako batzuk, Bazter barne zenbaitetan, lege idatzibarikoen bidez, haien mesedetarako ezarri ohituren bidez, lerrotik ateratzen zenarekiko erdeinu bidez, artasuna eta iraultza nahia nahasten zituen jarrera haren bidez, baldarki erabilitako boterea izan zen;" Seguru aski", esanen lioke Aliziak gogoeta kontatuko balio," horrek egin dizulako min gehien, eta hori duzulako oraindik haragi bizian". Eta konforme egon luke Aliziarekin, gehienetan bezala, nahiz eta konforme egote hori gero eta makurrago eraman.
2005
‎Lokatzetan zinpi zanpa urrutiratu da, zuhaitz artean galdu den arte. Martinek tenplerik gabea sumatzen du gorputz osoa, baina bertan egon nahi du oraindik.
‎bizkarrezurraren formak aurreraka makurrarazten du. Ile horia –amaren familiakoa– bustia du oraindik. Eta pentsatu du esan behar diola etxera etortzeko.
‎Ama sendabidean jartzeko esperantza ez dute oraindik erabat galdu hura ospitalean utzi eta zinemara alde egiten duten neba arrebek. Suizidatu nahi zuen mutilari eta hilzorian dagoen bere anaiari buruzko pelikula ikusi dute gaur.
‎Ezpainetara hurbildu dio belarria. Bai, arnasa badu oraindik.
‎Nola lortuko duzu Lupe zeureganatzea? Seguru dakizu, hainbeste denbora eta gero, zeu zaituela oraindik gogoan. Agian aski du haurrarekin.
‎Eta, hala ere, ez naiz oraindino zeharo antzutu. Badago negar jauzi bat inork ez dakien toki batean, arrazoitu gabeko negar handiak bota behar ditugu oraindik, Atlantida itotzerainoko negar handiak. Dirudienez, bakardadea ikasi beharreko ogibidea da.
‎Ingeniariak hiriburuan daudelako epelean enbatak portu osoa hondatuagatik, pentsatu zuen Laxarok. Guardak ekarritako Renault 4an sartu zen, eta trenbide azpiko tunelerako bihurgunea hartu zutelarik argia ikusi zuen etxeko sukaldean, maite nauela oraindik emakume horrek.
‎Otalorak ez zituen oraindik kartak jaso, bat banaka behatzen zigula mintzatu zen," Denok hil behar dogu, baina ez gara gauza izaten heriotza gure kausaren alde baliatzeko". Hitz egin behar nuenean, Sagarduik ostera Losadak egindakoa suizidatzeko modu bat zela azken finean," Eta hori ezin dau kristau batek egin".
‎– Muturreko bat irabazi behar duk oraindik!
2006
‎Ez zen ia deus ikusten. Kaboa eta sarjentua bizkarra paretaren aurka aurreratu ziren, izerditan, eraikuntzan barrena, ura ausarki botaz, txorrota nora zuzendu behar zuten oraindik garbi ez jakin arren. Tarteka ura elkarri botatzen zioten burutik oinetaraino.
2007
‎Gero garrasika hasi zen Bogdanovichen izena airera, izan ere, beste zinema zuzendari gazteago bat ere bazebilen tartean bueltaka, Peter Bogdanovich zuen eta du oraindik ere izena, hau ere antzezle lanak egiteko deitua.
‎Jakina, zuk ez duzu jakingo nor zen Orsonen andrea, azkena, nik ezagutu niona, Orsonek bizitzako azken hogei urteetan alboan eduki zuena. Oja Kodar zuen eta du oraindik ere izena, munduaren gainean sekula izan den emakumerik ederrena, batere zalantzarik gabe. Ez nuke asmatuko gaur egunean zenbat urte dituen esaten, hirurogeitik gora honezkero, baina segur naiz, dabilen lekuan dabilela, bertako emakumerik ederrena izango dela oraindik ere Oja.
‎– Musika? Zazpiak bost gutxi dituk oraindik. Nahikoa denbora izango diagu mota guztietakoak entzuteko.
‎– Gutxienez itxaron ezak eguna pixka bat ilundu arte. Zazpiak bost gutxi dituk oraindik. Argi gehiegi zagok aldamioan gora joateko.
‎Hilabete eta erdiko lana eman zidan. Eguraldiaren arabera min egiten didan ezpal bat dut oraindik esku ahurrean –eta hortzak esku ahurrera eraman ditu.
‎Begoñarekin pentsatzen saiatu da, kanposantua atzean utzi nahian, baina goizeko bele zaharraren patilla hegalak ditu oraindik gogoan, eta sexu osteko hitz jario profetikoa maitasunari buruz, maitasuna zentzurik biblikoenean, goiko ezpaina oraindik distirante zuela. Tristura eman dio.
‎astean bitan asmatu behar nindukezu oraindik...
‎amets egiten segi nahi baitut oraindik
2009
‎Atzetik jarraitu nion Frantsesari bere laneko mahairaino. Ez baitzuen oraindik hitzik egin, gaztelaniaz ba al zekien galdetu nion.
2010
‎Makurrago ere joka zezakeen. Indarrik bazuen oraindik, isildu ordez egurra ematen jarraituko zuen:
‎Astoek bezala jaten du, aurreko hortzekin. Hantxe ibiltzen du jatekoa batetik bestera, ahoan duena oraindik bizirik balego bezala. Morroia hizketan, kristoren txorakeriak esaten, eta gu han, bere aurrean, ahoan bizirik dagoen zerbait daukala pentsatzen.
‎Galtzerdiak ipini dizkiot. Oinak bero ditu oraindik.
‎Ez dut oraindik esan, baina lehen gauaren biharamunean ile apaindegira joan eta orrazkera erabat aldatuta itzuli zen. Hurrengo egunetan jantzi berri asko erosi zuen, merkealdien garaia ez izan arren, eta, horrek guztiak estilo berria eman zion.
‎Izan ere, badakite hor gauzkatela biok beraien ondoan, eta beti edukiko gaituztela. Are, badakite beraien gurasoek elkar maite dutela oraindik ere. Nolabait.
‎Haatik, ez nengoen txatarreriarako. Irritsek bizi ninduten oraindik. Nire baitako gizontasuna hiltzen ziharduen Katxalynek, gupidagabe, eta arrazoirik gabe.
‎Nire nortasuna moldatu zuten esperientzia gehienak oroitzapen urrunak ziren eta fosiltze fasean sartua nintzen. Jakina, inguruko lagunek ezetz esaten zidaten, halako kezkak azaltzera ausartzen nintzaien bakoitzean, banuela oraindik gauza franko kontatzeko, gaur egun berrogeita hamar urterekin, baita hirurogeirekin ere, gazteak garela. Eta ez dut uste gezurretan ari zitzaizkidanik.
2011
badut oraindik ere beste egun baten hazia
‎gogoan dut oraindik zure ahotsaren urratua
‎Apartatu egin zen Diego, norbaitek bere larrua zure larruan txertarazi nahi dizunean izututa egin ohi dugunez, geure burua atabikoki babestuz: " Ni ez nauzu oraindik maldan beheran sartu; ez nazazu zulora biok eror gaitezen hel. Bi gara.
‎Eta non zegoen arrastorik ez zuela oraindik, oka egin zuen gasolindegi mortu batean, pneumatikoak puzteko bonbaren ondoan, eta bera hustuta, hondora iritsi zela sentitu zuen, hondorik ilunenera, txahala egin ondotik bere bezperako janari murtxikatuei begira topatu zuenean bere burua, bota berri zuenak bere azken afaria non izan ote zen pistaren bat emango ziolakoan. Baina ez zen ezertaz gogoratzen, ahaztua zuen, ezabatua zitzaion burutik bere azken hogeita lau orduetako ibilbidea.
‎" Honi ez ziotek gizon izaten erakutsi", pentsatu du Rodrigo Mesak. Bi ordu luzeren ondoren, erditu da alaba; bi zatitan laranja bat, baina bi horietako batek iraun eta bizirik segitzeko bokazioa du oraindik, eta besteak, Teresak, hiltzeko bokazioa duela lirudike. Erdituaren aurpegia du zinez alabak, erdibituarena, haurrak energia asko kendu dio, flakatua dirudi, askoz ere flakatuagoa irribarre egiten duenean, eskeletiko ia, ilea narras, besoetan dauka Rodrigo Mesak bere laugarren biloba, esku bakarrarekin eusteko moduko haur ttipia, itsuegi oraindik bere paparreko dominei so egiteko.
‎Baina Idoiak maite du oraindik Diego apur bat, maite du etxean egoteko bere modua, hori da dena, eroso bizi da eta Diegok ez du gaizki tratatzen, nahiz eta" zer?", nahiz eta" nola?". Eta oso umore oneko dago, ongi omen doazkio gauzak bere liburu berriarekin, oraindik zeri buruz den arrastorik ez daukan arren Idoiak.
‎Larratxon edo bizi zen eta ez zuen hirian inoiz ikusten, haren begi berde atxarolatuekin eta hogei urteko gorputz orbangabearekin goizero akordatzen zen arren. Maite zuen oraindik, koldarki ihes egin diozun zorion ukigabe bat soilik maita daitekeen eran.
‎Ehun kiloak ez zituen urruti ibiliko, erraza zen umetan ere Roger antzeko irudikatzea. Haur baten aurpegi biribila zuen oraindik, begi urdinak, urdin amerikar arruntak, sobera Budweiser edandakoan banderaren gorriarekin mintzen zitzaizkionak. Wisconsingo ile horaila.
2012
‎– Zer bestela? Frankorik baduzu oraindik ala?
‎Eta badut oraindik berari hainbat gauza esateko. Erantzun zaileko hainbat galdera dut nire baitan beretzat.
‎Abenduaren hogeitik aurrera dirua baldin badu, eta badu oraindik, hilabeterako apartamentu bat berralokatu ahal izango duela esan diote laguntza komitekoek. Garestitxo aukeran, baina ikustera joan denean konturatu da hor arnasa hartuko duela, eta oxigeno gabe geratzen ari dela badaki.
‎Nireak egina zuen. Haiek ordea legalki bizitzen jarraituko zutela uste zuten oraindik.
2013
‎Zirikatzaileak" Abudo, abudo, bixente eginen digula!" erran zien bere lagunei irri ajarika, lasterka eta esku batekin hankartea tapatzen zuela. Euria ari zuen oraindik, arratsalde osoan atertu gabe, jautsi ahala. Feliziano ostatuko atean gelditu zen, bere baitan kontent, bortz aluxka haiek nola izutu zituen begira.
‎Behatz guztiak ditut oraindik.
2014
‎baina badugu oraindik bizia
‎baina bakezaleek ez naute oraindik
‎Platerak ere plastikozkoak dira, erditik tolesten ditut eta tartean sartu hondakin guztiak, bazkarikoak eta zapietan bilduta doazenak. Jaten ematen didanak eramaten ditu, eta uste dut oraindik ez dela konturatu... Ez dakit zer gerta litekeen konturatzen denean, ez dut pentsatu ere egin nahi.
‎Emakumeak zutunik jartzea lortu zuen orduan, pauso batzuk ere eman ahal izan zituen. Sukarra zuen oraindik, baina esan zidan ohituta zegoela tenperatura horretara. Lepoan hartu nuen, aurrera egin genuen.
‎Lurrari emango zioten lurruna eragin baino lehen, seguruena, erraustu agian. Irene Arriasek ez zuen oraindik bere alaba ezagutzen, ez zekien zer egingo zuen alabak amaren gorpuarekin. Izerdi usaina etorri zitzaion gogora orduan, biharamunean kendu behar zuen, hori lehenengo gauza, arropa guztiak garbigailura.
‎Laurent hiru minutu berandu heldu da eraikinera eta zazpigarren solairura igo behar du oraindik. Igogailu bi ditu eraikinak, normalek baino abiadura handiagoa hartzen dutenak, zabalak, metal kolorekoak.
‎Buruko mina zuen oraindik, ezin zuen argiegi pentsatu, atzera eta aurrera ibili zen gelatik berriro, tapakia eskuetan. Alaba sartu zitzaion buruko minen artetik, oso bizi gogoratu zuen, tapakia eskuan ibiltzen zelako umea ere askotan, etxean, korridoreetan, egongelan.
‎Sabelak abisuak eman zizkion gauean hala ere, goizean ere bai, Faduratik estartetara. Gainerakoan igarri ere ez zion egiten goseari, tentsioak gehiago ahal zuen oraindik beharbada.
‎Makurtu egin zen, ez zuen gehiegi ezkutatu behar, iluna, sasi txiki batzuk. Gona behar den moduan jartzen ari zela, gerrian apur bat bilduta zuenean oraindik, emakume batek hitz egin zion, atzean:
‎Gizonek aulki librea seinalatu zioten, eurekin jokatzera gonbidatu zuten, laugarrena falta, eseri behar zuela, batek besotik ere heldu zion. Emakumeak oso mugimendu finez askatu zuen besoa, behartu gabe, ernegatu gabe, esan zien ezin zela gelditu, txakurrak libratu egin behar zuela oraindik, etxerako asko falta zuela. Gizonek aholkatu zioten orduan ez joateko bide hartatik, italiarrak lurretik ere hurbiltzen ari zirela, handik, bide hartatik hain zuzen, errumaniarrak, magyarrak, serbiarrak.
‎Erretiluko gehiena jan zuen orduan, astiro hala ere: ulertzen zuen ezin zuela oraindik gehiegikeriarik egin. Fruitu lehorrak irenstea kostatu zitzaion batez ere, ura arinegi amaitu zen.
2015
‎egun osoa lotan igaro ezin dezakedanez, gero eta bizipen muturrekoagoak bilatzen ditut, derrigorrez bizi beharreko existentzia erreala ez dakidan jasanezina suertatu. Ez dut esango bihar hil daitekeela pentsatzen duenaren ausardia ero horrekin bizi naizenik orain (ametsen munduan badut oraindik zer esperimentatua), baina bai lehen baino modu askoz lotsagabeagoan. Lanpetuta nabil errealitatearen notario lanak egiten.
‎Berriro hariari tiraka segitzea deliberatu du Errazkinek. Ez du oraindik emaztearen kontuari segundo bakarra eskaintzeko talenturik.
‎Biek dakite ez dela guztiz egia. Romanek badu oraindik Noelek iritzia aldatuko duen esperantza. Hernando Cabrerak Roman Miguelezen bihotza bere taupadetan dagoela ziurtatu bezain pronto agindu die Kabali Simalinduk isiltzeko.
‎Gauza bera egin dut nik ere. Gonbidatuak jakin behar du oraindik ongietorria den sasoian alde egiten.
2017
‎Horregatik, aparteko eguna izan zen hura niretzat”. Berriak eta arrotzak iruditu zitzaizkion paraje haiek, eta uste du horregatik dituela oraindik ere gogoan gordeak orduko irudi solte batzuk. Baina benetan ondo gogoan duena da kezka nagusi eta bakarra izan zuela egun osoan buruan bueltaka:
‎Ez zien gurasoei ezer esan, ordea. Heroinak ez zuen oraindik kutsu derrotistarik; geroago lotuko zitzaion galtzaileari, bazterrekoari, heriotzari. Artean dama zuria deitzen zioten eta Lou Reeden, Janis Joplinen eta Jimmy Hendrixen ahotsa zuen, maitatzeko eta sexualki harremantzeko era berriak zekartzan, bakezaletasun aireak, sistemaren eta burgesiaren aurkako aldarriak.
‎Ohe gainean eserita gelditu ahal zedin, eskuak luzatu zizkion Ixabelek, baina Ramonek ezikusiarena egin zuen. Agure baten gorputza zuen, orkatilak puztuta eta azal gardena, baina begietan garra zuen oraindik. Irakiten ez balego bezala edan zuen kafea, eta piluletako bakoitzak zintzur sagarra dantzan jarri zion.
‎Behar duzu oraindik nire iritzia, “Bai, oso onak dira, hala iruditu zaizkit, neska aparta, aspaldian entzun dudan ahotsik distiratsuena, kantaera zoragarria eta jendaurreko jarrera zer esanik ez”. Eta ez duzula entzun nahi jakin arren esan egin dizut:
‎Behar nauzu oraindik, Patriciari ukatu duen eskaintza egiten diozun unean zure jokaera ez dela besteena bezalakoa sinisteko. Zuri Robertok pena eman dizu.
‎Semeak deitzen dio tarteka Txelori, ea amak ez ote duen oraindik etxetik bota galdetzeko. Eta Txelok gorabeheraren baten berri emandakoan barre egiten du, hamar ordutara entzuteko moduko barrea.
‎Une hartan ez nuen gogoan. Baina hala uste dut oraindik.
‎Bazekien haren edertasuna ez zela soilik begiz neurtzekoa. Jakin nahi ez zituen beste gauza asko ere bazekizkien, lankideak ezkutatu ezinezko aztoramenduz bizi zuelako oraindik ere (ezkondu eta hamar urtetara) bere zoriona. Berrogeita hamar urteko nerabea ematen zuela gogorarazten zion tarteka.
2018
‎– Ez da erraza! –eskua gorritutako masailaren gainean jarrita du oraindik. Xavik indartsu eman dio zaplaztekoa, amets sakon batetik esnatzeko intentzioa izango balu bezala.
‎Zorionez, euskaldunok gure berezko arima berpizteko itxaropena dugu oraindik:
‎Eliza honetako sarreran dagoena da hiriko San Sebastianen irudirik ikusgarriena: Fakirrak gogoan du oraindik Patti Smith abeslariak Victoria Eugenian bost minutu eman zituela harlanduzko eskultura honi buruz bakarrizketan. Entzuleek ez zuten ulertzen zertara zetorren kantari amerikarraren lilura, santuaren keinua eta alkandora hertsakorraren posturaren imintzioak egin behar hura, Patti Smithek horren berea duen antzezpen enfatikoa.
‎“Harrigarria iruditzen zait milaka, hamar milaka urte erditzen daramatzagunean, zentzuzko literatura sinesgarririk ez idatzi izana inork ama izateari buruz. Egon behar du zer edo zer nonbait, baina nik ez dut oraindik topatu”. Arakisek antropologiako tesia osatuxea duen arren, ez du amatasunari buruzko liburu gogoangarririk irakurri:
‎“Harrigarria iruditzen zait milaka, hamar milaka urte erditzen daramatzagunean, zentzuzko literatura sinesgarririk ez idatzi izana inork ama izateari buruz. Egon behar du zer edo zer nonbait, baina nik ez dut oraindik topatu”. Mexikon amatasunari buruz irakurri zituen liburu guztiak zabor hutsa direla pentsatzen du Arakisek.
‎keinuaren zorrotza te poltsatxoaren pendulua tantarik erori gabe katilutik erretiratzen duenean. Hatzak, urregilearenak ditu oraindik, erlojugilearenak. Bixar eta biek hori konpartitzen zuten, batak tenporizadoreekin, besteak pasaporteekin.
‎Kartelean argazki eta guzti iragarrita daude biak eta prentsa ohar bat atera da Pacoren ausentzia justifikatzeko. Calvadosaren goraldia du oraindik garunean eta zaputza hurrengo egunera atzeratzea erabaki du. Ez diote azken orduan bere urtebetetze eguna izorratuko.
‎Baina, hala ere..., polita litzateke Capri c' est fini kanta bertan egotea; amaiera biribila liburuarentzat. Idazteke duelako oraindik azken atala, huraxe falta zaiola aitortu dio idazleak. Bo.
2019
‎Lehen esandakoaren harira, mutiko batek ez du beste mutiko bat sexuatzen, ez bada harpa jotzeko. Uste dut oraindik ere ez naizela oso sexuatua; batez ere emakumeek bilakatu nautela sexudun, edo nire fisikoari buruz, nire itxurari buruz batez ere emakumeek hitz egiten didatela. Gizonek, apenas.
‎Arreta berezia eskaini diogu beti diskrezioari, baina, mugak kudeatzen adituak izanagatik, intimitateari dagozkion zenbait trebetasunetan hobekuntzak behar ditugu oraindik kuroko saileko morroi biribilok. Japoniako kulturaren arabera gaude diseinatuta eta, jakina, ez dator beti bat Mendebaldeko gure bezeroen ohiturekin, esate baterako:
‎Onartu beharra daukat inor ez da jantzita jaio gauza asko ditudala oraindik ikaskizun alor honi buruz; elkarrekin baditu berarekin hainbat katramila, baina ez dut uste naizenik ere patriarkatuak unibertsoaren alderdi honetan jarri duen ordezkari nagusia.
‎Ondorioz, gehienak lehengo asmoetatik urruntzen joan dira pixkana pixkana eta, azkenean, utzi egin dute antzertia. Ez nago haserre inorekin, baina irudipena daukat hasierako helburu haiek badutela oraindik ere zentzua, eta horregatik ailegatu naiz honaino, dagoeneko bakarrik gelditu naizen arren.
‎batak besteari barkamena eskatu behar dion bakoitzean, belaunikatu eta makurtu egin behar du kopetak lurra ukitzeraino, aitorpenaren seinale. Uste dut oraindik zor didazula baten bat, baina biok ere harro samarrak gara izatez; elkarrengana hurbildu ginenetik, dena ez da izan zintzoa eta naturala gure artean, eta onartu beharra daukagu.
‎bizimoduan txertatu zuen antzertia, eta horrela sortu zen gizartea. Espioiek ez dute oraindik azaleko tatuajea galdu; erasoan irrintzi egiten da oraindik ere borroketan.
‎Enbor bakarra zegoen su bazterrean, gori gori, baina ikaragarri handia. Afaltzeko goiz samar genuen oraindik, eta salda atera ziguten barrenak berotzeko.
2020
‎Orain dela gutxira arte nire aita Jokin zela uste nuen. Mundu guztiak hala uste du oraindik ere. Baina amak dena aitortu zidan azkenean.
‎Garirentzat lehen aldia da biltegi horretan sartzen dena, baina Lezetarentzat toki ezaguna da. Ondo gogoan du oraindik hozte sistema instalatu zuten garaia, aspaldi samarrekoa, eta baita harrezkero egin behar izan dituen bisitak ere; gero eta maizago joan behar izaten dute tamalez, biltegi horretako sistema oso zaharkituta geratu arren, nagusiek, enpresak dituen beste biltegi batzuei lehentasuna emanda, ez baitute berritzeko asmorik.
‎Baina berak susmoa baino ez du oraindik. Ez jakiteaz gozatzen ari dela iruditu zait tarteka.
‎Chuso arraro gerturatu da autobus geltokira. Uste dut oraindik jarraitzen duela esperimentu horrekin: “Zer gertatuko litzateke eguneko ordurik gehienak antzezten emango banitu?
‎Batzuetan galdetzen diot neure buruari zer geratzen den hasierako bulkadez, taldekook elkar ezagutu genuen garaiaz. Agian horri esker dut oraindik etorkizunerako gogo bizia, kontraesana badirudi ere, agian hori zor diot izan ez garenari: utopiarik ederrenak irudikatzeko gaitasuna.
‎Eta Merlinek badaki, eta nahi du, eta espero du. Bizitzan aurrera egiteko, bizitza ulertzeko, bizitzari gailentzeko, elkarren belarrien beharra dugu oraindik. Isiltasuna irauten duen elkarren denbora.
‎AITZIBER: Bazuen oraindik ere liburua?
‎Nik jakin banekien berak liburu hori gordeta edukiko zuela. Are gehiago, dei hartatik hamabost urte pasatu diren honetan, seguru nago gordeta duela oraindik. Imajina dezaket tarteka zabaltzen, kasualitatez, eta barrura begiratzen.
‎Berak ez du Victor ezagutu, aurreko bizitza bateko kontuak dira haiek denak. Sandro begira dut oraindik, adi. Koadro kontzeptual bat pintatzen duenak bere buruari baimentzen dion pasioaz hitz egin ohi du normalean, besoa luze astinduz euli ehizan, kaosa sormenaren parte dela onartuz, bere borondatearen eta airearen arteko talkak mihise zurian izan duen eragina kuriositatez aztertuz.
‎Uste dut oraindik ez dugula gaia atera nahi. Arindua hartuko dugula, dudarik ez, baina hain izango da aldaketa handia!
‎Egun, lan merkatuan aritzea ez da arraroa; militante izatea, aitzitik, ez da hain ohikoa, afera gatazkatsua baitugu oraindik. Halaxe azaldu digu Lohitzunek, hirukote honetan gazteenak, 56 urte ditu eta bi seme alaba.
‎2: Urtea ez du oraindik, ezta. Aizu, mesedez, helduko al didazu une batean?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
du 21 (0,14)
dut 14 (0,09)
zuen 11 (0,07)
duela 5 (0,03)
ditu 4 (0,03)
ditugu 4 (0,03)
dugu 4 (0,03)
badu 3 (0,02)
badut 3 (0,02)
dute 3 (0,02)
nauzu 3 (0,02)
zuela 3 (0,02)
zuten 3 (0,02)
baduzu 2 (0,01)
dituk 2 (0,01)
ditut 2 (0,01)
duzu 2 (0,01)
genuela 2 (0,01)
genuen 2 (0,01)
Bazuen 1 (0,01)
baditugu 1 (0,01)
badugu 1 (0,01)
badutela 1 (0,01)
bagenuela 1 (0,01)
baitugu 1 (0,01)
baitut 1 (0,01)
baitzuen 1 (0,01)
banuela 1 (0,01)
bazituen 1 (0,01)
bazuen 1 (0,01)
ditudala 1 (0,01)
dituela 1 (0,01)
duelako 1 (0,01)
duen 1 (0,01)
duena 1 (0,01)
duk 1 (0,01)
dutela 1 (0,01)
duzulako 1 (0,01)
nauela 1 (0,01)
naute 1 (0,01)
nindukezu 1 (0,01)
ninduten 1 (0,01)
nuen 1 (0,01)
zaituela 1 (0,01)
zaitut 1 (0,01)
zituen 1 (0,01)
zuelako 1 (0,01)
zuenean 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia