Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 33

2015
‎Bere Ama guztiz Santuari ez zion esan halakorik, fedean sendo zegoelako; bazekien Jainkoa eta gizona zela, eta haiek baino maiteago bazuen ere, hain perfekzio handiz maite zuen, non Gizatasunak eragotzi gabe lagundu egiten baitzion. Apostoluak ez ziren egongo orduan gero egongo ziren bezain sendo fedean, eta guk badugu orain motiborik halaxe sendo egoteko. Nik diotsuet, alabak, bide arriskutsutzat dudala eta deabrua Sakramentu guztiz Santuaren debozioa hondaraztera etor daitekeela hortik.
‎15 Gauza bat esan nahi dut orain hemen. Behin berarekin nengoen ni mintzaleku batean, eta nire arimak maitasunez eta espirituz hain isiotua ikusi zuen harena, non ia sor eta lor bainindukan; izan ere, arima bat epe motz motzean hain gora jaso zuen Jainkoaren handitasunak nerabiltzan gogoan.
‎2 Nik ez diet kontra egingo, letradunak eta espiritualak direlako, eta badakitelako zer dioten, eta Jainkoak bide askotatik eramaten dituelako arimak. Nirea nola eraman duen esan nahi dut orain eta irakurtzen nuenari kasu egitearren zein arriskutan ikusi nuen neure burua; gainerako gauzetan ez naiz sartuko. Argi ikusten dut bat egitera iritsi eta hortik aurrera igaro ez den arimak, hau da, liluramendu eta ikuskari eta Jainkoak arimei egiten dizkien gainerako mesedeetara igaro ez denak?, esandako hori hoberentzat izango du, nik egiten nuenez; eta hartan gelditu banintz, uste dut ez nintzela sekula iritsiko oraingo honetara, nire iritziz engainua delako.
‎8 Burgos hiri honetan alargun santu bat bizi zen, Katalina Tolosa zeritzana, Bizkaiko alaba; haren bertuteak kontatzean asko luza naiteke, penitentziazko bertuteak nahiz otoitzezkoak, limosna handi eta karitatezkoak, adimen oso argikoa eta kementsua. Valladoliden dagoen gure Ordenako sorkundeko monasterioan sartu zituen moja bere alabetako bi, uste dut orain dela lau urte, eta Palentzian sartu zituen beste bi, fundazioa noiz amaituko zain egon baitzen, eta nik fundazio hartatik alde egin baino lehen eraman zituen.
‎Gaur burutu da, san Eugenioren bezperan, azaroko hilaren 14an, 1576 urtean, Toledoko San Jose Monasterioan, aita komisario apostolikoaren, frai Jeronimo Gracián maisuaren, aginduz bainago hemen; bera dugu orain Nagusi hasierako Erregelako fraide eta moja oinutsok, eta Andaluziako Erregela lasaitukoen Bisitaria ere bada, Jesu Kristo gure Jaunaren aintza eta ohorerako, Errege baita eta izango baita betiko. Amen.
‎–Magdalenaren egun batean Teresa Jaunak hain maite izan zuela-eta inbidia santu batez zegoela, esan zion: . Hau neure adiskidetzat izan nuen lurrean bizi nintzen artean, eta zu halakotzat zaitut orain zeruan nagoela?. Eta grazia hau berretsi zion Jaunak gero urte batzuetan Magdalenaren egun berean?
‎6 Hala ere gauza batek harritzen nau: sentimendu hain gehiegizko eta barruko haiek, arimak galtzen ikusteak eta Jainkoa iraintzen ote nuen pentsatzeak lehenago oinazetzen nindutenek, haiek ere ezin ditudala orain era horretara sentitu, Jainkoa iraindua izan ez dadin desira, nire iritziz, txikiagoa ez bada ere.
‎Ez dut ulertzen zer dela-eta duten hain arriskutsutzat Jainkoak arima bat hortik eramatea, ezta nondik etorri den izu ikara hau ere. Ez dut orain esan nahi zeintzuk diren onak eta zeintzuk txarrak, ezta hori ezagutzeko pertsona oso jakintsuei entzun dizkiedan seinaleak ere; bere burua halako egoeran ikus dezanari zer komeni zaion egitea esan nahi dut, aitor entzuleengana jotzen badu, haietako gutxi izango baitira beldurturik utziko ez dutenak; izan ere, ez du izutzen hainbeste deabruak hainbat eratako tentaldiak eta birao espiritua e...
‎2 Ezta ez dut orain hitz egin nahi errebelazioak Jainkoagandikoak direnekoaz ere (horrek arimari egiten dizkion on handiak honezkero jakinekoak baitira); engainatzeko deabruak burura ekartzen dituen irudipenak, eta honetarako Kristo gure Jaunaren eta beronen santuen irudiez baliatzen denekoaz hitz egin nahi dut. Sinetsita nago Haren Maiestateak ez duela baimenduko eta ez diola ahalmenik emango halako irudiak erabiliz inor engaina dezan, pertsonaren beraren erruz ez bada; alderantziz:
‎Egia esan, alde batetik nahigabea ematen didala diotsot, gauzaren bat egin behar dudanean eskrupuluaz ez ibiltzeko izan ezik. Eta horrela, uste dut orain ordaintzea zegokion txikikeria batzuez, eta zerbait, edota gehiena, gordez Ordenan bertan gastatzeko, eta diru kontu bat eduki, handik kanpo zerbait egin nahi izanez gero, eskrupulu hauetan ez estutzeko. Izan ere, dirua izanez gero, Gizakundeko monasterioan ikusten dudan premia handiaz ezin izango dut gorde ezer, eta ahaleginak egin arren, ez didaten emango berrogeita hamar dukat esaten ari naizen honetarako; eta gauzak egingo dira, ez nire gogara, Jainkoaren zerbitzurako hoberena den erara baizik.
‎Gure Jaunak ordain biezaio berorri Gizkundeko monasterioko gure ahizparen ardura, hura baita premiarik handiena duena. Ahizpa Beatriz Jesusenak du orain Malagóngo etxearen gobernua, ama priorea gaixorik dagoelako eta sufrimendu handiekin; oso ongi egiten du, Jainkoari eskerrak, ez bainuen uste horrenbesterako zenik.
‎6 Gure aitaren eskumena ez da amaitu, nuntzioa hil arren, eta, beraz, bisitari izanez jarraitzen du lehen bezala. Uste dut orain Pastranan dela. Otoitz ugariren premia dago, Jainkoaren zerbitzurako hoberena dena egin dadin; hala egiten da hemen, eta prozesioak ere egin ditugu.
‎4 Behin eta berriro muin egiten diot berorren gorentasunari eskuetan hain mesede eta laguntza handiagatik, eta eskatzen diot, egin diezadala aita frai Pedro Fernández Gorte horretara etortzean arreta handia jartzeko eta hari berotasuna emateko mesedea. Gogoan izan beza berorren gorentasunak, kontu hau Andre Maria Birjinari dagokiona dela, beraren Ordenari deabruak egiten dion gerra honetan, halako pertsonen babesa behar baitu orain; izan ere, mutil eta neska asko ez lirateke sartuko Ordenan gerra horiek sortzen dituztenen mende egongo zutela pentsatuko balute.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorien karitateekin, ene alaba eta ahizpak. Jakin bezate orain bezain gartsu inoiz ez ditudala maite izan, eta beroriek ere sekula ez dutela orain bezala gure Jauna zerbitzatu bere gurutzea pixka bat probatzeko mesede handia egin dienean, Haren Maiestateak bertan izan zuen babesgabetasun latzetik ere zertxobait emanez. Bedeinkatua hor sartu ziren eguna, hain garai zoriontsua prestaturik izan zutelako!
‎4 Hau ahaztu egin zait, baina idatzi didaten beste batzuek gogora ekarri didate: zehazturik gera dadila kapituluan, hiltzen den moja bakoitzaren alde berorien agurgarritasunek errezatu behar dutena; egiten duten horren arabera egingo dugu guk; errezoak baizik ez baitituzte egiten, eta uste dut orain arte ez digutela mezarik ematen. Hemen egiten dena meza kantatua da eta hilen ofizioa errezatu komentuak.
‎1 Jesus izan bedi berorren agurgarritasunarekin. Orain dela bi egun idatzi nion berorren agurgarritasunari posta zerbitzuko buruaren bidez, eta horrela ez dut orain esatekorik nire neba dagoeneko ongi dagoela baizik (ahaztu egin baitzitzaidan), eta artile arrunta ez dutela nahi hain garesti. Hemen egiten diren gonak, Teresari egin zitzaiona bezalakoak dira, oraindik latzagoak; zenbat eta latzago egiten zaizkien, hobe izango da.
‎Oi Jesus, bai gutxirekin erremedia daitezkeela hainbeste arima! Harri eta zur nago nola dudan orain desira hau, berorren aitatasuna zeregin hartan ikustea baitzen lehenago nik gutxien nahi nuen gauzetako bat. Orain samurrago egiten zait.
‎6 Ni, ene aita, neure arrazoibideetatik ari naiz, horretan saiatu beharra denez gero, hiriarekin urratsak eman behar badira, hobe da urrutitik eta astiro negoziatzea; zortzi egunean egitekoa ez denez gero, ezta, beharbada, hilabetean ere, fundatzaile gaixo bat laiko baten etxean egotea, oso nabarmen gerta daiteke, eta hobetzat dut orain legoa askoko bidea egin eta hona itzultzea, gerta daitezkeen eragozpenei aurre egitea baino. Jainkoak hau nahi badu, horrela leunago joango da, eta hori egingo da, deabruak nahi ez badu ere, baina ez indarrez.
‎2 Nik badut orain nolabaiteko osasuna, aurretik nola nengoen kontuan izanik; izan ere, berorren jauntasunak bezala kexatzen jakingo banu, berorren minak ezeztzat izango nituzke. Bi hilabetez izan nituen minak ezin handiagoak ziren; eta gainera, barruan zuten eragina, neure burua ezereza den gauzatzat izateraino.
‎2 Erromako gutun horietan, hara iritsi den aita oinuts batenak, Calvarioko aita priorearenak diren gutunetan, ikusiko dute nolako presa ematen duen berrehun dukat jasotzeko. Fraide oinutsen artean ezin dute ezer egin, ez baitute orain nagusirik. Frai Joan Jesusenarentzat eta Pastranako aita priorearentzat, hauek ere hara joanak baitira, iritsi diren ez badakit ere?
‎5 Horrez gainera, berrehun dukat bildu behar ditut orain, Montoyari agindurik baititut, bizia eman digun kalonjeari, eta Jainkoak nahi beza aski izatea eta honekin amaitzea, erruki handia baita diruok hainbesteko lasaitasunerako bide izatea.
‎Bai arrazoi handiz dei diezaiokedala horrela! Izan ere, ni bihotzez maite banuen ere, askoz ere maiteago dut orain, harri eta zur bainago, eta horrela berori ikusteko eta estu estu besarkatzeko gogoak ematen dit. Jainkoa izan bedi goretsia, borrokaldi latz latzetik garaile atera duena, harengandik baitator on guztia.
‎Beharrezkoa da, ene aita, eskarmentua har dezagun hemendik aurrera. Gure Jaunagan itxaro dut orain guztia oso ongi geratuko dela; ekarri dugun ama priorea Jainkoaren beldurrekoa delako oso eta buru argikoa, gobernatzeko hain era egokia du, non guztiek maite maite baitute. Berorren aitatasunaren otoitzak eskatzen ditu.
‎1 Jesus izan bedi berorren agurgarritasunarekin. Ez du esango sarri idazten ez diodanik; beharbada, lehenago iritsiko da hau, uste dudanez orain dela hiru edo lau egun idatzi nion beste bat baino. Jakin beza oraingoz hemen geratzen naizela, herenegun joan zela nire neba eta Teresa berarekin eramanarazi nion, ez dakidalako itzuliren bat eginez joateko aginduko didaten eta ez dudalako eraman nahi neure gain neskatilaren zama.
‎Poz handia hartu dut osasunez ongi dagoelako; Jaunak eman biezaio nik eskatzen diodanez. Pena handia ematen dit ofizio hori dutenek beti halako oinazeak lagun izan beharrak; izan ere, uste dut orain gaixotasun hori hain sarri izaten dena izanik, erremedio berezia duela. Jaunak eman beza komeni dena.
‎Jainkoak ekar beza era batera edo bestera. Uste dut orain arte borrokatu dugunaren aurka baino hobe litzatekeela honen aurka borrokatzea. Jainkoak eman biezagu argia, eta berorren agurgarritasuna gorde beza, baita aita horiek ere.
‎A. Graciánek lehen zuen ahalmen bera du orain ere, Nikolas Ormaneto nuntzioak emanda().
‎Garrantzi handiagokoa da ikasleak ongi egokiturik egotea, mojek etxe eder bat izatea baino. Nondik ordaindu behar dute orain errenta. Ni harriturik nauka kontu horrek.
‎2 Etxea ona zela esan zuen artzapezpikuak eta kontentatu zen; baina gu guztion susmoa da, ez duela orain arte egin duen baino gehiago egingo, eta, beraz, nuntzioaren baimena izan nahi nuke etxean meza eman ahal izateko; horrekin atzerapen hauei ongi aurre egiteko eran izango ginateke. Eta horrela, honekin batera doan gutun bat idazten diot dukesari, gomendiozko gutun bat eman diezagun.
‎2 Nik uste dut orain, hobeagoa litzatekeen beste iritziren bati men egiten diodala. Jesus onak gugatik eman zuena ikusirik eta zein ardura handikoa zaigun ematea eta horretarako den zailtasuna, esana dagoenez?
‎Kondenatzen diren zorigaiztokoei, beste munduan gozatuko ez dutenei dagokienez, berriz, hauek beren burua azpiratzen uzten badute, ez da haren errua, Hark borrokaldiaren amaiera arte ez baitio uzten haiei adore emateari; ez dute beren burua zertaz zuriturik izango, ezta ustekabean hartu zituela-eta Aitaren aurrean kexatzerik ere. Eta horrela diotso bere Semeak, egun bat besterik ez denez gero, hori zerbitzuan igarotzen uzteko; Haren Maiestateak dagoeneko eman zigunez gero eta mundura bidali bere borondate hutsez, Berak nahi duela orain berberaren borondatez gu bertan behera ez uztea, hemen gurekin egotea baizik bere adiskideen aintza handiagorako eta bere etsaien penarako; orain, gaur, baino gehiagorik ez du eskatzen berriro; ogi txit sakratu hau guri betiko ematean, egiaz geurekin dugu.
‎11 Elkar maitatze honek nolakoa izan behar duen eta zer den bertutezko maitasuna, nik etxe honetan egotea nahi dudana? eta nola jakingo dugun bertute hau dugula, hain ondasun handia, gure Jaunak bere Apostoluei halako lehiaz eta arren bai arren gomendatu ziena, horretaz hitz egin nahi nuke orain pixka bat, neure ezjakintasunaren neurrian. Eta beste liburu batzuetan zehazki azaldurik aurki badezazue, ez hartu nigandik ezer, beharbada, ez baitakit zer esaten ari naizen.
‎13 Maitasun espiritualaz, grinen inolako ukiturik gabekoaz, hitz egin nahi dut orain, grinak tarteko direnean, harmonia hau guztia hausten baita; eta pertsona bertutetsuekin, batez ere aitor entzuleekin, neurriz eta zuhurtasunez jardutea mesedegarria da. Baina aitor entzulea nolabaiteko huskerien atzetik dabilela igarriz gero, har bezate guztiek susmagarritzat, eta inola ere ez bezate harekin hizketaldirik izan, ezta hizketaldi onik ere, albait lasterren aitortza egin eta amaitu baizik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia