Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 8

2015
‎Honela nengoela, Jauna hitz egiten hasi zitzaidan eta esan zidan ez nahigabetzeko, honela neure burua ikusiz ulertuko nuela zein ezereza naizen, Berak nigandik alde eginez gero, eta ez zegoela ziurtasunik haragi honetan bizi garen bitartean. Aditzera eman zitzaidan benetan merezi duela gerra eta borroka honek halako saria irabazteko, eta iruditu zitzaidan Jaunak erruki gintuela munduan bizi garenok. Baina ez uste izateko ahaztua ninduela, ez baininduen sekula ere utziko, baina egin nezala neuri dagokidana.
‎Izan ere, norbait lurralde batera badoa bertan behin betiko bizitzera, asko lagunduko dio bideko nekeak eramaten eta baita gauza zerutarretan pentsatzen eta gure solasa hartaz izaten ere, atseginez beterik egongo den lurraldea dela ikusi izanak; erraz egiten da. Hau irabazi handia da, zerua begiratzeak soilik arima biltzen duelako; izan ere, Jaunak han dagoen zerbait erakutsi nahi izan didanez gero, arima pentsatzen egoten da, eta batzuetan gertatzen zait niri lagun egiten didatenak eta pozten nautenak han bizi direla dakidanak izatea, eta iruditzen zait haiek direla egiaz bizi direnak, eta hemen bizi direnak hain hilak, non uste baitut munduko inork ere ez didala lagun egiten, batez ere bultzada haiek ditudanean.
‎Gogoa aserik duen pertsona batena bezalako egoera da, jan beharrik ez duenarena; urdaila kontent du eta horregatik ez luke edozein jaki onartuko; baina hain aserik ere ez dago, eta jaki onak aukeran izanez gero, gogoz jango lituzke. Horrela, ez du munduko atseginak betetzen eta ez luke nahiko une hartan, bere barnean duelako hark baino gehiago betetzen duena: Jainkoaren atsegin gozoagoak, haren nahia betetzeko, gehiago gozatzeko, Harekin egoteko gogoa.
‎11 Beren nekea dute lan hauek, haietan urte asko eman duenak bezala (zorioneko putzu honetatik ur tanta bat ateratzen nuenean Jainkoak mesede egiten zidala pentsatzen nuen), badakit oso handiak direla eta uste dut munduko beste lan batzuetarako baino adore handiagoa behar dela. Hala ere ikusi dut Jainkoak ez duela sari handirik gabe uzten, ezta bizitza honetan ere; izan ere, gauza ziurra da Jaunak Beretik eman didan ordubeteko atseginaz ongi ordainduak iruditzen zaizkidala otoitzean irauteko luzaroan igaro ditudan atsekabe larri guztiak.
‎Bai mozkorturik egon behar zuela arima santu honek, inork enbarazu egin gabe bere Senarraz gozatzea baino besterik gogoan ez zuela! Eta bai erabaki finkoa zuela mundukorik gehiago nahi ez izateko, haren atsegin guztietatik honela ihes egiten baitzuen!
‎kreaturek horrela ordaintzen bazidaten, Kreatzailea pozik izango zela pentsatzetik. Izan ere, buruan sartua dut munduko gauzetatik edota gizakien esanetatik poz hartzen duena, oso oker dagoela; hemendik datorren irabazi urria kontuan izan gabe ere, gauza bat iruditzen zaie gaur eta beste bat bihar; gauza bati buruz behin hitz egingo dute ongi; handik gutxira, berriz, gaizki. Bedeinkatua izan zaitezela Zu, ene Jainko eta Jauna, ezin aldatuzkoa baitzara beti betiko, amen.
‎Izan ere, hain benetan maite dituzte beren seme alabak, non beren estatu, oinordetza eta aberastasunak amaierarik gabeko zoriontasun hartan izan ditzatela nahi baitute. Oso tamalgarria da mundua dagoeneko halako zorigaitzak eta itsumenak jota egotea, gurasoek uste baitute munduko ondasunen sats hau ahaztu gabe gogoan izatean datzala beren ohorea, eta ez dira konturatzen goiz edo berandu amaitu egingo dela hori. Eta amaiera duen guztia, luzaro iraun arren, amaitu egiten da, eta ez zaio jaramon handirik egin behar; eta seme alaba gaixoen kontura eutsi nahi diela beren huskeriei eta ausarkeriaz kendu Jainkoari beretzat nahi dituen arimak, eta hauei hain on handia!
‎2 Gure Jauna goresten dut berorrek duen mundua uzteko gogoa ikusirik, hainbesteko desengainua ezin etor daitekeelako goitik izan ezik, eta horrela itxaro dut haren jainkozko errukian, berorrek bene benetan zerbitzatuko duela, hain desira onei Andre Mariaren, gure Ama eta Zaindariaren, egiazko alabaren egintzekin erantzunez; eta, egiaz, nik ez nuke nahi, egun bakar batez ere, hain dei handia eragozterik. Honetan dudan asmoa garbi garbi adierazi nahi diot berorri, dagoeneko gure ahizpa eta ene anderea baita.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia