Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 43

2004
‎Landa-etxe, baserri edo txalet guztietan, beste etxebizitza askotan bezala, ezinbestekoa da kontsumo elektrikoaren edo uraren kontagailuak egotea. Batzuetan, gailu horiek lorategi bat edo etxeko sarrera nabarmen afekatzen duten lekuetan egoten dira; beraz, irudimenera jo behar da, espazio hori kutxa bat eta poste antiestetiko bat baino zerbait gehiago bihurtzeko. Lerro hauetatik eskaintzen den irtenbidea lorezaintzako ezagutza erraz batzuetara jotzea da, kontagailua marko natural batean sartu arte biltzeko.
2007
‎Komunitateen arabera Zazpi milioi pertsona inguruk aukeratzen dute urtero Espainiako 1.200 kanpinetan kanpatzea. Oporrak kanpoan, naturarekin kontaktuan, igarotzeko prestatuta daude eremu horiek, eta, gehienetan, erakargarritasun turistiko berezia duten lekuetan egoten dira. Sasoi altuan haur bat duten senar emazteen kasuan, hamabost eguneko egonaldiaren batez besteko prezioa 380 eurokoa da, eta 2002an 300 eurokoa.
2008
‎«Futbolean, normalean, ezin izaten da aukeratu nora joan», ondotik Emeryk. «Une bakoitzean nahi gaituzten lekuan egoten ikasi beharra daukagu».
‎Goizean goiz deitu zion ahizpak, eta gero lehengusuak. Bilborako gaueko autobusa hartu besterik ez du izan, hurrengo egunean egon behar duen lekuan egoteko.
2010
‎17.000 itsas espezie daudela kalkulatzen da, Australia, Japonia eta Txinako itsas eremuen atzetik. Gainera, txostenak onartzen du Mediterraneoko uretan ekologiaren aldetik garrantzi handia duten lekuak daudela, espezie asko biltzen direlako, besteak beste, Gibraltarko itsasartea, Alborango itsasoa edo Espainiako itsasertza.
‎Honekin, ez nuke nahiko, ordea, inork etsirik har dezan Berdabioren kanta honen ahozko iturrien azterketan. Inork gutxien uste duen lekuan egon bailiteke oraindik, holako argiprintza ttiki sobera zikindu gabekoren bat, zuk zeuk jaso eta argitu zain.
2012
‎Glamour uneak ere ezagutu nituen. Behingoan esperoko ez nuen lekuetan egoteko aukera eman zidan Kultura sailburu izateak. Hollywooden, esaterako, Oscar sarien emanaldian, 2005ean, Nacho Vigalondoren 7.35 de la mañana film laburra hautatu zutenean sarituak izan zitezkeenen artean.
‎Nire alaba zara eta lagundu egin nahi dizut. Bizitza gogorra izan duzu eta merezi duzu nahi duzun lekuan egotea.
‎– Eskertzen dizut nitaz arduratzea, benetan. Seme nagusia nahi zenuen lekuan dago eta orain txikia kokatu nahi duzu. Ondo iruditzen zait zure aldetik, baina hori zure ametsa da, ez nirea.
2013
‎Baina ez nuen nahi dinosauro batez hitz egin. Halako giroa duten lekuak egon daitezkeela erakutsi nahi nuen, guk hala nahi badugu. Louvre kafearen egunerokoa islatzen saiatu zara.
‎Nahi izatea (portaera) Jakitea (ezagutza) Ahal izatea (gaitasunak) 6.4 irudia.Hiru zirkuluek bat egi­ten duten lekuan daude konpe­tentziak.Core competenciesKonpetentzia generikoak inge­lesezko deituraz dira ezaguna­goak. Enpresako langile guz­tien portaerak eta gaitasunak identifikatu behar dituzten oinarrizko konpetentziak dira.
‎Hala, mapak Interneteko konexiorik izan gabe erabil daitezke. Beraz, zure mugikorrean roaming bidez edo estaldurarik ez duten lekuetan dauden pertsonei buruzko konexioa erabili nahi ez duten bidaiarientzat oso aukera erabilgarria da. City Maps 2Go egokia da mugikorraren mapetara sartzeko roaming ean konexioa erabili nahi ez duten turistentzat Besteak beste, honako hauek ditu ezaugarri nagusiak:
2015
‎Iraultzak herriarekin duen zor nagusietako bat askatasunen kontu hau da, alegia, nahi duzuna egin ahal izatea inori kontuak eman beharrik gabe: oporrak nahi duzun lekuan egin ahal izatea, beste herrialde batera atera ahal izatea estatuaren baimenik gabe, ez sentitzea beste norbait dela zure bizitzaren jabea, nahi duzun lekuan egon ahal izatea?. Esaterako, Rodríguez legez kanpo dago bizitzen Habanan:
‎Hala ere, eta esan dudanez, integrazioak ez luke eraginik eduki aukera politiko desberdinetan, nahikoa baita gogoa, borondatea eta bestearekiko errespetua maila guztietan. Hori dela eta, maila politikoari dagokionez, uste dut lekuz kanpo daudela asmo totalizatzaileak integrazioa bilatzeko. Eta hori euskal nazionalismoaren aldekoek eta kontrakoek onartu lukete.
‎Gogoan du oraindik lehenengoa jaso zuen eguna. Berehala jakin zuen, hura zabaldu eta argazkia ikustean, irribarretsu ageri zen, Regent, s Park en, Peter Pan-en brontzeko irudiaren ondoan?, zoriontsu zela, behar zuen lekuan dagoela dakiena izan ohi den legez. Hartara zer edo zer arindu zitzaion pisuz absentzia, zein definizioz baita, neurri batean edo bestean, eramangaitza, suhiak esango zukeen bezala.
‎uraska hura, hain leun eta bare, hau da, inolako mugimendurik gabe, betetzen zena baizik; hemen, berriz, iturburuak geldiarazi eta itsasoari beronen ertz mugetatik irteten uzten ez dion Jainko handi honek, askatu egin zituen uraska honetara ura zekarten iturburuak; eta oldar handiz hain olatu bortitza jaikitzen da, non goi goira jasotzen baitu gure arimaren ontzitxo hau. Eta itsasontzi batek ezin duenez, eta ez lemazainak ezta ontzia gidatzen dutenek ere ahalmenik ez dutenez olatuei aurre egiteko, oldar biziz badatoz, beraiek nahi duten lekuan egoten utz diezaioten, era berean, arimaren barruak are gutxiago izango du berak nahi duen lekuan gelditzerik, eta haren zentzumen eta ahalmenei egiteko aginduta dutena baino gehiago eginarazterik; kanpokoari, berriz, ez zaio hemen jaramonik egiten.
‎Badiotsuet nik, haien haragia honetan baketzen bada ere, alde askotatik gerra egin dezatela salbatuko badira, eta hobe izango lukete konturatu eta apurka apurka penitentzia egingo balute, dena batera etorriko baitzaie. Hau esan dut, ene alabak, Jainkoa bihotzez gorets dezazuen, zuen haragiak honetan bakean egon nahi lukeen arren, ezin duen lekuan zaudetelako. Kalte egin diezazueke disimuluan, hau da, gaixotasunaren itxuran, eta honetan kontu handia izan behar duzue:
2016
‎Hurrenez hurren nahiago zuen ibili Josebak. Txirrindulari askoren ustez, ordea, horixe zen jokaera arriskutsuena, autoek beti uste zutelako lekua zegoela pasatzeko, nahiz eta kontrako norabidetik beste ibilgailu batzuk etorri.
‎Egon behar duzun lekuan zaude.
2017
‎Are gehiago ez dugunez espero agertoki demokratiko argigarririk estatuaren aldetik, ezta Europako inplikazio esanguratsurik ere.Non gaude? Kontraesanekin, zailtasunekin, absentzia mingarriekin, egon behar dugun lekuan gaude: liburua zabalik eta orrialdea idazteko, zuri, insubordinazio demokratiko kolektiborako zorian.
‎Nafarroako Gobernuak publikoki apirilaren 5ean iragarri zuen ez zela ekitaldi publikoetan izango. . Egon behar duen lekuan egongo da [Barkos]?, zioen Maria Solana gobernu eledunak. Hiru euskal instituzioetako lehendakarien artean, momentuan, Euskal Elkargokoak bakarrik esana zuen agerraldietan egongo zela.
‎U.L: Erabilera oso urria duten lekuak egonda, gainera. Oker ez banago, zezen plaza urtean hamabi egunez erabiltzen dute.
2018
‎Onartu egin zuen bart arratsean gizonak hara joateko eskatu zionean. Egon behar duen lekuan dago, desterratua. Beldur pixka bat sumatzen du.
2019
‎Ez da bakarrik azkenengo lau finaletan lau andre heldu garela finalera; ez, gainera, irabazteko kapaz gara. Honaino heldu gara eta merezi dugun lekuan gaude. Sentsazio hori izugarria da.
‎barruko formak eta atalak aztertzen ditu, gaur egungo kokapenak ulertu, eta milioika urtetako historia ezagutzeko. Geologia berezia duten lekuetan egon ohi dira geoparkeak, ingurua era zabalean aztertu eta Lurraren gaineko ezagutzan sakontzeko. Euskal Kostaldeko Geoparkea Euskal Herriko bakarra da:
‎Astebete, elurrik egiten ez duenetik. Sartzean, alde guztietara begiratu du, Gita egon behar duen lekuan dagoela ziurtatzeko. Hantxe dago neska, Cilkaren ondoan jarrita.
‎Eta Katakume Handiak egon behar zuen lekuan zegoen.
2020
‎Ez du halakorik esaten, baina lehen aldiz bere bizitzan gertakariaren barrutik kontatzen ari dela ematen du. Ez zekien historiarekin hitzordu bat egitea zer zen, beti zebilen konpromiso handietatik ihesi, beti egingo zion iskin arriskuari, baina behingoz bere bizitzan egon behar zuen lekuan egon zela sentitzen zuen, etsaiari aurpegia ikusi ziola eta horrek bere burua aurkitzen lagundu ziola. Gertakari horien inguruan idatzi dituen orrialdeak oso ederrak direla uste dut?, aitortu zuen.
‎Bazirudien, dena den, neurketa Taconek nahi zuen lekuan zegoela. Futbolaren gatza eta piperra, ordea, golak dira, eta horretan Athleticek asmatu zuen aurrena.
2021
‎Esaterako, gutxi uste denean gisako itzuliak ageri dira idazleen artean: Herioa jaugiten da guti uste denean (Etxepare); Guti uste dugun lekuan dago erbia lo (Larreko); Gutxi uste nuen nik (Cano); Umetatik hasita eta gaztaroan sartu arte bederen, betidanik izan dut halako gutxi uste bat (X. Mendiguren Elizegi); Niri esan behar! —esan zuen Santxok—; bereak eta bi igarri gabe joango zitzaidalakoan niri, ez nuen gutxi uste (Ezkiaga).
‎Berririk eta deirik gabe hiru egun pasa zirenean poliziarengana jo zuen Lynnek Melissaren desagerpena salatzeko, baina ez zioten jaramonik egin. " 24 urteko neska bat, arazo psikikoak dauzkana, ez da desagertu, nahi duen lekuan dago" esan zioten polizian. Hiru egunez jarraian.
‎Roglicek irabazi du Itzulia, Arratera bidean lasterketa iraulita. Behar zuen lekuan egon da une oro, Pogacar eta McNulty ez bezala. Indar erakustaldia egin du bukaeran, eta irabazten utzi dio Gauduri
‎Lubaki bat. Eta haren inguruan, lantaldeko lehen kideak joan etorrian, eramateko kafea eskuz esku, teknikariak beharrezko elementu guztiak behar duten lekuan egon daitezen lanean. Estreinaldiaren bezpera Azpeitiko (Gipuzkoa) Soreasu antzokian, eta nekearen eta gogoaren artean Lubaki lainotsua ren atzeko lantaldea.
‎Lehenago erranak errepikatuz, sailkapenerako kategoriek ez dute esanahi moral zuzenik, biktimak konfliktoan duen lekuari dagokio eta sailketa estatistikorako erabiltzen da.
2023
‎" Behar dugun lekuan egongo bagina, pilotatik biziko ginateke"
‎Asko gustatuko litzaidake hasiberria nintzenean jakitea badirela emakume pilotariak eta ni ere egun batean haiek bezalakoa izango nintzela. Denok egon behar dugun lekuan egongo bagina, pilotatik biziko ginateke.
‎Familia giroan euskarak duen lekuari dagokionean azpimarratu behar da euskara dakiten gurasoek haurrei euskaraz egitearen inguruan duten aldeko jarrera aktiboa, horren isla baita haurrekin egiten duten erabilera handia: haurrek eta gurasoak elkarrekin hitz egiten dutenean gertatzen da erabilera handiena, zertxobait gutxiago hitz egiten da etxeko guztiak elkarrekin daudenean eta nabarmen gutxiago gurasoek euren artean egiten dutenean.
‎Joan Mari Irigoienekin zeundenean, bakarka, lagunartean zein ekitaldi publiko edo ofizialean, beti sentitzen zenuen egon behar zenuen lekuan zeundela, eta horrek ondo sentiarazten zizun.
‎Hori altxor bat da». Nikkei sukaldaritza ezagutzen ez dutenentzat lekua badagoela esan du koordinatzaileak: «Eskaintzen dugun zerbitzua oso adeitsua eta hurbila da; nire etxea da, eta nire gonbidatuak balira bezala tratatzen ditut».
‎Ia aurkari zuzen guztiek lortu dute San Mamesen punturen bat ateratzea, eta Bigarren Mailara jaitsi diren bi taldek ere, Elxek eta Espanyolek, irabazi egin zuten San Mamesen. «Egon behar dugun lekuan gaude. Liga 38 jardunaldi dira, eta bakoitza dagokion tokian dago.
‎Alabaina, oraindik «paradoxa ikaragarri bat» dagoela uste du: «Egon behar duen lekuan egon behar lukeen erakundea udala da. Eta kontua ez da ez dagoela bakarrik:
‎–Egin zenuena lekuz kanpo zegoen, nirekiko errespetu falta izugarria da; beraz, hemendik aitzina nire prebentzioak hartuko ditut.
‎Urkitzetako zelaian, erromara zabaldu eta barrura sartu ziren; bide ondotik urruti zeuden arloak prismatikoekin arakatu zituen antiojodunak. Mugarrien bila zebiltzala pentsa zitekeen, haietariko bakoitza behar zuen lekuan zegoen egiaztatzeko. Katxinek eta haien txakurrak olgetan egin zuten Arbitzurainoko bidea; hara ailegatu zirenean bueltatu zen Katxin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia