|
Jada ez da atzerakada geografiko bat, ezta bizkortua ere; orain, batetik etorkin erdal hiztunak toki guztietan egotearen ondorioz, eta bestetik bertako biztanleriak neurri batean beren hizkuntza utzi zuelako, printzatu egin da lurralde euskalduna. nafarroaren ipar mendebaldean eta gipuzkoaren barnealdean, gehiengoak euskalduna izaten jarraitzen du, baina urolaren goiibilguak, debabarrenak eta ibaizabal arroak ziriarena egiten dute, eta isolatuta uzten dituzte gehiengoa euskalduna duten beste ingurune batzuk, hala nola bizkaiko itsasertza eta arratia bailara. esan beharrik ere ez dago une horretan gehiengoa euskalduna zuten eskualdeak landa eremukoak zirela eta, beraz, biztanleria txikiena zutenak. euskararen ezagutza maila handia edo dezentekoa zuten eskualdeetan, bigarren edo hirugarren belaunaldiak ziren euskaldunenak. gainera, hiriburua eskualdeko batez bestekoaren azpitik ageri zen beti, eta gune erdaratzaile gisa jarduten zuen. egoera hori biribiltzeko, ez zen inolako berreskurapen zantzurik antzematen jada azken belaunaldietan erdaldundutako eskualdeetan, eta are gutxiago euskara berrezartzeko zantzurik, bertako euskara duela zenbait mende galdu zutenetan. hauek lirateke hegoaldeko guztizko kopuruak, urte hartan (nafarroako datu fidagarririk ez dagoen arren): 2.650.000 pertsonako biztanleriatik 490.000 pertsona izango lirateke euskaldunak, gutxi gorabehera biztanleria osoaren %18, 5 begi bistakoa zen zer arrisku zetorkion gainera euskarari, eta ez dakienak edo ulertu nahi ez duenak, aski
|
du
ikustea zer bilakaera izan zuen garai hartan euskara baino erabiliagoa zen bretoierak, handik aurrera. gertaera horren aurrean, eaeko agintari politikoek euskararen erabileraren normalizazioaren oinarrizko legea onartu zuten 1982an. hizkuntza desagertzeko bideari buelta emateko aukera bakarra zen. horrenbestez, rlS bati aurre egiten zion munduko lehen lurraldeetako bilakatu zen, bere burua hizkun... Jarraian ikusiko dugun bezala, nafarroako agintariek premia handieneko hizkuntzarekiko izan duten jarreraren ondorioz, oso bestelako berreskurapen erritmoa dute nafarroako eskualdeek.
|
|
berezko euskara guztiz galduta zuten eskualdeetara hedatzea hizkuntza. hizkuntza gutxituaren berreskurapena zaila begitantzen bada, are zailagoa da jada ezagutzen ez duten inguruneetan berrezartzea. arlo horretan, galesak soilik du euskararena bezain rlS ona. deseuskaldundutako ingurunean (1981ean zuriz ageri diren eskualde guztietan, bilbo urbin izan ezik), nagusiki eskolaren bidez birsartuko dute euskara, urtean puntu erdiko erritmoan hobetuz, gutxi gorabehera. hortaz, hogei urte geroago, euskaldunen kopurua jada %10etik gorakoa da eaeko eskualde guztietan, hego añanan izan ezik. zoritxarrez, atal horretan ere nafarroaren portaera bestelakoa dela adierazi behar da. izan ere, eskualde gutxi batzuek soilik lortu dute 2001ean ehuneko hori gainditzea: ...zo diren eskualdeen mugakide direnek. aitzitik, nafarroako hamabostetik gora eskualdeetan biztanleen %5etik behera dira elebidunak. beste behin ere, deitoratu egiten dugu nafarroan aldi horretan izan diren gobernuek hizkuntza berrezarpen horretarako legeneurririk eta borondate politikorik ez izana. nafarroaren erdialdean eta erriberan euskara berriz sartzea ezinezkoa dela sinetsi nahi dutenek aski
|
dute
ikustea zer ibilbide izan duen hizkuntza horrek oibarko ibarrean (nafarroa) eta ipar añanan (araba). bi eskualde horietan, gaztelania antzina sartu zen, partzialki, eta biek garai berean galdu zuten euskara, azkenean, XViii. mende inguruan. beraz, rlSren hasieran, bi eskualdeetan zegoen euskaldun kopurua hutsaren hurrengoa zen. hogei urtez, oso bestelako hizkuntza politika garatu dute batean eta... 2001eko erroldaren arabera, oibarko ibarreko biztanle elebidunen kopurua %5etik beherakoa da. ipar añanako biztanlekopuru elebiduna, aldiz, %10etik gorakoa da, eta eskola adinekoen artean, berriz, %50etik hurbilekoa (oibarko ibarrean, ordea, eskola adineko %15ak soilik aitortzen du gai dela euskaraz hitz egiteko). elkarren ondoan dauden ekialdeko arabako errioxa eta Viana alderatzen baditugu, emaitza bera jasoko dugu. horra beste froga bat, egiaztatzeko gizarteboluntarismoa ez dela aski, ezinbestekoa izan arren. ezin ditugu aipatu gabe utzi bi adibide adierazgarri:
|