2015
|
|
13 Bada, esaten ari nintzenera itzuliz, Senarrak egoitzetako ateak eta baita gaztelu eta harresikoak ere ixteko agintzen du; arima hau gainezkaldian sartu nahi duenean, arnasarik gabe geratzen da eta, batzuetan gainerako zentzumenek gehiago iraun arren, inola ere ezin
|
du
hitz egin; beste batzuetan, berehala kentzen zaio dena eta hoztu egiten zaizkio eskuak eta gorputza, arimarik ez duela esateko moduan, are gehiago, batzuetan, badirudi arnasarik ere ez duela hartzen. Honek gutxi irauten du, sen berean, esan nahi dut.
|
|
24 Nik uste dut egoera honetara iritsi den arima batek, jada ez
|
duela
hitz egiten ez ezer egiten bere kabuz, baizik eta egin behar duen guztiaz Errege goren hau arduratzen dela. Oi, ene Jainko, bai argi ikusten dela hemen bertso haren iruzkina, eta bai argi ulertzen dela arrazoi zuela eta izango dutela guztiek usoaren hegoak eskatzean!
|
|
10 Etengabe san Paulok dioena gogoratzen dudan egunak datozkit, ziur asko niregan horrela izango ez bada ere?, hau da, ni ez naizela bizi iruditzen zait, ez
|
dudala
hitz egiten, nik ez dudala nahirik, baizik eta nigan dagoela gobernatzen nauena eta indarra ematen didana, eta ia neugandik kanpo bezala ari naiz, eta horrela, bizitza samingarri zait oso. Eta nik Jainkoari zerbitzu handitzat eskaintzen diodana da, Beragandik bereizia egotea niri hain samingarri gertaturik, bere maitasunagatik bizi egin nahi dudala.
|
|
6 Berorren aitatasunak dioenari dagokionez, hau da, nik idatzi dudala esan dadila aldatze horri oztopoak jartzen nizkiola; horrelakorik burutik pasatu bazait, Jainkoak ez nazala idatz bere liburuan. Jasan bedi esateko modu hau, nire iritziz, berorren aitatasunak jakin dezan ez
|
dudala
hitz egiten Jesusen Lagundiaz honen gauzak ariman dituenaren eran baizik, eta gauza horiengatik bizia emango nukeela, kontrakoa ez eginez Jainkoaren aurka ez dela egiten jakin dezadanean. Haren ezkutuak handiak dira; eta gauza honetan esan dudana baino beste erantzukizunik izan ez dudanez gero (eta honetaz Jainkoa da lekuko), ez nuke izan nahi etorkizunean ere.
|
|
Harri eta zur geratu naiz moja hauek eta jaun hauek nola poztu diren nirekin ikusiz; nik ez dakit zergatik. Guztiek eskatzen dizkiote otoitzak berorren aitatasunari, eta hemengo ama prioreak dio, ez diola berorri idazten, hain mihi luzea denez gero, mutuekin ezin
|
duelako
hitz egin. Ene Maria San Joserena oso ongi eta pozik aurkitu dut, eta guztiak daude pozik berarekin.
|
|
oso litekeena dela, Gure Aita edo beste ahozko otoitz bat errezatzen ari zaretela, Jaunak zuek kontenplazio gorenean jartzea; bide hauek erabiliz agertzen du Haren Maiestateak entzuten diola hitz egiten dionari, eta erantzun egiten diola haren handitasunak, adimena etenda eta pentsamendua eragotzita utziz, eta, esan ohi denez? ahotik hitza kenduz, nahi badu ere ezin
|
baitu
hitz egin neke handiz izan ezik; [2] jainkozko Maisu hau hitzen zaratarik gabe irakasten ari zaiola ikusiko du, arimaren ahalmenak etenda utziz, jardunean baleude, mesede baino kalte gehiago egingo luketelako. Gozatzen daude, nola gozatzen duten jakin gabe.
|