Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 162

2000
‎Eta jaun Marcelen hitz batzuk oroitu nituen: " Jainkoa beti ere gorago dago ena da, eta harekin behar dugu hitz egin eta mintza". Zeren eta, jauregiko kantoi batean kapera egiten hasi berriak zirelako edo, anitzetan mintzatzen baikinen aldi hartan orazinoaren inportantziaz.
2001
‎Ohetik salto egin eta Lucasengana joan zen. Hitz estuz kontatu zion Lucasek arnasa nekez hartzen zuela eta hitz egitean lasaitu egiten zela, horrexegatik ari zela etengabe hitz egiten, eta on handia egin ziola Marcos ikusteak, arnasestua erabat joan zitzaiolako, trankildu egin zelako erabat, baina hala ere nahiago zuela hitz egiten jarraitzea, eta halaxe egotea: hitz egiten eta Marcos ikusten, gustura zegoela halaxe.
‎‘Ez duzu hitz egiteko gogorik? ’
‎‘Ez, ez. Argi dago ezin duela hitz egin, ez dakiela zer esan, ez zelan adierazi.’
‎‘Baina nahi balu hitz egingo lukeela esan duzu.’
2002
‎Kezkatzen hasita zegoen. Gainera, taberna guztiak gainezka zeudela zirudien, eta horrela ez zen batere erraza berak nahi zuenarekin hitz egitea.
‎Izan ere, hurrengo astean zain egon nintzen, Sara nondik aterako zitzaidan. Egia zen aurreko igandean, Martilunen egon gineneko hartan, so hura izan genuela soilik, agurtzerakoan, eta ez genuela hitzik egin zerbaitetan geratzeko... nekez hitz egingo baikenuen, bestalde, Karmele aurrean genuela. Baina bai, uste osoa nuen aste hartan ere elkar ikusiko genuela nola edo hala.
2003
‎–Ez du hitz egin nahi. Zu ez bazatoz –esan zion Tomasek Matiasi.
‎Mirenek ez du hitzik egiten, baina ama semeen hitzak bere egin, eta bihotzaren ingurura bildu ditu.
‎Friedrich Wolff jauna alemana zen. Aleman mutua, ezin baitzuen hitzik egin. Eta ez hori bakarrik, jaun aleman hura protestantea baitzen:
2004
‎Josebak, inguruari jaramonik egin gabe, totelka baizik ezin zuen hitz egin.
‎Berak bai izan zuela zortea ni aurkitzean, ez duzu uste? –eta barre algara bat bota du hitz egiten jarraitu aurretik– Gainera, hau ez esan inori, azken bolada honetan lanean ere zortea izaten ari da.
‎–Ez dizut ulertzen! Umore txarrez nagoenean, umore txarrez hitz egin behar badiot Jainkoari, nola nahi duzu hitz egitea?
‎–Behin batean bazuan Argentinako herri batean, Alfredo Di Stefano izeneko mutil bat, futbolaria izan nahi zuena, eta baloiarekin hitz egiten zuena. Bai, bazakiat baloiek ez dutela hitz egiten, baina gutxi batzuek, bai, hitz eragin ziezaieketek, ametsetan... eta dantzarazi ere bai, errealitatean: futbolaren magoak dituk, oin buruetan makilatxo magiko ikusezin bat dutenak.
2005
‎Berriro hiztuna nintzenetik gizaki bakarra baino ez nuen hitz egiteko: Mateo.
‎–Zertaz hitz egin nahi duzu? –igartzen zitzaion ez zuela hitz egiteko gogo handirik. Ez zen geldi geratu, logelatik irten zen, komunera bidean.
‎Osaba Simonek ere asko asko hitz egiten duelako. Eta batzuetan ur apur bat hartu behar du hitz egiten jarraitzeko. Osaba Simon Iñesen osaba da eta nire osaba ere bai.
2006
‎Bazegoen zuzendaritza artistiko bat, bestetik, tutoretza politiko bat; eta bi ikuspegiak uztartzea ez zen erraza izaten. Artista bezala, pentsatu nahi genuen askatasun osoa genuela hitz egiteko, espresatzeko. Baina abertzale militante bezala, hori ez zen erabat zilegi; kontuan hartu behar ziren sentsibilitate desberdinak, eta ikonoklastiak, gordinkeriak eta horrelakoak mugatu egin behar ziren...
‎–Barkatu, Geppert jauna, ezin dut hitz egiten jarraitu. Beste batean hitz eginen dugu.
‎Isildu egin zen eta behorren ibilbidea zuzendu zuen bihurgune batean. Begiak aurrean zituela hitz egin zidan.
2007
‎ordularia, ez nezan denbora neurtu; arkatza, ez izkiriatzeko; aiztoa, zainak irekitzea erabat ezinezkoa izateko. (?) Hamabost egunean ikusi nuen aurpegi bakarra zaindariarena izan zen, zeinak debekatua zuen hitz egitea eta nire galderei erantzutea. Ez nuen inoiz ere giza ahotsik entzun.
‎Hirurak eta bost dira telefonoa hartu dudanean. Ez dut hitzik egiteko indarrik, marmar egin dut horren ordez.
2008
‎Izeba Ursula ere hantxe zegoen? , osaba izebak eta iloba protagonista zituèn eszenari begira zegokeèn lekuko balizko batek berehala antzemango zion nola begiratzen zion izebak ilobari, harekin liluratuta balego bezala, osaba Bixentek bere jarrera itxiari eusten zion bitartean?, baina ez zuen hitzik egin osaba Bixentek alde egin zuen arte: aitzurra erakutsi didak, bai, Nazario, eta orain banoak, gauza inportanteagoak egin behar ditiat eta?
‎Aita ere han zegoen, baina ez zuen hitzik egiten, Ernestinak ere ez, eta Reginak behin eta berriz begiratu zien biei, batean aitari eta bestean ahizpari, harik eta begirada Ernestinaren begietan pausatu eta honela mintzatu zitzaion arte, etsipenaren ertzetik:
‎–Horretaz ezin dut hitz egin, jauna, ez baitut oraindik itsasoan probatu, esan zuen kapitainak?. Ontzi egokia dirudi; besterik ezin dut esan.
‎–Gritti hotelean afaldu eta Kanal Handira begiratzen duen gela bateko terrazan egon ginen berandu arte. Kopa bat armagnac eskuan zuela hitz egiten zuen. Udako traje gris argi bat zeraman soinean, baina mahuka hutsik jartzea nahikoa zuen giharrak erakusteko.
‎Izeba Ursula ere hantxe zegoen... –osaba izebak eta iloba protagonista zituèn eszenari begira zegokeèn lekuko balizko batek berehala antzemango zion nola begiratzen zion izebak ilobari, harekin liluratuta balego bezala, osaba Bixentek bere jarrera itxiari eusten zion bitartean–, baina ez zuen hitzik egin osaba Bixentek alde egin zuen arte: aitzurra erakutsi didak, bai, Nazario, eta orain banoak, gauza inportanteagoak egin behar ditiat eta... orduan bai, izebak aitzurrari heldu eta honela hitz egin baitzion Nazariori, barruan gordetako iritzia –sentimendua– kanpora ateratzen zuela:
‎Aita ere han zegoen, baina ez zuen hitzik egiten, Ernestinak ere ez, eta Reginak behin eta berriz begiratu zien biei, batean aitari eta bestean ahizpari, harik eta begirada Ernestinaren begietan pausatu eta honela mintzatu zitzaion arte, etsipenaren ertzetik:
2009
‎–Bada, Felisa eta Manuela Orradre ahizpen ilobarekin ez dut zorte handiagorik izan. Horrek ez zuen hitz egiteko gogorik. Fusilatu hitza entzun orduko, ez, ez, ez?
‎Gizonak ezin du hitz egin baina baietz esan diola ulertu du Anak eta abiatu dira. Yaizak ere alergia dio txakur eta katuen ileari, horregatik ondo hornitua du etxea.
‎ezin duzulako edo nahi ez duzulako? Baina, beharbada, idatzi nahiago duzu hitz egin beharrean? –eta, luma eta orri zuri bat hurbiltzen zizkiola, gehitu zuen?:
‎apatikoagoa, nolabait esatearren: ...tuntasunaren astunagotze bat balekarkio bezala; esan nahi baita muinoian sentitzen zuèn mina minagotu egin zitzaiola Domingori, mina gainditzeko moduan zegoen arren, gainditu!; orbetarrak, izan ere, bere lekuan egon ziren, istripua gertatu zenetik Domingori eta Domingoren osasunari begira gau eta egun, eta bera ere bere lekuan egongo zen, etxekoei hura zor zien, zer gutxiago!; Domingok, beraz, ez zuen hitz egiteko gogorik, lasaigarriek ere sorgortasunaren eremura zeramaten?, eta irriak banatzen zituen batez ere, bere minaren gaineko irriak, orbetarren berbaroa entzuten zuen bitartean, amaren ahotsa erdigune eta ardatz: iruditu zitzaidan, bai, trena eliza bihurtu eta arrosarioa errezatu genuèn hartan mirariaren atarian geundela, eta horratx, azkenean sendatu egin zaigu Domingo!, zeren Reginak ez baitzuen zalantzarik egiten mirari bat izan zela, Jainkoak egina eta zeruko Ama Birjinaren bidez lortua?
‎Garai hartan alokatutako etxe batean bizi ginen, plazatik hurbil, ama hiltzean etorriko ginen hona bizitzera. Bidean ez zuen hitzik egin, galtzada harriei begira egin zuen bide guztia. Etxera heldu eta urduri ibili zen, korridoreko alde batetik bestera, eta azkenean, atearen kolpea entzun nuen.
‎–Hau apaizen aurrean egindako konfesioa bezalakoa da, esan zidan, belauna begiratzen zidan bitartean?. Medikuek ezin dugu hitz egin gaixo batekin beste gaixo bati buruz. Zergatik ez diozue elkarri hitz egiten?
‎Badira ordea taliban batzuk defendatzen dutenak egiazko euskaldunak orgasmoa bezalako trantzeetan ez duela hitzik egiten, eta antzina, Santimamiñen eta, irrintzi egiten zuela. Orobat, izan zen film porno euskaldun bat egiteko asmoa, abortatua noski, eta gidoiak zekarren orgasmo guztiek irrintzia behar zutela.
‎ezin duzulako edo nahi ez duzulako? Baina, beharbada, idatzi nahiago duzu hitz egin beharrean... –eta, luma eta orri zuri bat hurbiltzen zizkiola, gehitu zuen–:
‎Hamaiketan orbetar guztiak igo ziren gelara, zer moduz eta zer moduz, musuak eta esku estutzeak; aurretik hainbeste emozio bizi izan zituelako edo, beste bat zen Domingoren egoera, eta beste bat haren jarrera... apatikoagoa, nolabait esatearren: ...tuntasunaren astunagotze bat balekarkio bezala; esan nahi baita muinoian sentitzen zuèn mina minagotu egin zitzaiola Domingori, mina gainditzeko moduan zegoen arren, gainditu!; orbetarrak, izan ere, bere lekuan egon ziren, istripua gertatu zenetik Domingori eta Domingoren osasunari begira gau eta egun, eta bera ere bere lekuan egongo zen, etxekoei hura zor zien, zer gutxiago!; Domingok, beraz, ez zuen hitz egiteko gogorik –lasaigarriek ere sorgortasunaren eremura zeramaten–, eta irriak banatzen zituen batez ere, bere minaren gaineko irriak, orbetarren berbaroa entzuten zuen bitartean, amaren ahotsa erdigune eta ardatz: iruditu zitzaidan, bai, trena eliza bihurtu eta arrosarioa errezatu genuèn hartan mirariaren atarian geundela, eta horratx, azkenean sendatu egin zaigu Domingo!, zeren Reginak ez baitzuen zalantzarik egiten mirari bat izan zela, Jainkoak egina eta zeruko Ama Birjinaren bidez lortua... esan, hura esaten zuen behinik behin, sabelak buruak baino gehiago erabakitako hitzetan:
2010
‎–Hauek esaten dute Konstituzioaz hitz egin zuela gero. Nahi zuenaz hitz egin zezakeen, baita Real Madridez edo Errealaz ere! Hori Gobernuaren eskuetan zegoen.
2011
‎Gizon horrek badu hitz egiteko era pastel samarra, hitzak aukeratzen ibiliko balitz bezala, eta ez nion kasu handirik egin (egia esan behar badut, pentsatzen aritu nintzen neska gazte bat izan ordez gizonezko kazetari bat izan banintz ez zidala horrela hitz egingo, ez horrela begiratuko).
‎Haur autoktonoen% 30, hau da, milaka eta milaka ume, familia zurietan edo umezurztegietan edo kartzela moduko barnetegietan sartzen zituzten. Eta, jakina, ingelesa besterik ezin zuten hitz egin leku horietan. 1960 urteko azken aldera, jadanik beranduegi, australiar gobernuak erabaki zuen mintzaira aborigenak erauzteko politika berraztertzea?
‎Begiraden jolas nahikoa libidinoso hura amaitu genuenean, hirurok ahoan gurutzea genuela gelditu ginen. Denborak aurrera egin ez balu bezala hitz egiten ari ginen!
‎–Esperientziak erraten digu atxilotuek askotan katalizatzaile bat behar dutela hitz egiten hasteko. Edozertaz jardutea lortuz gero, errazagoa izaten da gero interesatzen zaigunaz galdetzea.
2012
‎Hiru minutu besterik ez trena ateratzeko. Ez duzu hitzik egin nahi, isiltasunean ulertzen duzue elkar hoberen. Begiradarekin elkar ukituz.
‎Jakina, hori guztia gazteleraz esan behar izan nion, han inork ez baitzuen euskaraz egiten. Gogoan dut hitz egiten nuen bitartean hark ez zidala begietara begiratzen, aurrean zuen paper zurira baizik, horrek burua biluzten lagundu zidala esango nuke. Dena apuntatzen ariko zela pentsatu nuen eta, ez dizut ezetz esango, garrantzitsua sentitu nintzen.
‎Ez dun hitz egiteko gogorik, ezta, laztana?
‎Eguraldia, prestatu zituen jakien ontasuna, espagetiak berenjena eta urdaiazpikoarekin, txerri txuletak, fruta?, argaltzeko erregimenak, moda, emakumeenganako diskriminazioa eta, are, nazioarteko politika ere bai. Edozein gairi buruz aritu nintzen, hitz egin behar genuenaz hitz egin ez genezan. Luciak ez zuen ahoa gehiegi zabaldu; ez nion betarik ere eman, egia esan.
‎–Gorra zaude ala? Milenak ia ezin zuen hitzik egin. Ez dit erran nahi izan zer egin dion putakume horrek, baina entzun behar zenion, Xabier...
‎Jonek hasperen egin zuen. Ez zuen hitz egiteko gogorik. Ez zuen ezertarako gogorik.
‎Rikardok ezin du hitz egin.
‎Ez zara agertzen erroldatan. Zure baitarako baino ezin duzu hitz egin.
‎Besteentzat ez existituz, berak bakarrik dakien jakite irreal bat doa bilakatuz torturatuarentzat berarentzat. Badaki lagunak badauzkala, nahi luke hitz egin eta esan. Baina nirea bakarrik den hizkuntzan, nirea bakarrik den esperientzia, ezin da inorekin hitz egin.
‎Baina behin erreparatu nire lagunaren begitarteari, eta sinetsita geratu nintzen haren egiazkotasunaz. Eseri ginen; eta zenbait minutuz, Usherrek ez baitzuen hitzik egiten, erdizka errukia eta erdizka harrimena zen sentimendu batez egon nintzaion begira. Ez dut uste Roderick Usher bezala hain tarte laburrean hainbeste aldatu den gizon asko izan denik.
‎Horregatik askotan nire egoeraz guztiz damutua egoten nintzen. Ez nuen hitz egiteko lagunik, noizean behin auzoarekin izan ezik; eskulana beste zereginik ez nuen eta askotan esaten nuen jenderik gabeko uharte batera bidalia izan den gizon bakarti baten erara bizi nintzela. Baina nolakoa izaten den zuzentasuna!, eta zenbat pentsatu luketen gizonek beren egoera beste okerragoekin alderatzen dutenean, Zeruak behartu baititzake egoeraz aldatzera, eta esperientziaren bidez lehenago zuten zoriona ikusaraztera; eta hala diot, nolakoa den zuzentasuna, izan ere, uharte galdu batean ikusten nuen bizitza bakarti hori izan baitzitekeen nire halabeharra, arrazoirik gabe askotan orduko bizitzarekin alderatu nuelako, eta aldiz, aukera izan nezakeen, bizimodu horretan aurrera egin izan banu, aberatsa eta zori onekoa izateko.
2013
‎Telefonoa hartu eta, nor den galdetu ere egin gabe, esan diot: . Orain ezin dut hitz egin, bihar deituko didazu mesedez. Okupatuta nago?.
‎hasten zen, eta taldekoa ez zenak, ezker abertzalekoa ez zenak, ez zuen ezer ulertzen. ...etera, bakoitzak burutzen dituen ekintzen ardura dauka eta antzekoak erantzuten hasi zen eta jendeak behintzat ulertu egiten zuen eta ulertzeak neurri batean behintzat enpatia dakar; taldekoak ez zirenek ere, hitz egiten entzuten zutenean, zer esan nahi zuen ulertzeko ahalegina egiten zuten. Oierrek zain begiratzen zuen, baina Martin lehengo ezustean harrapatua zegoen, eta, gainera, politikaz ezin zutela hitz egin ere gogoratzen zuen.
‎Aita gehiago bizi zen kanpora begira barrura baino, semea alderantziz; hark ekaitzaren indarra zuen, honek harriaren egonarria; hura ez zen bere aldarteak, barrealdiak nahiz haserrealdiak? erakusteko lotsa ez herabe, hau malenkoniatsua zen bitartean; biek zuten hitz egiteko erraztasuna, baina aitak maiz nabarmentzen zuen bere dohaina, eta semeak ez.
‎–Ondo da, orain ezin dugu hitz egin, goazen autora, azkar!
‎Aita gehiago bizi zen kanpora begira barrura baino, semea alderantziz; hark ekaitzaren indarra zuen, honek harriaren egonarria; hura ez zen bere aldarteak –barrealdiak nahiz haserrealdiak– erakusteko lotsa ez herabe, hau malenkoniatsua zen bitartean; biek zuten hitz egiteko erraztasuna, baina aitak maiz nabarmentzen zuen bere dohaina, eta semeak ez.
2014
‎–Ados, ados. Baina, zertaz nahi duzu hitz egitea, e. Ezin bada ez politikaz, ez erlijioaz eta ez ezertaz hitz egin?
‎Zenbat denbora daramazu hor? Ezin dut hitz egin. Ezin ditut begiak ireki.
‎–Orain ezin dut hitz egin, lanera itzuli behar dut. Bururatuko zaigu zer edo zer.
‎Goizean gertatutakoa jakingo ez balu bezala hitz egiten zidan. Baina horrek ez zidan, inondik ere, atsedenik eman.
‎Kokotsa eskuan bermatu zuen berriro, eta lelo aurpegiaz niri begira geratu zen. Loak akabatzen zegoen eta ez zuen hitz egiteko gogorik, baina ez zidan ihes egiten. Bitxia zen egoera.
‎–Anaia eta zu; zu eta anaia, eztanda egin izan balu bezala hitz egin zuen?. Kontatu al dizu Oliveirarena?
‎Garraztu egiten dizkit erraiak, erre, espartzuz igurtzi higatzeraino, lixiba usainez uzteraino. Eta malkoak, bata bestearen kontrako talkaren ondorioz ezinbestean elkartzen direnean, nire eztarri barruan borrokatzen dira, olatu garraztuek harkaitzen kontra eztanda egiten dutenean bezala; eta orduan, ezin dut hitz egin.
‎Bazirudien isilaldi luzeak kitatu nahian ari zela, eta barrez adierazi zidan, izan ere, halaxe zela. «Ez al duzu hitz egiten Mr. Kurtzekin?» esan nion.
‎Nik ez dut inorengandik ezer espero. Nola konparatzen nauzu...?» Emozio gehiegizkoa zuen hitz egiteko, eta bat batean pot egin zuen. «Nik ez dut ulertzen, intzirika?.
‎Ez zuen berrogei kilo ere. Ezin zuen hitzik egin, eta oihuka ari zen, izuak airean?
2015
‎Neskari ikara aurpegia jarri zaio oraingoan, baina ez du hitzik egin, eta bere konbinatuari zurrutada bat eman dio.
‎Semea Bartzelonara joan zenetik gutxi ikusten duzue biok ere, baina Elenari gustatu egiten zaio berarekin harreman estuagoa balu bezala hitz egitea, Enekoren bizitzaz bera gehiago arduratzen dela erakustea. Horretan ere zu baino gehiago dela sentiarazi nahi izaten dizu, ondotxo dakizu zuk hori, ederki ezagutzen duzu eta.
‎Etxetik mugitu beharrik ere ez dago lagunekin solasean aritzeko. Tira, egia esan, hitz askoren beharrik ere ez dugu hitz egiteko. Aski izaten dira irudi batzuk honetaz edo hartaz hitz aspertua egin eta erlojuaren orratzek aurrera egin dezaten.
‎Gauzarik sinpleenak ere, eskuarki gauzarik sinpleenak, izugarri konplikatu daitezke haien premia bizia dugunean. Gerardek ezin du hitz egin. Edo dagoeneko ez daki.
‎Jendeak, begiratze estu hartatik aske, nahi zutenaz hitz egin eta nahi bezala jardun ahal izateaz seguru, eta kaleak opresioz eta odolez eta diziplinaz garbi ikusirik, beldur izugarri bat sentitu zuen, haur jaioberri batek bere amaren sabela uztean sentitzen duenaren parekoa. Eta halaxe heldu zen ezagutzen ez zuten bakea, eta halaxe ezkutatu zen beren etxeetan jende guztia.
‎Afalorduan, esate baterako, senez etorri zitzaion burura: Ez ote du hitz egingo! Erabateko konfiantza zeukan harengan.
‎Arnafjordurren babestu zirenetik ia ez du hitzik egin magistratuak, eta leihotik begiratzen du, tarteka marteka, atertu ote duen ikusteko.
‎Baina odola beti odol. Familiako zainetan dabilenean, oso modu bereziak ditu hitz egiteko eta entzuteko. Eta nire etsialdiaren gorenean nengoela, xuxurlaka adierazi dit badela hitzik behar ez duen elkartasun bat gorputz ondare bera gozatzen dugunon artean.
‎Irainduta. Ez du hitz egiteko gogorik.
‎Baina Alberto aldamenean paratu zaio, ahuspez, burua itsasertzera begira duela, hilda balego bezala... Eta ezin du hitz egin. Ezin du pentsatu.
‎Zerbait esateko zalantzan bezala. Ahoa zabaldu zuenean, espero ez zituen hitzak egiteko izan zen ordea.
‎Palindromoak osatzeko joera aspaldikoa da, dirudienez, eta beti ere badu hitzekin egindako jolasetik kanpo aipatutako kutsu magiko hori. Greziako bataio ponte zenbaitetan palindromo hau irakur omen daiteke:
‎–Isilik egotea. Badakik Raulek zer nolako txispa duen hitz egiteko garaian, eta hala kontatu zidaan niri: –Erraza da zuen aitonaren elkarrizketa prozesua.
‎Baina hitzak neurtuz. Bere zauria irekitzeak min egiten dion arren, deseroso sentiaraziko ez balu bezala hitz egiten du. Erosoegi sentitu ez dadin, etxean zapatak jantzita ibiltzen da sarri Armando, larrialdiren batera ateratzeko premia izanda ere.
‎Santik burua bestaldera jiratu eta zigarroa plater gainean itzali du, arrautza hondakinen artean. Ez du hitz egiteko gogorik.
‎Gainera, oso prezio onak ziren guretzat. Nik ongi baino ezin dut hitz egin sobietarrei buruz, beti oso modu onean tratatu gintuztelako, anaia batzuk bezala?.
‎Hitz egitea falta zaiola dio zenbaitek, baina bada kontrakoa dioenik ere, harako hark zioen bezala: , nire txakurrak ez du hitzik egiten; horregatik ulertzen diot, segur aski?.
‎Jakina da gutariko bakoitzak dugula hitz egiteko modu berezkoa. Batzuena oso adierazgarria da,
2016
‎Jakinduria, bere adar eta gai gehientsuenetan, Italiako kale batean musika entzutea bezala da, non edonork parte har dezakeen ezer ere ordaindu ez arren. Baina ez dago naziorik zeru azpian, eta Jainkoa da lekuko (egunen batean agertu dut haren tribunalaren aurrera eta lan honen berri eman), ez dudala hitz egiten hitz egite aldera?, baina ez dago naziorik zeru azpian, non mota guztietako ikasketak oparoago eskaintzen diren, non zientziak era egokiagoan lantzen diren, edo haietara iristea hemen baino errazagoa den, non arteak sustatzen diren, eta aurki gailurreraino igoko dira; non naturak deus gutxiren kontua eman behar duen, eta, errematea emateko, non ere adimena elikatzeko agudezia handiago... Orduan, bada, ene herritar maiteak, nora ote zoazte?
‎Irabazle eta galtzaile zara aldi berean, zure buruaren biktima eta borreroa». Ahotsek nahi dutenean hitz egiten didate, baina haiei jaramonik ez egiten ikasi dut, eta nahi dutenean hitz egiten didaten moduan egiten diet nik haien esanei entzungor, nahi dudanean. Ixo!
‎Irabazle eta galtzaile zara aldi berean, zure buruaren biktima eta borreroa». Ahotsek nahi dutenean hitz egiten didate, baina haiei jaramonik ez egiten ikasi dut, eta nahi dutenean hitz egiten didaten moduan egiten diet nik haien esanei entzungor, nahi dudanean. Ixo!
‎Lotsatuta eta amorruz beteta, heroi izan nahi duen batentzat ez baitago historiaren hitzordura berandu iristea baino zoritxar handiagorik, Parisera ihes egitea erabaki zuen eta han, egunkariak eta aldizkariak irakurriz hasi zen Erresistentziako balentrien berri ikasten, eta hain zinez ikasi zituen, non gertakari horietan parte hartu balu bezala hitz egiten zuen erresistenteen bileretan. Kargu garrantzitsu bat eman zioten, kolaboratzaile ohien iragana aztertzen egin zuen lan, baina, gizon baten biziaz erabaki beharra iritsi zitzaiolarik, utzi egin zion bere komedia antzezteari.
‎Gizonezko gutxi iritsi dira gotorleku horretan oina jartzera, baina haiek markatuta utzi ditu. Emazteak dena posea dela erantzun ohi du, bere ahizpari buruz berotasun gehiegirekin hitz egiten atzematen nauenean,, bere filosofiarekiko zaletasun hori bezalaxe?, erantsi ohi du, pentsalari handien aipuak tartekatzeko ohitura baitu hitz egiten ari denean, ez filosofo klasikoenak, izenez bederen ezagutzen ditugunenak, berriagoenak baizik. Batzuetan nago ez ote dituen aipuak eta filosofoen izenak ere berak asmatzen.
‎–Baina hik... Micòlekin nahi huen hitz egin, ezta? –esan zuen azkenik, gogoratuta bezala.
‎–Hemendik bi edo hiru astera hor izango naiz eta nahi duzunaz hitz egingo dugu, aurrez aurre, eta elkarrizketa moztu zuen.
‎Mediku bat ikusi, eta izerdi patsetan jartzen naiz. Ez zait hatsa alkandorara iristen, botagura ipintzen zait, ahoa lehortzen, dardarak eta palpitazioak nozitzen ditut, ezin dut hitz egin, hil egingo naizela sentitzen dut, ezin dezaket argitasunez pentsatu. Zergatik?
‎–Zurekin nahi genuen hitz egin, jarraitu zuen ertzainak?. Aurrekoan hilerrian izan zinen, ezta?
‎Begoña baikorra zen ordea, dela izaeraz halakoxea zelako, dela gaztetasunak gauzak alde onetik ikusarazten zizkiolako, dela barruan zeraman kumeak etorkizunarenganako fedea ematen ziolako; baikorra zen nolanahi ere, eta baikortasun hori itsasten zien bilerako gainerako kideei, zeinak gero eta gutxiago arduratzen ziren beren artean emakumezko bat izateak sortuko omen zizkien nahaste borraste eta txolinkeriez. Alaitasuna ez ezik, buru-argitasuna ere erakutsi ohi zuen hitz egiten zuen aldiro, geopolitikaz nahiz estrategiaz gerra batean borrokan eta gobernu baten arduran ibilitako gizon haiek baino zentzu eta sen gehiago erakutsiz, gehienek hala aitortu nahiko ez zuketen arren.
‎Behera eraman nau. Ez dugu hitzik egin bitartean. Igo garenean baino goibelago zen beherakoan.
‎Esan diot asko genuela hitz egiteko, onartu behar zidala antolatutako amarrua edonor erotzeko modukoa zela.
2017
‎hemen ezin dugu hitz egin zer iruditzen zaizu beste nonbait elkartzea
‎Mara konbentzituta zegoen orgasmoak antzezten ikasiz gero, bide erdia egina zuela gizonezkoekin. Guk ezetz esaten genion, noski, garrantzizkoak benetako orgasmoak direlako, baina horretaz ezin genuela hitz egin esaten nion nik, orgasmoa definitu ezin daitekeen esperientzia baita, guztiz pertsonala eta komunikatzen zaila, aurrez egiten diren iragarpenak txiki uzten baititu iristen denean, eta igarotzen denean, berriz, ezinezkoa baita hitzez agertzea, ez bada mistikaren bidez. Berak, Marak,, badator, edo, banoa?, deiadar egiten zuela kontatzen zigun, baina ez zekiela bietatik zein erabiltzen zuen gailurrera iristeko zorian zegoenean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
zuen 26 (0,17)
du 22 (0,14)
dut 16 (0,11)
dugu 14 (0,09)
duzu 11 (0,07)
balu bezala 10 (0,07)
zuten 5 (0,03)
genuela 4 (0,03)
zuela 4 (0,03)
duela 3 (0,02)
badu 2 (0,01)
baitzuen 2 (0,01)
ditu 2 (0,01)
dudala 2 (0,01)
dudanean 2 (0,01)
dun 2 (0,01)
dutela 2 (0,01)
dutenean 2 (0,01)
duzue 2 (0,01)
genuen 2 (0,01)
nuen 2 (0,01)
zutela 2 (0,01)
badugu 1 (0,01)
baduk 1 (0,01)
baitu 1 (0,01)
baitute 1 (0,01)
balu 1 (0,01)
ditudanekin 1 (0,01)
duen 1 (0,01)
duenaz 1 (0,01)
dugula 1 (0,01)
dugunari buruz 1 (0,01)
dute 1 (0,01)
duzunaz 1 (0,01)
duzunean 1 (0,01)
genuenaz 1 (0,01)
huen 1 (0,01)
luke 1 (0,01)
nuela 1 (0,01)
zenuela 1 (0,01)
zituela 1 (0,01)
zituen 1 (0,01)
zuenarekin 1 (0,01)
zuenaz 1 (0,01)
zutenaz 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia