2001
|
|
Eta palmondoaren alboko baserrian geratu zen, ez han ez hemen, ez etorri ez joan, harik eta denborak gela estuagoa eman arte. Bi metroko luzera, metro bateko zabalera eta metro erdiko altuera
|
duen
hilobian lurperatu genuen, ikurrinarekin eta esmeralda eskukada batekin.’
|
2005
|
|
Andre bat hil zen Eldasen, eta enkargatu zioten pintoreari irudi bat egiteko hilobian, panteoiaren barruan. Lobek egin zioten enkargua, dirua bazegoela eta nahi zuen irudia pintatzeko enkargatu zioten pintoreari, ondo ezagutzen zuela berak euren izeko Fidela eta jakingo zuela zer pintatu behar
|
zuen
hilobian. Esan zioten andrearen izateko modua azaldu behar zuela irudi batekin.
|
2009
|
|
Amesgaizto bat izan nuen bart gauean: Carmenen izena idatzita
|
zuen
hilobiari hitz egiten nion, eta azken hogeita hamar urteetan esan gabeko guztiak esaten nizkion, hustu arte. Kontua da ez dudala gogoratzen zer esaten nion.
|
|
–Higanot putakumeak, hiri hau izanen da
|
zuen
hilobia!
|
2012
|
|
Lehen begiratuan karitatearen ikur iruditu zitzaizkidan, salbatuko ninduten aingeru lerden zuriak; baina gero, tupustean, goitinahi beldurgarriena gaineratu zitzaion nire gogoari, eta gorputzeko zuntz oro sentitu nuen ikara egiten bateria galbanikozko hari bat ukitu banu bezala, aingeruen formak mamu zentzugabeak bihurtzen ziren artean, sugarrezko buruekin, eta ikusi nuen haiengandik ez zitzaidala laguntzarik etorriko. Eta orduan ia oharkabean bururatu zitzaidan, musikazko nota aberatsa bailitzan, nolako atseden gozoa izan behar
|
duen
hilobikoak. Poliki eta isilka etorri zitzaidan gogoeta hura, eta luze jo bide zuen erabat argitu zitzaidan arte; baina azkenean nire espirituak pentsamendu hura beretu zuenean, une hartan bertan, desagertu egin ziren epaileen irudiak, magiaz bezala, nire aurretik; ezerezean galdu ziren kandela luzeak; haien sugarrak guztiz itzali ziren; ilunaren belztasuna gaineratu zitzaidan; beheraldi ero zurrunbilotsu batean ziruditen irentsiak sentsazio guztiek, arima Hadesean bezala.
|
2016
|
|
–Etxeak su hartuko balu edo lapurrak diru bila sartu eta ordenagailua eramango balute??, galdetzen dio bere buruari, eta han hemenka kopiak gordetzen hasten da, emaztearen galtzerdi luzeen tiraderan bata? hilerrian familiak
|
duen
hilobiaren ondoan hurrengoa eta hirugarrena Gorbeiako gurutzearen oinetan uztera iritsiko da. Eta gordelekuen kokapena ahaztuko zaion beldurrez, laneko mahaiaren gainean paper batean plano txiki bat marraztuko du.
|
|
Eta hori kontatu eta gero, esan zidan hiltzen zen egunean, behin mundua berea izan zen? idaztea nahi
|
zuela
hilobian. Nik barre egin nion.
|
2017
|
|
Gure gizarte anakroniko eta atzerakoi honetan, hilak, direnak direla, apaizen kontrolpera pasatzen dira, halabeharrez. Kistau edo agnostiko, ezkertiar edo eskumatar, txiro zein aberats, estalkian abadeen ikurra duten hilkutxetan izaten dira sartuak, gurutzea
|
duen
hilobi batean lurperatuak izateko gero, mundutik despedida gisako ospakizun publikoa eliza batean eta abade baten zuzendaritzapean egiten dela ahaztu gabe. Eta Micaelak bere gorputza nire esku jarri bazuen, dudarik gabe zintzoago iruditu zitzaion bere biluztasunaz ikasle gazte batazuridunei larridura sorteraztea, karmelitaz jantzita hilkutxa barruan eta sotana beltzdunaren hisopo astinketaz isurki tantak gainean erortzen zitzaizkiola irautea baino.
|
2018
|
|
Margotu behar
|
duen
hilobiak jesukristo gurutziltzatuaren irudi doratu bat dauka, eta marmolezko liburu bat, zabalik, hilarriaren gainean. Horrela esan diote.
|
|
Gidabaimena ateratzeko test etan agertzen ez diren galderak. Margotu behar
|
duen
hilobiari begira, pentsatu du ea zer egingo lukeen berak, karneta ateratzeko azterketan, kirikolatz bat aterako balitzaio gurpilpera. Hori ez diote erakutsi autoeskolan.
|
|
Hainbeste igo zen hildakoen kopurua, hilerri atzeko bideari lurrak jan behar izan zizkioten nitxo gehiago eraikitzeko. Unatz oraindik ez da ohartu, garai hartako heriotzei buruz zerbait entzuna duen arren, gaur atondu behar
|
duen
hilobiko gaztea ere garai berean hil zela eta, ohartzeke bider bi, zergatik grabatu zuten heriotzaren motiboa hilobi honetan, garai bereko beste hilobi batzuetan ez bezala.
|
2019
|
|
Baina, urteak idor igarotzen ziren. Charrière senar emazteak elkarren ondoan zahartzen ari ziren, mundu oso batek bereizirik, eta bisitari batek baino gehiagok lasaitasunezko hasperena egiten zuten etxe hartatik ateratzean, irudipena
|
baitzuten
hilobi itxi batetik ihesi zihoazela[...] Erlojuak tiki taka segitzen zuen, eta Charrière jauna matematiketan lanean aritzen zen, beheko aldean; irabiurren soinu erritmikoa goratzen zen bihitegitik[...] Biziak aurrera segitzen zuen, nahiz eta irabiurrez kendua zioten alea[...] Hainbat gauza txikitxoz osaturiko bizitza bat, denak ere etsi etsian mehetuak, egunaren pitzadurarik estuenak ere estaltz... horra hor zertara iritsi zen, bada, txikikeria higuin zuen Zélide hura?.
|
2022
|
|
Atso batek irribarre malenkoniatsu batez agurtu ditu hurbilen
|
duten
hilobitik. Belauniko dago hilarriaren gainean, harriari distira ateratzen kubo gorri zahar batean behin eta berriz bustitzen duen eskuila batekin.
|
|
Amak behin baino gehiagotan errepikatzen zuen hildakoak zaindu egin behar direla, badaezpada. Besteok entzuteko moduan esaten zuen, beharbada berea lorerik ez
|
zuen
hilobi bakarra izateak beldurtzen zuelako.
|