Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 33

2015
‎ia inoiz ere ez dago ez lehortasunik, ezta gainerako guztietan noizbehinka izaten ziren barruko nahasmendurik ere, baizik eta arima ia beti baretasunean dago; ez dago deabruak mesede hain goren hau imita dezakeen beldurrik; sen batean dago, ordea, Jainkoa delako ziurtasunaz; izan ere, esanda dagoenez? ez zentzumenek ezta ahalmenek ere ez dute hemen zerikusirik, Haren Maiestatea agertu baitzitzaion arimari eta berarekin sarrarazi baitzuen, nire ustez, deabrua sartzen ausartuko ez den eta Jaunak utziko ez dion lekura; eta hemen arimari egiten dizkion mesede guztietatik bat ere ez da, esan dudanez, arimaren beraren laguntzaz egina, Jainkoari oso osoan bere burua emateaz jadanik egina duenaz izan ezik.
‎11 Jaunak hemen arima aurrerarazteko eta eskolatzeko darabilen jarduera guztia hain bare eta hain zaratarik gabe gertatzen delarik, Salomonen tenplua eraiki zenean bezala dela iruditzen zait, han ez baitzen inolako zaratarik entzun behar; horrelaxe, Jainkoaren tenplu honetan, beraren egoitza honetan ere, Berak eta arimak bakarrik atsegin hartzen dute isiltasun itzelean. Adimenak ez du zertan mugiturik ezta ezeren bila aritu beharrik ere, sortu zuen Jaunak baretu nahi baitu hemen, eta zirritu txiki batetik begira dezala zer gertatzen den; izan ere, noizbehinka ikuste hau galtzen bada eta begiratzen uzten ez badiote ere, tarte labur laburrean izan ohi da hori; nire iritziz, hemen ez direlako ahalmenak galtzen, baina ez dute lanik egiten, izuak harturik bezala baitaude.
‎10 Izan ere, hasieran esan nuenez?, idatzia dizuet nola jokatu behar duzuen deabruak jartzen dituen nahaspila hauetan, eta nola norbere baitan biltzen hasteak ez duen izan behar besoen indarrez egitekoa, emeki emeki baizik, horretan luzaroago iraun dezazuen; beraz, ez dut hemen esango, nire iritziz kasu honetarako oso ongi datorrela horretan eskarmentua duten pertsonekin harremanak izatea baino besterik; izan ere, egin beharreko gauzetan haustura handia dagoela uste izango duzue. Alde batera uzten ez bada, Jaunak gidatuko du guztia gure onerako, nork irakatsi ez badugu ere; baina gaitz honentzat ez dago erremediorik berriro hasten ez bada, egunetik egunera apurka apurka arima gehiago galduz joatea baizik, eta oraindik Jainkoak nahi beza uler dezala.
‎5 Egoitzetako 4 kapituluko elkar ikuste hark sinbolizatzen duen ikuste mistikoa esan nahi du hemen. Jarraian dio:
‎Zer arrazoiz atera dezakegu, har bat eta erle bat bezalako izaki hain arrazoi gabeak gure onerako lan egiten hain arduratsuak eta hainbesteko trebetasunaz ari direnak izan daitezkeenik, hartxo gaixoak bizia ahalegin horretan galtzeraino? Besterik esaten ez badizuet ere, zati baterako baduzue hemen, ene ahizpak, hausnartzeko, horretan gure Jainkoaren miragarriez eta jakinduriaz gogoeta egiteko aukera baituzue. Bada, zer izango ote litzateke gauza guztien berezitasunen berri jakingo bagenu?
‎12 Ez duzue entzun, dagoeneko esana baitut hemen, testuinguru honetan ez bada ere, harako Emaztearena, Jainkoak ardandegian sarrarazi eta berarengan maitasuna ezarri zuenekoa. Bada, hauxe da; arima hark Harengan uzten du dagoeneko bere burua eta maitasun handiaz hain mendeko du, non ez baitaki eta ez baitu nahi ere Jainkoak berarekin nahi duena egin dezala baino besterik (nik uste dudanez, Jainkoak sekula ez dio egingo mesede hau inongo arimari oso osoan beretzakotzat hartzen duenari izan ezik); berak nola ez dakiela, Jainkoak nahi du bere zigilua jarrita irten dadila handik.
‎7 Abisu bat eman nahi dut hemen, norbaitek izango balu badaezpada; liluramendu handian gertatzen da, arima bat eginda dagoeneko une hura igarotakoan (ahalmenak guztiz sor daude, eta honek gutxi irauten du, esan dudanez), arima bere baitan bildurik geratzen da eta kanpo aldetik ere bere senera etorri ezin dela, baina bi ahalmenak geratzen dira, oroimena eta adimena, ia zoroaldian, oso zentzugabe. Hau noizean behin gertatzen dela diot, batez ere hasieratan.
‎Errektorea, A. Gaspar Salazar, Ávilatik kendu zutenean, A. Baltasarrek egin zuen haren ordezko, baina errektore titulurik gabe. Horregatik, zalantzak sortzen dira bietako zein esan nahi duen hemen Teresak.
‎Ulertzeko era hau, beste gauza batzuekin batera, geroago azalduko dudanez gero, ez dut hemen horretaz ezer esango, haritik irtetea litzatekeelako, eta uste dut nahiko irten naizela: ez baitakitia zer esan dudan ere.
‎Uste dut, berorrek ni bezalako ezikasi batengan laguntza bilatu nahi izatean erakutsi duen apaltasunagatik eman didala Jaunak gaur, Jauna hartu eta berehala, otoitz hau, aurrera joan ezin nuelarik, eta konparazio hauek jarri zizkidan eta esateko era irakatsi eta arimak zer egin behar duen hemen; egiaz harri eta zur gelditu nintzen eta bat batean ulertu nuen.
‎Hemen gauza asko esaten dira Jainkoaren gorazarrez, lotura gabe esandako gauzak, Jaunak berak lotzen ez baditu. Adimenak behintzat ez du hemen ezertarako balio. Arimak gorazarrezko oihuak egin nahi lituzke, eta bere baitan kabitzen ez dela dago; egonezin gozoa.
‎2 Uste dut hemen egoki datorrela, berorri esan zaionez, norbere burua erabat Jainkoaren eskuetan uztea. Zerura eraman nahi badu, joan bedi; infernura joateko ez du penarik, bere Onarekin joatekotan; bizitza guztiz amaitzea bada, hori nahi du; mila urte bizi izatea bada, hori ere bai.
‎Nahiko urtu zitzaien poza mojei nire joateaz, bihotzez sentitu baitzuten, urte hartan elkarrekin izan eta elkarrekin igaro genituelako hainbeste neke; haietatik larrienak, esan dudanez? ez ditut hemen jartzen; izan ere, uste dut, Ávilako lehenengo fundazioa izan ezik, hemen igarotakoei hurrik ematerik ere ez baitago?, bat ere ez zait kosta honenbeste, neke horietatik gehienak barrukoak zirelako. Jainko Maiestateak nahi beza beti zerbitzatua izan dadila bertan, honekin guztia izango baita gutxi, nik itxaro dudanez.
‎1 Jesus izan bedi berorren gorentasunarekin. Nik asti gehiago izan nahi nuke hemen luzatzeko, eta gaur banuela idazteko astia eta, azken egunera arte utzi dut, bihar joango baikara, maiatzaren 19an, eta hainbeste zeregin izanik, azkenean ez zait unerik geratu. Aita Paulo Hernándezen bidez idatziko dut; dena dela, nik ez dut hartaz gehiago jakin hemendik joan zenez gero; berorren gorentasunak agintzen duena esango diot.
‎11 Ahaztu baino lehen: jakin beza, Malagónen egiten diren hildura batzuen berri izan dudala hemen, hau da, ama prioreak norbaiti behar ez den orduan zaplada ematea agintzea eta beste batek eman diezaiola agintzea, eta asmakeria hau hor ikasia dute. Dirudienez, deabruak Jainkoa iraintzeko arriskuan jartzen ditu arimak, perfekzioaren aitzakiapean.
‎2 Jakin beza ez nuela uste horrenbeste maite nuenik, berori ikusteko gogo handia baitut; beharbada, Jainkoak hala eratuko du. Zin zinez eskaintzen diot, eta gauza guztietan lagunduko diolako poza dut hemen, arima horiei perfekzio bidean lagunduko dielako inolako penarik ez baitut; baina jakinean egon bedi ez dituela eraman behar guztiak zeharo berdin. Eta gure aitak abitua eman zion ahizpa hori gaixo legez tratatu behar da; ez batere begiratu perfekzio handiaz doan ala ez; nahiko da, esan ohi denez, ahalegina egitea eta ez dezala Jainkoa iraindu.
‎Eman goraintziak ama prioreari eta esan ongi nagoela. Beraren gutun batzuk ditut hemen; atzo etorri nintzenez gero ezin izan ditut irakurri, bisitak eta zereginak ugari baitira; eta, beraz, ezin diot idatzi.
‎berorrek agintzen duena egingo dudala. Nik uste dut hemen egun batzuetarako zeregina badela; baina, ez denean, obedientziak besterik agintzen ez didan bitartean, ez dut hemendik irteteko asmorik, gure gauza horiek amaiturik ikusi arte. Egin dezala Jainkoak ahamena duenez, eta gorde beza berori nik eta gainerako guztiek eskatzen diogun gorputz eta arimako atsedenaz.
‎Cota atzo etorri zen; Jeronimo jaunaren etxean dago ezkutaturik, frai Agustin Juárezen zain gaur etorriko baita, diotenez. Lehenengo bi gauzak ziurrak dira, nik neuk ikusi bainuen agiria eta badakit beste hau hemen dagoena. Probintzialarena ziur antzean esaten da eta bere ofiziora itzultzen dela eta Aita Santuaren. Motu?
‎3 Ahizpa San Frantziskori esan, historialari ona izan dadila fraideen artean gertaturikoa idatziz. Etxe hartatik nentorrenez gero, etxe hau txarrago iruditu zait; ahizpa hauek lanik nahikoa dute hemen. Teresa lehenengo egunean batez ere, oso triste etorri da; ahizpak uzteagatik zela zioen.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorren agurgarritasunarekin, ene alaba. Nire aita frai Nicolaori egin diodan gutunean luze aritu naiz gauza batzuei buruz eta horiek ez ditut hemen aipatuko, berorren agurgarritasunak ikusiko dituelako. Berorrena hain era onez eta apal idatzia etorri da-eta, erantzun luzea merezi zuen.
‎Berri oso onak dira. Ongi etorri da denerako hemen geratzea, baina ez nire buruarentzat, beste inon baino gutun gehiago izan baitut hemen.
‎3 Nik diotsot berorren gorentasunari, berorren egintzak izatea nahi nukeen bezain ospe ona duela hemen; berorren gorentasunari santa deitu besterik ez dute egiten eta etengabe ari zaizkit berorren gorentasuna aupatzen. Izan bedi Jauna goretsia, hain etsenplu ona ematen baitzaie.
‎11 Uste dut ez dudala hemen igaroko urtarril osoa, hau niretzat toki txarra izan ez arren, hainbeste gutun eta zeregin ez baititut. Aita bikarioak Arenasko fundazioa egiteko eta han bil gaitezen hain gogo bizia izanik, uste dut hemengoa laster amaitzeko aginduko didala; eta, egia esan, gehiena eginda dago.
‎13 Eguraldi beroa dugu hemen eta gaueko hotzaren bila ari naiz. Jauna gorestekoa da.
‎Ama prioreak idazten dio berorri oso gaizki daudela esanez, eta horregatik ez diola ematen patentea frai Joan Jesusenari, hala uztea gizatasunaren aurkakoa izango litzatekeelako, bera baita sano dagoena eta dena daramana. Etxe hartatik etorri nintzen eta oso ongi zeudela iruditu zitzaidan eta ospe ona dute hemen.
‎Diego Álvarez Cueto. Ez dugu hemen aipatzen den seme honen berririk.
‎10 Horregatik, berriro diotsuet, horrelako gauzak Beragatik egiteko aukera ematen badizue Jaunak, ez jaramonik egiteko bekatari izan zinetelako sentipenari. Fedeak gure miseriaren gainetik egon behar du hemen, eta ez harritu erabakia hartu berri, eta gero ere, beldurra eta ahultasuna sentitzen badituzue; ez jaramonik egin horri, gehiago azkartzeko ezpada; utzi haragiari bere ofizioa egiten; begira zer dioen Jesus onak Baratzeko otoitzean: Haragia gaixoa da, eta oroit zaitezte izerdi hain miragarri eta erdiragarri hartaz.
‎Bisitariek ez dezatela agindu berririk eman esan nahi du hemen, eramanezina gerta daitekeelako, berez duten biziera latzaz gainera.
‎1 Sarri esaten dizuet, ahizpak, eta orain idatzirik utzi nahi dut hemen, ahantz ez dakizuen: etxe honetakoek, eta perfekzio bidetik joan nahi duen pertsona orok ere bai, ihes egin dezatela mila legoa, arrazoia nuen?,, arrazoirik gabe egin zidaten?,, nirekin honela jokatu zuenak ez zuen arrazoirik??
‎Beste horretaz [bigarren motako maitasunaz, hain perfektua ez denaz] luze hitz egitekotan nengoen, eta zehazki gauzak aztertzera etorriz, uste dut hemen daramagun bizierarekin ez datorrela bat; eta horregatik, esandakoan utzi nahi dut; Jainkoagan itxaro dut,, perfekzio osoz ez bada ere, etxe honetan ez dela izango beste era batera maitatzeko xedapenik.
‎Ene Jainkoa! Nork lituzkeen hemen era batera gizakien hitz etorri guztia, eta jakinduria, hemen jakin daitekeenez, ezer ez jakitea baita, kasu honetarako. Jaun hau eta gure ona nor den pixka bat ezagutzeko pentsa ditzakegun hainbeste gauzen artean zerbait aditzera ematen ongi asmatzeko!
‎biziaz iraunez gero hobeki zerbitzatuko duela Jainkoa, eta galtzera zihoan arima bati argi egingo ziola, eta gehiago zerbitzatzean Jainkoaz gehiago gozatzea zuela, eta hain gutxi zerbitzatu izanaren beldur da. Eta kontsolagarri onak dira hain neke handirako, eta baretu egingo du bere nahigabea eta asko irabaziko du, Jauna bera zerbitzatzearren igaro nahi duelako hemen eta bere penarekin bizi. Neke edo min handi bat duen bat kontsolatzea bezala da, pazientzia izan eta bere burua Jainkoaren eskuetan utz dezala esanez, beragan bete dezala bere borondatea, haren eskuetan geure burua uztea dugulako gauza guztietatik egokiena.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia