2007
|
|
" bezeroei kalitatezko zerbitzua eskaintzea dugu helburu, kalitatearen osagai funtsezkoa delarik bezeroak harreman hizkuntza aukeratu ahal izatea; helburu hori erdieste bidean, lagungarri dela Gipuzkoako bi hizkuntza ofizialen arteko desoreka gainditzea, hizkuntza ahulenaren, euskararen, erabilera bultzatuz", honen harira," Ikuspegi honekin ari dela Gipuzkoako Donostia Kutxa euskararen presentzia ugaltzen, indartzen eta sendotzen, dagozkion esparru guztietan". Hartutako konpromezuakBuruntzaldeako Udalek eta Gipuzkoako Donostia Kutxak, orain arteko lankidetza indartu eta sakontzeko helburuarekin hainbat konpromezu hartu eta sinatu dituzte: elkarren arteko harremanak, ahozkoak eta idatzizkoak, euskaraz izango dira ahal den guztietan; Kutxak bere bezeroekin
|
dituen
harremanetan euskararen presentzia ugaltzen ahaleginduko da eta horretarako neurri zehatzak hartuko ditu: langileak gai izan daitezen lan mota guztietan euskaraz jarduteko etengabeko trebakuntza eta laguntzarako tresna informatikoak izango dituzte, langile berriak elebidunak izango dira, bezeroei lehen hitza euskaraz egingo zaie, kutxazainen pantailetan azaltzen den sarrerako mezu sorta euskaraz izango da, Kutxak sortzen dituen publizitate slogan eta gisakoak euskaraz sortuko dira itzulpen soil eta kaxkarrak izan ez daitezen, besteak beste.Hitzarmenaren iraunaldia 5 urtekoa da eta denbora hau igarota beste 5 urtez luzatuko da, beti eta sinatzaileetariko batek bertan behera uztea erabakitzen duen ezean.
|
2009
|
|
Bi helburu nagusiak horiek dira, batetik elkarren arteko harremanak, ahozkoak eta idatzizkoak, euskaraz izango direla, ahal den guztietan, eta horretarako beharrezko diren baliabideak jarriko dituztela. Beste helburua Kutxak bere bulegoetan bezeroekin
|
dituen
harremanetan euskara ugaltzea da. Honetarako, kutxak konpromiso eta neurri zehatz batzuk hartu ditu eta ahalegin berezia egiten ari da.
|
2013
|
|
Herritar euskaldunei eragitea, Arrasateko Udalarekin
|
dituzten
harremanetan euskara erabil dezaten.
|
2014
|
|
Kanpaina bat jarri dute martxan herritarrek administrazioarekin
|
dituzten
harremanak euskarazkoak izan daitezen bultzatzeko Orioko Udalak eta UEMAk errenta aitorpena euskaraz egitea bultzatzeko kanpaina bat jarri dute martxan. Kanpaina horretan, herri...
|
|
Kanpaina bat jarri dute martxan herritarrek administrazioarekin
|
dituzten
harremanak euskarazkoak izan daitezen bultzatzeko
|
|
Eragile euskaltzaleko kideek aurkezpenean aurreratu dutenez, “udalari euskaraz bizitzeko dugun nahia errespetatu eta honekiko harremanak euskaraz izateko dugun eskubidea bermatzeko eskaria bideratuko diogu”.Horretarako, EHEk sakandarrak aktibatu nahi ditu: “euren eskari zuzen eta borondatetik abiatuta, aldaketak eragin eta norbanakook herriko etxe zein udalekiko
|
ditugun
harremanak euskaraz izan daitezen”. Hala, herritar bakoitzak bere udalari euskarazko harremana nahi duela adieraziz idatzi sinatuak aurkezteko eskatu du EHEk; idatzi ereduak ere prestatu ditu.
|
2015
|
|
Udalak bere jarduna euskaraz egitea lortu du, gaztelaniari aurrea hartuta. Ez da erraza izan, baina herritarrak ohitu dira udalarekin
|
duten
harremana euskaraz izatera. Orain badator Carlos Urquijo, Espainiako Gobernuaren ordezkaria EAEn, eta dio euskara hutsean ez dagoela aritzerik.
|
|
Euskara Batzordeko lehendakaritza duen taldeak altsasuar guztiak udalarekin bat egitera eta galdetegiak erantzutera animatu dituzte, “altsasuar guztien hizkuntza eskubideak bermatzeko bidean beharrezkoa baita egoera soziolinguistikoaren ahalik eta argazki zehatzena izatea”. Aldi berean, “altsasuar euskaldunak udalarekin
|
duten
harremana euskaraz izan dadin eskatzera gonbidatzen ditugu”.Koaliziotik azaldu dutenez, “oraindik ere euskaldunon hizkuntza eskubideak errespetatzen ez diren honetan, erabaki honek hainbat altsasuarrek urtetan zehar udalari egin dizkioten eskaerekin bat egiten du”. Udalak hartutako erabakiak “etorkizunean nahi dugun Altsasu euskaldun baterantz hurbiltzen gaituela” azaldu dute koaliziokideek batzordearen lehendakaritzatik.
|
2016
|
|
Udalak, Buruntzaldeko udalekin, eta UEMA rekin elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz tramitatzeko kanpaina abiatu du. Administrazioarekin
|
ditugun
harremanak euskaraz izatea eta administrazioa bera euskalduntzea sustatu nahi dute, eremu honetan ere “euskarak merezi duen lekua izan dezan”.Kanpaina honen harira, aurreko urteen ildotik, lehiaketa antolatu dute; “Buruntzaldeko Facebook en lehiaketa bat jarriko da abian, eta mezua elkarbanatzen dutenen artean bi lagunentzako sagardotegi menua zozketatuko da maiatzaren 17an”.... Informazio gehiago, buruntzaldea.eus atarian edota Potxoenean, Euskara Zerbitzuan.
|
2017
|
|
Madrilgo Gobernua, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiak, Euskararen Erakunde Publikoa, Hego eta Ipar Euskal Herriko hiriburuetako udalak, bestelako udalak? guztiekin
|
ditu
harremanak euskararen Akademiak. Horren adibiderik berriena Baionako Herriko Etxearekin ondu den hitzarmena.
|
2018
|
|
Hipotesi horiei tiraka, ikusi dugu kokapen geografikoak berak baduela eragina herri bateko eta besteko euskararen erabileraren garapenean. Ondarroa herri euskaldunez inguratuta egoteak nolabaiteko babesa ematen dio euskarari, inguruko herriekin
|
dituzten
harremanak euskaraz izatea bermatuta baitago. Bermeok, aldiz, eremu erdalduna gertuago du, eta hara joateko joera handiagoa dute, Bilbo Handira, batez ere.
|
|
Gutxiengo izatearen konplexuak alde batera utzi, eta euskaraz bizitzeko nahia beren bizitzan praktikara eramateko erabakia hartu dute milaka lagunek jadanik (Agurainen, Egian, Lizarran, Baionan, Arrigorriagan,...). Inguruko harreman sareetako hizkuntza portaerak aztertu, eta inertziaz bestelako hizkuntzatan
|
dituzten
harremanak euskarara ekartzeko hautua egin dute; eta hautua praktikara eraman. Hau modu kolektiboan egitea erabaki dute, denek batera, elkar babestuz eta mezu bateratua zabalduz:
|
2021
|
|
Planak lau puntu nagusi izanen ditu: kirolean erreferente diren entrenatzaile eta epaileak euskaraz trebatzea; gazteek trebatzaileekin, epaileekin eta bertze jokalariekin
|
dituzten
harremanetan euskararen erabilera indartzea; teknologia berrien bidez eduki interaktiboak baliatzea entrenatzaileen formakuntzan; klubetan euskararen aldeko kontzientzia pitzaraztea eta klubek euskara planak sustatzea.
|
|
Ipar Euskal Herriko ikasleen %72k ez
|
dute
harremanik euskararekin. Halere, 2004an Euskararen Erakunde Publikoa sortu zutenetik, gero eta gehiagok egiten dute murgiltze ereduaren aldeko hautua; ama eskoletan, bost haurretik batek.
|
|
Oinarrizko mailetan, kategoria baxuenetan aritzen direnak izango dira lehentasuna. Bestetik, gazteek entrenatzaileekin, epaileekin eta beste jokalariekin
|
dituzten
harremanetan euskararen erabilera areagotu nahi dute. Jaurlaritzak emandako datuen arabera, gaur egun entrenatzaile jokalari harremanean erabiltzen da euskara gehien, eta jokalarien arteko harremanetan gutxien.
|
2022
|
|
Herritarrek administrazioarekin
|
dituzten
harremanak euskaraz izatea bultzatu nahi dute horiek. Apirilaren 4tik ekainaren 30era egin ahal izango da aitorpena, eta herritarrek euskaraz egiteko eskatu ahal izango dute.
|
|
Gipuzkoako Foru Ogasunak apirilaren 4an hasiko du 2021eko errentaren eta ondarearen aitorpena egiteko kanpaina, eta urtero legez, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (Uema) aitorpena euskaraz egiteko deia egin du, hainbat eragilerekin eta udalekin elkarlanean. Herritarrek administrazioarekin
|
dituzten
harremanak euskaraz izatea bultzatu nahi dute horiek. Zehazki, Ogasunarekin euskaraz leloa erabiliko du aurten Gipuzkoako Foru Aldundiak.
|
|
Euskarazko irakaskuntza Ipar Euskal Herrian izaten ari den bilakaeraren erakusgarri dira aldaketa horiek, urtez urte euskaraz ikasi nahi duten ikasleen kopurua emendatzen ari baita pixkanaka. Hala ere, gaur egun oraindik, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako ikasleen hiru laurdenek ez
|
dute
harremanik euskararekin.
|
|
Eduardo Ruiz de Gordejuela, Kutxabankeko Xehekako Negozioaren zuzendaria izan zen ordezkaria Uemarekin sinatutako akordio berrian. Akordio horren helburua bezeroek finantza erakundeekin
|
dituzten
harremanetan euskararen erabilera areagotzea da, betiere haien hizkuntza eskubideak bermatuz.
|
|
Ea auzoko eskolan zer hizkuntza erabiltzen genuen galdetu zidan, eta ez nuen jakin garbi erantzuten. Irakurtzen eta idazten ikasteko materiala gazteleraz genuen, baina irudipena
|
dut
harremanak euskaraz izaten genituela eta tarteka esaldiren bat botatzen genuela gazteleraz. Komunera joan behar genuenean, esate baterako," Señorita, permiso para mear" esaten genuen.
|
2023
|
|
Administrazioarekiko Auzien Lehen Aretoak sinatu du epaia, eskola garraioarekin zerikusia duen kontratu baten karietara. Ondarroako autobus konpainia pribatu batek auzibidea zabaldu zuen, Hezkuntza Sailaren kontratuan enpresako langileek administrazioarekin
|
dituzten
harremanetan euskara maila egokia izan behar dutela zehazten zelako. Enpresari ez zitzaion egokia iduritu eskakizun hori, horregatik jo zuen epaitegietara.
|
|
Euskara ez da ofiziala, ez da eskubide gisa onartua, eta hezkuntza publikoan eta pribatu katolikoan ez da murgiltze eredurik —azken urteetan, ama eskolako eta lehen mailetako ikasgela batzuetan klaseak euskara hutsean ematen hasi dira; aurtengo ikasturtean maila horietako ikasleen %4, 5 dira aukera hori dutenak— Ipar Euskal Herriko ikasle guziak hartuta, %8, 2 dira ikastoletan murgiltze ereduan direnak. Ikasleen %68k ez
|
dute
harremanik euskararekin. VII. Inkesta soziolinguistikoaren arabera, euskal hiztunak %20, 1 ziren 2021ean, eta %24, 7 ziren hogei urte lehenago.
|