2015
|
|
ez dakit zergatik, baina gehienetan ezin du. Hala ere ez du izango, hau da, ez du arrazoirik izango, misterio hauetan ez dela gelditzen eta ez
|
dituela
haiek askotan, batez ere Eliza Katolikoak ospatzen dituenean, gogoan erabiltzen esaten badu; Jainkoagandik hainbeste hartu duen arimak halako maitasun agiri ederrik ahanztea ere ezinezkoa da, gure Jaunari dion maitasunean bera gehiago sutzeko txingar pizgarri biziak baitira; gertatzen dena da ez dela konturatzen, arimak misterio hauek era bikainagoan ulertzen dituelako: izan ere, adimenak agertzen dizkio, eta oroimenean josirik geratzen dira; beraz, Baratzean izerdi izugarri harekin Jauna eroria ikusteaz besterik gabe, nahikoa du ez ordubeterako soilik, egun askotarako baizik, begirada xumeaz Hari erreparatuz, nor den eta zein esker gaiztokoak izan garen hain oinaze handiaz; gero borondatea dator, samurtasunez ez bada ere, mesede hain handiaren ordainez zer edo zertan zerbitzu egin nahirik eta hainbeste sufritu zuenagatik sufritu nahirik eta antzeko gauza egin nahirik, horietan oroimena eta adimena jardunez.
|
|
Azken batean, Jainkoaren espiritua denez gero, bidezkoa da Hari leialtasun hau gordetzea ez dezatela faltsutzat jo desiratuz, bera baita egia gorena. Eta horrela, handia da poztasuna, milaka itzulingururen ondoren eta gauza guztiz zailetan, haren hitza beteta ikusten duenean; pertsonari berari hortik neke handiak gainera etorri arren, nahiago
|
du
haiek eramatea, Jaunak esan ziola ziur dakiena bete gabe geratzea baino. Beharbada, ez dute pertsona guztiek izango ahulezia hau, egiaz ahulezia bada, nik ezin baitut gaitzetsi txartzat.
|
|
18 Jaunak bide honetatik eramaten ez
|
dituen
haiek uste izan dezakete, arima hauek beren esku dutela esaten dizkieten hitz haiek ez entzutea eta, barruko hitzak badira, gogoa haietatik barreiatzea haiei leku ez emateko, eta horrela halako arriskurik gabe arituko dira.
|
|
– Halako batzuk aipatzen ditu eta nola jokatu behar
|
duten
haietan egoitza honetan daudenek. –
|
|
9 Hau guztiau ez da ezer, honen gainera aitor entzuleei barrukoa adierazten ez dakielakoa eta engainatuak dituelakoa ez badator; eta pentsatu eta pentsatu egin arren eta lehen mugimendurik ez
|
duela
haiei esango ez dienik ikusi arren, alferrik da; adimena hain ilun egonik, ez da egia ikusteko gai, irudimenak agertzen diona (orduan hau baita etxekoandrea), eta deabruak agertu nahi dizkion zorakeriak sinesteko baizik; dirudienez, baimena emango dio gure Jaunak azter dezan eta baita Jainkoak gaitzetsia dela buruan sar diezaion ere. Izan ere, asko dira erasotzen dioten gauzak hain minbera eta jasangaitza den barruko estura batekin, non nik ez baitakit zerekin konparatu, infernuan sufritzen dituztenekin ez bada; bada, ekaitzaldi honetan ez da onartzen inolako pozbiderik.
|
|
5 Gero hemen, diodanez, guztia iruditzen zait erraza, nik han sufritu nuena sufritu beharreko unetxo batekin konparatuz. Harriturik nago, infernuko penak nolabait aipatzen diren liburuak askotan irakurri arren, nola ez
|
nuen
haien beldurrik eta nola ez nituen behar bezala aintzat hartzen. Non nengoen ni?
|
|
eta nik neuk zabaltzen nituela zirudien. Uste
|
dut
haien errurik gabe Jaunak nahi izan duela halaxe, nik sufri nezan. Ez diot nik aitortzan haiekin erabilitakoa esaten zutenik; baina, nik neure beldurrak zirela-eta argi egin ziezadaten neure arimaren kontu ematen nien pertsonak zirenez gero, isilik egongo zirelakoan nengoen.
|
|
Nik uste dut Jaunak oinaze hauek eta gertatzen diren beste tentaldi asko eman nahi izaten dituela batzuetan hasieran eta beste batzuetan azkenean, bera maite dutenak probatzeko eta kaliza edan ahal izango duten eta gurutzea eramaten lagunduko dioten jakiteko, haien eskutan altxor handiak utzi baino lehen. Eta uste dut geure onerako eraman nahi gaituela hemendik Haren Maiestateak, zein txikiak garen uler dezagun; izan ere, hain goi mailakoak dira geroko mesedeak, non lehenbizi geure miseria ikus dezagula nahi
|
baitu
haiek eman baino lehen, Luziferrena gerta ez dakigun.
|
|
Esan dudanez, nik bekatu astuntzat nuenik ez nukeen egingo orduan. Eta uste dut, nigan hori ikusteak ni maitatzen laguntzen ziola; gizonezko guztiak dira, nik uste, bertutera emanak direla ikusten dituzten emakumeen adiskideago; eta hemen nahi dutenerako ere hemendik irabazi handiagoa
|
dute
haiekin, geroago esango dudanez.
|
|
Aitor entzuleagana joanda, egia da hau eta askotan gertatzen zitzaidan esango dudana, nik tratatzen nituen eta
|
ditudan
haiek diren bezalako santuak izan arren, halako hitzak esaten zizkidaten eta hain modu zakarrez haserre egin, non, gero nik esaten nizkienean, beren buruaz izuturik geratzen baitziren eta ezin zutela besterik esaten zidaten. Izan ere, gehiago halakorik ez egiteko beren aldetik ahaleginak egin arren (gero pena izaten baitzuten eta baita kontzientziako kezka ere), gorputzeko eta arimako halako nekeak nituenean, eta ni maitasunez kontsolatzeko erabakia hartu arren, ezin izaten zuten.
|
|
17 Beste proba bat ere igaro nuen: irakurtzen nituen liburu guztiak, otoitzari buruz zirenak, guztiak ulertzen nituela eta Jaunak dagoeneko otoitz hura eman zidala iruditzen zitzaidan, eta ez
|
nuela
haien beharrik, eta horrela ez nituen irakurtzen, Santuen bizitzak baizik; izan ere, haiek Jainkoaren zerbitzurako egiten zutenetik hain urri nengoenez gero, honek on egiten eta gogoa berotzen zidalakoa nuen. Apaltasun gutxi izatea neritzon, ni otoitz hura izatera iritsi nintzela pentsatzeari; eta besterik lortu ezin nuenez gero, pena handia hartzen nuen, harik eta gizon jakintsuek eta Pedro Alcántarako bedeinkatuak penarik ez izateko esan zidaten arte.
|
|
...so bare geratu nintzen eta aurretik nuen ezinegona kendurik; hala ere, ez nekien eginda zegoena eta etxe hartaz esan nuen txar guztia nola konpondu, neure ahizpei esan eta esan egin bainien zein txarra zen eta ez nukeela nahiko ezergatik ere gu hara joan gintezen ikusi gabe; dena dela, hauek ez zidaten hainbesteko kezkarik ematen, nik egiten nuena ontzat izango zutela banekielako; beste etxea nahi
|
zuten
haiek ematen zidaten kezka: buruarin eta aldakortzat hartuko nindutela zirudien, nik barru barrutik gorrotatzen dudana.
|
|
han zerbitzu ona egiten dela uste dut. Prestaera handia dute, eta jendeagandik urruti egotea maite
|
duten
haien artean ongi ikusia da; batez ere priorearen aldetik, berau ere Jainkoak atera baitzuen atsegin handitik abitu hau hartzeko, eta honela ordaintzen dio egoki, espirituzko atseginak emanez.
|
|
Hala ere itxaropena eman nienez gero, aita Julian Ávilakori eta Antonio Gaitáni esan nien hara joan eta ikusteko zer zen, eta hala iruditzen bazitzaien, asmoa bertan behera uzteko. Arazoa oso hotz sumatu zuten, ez moja izatekotan zirenen aldetik, Katalina andrearen aldetik baizik, beraren gain baitzen guztia, eta honek bere kontura gela batean
|
zituen
haiek, bildutasunean egon zitezen.
|
|
Uste
|
dut
haiekin ausartuko nintzatekeela ni turkoen lurraldera joaten ere (24 kap., 6 zenb.).
|
|
8 Deabruak itsuturik, edota Jainkoak baimentzen zuenez gero hau martiri izan zedin (makurkeriaren bat zuela egina uste
|
baitzuten
haiek eta horregatik ez zuela ezkontzerik nahi), hitzemanak baitzeuden, bestea laidoztatua ikustean, izugarriak eman zizkioten eta egundoko penak ezarri, urkatu nahi izateraino; ito beharrean zeukaten, ezustekoa izan baitzen ez hiltzea. Jainkoak gehiagorako nahi zuen eta bizia eman zion.
|
|
Batzuetan infernuan pentsaturik, beste batzuetan zerbait egiten zela eta Jainkoagatik sufritzen zela pentsaturik, ahizpa haiek poz pozik eta alai zihoazen. Izan ere, nirekin zihoazen seiak, ziren modukoak izanik, uste
|
dut
haiekin ausartuko nintzatekeela ni turkoen lurraldera joaten ere, eta izango zuketela indarra edota, hobeki, Jaunak emango ziela Beragatik sufritzeko, hauek baitziren haien desirak eta hizketak, otoitzari eta hildurari zeharo emanak; izan ere, hain urruti geratu behar zutenez gero, horretarako egokienak hartzen saiatu nintzen. Eta dena behar izan zen, hainbeste neke igaro beharra izan baitzen; batzuk, eta handienak, ez ditut esango, pertsonaren bati ukitzen diotenak izan daitezkeelako.
|
|
7 Espiritu Santuaren Pazkoa baino egun bat lehenago Jainkoak lan nahiko handia eman zien; ni sukar gogor batek jotzea izan zen hori. Nik uste
|
dut
haiek Jainkoari egindako erreguak nahiko izan zirela, gaitza aurrera joan ez zedin; izan ere, sekula neure bizian ez dut izan era hartako sukarrik aurrera joan ez denik. Halako murmu antzekoa zirudien, burua nahasia bainuen.
|
|
11 Gauza eder, joriren bat ikusten dudanean, esaterako, ura, soroak, loreak, usainak, soinuak etab., ez nukeela ikusi nahiz entzun nahi iruditzen zait; hain da handia nik ikusi ohi
|
dudanetik
haietara dagoen aldea!; eta horrela kendu egiten zait haien gogoa. Eta hortik etorri naiz gauza hauei hain garrantzi txikia ematera; izan ere, lehen zirrara izan ezik, besterik ez zait haienik geratzen, eta geratzen zaidana zaborra iruditzen zait.
|
|
32 San Matiasen bezperan hasita, orduan sartu baikinen ospitalean, san Joseren bezperara arte, aritu ginen ahalegintzen etxe batzuekin eta besteekin. Hainbeste akats ikusirik, saldu nahi
|
zituzten
haietako bat ere ez zen erostekoa. Jaun baten etxea aipatu zidaten; hau orain egun batzuez gero salgai zegoen, eta hainbat Ordena etxe bila aritu baziren ere, Jainkoak nahi izan zuen haiei gogoko ez izatea etxe hura; orain harriturik daude guztiak eta batzuk ondo damuturik ere bai.
|
|
Eta, egiaz, uste dut, askotan, esan dudanez? izaera aske eta apaltasun gutxiko eta gaizki hezitakoena dela, eta umoreak ez
|
duela
haiengan izaera horrek adinako indarrik. –Batzuengan?
|
|
Gauza bat esango dut soilik eta hemendik aterako dituzue gainerakoak: honelako monasterio batean daude koruko moja bat eta korukoa ez den beste bat, bata nahiz bestea otoitz maila oso handikoak, hildura, apaltasun eta bertuteekin batera, Jaunak oso gozo hartzen zituenak eta bere handitasunak agertzen zizkienak; gauzetatik hain askatuak eta haren maitasunari hain emanak, non, benetan saiatu arren, ez
|
baitugu
haiei bidean harrapatzerik, haiek ez baitute erantzun gabe uzten Jaunak egiten dizkien mesedeei, guk geure kaskarkeriaz egiten dugun bezala. Haien bertutea berariaz azpimarratu dut, bertuterik ez dutenek beldur handiagoa izan dezaten.
|
|
Jauna hartzen zutenean baretzen zitzaizkiela zirudien, eta horrela, aitor entzuleekin saiatzen ziren jaunartzeak albait sarrien izan zitezen; samin hori hainbesteraino zihoan gehituz, non egunero Jauna hartzeko baimena izan ezik, hilko zirela baitzirudien. Aitor entzuleek, haietako bat oso espirituala bazen ere, halako arimak ikusirik eta hain desira biziekin, erremedio hau ongi zetorkiela uste
|
zuten
haien gaitzerako.
|
|
haietako batek, hain desira gartsuak izanik, goizetik Jauna hartu behar izaten zuen, bere iritziz, biziko bazen; ez ziren itxurak egiteko arimak, ezta munduko ezergatik ere gezurra esatekoak. Ni ez nintzen han eta ama prioreak idatzi zidan gertatzen zena kontatuz eta ezin
|
zuela
haiekin ezer egin, eta urliak eta sandiak ziotela, gehiago ezin bazuten, ongi zeritzotela erremedio horri. Nik berehala ulertu nuen arazoa, Jaunak horrela nahi izan zuelako; hala ere, isilik egon nintzen bertan egon arte, huts egiteko beldurrez, eta baiezkoan zegoenari ezezkoa ematea ez zelako komeni neure arrazoiak berari agertu arte.
|
|
Ez dago niretzat poz handiagorik hain maite ditudan neure senideak hoberena nahi izateko argia izatea baino. Ez al nien esaten nik uzteko gure Jaunari, Hark
|
baitu
haien ardura. Horrela diot orain ere, utz dezatela arazo guztiak haren esku, Haren Maiestateak egingo baitu guztian komeni dena.
|
|
Orain dela hamabost egun eskumikaturik utzi zituen, meza entzun gabe eta, ofizioa errezatzen ez denean ere, koruan sartu gabe eta inork ez
|
du
haiekin hitz egiterik, ez aitor entzuleek ezta beraien gurasoek ere. Eta barregarriena da, lehengo egunean, desegina izan zen hautaketa honen ondoren, probintzialak dei egin ziela berriro hautaketa egitera; mojek, berriz, erantzun zioten ez zutela zertan eginik hautaketa berririk, lehen egina zutelako.
|
|
Uste dut nahiko hondamen izango duela gobernu eskasagatik; nik diotsot berorren agurgarritasunari, emakumeen aldetik ez zutela ezkontza onik egin. Gogo handia
|
dut
haien guztiengandik alde egiteko, eta amaginarrebak ni hain adiskidetzat hartuz, gauza askotaz galdetzen dit, eta nik nahitaez erantzun behar; horrela, neka neka eginik geratzen naiz. Baina guztiz galtzeko bidean zihoan, bi mila dukateko errenta zuela aditzera eman baitzioten.
|
|
Nik diotsot, argi agertzen dela nire gutunean, zein on handia egiten duen berorren agurgarritasunak bisita egiten digunean, hori egia baita; gogoko duen edozertaz jardun dezake guri mesede egiteko, moja hauei hori eta gehiago zor baitie, malko ugari kostatzen zaielako. Dena dela, nik ez nuke nahi hitz egin dezan beste inork, berorren agurgarritasunak eta aita Nicolaok izan ezik; izan ere, gure konstituzioez edota guretzat agintzen denaz, ez dago kapituluan tratatu beharrik ezta ez
|
dute
haiek horretan sartu beharrik ere, aita frai Pedro Fernándezek ere (zeruan gerta bedi) berorrekin eta nirekin soilik tratatu baitzuen; eta hasieran jartzen ditudan zortzi gauza horiek garrantzi txikia dutela uste badu ere, jakin beza handia dutela, eta beraz, haietatik bat ere ez dezatela ken nahiko nuke, izan ere, mojei dagokien kontu honetan neure botoa izan dezaket, gauza asko ikusi baititut,...
|
|
Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin. Hiru aldiz idatzi diot berorren gorentasunari Gizakundeko etxe honetan nagoenez gero, hau da, gutxi gorabehera, hiru aste bitartean; uste
|
dut
haietako bat ere ez dela berorren gorentasunaren eskuetara iritsi. Hemen berorren sufrimenduetatik parte handi bat dagokit niri, eta neure aldetik hemen ditudanak eta haiei sufrimendu hau gehituz gero, gure Jaunari gehiago eskatzeko ardurarik ez dut.
|
|
8 Kezka handia ematen dit; izan ere, haien artean geratzea beste horretarako gogoa
|
zuela
haiek jakinik, gogor egingo zaio eta ez du izango ohi duen bezalako sinesgarritasunik; hemen geratzea, berriz, ezinezkoa da, hori egitea guztiz zilegi ez bada; eta beti etortzen zait gogora Jesusen Lagundiari diogun zorra, eta ez dut uste Jainkoak guri kalte egiten utziko dienik horretarako. Guk, hura hartu ahal izanik, haien beldurrez ez hartzea, berarekin gaizki portatzea litzateke eta haren borondateari gaizki erantzutea.
|
|
3 Nolabaiteko erremediorako, Jainkoak hau egiten zuen bitartean, hango etxe batean fraide oinuts bat jarri nuen beste lagun batekin; hain Jainkoaren zerbitzari handia da, non onbideraturik
|
baititu
haiek eta harri eta zur hiri hau, han egin duen probetxuaz, eta horrela santutzat dute, eta nire iritziz hala da eta bizitza osoan izan da.
|
|
Berak nahi beza uste askotarako izatea, berorren mendeko guztiok eskatzen diogunez.
|
Badut
haiengan, mesede hau egingo digulako uste ona, arima zintzoak direlako, neure buruagan ez baitut konfiantza handirik hain kaskarra naizelako, berorren jauntasun txit argia gogo gogoan badut ere, batez ere egunero Jaunaren aurrean nagoenean.
|
|
Jaunak guztia erremedia dezake. Arren eskatzen diot berorri, ikusten dituenean, Maridíazi, emakume flandestarrari, Maria Ávilakori esan diezaiela Jainkoari otoitz egiteko nire alde eta monasterioaren arazo hori konpontzeko ere bai (benetan nahi
|
nuke
haiei idaztea; ziur ez ditudala ahaztuko). Haren Maiestateak gorde diezadala berori urte askoan, amen; benetan esan bedi, ez dela hau igaroko nik berori ikusi gabe, Eboliko Printzesak presa handia ematen baitit.
|
|
Jainkoak barka biezaio, baina dioen bezain gaiztoa balitz, ez zituzketen hainbeste oztopo jarriko hura ez galtzearren. Benetan pozten naiz berorren aitatasunak ez zuelako bidali gutuna Sevillara, hobe dela uste
|
baitut
haiekin apaltasun osoz aritzea, egiaz zor handia izan dugulako haiekin eta oraindik haietako batzuei zor zaielako. Aita hori ardura gutxikotzat dut ikusi ditudan gauzetan, eta horrela ez nuke nahi harekin asko luza dadin.
|
|
5 Ikaragarria da nagusi batek etxe hauetan eragin dezakeen hondamena; izan ere, eskandalizatzen dituzten gauzak ikusi arren (horrelakorik asko gertatu baita), ez dutela gaizki pentsatu behar, uste dute, eta obedientziaren aurka doazela. Nik diotsot, ene aita, kontu handiaz jardun behar
|
duela
haien bisitariak, gutxi denetik deabruak asko egin ez dezan.
|
|
5 Gortera bidali zuten fraidea Erromara joan zela dio, eta ez zuela nuntzioarekin hitz egin. Jakin behar
|
dute
haiek ez dutela auzi onik.
|
|
Beas, Caravaca eta hau. Berorren jauntasunak bere agindupekoen artean Jainkoaren mirabe onak
|
ditu
haietan. Bi haiek errentadunak dira; toki honetakoa, berriz, pobretasunekoa.
|
|
18 Orain moja bat dela-eta idatzi dit, onartu ez
|
genituen
haiek honen dohainak izan balituzte, ez lituzketela onartu gabe utziko. Aita bisitariaren ama informatu da hartaz.
|
|
3 Hil honen amaieran irtengo naiz hemendik; eta oraindik ez
|
ditudala
haiek beren etxean utziko eta beldurrez nago, kapituluarekin seiehun dukat ematea hitzartu zelako eta ahizpa baten errenta oso ona daukagu, seiehun eta hogeita hamarreko balioa duena. Hala eta guztiz ere, ez dugu aurkitzen ez nork erosirik, ezta errentan hartzerik ere.
|
|
Hala eta guztiz ere, ez dugu aurkitzen ez nork erosirik, ezta errentan hartzerik ere. Jainkoari gomenda biezaiote, gogo handia
|
baitut
haiek beren etxean uzteko. Maria andereak diruok eman balitu, oso ongi litzateke etxea erostea, oso leku seguru eta ona delako.
|
|
3 Hemen agindua eman dut dagoeneko ehun dukatak orain ordain daitezen, hor eman baitzidaten Asentsio Galianoren ordainketa aginduak. Ez dakit gogoan
|
duen
haietatik berrogeita hamar Marianorentzat zirela, joan ginenean etxe horretan gastatu zuena, eta gainerako berrogeita hamarrak alokairua ordaintzeko; izan ere, hil egin zen eta ordaintzeko ardura izan dut eta orain ere badut, berori ardura hauek gabe guztiz ikusi arte. Aski ditu Jaunak ematen dizkion sufrimenduak, nahiko penaturik bainauka orain, udaren hasieran, berorren eta priore ordearen gaixotasunak.
|
|
Sei hauen gorazarre handia egiten du Teresak: , nirekin zihoazen seiak, ziren modukoak izanik, uste
|
dut
haiekin ausartuko nintzatekeela ni turkoen lurraldera joaten ere? (Fund.
|
|
Frai Antoniok hemen ongi egiten badu, kontuan har dezake berorren agurgarritasunak horkoa bere gain uzteko. Ez biezaio burutik pasa orain andaluziar bihurtzea, ez
|
baitu
haien antzeko izaerarik. Predikatzerakoan, berriro diotsot berorri, gutxi predikatzen badu ere, kontu handiz ibiltzeko zer esaten duen.
|
|
4 Berorri eskatzen diot erakuts diezaiola gutun hau aita Pedro Sánchezi eta eman diezazkiola nire eskumuinak, kargu har diezaien errudunei eta hain sarri Jauna hartzen utz diezaien. Ez dezatela uste izan gauza ezereza denik, monasterio batean egonezina sortzea eta munduak orain ontzat
|
dituen
haientzat hain kaltegarriak diren gauzak kanpokoekin tratatzea. Ai, ene anderea, zein bestera doazen gauzak benetako espiritua dagoen lekuan!
|
|
– Halako batzuk aipatzen ditu eta nola jokatu behar
|
duten
haietan egoitza honetan daudenek. –
|
|
Biziki poztu naiz eta Jainkoari eskerrak eman dizkiot hain ongi dagoelako Perálvarez jaunaren etxean, berorren osabarenean. Eman goraintzi asko, biziki eskertzen baitut berak eta beraren emazteak berorri egiten dioten mesedea; orain ez
|
dut
haiei idazteko astirik; beste egunen batean idatziko diet ohiko posta zerbitzu bidez. Jainkoaren grazia handia izan da, berori emakume haren izurritik libratu izana.
|
|
Jaunak benetan hona ekarri dituen arimak, batzuengandik jakin dudanez, uste dut ez direla beren buruaz gogoratzen, galduko duten ala irabaziko duten ikusteko izan ezik; Jauna zerbitzatzea eta Hari poz ematea dute soilik gogoan. Eta bere zerbitzariei dien maitasunaren berri dakitenez gero, haren zapore eta ondasuna utzi ohi
|
dute
haiengan, Jaunari poz emateko haiek zerbitzatzean eta haiei egiak esatean, haien arimek onura atera dezaten, ahal dutenik ondoen; diodanez, ez dute gogoan izaten beraiek galduko duten ala ez; lagun hurkoaren irabazia izaten dute gogoan, besterik ez. Jainkoa gehiago poztearren, beren buruaz ahazten dira haiengatik, eta bizia galtzen dute ahalegin horretan, martiri askok egin ohi zutenez, eta beren hitzak Jainkoaren maitasun hain goi mailako honetan bildurik, zerutar ardo hartaz mozkorturik, ez dira gogoratzen; eta gogoratzen badira ere, ez zaie batere axola gizakiei nahigabe ematea.
|
|
3. Ea zergatik hitz egiten dizuedan bertuteei buruz,, esango didazue, beharbada? liburu ugari
|
dituzuela
haiek irakasten dizkizuetenak, ez duzuela kontenplazioa baino besterik nahi?. –Nik diot gogoetazko otoitza eska bazenezate ere, hitz egin nezakeela hartaz eta aholku eman guztiei izan dezaten, bertuterik ez badute ere; izan ere, bertute guztiak lortzeko hasiera da, eta horretan hastea kristau guztioi bizia doakiguna, eta inork, galduena bada ere, Jainkoak hain on handira iratzarri badu, ez du utzi behar, beste leku batean esana dudanez, eta beste askok, zer idazten duten dakitenek, esan dutenez, nik ez baitakit egiaz; Jainkoak badaki hala dela.
|
|
Bada, halakoak ez izatekotan, ez kapitain izenik merezi dute, ez Jaunak utz biezaieberen geletatik irteten, mesede baino kalte gehiago egingo baitute. Izan ere, ez da hau irakatsi behar
|
duten
haiengan inperfekzioak ikusteko garaia; [4] eta barrualdetik ez badaude sendo, mundua hankapean izateak eta amaitzen diren gauzetatik askatuak eta betikoei lotuak egotea zein garrantzitsua den ulertzeko, estaltzen eginahalak egin arren, ezagun izango da. Bada, norekin ari dira munduarekin baizik?
|
|
Uste dut, deabrua ez dela ausartuko egiaz apala dena tentatzen, lehen mugimendu gisa ere, duintasun kontu honetan; izan ere, maltzurra denez gero, kolpearen beldur da. Apala dena ezin gera daiteke bertute honetan sendoago egin gabe, eta irabazi handiagoa atera gabe, deabruak hortik tentatuko balu; argi dagoelako bere bizitza aztertu lukeela, eta begiratu zer zerbitzatu duen Jaunari zor diona kontuan izanik, eta Hark egindako harrigarriak bere burua beheratzean guri apaltasun eredua aurrean jartzeko, eta begiratu bere bekatuak eta non egotea merezi
|
zuen
haiengatik. Arima irabazi handiaz irteten da eta, horrela, deabrua ez da ausartzen berriro etortzen, burua hautsita amaituko bailuke.
|
|
nuke hitzez adierazi zein garrantzitsua den hau. Beraz, Jaunak haiek iratzarri beharra eta etsaiak
|
dituztela
haiei gogorarazi beharra zegoela ikusirik, eta zein arriskutsua den haientzat axolagabe ibiltzea, eta Aita Betikoaren laguntza askoz ere handiagoa behar dutela, goragotik eroriko liratekeelako, eta konturatu gabe engainatuak ez ibiltzeko, erbeste honetan bizi garen bitartean hain beharrezkoak diren bi eskari hauek egiten ditu: –Eta ez gu tentaldira eraman; baina atera gaitzazu gaitzetik?.
|
|
Bai, infernuko jendaila zen, deabruaren zerbitzariak. Egia esan, ikaragarria izan behar
|
zuen
haiek igaro zutena; baina beste samin handiago baten aurrean, ez zuten beren samina sumatuko.
|
|
Begira dezatela zer egiten duten, haiek bandera uzten badute, galdua baita gudua. Eta honela, uste dut, kalte handia egiten zaiela hain aurreratuak ez daudenei, kapitain eta Jainkoaren adiskidetzat
|
dituzten
haien egintzak ez direla duten ofizioaren pareko ikusten badute.
|