2000
|
|
Edo ez ote dakik ezen gure arbasoen memoria lohitu behar duala, baldin ehundabatgarren kanoia Amaiurri beha paratzen baduk? Ordea, ez ote
|
genuen
guk ere haiek bezala jokatuko, haien kasuan bagina, nola haiek ere guk bezala jokatuko baitzuten, gure kasuan baleude. Zeren eta ulertzen baitut haien jokabidea, noiz eta Gaztelaren aurka aritu baitziren, eta ulertzen diat gure aitarena, noiz eta Nafarroako erregeordearekin solastu baitzen, gure jauregiaren berreskuratzeko asmotan; haatik, hirea ez diat ulertzen, zeren eta gure arbaso haiek aspaldi hil baitziren, eta bake sainduan utzi genitiztek...
|
2002
|
|
Eta gure egoera ere antzekoa zen, Herioaren aurkako gerran murgildurik geundenez gero. Horregatik zaindu behar
|
genuen
guk ere, Leirerekin batera, bizitzak eskaini zion lur puska txikia. Geure hitz egokien euria eta sentimendu onen eguzkia eman behar genizkion, lur puska hura lorategi ezin ederrago bihur zekion gure nexkari.
|
2008
|
|
Baina Flint bizirik balego, gorriak ikusteko geundekek hementxe bai zuek eta bai ni. Sei zituan haiek, eta sei
|
gaituk
gu ere; eta orain hezurra besterik ez dituk.
|
2009
|
|
Zaldun helduarena jokatzeko irrikan geunden, xaldun irrigarri eta burugabearena baizik egiten ari ez baginen ere. Abuztu bukaerako gaua zen, beroa egiten zuen, leporaino armaturik joaki ginen eta argiak eramaki
|
genituen
guk ere eskuetan, karrika ilunak galbide izan ez zekizkigun. Bataila baten aitzinean nola, halaxe nituen zainak altxatuak.
|
2017
|
|
Badakit, fikzio bat da gure amarentzat balio
|
zuenak
guretzat ere balio behar duela suposatzea. Dagoeneko gu ez gara euskaldun hutsak (euskaldun elebakarrik ozta ozta geratzen da).
|
|
Ez dut honekin esan nahi gure Ines hau ergela denik, ez, ezpada ez duela gaiztakeriaren aztarnarik. Horrelakoxe bihotz zaurigabea nahi nuke neronentzat ere, askok uste baino hurbilago izan ohi
|
baitugu
guk ere okerbidea; ez da inoiz falta izaten ilunera tira egingo digun tentaldia, eta ez nahitaez gure bizimodu santuz kanpoko munduaren eder lilurak limurtuta; askotan, geure eguneroko zereginetan azaltzen zaigu makurkeria. Adibide argiena, niretzat, aitortza duzu.
|
|
Hara: pazkoazkoa egiteko osorik irentsi gabe drinbili dranbala, otoitzak nola hala ikasi behar izaten dituzten basamutilen antzera, ez ote
|
ditugu
guk ere plisti plasta botatzen erlijioaren egia handiak, haien edukiari batere erreparatu gabe. Zenbateraino ez ote da gure sinesmena ere ohituraren kume eta mirabe, zein neurritan ez ote ditugu buru nagikeriaz goresten eta onesten beti aintzat izan ditugun asmo eta goiburuak, ere jaten ematen dion eskua maite eta gurtzen duen bezala?
|
|
Eta guk ere irribarrez erantzuten genion haren irribarreari, haren makurkeriaren ispilu, agintzen duenak agintzeko menekoak behar dituen bezala behar
|
baikenuen
guk ere bidea erakutsiko zigun norbait. Heldutasunerako bidea, ezagutzen ez genituen sekretuak deskubritzeko bidea.
|