2019
|
|
Emakumearengan, bereizgarri zehazki sexualei beste singulartasun batzuk gaineratzen zaizkie, bereizgarri haien ondorio direnak zuzenean edo zeharka; hormonen lanak definitzen du emakumearen soma. Batez beste, emakumea txikiagoa da gizona baino, gutxiago pisatzen du, hezurdura meheagoa du, pelbisa zabalagoa, haurdunaldira eta erditzera egokitua; emakumeari gantza eransten zaio ehun konektiboan, eta forma biribilagoak
|
ditu
gizonak baino; itxura orokorra, hau da, morfologia, azala, ile sistema eta abar desberdinak dira, nabarmen, sexu batean eta bestean. Emakumeak askoz indar gutxiago du giharretan:
|
|
erraz gorritzen dira. ...ezaugarri nabarmen bat dute egongaiztasuna; gizonak egonkorra du kaltzioaren metabolismoa, besteak beste, eta emakumeak, berriz, askoz gutxiago atxikitzen ditu kaltzio gatzak, eta hilekoan eta haurdunaldietan bota egiten ditu; dirudienez, obulutegiek eragin kataboliko bat dute kaltzioari dagokionez; egongaiztasun horrek nahasmenduak dakartza obulutegietan eta tiroidean, zeina emakumeak garatuagoa
|
baitu
gizonak baino: jariakin endokrinoen irregulartasunak eragina du nerbio sistema begetatiboan; nerbio eta giharren kontrola ez dago guztiz segurtatua.
|
|
Emakumeek erruz komentatu eta maiseatzen dituzte lagunen jokabideak, bai, baina ez gaiztakeriaz bakarrik: haiek epaitzeko eta norberak nola jokatu erabakitzeko, askoz ere asmamen moral handiagoa behar
|
dute
gizonek baino.
|
|
Desloratzearen minari dagokionez, ez da plazerak lagundua egoten, hain justu; emakume guztiek beldur diete erdiminei, eta pozik hartu dituzte minok kentzen dizkieten metodo modernoak. Emakumeen sexualitatean, minak ez
|
du
gizonenean baino toki handiagoa, ez txikiagoa.
|
|
Emakumearen ezgaitasuna ez zen jotzen gutxiagotasun moraltzat, ahulezia fisikoan sustraitzen zenez gero. Baziren emakume apaizak, emakume profetak, eta horrek pentsarazten du emakume haiek heziketa hobea
|
zutela
gizonek baino. Aurrerago, herentzietan joiak eta liburuak egokitzen zitzaizkien legez emakumeei, besteak beste.
|
|
Ulertzekoa da emakumeek ahalik eta azkarrena jo izana manufakturetara; gainera, laster joste lanak, gobada eta etxeko lanak bakarrik geratu ziren lantegietatik kanpo, denak ere esklabo ofizioak, miseriazko soldataz ordainduak; fabrikek beretu zituzten parpaila lanak ere, puntuzkoak eta abar; trukean, lan eskaintza masiboak zeuden kotoiaren, artilearen eta zetaren industrietan; batez ere irute eta ehuntze lantegietan erabiltzen zituzten emakumeak. Askotan, ugazabek nahiago
|
zituzten
gizonak baino. –Lan hobea egin eta gutxiago kobratu?.
|
|
Bestetik, independentzia lanaren bitartez lortu nahi duen emakumeak askoz ere aukera gutxiago du gizonezko lehiakideek baino. Lanbide askotan, soldata txikiagoa
|
du
gizonek baino; emakumearen zereginak ez dira hain espezializatuak, eta, beraz, okerrago pagatzen zaio gizonezko obrero kualifikatu bati baino; lana bera denean ere, ordaina txikiagoa da. Gizonen mundu batera iritsi berria denez, haiek baino aukera gutxiago du arrakasta izateko.
|