Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 106

2000
‎Izorra hadi, Piarres! Batzuek ezker besoa, eta bertze batzuek ilea falta duten gisa berean, nik potroak ments. Edo koskoilak; edo koskabiloak; edo panpalinak; edo barrabilak; edo zintzilikarioak... herri idurimenak delako zorro pilotadun ale bikoa izendatzeko asmatu dituen molde ugariak agortzeari emanez gero.
2002
‎Orain, urteak pasatuta, euskaltzale sutsu batzuekin gertatzen den kasua ere goikoaren nahiko antzekoa da, udalari edo beste erakunde publikoei euskaraz egin dezaten eskatu baina etxean erdara erabiltzea maiteago baitute, komunista batzuek bankuko akzioez eta erosotasun kapitalista guztiez inguraturik bizitzea maite duten gisa. Nekez onartzen dugu hizkuntza ororen gainetik dagoela sentimenak erarik erosoenean adieraztea, bizitzak hala eskatzen duelako.
‎Edo nik bederen hori ulertu nien garai hartan. Hizkuntza indartu nahi zela, eta indartzeko bide egokia ikusi zela telebista bat izatea, hizkuntza landu orok duen gisa. Horregatik sortu zen, hein handi batean, Euskal Telebista.
2004
‎Ideologia espainolistak ez du hutsik egin, jakina, eta odola ondo baino hobeto atera dio Mitxelenaren esanari. Badakigu noski jarrera eta jokabide horrek ez duela gisa horretako aitortzen eta adierazpenen beharrik, baina Segurolak ondo asko zioskunez, are aiseago zilegiztatzen dute giro horretan euren odolustutze politika: dakigunez, euskararen historia odol huste atergabearen jazoera izan da aspaldidanik, eta historia desitxuratu horretan eroso sentitzen dira era horretako iritzien abaroan.
2005
‎Azpeitian, 1893an, Adema Zalduby k aurkezten du Gauden Eskualdun deritzan kantua eta azpi titulua dauka: Laphurtar kantu berriak, Gipuzkoar eta Bizkaitarrek Gernikako Arbolarenak dituzten gisa berekoak.
2008
‎Bada Azkuek hurrengo urtean euskal ikastetxe bat sortu zuen, baina ez Lekeition, baizik Bilbon. Bilbotik, jakina, Euskal Herri osora hedatu gura zituen gisa horretako ekimen euskaltzaleak, baina beti ere hiriak barne hartuz eta izatez hirietatik abiatuz. Euskaldun herritxoak erreferentzia bat ziren, baina asmoa haietan inspiratutako eredua hirian aplikatzea zen, ez hiria eta baserria elkarrengandik isolatzea.
‎Antolaketari dagokionez, bi aldeko txanponak dira mugimenduak. Italiako eta Mendebaldeko Alemaniako mugimenduak aipatzen ditu gizarte mugimendu berrien antolaketaren antzik handiena luketenen gisa, deszentralizatu eta estruktura autonomoen konglomeratu gisa, beraz. Britainia Handian, Belgikan eta beste herrialde batzuetan bakezaletasunak agertzen duen, aterki?
‎Uzta biltzen okupatuak direnez, laborariak gure lasterkatzez ez dira axola. Badugu gisa horretan lasaiki eta nahiko aritzekoa.
2009
‎Ander Murillok ez du gisa horretako arazorik. Atzelari gipuzkoarrak bi denboraldi gehiago jarraituko du talde zuri gorrian.
‎Ilargiagaz identifikatu da). Errepresentazio kristauetan Ama Birjinak oinazpian izaten duen ilart igitaia, Isis Amarengan buruko (Hathorren) behi adarretan ikusten da, Jainkosak maiz altzoan Horus haurra duela (Isis lactans), Ama Birjina kristauak ohi duen gisa berberean. III. eta IV. mende kristauetako estreinako Ama Birjinaren irudiak Isisen kopia nabarmenak dira.
‎Ze harrotasuna izan behar duen zure hiria edo herria Unescok honela aitortzea. Guk ere ez ote dugu gisa honetako altxorrik izendapen horietako bat edo beste jasotzeko. Hiri honek gure kostaldeko beste hainbat herrixka ekarri zidan gogora.
‎Bakarrik izanik ere, ez naiz deserto baten erdian bizi, ez egundaino inor ikusteko. Gehienak bezala, egun guziz kruzatzen ditut gisa aitz diferenteko jendeak. Lehenago errana duten bezala, nerekin ari dire bi emazte, bulegoan.
2010
‎Noski, ezin da frogatu Mosadek Hamaseko buruzagia hil zuela, baina ukaezina da Israelek baino ez duela gisa horretako atentatu bat egiteko ahalmena. Aipatu Europako herrialdeak haserre agertu dira, baina Israeli ez zaio axola.
‎Ia huts hutsik eskola giroan erabiliko litzatekeen eta onenean ere eskola bidez L2 gisa transmitituko genukeen euskara ederraren miresmenetan ito nahi ez badugu, Joan Argenter ek (2000: 111) katalanari begira iradokia duen gisa, atentzio handiagoa zor diogu euskañol modu horri.
‎Beste gauza guztien gainetik Thierry meskitako dorre zuria pintatzera joaten zen, arduraz arduraturik entseatzen zen, egun batean hemendik, bestean handik, dorre segaila nahi zuen gisa irudikatzera. Gure aita meskitaren ondoko madrassa n irakasle zenez, ardura izaten zuen harekin mintzatzeko parada; eraikuntza bion artean badago karrika labur bat harresiko borta tipi batera doana, hain meharra, baizik eta bederaka ez baita han barrena iragaten ahal; beste aldean habe meheen gaineko arku zenbaitek hersten dute gunea, halatan, aldeetatik bat beti gerizan delarik, haurrek barren hartan iragaten zituzten eskolarteak.
‎Kea saltzen primerakoak. Media Marketek egin ohi duen gisa berean. Gainera, kanpaina erasokorrik egin gabe.
2011
‎Ideia martxan jartzen hasi bezain laster konturatu ginen zergatik ez zitzaion beste inori lehenago bururatu: adostasun zientifiko nahikoa duen gisa horretako sistemarik ez da gaur egun. Elikagai jakinek osasunean duten efektua aztertzen bada ere (banaka, gainera), lortutako informazioa kontsumitzaileari ematerakoan dietaren osotasuna kontuan hartzeko beharra adierazten zaio. Izatez, elikagaiez gain, beste faktore asko dira garrantzitsuak elikagaien kontsumoan:
‎Horregatik gure hizkuntza erabiltzeko eskubidea, gure kultura eta legeak egiteko eskubide guztiak dauzkagu. Herriak antolatzen duen ekonomia eta hemendik sortzen diren estrukturaketak, gure modura, herriak nahi duen gisa egiteko eskubidea dugu. Gure burrukarako motorea orduan kontzeptu etniko batetan egon da.
2012
‎«Denbora askoan ez da horrelako pieza gotikorik merkatura atera. Gainera, konotazio bizkaitarrak dituen gisa horretako artelan bakarra da. Pena da erakundeak hura lortzeko ez lehiatu izana».
‎Bakarrak 40 euro ordaindu behar ditu, bik 60 Eta iduriz, ideiak funtzionatzen du. Bisitariak gero eta gehiago izateaz gain, Ordagna bezala, beste zazpi ontzi dira baimena eskatua dutenak gisa bereko bidaiak eskaintzeko. Ontzi bakoitzak bere errealitate propioa ukan arren, Donibane Ziburuko portuko bizia dastatzekoa ematen du esperientziak.
‎berorri diodan maitasunak nau gisa denetik hara behartzen.
‎Badiou tesi horrek suposatzen duenaz oso kontziente da, zer esanik ez Foucaultek testuinguru askotan egiaren kontzeptuaren aldarrikapenak duen kutsu ideologikoaren inguruan egindako azterketek duten eragina hain handia den testuinguru batean gaudela aintzat hartuta. Baina, Badiouren lana ideologikotzat deuseztatzetik urrun, egungo filosofiak hain gustuko dituen gisa horretako ideiekin duen aurkaritzak Badiouren lanari Foucaulten ondorengoaren lekua esleituko dion izaera kritikoagoa ematen dio.
‎Hori barik, errenka gabiltza geure buruaren maneiuan; ez dugu asmatzen noiz inhibitu eta noiz desinhibitu behar dugun eta zein eratan jokatu behar dugun. Baina esan legez, halako gaitasunak garestiak dira, denbora luzeko trebakuntza exijitzen dute, eta diziplinaeta hezkuntza instituzio zonbiek ez dute gisa horretan jendea bezatzeko ahalmenik. Ez da giro, ez borondate propioa zorrotz zail dezagun; lan demasa da, gehiegi gatibatzea eskatzen duena gainera.
‎Eznindagonsoberaharriturikinginadorearen giza jiteaz, Gondrand en ganik bezala portuges langiletarik ere entzunak nituen gisa hortako zenbait berri. Halarik ere, desgustadurez bete ninduen nagusi trixte horren portaerak.
2013
‎Ezin dute zapping egin!». Ez zaio iruditzen jendeak duela urte batzuk baino pazientzia gutxiago duenik gisa horretako proposamenei erreparatzean. «Gainera, aspertuta badaude ere, edukazioz egoten dira amaitu bitartean».
‎Lan egin izan du Pantxix Bidart musikariarekin eta Marko Armspach marrazkilariarekin, besteak beste. Ez dituzte gisa horretako kolaborazio asko gauzatzen, ordea, eta gehiago egin lituzketela iruditzen zaio. «Baina bakoitza gurean gabiltza, eta horrelako proposamenak ez dira ateratzen...».
‎–Iruñean gauza bakarra duk gisa honetako ekitaldietara agertzea baino inportanteagoa: gainerakoek hi ikustea.
‎Lurrean jarrita zegoen, zitadelan berean handik ehun bat urratsera bastioi berrian lanean ari zirenei so. Iduri zuen orenak zituela gisa berean.
‎–Karrika honetan berean etxe gehiago dituk gisa berean hartzen ahal direnak. Oker ez banago, aianztarrena duk horietariko bat.
‎HENRIKEK nire larruak utzarazi eta bere zetekin jantzarazi ninduen Hagetmautik partitu aitzin. Urte parrasta bat nuen gisa horretara beztitu gabe.
2014
‎Harritzekoa da, bai, zein heinetaraino harrapakin atzeman errazak bihurtuak garen etekin ateratzea baizik helburu ez duten gisa horretako izainendako. Gure azken euroa xurgatu nahian, kapitalismoaren begitarte itsusiena irudikatzen duten egitura horiek gure barne kezka existentzial intimoenak lotsagabeki harrotzen dituzte, ustezko zorionean irauteko eta hiltzeko, erran gabe doa bizitzaren arlo guziak kontrolpean genituzkeela sinetsaraziz, nahigabeak saiheskorrak balira bezala.
‎ez du «aldaketa politiko bat» adierazten, Ashtonen arabera: «Kubaren erreforma eta modernizazioa babestu nahi ditugun gisa berean, giza eskubideei buruzko kezka ere argi utzi dugu». Kubarekiko harremanak salbuespen bat dira Europako Batasunaren atzerri politikan, 1996an Jarrera Bateratua indarrean jarri zuenetik.
‎Garapenerako lankidetzan urratsak egitea eta, bereziki, Kubako turismoan eta azpiegituretan esku hartzeko aukera izatea da Bruselaren nahia. Ofizialki Jarrera Bateratua izanagatik, estatu askok badituzte gisa horretako harremanak Kubarekin. Baina Bruselak berak ez dauka lankidetzarako bide ofizialik Habanarekin, eta, azpiegituren inbertsioekin sor daitezkeen negozio aukeretatik bazter ez geratzeko, Europako Batasuneko herrialdeek segurtasun juridikoa emango dien harreman esparru bat izan nahi dute.
‎Oso partida gaitzak dira biak ala biak. Hala ere, futbolari guztiok gura dugu gisa horretako neurketak jokatzea. Beraz, ezin gara kexatu.
‎eta Santiago Lopez Suarez etakideek hatz puntekin ukitzen dute askatasuna. Pistolekin armatuta, hainbat funtzionario menderatu, lotu, eta, haietako bat bahitu gisa eramanez, funtzionario baten autoan sartzen dira. Mediku bataz mozorratuta abiatzen dira aterantz, eta, guardian dagoen poliziak dokumentazioa eskatzean, paper faltsu batzuekin engainatzen dute.
‎Hitz batzuk eginik, erreximenduaren xerka segitu du Lurok, eskerrak bihurtuz pilotariari, ogi zerbait eman diolako tabakoaren orde. Han aitzinean ezkerrerat hartu eta oihana gurutzatu du Lurok, eta Etxeber erretorearekin topo egin, kontrako bidean heldu baita, ile kizkurrak kaskopetik ageri, sotana gerrian trenkaturik, lehen eraman ohi zuen gisa berean. Espainian eman mintzaldien berri azaldu dio Etxeberrek, zenbat areto bete dituzten, zenbat espainiarren bihotzak hunkitu, zenbat babes eskuratu, zenbat pezeta bildu frantses soldaduentzat.
‎Ikastolak lekuak hustu behar zazpi egunen buruko eta handik goiti egunean ehun euro pagatu behar Herriko Etxeari. Burasoek ezetz eta ezetz, ez dela hola zerratzen ahal ikastola bat, Ziburuk baduela gisa guziz ikastola baten beharra. Aste huntan urrats batzu aitzina akulatzekoak dira aterabide baten menturan.
‎Irudia mainatzen ere uhainetan. Biharamunean, Maria Jakobe eta Maria Salome bi sainduen kutxak dituzte gisa berean itsasoratzen. Maiatzaren 26 an aldiz, beilaren kudeatzaileak, herriko agintariak eta" gardian" delakoen aitzindariak, denak elgarrekin, biltzen dira Baroncelli markesaren hil hobiaren inguruan, omenaldi kartsu bat eskaintzen diotela...
2015
‎2 motako diabetesa badu, kontuan hartu du oso noizbehinka jan behar dituela gisa horretako elikagaiak.
‎Horregatik, bazekien egun batean azken puntua jarri eta bukatutzat jotzen bazuen ere, bizitza osoa emango zuela istorio bera idazten eta berridazten bere baitan, zaharrek zahartzaroa gazte garaiko kontuak kontatzen eman ohi duten gisa berean; bazekien paisaia beraren ikuspegi berri bat erakutsiko ziola oroimenak aldi oro, heriotzaren ganduak guztietan azkena lausotzen zion arte.
‎Nola behar dira hartu solas horiek? Alde batetik, fraileak ez du baitezpada erraiten holakoak zirela nafartarrak bainan fama zutela gisa hortakoa. Besten erranetik ariz beraz, ez hainbeste berak ikusiaren lekuko?
‎Heriotze Joanden astean zendu zaiku Zubiburu edo, erraiten dugunaren gisa, Xuburuko Kattin Anchordoqui, sortzez Amestoy, 91 urtetan. Kalifornian sortua zen, haatik 3 urtetan gure herrirat etorria eta bizi guzia hemen eraman du.
‎Ziburun, joanden ortzirale iluntxean, estreinaldi kartsu bat iragan da, hautetsi eta kargudun frango bildurik portu bazter hortarat. Donibane Ziburuko arrantzaleen elkarte eta zerbitzu berezien egoitza dute gisa hortan estreinatu. Egoitza berria bainan toki xahar batean, lehengo komentuaren eskualde batean kokatzen baita alabainan.
‎Herriek bi aldiz bozkatu dute, lehen aldian iritzia emateko, bigarren aldian, aldiz, erabaki fermua emateko. Proiektu hori Ipar Euskal Herriko gobernantza errazteko xedez egin da, bertzalde, horren alde direnek diote, Akitania eskualdea handiagoa izanen denez, Euskal Herriak pizu gehiago izanen duela gisa horretara.
‎Bere umorea holakoa da. Maite ditu gisa huntako erranaldiak eta plazerrekin ahozkatzen ditu: " Herri Urratsen zinen?
‎Joanden asteko HERRIA n xeheki azpimarratua izana da holako aldarrikapenak aski gora behar direla entzun arazi! Ez da haratik ez hunatik, geroari buruz hortan da gakoa edo giltza, denek behar dugu gisa hortarat mugitu! Ahal bezen suharki!
‎Hor aurkitzen zen ere urte guziz bezala Uztariztar Auroy jauna, gure kantonamenduko kontseilaria. Erran dauku azken urtea zuela gisa hortako biltzarrean aurkitzen zela. Berak salatu dauku helduden martxoko kantonamenduetako hauteskundeetan ez dela hautagai izanen.
‎Charlie Hebdok aitzina segitzen du eta pozten gira, demokraziak behar ditu gisa hortako akulu xixtak, nahiz zenbaitzuk arras mingotsak izan. Gertakarien ondotik miliunka aletan zabaldu duen zenbakia eskuratu dugu.
2016
‎«Baina erabiltzeko moduarekin, ez. Erabili ohi dugun gisa, biktimismoaren plazara eramaten gaitu». Ikastoletan bestelako planteamendu batekin jokatzen dutela azaldu du:
‎Ez SAFERak, ez EPFLak eta are gutiago tokiko arduradun politikoek ez dute sartu nahi izan afera hortan, Euskal Herri barnealdeko 93 hektara utziz segurtamenik gabe laborantzaren aldetik. Laborantzako lurren merkatua tinkea delarik, kalitateko sailek lur eskasa dutelarik, Lurzaindiak eta ELBk ezin onartua dute gisa hortako saltzea, laborantzako proiekturik gabe diren erosleen alde. " Gogo eta hitzak baino urrunago joan behar da, ordu da egitura politiko eta publikoak ekintzetan has daitezen" diotela.
‎Eta hori batzutan eskolatik kanpo ere. Gainera, diru pieza bat ere behar ginuen ordaindu, irakasleak mozkin pollita zuela gisa hortan sakelaratzen. Nihaurk bizi izan dut sinboloaren hori eta berriki arte oraindik beti martxan zen, tokika segurik.
‎Azkaine Alemaniako Bollendorf herriarekin bai eta Nafarroako Lesakarekin. Hendaiak ere baditu gisa hortako hitzarmenak. Eta badu ja 55 urte Baiona parekatua dela Iruñatekin...
‎dugu erraiten ahal hartu erabakiak egokiak diren ala ez, arrunt hortakoak direnek behar dute hori ikusi. Erraiten ahal duguna da aldiz kalteak jasan dituztenek behar dituztela gisa hartako laguntzak ardietsi...
‎ez litakeenetz egoki Telesfororen izena emaitea Donibaneko plaza edo karrika bati. Begiraleentzat ez da dudarik, segurki merexi luke gisa hortan ohoratua izaitea...
2017
‎Beste berezitasun bat, generorik eza: indoeuropar zaharrean ere ez omen zen generorik; eta euskarak zenbait bizidunentzat anda atzizki femeninoa duen bezala (oilanda, otsanda), i e. zaharrak ere ba omen zituen gisa horretakoak. Morfologian eta sintaxian ere ugari aurkitzen ditu kidetasunak, baina lexikoari eskaintzen dio orrialde gehien.
‎Adibidez denborarekin Frantziako Errepublika bilakatuko da gaur arriskutan ikusten dugun" Etat Providence" babeslea. Eta modelo berdintsua du gisa batez Frantziaren bizkia den Alemaniak. Orain berriz liberalismo ekonomiko integralaren erronkari buru ezin emanez daude biak zoritxarrez, inguruko Estatuekin, Espainiakoa ere barne dela naski.
‎Bestalde, denbora hartan zigortu ainitz igortzen ziren galeretarat eta Bixente apezak ardietsi zuen galeriano batzuen omonier edo erremusinari izaitea. Nahi zuen gisa hortan zigortuak zirenak ere hein bat jendetasunekin tratatuak izan ziten. Beti kondatu da hauxe:
‎Frantses telebixtako bigarren gateak ere nahi zuen gisa bereko debate bat muntatu, gibelerat egin du iduriturik hori etzela batere molde egokia. Nahiago hautagai guziak aldizka gomitatu, aldian batto bakarrik, holako zerbait denentzat egokiago ditakeela...
‎12 sukaldari ziren lehian. Jaz, Donibaneko Le Brouillarta jatetxeko Guillaume Roget sukaldariak balinbazuen irabazi, aurten Anthony Mouquin Donibane Lohizuneko Koko bodegako sukaldari gaztea da garaile atera, bigarren Claude Calvet Getariako" Getaria" jatetxekoa, hirugarren Le Brouillarta jatetxeko sukaldari laguntzailea, Andoni Berhouet 24 urteko bidarraitar gaztea, lehen aldikoz zuela gisa hortako lehiaketan parte hartzen, laugarren Donibane Lohizuneko O’Pintxos jatetxeko Pascal Etcheverria eta bosgarren Donibane Lohizuneko Le Suisse jatetxeko Sergio Meylou. Bost sukaldari horiek parte hartuko dute Donostian urriaren 23an eta 24an iraganen den Euskal Herri osoko Pintxo xapelgoan, Hegoaldeko sukaldari hoberenen ondoan.
‎Azken zazpi urtetan elkarteburu zena, Nicolas Fouillet, beti hor izanen da eta aitzina sustatu nahi du sail bat arras berea daukana, ahal bezenbat errextea untzi beladunetako ateraldiak elbarrituak direneri edo (eta) mugikortasun eskas zerbait duteneri. Sail horri beste hats baten emaiteko nahi lukete gisa hartako untzi berezi bat eta sos bilketa bat egiten ari dute xede horren gauzatzeko. 70.000 euro behar, 40.000 segurtatuak, 30.000 oraino falta.
‎Hain xuxen, Macron presidentak berak ere holako zerbait erran du joanden eguneko estreinaldi hortan. Horrek garbiki erakusterat emaiten du gisa guziz ainitz obra dela oraino egin eskuin eta ezker...
2018
‎Hein bat xutez sartzen balinbada, aise eremu ttipiagoan... Bestalde, Lurrean itsasoak duela gisa guziz eremu gehiena hartzen (%72) eta leihorrean ere ainitz tokitan ez dela nehor bizi...
‎Lastima! Ez ote lukete gisa hortako aldarrikapenek batasuna merezi?
‎Lehen urtea itxaropentsu izan bazen, giro horrek etzuen haatik iraun. Komunixtek zituzten denak manatzen, berek nahi zuten gisarat. Kontrakoak oldartu ziren, Hego Afrika laguntzaile, eta horra berriz ere gerla!
‎Dirualde ederra bainan jaz baino aise gutiago halere. Alde batetik, iduri du gisa hortako deiak ez direla duela zonbait urte bezenbat entzuten. Bestetik, giro nahasia izanez, bereziki Parisen eta hiri handietan, jende frango uzkurrago agertu direla...
‎Suplizioari akabua emateko esan du hori. Orduan, itxura egiten jarraitu behar, ongi aditzen ez diodalakoa alegia, berriro ere traizio egin, zeren bai baitirudi kolpea hartu izana adierazi nahi duela gisa horretan hitz eginez, nire neba nagusiak berarekin duen jarrera salatu alegia, eta, beraz, ez diot inolaz ere erantzun behar. Ausartu da eta berriro hasi zait hizketan:
‎Solaskidearekiko enpatiaren goiti beheiti nahitaezkoak. Inork inoiz ikasiko ez dituenak, baina ikasiak balitu gisa jokatu beharrean Helena. Sei botilatxo ageri dituen kartoia eskaini dio.
‎Mugarrek gogokoak zituen gisa hartako esamoldeak, eta, hargatik, soldaduek ere ez zioten arerioaren kontrako oihu uxagarri batena baino esanahi gehiago antzeman azken orduko esaldi bitxiari. Neronek ere, neure aldetik, ez nion inori deus esan Mugarreren haur  tzaroaz:
‎Euskal Herri kontinentalean aurkakoa gertatzen da, Afrikak interes gehiago pizten du, Hego Amerikaren erakarmena handia bada ere. Oharkabean, Euskal Herriak nazioartearekin dituen gisa horretako harremanak baldintzatu ditu hizkuntzak eta Espainiarekiko edo Frantziarekiko loturak.
2019
‎Aurtiki berri duten monumentua zerk ordezkatuko duen ez da oraino jakina, baina Udalak proposatua du leku horretan bertze oroigarri bat eraikitzea, itsasoan hil diren herritar guzien omenez. Ondarroa bezalako arrantzale herri batek beharrezkoa du holako oroigarria, eta familiako bat itsasoan galdu dutenek merezi dute gisa horretako leku bat, Udalaren arabera.
‎Gainerako emakumeei dagokienez, hetairak sentsualki maite ditu frankotan; beren nagusitasuna inposatzen dioten gizonen etsai denez, aldi berean plazerezko atsedena eta mendekua aurkituko ditu emakume baten besoetan, hala nola Nanak bere Satin maitearen ondoan. Bere askatasuna positiboki erabiltzeko asmoz munduan rol aktiboa izan nahi duen gisa berean, atsegin zaio beste izaki batzuen jabe izatea ere: –lagundu?
‎aitzitik, bere plazererako tresna bihurtu nahi du gizona. Zirkunstantziak aldekoak zaizkionean, bikotekidearen arabera, neurri handi batean?, lehiaren ideia bera desagertu, eta atsegin hartuko du emakume kondizioa bete betean biziz, gizonak gizon kondizioa bizi duen gisa berean.
‎Amak ez dio ezeri beldurrik. Aitak nahiago du gisa honetakoak idazten ditugunean: " Bidegabea al da mundua?
‎Zenbaitek gau eztien oroitzapenak ohi dituen gisa berean, oroitzapenak nik eguzki jaikitzearenak ditut goizeko behe lainoen artean, ur gainean igerika lurrun alderrai, goiz alba aurretik hil balira bezala zuri; eta ondoren gero, lehen errainuarenak, arrosa kolore liluragarriz argiztatutako zelaietara irristatzen zenarenak; baditut oroitzapenak ilargiarenak ere, ur laster dardaratia halakoxe dirdaiz zilarreztatuz, ametsak oro ere lore bilaka...
2020
‎Gure etxea etxalde ttipia da eta bere batasuna badu Iparraldetik eta Hegoaldetik. Baditu gisa harri potzak bi bizkar bezala egiten dutenak. Bizkar haien parez, atzematen dira lur" argilo calcaire" horietan heldu diren landareak.
‎Bost idazle Hasier Etxeberriarekin berbetan liburuagatik zela ezagun idazle modura (nota bene: argikari honek ez du gisa horretako sasi kazetaririk merezi). Eta Etxeberriak erantzun zion ezetz, noski, Eulien bazka edo Inesaren balada liburuengatik zela ezagunago, hori uste zuela behintzat, baina tira.
‎Gauza on bakar bat utzi zigun: horri esker, Asiako herrialdeek ikasi zuten zer egin behar duten gisa horretako gaitz kutsakor bati aurre egiteko. Ordutik, asko hobetu dira birusak detektatzeko prozedurak eta urruntze sozialerako neurriak.
‎Euskadiko Txinatarren Elkarteak ere ez du gisa horretako erasoen berri. «Jendeak ez dio utzi txinatarren dendetara joateari.
‎Aste hauek laborategi ekonomiko, sozial eta politiko erraldoia ekarri digute. Ez dugu gisa honetako garairik gogoratzen, ez baitago aurrekaririk; gure belaunaldiarentzat, behinik behin, lehen aldia da zerbait bortitza, zabala eta askotarikoa gertatzen zaiona eta, gainera, protagonista geu gara. Gure aurrekoek gerrara joan behar izan zuten beren etxea defendatzeko eta guk etxean geratu behar izan dugu geure buruarengandik babesteko, eta hori nola egiten den ez dakigu.
‎Datorren igandean Munduaren Azkena eta Azken Epaia hasiko dira. Zuen herritarroi zuen gisatara jakinarazi behar duzue...
‎Orain arte, 41 presuna ditu lagundu Harrerak. Jaz Harrerak Atherbearekin (jende baztertuen bergizarteratze sozial urratsetan ari dena 60 urte hontan) hitzarmen bat izenpetu zuen bezala, aldi huntan, PACT arekin du gisa bereko lankidetza hitzarmena izenpetu, bi egiturak engaiatzen direla eskuz esku lanean artzea, beharretan direnak laguntzeko eta bake prozesua aitzinarazteko. " Gure baitezpadako eginbidea da euskal militante horiek ere laguntzea bake prozesu garai huntan" zion Jean Gayas PACT eko presidentak.
2021
‎Lehen aldikoz, Hendaiako AZA Atxikitze Zentro Administratiboko berri zabaltzen duen aldizkaria plazaratu du Cimade elkarteak, uztailean. AZAn giltzapeturik dauden jendeen lekukotasunak zabaldu eta gizartean migrazioei buruz diren uste eta ezagutza eskasak hautsi nahi ditu gisa horretan Cimadeko Ipar Euskal Herriko taldeak.
‎40.14g Gisa (gisa, gisan, gisara): Baina mundua, berak nahi duen gisa dabil, eta ez nik edo zuk nahi genukeen bezala (Villasante); Pilatok esan zien, baldin gaizkilea dela badakizue, hartu eta zuek zeuok juzgatu ezazue, zeuon legeak dioen gisan (Lardizabal); Antiguara igoniko gizadiak menditik behera jaitsi zirenerako, bazetozen txalupak, parra parra, patxada onean, ekaitzik ez dagoen egunetan etorten diran gisara (Agirre).
‎Garrantzi handia dute gisa horretako aposizioko perpaus erlatiboek, euskaran maiz eta maiz erabiltzen baitituzte idazleek: Gizon hura, askotan gure aitarekin mintzatzen zena, oso handia zen.
‎Zenbait ikaslek beka ezinbesteko dute gisa horretako programetan parte hartzeko. « [EHUko ikasleek] Erasmus beka ez dute izango, baina Eusko Jaurlaritzak emango die beka bat», azaldu du Barandiaranek.
‎Bilbon, Parisen, Madrilen edo Berlinen egin ohi duten gisa berean, artearen denboraldi berria abiatze aldera, gallery weekend edo galerien asteburua izango da Donostian lehendabiziko aldiz. Donostiako Arte Galeria Garaikideen Elkarteak (DAGGE), Tabakalerak, Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu dute Irekiak ekitaldia, irailaren 10etik 12ra bitartean.
‎aberri zapaldu batetik bestera hari fin eta hauskor bat dagoelako. Deitu maitasuna, deitu utopia, deitu nahi duzuen gisa: horixe da bere bizitza.
‎Horrek guztiak Ane zalantzan jarri zuen, gau hura benetan gertatu ote zen edo bere buru beroak sortutako amets busti bat besterik ez ote zen. Gau beroek, alkoholak eta udak sarri eraman ohi zuten gisa hartako ametsetara.
‎Beste batzuetan, heroikoagoa iruditzen zitzaion garaituekin eskuzabala izatea. Dario persiar erregearen familia harrapatu zuenean, emakumeak errespetatu zituen eta uko egin zion haiek bahitu gisa hartzeari. Agindua eman zuen beren bizitokietan bizitzen utz ziezaietela enbarazurik egin gabe, eta ez kentzeko beren jantziak eta bitxiak.
2022
‎Proiektua legezkoa izan daiteke, baina herritarren ezezkoa badago mahai gainean, zilegitasunik gabeko proiektu bat izanen litzateke. Ez dakit zilegitasunak zenbateraino baldintzatzen ahal duen gisa honetako proiektu bat, baina orban horrekin geldituko litzateke.
‎Horiek hola, garizuma dela-eta, badira elgarretaratze bereziak, elizkizun eta beste, elkartasun sano baten beharra zoin den handia oroitarazten daukutenak. Eta garizumaz axolarik ez dutenek ere handik edo hemendik entzuten ahal dituzte gisa bereko deiak. Ondoko egunetan beraz holako deiak gogoan behar gintazke ahal bezen kartsuki bermatu.
‎Macron lehendakaria konparazione biziki hartua da bestalde, Ukrainako gerla horrekin eta gainerat keinka huntan Europa Batuaren zuzendaritza Frantziaren kontu baita. Batzuk uste dute gisa hortan zonbait pundu galtzen ahal dituela. Beste askok alderantziz punduak irabaziko dituela.
‎Beste biak dira Bruno Le Maire gobernuko diruzain handia eta Gerald Darmanin barne ministroa. Ezagun da biek badituztela gisa hortako harremanak eskuin eta ezker. Batek eta besteak diote ere haatik kenka huntan badutela segur beste egitekorik.
‎Solasa hedatua da, artetan, han hemenka segurik, argindarra eskaturik, elektrika kentzen ahal luketeela. Gobernuak berak agertuak ditu gisa hortako xede zonbait, nun nola egiten ahal litazkeen argindar murrizte horiek. Goizetan oren pare bat menturaz eta beste bi oren arratsetan.
‎Baina aukeratu egiten dugu, Korrikan parte hartzea bezala, euskaraz bizitzen saiatzea. Euskarak behar baititu euskaltzaleak, eta euskarak behar du, besteren artean, AEK, AEK k Korrika behar duen gisa berean.
‎Zer esan nahi du gisa honetako aurrerapen bat egin izanak?
‎Adibidez denborarekin Frantziako Errepublika bilakatuko da gaur arriskutan ikusten dugun" EtatProvidence" babeslea. Eta modelo berdintsua du gisa batez Frantziaren bizkia den Alemaniak. Orain berriz liberalismo ekonomiko integralaren erronkari buru ezin emanez daude biak zoritxarrez, inguruko Estatuekin, Espainiakoa ere barne dela naski.
‎Hor gizakiak mugaren gaindi dabiltza maiz, batean hegoaldetik iparraldera, bestean alderantziz. Halaber fusilak, kanoi batzuk ere, baita gudaloste batek behar dituen gisa guzietako hatuak.
2023
‎Joan den egunean, jakinarazia izan da noiz nundik iraganen den. Alimaleko itzulia egitekoa du gisa guziz! Zure herritik jin dadien behar duzu haatik pagatu eta frango dirualde pizkorra galdetzen dute.
‎Uztailean, Nafarroara elkarrekin gindoazen batez, Beñat Castorene lagunari ere erran genion zer estimutan genuen Xabi haren semeak eginiko lan garratza. Eta hara jakiten dugula Beñatek berak ere baduela gisa bereko lan bat egina: Simone Weil() frantses filosofoaren" L' enracinement" obra nagusiaren euskarazko itzulpena.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
du 13 (0,09)
duen 11 (0,07)
dute 8 (0,05)
duten 6 (0,04)
dituen 5 (0,03)
duela 5 (0,03)
dugu 5 (0,03)
zuen 5 (0,03)
ditu 4 (0,03)
dituzte 3 (0,02)
zituen 3 (0,02)
zuela 3 (0,02)
baduela 2 (0,01)
bahitu 2 (0,01)
dituztela 2 (0,01)
lukete 2 (0,01)
zuten 2 (0,01)
Baditu 1 (0,01)
Badugu 1 (0,01)
baditu 1 (0,01)
badituzte 1 (0,01)
badituztela 1 (0,01)
balitu 1 (0,01)
dituela 1 (0,01)
ditugun 1 (0,01)
dituk 1 (0,01)
ditut 1 (0,01)
dituzten 1 (0,01)
duenik 1 (0,01)
dugun 1 (0,01)
dugunaren 1 (0,01)
duk 1 (0,01)
dutenak 1 (0,01)
duzuen 1 (0,01)
luke 1 (0,01)
luketenen 1 (0,01)
nau 1 (0,01)
nituen 1 (0,01)
nuen 1 (0,01)
zituela 1 (0,01)
zituzten 1 (0,01)
zutela 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia